SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  6
Télécharger pour lire hors ligne
JAIAK! 2017ko UZTAILA
ZORNOTZA
2017ko uztailren 7a, barikua | anboto16
ZORNOTZAKO JAIEN EGITARAUA
Uztailak 15, zapatua
20:00 Pregoia, txupinazoa eta
kalejira, Iruñeko Sanduzelai, Kanboko
Zukila eta Amorebieta-Etxanoko
erraldoi eta buruhandien konpartsak,
gaitero eta txistulariak. Herriko
plazan.
20:30 Kaleko antzerkia: ANITA
MARAVILLAS. Sardina bakalau.
Kalbarioan
21:30 KICK BOXING eta ARTE
MARTZIALEN ERAKUSTALDIA.
Ixerbekoa kiroldegian
23:00 Kontzertua. Zubiondo
parkean
· ESNE BELTZA
24:00 Erromeria. Ixerbekoan.
· ZIRKINIK BEZ.
24:00 Alkoholemia karpa.
Ixerbekoan
Uztailak 16, domeka
Goizean, Larrean
KARMENGO JAIA. Meza,
bertsolariak, UDABARRI dantza
taldea, eta Euskal erromeria TRIKI
PIU taldeagaz.
Ostean, Larreako landetan
11:00 HERRI KIROLAK. Herrian
zehar.
UDAZKEN taldearen kalejira
12:00 ARKU-TIROA. Larrea eskolan
17:30 PILOTA PARTIDU
PROFESIONALAK.
Altuna III - Rezusta
Irribarria - Zabaleta
Amorebieta IV frontoian
20:00 Antzerkia. CIA. TORNADO
“Amigos con derecho a robo”
Gernika plazan
22:00 Kontzertua. Zelaieta parkean
· GONTZAL MENDIBIL.
23:00 Kontzertua. Zubiondo plazan
· EN TOL SARMIENTO.
Uztailak 17 astelehena
16:00 UME ETA GAZTEENTZAKO
UR JOLAS PARKEA. Nafarroan.
17:30 KOADRILEN ARTEKO
GINKANA. Zubiondo plazan
17:30 NESKEN ARTEKO ESKU
PILOTA ETA PALA I. TXAPELKETA.
Finalerdiak. Amorebieta IV frontoian
21:00 Bertsolariak. Herriko plazan
· MAIALEN LUJANBIO
· XABAT GALLETEBEITIA
· JON MAIA
· JONE URIA
Uztailak 18, martitzena
21:00 Dantza. KUKAI “Topa”.
Gernika plazan
Uztailak 19, eguaztena
17:00 PALA PARTIDUAK.
Herriko Txapelketako finalerdiak.
Amorebieta IV Frontoian
19:30 KOADRILEN ARTEKO PLAY
BACK LEHIAKETA. Ixerbekoan
22:00 Nazioarteko dantzak. Herriko
plazan
· Conjunto Folklórico TUNGURAHUA
(Ecuador)
Uztailak 20, eguena
18:00 UMEEN DANBORRADA
20:00 Ume eta gazteentzako
ikuskizuna. Zelaieta parkean
· GO!AZEN. Glu Glu producciones.
22:00 Kontzertua. Zubiondo plazan
· LA FAMILIA ATLÁNTICA.
Uztailak 21, barikua
13:00 KOADRILEN KALEJIRA
Kalbario plazatik
15:00 BERTSO BAZKARIA
ANDER ELORTEGI, MIREN
AMURIZA. Ixerbekoan
17:00 ALDI BEREKO 50 XAKE
PARTIDA. Zelaieta parkean
18:00 TXARANGAZO
ELEKTROTXARANGA. Luis
Urrengoetxea kalea
18:00 BIZIKLETA EGUNA. Zubiondo
parkean.
22:00 DANBORRADA
23:00 Kontzertua. Zubiondo plazan
· SETENTA Y UNO
· CALUM
24:00 Erromeria. Ixerbekoan
· GARILAK 26
Uztailak 22, zapatua
Goizean. Zubiondo parkean
MARMITAKO LEHIAKETA
Amantala eskuetan gaixotasun
arraroekin
09:00 XCIII. USAKUME TIROKETA
OFIZIALA. Boroa poligonoan
11:00 UMEENTZAKO BOLO
TXAPELKETA. Gure Kirolak
bolatokian
17:00 XXXVI. XAKE TXAPELKETA
Agustín Zamakona Memoriala.
Urbano Larruzea kalean.
18:00 ZORNOTZAKO III. MASTER
KAIOLA Finalak. Amorebieta IV
frontoian.
21:00 KARMENETAKO VII. BOLO
TXAPELKETA. Gure Kirolak
bolatokian.
22:00 Kontzertua. Ixerbekoan
· BELATZ
· TXAPELPUNK
· ITZIARREN SEMEAK
23:00 Kanp berbena. Zubiondo
plazan.
· LONDON ORKESTRA
Uztailak 23, domeka
09:00 XCIII. USAKUME TIROKETA
herrikoia. Boroa poligonoan.
11:00 ONTZI-MODELISMOAREN
ERAKUSTALDIA. Jauregibarrian.
11:00 AMOREBIETA-ETXANOKO VI.
MILIA ETA JAI LASTERKETA
Zubiondo parkean.
17:00 EUSKAL HERRIKO NESKEN
GOMAZKO PALETA ZIRKUITUA
1. jardunaldia. Amorebieta IV
frontoian
18:00 KARMENETAKO X. ESKU-
PILOTA TXAPELKETA
Federatuen finalak. Amorebieta IV
frontoian.
21:30 Disko festa. Nafarroan
· OIHAN VEGA
22:00 Kontzertua. Zubiondo
parkean
· PURO RELAJO
Uztailak 24, astelehena
18:00 KOADRILEN ARTEKO
PIRAGUA JAITSIERA
Ibaizabal errekan
18:00 PALA PARTIDUAK.
Herriko Txapelketako finalak
Amorebieta IV Frontoian.
21:00 TXISTULARIEN XVIII.
KONTZERTUA
Artista gonbidatua: Niko Etxart
Zelaieta parkean.
23:00 Kontzertua. Ixerbekoan
· VENDETTA
· BATEK DAKI
23:00 Kontzertua. Zubiondo
parkean
· LA ORQUESTA MONDRAGON
Uztailak 25, martitzena
Goizean, Zelaieta parkean
BASERRITARREN AZOKA
Egun guztian
AITITE-AMAMEN JAIA: meza ,
aurreskua, erromeria…
Izena emateko: Nafarroa zentroa
10:00 TXIRRINDULARITZA
Junior mailako Euskal Herria
txapelketa. Irteera eta helmuga:
Nafarroa kalea
11:30 NESKEN ARTEKO ESKU
PILOTA ETA PALA I. TXAPELKETA
Finalak. Amorebieta IV frontoian
12:00 EUSKAL HERRIKO NESKEN
GOMAZKO PALETA ZIRKUITUA
2. jardunaldia. Amorebieta IV
frontoia.
18:00 KARMENETAKO
X. ESKU PILOTA TXAPELKETA
Eskolartekoen finalak. Amorebieta IV
frontoian.
18:00 KOADRILEN ARTEKO HERRI
KIROLAK
Zelaieta parkean.
18:30 SDA TALDEAREN
AURKEZPEN-PARTIDUA
VI. Amorebieta-Etxanoko Udala
Saria. Urritxe Futbol Zelaian.
22:30 SU ARTIFIZIALAK
Piroteknia Astondoa. Jauregibarrian.
23:00 Disko festa. Zubiondo plazan
· CARLOS JEAN
Uztailak 26, eguaztena
11:30 UME ETA GAZTEENTZAKO
JOLAS PARKEA. Zelaieta parkean
UMEENTZAKO TAILERRAK
19:00 Umeentzako Disko festa.
Zelaieta parkean.
· 3TXULO kale ikuskizuna.
22:00 Dokumentala
Txirrindularitzaren historia
Amorebieta-Etxanon. Herriko plazan
Uztailak 27, eguena
MOZORRO EGUNA: MEXIKO!
19:30 Kaleko musika
· MARIACHI IMPERIAL
Euskal Herria plaza – Kalbario -
Zezilia Gallartzagoitia
21:30 Kaleko musika. Andra Mari
plazan
· THE BUSQUITOS
22:30 Kontzertua. Zubiondo plaza
· MARIACHI IMPERIAL.
ELEGANCIA MEXICANA.
2017ko uztailren 7a, barikua | anboto 17
Eneko Atxak jaurtitako txupinazoak
abiatuko ditu Zornotzako Karmengo jaiak
Kultur zein kirol ekitaldiz beteta dator jaietarako prestatutako egitaraua, uztailaren 15etik 27ra bitartean
JAIAK Jone Guenetxea
Ekitaldi herrikoiz beteta datoz
aurten ere Zornotzako Kar-
menak. Uztailaren 15etik 27ra
bitartean, jai-giroa izango da
nagusi Zornotzan. Jaiei hasiera
emateko, herriko enbaxadore-
rik ezagunena aukeratu dute
aurten. Azurmendi jatetxeko
Eneko Atxa sukaldaria, hain
zuzen. Jaien aurkezpenean An-
doni Agirrebeitia alkateak azal-
du duenez, “ohorea” da Atxa
txupinero izatea. Alkatearen
esanetan, Enekok euskaldu-
nen ezaugarriak islatzen ditu,
“kemena, ilusioa, lana...”. Su-
kaldari zornotzarra ere pozik
agertu da jaietan hartuko duen
arduragaz. Txupinazoa uztaila-
ren 15ean izango da, 20:00etan,
herrikoplazan.
Kultur proposamen oparoa
bildu dute aurten jaien egita-
rauan. Musika kontzertuez gai-
