Ce diaporama a bien été signalé.
Le téléchargement de votre SlideShare est en cours. ×

...eta GAZTEOK ZER?

Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
on            ak
                gazte       olitiko
      lH erriko era sozio-p
Euskaeta eta jo
aldak




               ...
ARIAK
         IKERL
G AZTE Uda
       o
2011k
               /2011
        I-1996
 L.G: B
                            giz...
n             k
                  azteo       litikoa
      l He rriko gra sozio-po
Euskaeta eta joe
aldak
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Chargement dans…3
×

Consultez-les par la suite

1 sur 40 Publicité
Publicité

...eta GAZTEOK ZER?

  1. 1. on ak gazte olitiko lH erriko era sozio-p Euskaeta eta jo aldak gizarte ko ikerketara a gile talde era instituto n promoció iales soc estudios IPESe n ka 10 be GITE-Araluze 20 Julio
  2. 2. ARIAK IKERL G AZTE Uda o 2011k /2011 I-1996 L.G: B gizarte ko ikerketara a gile talde era instituto n promoció iales soc estudios IPESe n 0 beka GITE- raluze 201 Juli oA
  3. 3. n k azteo litikoa l He rriko gra sozio-po Euskaeta eta joe aldak
  4. 4. aurkibidea RIKO ALDAKETA ETA GAZTEON IOPOLITIKOAK USKAL HER JOERA SOZ S ARRERA: E LA GURU GLOBA N TESTUIN PROZES U SOZIALE ? L HE RRIAN ZER ETA EUSKA AI ZENBAIT G HAUSNARTZEKO EKIAK ETA K, GALDERA IR ONDORIOA
  5. 5. 1 7.orrialdea 2 9.orrialdea a ualismoa et k: dinamismoa, indibid aketa estrukturala rteetako ald 2.1. Azken u ioa az indibidualiz argabetzea 2.1.1. Dinam ismoa handien ind ualizazio a: kontakizun mikoaren) eraldaketa 2.1.2. Indibid : sistema (eko no 2.1.3. In dibidualismoa daketak artzearen al irmoldaketa 2.2. Politik a eta parte h enboraren b 2.2.1. E spazio eta d a eta edukia ulertzeko litikoen iturri ka politikoak 2.2.2 . Diskurtso po litikoa: subjektua, prakti hartze po 2.2.3. Parte egiteko mod uak se ntitzeko eta 19.orrialdea 3 arte hartzea : kronotopoa, anto laketa, su bjektua, disku rtsoa eta eta p 3.1. Politika praktika zioa interpreta alitatearen erri ko gazte erre 3.2. Euskal H hezkuntza 3.2.1. Lana, a 3.2.2. Dem ografia, famili oa zioa , inmigrazi 3.2.3. Emigra , jaia 3.2.4 . Aisia, kirola drogak 3.2.5. Jaia, ntsumoa a, kultura, ko 3.2.6. Sormen , hedabideak ogia berriak 3.2.7. Teknol na 3.2.8. Osasu itatea 3.2.9. Sexual 33.orrialdea 4
  6. 6. 1- SARRERA: EUSKAL HERRIKO GAZTEON ALDAKETA ETA JOERA SOZIOPOLITIKOAK Ikerketa honen bidez Euskal Herrian bizi den gazteria jarri nahi dugu ikusmiran. Gazteria, gizarte honetan independentziaz bizitzea ukatzen zaion subjektu gisa ulertzen dugu: adinak determinatutako pertsona bat izatetik harago. Ikerketa hau beraz ez da ohiko ikerketa ereduan oinarritzen, zeinetan sistemak objektu soila bilakatzen gaituen. Esku artean duguna, gazteok gazteontzat egindakoa da, Euskal Herriko zazpi lurraldeak aintzat hartu ta guk geuk gazte gisa errealitatea ikusteko eratik burututako lana. Gazte gisa, ondorengo beharrizanak eraman gintuen diziplina ezberdinetako gazte ikerlarioi Julio Araluze Beka deialdira aurkeztera: ikuspegi estruktural batetatik gazteriaren baitan ematen ari diren aldaketak ikertzea. Ikuspegi global batetik, gizartearen antolaketa ereduaren baitan ematen ari diren aldaketen aitzinean, gazteriarengan gertatzen ari den bilakaerak ikertu nahi izan ditugu. Bestetik, gure kasu zehatzera mugatuta, gazteoi gure identitatearen ulerkera eta garapenean zelan eragin digun. 7 Azken mendean emandako paradigma aldaketen isla gazte sormen espresioetan eman da adibidez, musikan, dantzan, literaturan... aurki ditzakegu. Hauengan sentitu dezakegu garai bakoitzeko gazteriaren jarrera nolakoa den. Bide horretan, Euskal Herrian beste adierazpen askoren artean “no future” mugimendua, Negu Gorriak, Ez Dok Amairu, Eskorbuto bezalako taldeak... Adierazpen hauen mezuen oinarrian paradigma baten edukia aurkitzen dugu: dena da alperrik, ez dago zer eginik, ezer ezin da aldatu... edota bestetik demokrazia posible da, parte hartzea garrantzitsua da, utopia posible da... Gaur egun iraganeko hainbat balorerekiko eta mezuekiko atxikimendua eta nostalgia nabaria da, aintzineko garaietako mezu zein diskurtsoen eguneraketa ahalbidetuz. Beste alde batetik, egun gazteekiko ematen den interpretazio eta irudi soziala zein soziologikoa ez dugu osoki partekatzen: axolagabea, indibidualista hutsa, arduragabea eta orokorrean despolitizatuaren etiketa... Hauek kolokan jarri behar direla uste dugu orain arteko logikak eta kontzeptuak egungo euskal gizarte zein gazteriari egokitzeko. Egungo jendarteak etengabeko aldaketan dihardugu, orain arte ziren instituzio zein baloreak ahulduz doaz, norbanakoak indarra hartuz, gauza gutxi dira epe luzerako ikuspegiarekin egiten ditugunak. Horrek, orainaldi konstante batean bizitzera garamatza, eta aldi berean gazte mailan galdera asko sortzen ditu:
  7. 7. • Nola sortzen eta ulertzen da egun gazte identitatea? • Egun politika egiteko egitura berrien agerpenak agertu dira, zeintzuk dira praktika berri hauek? • Zein praktika eta diskurtso berri du egungo gazteriak aldaketa hauen aurrean bizi duen errealitatearekiko? Galdera hauek dira, beste askoren artean, ikerketa proiektu honetan ikertu nahi ditugunak. Honetarako, marko teorikoa egiteaz gain, landa lan kualitatiboa egin dugu. Ateratako ondorioak, egungo gazteriarentzako etorkizunerako tresna baliagarria izatea espero dugu. Esku artean duzun lan honek barnean genituen zenbait galderari erantzuna ematen lagunduko digulakoan eta ezinegon berriak sortuko dizkigulakoan gaude. Beraz, hau, hausnarketa prozesu baten lehen atala besterik ez da eta landa kualitatiboko atala ez dugu hemen aurkezturik uzten. Lan hau eskura heldu zaion irakurle orori eskatzen zaio kritikak eta ekarpenak egitea. 10 On egin! ... ... eta ekin!
  8. 8. 2- PROZESU SOZIALEN TESTUINGURU GLOBALA 2.1 Azken urteetako aldaketa estrukturalak: dinamismoa, indibidualismoa eta indibidualizazioa 2.1.1. Dinamismoa “Etengabeko mugimenduan, aurkitzen dut nik lasaitasuna” (kuraia) Egungo jendarteak etengabe aldaketan dihardugu, urteetan zehar finkoak ziren egitura zein baloreak (familia, lana, etxebizitza...) eta hauekiko ditugun harremanak aldaketa iraunkorrean ari dira. Etengabeko aldaketan bizi garenez, gauza gutxi daude epe luzerako ikuspegiarekin egiten ditugunak. Orainaldi konstante batean bizi gara, ezer ez da betirako. Zentzu honetan “nik orain” filosofiak agintzen du: nik 9 momentu konkretu batean ditudan nahi eta beharrak asetzera mugatzen da nire askatasuna eta poztasuna. Orainaldi konstante horretan bizitzearen eredu hau ez da soilik gazteriarengan ematen. Izan ere gazte izatearen idealizazioaren ondorioz, jendartearen gehiengoa biziaren edozein aroan dagoela ere, gaztea izan nahi izatera bideratua izanen da. Zergatik? Sistemak merkantziarako produktu bihurtu duelako gazte izatea. Zaharrak zein umeak gazte izatearen idealizaziora bideratuta daude, “betiko gaztetasuna” deituriko fenomenoaren baitan. Sistemak gazte eredu baten arabera antolatu du merkatua: ederragotzeko, gazteagotzeko kremak, alaiago bizitzeko, “zoriontsu izateko”. Bizitzako une idilikoen gisara, gazte izatea, poztasunarekin, konpromiso ezarekin, erantzukizun ezarekin eta alaitasunarekin lotzen da, honen bidez gazte izatetik nagusi izaterako trantsizioa luzatuz eta bide batez pertsonen emantzipazioa luzatuz. Emantzipazio adinaren atzerapena gazte izatearen idealizazioaren eraginez zein gazteriaren prekarietate sozialaren ondorioz sortzen den egoera da. Besteak beste egungo lan kontratu motzak, lan baldintza txarrak eta etxebizitzaren eskubidearen berme ezak ez duelako biharkoan pentsatzea ahalbidetzen, gazte izanda, ezer ez dugulako ziurra, egoera honek ez baitu bizi proiektu duinik egiten uzten.
