SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  3
Télécharger pour lire hors ligne
AUTISMOA
1.   Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko
     harreman-eskasia nabarmenak dituena. Bere sintomak 2-5 urte
     bitartean agertzen dira; adin horretan ume normalak beren gizarte-
     mailako portaera erabat finkatzen hasiak baitira, baina ume autisten
     gurasoak lehenagotik hasi dira konturatzen beren umea "arraroa"
     dela.

2.   Ume autistak onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten
     edo ez dira urduritzen, eta beren sehaskan luze egon daitezke,
     lasai-lasai, bakarrik egon arren. Beren gurasoen aurrean
     "distraituta" bezala egoten dira eta ez diete haien maitasun-ekintzei
     erantzuten.

3.   Mintzaira-problemak, gutxi-asko grabeak, edukitzen dituzte ume
     autistek. Batzuetan, mintzaira ez da batere garatzen; beste
     batzuetan, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina bi urte beteta,
     hortxe geratzen da ez atzera ez aurrera. Autismoan oso tipikoa da
     beste pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen
     adinaren arabera automatikoki errepikatzea. Mintzairak ongi
     eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen (sintaxian
     bitxikeriak agertzen baitira) eta hizkera monotonoa izan ohi da.

4.   Ume autisten beste ezaugarri bat gauza eta tresnenganako interesa
     da. Beren ingurugiroa konstante, beti berdin, mantentzea gustatzen
     zaie. Edozein aldaketak (eguneroko paseoan egin ohi duen bidean
     aldaketatxoren batek, edota etxean zerbait lekuz aldatzeak,
     adibidez) larritasun eta estuasun handia sortzen die. Beren
     portaeraren alor honek asko mugatzen ditu, behin eta berriz
     errepikatzen dituzten jokabide eta erritmo-multzo mugatu batzuk
     soilik bereganatzen dituztelako.

5.   Gaur egun, oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta
     arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek haurrarekiko maitasun-faltagatik
     sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik
     gehienetan sustrai organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela
     onartzen da. Horren adibide eta lekuko da lau autistetatik hiru
     mutikoak izatea eta bakarra neska izatea.

6.   Autismoaren arrazoi zehatza ezagutzen ez denez, gaixotasun
     honentzat ez dago tratamendu espezifikorik, baina frogatuta dago
     ume autistei heziketa berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen
     direla.

7.   Pronostikoari dagokionez, askoz ere hobea da bost urterekin beste
     pertsonekin komunikatzeko modua duen ume autistarena, mintzaira
     bidez inolako harremanik ezin lor dezakeen umearena baino.

8.   GAUTENAk, Gipuzkoako Autisten Guraso-Elkarteak, argitaratu zuen
     liburuxka batetik atera dira ondorengo datu asko.




                                  1
9.   Zer da autismoa?

10. Leo Kranner-ek Sindrome hau deskribatu zuenetik, berrogeita bost
    urteotan autismoaren kontzeptuak interpretazio desberdinak eduki
    ditu, eta honek nahaste-borraste handia sortu du.

11. Gaur    egun, eta OME-ren irizpideei jarraituz, aditu gehienek
     Autismoa bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den
     jokabide-multzo bezala ulertzen dute; umea garapen normaletik oso
     bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide-multzo
     bezala, hain zuzen.

12. Gizarte-harremanetarako      ezintasuna duten umeak izan ohi dira.
     Adibidez, beren gurasoak etxean hara eta hona dabiltzanean ez
     diete jarraitzen; ezta begiradarekin ere. Ez zaie kontaktu edo ukipen
     fisikorik gustatzen. Ez dute lagunarteko irribarrerik; ezta kanpoko
     edo arrotzenganako beldurrik ere...

