1. (5 URTE GEROAGO...)
Uda zen, klaseak bukatuak ziren jada, eta Haizea oporretan zegoen. Neskatilari
asko gustatzen zitzaion bere familiaren dendan laguntzea eta horregatik zuen gogoko
uda, bertan denbora luze egon zitekeelako. Egunero lanbide desberdinak ezagutzeko
asmoz, bere senitartekoen artean txandakatzen zen: batzuetan aititerekin zapaten
kordelak jartzen zituen, beste batzuetan amari kamisetak tolesten laguntzen zion,
bestetan aldiz, Joxefinari txantiloiak mozten zizkion; Hori bai zuela gustuko! Gaur
aitarekin joango zen, furgonetaz eskakizunak banatzera.
– Goazen Haizea, berandu da eta! - Esan zuen aitak.
– Banoa aitatxo! Nora joan behar dugu gaurkoan? - Galdetu zion Haizeak
gogotsu.
– Lehenik eta behin Antxonioren zapaten bila joan behar dugu, gero, Amonak
egindako soineko berri batzuen bila eta azkenik amatxori eramango dizkiogu berak
sal ditzan.
– Ba... lan handia daukagu! Goazen aita!
Bidaiari hasiera emango ziotenean, furgonetari zerbait gertatzen zitaziola ikusi
zuten.
– Aitatxo, zer gertatzen da?
– Furgoneta puskatu egin da maitia. Gaurko eskakizunak oinez egin beharko
ditut, eta lan garrantzitsuena zure esku utziko dut. Prest al zaude?
– Bai bai bai!! - Erantzun zion zion Haizeak alai.
– Laztana, mekanikoarenera joan behar duzu giltza ingelesaren bila. Niri ekarri
eta lehen bailehen furgoneta konpondu eta biharko eskakizunak betetzeko prest
egongo gara.
– Lasai aita, lortu dugu eta! Oraintxe nator giltzarekin!
Haizea bazekien bere lana erabakigarria zela negozioan aurrera egiteko. Eta
horregatik kale nagusian gora joan zen mekanikoaren bila,tipi-tapa tipi-tapa .
– Egun on! Mekanikoa al zara?
– Ez barkatu, ni okina naiz eta egunero ogia, pastelak, tartak... egiten ditut. Oso
goxo daude, baten bat dastatu nahi duzu?
– Ez, ni giltza ingelesa behar dut, baina, eskerrik asko!
– Agur ba polita!
2. Neskatoa etsi gabe, aurrera jarraitu zuen, tipi-tapa tipi-tapa.
– Egun on! Mekanikoa al zara?
– Ez laztana, ni parkea dotore jartzeaz arduratzen naiz.
– Orduan... ez duzu giltz ingelesin izango ezta?
– Ez, barkatu, ni lore zaintzailea naiz eta ez ditut horrelakorik behar nire
lanerako.
– Ongi da! Banoa, presa daukat eta!
– Zorte on neskato!
Haizea, nekaturik zegoen arren, agindutakoa bete behar zuela bazekien eta
horregatik, tipi-tapa tipi-tapa, hurrengo eraikinean satu zen.
– Egun on! Mekanikoa al zara?
– Ez, ni pertsonak sendatzen ditut. Gaixorik al zaude?
– Ni ez, baina nire aitaren furgoneta oso gaixorik dago! Giltza ilngelesik daukazu?
– Ja ja ja ez laztana -erantzun zion barrezka emakumeak- ni erizaina naiz, eta
hemen soilik pilulak, txertoak, tiritak... eta horrelakoak ditugu.
– Aaaah zelako pena! Bilaketan aurrera jarraituko dut orduan.
– Ongi da, zure burua zaindu!
Umetxoa leher eginda zegoen jada, okindegian, parkean eta baita ospitalean
ere sartua zen, baina giltz ingelesik ez zuen aurkitu. Bat-batean, urdinez jantzitako
gizon batekin topo egin zuen.
3. – Neskatxa zer gertzen zaizu?
– Giltz ingelez baten bila nabil, baina ez dut inon aurkitu eta oso garrantzitsua da.
– Zorte handiko neska zara orduan, etorri nirekin eta nirea emando dizut.
– Mila esker, ze ondo! - esan zuen Haizeak inoiz baino alaiago.
– Tori laztana – esan zuen mekanikoak giltza emanez.
Haizea lasterka abiatu zen aitatxorengana, erramienta eskuan zuelarik.
– Aitatxo lortu dut! -esan zuen oihuka aitaren besoetaraino helduz.
– Oso ondo maitea! Banekien nik lortuko zenuela, hori da nire Haizea! - erantzun
zuen harro Patxik.
Geroztikako berririk ez dakigu haizeaz eta bere familiaz, baina ziur gaude
furgoneta erreperatu egingo zutela Haizearen laguntzari esker; eta noski, guztiak
batera negozioa aurrera egingo zutela ere.