  9. 9. Baina egoera honek, txanponek bezala, badu bere beste aldea. Izan ere, ezer ziurrik ez izan arren, hori bilatzen dihardugulako. Ezer ez da solidoa, esku tartetik ihes egiten digu urak “Aukera aunitz” dauden honetan, eta sistemak “askatasuna” aukera aniztasun horren baitan oinarritzen duen honetan, ia guztia likido bihurtzen da. Ezer ez da determinatua, dena alda daiteke, malgua da, difuminatua, lausoa. Norbanakoaren bizimoduan ere ikusi daiteke malgutasun hau. Rol ezberdinen aukera aniztasunaren ondorioz identitate aniztasuna ere ematen da, eta testuinguruaren arabera ere rol bakoitza aldatzen da. Egun, edozein gazte, esparru desberdinetan jardutea naturaltzat hartzen dugu, nahiz eta eremu hauek bata bestearekin ez izan inolako zerikusirik. Lehen norberaren rol soziala definituagoa bazen komunitatearen baitan, egun, komunitateak pisua galdu duen heinean eta norbanakoak protagonismoa hartzen duen heinean talde zein kolektiboaren identitatea ere lausotu egiten da. 10 Rol batetik bestera salto egiteko aukerak ugaritzen dira eta aldi berean izan zaitezke langilea, ikaslea, sistemarekiko jarrera kritikoa duen militantea, futbol jarraitzaile amorratua, talde ekologista bateko kide, sistemak inposatutako beharrei men egiten diena... 2.1.2. Indibidualizazioa: kontakizun handien indargabetzea “Hil da jainkoa!”πLT Jendartearen antolamendurako oinarrizko zutabeek nahiz eta ez duten boterea galdu , autoritatea galdu dute, indarra galdu dute. Hau da, eskolak, familiak eta gobernuak bezalako instituzioek zuten esanahia zein eragina, beste modu batera gertatzen da. Zutabe horiek bizimodu hegemoniko bakarra bermatzen zuten, eta bizi eredu hegemoniko bakar bat izatetik, anitzetara igaro gara. Ikasi, milia egin, ezkondu eta lan egitetik, edo zuzenean ezkondu eta seme alabak izatetik... ikasi, lana, gero berriz ikasi, eta gero ezkondu, eta gero dibortziatu, eta gero... aukera anitz daude, egun ez dago eredu argi bakarrik. Paradoxa baten aurrean gaude ordea: aukera anitzak izan arren, gazte gehienek antzeko urratsak burutzen ditugu, eredu antzekoak jarraitzen ditugu.
  10. 10. Bikote finko eta monogamoa, etxea erosi, hipoteketan sartu, lan finko eta erosoak bilatu... Instituzioen ahultze prozesu honetan, hauek betetzen zuten papera ez da jada egitura nagusi bakar batekin lotzen. Umeen hezkuntzaren ardura nagusiki familiarena bazen, gerora hezkuntza sistemak edota hedabideek hartuko dute paper hori. Honela, instituzioen ahultzeak ez du esan nahi desagertzen direnik: mekanismo berrien bidez betetzen dira, ardurak banatuz eta instituzio arteko harremanak nahastuz. Estatuaren boterea = autoritatea? Instituzioen ahultzeaz ari bagara ere, hauen artean bada botere handia duen instituzio bat, Estatua hain zuzen ere eta are gehiago zapaltzen gaituzten estatu espainol zein frantsesa. Egun botereak bere mekanismoak nahiz eta aldatu dituen, 11 hauek herritarrentzako duten zilegitasuna ez da berdina, autoritatea galdu dute. Estatuari ez zaio bere zilegitasuna aitortzen modu berean, hortaz esan dezakegu boterea eta autoritatearen arteko haustura eman dela. “Auto-ritatea” “gu geu geure buruen errepresore, autokontrola, autozapalketa” Estatuak indarra galdu arren, uka ezina da dituen mekanismoen bitartez sortutako autoritate eredu berria: herritarra bere buruaren errepresore ere bada gaur egun. Estatuak, arau sozialen bidez, kontrol sozialaren bidez, autokontrola bermatzen du jendarte zein norbanakoarengan. Arau sozial inplizituak barneratuak ditugula, gizabidezko arauak barneratuz, pertsonalki zein pertsona arteko harremanetan Estatuak gu geu geure buruen errepresore izatea lortu duela baiezta dezakegu. “Tabernan zigarroa erretzen zaudela, ondokoak esaten dizu legez kanpokoa dela hori egitea eta itzaltzeko zigarreta”. “Askatasuna” vs “segurtasun egoera”: “libre gara gure kaiola erraldoietan” (berri txarrak) Askatasuna eta arrisku/segurtasun-arekiko ulerkera berriak sortzen dira, izan ere, egungo askatasuna, konpromezu eta betebeharrik gabeko “arduragabetasun” gisa
  11. 11. ulertzen dugu. Eta egoera honetan kontraesan bat ematen da: ez dut nahi loturarik, “aske” izan nahi dut baina aldi berean bizi proiektu bat eraiki nahi dut, biharkoa segurtatu nahi dut. Muga eta eredu batzuen baitan askeak? “Ez dut nahi bizi guztirako lan kontratu bat, lotura handia dakarrelako, baina aldi berean nirea den etxe bat nahi dut eta honek hipotekatzea suposatzen dit…” 2.1.3. Indibidualismoa: sistema (ekonomikoaren) eraldaketa Eredua Kapitalismoa ez da soilik eredu ekonomiko bat, bizi eredu bat da, jarrera bat da. Eraginkortasun eta ekonomizazio ikuspegi batetik antolatzen den bizi-eredua da; denbora, lana, aisia, (sexu)harremanak... bizitza! Kapitalismoaren kulturan bizi gara. “Zera ikasiko dut lan segurua izateko...” 12 Kapitalismoa dena bada, egungo jendartearen filosofia eta eredua bada, nor da bada erruduna? Zein da burua? Erruduna Sistemaren eta bere tresnen arteko lausotzea gertatzean, eredua likido bihurtzen da eta ikusezina bilakatzen erruduna, hau da, zatiketa eta deslokalizazioa gertatzen da. Telebistan agertzen diren marrazki bizidunak, edota publizitateak zabaltzen dituen mezuei dagokienez. Kontsumismoa egungo jendartearen filosofia eta eredua da, baina nor da honen erruduna? Zein da burua? Enpresak? Hedabideak? Kontsumitzaileok? Kaleko salaketa adierazpenak borratzeko (kartelak/afitxak kendu, pintadak ezabatu, pankartak/banderolak kendu... )azpi kontratatu duten azpi kontratatutako udaletxe bateko langile migratzaile baten kasuan; nor da erruduna? Nor da erantzulea? Honela, “errudunen gizarte” honetan gure burua defendatzen dugu, gure praktika inkoherenteak defendatzen ditugu. Azkenean, sistemaren erreprodukzioan parte hartuz.
