1. TEXT HERE
Liburutegia leku atsegina eta dibertigarria
izateko,
nola jokatu behar dugu?
· Irakurri eta ikasteko isilik egotea oso
lagungarria da; zerbait esatekotan,
ez dugu ozen hitz egingo.
· Astiro ibiliko gara, korrika egin gabe.
· Erabili eta gero, liburuak dagozkien
apaletan ipiniko ditugu, betiere bizkarrak
agerian utzita.
· Liburuak maileguan hartzeko, txanda itxaron
behar dugu, arduradunak erregistroa egin
arte.
Eta itzultzeko, “Itzulketak” jartzen duen kutxan
utziko ditugu.
· Mailegatutako liburua bi asteko epean
ekarri behar dugu bueltan. Ez badugu
amaitu, luzatu dezakegu bueltatzeko epea,
irakasle arduradunari eskatuta.
· Liburuak jaso bezala itzuliko ditugu: apurtu
gabe, bertan ezer idatzi eta azpimarratu
gabe.
· Mahaiak eta aulkiak txukun eta beren
tokietan utziko ditugu.
Kontuz mugitzean sortzen den zaratarekin!
· Berdin beste materiala (arkatzak,
margoak…): txukun eta bere tokian utziko
dugu.
Liburutegiko arauak