nera, beste hainbat kale ikuski-
zun izango dira. Prentsaurre-
koan Luziano Martinez Ametx
erakundekopresidenteakKukai
dantza taldearen Topa ikuski-
zuna nabarmendu du. Dantza
talderik onenaren Max saria
jaso eta gero, Kukaikoak Zorno-
tzara etorriko dira. Horrez gain,
kale ikuskizunek ere jai-giroa
piztuko dute. Cia Tornado tal-
deak Amigos con derecho a robo
antzezlana eskainiko du, uztai-
laren16an.Eraberean,umezein
gazteekGoazentelesailezagune-
ko abestiak dantzatu eta abeste-
ko aukera izango dute aktoreen
laguntzagaz, uztailaren 20an,
20:00etan, Zelaieta parkean.
Txistularien XVIII. kontzertua-
ri dagokionez, aurten artista
gonbidatua Niko Etxart izango
da. Utzailaren 24an jarri dute hi-
tzordua,Zelaietaparkean.
Kirol ekitaldiak
Kirol ekitaldiak jaietako osa-
gai garrantzitsua izaten dira
Zornotzan. III. Master Kaiolan,
joan zen asteburuan final-laur-
denetara sailkatzea lortu zuten
Agirreamalloak eta Aizkorbek
gazte mailan, eta Irazustabarre-
nak eta Mugirok 22 urtez azpi-
koetan. Finalerdietara sailkatu
dira Zubizarreta 22 urtez azpi-
koetan eta Sein gazte mailan.
Bestalde, aurten, pilota partidu
profesionalez gozatzeko aukera
izango da Amorebieta IV. fron-
toian. Altuna III- Rezusta eta
Irribarria-Zabaleta bikoteek
neurtuko dituzte indarrak uz-
tailaren 16an. Bestalde, nesken
arteko esku pilota eta pala txa-
pelketa antolatuko dute aurten,
lehenengoz, uztailaren 17rako.
Euskal Herriko Nesken gomaz-
ko paleta zirkuituko txapelketa
erejokatukoduteZornotzan.
Luziano Martinez Ametx erakundeko presidentea, Eneko Atxa sukaldaria eta Andoni Agirrebeitia alkatea, eguazteneko jaien aurkezpenean.
Kukai dantza
taldeak ‘Topa’
ikuskizuna
taularatuko du
“Jaiak parte inportantea
dira nire oroitzapenetan”
Atxak prestatu du pregoian esango duena
Txupinazoa botatzea ardura
handia da Zornotzan.
Niretzat ohore bat da, bertan
jaiotakoa eta bertan hazitakoa
naizelako. Gainera, jaiak par-
teinportantebatdiranireoroi-
tzapenen barruan, eta datoze-
nentzaterehalaizangodira.
Zein da jaietan gogokoen du-
zun ekitaldia? Astirik bai?
Agendan beti gordetzen dut
tarte bat jaietarako. Bizitza
profesionala garrantzitsua
da, baina pertsonala eta fami-
liarra ere bai. Txupinazoaren
egunean denok pil-pilean ego-
ten gara. Gero, egun bakoitzak
bere magia dauka. Martitzen
buruzuri batean kontzertu
edo dantza ikuskizun eder bat
ikusteak baliteke beste ezerk
baino gehiago hunkitzea. San-
tanatxu eguna ere oso berezia
da. Niri astean zehar izatea ere
ez zait inporta, herriko jendea
batzen garelako. Kanpokoak
ere etor daitezela, jakina. Bai-
na polita da egun batean berta-
ko jendeagaz biltzea. Marmita-
koegunaereezdutgaltzen.
Pentsatu duzu pregoian zer
esango duzun?
Laburra izango naiz. Nire he-
rriari eskerrak emango diz-
kiot. Bestalde, azpimarratu gu-
rako nuke jaietako eta gainera-
ko egunetan ere errespetuz jo-
katzeko. Jaietan irten naizen
bakoitzean helburua ondo pa-
satzea eta alboan ditudanak
errespetatzea izan da. Ez dago
ondopasatzekobestemodurik.Eneko Atxa eguaztenean, jaien aurkezpenean, udaletxeko balkoian.
2017ko uztailren 7a, barikua | anboto18
Gontzal Mendibil, Esnebeltza
eta Vendettaren kontzertuek
girotuko dituzte Karmen jaiak
Esnebeltzak irekiko du kontzertuen egitaraua, uztailaren 15ean
MUSIKA Jone Guenetxea
Estilo askotako musika propo-
samena dakar, aurten, Zorno-
tzako Karmen jaietako egita-
rauak.Trikitixa,euskalmusika
tradizionala, ska, punk eta ro-
ckagaz zein beste hainbat doi-
nugaz gozatzeko aukera izango
da hurrengo egunetan Zorno-
tzako jaietan. Xabi Solanoren
Esnebeltza taldeak zabalduko
du egitaraua, uztailaren 15ean,
23:00etan, Zubiondoparkean.
Hurrengo kontzertuko pro-
tagonista Gontzal Mendibil
izango da, uztailaren 16an. Nire
bihotzak zure begiak ditu azken
diskoko abestiekin bertaratu-
ko da zeanuritarra Zornotzako
jaietara. Mendibilen zaleek
Zelaieta parkean izango dute
hitzordua.
Uztailaren 22an, berriz, hi-
ru talde igoko dira taula gai-
nera. Belatz, Txapelpunk eta
Itziarren Semeak. Ixerbekoan
emango dute kontzertua,
22:00etan.
Rancheren txanda
Puro Relajo talde nafarrak
ranchera donuekin dantzan
jarriko ditu zale guztiak. Ekai-
nean Axpen (Atxondo) kontzer-
tua eman ondoren, uztailaren
23an Zornotzan igoko dira taula
gainera, 22:00etan, Zubiondo
parkean. Hau ez da nafarren
musikaz gozatzeko eskualdean
izango den azken aukera. Izan
ere, abuztuaren hasieran Aba-
diñoko Gerediaga auzoan ari-
tukodira.
Uztailaren 27an mozorro
eguneko gaia Mexiko izanik,
mariachien musika nonahi
izango da. Mariachi Imperial
etaBusquitostaldeekMexikoko
musika tradizionalagaz kaleak
girotuko dituzte arratsaldean.
Gauean, Mariachi Imperial tal-
deakkontzertuaemangodu.
Zornotzako musika eskain-
tzako beste kartelburuetako bat
Vendetta talde nafarra da. Ekai-
nean Suitzan eta Alemanian
bira egin ostean, jaiak alaitzera
etorriko dira ska, rock eta punk
doinuak uztartuz, uztailaren
24an, Ixerbekoan. Ondoren, he-
rriko Batek Daki erromeria tal-
deak gatza eta piperra jarriko
diogauari.
La Orquesta Mondragon
taldeak ere bisitatuko du Zor-
notza, uztailaren 24an. Javier
Gurrutxagaren taldea Zubion-
doparkean izangoda,23:00etan.
Bestalde, Dance musikaren
zaleek Carlos Jeanen disko fes-
taz gozatzeko aukera izango du-
te,uztailaren 25ean,Zubiondon.
Esnebeltzak trikitixa eta doinu elektronikoak uztartuko ditu, uztailaren 15ean.Mendibilek kontzertua emango du, uztailaren 16an, Zornotzan.
Mozorroen gaia
Mexiko izanda,
mariachi musika
nonhai izango da
Batek Daki
taldeak gatza eta
piperra jarriko dio
24ko gauari
2017ko uztailren 7a, barikua | anboto 19
Marmitakoa, zornotzarren
jaiak gozatzen dituen txapelketa
Zubiondo parkearen inguruan egingo dute lehiaketa, uztailaren 22an
JAIAK Maialen Zuazubiskar
Uztailaren 22an herritarren
jaiak gozatzen dituen eta hega-
luzea eguneko osagai protago-
nista den Marmitako Txapelke-
ta egingo dute Zornotzan. Iaz,
3.744herritarbatuzituen.
Txapelketan parte hartu gura
duenak izen-ematea aurrez egin
beharko duela jakitera eman
dute antolatzaileek. Herriko
edozein kuadrillak parte hartu
dezake lehiaketan, eta aurreko
astetik uztailaren 14ra egin dai-