  12. 12. Borrokak, asimilatu: Carrefour ekologiaren alde? Bankuak bizi baldintzen alde? Sistema bera une oro birmoldatzen dela esaten ari garen honetan, ezin ahantzi sistemak berak asimilatu dituen herri mugimenduetako aldarrikapenak. Sistemak berak, arrakasta izaten duten altxamendu eta aldarrikapenak asimilatu egiten ditu maiz, eta beraz edukiz hustu. Sistemak herri mugimendutik sortu diren borroka eta aldarrikapenak bereganatzen ditu eta hala birmoldatu egiten da, birsortu. “Fama Revolution (hau iraultza!)”, H&Mk Che Guevararen kamisetak eta palestinoak saltzea?! Modu berean, herri mugimenduak bere edukia hedatzeko sistemaren modu zein tresnak ere erabiltzen ditu sarri. Sistemak gazteriarengana hurbiltzeko erabilitako bideak gureganatu eta modu kritiko batez erabiltzen ditu, ahalik eta hedapen zabalena lortzeko helburuz. Sare sozialak, “Kaska forever” edota “No future” kanpainak... Mugimendu “cool”-ak! (barka, guayak) Harremanak 13 Nola ez, bizi eredu horrek badu bere isla harreman ereduan, izan ere, egungo sistemaren bizi ereduaren oinarrietako bat erantzukizun edo konpromiso eza bada, edo beste modu batekoa bada, erosotasunak eta axolagabetasunak ere badute zer esanik. Harreman azkarrak, puntualak, utilitaristak, flexibleak, eta epe motzekoak bultzatzen dira. Horiek interes zehatzek sortutakoak eta berez, ez iraunkorrak izateko sortu dira. Facebook-eko laguna, #presoaketxera...?! 2.2. Politika eta parte hartzearen aldaketak Jendartea etengabeko aldaketan dela ikusi dugu, eman diren egiturazko aldaketak nolakoak diren azalduz. Baina zein eragin du honek politikan eta parte hartze politikoan? Aintzineko atalean identifikatutako talkari dagokionez, hau da, jendartean nagusi ziren egiturak nahiz eta indarra galdu, beste era batean agertuz sotilago/ difuminatuago bihurtzen dira eta uste dugunean aukera aniztasun horrek askatasuna ematen digula, ber ereduak birproduzitzen gabiltza. Aipaturiko talka hau, politika ulertzeko, sentitzeko eta egiteko moduan ere isladatzen da. Honetarako bi modu bereiztu ditzakegu: batetik, tradizionalki politika egiteko betiko moduak aurki ditzakegu (botoa, manifestazioa, alderdiak...) eta bestetik, paradigma
  13. 13. berri honen baitan sortu diren molde berriak, orain arte hauen ikusgarritasun faltagatik modu argian identifikatuak izan ez direnak eta gure ikergai direnak. Politika ulertzeko, sentitzeko eta egiteko bi modu hauen arteko talka, politika bera definitzeko momentuan ere aurkitzen dugu: zer da politika? zer da politika egitea? Kontzientzia beharrezkoa al da? Modernitate garaian ez bezala, politikak sistema autoerreferentzialdun ( zerbait konkretuari erreferitzen zitzaiona) bat izateari utzi dio. Iraganean politika egiteko momentu, espazio eta subjektu jakin batzuk zeuden, hau da, politika egitea zuzenki estatuari eta alderdiei atxikitzen zitzaion. Orain aldiz, politika egunerokotasuneko praktiketan aurkitzen dugu. Instituzionalizazio politikoak jendarteari politika egiteko aukera kentzen dio, honen praktika politikoa lau urterik behineko bozkara mugatuz. Ezintasun honen aurrean, jendarteak politika egiteko era berriak sortu ditu modu kontziente zein ez kontzientean, politikaren esparrua egunerokotasunera hedatuz eta honen definizioa bera birmoldatuz: politika, egunerokotasuneko praktika multzoari deritzogu, kontzientzia maila ezberdinak dituena eta ez duena helburu argirik edo handirik izan behar behartuki. “politika dena izatetik, dena politika izatera pasa gara: gure jarrera eta izaera ere politika dira” Errebindikazio feminista 14 “klase politikoarekin ados ez gaudela adierazteko plaza okupatzen dugu bi astez” Maiazak 15eko mugimenduko adierazpena 2.2.1 Espazio eta denboraren birmoldaketa Denbora eta espazioarekiko dugun bizipena aldatzen joan da. Jada denbora ez da naturaltasunez bizi dugun zerbait baizik eta era kontziente batean zerbaiti eskaintzen dioguna. Aldaketa argiena da denbora biziki propiotzat jotzen dugula, hortaz norbanakoaren denborari garrantzi berezia ematen diogu, eta honek erabat baldintzatzen du parte hartze politikoa bera. Espazioari dagokionez, parte hartze politikoak salto bat eman du espazio publikotik pribaturantz. Kaleak ez du jada espazio publikoaren funtzioa betetzen, geroz eta pribatuagoa bilakatu da: instituzioek eta sistema ekonomikoak monopolizaturiko espazio “publikoa” dugu. Baimenak eskatzea ia “beharrezko” bihurtu da aldarrikapenak zabaltzeko Politikaren eredu tradizionala jarraitu eta egiteko eta jendeak honetan parte hartzeko zubi bakar bilakatu da bozka eta honek delegazionismora garamatza. Politika egiteko molde eta egitura zaharrak (udala, gobernua, botokrazia...) mantentzen dira, baina hauek legitimitatea galdu duten heinean hauen bidezko parte hartzea ere txikitu egin da eta politika egin eta ulertzeko modua aldatu zein zabaldu da egunerokotasunera pasaz.
  14. 14. Egun beraz, politika ez da momentu eta leku zehatz batetara mugatzen, egunerokotasunera pasatu da, aldi berean difuminatuz. Egunerokoan trena erabili baina ordaintzen ez duena edota estetikaren bidez, gure gorputza politizatuz, edonoiz, edonon eta edonora gure aldarrikapen politikoak eramaten ditugu, politika adierazle hauek barneratuz: tatuajeak, orrazkera, pierzingak, jantziak, kamisetetako aldarrikapenak... 2.2.2. Diskurtso politikoen iturria eta edukia Instituzioetatik, sistematik eratorria: edukia idatzia da, emana Sistematik eratorritako diskurtsoa hedabide edo komunikabideen bidez zabaltzen da nagusiki. Teknologia berriek bidea errazten dute, eta honen ondorio, besteen gainetik gailentzen den diskurtso bakar baten monopolioa dugu. Horrez gain, teknologia berriek kolektibitate sentsazioa murrizten dute, indibidualizazioa bultzatuz. Lehen gehienbat ingurukoen bidez sortzen eta eraikitzen ziren diskurtsoak (lagunak, familia, auzokoak...), gaur egun norbanakoak “bere aldetik” ere garatu ditzake. 15 Kale interakzioaren bitartez (talde barneko harreman sozialak, jendarte interakzioaren bidez) sorturiko diskurtso politikoen edukiak instituzioek bultzaturiko diskurtso horien baitan kokatzen dira sarri, hau da, kolektibo desberdinen arteko interakzioak edo elkarreraginak mantentzen diren arren, instituzioek markaturiko eduki agenda bat izango dute ardatz. Beraz, kale interakzioak txikitu direla esan baino, hauen sormen gaitasuna (aipatzen diren gaiak eta hauen edukiak) txikiagoa dela esango dugu, ikusiz botere guneek zein modutan erabiltzen duten euren bitartekoen ugaritzea. Herritik eratorria Nahiz eta sistemak nagusitasuna hartzen duen diskurtsoen eraketan, herritik sortuak ere izan badira, aunitzetan, halako diskurtsoek oihartzuna lortzen dutenean, sistema hauek bereganatzen saiatuko da eta maiz lortuko du. Herritik eratorritako diskurtso eraketen baitan, bi mota desberdintzen ditugu: bata, sistemaren agenda horren baitan kokatzen ez diren diskurtsoak, herri kolektibo desberdinetatik sortuak izan direnak. Hauek, sistemaren kontrako aldarrikapen bilakatuko dira, oinarrian, ordura arte existitzen ez zen diskurtso edo aldarrikapen gisara sortuak izan baitira. Bestea, herritik eratorria litzateke, baina sistemaren errealitate baten aintzineko erantzun bezala sortua. gizarte mugimenduak, feminismoa, ekologismoa, sozialismoa edo GKEak.
  15. 15. Bien arteko interakzioa Batetik, sistemak herriak sortutako diskurtsoak barneratzean eta bestetik mezua modu eraginkorrago batean helarazteko helburuz, herriak sistemaren hizkuntza bere egitean sortzen da iturri hau. Harreman hau, etengabeko hartu-emanean dago, eta diskurtsoa nondik, nork eta zertarako sortu duen identifikatzea korapilatzen da, diskurtsoak etengabe (ber)sortzen direlarik. Edukia Eraldaketa bat iragan da interes kolektibotik interes indibidualerako norabidean, hala, dimentsio kolektibo publikoek indarra galdu dute eta pertsonal pribatuak indarra hartzen du. Gazteak bologna prozesuaren kontra borrokatzen dira ikasle direnean, interesak era zuzenean kolpatuak ez direnean zailagoa izango da borroka honetan inplikatzea. Diskurtso eta praktiken artean dagoen desorekaren ondorioz, hau da, diskurtso bat izateak ez duela praktika zehatz bat izatea suposatzen, inplikazio maila guztiak, 16 konbinaketa guztiak, topatu ditzakegu diskurtso beraren baitan. Norbanakoen inplikazioa edota praktika lausoa izan daiteke eta beraz inplikazio maila apaldu, bai denborari dagokionez, konstantziari dagokionez, ardurak... Norbanakoak etengabe du bere inplikazio maila eraldatzeko aukera bere nahi edo behar indibidualen arabera. Diskurtsoen edukiaren eraketari dagokionez, sistemak eraikitako diskurtsoen bidez errealitatea eraldatzen doa, birdefinitzen eta horrek mundu ikuskera zehatz bat ezarriko du. Definizio hitzak berak adierazi nahi duen bezala, muga konkretu batzuk ezartzen zaizkio errealitatearen definizioari. Ez da zorizkoa, batzuk muga horien kanpoan eta besteak barruan egotea. Zergatik telebistako berriak horiek dira eta beste batzuk? Eta orden horretan! Nahiz eta hori horrela izan, errealitatearen eraketa honetan, sinbolo eta zeinuen esanahien ugaritze eta ahultzea gerta daiteke eta beraz hitz berdinak esanahi desberdinak har ditzake jendearentzat, lehenago ez bezala. Definizio bat gailentzeko borrokan denean, sistematik eratorritako definizioaren zein herritik eratorritakoaren artean ikus dezakegu. Herritik sortzen diren diskurtsoek, edukiek, inposatuak edo emanak diren definizio eta mundu ikuskerekiko haustura bilatuko dute. Terrorismoa, sozialismoa, bakea, tolerantzia, askatasuna...
