SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  2
Télécharger pour lire hors ligne
Irakurri testua arretaz.
Orain hamabost urte, Bangkok zen munduko hiririk
nahasiena zirkulazio-kontuetan. Barregarria ere
bazen nahasmen hura, tuk-tuk izeneko motor
saldoari esker. Kabinadun motor horiek taxi-lana
egiten dute. Berez bi lagunentzako dira, baina
familiak ere ikusten dira kabina barruan, denak
hantxe sartuta. Zarata (hortik datorkie izena)
jasangaitza ateratzen dute. Abiada-muga dute,
orduko 40 km. Hala ere, gutxi fida! Izu laborria eta zorabioa sentituko dituzu-eta
burmuinean. Edozeinek esango luke gidariek euren burua hil nahi dutela. Halakoxea
baita zirkulazio-zirrikiturik txikienetik ere tuk-tuka sartzeko duten trebetasuna!
Helmugara iritsi izana miraritzat joko du bidaiariak, zirrara barrenean eta trafikoaren
kearen beltza aurpegian dituela!
Agintariek Bangkok hiri modernotzat jotzea nahi zutenez, ohartu ziren aipatutako
burrunba hori guztia ez zetorrela bat nahi horrekin. Beraz, hainbat neurri hartu zituzten
zirkulazio-arazoa bideratzeko: metroa lur azpian, lur gainean errail bakarretik doan trena
eta hainbat autobide. Bada, burrunbak bere horretan jarraitzen du: erosahamena igo
egin denez, hiritar askok autoa erosi dute, eta tuk-tuk horiek baztertu. Ondorioz, jada
ez dira nagusi hirian. Orain, motor berezi horiek turistek erabiltzen dituzte, beste inork
ez ia, eta bidaia ere halaxe ordaintzen da: turista-prezioan. Dena den, egia da ezin dela
Bangkok ikusi eta tuk-tuk batean ibili ez.
Zorionez, Chao Phraya ibaian gora eta behera, autobusarena eginez dabiltzan gabarrek
hiria zeharkatzeko modu merkea eskaintzen dute. Entretenigarria eta azkarra da hiriko
biderik nagusiena den ibaian barrena joatea, Bangkok alderik alde igarotzeko. Gainera,
ikusi nahi den hori moilaren batetik gertu baldin bada, ez izan zalantzarik, hartu gabarra!
Bidaiari berdin-berdin jango diozu denboraren erdia. Zorte apur batekin, gainera,monje
tibetarrak izango dituzu bidaide, euren tunika biziekin! Izan ere, tenpluetara joateko eta
etortzeko, moilak erabiltzen dituzte monjeek. Ikuskizuna, behintzat, ziurtatuta duzu!
Dena esatera, trafikoa zerbait hobetu da. Lur gainean errail bakarretik doan trena ondo
dabil, eta garraiobide garbia da. Dena den, errail horri eusten dioten zenbait zutabek
hiri barruko kale ugari hondatzen dituzte. Orain, aireporturako ibilbidea ordubetean baino
gutxiagoan egiten da; lehen, aldiz, ia lau ordu behar ziren. Zorionez, esan daiteke
Bangkok asmatzen ari dela berezkoari eutsiz modernizatzen.
Gauzarik harrigarrienetako bat hauxe da: kontsumoak gora egin badu ere, erlijioak oso
bizirik segitzen du thailandiarren artean. Tenpluak bete egiten dira, eta arrunta da,
Europan ez bezala, gazteak ikustea. Europan, gazteria urrundu egin da erlijio-girotik;
Thailandian eta Asiako Hegoaldean, ordea, ez. Han, euren erlijioa praktikan jartzen duten
gazte asko dago, bai islamistak, bai budistak, bai hinduistak.
Erawan hotelaren tenplu hinduista oso harrigarria da. Jendetza dabilen bi kaleren
bidegurutzean dago, eta gain-gainetik pasatzen da trena. Halere, hiriko zalaparta
gorabehera, beti izaten dira ehunka hinduista otoitzean, edo intsentsuzko makilatxoak
pizten, edo mesede eske. Hinduistarik hinduistenek ordaindu egiten diete dantzariei
Brahmaren ohorez dantza dezaten. Hantxe dago, guztiaren erdi-erdian, Brahma, bere lau
buruekin lepagainean.
Lasaiagoak dira tenplu budistak; arkitekturaren aldetik, ederrak benetan batzuk. Horri
esker, monumentuak ikusteko munduko hiririk apartenetakoa da Bangkok: Wat Po, Wat
Arun, Wat Mahathat dira sakratuenetako hiru. Tenplu horien ingurumariak dira egokienak
monje budistak eta haien tunika biziak ikusteko. Azafrai-laranja kolore-bitarte guztiko
tunikak ikus daitezke.
15
C1MAILADIAGNOSI-PROBAK
IRAKURMENA IZENA:_______________________________
BANGKOK: KAOSAREN XARMA
16
C1MAILADIAGNOSI-PROBAK Beste tenplu bat ere bada, Wat Phra Keo, garrantzitsuena, hain zuzen. Han dago jadezko
Buda ttipia, 66 zentimetro eskas garaia. Hura da Thailandiako irudirik gurtuena.
Saltokitzarrak ugariak dira Asian, eta Bangkok hirian ere badaude, noski; esaterako,
Siam Paragon izenekoa, barrenean Ferrari auto-markaren kontzesionario bat duena.
Luxuzko hainbat hotel ere badira hirian, Oriental izenekoa edo Shangri-La, kasu. State
Tower eraikinaren goialdean, berriz, modako tabernak daude, bai eta ikuspegi
zoragarriak ere. Baina ez engainatu zuen burua! Erdi mailako klasea badu Thailandiak,
alegia, kontsumitzeko nolabaiteko ahalmena duena, eta baditu aberaskumeak ere, baina
askoz ere gehiago dira nekazari txiroak.
Ospe txarra ere badu Bangkok hiriak, toki askotan dagoelako prostituzioa, bereziki
Patpong o Soi Nana eremuetan. Dena den, prostituzioari dagokionez, hiria ez dago Asiako
beste hainbat hiri baino okerrago, nahiz eta ikuskizun erotikoak ikustera doan begiluzeak
izan litzakeen arazoak eremuotan. Hala ere, Bangkok ez da hiriburu arriskutsua inongo
saltsatan sartu nahi ez duenarentzat.

