2. Sakramentuak 7 honek dira:
Bataioa
Sendotza
Eukaristia
Penitentzia
Gaixoen oliadura
Ordenazioa
Ezkontza
3. Bataio hitza urez
egindako garbitzapen
ekintza erlijiosoa da,
normalean kristauterian
kidea edo kide betea
legez onartua
izatearekin lotua.
4. Sendotza edo konfirmazioa
Kristau-erlijioan, Bataioko grazia
osatu eta sendotzen duen
sakramentua da, Espiritu Santua
eta bere dohain guztiak
komunikatuz. Normalean, tokiko
Elizaren buru den apezpikuak
ematen du baina kasu batzuetan
parrokoek bere parrokian,
kaperauek ospitale batzuetan, eta
abarrek emateko ahalmena ere
izan dezakete.
5. Eukaristiaren esanahia hau da: Kristok,
mundu honetatik Jainkoarengana joan
zana, Eukaristian beragaz eukiko dogun
loriaren seinale emoten deusku
6. Penitentzia kristau-
erlijioan, norberak
egindako bekatuak apaiz
baten bidez Jainkoaren
eta elizaren aurrean
onartzean, barkamena
eskatzean eta egin
beharreko penitentziak
betetzean datzan
sakramentua da.
7. Gaixoen Oliadura, Gaixoen
igurtzia gaixotasunak ahuldutako
adineko edo gaixoei
Jaungoikoarekin behin betiko
topaketa prestatzeko grazia
berezia ematen dien sakramentua
da. Bekatuen barkamena eta
gaixoari osasuna ala eritasuna
eramateko indarra ematea du
helburu.
8. Ordenazioa Kristau-erlijioan, gizon
bat Elizaren zerbitzuan
kontsakratzearen sakramentua da.
Ordenako sakramentua burutzen
den errito hau, eukaristiaren
ospakizunaren barruan, ordenagaiari
eskuak ezartzean datza.
9. Ezkontza bi pertsonak elkarbizitza
egiteko asmoz hitzarmenez
egindako elkartzea da, lege
zibilak, erlijiosoak edo ohiturak
arautua izan daitekeena; erlijio
katolikoan zazpi sakramentuetako
bat dena.