  16. 16. Azkenik, nabarmendu beharra dago, diskurtso politikoen edukia gutxitu egin den heinean, diskurtsoak berak eragina galdu duela eta praktikak garrantzia hartu duela. Horrela, politika egiterako orduan gazteriak ez ditu beste garai batean bezala diskurtsoak edota erretorika erabiltzen, eta praktiketara zuzentzen du bere jarduna hein handi batean. 2.2.3. Parte hartze politikoa: subjektua, praktika politikoak ulertzeko sentitzeko eta egiteko moduak Subjektuen birmoldaketa Identitatea eraiki eta politika egiteko dauden aukera anitzak, gazteriaren identitatea bera zatikatzeaz gain, kolektibo ezberdinekiko atxikimendua handiarazten du; gazteak, bere identitatea berreraikitzeaz gain, bere atxikimendu eta praktika politikoa etengabe birsortu behar du. gazte bat izaten ahal da feminista + euskaltzale + ekologista + ikasle + okupa + aisialdi taldeko kide + … = ???????? Honek, aldi berean “denaren” eta “ezeren” parte izatea eragiten du, atxikipen 17 lauso anitzetako gazteri eredua sortuz eta beste kolektibitate eredu bat garatuz. Parte hartze politikorako aukerak anitzak izanik, honen truke emaitza ahalik eta positiboena emango dion harremana lehenesten ohi du gazteak, politika, baloreen mundutik instrumentalismora pasatuz eta politika utilitarista gauzatuz ere. Hortaz, inplikazio maila handirik eskatzen ez duten taldeak aukeratu ohi ditu. Facebook-en, klik baten bidez egiten talde baten “kide” egin edota manira joan, kartelak/afitxak eman? Politika ulertzeko eta sentitzeko moduak Politika ulertzeko bi modu nagusi bereizten dira: 1-Politika instituzioekin lotzea. Hauek urruntasuna eta mesfidantza agertuko dute politika modu honetan ulertzen dutenek. 2-Politika dena dela ulertzea. Politika bere osotasunean ulertzen dutenak, egunerokotasuneko praktika multzo gisa identifikatzen dutenak (biopolitikaren gaineko kontzientzia). Bi kasutan, salbuespenak salbuespen, posizionamendu politikoa edo diskurtsoa, indibiduala izatearen ustea ematen da: lehen kasuan, ukapenaren aukera ematen
  17. 17. ahal da, sistemak barneratutako ideia izan dela pentsatu beharrean, norbanakoaren aukera dela pentsatzearen ustea eta bigarrenean, sistematik at egon daitekeenaren ustea izatea. Praktika politikoak Diskurtso-praktika konbinaketa aukera desberdinak izateak norbanakoaren identitatean pisu eta balio desberdinak izan ditzake. Politika burutzeko hiru mota desberdindu ditugu: diskurtso hutsean oinarritutakoa, diskurtso zein praktiketan oinarritutakoa eta praktika hutsean oinarritzen dena. 1- Praktika hutsa oinarri: Nahiz eta asmorik ez izan edota diskurtso osaturik ez izan, ondorioak politikoak izango dira. Lehen aipatu izan dugun bezala, subjektuak politika egiteko momentu eta leku zehatzekin hautsi du besteak beste biopolitikaren bidez, bizitza eta politika banatzerik ez dagoela ardatz duen praktika politiko modu berriaren bidez. Aldarrikapenak jada ez ditu pankarta/banderola, afitxa/kartel edota hormen bidez zabaltzen, aldarrikapenak inkorporatu ditu. 2- Diskurtso eta praktikak oinarri: ordena establezitu gabe, batak bestera eraman 18 dezake eta alderantziz. Diskurtsoak bideratu dezake praktika baina modu berean, praktika “ez kontziente” batek gero diskurtso bat eratzea ekar dezake. #m15/ Indignatuen mugimenduan, akanpada lehenik egin zen eta gero modu zehatzagoan helburuak finkatu eta plangintza egin 3. Diskurtso hutsa: oinarri teoriko bat izatea baina ez jakitea egunerokotasuneko norberaren jarreretara ekartzea eta praktikatzea. “Iraultza egin behar dugu!” esan
  18. 18. 3- ETA EUSKAL HERRIAN ZER...? Orain arte esandako guztia gure ikerketa objektura mugatuz, lehen atalean aipatutako aldaketa estrukturalak gogoan izanez eta bigarrenean azaldutako politika eta praktika politikoaren transformazioa aplikatuz, euskal gazteriaren ikuspegi orokorra ematea dagokigu. Ikuspegi orokor honen ondotik, euskal gazteriaren eremukako interpretazioa egiten saiatuko gara. Orokorrean aipatu bezala, indibidualizazio eta indibidualismo prozesu baten baitan murgilduta daude mendebaldeko herri ekonomiko kapitalistak. Honi gehitu behar zaio, Euskal Herrian sistema politiko demokratiko instituzionalizatu, hustu eta maltzur batean bizi garela. Modu zehatzago batean aurkeztuta: zer nolako euskal gazteak gara? Zer nolako bizipenak ditugu eta zein erantzun ematen dugu egungo arazoen aurrean? Zer nolako praktika politikoak aurkitzen ditugu politika egitea ukatzen duen sistema politiko honetan? Azkenik, modernitate eta postmodernitatearen artean etengabe agertzen zaigun tentsioa Euskal Herrian ere aurki dezakegula esan beharra dago, non, egitura 19 tradizionalen presentzia praktika sozial postmodernoekin uztartzen den. 3.1. Politika eta parte hartzea: kronotopoa, antolaketa, subjektua, diskurtsoa eta praktika Kronotopo Politika beraz ez da leku eta momentu zehatz batetara mugatzen, egunerokotasuneko arazo edo ezbeharren aurrean dugun jarrera bezala ulertzen dugu. Honela, politika tradizionalaren momentu eta leku zehatzek, egunerokotasuneko praktika politiko hauekin egiten dute bat. lokalean afitxa bat egitea edo manifestazio batean parte hartzea edota taberna zehatz batera joatea zein kamiseta zehatz bat janztea. Era berean, tradizionalki espazio publikoa eta pribatua bezala ulertu dugun horren mugak difuminatu egin dira. Lehen politika espazio publikoan egiten zen, baina instituzioek espazio hori pribatizatu, erregulatu eta monopolizatzearekin, politika egiteko moduak ere instituzionalizatu egin dira, eta egun espazio pribatua da politikan aritzeko aukerarik erabiliena.
  19. 19. Beste kasu bat, gazteen artean azken urteetan agertutako harreman leku berria izan daiteke, lonja edo lokala. Espazio pribatu honetan gazteek harreman mota diferenteak dituzten eta modu batean edo bestean politikaren adierazpenak presente dauden: argazkiak, posterrak, banderolak, komentario politikoak… Antolaketa Gure herrian antolatzeko modu tradizionala eta bereizgarria izan da auzolana. Landa eremutik eratorritako bizi eredu hau, tradizionala izan arren egun ere errotua dago. Honen adibide ditugu herri mugimenduek sortutako instituzio edo erakunde paraleloak: AEK, kultur elkarteak, gazte taldeak, alderdiak… Herriak herriarentzat elkarlanean sortutako kolektiboak izan arren, sistemaren logika barneratuz hauetako asko instituzionalizatu egin dira, herritarrengandik banatuz eta politikaren ulermen tradizionalak barneratuz. Aurretik esandako guztia kontuan izanez, antolaketa forma instituzionalizatu honek gazteriaren praktika mota berriekin talka egiten duela ondoriozta dezakegu. Horrela uler daiteke besteak beste, elkartegintzak Euskal Herriko gazteen artean duen harrera ona. Gizarte mugimenduak edota beste maila batean, GKEak (Gobernuz Kanpoko Erakundeak) dira euskal gazteek praktika politiko egonkor 20 eta iraunkor bat mantentzeko aukeratzen dituzten antolaketa moduak. Beste garai bateko militantzia aktibismoagatik ordezkatua izan dela esan daiteke beraz. Antolaketa modu ez formal bat izan arren, aipatu beharrekoa da laguntasunarekin zein harreman sozialekin lotura duen koadrilaren/lagun taldearen kasua, Euskal Herrian oinarrizkoa izan dena gazteen artean sozializazio politikorako, auzolanerako edota euskal identitatearen garapenerako. Gainontzeko antolaketa moduek bezala honek ere aldaketak jasan ditu: bakar eta finkoa izatetik, behin behinekoak eta anitzak izatera pasa dira eta honek praktika eta diskurtso politikoen hedapena zaildu eta mugatu egin ditu, subjektuaren aktibazio politikorako bideak ahulago eta aldi berean anitzagoak bilakatuz. Subjektua Gaur egun Euskal Herriko gazteak inoiz baino talde gehiagotan hartzen dugu parte, eta honek kolektibitate eredu berria dakar. Aisialdi taldean, talde feministan, gazte konpartsan eta asanbladan… egoteak atxikipen ezberdin bat dakar. Talde desberdinetan parte hartzeko aukera izanik, Euskal Herriko gazteak ere emaitza hobeak edo onurak lortzeko aukera gehien dituen parte hartze politikoa lehenesten du. Gazte konpartsa bateko kide izatea lehenetsiko da, edota aldiz onura baino, konpromezu zurrunagoak eta zigor errepresiboak ondorio izan ditzakeen gazte antolakundeko kide izatea.
