3. Zorionekoak bihotzez behartsuak direnak,
hareek daukielako jaingoikoa errege.
Horrek ez dau gura esan pobrezia ondasuna danik.
Pertsona apalak askoz be errezago ulertzen dabe
ebanjelioaren mezu hau.
4. Zorionekoak negarrez
dagozanak, hareek Jaungoikoak
kontsolatuko dauzalako.
Sufritzea ez da
inorako sortea,
baina sufritzen
daben pertsonak
miseria eta
sufrimendua
desagertzeko
behar egiten dabe.
5. Zorionekoak bihotz gozokoak,
hareek jabetuko diralako
Jaungoikoak berbea emondako
lurraz.
Indarkeriaren
bidez maitatzeko
ezintasuna
erakusten da.
Indarkeriak
bizikidetza
suntzitzen dau.
6. Zorionekoak Jaungoikoaren nahia
betetako gose-egarri diranak, hareek
Jaungoikoak asetuko dauzalako.
Pertsona batzuk
laster ikusten
dabez arazoak, ez
dira ardurabakoak.
Justizia goseak,
egarriak argitzen
dau horreen
bizitza.
9. Zorionekoak bakegileak, hareek
Jaungoikoak seme-alabatzat
hartuko dauzalako.
Bake ez da
gerrarik ez
egotea.
Maitatzen
dabenak ekarten
dabe bakea.
10. Zorionekoak Jaungoikoaren nahia
beteteagaitik erasotuak, hareek
daukielako Jaungoikoa errege.
Bidebakokeriak
sufrimendua
sortze dau.
Pertsona batzuk
justiziaren alde
behar egiten
dabe.
11. Zorionekoak zuek, nigaitik
madarikatuko zaituenean, erasoka eta
guzurrez txarto esaten erabiliko
zaituenean.
Inguru
batzuetan ez
dabez Jesusen
jarraitzaileak
errespetaten eta
tratu txarrak
jasaten dabez.
12. Poztu zaiteze eta alaitu, hadia
izango dalako zuen saria zeruan;
zuen aurreko profetak be
halantxe erabili ebezan.
Profetak eta
Jesusek jazarpena
jasan eben. Halan
da be, egoera gogor
hori gainditzeko
Jaungoikoaren
laguntza daukagula
pozten gaitu.