HILEKOA
1. NOLA ETA ZERTARAKO SORTZEN DA.
2. HILEKOAREN FALTA: AMENORREA
3. LEHEN MAILAKO AMENORREA
4. BIGARREN MAILAKO AMENORREA
5. AMENORREAN ERAGITEN DUTEN FAKTOREAK
6. AMENORREAGATIKO ONDORIOAK
Ugaztun emeek aldiro izaten duten odol-
jarioa da, askatutako obuloak ez
ernaltzeagatik umetokian bildu den
odolezko mukosa kanporatzean gertatzen
dena. Emakumeengan gutxi gorabehera 28
egunero gertatzen da, 11-13 urterekin
gertatzen da lehenengoz, 50-60 urte
bitartean, gertatzen den menopausiara
arte. Menstruazioa edo odol-jarioa bera
zenbait egunetan zehar soilik gertatzen
bada ere, behin eta berriz errepikatzen
den ziklo menstrualaren aldi bat besterik
ez da, emakumeak ernalketarako
prestatzen duen ziklo fisiologikoa alegia.
Hilekoa 4 fase izaten ditu:
1.- Obulazioaren aurreko fasea: obulutegi batean
geroago obulu bihurtuko den obozito bat hasten da
heltzen.
Endometrioa edo umetokia estaltzen duen mukimintza
ere loditzen joaten da. Mintz horren zeregina
ernalketa egonez gero enbrioia elikatzea da.
2.- Obulazioa: hileko zikloaren 14. egunean-edo heldutako
obulua irten egiten da eta Falopioren tronpetara
pasatzen da. Obulua prest dago ernaltzeko, beraz,
Falopioren tronpetan espermatozoideren batekin bat
egiten badu, ernaltzen hasiko da.
3.- Obulazioaren osteko fasea: obuluak umetokirako
bideari ekiten dio. Ordurako endometrioa guztiz
garatuta dago eta ernalketa egon baldin bada, umetokian
geldituko da obulua. Orduantxe hasten da haurdunaldia.
Hileko zikloa eten egingo da, beraz. Ernalketarik
egon ez bada, obulua ez da umetokian geldituko eta
aurrera egingo du kanpora irten arte.
4.- Menstruazioa edo hilekoa: Ernalketarik egon ez bada
hilekoa egongo da. Hautsi diren odol-hodietako odolarekin
nahastutako endometrioak eta ernaldu gabeko obuluak
osatzen dute jarioa. Menstruazioa baginako zulotik.
AMENORREA
• AMENORREA, HILEKOA GALTZEAN GERTATZEN DA.
Hipotalamoak eta hipofisiak bidaltzen dituzten seinaleak (obulazioa
kontrolatzen dutenak) heltzen ez badira edo gaizki heltzen badira, hilekoa
desagertu egiten da. Organismoaren ezgonkortasun honi, amenorrea
deritzegu.
• BI AMENORREA MOTA BEREIZTEN DIRA:
AMENORREA PRIMARIOA: ORAINDIK EZ DU LEHENENGO
HILEKORIK IZAN. BAINA, 16 URTETIK GORAKO EMAKUME
DENEZ, HILEKOA JADA IZAN BEHARKO ZUKEEN.
AMENORREA SEKUNDARIOA: HILEKOA IZAN DU, BAINA 3 EDO 4
HILA BITARTEAN EZ DU HILEKORIK IZAN.
LEHEN MAILAKO AMENORREAN
ERAGITEN DUTENAK:
ARAZOAK IZATEA HIPOTALAMOAN (ZIKLO MENSTRUALA
ERREGULATZEN DU HIPOFISIAREKIN BATERA).
NORMALAK EZ DIREN KROMOSOMA
HIPOFISIAN ERAGITEN DUTEN GAIXOTASUNAK
BUXADURA BAGINAN (ESATERAKO: ODOL JARIOA ETETEN DUEN
MINTZA)
BIGARREN MAILAKO AMENORREAN
ERAGITEN DUTEN FAKTOREAK:
HAURDUNALDIA
AHOZKO ANTISORGAILU EDO INJEKTAGARRI ANTISORGAILUEN
ERABILERA
ESTRESA
SENDAGAI KONKRETU BATZUK: DEPREZIO-
KONTRAKOAK, QUIMIOTERAPIARAKO MEDIKAMENTUAK ETA
ANTIPSIKOTIKOAK
GUTXIEGIZKO GORPUTZ MASA
ARAZOAK TIROIDEETAN (PERIODOAN ERAGITEN DUTEN
HORMONETARIKO BATZUK SORTZEN DITUEN GURUINA).
LUZAROAN KIROLEAN ARITZEA, GORPUTZEAN GANTZ GUTZI
IZANDA.
AMENORREA IZATEAREN ONDORIOAK
Amenorreak estrogenoen; emakumezkoen hormonen falta, adierazten du. Honek, hezurren
masan eta egituran eragin zuzena du. Hori dela eta, osteoporosis edo osteoponia ager
daitezke. Hezur hausturak edo lesioak ere areagotzen dira.
Gainera, estrogenoen falta, gaixotasun kardiobaskularren garapenean eragiten du.
Bestalde, estrogenoak ez badaude, gizonezkoen hormonak (progesterona) nabarmentzen dira.
Hori dela eta, emakumeek maskulinotu egiten dira:
Gorputz osoan biloa agertzen da.
Titien hazkundea eteten da.
Emakumezkoetan eman ohi diren kurbak desagertzen
dira.
Amenorreak, luzaroan izaten bada, infertilitatea ere eragin ditzake.
Gogo sexualak galtzen dira, estrogenoen falta dela eta.
Gainera, gaixotasun baginalak edo ugatz-gaisotasunak sorraraz ditzake amenorrea izateak.
Zergatik gorputzak luzaroan jakirik
jasotzen ez badu, kolesterola agertzen da
odolean?
2 Arrazoi posible
(Oraindik ez da erantzun zehatzik aurkitu, baina ondorengo bi
hipotesiak dituzte azalpen gisa).
Luzaroan jan gabe egon ezkero, gorputzak
elikagai askoren beharra izango
du, funtzionamenduan egoteko behar bezain
beste energia lortzeko. Hori dela
eta, gorputzak, gehien bat, elikagai
hiperkalorikoak behar izango ditu. Gantzak
dira, kaloria gehien sortzen dituzten
elikagaiak. Hori dela eta, barauaren
ondorioz, gorputzaren beharrak direla
eta, hartzen ditugun elikagaiak lipidoak
direnez, odolean kolesterola nabarmentzen da.
• Gorputzak luzaroan jakiak jasotzen ez baditu, ez ditu
lipidoak ere ez hartuko. Beraz, gorputzean bertan
dauden gantzak erauziko ditu. Esaterako, nerbioak
estaltzen dituen sustantzia edo geruza;
mielina, lipoproteina da.%30 Proteinez osatuta dago
eta %70 lipidoak dira, azken hauetatik, %25
kolesterola da. Beraz, gorputzak gantzen eskasia dela
eta, nerbioen geruza zurrupatzen du. Esan
dugunez, geruza hau, kolesterol kantitatea handia
duenez, odoleko kolesterola nabarmenduko da.
• Honek, ondorio latzak izan ditzake. Nerbioen zorroa
xurgatuz gero, nerbio sistemaren funtzionamendu
zuzena eragoz daiteke. Esterako, muskulu baten
funtzioa galaraztea, nerbio sistemak ez baititu
garunak bidalitako seinaleak muskuluetara ondo
igortzen.