  20. 20. Norberaren nahiak lehenestea oinarritzat duen logika honek inplikazio eza du ondorio, esan bezala, gazte militante geroz eta gutxiago egotea eta geroz gazte asoziazionista edota noizean-behineko parte hartzaile gehiago egotea da honen adibide adierazgarri. Diskurtsoa Orokorrean, euskal gazteak egun ez ditu hein handi batean bere praktika politikoak diskurtsoetan oinarritzen ezta hauetaz baliatzen ere. Hala ere beste bi joera ere aipatu behar dira: bai diskurtsoak izan baina ez hauekin loturiko praktikak, eta bestetik praktika eta diskurtsoak modu argiago edo koherenteago batean elkartuko dituztenak. Aurreko garai batzuekin konparatuz, hauek mitifikatu eta idealizatu gabe, gazteen arteko eztabaida politikoak orokorrean geroz eta gutxiago direla esan dezakegu, eta egotekotan indar gutxiago dutela. txosten politiko bat ez da jendearengana iristeko bitarteko eraginkor bat, zaila izango baita gazteek honen inguruan hausnartu eta eztabaidatzea. (zer da hau beraz?!) Guztiz lotua dago hurrengoarekin: orokorrean diskurtsoa ez da garrantzizkotzat kontsideratzen, bere indarra galdu egin du eta praktikak gailentzen dira gazteen 21 artean. Alegia, diskurtsoak ez du pisurik, egiten denak du garrantzia! Horrela bada, zer pentsa handia ematen dute egungo gazteen diskurtso ideologikoaren inguruko datuak. Argi ikusi daiteke aintzineko mendeetan sortutako ideologiekiko atxikimenduak (sozialista, abertzale…) gainbehera handia izan duela eta sortu berri direnek gorantz egin dutela; feminismoa eta ekologismoa besteak beste. Gorakada nabaria ikusi daiteke baita ere Apolitiko jarrera eta diskurtsoa duten gazteengan. “inongo alderdi politikok ez dit ordezkatzen; ez naiz ez sozialista, abertzalea, … nazkatuta nago beraiekin, hobeki bizi nahi dut” Praktika Praktika politikoak eguneroko leku zein momentu orotan ematen direla baieztatu dugu lehen, politikaren “inkorporazio” bat emanez. Politikaren alde ludikoak ere pisua hartuko du, zeinetan praktika politikoak burutzen diren orduan ongi pasatzeko nahia ere agerian gelditzen zaigun. Gainera, honetaz kontziente izanez, sistemak bere mezua helarazteko erabiltzen duen bitarteko egokia dugu umorea ere. Honen adibide da esaterako Vaya semanita programa edota Guignolen saioa ( nahiz eta ikuspegi kritikoa helarazia den azken honetan masa medioek duten tresna bat dugu mezu politikoak zabaltzeko). Politika egiteko alde ludiko hau berretsiko da adibidez herrietako bestetan subjektu aktibo diren konpartsa edo peña bezalako antolaketa moduen bidez.
  21. 21. Hauetaz gain, modu ez hain antolatuan, euren aisialdian politika egiteko bestelako modu berriagoak ere badituzte gazteek, honen adibide dira lokaletan biltzen diren gazteak. Euskal Herriko gazteriaren praktika politiko berrietan, teknologia berrien agerpenak ere badu zeresanik; Facebook eta internet bidezko sare sozialak kasu. Konpromezu eta erantzukizun eskasa eskatzen duten praktika politikoak dira, norberak bere indibidualtasuna besteekin partekatuz, kolektibitate bakar, finko eta iraunkorra sortzea zaildu eta kolektibitate eta harreman mota berriak sortzea ahalbidetzen dutenak. Teknologia berri hauek politika egiteko espazio eta bide berriak irekitzen ditu: online mundua sozializazio politikorako esparru eraginkorra dugu gazteriarengan bere hedapenarengatik. Beraz, adibidez Facebook-en erabiltzen dugun hizkuntzak, egiten ditugun iruzkinek, bertan jartzen ditugun argazkiek, zein klik baten bidez inongo erantzukizunik gabe atxikitzen garen taldeak egiazko eragin politikoak izango ditu. Honela, politika egitea gazte guztien esku dagoen praktika dela ikusten dugu. Instituzio eta erakunde ezberdinen bidez politika egitea neketsu, arriskutsu eta 22 modaz kanpokoa dela adierazi edo pentsatu arren, egunerokotasuneko praktikak aztertuz, egungo gazteek praktika politikoak mantentzen dituztela ikusi daiteke, sarri modu ez kontziente batean bada ere. 3.2. Euskal Herriko gazte errealitatearen interpretazioa Marko teorikoan egungo testuinguru estrukturalaren argazki bat egiten saiatu ostean eta behin hau Euskal Herriko egoera zehatzera aplikatuta, orain arte ikusitakoa esparru zehatzetan nola agerian gelditzen den ikusiko dugu. Horretarako ikerketa eta dokumentazio iturri desberdinak baliatuz, hauetan erabiliak izan diren eremu zehatzak proposatuko ditugu guk ere nazio mailako irudikapen orokor bat bideratuko duen sailkapen bat osatu ahal izateko. Edozein modutan, hainbat ohar azpimarratu nahiko genituzke honen inguruan: •Euskal Herri mailan eginiko ikerketak oso eskasak dira eta beraz hemen aurkeztera goazena mugatua gelditzen da Euskal Herria osatzen duten zazpi lurraldeentzako baliagarri litzatekeen datu iturri bateratu bat ez egoteagatik. •Lurraldekako desberdintasun hauek, eremukako sailkapenean ere nabaritzen dira ondoren ikusiko dugun bezala. Edozein kasutan hauen ordena, nahasketa eta planteamendua “nazio errealitate posible” horri ahalik eta modu hoberenean erantzuteko moduan proposatu ditugu.
  22. 22. •Eskuartean ditugun datuak kontutan harturik, aipagarri dugu modu berean, Frantziar Estatuaren administraziopean dauden hiru lurraldeen (FEAHL deituko ditugu) eta Espainiar Administraziopean dauden lau lurraldeen (EEALL deituko ditugu) artean egunerokotasuneko hainbat esparruetan ezberdintasun handiago bat erakusten dutela, honek zazpi lurraldeetako argazki bateratua egitea zailduz. Ondorioz, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako gazteria kolektibo bakar bezala irudikatzea posible ote den ere zalantzan jarriko digu honek. •Bestetik, erabili ditugun datu-iturri gehienen ikuspuntu eta izaerak, hegemonikoa den ideologia politikoz (kultural, nazional…) bustiak dira, hori dela eta hauen erabileran faktore hau kontuan hartzen entseatu gara. Edozein kasutan gure ikuspuntua partekatzen duten bestelako iturri batzuk ere topatu ditugu, zeinetan, hasierako horien emaitzak eta datu antzekoak aurkezten dituzten. •Honek zer hausnartu emango digu hala ere. Batetik, errealitatea “horrelakoa” dela pentsa baidezakegu, hau da, ideologia hegemonikoz osaturiko lanetan deskribatzen den errealitatea zoritxarrez azkenean ez ote den Euskal Herriaren zatiketa administratiboak ekarri dituen ondorio 23 kultural, sozial, politiko, eta abarren eragile. Hala ere, hau lanaren ondorioetan erantzuten saiatuko garen galdera ireki bezala planteatzen dugu orain, uste baitugu, gazteon inguruko ikerketa gazte ikuspuntutik eginez, orain arte ez bezalako ondorio eta errealitate desberdinak agerrarazi ditzakeela. •Egoera honetaz kontziente izanik, ikerketa aintzina eraman baino lehen, (guk proposatzen dugun nazio perspektiban oinarritua izanen den ikerketa burutu aurretik hain zuzen) behartuak gaude orain arte eginiko lanak jorratzera (abiapuntu enpiriko bat behar genuelako), ondotik gure ikerketarekin kontrastatu eta azkenik Euskal Herriko gazteen errealitatearen inguruko perspektiba berri bat proposatzeko. •Bukatzeko, ezinbestekoa deritzogu errealitatearen interpretazioa egiterakoan genero ikuspegia txertatzea. Hemen ere, ezin dezakegu ukatu dauden zailtasunak hau horrela izan dadin. 3.2.1. Lana, hezkuntza Gaur egun gazteria jendartearen sektore zapaldu gisa definitzen dugu. Izan ere, baldintza objektibo eta subjektibo komunak eta propioak dituen taldea dela baieztatu dezakegu. Lehenago esan izan dugun bezala, pertsona ororen bizi aro zehatz bat baino zerbait gehiago da gazte izatea. Sistema sozio-ekonomiko-