tekeizen-emateaAmetxekoGaz-
teInformazioBulegoan.
Marmitako Txapelketan
izena ematerako orduan, par-
te-hartzaileek hiru kategoriren
artean aukeratu beharko dutela
jakitera eman dute lehiaketako
antolatzaileek. Ondoren, kate-
goriahauenaraberaegingodute
leku, mahai eta aulkien banake-
ta. A taldean kuadrilla txikiak
egongo dira, B taldean kuadrilla
handiak, eta C taldea Challan-
gean parte hartzen duten herri-
tartaldeekosatukodute.
Challengea
Challengea hainbat probaz osa-
tutako lehiaketa da. Zornotzako
kuadrillek hainbat proba egin
behar izaten dituzte jaietan
zehar, eta horietako bat Marmi-
takolehiaketaizatenda.
Txapelketa hau Challengeko
ekintza lez sortu, eta egun hain-
bat herritarrek parte hartzen
dutenlehiaketabihurtuda.
Antolatzaileekjakiteraeman
dutenez, hainbat probek (pira-
gua, herri kirolak...) osatzen
duten lehiaketan parte hartzen
duten herritarrei hegaluzea,
mahai-tresneria eta ogia eman-
go dizkiete. Horrez gain, hauek
beste sailkapen bat izango dute-
la jakitera eman dute Marmita-
ko Txapelketako antolatzaileek,
Challengeko irabazleei, diruaz
gain,sailkapennagusirakopun-
tuakerebanatukobaitzaizkie.
Herri osoan zabalduta
Zubiondo parkearen inguruan
egitenhasizirenlehiaketaherri
osorazabaldutadagogauregun.
Oraindik ere, lehiaketaren er-
digunea Zubiondo parkearen
inguruandagoenarren,herriko
beste hainbat kaletara zabaldu
beharizandutetxapelketa.
Hori horrela, uztailaren
22an, Marmitako usaina eta jai
-giroa izango dira nagusi Herri-
ko plazan, Zelaieta Parkean eta
SanJuankalean,besteakbeste.
Sari banaketarako, par-
te-hartzaile guztiak Zubiondo
parkean batu beharko direla
adieraziduteantolatzaileek.
Uztailaren 14ra
arte eman daiteke
izena Marmitako
Txapelketan
Challengeko
parte-hartzaileek
hainbat proba
egingo dituzte
Jai-giroa izaten da nagusi Marmitako egunean.
Herri guztian zabalduta egoten da lehiaketa.
2017ko uztailren 7a, barikua | anboto20
“Zornotzako jaiak txikitatik bizi ditut; beraz,
ohorea da Karmenak iragartzeko kartela sortzea”
Jaietako elementuekin osatutako kartela sortu du Mikel Berrojalbiz artista zornotzarrak bere herriko jaiak islatzeko
KARTELA Jone Guenetxea
Mikel Berrojalbizek sortu du
2017ko Zornotzako Karmen
jaietako kartela. Arte Ederrak
ikasi eta gero, zornotzarrak
akademia zabaldu zuen he-
rrian. Ikasleek “ilusioz” har-
tu dute maisua herriko jaieta-
ko protagonistetako bat izatea.
Gainerako pertsonaiak karte-
lean jaso ditu egileak. Danbo-
rradako zuzendariak, txupina-
zoaren momentuko kolore ez-
tandak, mariachi mexikarrek
eta beste hainbat osagaik bat
egiten dute kartelean. Herriko
jaiak barru-barrutik ezagutzen
dituela nabari da.
Zelan hartu zenuen jaietako
kartela egiteko enkargua? Iaz
bigarren gelditu zinen lehiake-
tan, irabazlearengandik pun-
tu gutxira.
Lan hau ilusio handiagaz hartu
dut. Zornotzako jaiak txikitatik
bizi ditut, eta beraz, Karmengo
jaiak iragartzen dituen kartela
sortzeaohoreada.
Kartelaren sormen prozesua
zelakoa izan da?
Hiru asteko epea izan nuen kar-
tela sortzeko; beraz, denbora gu-
txian egindakoa da. Orrialde zu-
ri bat hartu, eta hortik zer edo
zeraterabeharnuen.Nikerrefe-
rentziak hartuta lan egiten dut.
Argazkiak hartuta, erreferen-
tzia horiekin eskuz margotzen
hasi nintzen. Arkatza, papera
eta borragoma hartu nituen, eta
lanari ekin nion. Lan konplexua
izan da, elementu asko sartu gu-
ra nituelako eta denak uztartzea
ez zelako erraza izan. Gauza ba-
tzukkanpoanutzinituen,etaau-
keratutakoak gehiago garatu ni-
tuen. Behin dena paperean izan
nuenean, prozesu digitala hasi
nuen,denaeskaneatuetaabar.
Aukeratu dituzun elementuak
ikusita, argi dago jaiak barrutik
ezagutzen dituzula. Zein ele-
mentu aukeratu dituzu?
Momentuklabebatekindarhan-
dia hartu du Zornotzako jaietan:
txupinazoak. Momentu hori is-
latzeko, udaletxea marraztu dut,
txupinazoa eta kartelaren lema.
Konfeti eta globo urdinak ere
agertzen dira. Plaza hori urdin
bilakatzenda.
Eta aukeratu dituzun beste ele-
mentuak zeintzuk dira?
Danborrada beste elementueta-
ko bat da, bere zuzendariak or-
dezkatuta.Zuzendarihonekjaie-
tako beste ekintza batzuetako or-
dezkariak zuzentzen ditu karte-
lean. Buruhandia ume batzuen
atzetik, kanoa jaitsiera, pala txa-
pelketak, boloak eta beste ele-
mentu txiki batzuk. Kartelaren
xarma elementu horiek topa-
tzea da. Detaile bat izan gura dut
ontzi-modelismoaren erakus-
taldiagaz, eta ontzitxo bat dago
errekan. Atzeko aldean, erreka
etakaleakereagertzendira.
Aurtengo egitarauko DJ bat ja-
rri duzu kartelean. Informazio
pribilegiatua izan duzu?
Carlos Jean DJa jarri dut, bai,
banekielako jaietara etorriko ze-
la. Apur bat espioi lana egin dut,
bai(barrez).
Santanatxu eguna ere islatu
duzu kartelean.
Bai, kartelaren erdialdean San-
tanatxu Eguna islatuta dago.
Aurten Mexiko izango denez
gaia,emakumemexikarbatdan-
tza tradizionala dantzatzen eta
mariachiaagertzendira.
Pintura akademia bat du-
zu. Zer diote zure ikasleek?
Denak poz-pozik gaude. Hemen-
txe dugu kartela, akademian ja-
rrita. Gazteak ohituta daude ni-
remarrazkietara,etailusioaegi-
tendieherrianikusteak.
Zer da jaietatik gehien gusta-
tzen zaizuna?
Ondoen pasatzen dudan eguna
marmitako txapelketakoa da.
Egun horretan kaleak hartzen
ditugu,etaosoekitaldiherrikoia
da. Herria geroz eta gehiago be-
tetzen dugu. Ez dakit azkenean
nonamaitukodugun.
Jaiak egunez ala gauez bizi di-
tuzu?
Bietara,jakina.Orain,umeekin,
ez da hain erraza gauez irtetea,
baina, modu batera edo bestera,
gauezereirtetengara.
Ekitaldiren baten parte hartu-
ko duzu?
Txikitan danborradan parte
hartu nuen eta ez naiz berriro
apuntatu, baina beste urteren
batean ostera ere ekitea gura-
konuke.
Udalak jaien inguruko inkesta
egin du. Zuk jaiak laburtuko ze-
nituzke?
Jaiak luzeak dira, bai, baina ez
dakigu nondik moztu. Hortxe
duguarazoa.Denagustatzenzai-
gu. Aste bitarteko egunen bat
kentzea diote batzuek, baina ho-
ri ez da ezer, aste bitartean ez da-
go-eta ekintza askorik. Konpon-
bidezailadukontuhonek.
Mikel Berrojalbiz bere sormen lanagaz, kartelaren aurkezpenean.
“Lan konplexua
izan da, elementu
asko sartu gura
nituelako”
“Ondoen
pasatzen dudan
eguna marmitako
txapelketakoa da”

