Haurtzaroa jaiotean hasi eta 12 urtegaz
amaitzen da. Aldi horretan berba egiten,
ibilten... ikasten dabe
Nerabezaroa
Nerabezaroa haurtzaroaren eta helduaroaren
arteko trantzisino aroa da. Gitxi gora behera
12 urtegaz hasi eta 19 urte ingururekin
amaitzen da. Aldi horretan, nerabeek,
aldaketa fisiko eta psikologikoak eukiten
dabez.
Emakumezkoen ugalketa
aparatua
• Obulutegiak arbendol formako organo txiki bi
dira. Organo horreetan obulu izeneko sexu zelula
femeninoak sortzen dira.
• Falopioen tronpak obulutegia eta umetokia lotzen
dabezan hodi bi dira.
• Umetokia buruz beherako madari formako organ
hutsa da.
• Baginea umetokia kanpoaldeagaz lotzen dauan hodi
giartsua da.
• Bulbea emakumezkoen ugalketa
aparatuaren kanpoaldeko organo bakarra
da. Ezpain izeneko azalaren tolestura
batzuk osotzen dabe.
Gizonezkoen ugalketa
aparatua
Testikuluak edo barrabilak arrautza forako
organ bi dira. Horreetan espermatozoideak
hau da sexu zelula maskulinoak sortzen dira.
Gorputzaren kanpoaldean dagoz, eskroto
izeneko azalezko boltsa batez babestuta.
Hodi deferenteak testikluak eta uretrea ltzen
dauzan hodi bi dira.
Semen besikulak prostateagaz batera semen
jariakina ekoizten daben guruin bi dira.
Zakila kanpoko organo gihartsua da, eta
barruan uretrea dago. Zakiaren muturra
zabalagoa da, eta glande dauka izena; landea
estaltzen dauan azalari prepuzio deitzen jako.
Uretrea gernua eta semena, hau da, semen
jariakinen eta espermatozoideen arteko
nahasturea, kanporatzen dauzan hodia da.
Ernaltzea
Ernaltzea emakumezken gorputzean gertatzen da,
ia beti falopioen tronpetan. Hori sexu zelula
femenino bat, hau da, obulu bat sexu zelula
maskulino batekin, hau da, espermatozoide
batekin alkartzen danean gertatzen da. Obulu
ernaldua, zigoto deitutakoa, zatitzen hasten da,
eta, Falopioaren tronpen hormek bultzatuta,
umetokirantz jaisten da. Umetokira heldutakan,
zigotoa umetokiaren hormeari itsasten jako, eta
haurdunaldia hasten da.
Haurdunaldia
Gizakiaren haurdunaldiak 9 hilabete iraupena
dauka.
Haudunaldiaren lehenengo hiru hilabeteetan izaki
barriari enbrioi deitzen jako. Aldi horretan ez
dauka izakiaren itzurarik.
Hirugarren hilabetetik aurrera, ordura arte
enbrioi zanari umeki deitzen jako. Garai
horretan, umekiaren organo guztiak guztiz
osotuta egoten dira, brikiak izan ezik. Umekiak
astez aste gero eta ume itxura handiagoa
hartzen dau.
Izaki barria garatu daiten, haurdunaldia zehar
emakumezkoen gorputzak garrantzi handiko
aldaketak izaten dauz, adibidez:
Umetokian karena eta boltsa amniotikoa sartzen
dira. Karena eta izaki barria zil hestearen bidez
lotutadagoz, eta behar dauzan mantenugaiak eta
oxigenoa emoten deutsoz karenak umekiai.
Boltsa amniotikoa likidoz beteta dago, eta
umekia ingratu eta tenperatura aldaketetatik
eta izan daitekezan kolpetatik babesten dau.
Sabelaldea handitu egiten da, karena, boltsa
amniotikoa eta umekia, gero eta handiago,
barruan gordetzeko.
Haurdunaldiaren amaieran, bularrak esnea
ekoizteko prestatzen dira, umea lehen
hilabeteetan amaren esneaz elikatu
daiten.
Erditzea
Erditzea umekia eta karena baginatik
kanporatzean oinarritzen da. Prozesu horrek hiru
etapa daukaz: boltsa amniotikoa haustea, umekia
kanporatzea eta erditzearen amaiera.
Boltsa amniotikoa haustea umekia gztiz garatuta
dagoanean gertatzen da. Une hori heldutakoan,
likido amniotikoa bainan behera kanpora surten da
eta, horregaz batera, baginea dilatatzen hasten
da, umekari bertatik urteten izteko.
Umekia amaren gorputzetik kanporatzea
ahalbidetzen dabe umetokiaren eta
abdomeneko muskuluen uskurdurek. Umekia
kanpoan danean zil hestea ebagiten da.
Minbizia
Gure gorputzak osotzen daben zelulak ugadu
egiten dira, eta zelula kumeak sortzen
dabez. Batzuetan, zelulak kontrol barik
ugaltzen dira, eta gorputzak behar dauzanak
baino zelula kume gehiago sortzen dia.
Zelula horreek tumore izeneko ehun masa
bat sortu daiteke. Minbizi asko dagoz baina
ugalketa funtzinokoak hiru bakarrik.
Bularretako minbiza
Umetoki samako minbizia Prostatako minbizia
Bularretako minbizia
Emakumeengan ohikoena da. Gizonezkoei
ere eragin deikiee, baian gizonek askoz ere
arrisku gutxiago daukie. Sasoiz hartzen
bada, kasu gehienetan osatu daiteke eta,
horregaitik, oinarrizkoa da aldizkako osasun
azterketen bidez prebentzinoa gauzatzea.
Umetoki samako minbizia
Emakumeei eragiten deutsen bigarren
minbizi ohikoena da, bularreko minbiziaren
ostean. Gaur egun, txerto bat dago mota
horretako minbizia ekiditzeko.
Prostatako minbiza
Oso ohikoa da 50 urtetik gorako gizonezkoen
artean. Horregaitik, adin horretatik aurrera
prostatako minbizia detektatzeko aldizkako
azterketak egitea komeni da.
Bagintisa
Baginea estaltzen dauan ehunaren narritadurea
da. Baterioek, onddoek protozooek sortutako
gaixotasuna da, eta azkurea eta bulbearen
handitasuna dauz ezugarri nagusiak.
Antzutasuna
Bikoteek berez seme-alabarik izan ezin
dabenean, antzutasu arazoak daukiezala
esaten da. Antzutasuna era askotako kausek
eraginda izan daiteke: Tabakoak, alkoholak…
kontsumitzeagaitik edo obuluak edo
espermatozoideak ez diralako konpatibleak.