  23. 23. kulturalak gazteria jendartearen sektore konkretutzat hartzera eramaten gaitu. Ezaugarri, muga eta baldintza bereziak dituen sektorea; emakumeak, migranteak edo adinekoak identifikatzen ditugun moduan. Gauzak horrela, esan dezakegu baldintza sozio-ekonomikoak gazteria ezaugarritze propioa duen taldearen osaketan oinarri garela. Horregatik, Euskal Herrian bizi garen gazteen argazki bat egin nahi dugun honetan, gazteria eta lana izan behar dute argazkiaren lehen zutabea. Izan ere, Euskal Herrian gazteriak ezaugarri berdinak dituen egoera partekatzen dugu, alegia, prekarietatea. •Populazio orokorrarekin konparatuz, gazteon langabezi tasa handiagoa da, joera hau hazten doalarik. •Lan batetik bestera mugitzea zein lan munduan sartu eta ateratzeko joera zabaldua da. •Kontratu mugatuen nagusitasuna, ordutegi malguak, praktiketako kontratuen erabilpena besteak beste nagusi dira. Hirugarren sektorean gaude gazte gehienak lanean, sektore hau delarik gorabehera 24 gehien dakartzana lan-baldintzetan eta prekarizatuena dena. Aipatzekoa da ere, oro har lehen sektorean aritzeko gazteen zailtasun eta ezintasunak, baliabiderik eta tresnarik ez izatean dutela kausa. Honekin loturik, lan gehiena hirietan eta kostaldean pilatzen da gaur egun. Ondorioz, gazteok ezin dugu jatorrizko herrietan bizi-proiektua garatu. Aukera balantza honetan gailenduko den joera, gazteon ihesa da, diplomaren araberako ekibalentzia bilatuko baitugu lanpostuan, eta inguru hurbilean aurkitzen ez badugu mugitzeko prest agertuko gara gazte gehienok. Honen ondorioz, formazio altuena duten ikasleek alde egiteak lurralde garapenerako kaltea eta zailtasunak ekarriko ditu. Lan-merkatuan sexuen arteko bereizketa eta aukera ezberdintasuna nabarmena da. Izan ere, emakumeok formazioari begira maila altuagoa badugu ere, lan- baldintza okerragoak pairatzen ditugu, hala nola, gizonezkoak baino kontratu mugatu gehiago, soldata baxuagoa. Azkenik, lanarekin loturik esan beharra dugu, datuen arabera egindako argazki hau ez dela errealitatearen argazki osoa. Izan ere, gazteon lan munduratzea kasu askotan ezkutuko merkatuan izaten da, honek suposatzen duen irregulazio eta datu faltarekin. Ezkutuko lan merkatuan aritzea zabaltzen eta luzatzen den egoera bat delarik. Oraindik gehiago krisi ekonomikoaren aitzakiapean isilpeko ekonomiaren areagotzearekin. Lana gazteriaren egoeraren zutabeetako bat dela aipatzen bada ere, bada beste esparru bat guztiz eragiten duena: hezkuntza. Izan ere, egungo jendartearen
  24. 24. egitureketan hezkuntza lan merkatuaren zerbitzura dago. Ondorioz, hezkuntza eta lana elkarrekintzan dauden bi esparru dira. Azkenaldian, krisi garaiak direla eta, aipagarria da lan merkatuaren eskaintza urritasunak, gazte asko euren ikasketak luzatzera edota ikasketekin loturarik ez duen lanpostuetan aritzea eraman digula. EEALL-etan, bertan ikasten jarraitzeko hautua egiten dugun gazteok, alde batetik pertzepzio positiboak eraginda baina baita ere kanpora ikastera joateko ezintasun ekonomiko zein sozialek eraginda. FEAHL-etan berriz, ikasteko tokiaren aukeraketa egiterakoan bestelako elementu batzuk eragingo dute, hiru perfil hauek osatuz: a) Hemen sortuak eta hemen ikasten dugunok: Ikasketa maila baxu edo ertainekoak, arlo profesionalera bideratutako prestakuntza jaso dugunak, bertako merkatura egokitutakoa. Maiz lehentasuna bertan bizitzea da eta honen arabera egiten da ikasketa tokiaren hautua. Ingurune sozialari garrantzi berezia ematen zaio. b) Hemen sortuak eta kanpoan ikasten dugunok: Goi mailako formazioa jasotzen dute, eta lehentasuna honi ematen diogu. Maiz prest agertzen gara atzerrian lan egiteko edo Hego Euskal Herrian, ibilbide 25 profesionalari lehentasuna emanez. Lan eskaintza faltagatik joaten gara hiru lurraldeetatik kanpora. Aldiz denen asmoa da itzultzea nahiz eta ez den zertan betetzen hau ikasketa prozesuaren bukaeran. c) Kanpotik etorritakoak eta hemen ikasten dugunok: Asko dira hona etorriak hezkuntza sistemaren ibilmoldearen ondorioz, baina ez da bizi hautu bezala. Unibertsitateari dagokionean, esan dezakegu FEAHL-etan ez dagoela benetako unibertsitaterik, anexo huts bat da, heziketa lehen eta bigarren ziklokoa da soilik (hirugarren ziklokorik ez dago). Orokorrean FEAHL-etan ikasketa maila baxua dago gazteen artean. EEALL-n, ordea, ikasketa maila altua da orokorrean eta handitzen doa gainera. 10 gaztetatik 9k bigarren mailako ikasketen titulua dugu. Aipagarria da, halaber, emakumezkoak izango garela gehienbat euren ikasketak luzatzen dutenak, hirugarren mailako ikasketak burutzen dituztenen gehiengoa osatuz. Unibertsitatean aspaldian ematen ari diren aldaketak dira hezkuntzaren merkantilizazioaren isla. Hain zuzen ere Bologna prozesuaren ezarpenak, hezkuntza, merkatuen legeen arabera mugituko den onura bat bilakatuko du eta, aldi berean, bertatik ateratzen diren etorkizuneko langileen kualifikazioa jaitsi eta lan-esku merke eta malgua edukitzea bideratuko du. Bukatzeko, hezkuntza formalean unibertsitateaz gain, ikastetxeak ditugu. Pribatu zein publikoak izan, Euskal Herri guztian eredu ezberdinak aurki ditzazkegu, bai lan metodologian
  25. 25. zein hizkuntza politikan. Aipagarria da hemen azken aldian ikastetxeetan martxan jartzen ari diren hirueletasun programak eta hauek dakartzaten euskararekiko gutxiespena. 3.2.2. Demografia, familia Honako honetan ere, aintzineko eremuetan bezalaxe, demografia eta familia uztartzeko erabakia batak bestearekiko duen eraginaren ondorioz hartu dugu: nahiz eta bakoitza bere aldetik aztertu, ezin ditugu baztertu elkarrekiko duten harremanaren inguruko aipamenak. Aldaketa estrukturaletako atalean aztertu bezala, instituzio tradizionaletan emandako indar galtzeak esparru hauetan zuzeneko eragina duela ikusiko dugu. Eta nola ez, gazteongan ere. Demografiari dagokionez, EHko populazio orokorra hazten badoa ere, ezin dezakegu esan gauza bera gazteriagatik. Zahartze progresiboa ematen ari da eta hau aldaketa estrukturalen faktoreek ekarritako ondorio bat besterik ez da. Aurrerantzean populazioaren garapenerako, migrazioak dira gakoak, eta ez jaiotza edo heriotza tasak. Izan ere, egun gazteriaren %10 osatzen baitute gazte migratzaileak. Gazteriaren gehiengoa kostaldean eta hiriguneetan bizi da. 26 Demografian pisu handia duen fenomeno aipagarri bat hurrengoa da: haur gutxiago jaiotzen dira eta beranduago. Honen arrazoiak aztertzen hasi ezkero, ikusi besterik ez dugu gazteen lan baldintza estuek eta egoera ekonomikoaren egoerak besteak beste, umeak izateko jartzen dituen oztopo eta mugak zein diren. Ondorioz, baieztatu daiteke, haur gabeko bikoteak areagotuz doazela eta aldi berdinean, ezkongabeen indizeak handitzen doazela ezkontzeko adina atzeratzen delarik. Aipatu beharra dago, FEAHLen arazoa ez dela haur gutxi jaiotzen direla, izan ere, ugalkortasun tasa handia dago. Baina bai esan dezakegu, ihesak eragin negatiboa dakarrela gazte populazioarengan. Horrela bada, familia eredu berriak sortuz doaz. Askoz ere egitura lausoagoa bilakatu da, iraganean zuen indarra ahultzen joan da. Honek, gazteen sozializazio esparru naturala familia ez izatea ekarri du. Faktore sozial asko dira aldaketa demografiko honetan eragiten dutenak: Gazteen emantzipazioa adinean atzeratuz doa, bizi autonomoa lortzeko zailtasunak (lanean egonkortasuna lortzeko ezintasuna, diru iturri ezegonkorra, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak) zein, hala nahi izateak (gurasoen etxean bizitzen jarraitu nahi dutenak) medio. 25-29 urte arteko gazteen %80a gurasoekin bizi da.