Contenu connexe

Tendances

Tendances (20)

Otxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarriaOtxandioko jaietako gehigarria
Otxandioko jaietako gehigarria
 
Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016
 
Iurretako jaiak 2013
Iurretako jaiak 2013Iurretako jaiak 2013
Iurretako jaiak 2013
 
Otxandioko jaiak 2016
Otxandioko jaiak 2016Otxandioko jaiak 2016
Otxandioko jaiak 2016
 
Iurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarriaIurretako jaietako gehigarria
Iurretako jaietako gehigarria
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Durangoko jaietako gehigarria
Durangoko jaietako gehigarriaDurangoko jaietako gehigarria
Durangoko jaietako gehigarria
 
Garaiko jaien egitaraua
Garaiko jaien egitarauaGaraiko jaien egitaraua
Garaiko jaien egitaraua
 
Iurretako jaietako egitaraua
Iurretako jaietako egitarauaIurretako jaietako egitaraua
Iurretako jaietako egitaraua
 
Salbadore jaietako egitaraua
Salbadore jaietako egitarauaSalbadore jaietako egitaraua
Salbadore jaietako egitaraua
 
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiakGarai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
Garai, Mañaria eta Mallabiko jaiak
 
San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
 San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
San Prudentzio jaiak 2015 - gehigarria
 
Elorrioko jaien gehigarria
Elorrioko jaien gehigarriaElorrioko jaien gehigarria
Elorrioko jaien gehigarria
 
Iurretako jaien gehigarria
Iurretako jaien gehigarriaIurretako jaien gehigarria
Iurretako jaien gehigarria
 
Iurretako jaiak
Iurretako jaiakIurretako jaiak
Iurretako jaiak
 
San prudentzio 2016
San prudentzio 2016San prudentzio 2016
San prudentzio 2016
 
Mañariko jaien gehigarria
Mañariko jaien gehigarriaMañariko jaien gehigarria
Mañariko jaien gehigarria
 
Mañariko jaietako egitaraua
Mañariko jaietako egitarauaMañariko jaietako egitaraua
Mañariko jaietako egitaraua
 
Elorrioko jaien gehigarria 2015
 Elorrioko jaien gehigarria 2015 Elorrioko jaien gehigarria 2015
Elorrioko jaien gehigarria 2015
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 

Similaire à Zornotzako jaiak

Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013
BASORLEGI
 
Oiartzun jaiak egitaraua 2013
Oiartzun jaiak egitaraua 2013Oiartzun jaiak egitaraua 2013
Oiartzun jaiak egitaraua 2013
BASORLEGI
 

Similaire à Zornotzako jaiak (20)

Berrizko jaien gehigarria 2015
 Berrizko jaien gehigarria 2015 Berrizko jaien gehigarria 2015
Berrizko jaien gehigarria 2015
 