13. Mintzaira-garapenean       atzerapenak eta trastornoak eduki ohi
     dituzte. Mintzaira polikiegi gara daiteke, batere ez garatu edota ongi
     hasi baina bat-batean eten eta geratu. Horietako erdiek, zerbait
     esaten ikasi dutenek, "ekolalia" deitzen zaiona edukiko dute, hau
     da, egiten zaizkien galderei erantzuteko oihartzun moduan
     galdetzailearen azken hitzak errepikatu egingo dituzte. Bestalde, zu
     eta ni pertsonak nahasten dituzte.

14. Beren    jostailuak erabiltzen ikasten ez duten umeak dira. Ez dute
     fantasia batere lantzen, eta beren jolasak suntsikorrak (apurtzaileak
     ) dira; monotonoak, errepikakorrak.

15. Estimulu sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki ohi dute ume
     hauek. Ume autista berberak, une diferenteetan, desberdin
     erantzungo die estimuluei (argiei, soinuei, usainei, etab.); batere ez
     batzuetan eta ikaragarri besteetan. Zenbaitetan, txoratuta bezala
     egongo dira horien aurrean. Bestetan, berriz, ikusi edo atzeman ere
     ez dituztela egiten dirudi.

16. Beren    garapena ez da armonikoki koordinatzen. Ume hauengan
     garapenaren hiru faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren)
     koordinazio normala ez da burutzen. Ume hauen garapen-mailak
     gorabehera handiak dauzka, zenbait kasutan ume horiek beren
     adinari dagokiona baino maila altuagoan egoten direlarik.

17. Ume batek hiru urte bete aurretik           portaera   horiek   guztiak
    dituenean, autista dela esan daiteke.

18. Zer egin ume autistekin?

19. Errehabilitazio-programaren helburua hau da: gaitzak jota dagoen
    ume bakoitzak bere gaitasun edo ahalmen potentzialik handiena
    lortzea. Eta horretarako, programa horiek ahalik eta ingurugiro
    normalizatuenean edo normalizatzaileenean aplikatu behar dira.

                                   2
20. Ume autista bakoitzak programa indibidualizatua behar du;
    teknikariek gurasoekin batera prestatutako programa, aldizka-
    aldizka berrikusiko dena.

21. Normalean bost dira landu beharreko arlorik funtsezkoenak:
    eguneroko bizimoduarekin lotutako jarduerak (janztea, garbitzea,
    jatea,   higienea    eta     norberaren    autonomia),    pedagogia
    espezializatua, komunikatzeko gaitasuna lantzea (edo ikastea,
    behar izanez gero), sozializazioa eta jokabidearen normalizazioa eta
    okupaziozko terapia.

                                                               Jabier Agirre
                                                      Elhuyar 65, 15-17 orr.
                                                                1992-11-01




                                 3

Contenu connexe

En vedette

3.maila 2010 Idazmena (2)
3.maila 2010 Idazmena (2)3.maila 2010 Idazmena (2)
3.maila 2010 Idazmena (2)E-idazkaritza
 
Ivapeko estilo liburua (2)
Ivapeko estilo liburua (2)Ivapeko estilo liburua (2)
Ivapeko estilo liburua (2)E-idazkaritza
 
Zirkulazio hiztegia
Zirkulazio hiztegia Zirkulazio hiztegia
Zirkulazio hiztegia E-idazkaritza
 
Ivapen estilo liburua (3)
Ivapen estilo liburua (3)Ivapen estilo liburua (3)
Ivapen estilo liburua (3)E-idazkaritza
 
On-line ikastaroen ezaugarriak
On-line ikastaroen ezaugarriakOn-line ikastaroen ezaugarriak
On-line ikastaroen ezaugarriakE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
2.maila mintzamena probaren eredua 2010
2.maila mintzamena probaren eredua 20102.maila mintzamena probaren eredua 2010
2.maila mintzamena probaren eredua 2010E-idazkaritza
 
Aitor mentaren proiektua
Aitor mentaren proiektuaAitor mentaren proiektua
Aitor mentaren proiektuaE-idazkaritza
 
Glotodidaktika ikastaroa 2012 uda ae kn
Glotodidaktika ikastaroa 2012 uda ae knGlotodidaktika ikastaroa 2012 uda ae kn
Glotodidaktika ikastaroa 2012 uda ae knE-idazkaritza
 