Contenu connexe

Tendances

C1eko idazlanak
C1eko idazlanakC1eko idazlanak
C1eko idazlanakeuskarians
 
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileakGramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileakAndoni Tolosa
 
Kexa egitura eskema
Kexa egitura eskemaKexa egitura eskema
Kexa egitura eskemaidoialariz
 
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]ragirregoikoa
 
Ahokorapiloak 1 ziklo
Ahokorapiloak 1 zikloAhokorapiloak 1 ziklo
Ahokorapiloak 1 zikloidoialariz
 
Herritxikiakgeroetahutsago
HerritxikiakgeroetahutsagoHerritxikiakgeroetahutsago
HerritxikiakgeroetahutsagoOarsoaldekoAEK
 
Euskal Herriko mapa
Euskal Herriko mapaEuskal Herriko mapa
Euskal Herriko mapaguesta1b4e15
 
2 urteko olerkiak
2 urteko olerkiak2 urteko olerkiak
2 urteko olerkiakZelorius
 
1 zelula
1 zelula1 zelula
1 zelulasonri15
 
Albistea egitura eskema
Albistea egitura eskemaAlbistea egitura eskema
Albistea egitura eskemaidoialariz
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakidoialariz
 
Euskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko InauteriakEuskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko Inauteriaksora012946
 
MHLZ 4.atala (Esaera Zaharrak)
MHLZ 4.atala (Esaera Zaharrak)MHLZ 4.atala (Esaera Zaharrak)
MHLZ 4.atala (Esaera Zaharrak)albakabia
 
1. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_419
1. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_4191. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_419
1. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_419E-idazkaritza
 

Tendances (20)

C1eko idazlanak
C1eko idazlanakC1eko idazlanak
C1eko idazlanak
 
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileakGramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
 
Kexa egitura eskema
Kexa egitura eskemaKexa egitura eskema
Kexa egitura eskema
 
Ugalketa funtzioa
Ugalketa funtzioaUgalketa funtzioa
Ugalketa funtzioa
 
HISTORIAURREA
HISTORIAURREAHISTORIAURREA
HISTORIAURREA
 
Idazlana b2 2
Idazlana b2 2Idazlana b2 2
Idazlana b2 2
 
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
Perpauselkartuak 111222050227-phpapp02[1]
 
Ahokorapiloak 1 ziklo
Ahokorapiloak 1 zikloAhokorapiloak 1 ziklo
Ahokorapiloak 1 ziklo
 
Herritxikiakgeroetahutsago
HerritxikiakgeroetahutsagoHerritxikiakgeroetahutsago
Herritxikiakgeroetahutsago
 
Euskal Herriko mapa
Euskal Herriko mapaEuskal Herriko mapa
Euskal Herriko mapa
 
Eskaera gutuna
Eskaera gutunaEskaera gutuna
Eskaera gutuna
 
2 urteko olerkiak
2 urteko olerkiak2 urteko olerkiak
2 urteko olerkiak
 
1 zelula
1 zelula1 zelula
1 zelula
 
Albistea egitura eskema
Albistea egitura eskemaAlbistea egitura eskema
Albistea egitura eskema
 