Ander Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUA
Ander Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUAAnder Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUA
Ander Deunaren Jaiak 2014 EGITARAUA
 
San Pelaio 2012
San Pelaio 2012San Pelaio 2012
San Pelaio 2012
 
Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013Villabona santio jaiak 2013
Villabona santio jaiak 2013
 
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
 
Zornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarriaZornotzako jaietako gehigarria
Zornotzako jaietako gehigarria
 
Oiartzun jaiak egitaraua 2013
Oiartzun jaiak egitaraua 2013Oiartzun jaiak egitaraua 2013
Oiartzun jaiak egitaraua 2013
 
Izurtzako jaietako gehigarria
Izurtzako jaietako gehigarriaIzurtzako jaietako gehigarria
Izurtzako jaietako gehigarria
 
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
Ander deuna jaiak ormaiztegi 2019 (web)
 
Izurtzako jaien gehigarria
Izurtzako jaien gehigarriaIzurtzako jaien gehigarria
Izurtzako jaien gehigarria
 
Atxondoko sanpedroak
Atxondoko sanpedroakAtxondoko sanpedroak
Atxondoko sanpedroak
 
Elorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarriaElorrioko jaietako gehigarria
Elorrioko jaietako gehigarria
 
Izurtzako jaien gehigarria 2015
 Izurtzako jaien gehigarria 2015 Izurtzako jaien gehigarria 2015
Izurtzako jaien gehigarria 2015
 
Programa de SF euskera
Programa de SF euskeraPrograma de SF euskera
Programa de SF euskera
 
Apatako eta axpeko jaiak 2015
Apatako eta axpeko jaiak 2015Apatako eta axpeko jaiak 2015
Apatako eta axpeko jaiak 2015
 
Traña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarriaTraña-Matienako jaietako gehigarria
Traña-Matienako jaietako gehigarria
 
Gabonak 2014 Ormaizti
Gabonak 2014 OrmaiztiGabonak 2014 Ormaizti
Gabonak 2014 Ormaizti
 
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
Abadiñoko San blas jaien gehigarria 2015
 
2017 03 agenda actividades euskera abril, mayo y junio 2017
2017 03 agenda actividades euskera abril, mayo y junio 20172017 03 agenda actividades euskera abril, mayo y junio 2017
2017 03 agenda actividades euskera abril, mayo y junio 2017
 
Anboto 506
Anboto 506Anboto 506
Anboto 506
 

Plus de Anboto Komunikabideak

Plus de Anboto Komunikabideak (20)

Zaldibar kronograma
Zaldibar kronogramaZaldibar kronograma
Zaldibar kronograma
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
Ingurumen gehigarria
Ingurumen gehigarriaIngurumen gehigarria
Ingurumen gehigarria
 
San Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarriaSan Blas jaietako gehigarria
San Blas jaietako gehigarria
 
Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18Programa euskaraz sf18
Programa euskaraz sf18
 
Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018Uda giroko egitaraua 2018
Uda giroko egitaraua 2018
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018 Julene Azpeitia irabazleak 2018
Julene Azpeitia irabazleak 2018
 
Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018Euskal jaiak 2018
Euskal jaiak 2018
 
Ezkontza gehigarria
Ezkontza gehigarriaEzkontza gehigarria
Ezkontza gehigarria
 
San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018San Blas jaiak 2018
San Blas jaiak 2018
 
Gabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarriaGabonetako gehigarria
Gabonetako gehigarria
 
Zornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartelaZornotza Azaroak 25eko kartela
Zornotza Azaroak 25eko kartela
 
Durangoko jaiak
Durangoko jaiakDurangoko jaiak
Durangoko jaiak
 
Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017Eskolara buelta 2017
Eskolara buelta 2017
 
Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017Zaldibarko jaiak 2017
Zaldibarko jaiak 2017
 
Udako gehigarria 2017
Udako gehigarria 2017Udako gehigarria 2017
Udako gehigarria 2017
 
Dekorazio Gehigarria
Dekorazio GehigarriaDekorazio Gehigarria
Dekorazio Gehigarria
 
Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016Martxoak 8 2016
Martxoak 8 2016
 