  26. 26. 3.2.3. Migrazioa Egun ematen ari diren migrazio fluxuek jendarte egituraketako eremu guztietan eragiten dute. Bizi dugun kapitalismo globalizatu honetan, migrazio fluxuak eguneroko gaiak bihurtu dira. Bai gure herrira etortzen diren edota baita herritik irtetzen direnentzat, zein hara eta hona gabiltzanontzat. Aukera aniztasun honek aukerak ireki ditu mugikortasuna areagotzeko, kasu askotan beharrizanez. Arrazoi ezberdinak aurki ditzazkegu migrazio honetan. Gure herritik kanpora doazenen gehiengoak, gutxitan izaten du beharrizan ekonomiko bat irtetzeko arrazoi nagusitzat. Gehienetan, hizkuntzak ikasten, beste bizi esperientzia bat edota lanean formatzera joanen da. Gure herrira datozenen gehiengoak aldiz, jendarte antolaketa eredu honek sortutako ondasun desorekaren ondorioz datoz. Gure herrian, ematen ari diren migrazio fluxuak aztertzerako argi utzi behar dugu ez dugula datu errealik %100an. Izan ere, Euskal Herrian bizi direnak ere, imigratzaile gisa daude konsideratuak datu ofizialetan, adibidez, Baionan bizi den Bilbotar bat atzerritar imigratzaile gisa kontsideratzen da. Gabezi hau dela eta, aztertutako datuak ez dira osatuak. 27 Ezin dezakegu ukatu muga bakoitzeko aldean ematen den migrazio fluxuak dituen ezberdintasunak. FEAHLen ematen den imigrazio nagusia adibidez, Estatu Frantsesekoa da, BABen (Baiona-Angelu-Biarritze) zentratzen delarik. EEALLen berriz, orain gutxi arte, industrializazio garaitik Estatu Espaiñolekoa bazen ere, imigratzaileen kopuru nagusia orain Hego Amerika eta Afrikarra da gehienbat. Barne migrazioari dagokionez berriz, mugaz bi aldeetan gertatzen da fenomeno berdina. Herri guneetatik hiri guneetara ematen dira fluxu gehienak, bai barnealdetik BAB aldera adibidez edota Bilbo handia bezalako guneetara. Honen ondorioz herri guneak husten doaz eta biztanleria hiri guneetan kontzentratzen da geroz eta gehiago, gune aunitz kinka larrian utziz. 3.2.4. Aisia, kirola eta jaia Euskal Herriko errealitatearen irudikapen zehatzago bat burutzeko asmoz, jaia bi ikuspegi desberdinetatik aztertzeko erabakia hartu dugu. Honela, aisialdiarekin loturiko ekintza sozial bezala ulertzen dugu: lanetik aparteko denboran indibidual zein kolektiboki gazteek denbora hau zein modutan bizitzen duten aztertzeko asmoarekin. Honi lotua esan, eskuragarri dagoen informazioa oso urria dela eta dagoena perspektiba mugatu batetik garatutakoa dela. Aipatzekoa da, gazteen artean ikasleek diotela garrantzia berezia ematen biziko denbora aspektu honi, aisiari hain zuzen. Gazteak orokorrean, lana eta aisiaren arteko orekaren bila arituko gara, baina aipagarria da halaber, aisialdiko denbora
  27. 27. instituzio desberdinek eginiko eskaintzarekin asetuko dugula maiz eta aisialdi propio eta kolektibo “alternatiboen” ekimenak urriak izango dira. Orokorrean sare sozialari garrantzia handia emango diogu gazteok, eta horren inguruan antolatu nahiko dugu gure denbora librea. Maila indibidualago batean, gaur egungo gazteriaren aisialdi denboraren errealitatean nagusi ditugu telebista (egunean 3 bat orduz ikusiko da gutxienez) eta jokoa (1,5 ordutik gora igaroko delarik batez beste egun bakoitzeko). Besta, bertako “altxor-kulturala” kontsideratua da eta jakitate gisa ulertzen da bertako kaleko besta egiteko modua. 3.2.5. Jaia/Besta eta drogak Kasu honetan berriro ere jaia/besta kontuan izango dugu eremu bezala, baina kognotazio desberdin bat hartu behar duela pentsatzen dugu. Zehazki drogak zein hauen kontsumoa eta hauekiko pertzepzioa da landu nahi duguna, baina hauek sozializatzen diren testuingurua maiz besta giroa izanik, azken honen aipamen bat egitea beharrezkoa ikusten dugu. Gazteek drogekiko duten pertzepzio orokorra: Gazteek euren kontsumoaren normalizazioa azpimarratzen dugu, eta horren 28 ondorioz toxiko batzuk beste batzuk baino normalizatuagoak dira, hauen kontsumoa gutxiago ezkutatzen delarik, mariguana eta kokaina kasu. Ikusgarritasun horrek eskuragarritasun errazago bat bultzatuko du. Eskuragarritasun-erraztasun horren baitan alkohola eta tabakoaren kontsumo nagusitasunaz gain kanutoa da legitimatuen dagoen droga. Kokaina eta droga sintetikoak, espazio ez hain normalizatuetan agertzeko joera handiagoa dago. Heroina ez da agertzen diskurtsoan, esperientzia eta ingurunetik oso urrun dagoela nabaritzen delako. Alkohola kontsumo sozial bezala ulertzen da, jendarteratze prozesuan eman beharreko urrats logiko bezala. Aisialdian esparru zabala beteko du. Esandakoaren isla EAE-ko honako datu hauetan topa dezakegu:Alkohola %70 inguruk, Tabakoa %25, Kanutoa %28, Anfetaminak %7 eta Kokaina %9. Egungo kultura garaikideak berarekin dakartzan eta herrialde gehienetan errepikatzen diren besta/jai moldeak Euskal Herrian ere gertatzen dira. Ez dute hauek aldiz, sekulako ezberdintasunik kanpoan gertatzen besta moduekin, printzipio ezberdin batzuk baldin badaude ere. Gazteengan errotuta daude bai tabernaz tabernako aisia eta bai lokal eta diskoteketara loturiko jaia/besta. Euskal kulturan adibidez, tabernaz tabernako jai ereduak poteoaren eta txikiteoaren ohitura sozialari jarraipena eman dio. Eta alkoholari loturiko besta nagusi da egun ere. Bestalde, beste drogen kontsumoa ez da ziurrenik Euskal Herritik kanpo beste gazteria batzuek dituzten kontsumo ezaugarrien ezberdina( nahiz eta datu zehatzik ez izan eskura). Beti ere jaia asteburuetan kokatua da eta kontsumoari lotua, beste herrialde askotan bezalaxe.
  28. 28. 3.2.6. Sormena eta kontsumoa Euskal Herriko dinamismo kulturala goraipatzen dugu gazteok (bai bertakoek zein kanpotik etorritakoek) eta elkarte independente askok honako hau sustatzen dutela ere azpimarratzen dugu. Astean zehar daramagun bizitza “monotonoari” begira, asteburutan ematen den “haustura” egiteko aukeratzat hartzen dugu EH-an ematen den mugimendu eta iniziatiba kulturala. Bestalde, sormenerako griña badugula ere agerian uzten dugu, gauzak egin eta eraikitzekoa, baina aldi berean, instituzioen aldetik sumatzen dugun interes eza eta baliabide edo “laguntza” falta direla medio, desmotibazioan erortzen garela ere onartzen dugu. Beraz, sormen kulturalak nolabaiteko esforzu edo konpromezu bat eskatzen duela baieztatu daiteke. Instituzioek zein merkatu global-kapitalistak kulturari ematen dion erabilera salatzera jotzen dute gazteek, folklorismo eta fetitxismoan erortzeko joera zabaldua nabarmenduz eta kulturalki propiotzat eta garrantzitsutzat hartzen diren praktika, sinbolo, diskurtsoak… salerosketa produktu bilakatzen direla azpimarratuz. Aipagarria dugu Euskal Herrian ere, sormen iniziatiba anitz/asko gai desberdinen kontrako protesta tresna edo bitarteko bezala erabiliak izaten direla, hau da, 29 errealitate desberdinekiko inkonformismoa erakusteko baliabide gisara. 3.2.7. Teknologia berriak, hedabideak Teknologia berriek isolatzen gaituzte vs batzen gaituzte, mehatxua dira vs aukera dira, sistemak sortutako tresnak dira vs gune askeak dira… Dakiguna gazteek erabiltzen dugula da eta are gehiago, erabiltzen jarraituko dugula, honek gaiaren inguruko hausnarketa sakona eskatzen du beraz. Beharrizanen moralitate berri baten aintzinean gaudela esan daiteke. Ongi izatearen gizarte ekonomiko baten isla dugu hau. Euskal gazteek teknologia berriak eskuratzeko gaitasuna izateaz gain, nahia ere badugula esan daiteke: sortutako azken tresna, tresnarik berriena izatearen nahia. Modu batean edo bestean, egoera honek gazteon kapital ekonomikoaren berri emateaz gain, kapital sozial eta kulturalen berri ere ematen digu. Batetik, ordenagailuaren bidez gure lagunekin harremanetan segitzeko aukera dute, une oro eta mundu ororekin sozializatzeko aukera dugu. Era berean, hurbileko lagunekin ere karrikan hasitako elkarrizketa segitzeko aukera izateak, ordenagailuaren bidez kapital soziala areagotzeaz gain, sendotu eta errotzen dela esan daiteke. Teknologia berrien artean nabarmenki lehen postuan telebistaren presentzia aurkitzen da, etxe ia guztietan izanen baita. Telebistaren bidez hedatzen den
  29. 29. mezua beraz, Euskal Herriko abantxu etxe guztietara iristeak hurrengoa esan nahi du: batetik, hor agertzen diren ideien eta bizi estiloak hedatuak eta kopiatuak izango direla, bereziki, gaztetxoengandik. Bestetik, agertzen ez direnak ordea ez direla errepikatuak izango, hau da, botere hegemonikoaren ideologiaren aurkako mezuak nekez aurkitzen ditugunez, hauek modan jartzea biziki zaila izango dela. Telefono mugikorra 10 gaztetik 9,2-k dugu, eta ordenagailua 2/3- ek, hauen artean ordenagailu eramangarria (norberarena dena) erdiak izango du. Komunikazio mota hauek gazteon artean naturaltzat hartzen dira: etxetik mugikorrik gabe ateratzea gero eta bitxiagoa da gure artean. Etengabeko egiaztatze bat egiten dugu, deirik izan dugun, mezurik iritsi zaigun… zenbatetan sentitu dugu mobilak bibratu egin digula eta pantaila begiratzean ez dugu ezer berririk? Mobila egun, deitzeko baino gauza gehiagorako erabiltzen dugu gazteok. Argazkiak ateratzeko, bideoak grabatzeko, interneten nabigatzeko eta online sare sozialen bidez lagunekin harremanak izateko. Ezinbesteko tresna da hau gaztearentzat: talde baten (ez)kide sentitzera bideratzen du mugikorra (ez) izateak. Hau da, lagun guztiek euren artean komunikatzeko tresna izanda, euskal gazteak sakelekoa behar du taldekide izateko, taldekideen 30 berri izateko eta taldeak egingo dituen aisialdi planak antolatzeko besteak beste. Ondorioz, sakelekoa gazteriaren artean erabat txertatua izateaz gain, beharrezko tresna soziala bihurtu da ere. Telebista eta sakelekoaz gain, jakin badakigu beste teknologia berri pila daudela gure inguruan. Eta geroz eta gehiago eragiten dutenak norbere egunerokoan. Oraindik gehiago, egun teknologia berrien erabilera guztiz normalizatzen eta zabaltzen doan espazio, denbora eta erabiltzeko arrazoietan, aldaketa handiak emanez. Goi mailako teknologien presentzia hain dago barneratua (normalizatua) “zergatik erabiltzen diren” galdetzeak zentzua “galtzen” duela. Hau da, zergatik ez diren erabiltzen galdetzea ulergarriagotzat jotzen da. 3.2.8. Osasuna Gazteriaren osasunaz hitz egiterakoan, kanpo faktore anitz/asko dira kontutan izan behar ditugunak. Izan ere, gazteriaren bizi baldintzen ondorio izango baita osasuna. Eremu hau ikuspegi ezberdinetatik aztertzen ahalko bazen ere, gehienbat osasun psikologikoaz arituko gara. Gehienbat, hor islatzen delako egungo gazteriaren presio sozial eta bizi baldintza prekarioen ondorioak. Hurrengoa da estatistika ofizialek gazteon osasunez diotena; Gazteen %2ak tratamendu psikologikoa hartzen du, horietatik gehiengoak depresioa dute eta baita antsietatea ere. Gazte horietako batzuk droga arazoengatik joaten da psikologoarengana. Datu hauek baino kezkagarriago iruditzen zaigu egoera horren arrazoiak.
