Eskolara jaotea ez zen derrigorrezkoa, eta eskolara joan nahi zutenak ordaindu behar
zuten. Hau ez du esan nahi bakarrik oso aberatsa zen jendea eskolarizatuta zegoenik
prezioa ez zelako oso altua, eta oso ondo ikusita zegoenez pertsona kulturaduna izatea,
familia asko berain semeak (bakarrik semeak alabak normalean etxean ikasten zutelako)
eskolara eramaten zituzten.
Klaseak gymnasium deitzen den leku batean ematen ziren.
Hezkuntza sistema hiru gradutan banatuta zegoen.
Lehengoa: lehengo gradu honetan 7 urterekin hasi eta 11 urterekin amaitzen zuten.
Eskola mota honen irakaslea ludi magister deitzen ziren. Hemen, idaztera, irakurtzera,
geometria… Ikasten zuten.
Bigarrena: 11 urterekin hasten zen eta irakaslea grammaticus zen. Gradu hau literatura
grekoan eta erromatarrean oinarritzen zen, ere, geografia eta historia ikasten zuten,
baina ikasten zuten obra literarioen erreferentziak ulertzeko.
Hirugarrena: 15 urterekin azkenengoarekin hasten ziren, oso erromatar gutxi egiten
zuten. Hau, rhetor-en eskoletan zen. Hemen, jendearen aurrean nola hitz egiten irakasten
zuten (kontrapuntu bat adierazten, ahotsaren enfasia kontrolatzen, jendea
konbentzitzen…), hau egiten zuten jendeak, normalean, kargu publikoetan lan egiteko
zen.
Eskolarako materiala:
Idazteko, egurrezko tabla batzuk erabiltzen zituzten, tabla hauek zeroma bat zeukaten.
Honen gainean idazteko, hainbait materialetako punzoiak erabiltzen zituzten, punzoi
hauek stilus deitzen ziren.
Esklabu bat zegoen umeak eskolara eramateko, esklabu honen izena paedagogus zen,
esklabu hau, ere, klasea emateko ardura zeukaten.
Zientziak anztinako Erroman:
Nahiz eta Erroman aurrerapen zientifiko handi bat egon, zientzetako ikasgaiak ez ziren
irakasten. Gizarte horretan gogoan hartzen ziren gauzak ematen ziren, adibidez:
aritmetika basikoa, literatura, idazten, irakurtzen…
Ekonomiarekin zer ikusia zeukaten adimenak irarakasteko normalean, merkatuetan
ikasle bezala egoten zen.
Zientziak eta filosofia eskola berezietan bakarrik irakasten ziren.