San Blas 2017
San Blas 2017San Blas 2017
San Blas 2017
 

Zornotzako jaiak

  • 2. 2017ko uztailren 7a, barikua | anboto16 ZORNOTZAKO JAIEN EGITARAUA Uztailak 15, zapatua 20:00 Pregoia, txupinazoa eta kalejira, Iruñeko Sanduzelai, Kanboko Zukila eta Amorebieta-Etxanoko erraldoi eta buruhandien konpartsak, gaitero eta txistulariak. Herriko plazan. 20:30 Kaleko antzerkia: ANITA MARAVILLAS. Sardina bakalau. Kalbarioan 21:30 KICK BOXING eta ARTE MARTZIALEN ERAKUSTALDIA. Ixerbekoa kiroldegian 23:00 Kontzertua. Zubiondo parkean · ESNE BELTZA 24:00 Erromeria. Ixerbekoan. · ZIRKINIK BEZ. 24:00 Alkoholemia karpa. Ixerbekoan Uztailak 16, domeka Goizean, Larrean KARMENGO JAIA. Meza, bertsolariak, UDABARRI dantza taldea, eta Euskal erromeria TRIKI PIU taldeagaz. Ostean, Larreako landetan 11:00 HERRI KIROLAK. Herrian zehar. UDAZKEN taldearen kalejira 12:00 ARKU-TIROA. Larrea eskolan 17:30 PILOTA PARTIDU PROFESIONALAK. Altuna III - Rezusta Irribarria - Zabaleta Amorebieta IV frontoian 20:00 Antzerkia. CIA. TORNADO “Amigos con derecho a robo” Gernika plazan 22:00 Kontzertua. Zelaieta parkean · GONTZAL MENDIBIL. 23:00 Kontzertua. Zubiondo plazan · EN TOL SARMIENTO. Uztailak 17 astelehena 16:00 UME ETA GAZTEENTZAKO UR JOLAS PARKEA. Nafarroan. 17:30 KOADRILEN ARTEKO GINKANA. Zubiondo plazan 17:30 NESKEN ARTEKO ESKU PILOTA ETA PALA I. TXAPELKETA. Finalerdiak. Amorebieta IV frontoian 21:00 Bertsolariak. Herriko plazan · MAIALEN LUJANBIO · XABAT GALLETEBEITIA · JON MAIA · JONE URIA Uztailak 18, martitzena 21:00 Dantza. KUKAI “Topa”. Gernika plazan Uztailak 19, eguaztena 17:00 PALA PARTIDUAK. Herriko Txapelketako finalerdiak. Amorebieta IV Frontoian 19:30 KOADRILEN ARTEKO PLAY BACK LEHIAKETA. Ixerbekoan 22:00 Nazioarteko dantzak. Herriko plazan · Conjunto Folklórico TUNGURAHUA (Ecuador) Uztailak 20, eguena 18:00 UMEEN DANBORRADA 20:00 Ume eta gazteentzako ikuskizuna. Zelaieta parkean · GO!AZEN. Glu Glu producciones. 22:00 Kontzertua. Zubiondo plazan · LA FAMILIA ATLÁNTICA. Uztailak 21, barikua 13:00 KOADRILEN KALEJIRA Kalbario plazatik 15:00 BERTSO BAZKARIA ANDER ELORTEGI, MIREN AMURIZA. Ixerbekoan 17:00 ALDI BEREKO 50 XAKE PARTIDA. Zelaieta parkean 18:00 TXARANGAZO ELEKTROTXARANGA. Luis Urrengoetxea kalea 18:00 BIZIKLETA EGUNA. Zubiondo parkean. 22:00 DANBORRADA 23:00 Kontzertua. Zubiondo plazan · SETENTA Y UNO · CALUM 24:00 Erromeria. Ixerbekoan · GARILAK 26 Uztailak 22, zapatua Goizean. Zubiondo parkean MARMITAKO LEHIAKETA Amantala eskuetan gaixotasun arraroekin 09:00 XCIII. USAKUME TIROKETA OFIZIALA. Boroa poligonoan 11:00 UMEENTZAKO BOLO TXAPELKETA. Gure Kirolak bolatokian 17:00 XXXVI. XAKE TXAPELKETA Agustín Zamakona Memoriala. Urbano Larruzea kalean. 18:00 ZORNOTZAKO III. MASTER KAIOLA Finalak. Amorebieta IV frontoian. 21:00 KARMENETAKO VII. BOLO TXAPELKETA. Gure Kirolak bolatokian. 22:00 Kontzertua. Ixerbekoan · BELATZ · TXAPELPUNK · ITZIARREN SEMEAK 23:00 Kanp berbena. Zubiondo plazan. · LONDON ORKESTRA Uztailak 23, domeka 09:00 XCIII. USAKUME TIROKETA herrikoia. Boroa poligonoan. 11:00 ONTZI-MODELISMOAREN ERAKUSTALDIA. Jauregibarrian. 11:00 AMOREBIETA-ETXANOKO VI. MILIA ETA JAI LASTERKETA Zubiondo parkean. 17:00 EUSKAL HERRIKO NESKEN GOMAZKO PALETA ZIRKUITUA 1. jardunaldia. Amorebieta IV frontoian 18:00 KARMENETAKO X. ESKU- PILOTA TXAPELKETA Federatuen finalak. Amorebieta IV frontoian. 21:30 Disko festa. Nafarroan · OIHAN VEGA 22:00 Kontzertua. Zubiondo parkean · PURO RELAJO Uztailak 24, astelehena 18:00 KOADRILEN ARTEKO PIRAGUA JAITSIERA Ibaizabal errekan 18:00 PALA PARTIDUAK. Herriko Txapelketako finalak Amorebieta IV Frontoian. 21:00 TXISTULARIEN XVIII. KONTZERTUA Artista gonbidatua: Niko Etxart Zelaieta parkean. 23:00 Kontzertua. Ixerbekoan · VENDETTA · BATEK DAKI 23:00 Kontzertua. Zubiondo parkean · LA ORQUESTA MONDRAGON Uztailak 25, martitzena Goizean, Zelaieta parkean BASERRITARREN AZOKA Egun guztian AITITE-AMAMEN JAIA: meza , aurreskua, erromeria… Izena emateko: Nafarroa zentroa 10:00 TXIRRINDULARITZA Junior mailako Euskal Herria txapelketa. Irteera eta helmuga: Nafarroa kalea 11:30 NESKEN ARTEKO ESKU PILOTA ETA PALA I. TXAPELKETA Finalak. Amorebieta IV frontoian 12:00 EUSKAL HERRIKO NESKEN GOMAZKO PALETA ZIRKUITUA 2. jardunaldia. Amorebieta IV frontoia. 18:00 KARMENETAKO X. ESKU PILOTA TXAPELKETA Eskolartekoen finalak. Amorebieta IV frontoian. 18:00 KOADRILEN ARTEKO HERRI KIROLAK Zelaieta parkean. 18:30 SDA TALDEAREN AURKEZPEN-PARTIDUA VI. Amorebieta-Etxanoko Udala Saria. Urritxe Futbol Zelaian. 22:30 SU ARTIFIZIALAK Piroteknia Astondoa. Jauregibarrian. 23:00 Disko festa. Zubiondo plazan · CARLOS JEAN Uztailak 26, eguaztena 11:30 UME ETA GAZTEENTZAKO JOLAS PARKEA. Zelaieta parkean UMEENTZAKO TAILERRAK 19:00 Umeentzako Disko festa. Zelaieta parkean. · 3TXULO kale ikuskizuna. 22:00 Dokumentala Txirrindularitzaren historia Amorebieta-Etxanon. Herriko plazan Uztailak 27, eguena MOZORRO EGUNA: MEXIKO! 19:30 Kaleko musika · MARIACHI IMPERIAL Euskal Herria plaza – Kalbario - Zezilia Gallartzagoitia 21:30 Kaleko musika. Andra Mari plazan · THE BUSQUITOS 22:30 Kontzertua. Zubiondo plaza · MARIACHI IMPERIAL. ELEGANCIA MEXICANA.
  • 3. 2017ko uztailren 7a, barikua | anboto 17 Eneko Atxak jaurtitako txupinazoak abiatuko ditu Zornotzako Karmengo jaiak Kultur zein kirol ekitaldiz beteta dator jaietarako prestatutako egitaraua, uztailaren 15etik 27ra bitartean JAIAK Jone Guenetxea Ekitaldi herrikoiz beteta datoz aurten ere Zornotzako Kar- menak. Uztailaren 15etik 27ra bitartean, jai-giroa izango da nagusi Zornotzan. Jaiei hasiera emateko, herriko enbaxadore- rik ezagunena aukeratu dute aurten. Azurmendi jatetxeko Eneko Atxa sukaldaria, hain zuzen. Jaien aurkezpenean An- doni Agirrebeitia alkateak azal- du duenez, “ohorea” da Atxa txupinero izatea. Alkatearen esanetan, Enekok euskaldu- nen ezaugarriak islatzen ditu, “kemena, ilusioa, lana...”