Testuingurua eraiki eta testu bat idatzi (adibide bat)
Testuingurua eraiki eta testu bat idatzi (adibide bat)Testuingurua eraiki eta testu bat idatzi (adibide bat)
Testuingurua eraiki eta testu bat idatzi (adibide bat)E-idazkaritza
 
Testuingurua eraiki, eta testua sortu (adibidez)
Testuingurua eraiki, eta testua sortu (adibidez)Testuingurua eraiki, eta testua sortu (adibidez)
Testuingurua eraiki, eta testua sortu (adibidez)E-idazkaritza
 

En vedette (20)

4
44
4
 
3.maila 2010 Idazmena (2)
3.maila 2010 Idazmena (2)3.maila 2010 Idazmena (2)
3.maila 2010 Idazmena (2)
 
Ivapeko estilo liburua (2)
Ivapeko estilo liburua (2)Ivapeko estilo liburua (2)
Ivapeko estilo liburua (2)
 
Zirkulazio hiztegia
Zirkulazio hiztegia Zirkulazio hiztegia
Zirkulazio hiztegia
 
Ivap idatzizkoa 1
Ivap idatzizkoa 1Ivap idatzizkoa 1
Ivap idatzizkoa 1
 
Ivapen estilo liburua (3)
Ivapen estilo liburua (3)Ivapen estilo liburua (3)
Ivapen estilo liburua (3)
 
3.maila uda (2012)
3.maila uda (2012)3.maila uda (2012)
3.maila uda (2012)
 
On-line ikastaroen ezaugarriak
On-line ikastaroen ezaugarriakOn-line ikastaroen ezaugarriak
On-line ikastaroen ezaugarriak
 
Mandazaina
MandazainaMandazaina
Mandazaina
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Idazlana 2
Idazlana 2Idazlana 2
Idazlana 2
 
Otp penta tours
Otp penta toursOtp penta tours
Otp penta tours
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
2.maila mintzamena probaren eredua 2010
2.maila mintzamena probaren eredua 20102.maila mintzamena probaren eredua 2010
2.maila mintzamena probaren eredua 2010
 
Aitor mentaren proiektua
Aitor mentaren proiektuaAitor mentaren proiektua
Aitor mentaren proiektua
 
Gutunak
GutunakGutunak
Gutunak
 
Glotodidaktika ikastaroa 2012 uda ae kn
Glotodidaktika ikastaroa 2012 uda ae knGlotodidaktika ikastaroa 2012 uda ae kn
Glotodidaktika ikastaroa 2012 uda ae kn
 
Jainko txikia
Jainko txikiaJainko txikia
Jainko txikia
 
Testuingurua eraiki eta testu bat idatzi (adibide bat)
Testuingurua eraiki eta testu bat idatzi (adibide bat)Testuingurua eraiki eta testu bat idatzi (adibide bat)
Testuingurua eraiki eta testu bat idatzi (adibide bat)
 
Testuingurua eraiki, eta testua sortu (adibidez)
Testuingurua eraiki, eta testua sortu (adibidez)Testuingurua eraiki, eta testua sortu (adibidez)
Testuingurua eraiki, eta testua sortu (adibidez)
 

Similaire à Autismoa

Similaire à Autismoa (20)

Gaixotasunak
GaixotasunakGaixotasunak
Gaixotasunak
 
Afn h proiektua
Afn h proiektuaAfn h proiektua
Afn h proiektua
 
Haur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabruaHaur mugimena eta deabrua
Haur mugimena eta deabrua
 
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoaAutonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
Autonomia eta erantzukizuna jatorrizkoa
 
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanArazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
 