Egia bada, pinpilinpauxa dendan sar eta gezurra bada kontuan ez har.
http://www.childtopia.com/index.php?module=videos&func=cuentos
http://paginaspersonales.deusto.es/abaitua/_outside/ikasle/ih1_01/zeus/infor
%20lana/ahatetxo%20itsusia.htm
4. Uda guztietan bezala Ahate Andreak txitatzen hasi zen eta hesoholeko lagun
guztiek bere ahatetxoak ikusteko irrikitan zeuden, guztietatik beti politenak
zirelako.
Ahatetxoak arraultzak irekitzen hasi ziren pizkanaka-pizkanaka eta guztiek
habiaren inguruan bildu ziren ahatetxoak lehendabizi ikusteko.
Banaka irtetzen hasi ziren, sei ahatetxo eder, Ahatetxo Andreak eta bere lagunek
ohiuka hasi ziren zorionez.Hain pozik zeuden non apur bat tardatu zuten ikusten
arraultz handiena ireki gabe zegoela.
Guztiek bere inguruan jarri ziren, ahatetxo jaioberriak ere. Mugimendu aztarnaren
bat aurkitzeko irrikitan.
Gutxira arraultza apurtzen hasi zen eta hortik ahate irrifarretsu bat agertu zen,
beste kumeak baino handiagoa zen baina aldi berean askoz itsusiagoa.
Ahate Andreak hain lotsaturik zegoen non bere aldetik kendu eta beste sei
ahatetxoei saintzen hasi zen.
Ahatetxoak izugarri tristeturik geratu zen, han ez zutela nahi konturatzen hasi
zelako...
Egunak pasa eta bere itxura ez zen hobetzen, aldiz, oso arin hazten ari zen. Altua
eta kankailua zen eta gainera nahiko traketsa,gaixoa.
Bere anai-arrebek broma handiak egiten
zizkioten, trakets eta itsusia deituz.
Ahatetxoak pentsatu zuen benetan maite
zuten lekuren batera joango zela,
benetako lagunak aurkitzeko.Egun
batean, oso goiz, bordaria jaiki aurretik,
alde egin zuen.
Emakume zahar batek jaso zuen,
ahatetxoak maite zuen norbait aurkitu
zuela pentsatzen zuen baina ez,
emakumeak bera jan nahi zuen soilik.
Beraz, hemendik ere korrikan joan zen.
Neguarekin gozea etorri zen eta aurre
5. egin behar izan zion arrisku askoei, beraien artean heiztarietatik alde egin behar
izan zuen.
Azkenean udaberria heldu eta urmahel batean inoiz ikusi zituen hegazti
ederrenak begiztatu zituen. Hain ederrak eta hain ondo mugitzen ziren non
ahatetxoa konplexupean sentitu zen. HAla ere, ezer galtzen ez zuenez, beraiei
hurbildu eta ea beraiekin bainatu zitekeen galdetu zien.
Zisneak, animali mota hauek baitziren,ondorengoa erantzun zioten:
- Bai, noski,gutako bat zara!
Ondoren ahatetxoak erantzun zion:
-Ez niri ziria zartu! Badakit itsusia naizela baina ez duzue horregaitik nirekin zartu
behar...
-Begira ezazu zure islada uran,-esan zioten- ikusiko duzu nola ez dizugu gezurrik
esan.
Ahatetxoak uretan zartu eta ikusi zuena harriturik utzi zuen, neguan zehar zisne
eder batean bilakatu egin zen! Lehen izandako ahatetxo itsusi eta kankailua
urmahel horretan zegoen zisnerik politena zen.
Era honetan ahatetxoa bere senideekin bildu eta betiko zoriontsu bizi izan zen.
6. http://paginaspersonales.deusto.es/abaitua/_outside/ikasle/ih1_01/zeus/infor%20lana/e
durnezuri.htm
EDURNEZURI
Herrialde oso urrun batetan, Edurnezuri deituriko neskatxo polit bat bizi zen.
Ugazama bat zeukan, erregina, oso harroa.
Ugazama ispilu magiko galdetzen dio, honek erantzunez:
-Zu zara, oh! erregina, emakume ederrena guztien artean.
Eta urteak pasa ziren.Egun batetan, beti bezala, galdetu egin zion bere ispilu
magikori:
-Nor da ederrena?
Baino oraingo honetan ispiluak erantzun zion:
-Politena, Edurnezuri da.
7. Orduan erreginak, oso aserretuta eta inbidia beterik, ehiztari bati hiltzeko agindu
zion.
-Eraman ezazu Edurnezuri basora, hil itzazu, eta ni jakiteko froga moduan, nire
enkargua bete dozula, ekar dietzadazu kutxa bat bere bihotzarekin.
Baina basora ailegatu bezain pronto, neskatxaz lastima sentitu zuen eta libre utzi
zuen, bere bihotza jabali batena ordez ordezkatuz.
Edurnezuri bere burua bakarrik ikustean, beldurra zeukan, eta egunabarrean,
basoaren leku argi batetara ailegatu zen eta bertan etxe txikitxo polit bat aurkitu
zuen.