. Su- kaldari zornotzarra ere pozik agertu da jaietan hartuko duen arduragaz. Txupinazoa uztaila- ren 15ean izango da, 20:00etan, herrikoplazan. Kultur proposamen oparoa bildu dute aurten jaien egita- rauan. Musika kontzertuez gai- nera, beste hainbat kale ikuski- zun izango dira. Prentsaurre- koan Luziano Martinez Ametx erakundekopresidenteakKukai dantza taldearen Topa ikuski- zuna nabarmendu du. Dantza talderik onenaren Max saria jaso eta gero, Kukaikoak Zorno- tzara etorriko dira. Horrez gain, kale ikuskizunek ere jai-giroa piztuko dute. Cia Tornado tal- deak Amigos con derecho a robo antzezlana eskainiko du, uztai- laren16an.Eraberean,umezein gazteekGoazentelesailezagune- ko abestiak dantzatu eta abeste- ko aukera izango dute aktoreen laguntzagaz, uztailaren 20an, 20:00etan, Zelaieta parkean. Txistularien XVIII. kontzertua- ri dagokionez, aurten artista gonbidatua Niko Etxart izango da. Utzailaren 24an jarri dute hi- tzordua,Zelaietaparkean. Kirol ekitaldiak Kirol ekitaldiak jaietako osa- gai garrantzitsua izaten dira Zornotzan. III. Master Kaiolan, joan zen asteburuan final-laur- denetara sailkatzea lortu zuten Agirreamalloak eta Aizkorbek gazte mailan, eta Irazustabarre- nak eta Mugirok 22 urtez azpi- koetan. Finalerdietara sailkatu dira Zubizarreta 22 urtez azpi- koetan eta Sein gazte mailan. Bestalde, aurten, pilota partidu profesionalez gozatzeko aukera izango da Amorebieta IV. fron- toian. Altuna III- Rezusta eta Irribarria-Zabaleta bikoteek neurtuko dituzte indarrak uz- tailaren 16an. Bestalde, nesken arteko esku pilota eta pala txa- pelketa antolatuko dute aurten, lehenengoz, uztailaren 17rako. Euskal Herriko Nesken gomaz- ko paleta zirkuituko txapelketa erejokatukoduteZornotzan. Luziano Martinez Ametx erakundeko presidentea, Eneko Atxa sukaldaria eta Andoni Agirrebeitia alkatea, eguazteneko jaien aurkezpenean. Kukai dantza taldeak ‘Topa’ ikuskizuna taularatuko du “Jaiak parte inportantea dira nire oroitzapenetan” Atxak prestatu du pregoian esango duena Txupinazoa botatzea ardura handia da Zornotzan. Niretzat ohore bat da, bertan jaiotakoa eta bertan hazitakoa naizelako. Gainera, jaiak par- teinportantebatdiranireoroi- tzapenen barruan, eta datoze- nentzaterehalaizangodira. Zein da jaietan gogokoen du- zun ekitaldia? Astirik bai? Agendan beti gordetzen dut tarte bat jaietarako. Bizitza profesionala garrantzitsua da, baina pertsonala eta fami- liarra ere bai. Txupinazoaren egunean denok pil-pilean ego- ten gara. Gero, egun bakoitzak bere magia dauka. Martitzen buruzuri batean kontzertu edo dantza ikuskizun eder bat ikusteak baliteke beste ezerk baino gehiago hunkitzea. San- tanatxu eguna ere oso berezia da. Niri astean zehar izatea ere ez zait inporta, herriko jendea batzen garelako. Kanpokoak ere etor daitezela, jakina. Bai- na polita da egun batean berta- ko jendeagaz biltzea. Marmita- koegunaereezdutgaltzen. Pentsatu duzu pregoian zer esango duzun? Laburra izango naiz. Nire he- rriari eskerrak emango diz- kiot. Bestalde, azpimarratu gu- rako nuke jaietako eta gainera- ko egunetan ere errespetuz jo- katzeko. Jaietan irten naizen bakoitzean helburua ondo pa- satzea eta alboan ditudanak errespetatzea izan da. Ez dago ondopasatzekobestemodurik.Eneko Atxa eguaztenean, jaien aurkezpenean, udaletxeko balkoian.
  • 4. 2017ko uztailren 7a, barikua | anboto18 Gontzal Mendibil, Esnebeltza eta Vendettaren kontzertuek girotuko dituzte Karmen jaiak Esnebeltzak irekiko du kontzertuen egitaraua, uztailaren 15ean MUSIKA Jone Guenetxea Estilo askotako musika propo- samena dakar, aurten, Zorno- tzako Karmen jaietako egita- rauak.Trikitixa,euskalmusika tradizionala, ska, punk eta ro- ckagaz zein beste hainbat doi- nugaz gozatzeko aukera izango da hurrengo egunetan Zorno- tzako jaietan. Xabi Solanoren Esnebeltza taldeak zabalduko du egitaraua, uztailaren 15ean, 23:00etan, Zubiondoparkean. Hurrengo kontzertuko pro- tagonista Gontzal Mendibil izango da, uztailaren 16an. Nire bihotzak zure begiak ditu azken diskoko abestiekin bertaratu- ko da zeanuritarra Zornotzako jaietara. Mendibilen zaleek Zelaieta parkean izango dute hitzordua. Uztailaren 22an, berriz, hi- ru talde igoko dira taula gai- nera. Belatz, Txapelpunk eta Itziarren Semeak. Ixerbekoan emango dute kontzertua, 22:00etan. Rancheren txanda Puro Relajo talde nafarrak ranchera donuekin dantzan jarriko ditu zale guztiak. Ekai- nean Axpen (Atxondo) kontzer- tua eman ondoren, uztailaren 23an Zornotzan igoko dira taula gainera, 22:00etan, Zubiondo parkean. Hau ez da nafarren musikaz gozatzeko eskualdean izango den azken aukera. Izan ere, abuztuaren hasieran Aba- diñoko Gerediaga auzoan ari- tukodira. Uztailaren 27an mozorro eguneko gaia Mexiko izanik, mariachien musika nonahi izango da. Mariachi Imperial etaBusquitostaldeekMexikoko musika tradizionalagaz kaleak girotuko dituzte arratsaldean. Gauean, Mariachi Imperial tal- deakkontzertuaemangodu. Zornotzako musika eskain- tzako beste kartelburuetako bat Vendetta talde nafarra da. Ekai- nean Suitzan eta Alemanian bira egin ostean, jaiak alaitzera etorriko dira ska, rock eta punk doinuak uztartuz, uztailaren 24an, Ixerbekoan. Ondoren, he- rriko Batek Daki erromeria tal- deak gatza eta piperra jarriko diogauari. La Orquesta Mondragon taldeak ere bisitatuko du Zor- notza, uztailaren 24an. Javier Gurrutxagaren taldea Zubion- doparkean izangoda,23:00etan. Bestalde, Dance musikaren zaleek Carlos Jeanen disko fes- taz gozatzeko aukera izango du- te,uztailaren 25ean,Zubiondon. Esnebeltzak trikitixa eta doinu elektronikoak uztartuko ditu, uztailaren 15ean.Mendibilek kontzertua emango du, uztailaren 16an, Zornotzan. Mozorroen gaia Mexiko izanda, mariachi musika nonhai izango da Batek Daki taldeak gatza eta piperra jarriko dio 24ko gauari