ASPERGER ETA RETT SINDROMEAK
ASPERGER ETA RETT SINDROMEAKASPERGER ETA RETT SINDROMEAK
ASPERGER ETA RETT SINDROMEAK
 
Nerabezaroa
NerabezaroaNerabezaroa
Nerabezaroa
 
Tratu txarrak
Tratu txarrakTratu txarrak
Tratu txarrak
 
Eskizofrenia ulertu
Eskizofrenia ulertuEskizofrenia ulertu
Eskizofrenia ulertu
 
Emozioen kontrola
Emozioen kontrolaEmozioen kontrola
Emozioen kontrola
 
Hiperaktibitatea
HiperaktibitateaHiperaktibitatea
Hiperaktibitatea
 
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gidaHaurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
Haurtzaroko eta nerabezaroko buruzko gida
 
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZENGURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
GURASOAK DISZIPLINA POSITIBOA LANTZEN
 
25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz25 gaiak euskaraz
25 gaiak euskaraz
 
Dismorfobia
DismorfobiaDismorfobia
Dismorfobia
 
Helburu pedagogikoak
Helburu pedagogikoakHelburu pedagogikoak
Helburu pedagogikoak
 
Hh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpenaHh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpena
 
Downsindromea
DownsindromeaDownsindromea
Downsindromea
 
ADIMENA
ADIMENAADIMENA
ADIMENA
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 

Plus de E-idazkaritza

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakE-idazkaritza
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaE-idazkaritza
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaE-idazkaritza
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaE-idazkaritza
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakE-idazkaritza
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1E-idazkaritza
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)E-idazkaritza
 

Plus de E-idazkaritza (20)

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
 
Probatu gabe
Probatu gabeProbatu gabe
Probatu gabe
 
Bangkok
BangkokBangkok
Bangkok
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atala
 
Mina
MinaMina
Mina
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoa
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Baiona
BaionaBaiona
Baiona
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrak
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 
Kausalak
KausalakKausalak
Kausalak
 