  30. 30. Drogei dagokienean, datu zehatzak desintoxikazioari buruzkoak baino ez badira ere, drogen kontsumo orokorrak, heroinak izan ezik, gora egin duela adierazten dute adituek. Desintoxikatzen diren gazteen gehiengoak kokainarekiko menpekotasuna garatua du , desintoxikazio prozesua hasteko bigarren kausa mariguanarekiko menpekotasuna izanik. Dena den, adituek diote alkohola dela gehien kontsumitzen den droga, eta geroz eta gazteago hasten direla gazteak alkohola, tabako eta kalamua hartzen, 15 urterekin gutxi gora behera. Heriotzari dagokionean, errepidean gertatzen diren istripuek eragindako heriotzak alde batera utzita, gazteen arteko bigarren heriotza kausa suizidioa da. 25 eta 29 urte bitartean 100.000 gazteetatik 6,1ek egiten du bere buruaz beste. Adin tarte horren inguruan hartu behar izaten diren erabakiak hartzeari beldurrak eragiten du ikerketen datuen arabera. Bere buruaz beste egiten duten gazteenen artean berriz (15 eta 19 urte bitartekoak 100.000tik 2’9 dira) kausa nagusia homosexualitatearen ez onarpena izan ohi dela diote. Heriotzaren kausa nagusia honen ondotik gaindosiak dira (%1,6). Bukatzeko, datu hauek gazteriaren prekarizazio mailaren adibide argiak dira. Datu hauen aurrean, jendarteko sektore baten zapalkuntza islatzen delarik. 3.2.9. Sexualitatea 31 Sexualitateak eta giza harremanak gure bizitzetan atal ezinbestekoak diren arren, luzaz izan dira sozialki gutxietsiak. Euskal Herrian eta tradizio kristauaren baitan, auzi pertsonal eta zikintzat hartua izan da desira eta sexua, beti ere bekatutik hurbil zegoena. Erreprodukziorako modu soil gisara aurkeztu du duela hamarkada batzuk arte diskurtso ofizialak sexualitatea eta ez norberak bere burua ezagutu, maitatu eta gozatzeko bide bezala. Denbora eta gertakari historikoekin bat aldatzen doaz gure ingurunearekiko mundu ikuskerak ere eta bereziki nabaria izan da sexualitatearen tratamenduak azken hamarkadetan bizi izan duen jauzia. Egungo gazteok ez dugu sexualitatea gure gurasoen generazioak bizi zuen bezala bizi, aino gutxiago gure amatxi eta aiton amonek ezagutu zuten bezala. Eta zaila da egungo modu berri eta egoeren aurkibide edo azalpen zehatz minimo bat egitea, ikerketak badauden arren, ez baitira oso fidagarriak (eurek diotenez, inkestetan ziurtasun gutxieneko gaiak dira giza harremanena eta sexualitatearena). Halere badaude adierazle argi batzuk, gaur egun gazteok sexualitatea bizi dugun era eta duela belaunaldi batekoa ezberdinak direla argitzen dutenak. Joera nabarmena dago sexualitearekiko dugun harremana asketzat adierazteko, baina honetan ere, nolabait sistemak definitzen duen “askatasunaz” ari gara. Agerian gelditzen da azken hamarkadetan gazteoi emandako heziketa sexual prekarioak (guztiz mugatua, genitalak-haurdunaldia-antisorgailuak-eredu heterosexuala) ez gaituela inolaz ere sexualki burujabe egin.
  31. 31. Iragan hurbilean oso zigortuak ziren sexu aukera batzuk (homosexualitatea, transexualitatea) sozialki “onartzen” joan direla dirudien arren, heterosexualitatea da nagusi diskurtso eta praktiketan. Gozamenaren esparru anitz eta esploratu gabea den plazerraren kontsumoa, mekanikoki bizitzera bideratu digutela esan dezakegu. Plazerra bizitzeko modua sistemak eraiki digu eta ez norberak. Sexualitateak bere baitan duen izaera subertsiboa ukatu eta domestikatutako sexu heziketa eta praktikak irakatsi dizkigute. Seguraski, ez dago ezberdintasun nabarmenik euskal gazteriak bere osotasunean sexualitatea bizi duen eraren eta egun Europako beste herrialdeetan dauden gazteen artean. Honi buruzko ikerketak beharrezkoak lirateke egungo errealitatea hobe ezagutu ahal izateko. Badira saiakera gutxi batzuk hala ere. Giza harremanak, generoa eta sexualitatea bera zorrozki aztertu eta diskurtso hegemonikoa eranzten joan diren teoria berriak. Hauei esker, diskurtso apurtzaileak garatzen joan dira Euskal Herrian, oraingoz minoritarioak badira ere. Kolektibo feministetatik egindako ekarpen teorikoak zein gazte mugimenduaren 32 baitan abiatu nahi izan zen Sextabaida dira besteak beste honen adibide. Sexualitateak, bere zentzu zabalenean, giza harreman guztiei egiten die erreferentzia. Jendartearen garapenerako funtsezkoa da sexualitateari buruzko ikuspegi aberatsa erein eta lantzea, eta hau abiapuntu hartuta sortu dira horrelako proiektuak. Egun proposamen iraultzaile hauek ez dute zabalpen sozial handirik. Hala ere, kontuan hartzekoa da atzerriko zenbait herrialdetan azken urteetan fruitu gehien ematen ari diren borrokak direla sexualitatea eta generoaren ingurukoak. Euskal Herrian ere bide ugari irekitzen ari dira jendartea astintzeko bidean.
  32. 32. 4- ONDORIOAK, GALDERA IREKIAK ETA HAUSNARTZEKO ZENBAIT GAI Ikerketa honen oinarriak behin irakurrita, ondoren eskeintzen den tarte honek, hausnarketa bultzatzea du helburu. Oinarri honetan aipatu diren elementuekin, hausnarketa elikatzea alegia. Horretarako zenbait ondorio orokor planteatzen ditugu hurrengo ariketa egin ahal izateko: •Batetik, diskurtsoaren garrantzia praktika zuzenaren onuran galtzen doa: esan dezakegu garaian diskurtsoek (beraz ideologiek ere) izan zezaketen indar hori ez dutela mantentzen, ez dela nahiko erakargarria eta konbentzigarria jendea hunkitu eta parte hartzerako saltoa egin dezan. •Bigarrenik, taldea ulertu eta bizitzeko moduan aldaketak ageri dira. Hau horrela izanik, kolektibotasunari iraganean atsekitzen zitzaizkion ezaugarriak jada ezberdinak dira, konpromezua erakusteko modua aldatu delarik adibidez. Taldea jada ez da “Totem” bat bailitzan kontsideratzen: gazteok, talde baten parte garenean gure bizi erritmoak errespetatuak izatea garrantzitsutzat joko dugu askotan. 33 Hasieran aipaturiko testuinguru orokorrak eta parte hartze politiko berriak beste talde mota bat bideratu eta eskatzen du gazteontzat. Hona ezaugarri nagusienak: o Taldetasuna bizitza indibidualarekin uztartzeko aukera: taldeak jendeari eska diezaizkion lan eta denborak, taldeko partaideen bizi pertsonaleko beharrei moldatzen hasiko dira. o Murritza izan ohi den talde motore zentral baten inguruan mugituko da jendea. o Taldeek logika tradizionalak berriagoak direnekin uztartu eta konbinatuko dituzte o Eratu gabeko taldeetan, parte hartze handiagoa da gaur egun betidanik eratutakoetan baino. •Azkenik, politikan parte hartzeko beste eredu baten aurrean gaudela uste dugu: helburu berdinak (edo epe motzeragokoak) izanik, bideak aldatzen doazela ikusi ahal izan dugu. Parte hartzea burutzeko mekanismoak jada ez dira denak manifestazio edo elkarretaratze bidezkoak izanen (nahiz eta horiek ere mantentzen diren). Orain politika egiteko bide berriak ageri zaizkigu.
  33. 33. o Erakargarritasuna eta ongi pasatzeari garrantzia handia emango zaio: burutzen den ekimenak aspektu ludiko bat izatea azpimarratu ohi da. o Umorearen, ironiaren, probokazioaren eta gorputz osoaren erabileraren aldeko apostua egiten da espazio publikoaren okupazioaren aldeko jarrera (fash move, performance... bidez) aldarrikatuz. o Espazio “publiko” eta “pribatuetaz” gain, “intimoak” deritzonak ere protagonismoa hartzen joango dira, gorputzaren bitartez politika ere egingo delarik: janzkera, sinboloak... ( hau ez da zertan ezaugarri berria baina mantentzen da). o Teknologia berriak politika egiteko espazio eta tresna indartsu moduan agertzen hasiko dira 34
  34. 34. oharrak
  35. 35. oharrak
  36. 36. oharrak
  37. 37. gizarte ikerketarako talde eragilea instituto promoción estudios sociales GITE-IPESen Julio Araluze 2010 beka

×