  • 5. 2017ko uztailren 7a, barikua | anboto 19 Marmitakoa, zornotzarren jaiak gozatzen dituen txapelketa Zubiondo parkearen inguruan egingo dute lehiaketa, uztailaren 22an JAIAK Maialen Zuazubiskar Uztailaren 22an herritarren jaiak gozatzen dituen eta hega- luzea eguneko osagai protago- nista den Marmitako Txapelke- ta egingo dute Zornotzan. Iaz, 3.744herritarbatuzituen. Txapelketan parte hartu gura duenak izen-ematea aurrez egin beharko duela jakitera eman dute antolatzaileek. Herriko edozein kuadrillak parte hartu dezake lehiaketan, eta aurreko astetik uztailaren 14ra egin dai- tekeizen-emateaAmetxekoGaz- teInformazioBulegoan. Marmitako Txapelketan izena ematerako orduan, par- te-hartzaileek hiru kategoriren artean aukeratu beharko dutela jakitera eman dute lehiaketako antolatzaileek. Ondoren, kate- goriahauenaraberaegingodute leku, mahai eta aulkien banake- ta. A taldean kuadrilla txikiak egongo dira, B taldean kuadrilla handiak, eta C taldea Challan- gean parte hartzen duten herri- tartaldeekosatukodute. Challengea Challengea hainbat probaz osa- tutako lehiaketa da. Zornotzako kuadrillek hainbat proba egin behar izaten dituzte jaietan zehar, eta horietako bat Marmi- takolehiaketaizatenda. Txapelketa hau Challengeko ekintza lez sortu, eta egun hain- bat herritarrek parte hartzen dutenlehiaketabihurtuda. Antolatzaileekjakiteraeman dutenez, hainbat probek (pira- gua, herri kirolak...) osatzen duten lehiaketan parte hartzen duten herritarrei hegaluzea, mahai-tresneria eta ogia eman- go dizkiete. Horrez gain, hauek beste sailkapen bat izango dute- la jakitera eman dute Marmita- ko Txapelketako antolatzaileek, Challengeko irabazleei, diruaz gain,sailkapennagusirakopun- tuakerebanatukobaitzaizkie. Herri osoan zabalduta Zubiondo parkearen inguruan egitenhasizirenlehiaketaherri osorazabaldutadagogauregun. Oraindik ere, lehiaketaren er- digunea Zubiondo parkearen inguruandagoenarren,herriko beste hainbat kaletara zabaldu beharizandutetxapelketa. Hori horrela, uztailaren 22an, Marmitako usaina eta jai -giroa izango dira nagusi Herri- ko plazan, Zelaieta Parkean eta SanJuankalean,besteakbeste. Sari banaketarako, par- te-hartzaile guztiak Zubiondo parkean batu beharko direla adieraziduteantolatzaileek. Uztailaren 14ra arte eman daiteke izena Marmitako Txapelketan Challengeko parte-hartzaileek hainbat proba egingo dituzte Jai-giroa izaten da nagusi Marmitako egunean. Herri guztian zabalduta egoten da lehiaketa.
  • 6. 2017ko uztailren 7a, barikua | anboto20 “Zornotzako jaiak txikitatik bizi ditut; beraz, ohorea da Karmenak iragartzeko kartela sortzea” Jaietako elementuekin osatutako kartela sortu du Mikel Berrojalbiz artista zornotzarrak bere herriko jaiak islatzeko KARTELA Jone Guenetxea Mikel Berrojalbizek sortu du 2017ko Zornotzako Karmen jaietako kartela. Arte Ederrak ikasi eta gero, zornotzarrak akademia zabaldu zuen he- rrian. Ikasleek “ilusioz” har- tu dute maisua herriko jaieta- ko protagonistetako bat izatea. Gainerako pertsonaiak karte- lean jaso ditu egileak. Danbo- rradako zuzendariak, txupina- zoaren momentuko kolore ez- tandak, mariachi mexikarrek eta beste hainbat osagaik bat egiten dute kartelean. Herriko jaiak barru-barrutik ezagutzen dituela nabari da. Zelan hartu zenuen jaietako kartela egiteko enkargua? Iaz bigarren gelditu zinen lehiake- tan, irabazlearengandik pun- tu gutxira. Lan hau ilusio handiagaz hartu dut. Zornotzako jaiak txikitatik bizi ditut, eta beraz, Karmengo jaiak iragartzen dituen kartela sortzeaohoreada. Kartelaren sormen prozesua zelakoa izan da? Hiru asteko epea izan nuen kar- tela sortzeko; beraz, denbora gu- txian egindakoa da. Orrialde zu- ri bat hartu, eta hortik zer edo zeraterabeharnuen.Nikerrefe- rentziak hartuta lan egiten dut. Argazkiak hartuta, erreferen- tzia horiekin eskuz margotzen hasi nintzen. Arkatza, papera eta borragoma hartu nituen, eta lanari ekin nion. Lan konplexua izan da, elementu asko sartu gu- ra nituelako eta denak uztartzea ez zelako erraza izan. Gauza ba- tzukkanpoanutzinituen,etaau- keratutakoak gehiago garatu ni- tuen. Behin dena paperean izan nuenean, prozesu digitala hasi nuen,denaeskaneatuetaabar. Aukeratu dituzun elementuak ikusita, argi dago jaiak barrutik ezagutzen dituzula. Zein ele- mentu aukeratu dituzu? Momentuklabebatekindarhan- dia hartu du Zornotzako jaietan: txupinazoak. Momentu hori is- latzeko, udaletxea marraztu dut, txupinazoa eta kartelaren lema. Konfeti eta globo urdinak ere agertzen dira. Plaza hori urdin bilakatzenda. Eta aukeratu dituzun beste ele- mentuak zeintzuk dira? Danborrada beste elementueta- ko bat da, bere zuzendariak or- dezkatuta.Zuzendarihonekjaie- tako beste ekintza batzuetako or- dezkariak zuzentzen ditu karte- lean. Buruhandia ume batzuen atzetik, kanoa jaitsiera, pala txa- pelketak, boloak eta beste ele- mentu txiki batzuk. Kartelaren xarma elementu horiek topa- tzea da. Detaile bat izan gura dut ontzi-modelismoaren erakus- taldiagaz, eta ontzitxo bat dago errekan. Atzeko aldean, erreka etakaleakereagertzendira. Aurtengo egitarauko DJ bat ja- rri duzu kartelean. Informazio pribilegiatua izan duzu? Carlos Jean DJa jarri dut, bai, banekielako jaietara etorriko ze- la. Apur bat espioi lana egin dut, bai(barrez). Santanatxu eguna ere islatu duzu kartelean. Bai, kartelaren erdialdean San- tanatxu Eguna islatuta dago. Aurten Mexiko izango denez gaia,emakumemexikarbatdan- tza tradizionala dantzatzen eta mariachiaagertzendira. Pintura akademia bat du- zu. Zer diote zure ikasleek? Denak poz-pozik gaude. Hemen- txe dugu kartela, akademian ja- rrita. Gazteak ohituta daude ni- remarrazkietara,etailusioaegi- tendieherrianikusteak. Zer da jaietatik gehien gusta- tzen zaizuna? Ondoen pasatzen dudan eguna marmitako txapelketakoa da. Egun horretan kaleak hartzen ditugu,etaosoekitaldiherrikoia da. Herria geroz eta gehiago be- tetzen dugu. Ez dakit azkenean nonamaitukodugun. Jaiak egunez ala gauez bizi di- tuzu? Bietara,jakina.Orain,umeekin, ez da hain erraza gauez irtetea, baina, modu batera edo bestera, gauezereirtetengara. Ekitaldiren baten parte hartu- ko duzu? Txikitan danborradan parte hartu nuen eta ez naiz berriro apuntatu, baina beste urteren batean ostera ere ekitea gura- konuke. Udalak jaien inguruko inkesta egin du. Zuk jaiak laburtuko ze- nituzke? Jaiak luzeak dira, bai, baina ez dakigu nondik moztu. Hortxe duguarazoa.Denagustatzenzai- gu. Aste bitarteko egunen bat kentzea diote batzuek, baina ho- ri ez da ezer, aste bitartean ez da- go-eta ekintza askorik. Konpon- bidezailadukontuhonek. Mikel Berrojalbiz bere sormen lanagaz, kartelaren aurkezpenean. “Lan konplexua izan da, elementu asko sartu gura nituelako” “Ondoen pasatzen dudan eguna marmitako txapelketakoa da”