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
 

Autismoa

  • 1. AUTISMOA 1. Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira; adin horretan ume normalak beren gizarte- mailako portaera erabat finkatzen hasiak baitira, baina ume autisten gurasoak lehenagotik hasi dira konturatzen beren umea "arraroa" dela. 2. Ume autistak onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten edo ez dira urduritzen, eta beren sehaskan luze egon daitezke, lasai-lasai, bakarrik egon arren. Beren gurasoen aurrean "distraituta" bezala egoten dira eta ez diete haien maitasun-ekintzei erantzuten. 3. Mintzaira-problemak, gutxi-asko grabeak, edukitzen dituzte ume autistek. Batzuetan, mintzaira ez da batere garatzen; beste batzuetan, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina bi urte beteta, hortxe geratzen da ez atzera ez aurrera. Autismoan oso tipikoa da beste pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki errepikatzea. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen (sintaxian bitxikeriak agertzen baitira) eta hizkera monotonoa izan ohi da. 4. Ume autisten beste ezaugarri bat gauza eta tresnenganako interesa da. Beren ingurugiroa konstante, beti berdin, mantentzea gustatzen zaie. Edozein aldaketak (eguneroko paseoan egin ohi duen bidean aldaketatxoren batek, edota etxean zerbait lekuz aldatzeak, adibidez) larritasun eta estuasun handia sortzen die. Beren portaeraren alor honek asko mugatzen ditu, behin eta berriz errepikatzen dituzten jokabide eta erritmo-multzo mugatu batzuk soilik bereganatzen dituztelako. 5. Gaur egun, oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak. Hasieran, ikertzaileek haurrarekiko maitasun-faltagatik sortzen zela uste zuten. Baina azkenaldi honetan, kasurik gehienetan sustrai organikoren bat, genetikaren arlokoa, badela onartzen da. Horren adibide eta lekuko da lau autistetatik hiru mutikoak izatea eta bakarra neska izatea. 6. Autismoaren arrazoi zehatza ezagutzen ez denez, gaixotasun honentzat ez dago tratamendu espezifikorik, baina frogatuta dago ume autistei heziketa berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen direla. 7. Pronostikoari dagokionez, askoz ere hobea da bost urterekin beste pertsonekin komunikatzeko modua duen ume autistarena, mintzaira bidez inolako harremanik ezin lor dezakeen umearena baino. 8. GAUTENAk, Gipuzkoako Autisten Guraso-Elkarteak, argitaratu zuen liburuxka batetik atera dira ondorengo datu asko. 1
  • 2. 9. Zer da autismoa? 10. Leo Kranner-ek Sindrome hau deskribatu zuenetik, berrogeita bost urteotan autismoaren kontzeptuak interpretazio desberdinak eduki ditu, eta honek nahaste-borraste handia sortu du. 11. Gaur egun, eta OME-ren irizpideei jarraituz, aditu gehienek Autismoa bizitzako hirugarren urtea baino lehen agertzen den jokabide-multzo bezala ulertzen dute; umea garapen normaletik oso bestelako bideetan barrena murgiltzen duten jokabide-multzo bezala, hain zuzen. 12. Gizarte-harremanetarako ezintasuna duten umeak izan ohi dira. Adibidez, beren gurasoak etxean hara eta hona dabiltzanean ez diete jarraitzen; ezta begiradarekin ere. Ez zaie kontaktu edo ukipen fisikorik gustatzen. Ez dute lagunarteko irribarrerik; ezta kanpoko edo arrotzenganako beldurrik ere... 13. Mintzaira-garapenean atzerapenak eta trastornoak eduki ohi dituzte. Mintzaira polikiegi gara daiteke, batere ez garatu edota ongi hasi baina bat-batean eten eta geratu. Horietako erdiek, zerbait esaten ikasi dutenek, "ekolalia" deitzen zaiona edukiko dute, hau da, egiten zaizkien galderei erantzuteko oihartzun moduan galdetzailearen azken hitzak errepikatu egingo dituzte. Bestalde, zu eta ni pertsonak nahasten dituzte. 14. Beren jostailuak erabiltzen ikasten ez duten umeak dira. Ez dute fantasia batere lantzen, eta beren jolasak suntsikorrak (apurtzaileak ) dira; monotonoak, errepikakorrak. 15. Estimulu sentsorialekiko erantzuna ere alteratua eduki ohi dute ume hauek. Ume autista berberak, une diferenteetan, desberdin erantzungo die estimuluei (argiei, soinuei, usainei, etab.); batere ez batzuetan eta ikaragarri besteetan. Zenbaitetan, txoratuta bezala egongo dira horien aurrean. Bestetan, berriz, ikusi edo atzeman ere ez dituztela egiten dirudi. 16. Beren garapena ez da armonikoki koordinatzen. Ume hauengan garapenaren hiru faseen (motorearen, ezagutzaren eta sozialaren) koordinazio normala ez da burutzen. Ume hauen garapen-mailak gorabehera handiak dauzka, zenbait kasutan ume horiek beren adinari dagokiona baino maila altuagoan egoten direlarik. 17. Ume batek hiru urte bete aurretik portaera horiek guztiak dituenean, autista dela esan daiteke. 18. Zer egin ume autistekin? 19. Errehabilitazio-programaren helburua hau da: gaitzak jota dagoen ume bakoitzak bere gaitasun edo ahalmen potentzialik handiena lortzea. Eta horretarako, programa horiek ahalik eta ingurugiro normalizatuenean edo normalizatzaileenean aplikatu behar dira. 2
  • 3. 20. Ume autista bakoitzak programa indibidualizatua behar du; teknikariek gurasoekin batera prestatutako programa, aldizka- aldizka berrikusiko dena. 21. Normalean bost dira landu beharreko arlorik funtsezkoenak: eguneroko bizimoduarekin lotutako jarduerak (janztea, garbitzea, jatea, higienea eta norberaren autonomia), pedagogia espezializatua, komunikatzeko gaitasuna lantzea (edo ikastea, behar izanez gero), sozializazioa eta jokabidearen normalizazioa eta okupaziozko terapia. Jabier Agirre Elhuyar 65, 15-17 orr. 1992-11-01 3