1. ADMINISTRAZIO KUDEAKETA Erdi Mailako Heziketa Zikloa
FORMAZIOA LANTOKIETAN
Erdi Mailako Tekniko titulua lortzeko, praktiken modulu bat gainditu beharko duzu:
Lantokietako Prestakuntza izenekoa, hain zuzen ere. Modulua inguruko enpresetan
ematen da, betiere arlo profesional bakoitzari lotutakoetan. Lan jarduerarekin harreman
zuzen-zuzena duenez, esperientzia eskuratuko duzu –gaur egun hain baloratua–, eta,
hala, erraztu egingo zaizu gerora lanpostu bat aurkitzea.
Toribio Etxebarria LHIak inguruko enpresa askorekin du harreman zuzena, eta hainbat
jarduera garatzen ditu haiekin enpresa sarea indartzeko asmoz, jardunean dauden
langileak formatuz eta langile berrien prestakuntza sustatuz.
Eskuineko zutabean ageri dira haietako hainbat enpresa.
Hona hemen Lantokietako Prestakuntzaren hainbat ezaugarri eta jakin beharreko beste
alderdi batzuk:
· Toribio Etxebarria LHIak eskualde izaera du, eta inguruko enpresekin jarduten
du elkarlanean.
· Lantokietako Prestakuntza (LP) modulua ez da zenbakiz kalifikatzen, GAI /
EZ GAI modura baizik.
· Praktikak otsailetik/martxotik maiatzera/ekainera arte egiten dira; egunero, 7
orduz. Ziklo batzuetan, proiektu bat garatu behar dute ikasleek, eta horietan 360
ordu irauten du moduluak; gainerakoetan, 385 ordu.
· Ikastetxeko zuzendaritzak, lantokietako prestakuntzaren arduradunak, gainerako
irakasleek… eta –bereziki– tutoreak laguntza osoa eskainiko dizute zuretzat
esperientzia berri hau guztiz positiboa izan dadin.
· Tutoreak (Ikastetxekoa) eta bideratzaileak (enpresakoa) jarraipena egingo dizute
enpresako egonaldi osoan. Haien sostengua izango duzu baita zerbait zuzendu
beharko balitz ere.
· Enpresako arau guztiak jakinaraziko dizkizute (segurtasunari, higieneari,
portaerari, diziplinari eta alderdi fisikoari dagozkie), eta bete behar izango
dituzu.
· Esperientzia berri honetan, ikasiko duzu zein garrantzitsuak diren lanpostura
garaiz iristea eta hutsik ez egitea.
· Konturatuko zara, gainera, enpresa batean zaudenean burua erakustea baino
zentzuzkoagoa dela errespetatzea, adi egotea, eta ikastea.
· Lantokietako prestakuntza moduluaren bitartez, lan mundua ezagutzeko aukera
bikaina izaten ari zarela ohartuko zara. Gainera, ezagutza berriak eskuratu, zeure
gaitasunak garatu eta zeure burua hobeto ezagutuko duzu, bizi inguru berri
batean egongo baitzara. Baliatu ezazu!!