Sartu zen bi aldiz pentsatu gabe. Altzariak txiki-txikiak ziren, eta mahi gainean,
zazpi platertxo eta zazpi mahitresna txikiak zeuden. Goiko logelara igo zen, eta
zazpi ohetxo zituen. Edurnezuri gixajoa, hain nekatuta zegoen gau osoan ibiltzen
egon zelako bosotik, non ohetxo guztiak elkartu zituen eta momentuan lo gelditu
zen.
Arratsaldean etxeko nagusiak ailegatu ziren: zazpi hipotxoak. Hauek meategi
batetan egiten zuten lan, eta harritu ziren Edurnezuri ikusterakoan.
Orduan, neskatxak, bere historioa kontatu zien. Hipotxoak zioten neskatxari
gelditzeko eta Edurnezurik baietz esan zuen. Beraiekin bizitzera gelditu zen eta
oso pozik bizitzen ziren.
8. Bitartean, palazioan, erreginak berriro galdetu zion ispiluari:
-Nor da orain ederrena?
-Edurnezuri da oraindik. Hipotxekin bizi da basoan, haien etxean.
-Haserre eta harro, ugazama krudela, zahartxo inozente batez jantzi zen eta
etxetxoarenganantz abiatu zen.
Edurnezuri bakarrik zegoen, eta hipotxak meategian lan egiten ari zeuden.
Erregina gaiztoa, neskatxari sagarra bat eskaini zion, pozoiz beterik. Edurnezuri
lehen zatia jan zuenean, lurrera jausi zenzorabiatita.
Hipotxak etxera, ya gauez, itzultzerakoan Edurnezuri aurkitu zuten, lurrean
etzanda, geldi eta zurbil, uste zuten hilda zegoela. Kristalezko urna bat eraiki
zioten, bosokoanimalitxo guztiak ikusi eta agurtu zedin.
Momentu horretan, printze bat agertu zen bere zaldi gainean eta bapatean
Edurnezuri ikustean berataz maitemindu zen. Musu bat emanez agurtu nahi zuen
eta bapatean, Edurnezuri bizirik zegoen, zeren eta emandako amodiozko musua
erreginaren malefizioa apurtu zuen.
Edurnezuri printzearekin eskondu zen eta erreginari bota zuten. Hortik aurrera
denok pozik bizi izan ziren.
9. http://paginaspersonales.deusto.es/abaitua/_outside/ikasle/ih1_01/zeus/infor%20lana/errauskine.
htm
ERRAUSKINE
Bazen behin oso gazte ederra, gurasorik ez zeukana, amordea bai, ordea,
alarguntsa ergel bat zena eta izugarri itsusiak ziren bi alaba zituenak.Errauskine
bera zen etxeko lanik gogorrenak egiten zituena eta bere jantzietako errauts
kolorearengatik errauskine bezala ezagutzen zitzaion.
Behin batean lurralde horretako errregeak anuntziatu zuen festa zoragarri bat
ospatuko zuela eta hartara erresumako ezkongai neska guztiak gonbidaturik
zeudela.
- Errauskine, zu ez zara joango- esan zuen amordeak-.Etxean geldituko zara
zorua garbitzen eta bueltatzen garenerako afaria prestatzen.
Dantzaldiaren eguna heldu zen eta Errauskinek tristuraz bere ahizpordeak
Erresumako Jauregirantz abiatzen ikusi zituen.Sukaldean bakarrik geratzean
negarrez hasi zen.
-Zergaitik hain zoritxarrekoa naiz!-oihu egin zuen-. Bapaten bere maitgarria
agertu zitzaion.
-Ez kezkatu-hots egin zion maitagarriak-. Zu ere dantzaldira joango zara, baina
baldintza batekin, Jauregiko erlojuak hamabia dandak jotzean faltarik gabe
bueltatu beharko zara. Eta bere makiltxo miragarriarekin gazte miragarri batean
bilakatu zuen.
10. Errauskineren etorrera Jauregian izugarrizko mirespena sortarazi zuen.
Dantzaldiko gelan sartzean, Printzeak bere edertasunaz liluraturik geratu zen eta
berarekin gau osoan zehar dantzatu zuen.Bere ahizpordeak ez zuten berrezagutu
eta gazte horren identitateari buruz pentsatzen geratu ziren.
Zoriontasun horretan murgilduta zegoelarik Errauskinek Jauregiko erlojuan
hamabi dandak entzun zituen.
-Ene bada! Joan beharra daukat!- oihu egin zuen.
Tximist baten moduan gela zeharkatu eta eskailerak jaiztean Printzeak harriturik
jaso zuen zapata bat galgu zuen.
Printzeak gazte eder hori aurkitzeko plan bat osotu zuen.Eskondu egingo zen
zapata jantzi zezakeen neskarekin.Printzeak bere heraldoei Erresuma osoa
zeharkatzeko bidali zituen. Emakumeak alferrik frogatu zuten, zapata ez
baitzitzaion inori ondo geratzen.
Azkenik Errauskineren etxera heldu eta, noski,bere ahizpordeei ez zitzaien balio
baina Errauskinek bera janztean egoki zegoela ikusi zuten.
Honela gertatu eta Printzipeak gaztearekin eskondu zen eta betiko zoriontsu bizi
ziren.