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideakAzalpen testuak idazteko jarraibideak
Azalpen testuak idazteko jarraibideak
 
Narratzailea
NarratzaileaNarratzailea
Narratzailea
 
Euskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko InauteriakEuskal Herriko Inauteriak
Euskal Herriko Inauteriak
 
Arnas aparatua
Arnas aparatuaArnas aparatua
Arnas aparatua
 
MHLZ 4.atala (Esaera Zaharrak)
MHLZ 4.atala (Esaera Zaharrak)MHLZ 4.atala (Esaera Zaharrak)
MHLZ 4.atala (Esaera Zaharrak)
 
1. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_419
1. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_4191. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_419
1. eta 2._mailako_ahozko_azterketetako_ohiko_akatsak_419
 

En vedette

Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatriaE-idazkaritza
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakE-idazkaritza
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaE-idazkaritza
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1E-idazkaritza
 
Erlatibozkoak, berridazketak
Erlatibozkoak, berridazketakErlatibozkoak, berridazketak
Erlatibozkoak, berridazketakE-idazkaritza
 
Gaitasun diskurtsiboa
Gaitasun diskurtsiboaGaitasun diskurtsiboa
Gaitasun diskurtsiboabnhizkuntzak
 
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuakAhozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuakE-idazkaritza
 
Testuen egituraketak
Testuen egituraketakTestuen egituraketak
Testuen egituraketakMarta Larrea
 

En vedette (11)

Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrak
 
Probatu gabe
Probatu gabeProbatu gabe
Probatu gabe
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atala
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
 
Mina
MinaMina
Mina
 
Erlatibozkoak, berridazketak
Erlatibozkoak, berridazketakErlatibozkoak, berridazketak
Erlatibozkoak, berridazketak
 
Gaitasun diskurtsiboa
Gaitasun diskurtsiboaGaitasun diskurtsiboa
Gaitasun diskurtsiboa
 
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuakAhozkorako funtzioak eta lokailuak
Ahozkorako funtzioak eta lokailuak
 
Testuen egituraketak
Testuen egituraketakTestuen egituraketak
Testuen egituraketak
 

Plus de E-idazkaritza

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakE-idazkaritza
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaE-idazkaritza
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)E-idazkaritza
 
Konexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileakKonexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileakE-idazkaritza
 
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaiaBilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaiaE-idazkaritza
 

Plus de E-idazkaritza (20)

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoa
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
 
Baiona
BaionaBaiona
Baiona
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 
Gutunak
GutunakGutunak
Gutunak
 
Kausalak
KausalakKausalak
Kausalak
 
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
 
Konexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileakKonexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileak
 
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaiaBilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
 
Onomastika
OnomastikaOnomastika
Onomastika
 
Zientzia 22 06
Zientzia 22 06Zientzia 22 06
Zientzia 22 06
 
Ortotipografia
OrtotipografiaOrtotipografia
Ortotipografia
 

Bangkok

  • 1. Irakurri testua arretaz. Orain hamabost urte, Bangkok zen munduko hiririk nahasiena zirkulazio-kontuetan. Barregarria ere bazen nahasmen hura, tuk-tuk izeneko motor saldoari esker. Kabinadun motor horiek taxi-lana egiten dute. Berez bi lagunentzako dira, baina familiak ere ikusten dira kabina barruan, denak hantxe sartuta. Zarata (hortik datorkie izena) jasangaitza ateratzen dute. Abiada-muga dute, orduko 40 km. Hala ere, gutxi fida! Izu laborria eta zorabioa sentituko dituzu-eta burmuinean. Edozeinek esango luke gidariek euren burua hil nahi dutela. Halakoxea baita zirkulazio-zirrikiturik txikienetik ere tuk-tuka sartzeko duten trebetasuna! Helmugara iritsi izana miraritzat joko du bidaiariak, zirrara barrenean eta trafikoaren kearen beltza aurpegian dituela! Agintariek Bangkok hiri modernotzat jotzea nahi zutenez, ohartu ziren aipatutako burrunba hori guztia ez zetorrela bat nahi horrekin. Beraz, hainbat neurri hartu zituzten zirkulazio-arazoa bideratzeko: metroa lur azpian, lur gainean errail bakarretik doan trena eta hainbat autobide. Bada, burrunbak bere horretan jarraitzen du: erosahamena igo egin denez, hiritar askok autoa erosi dute, eta tuk-tuk horiek baztertu. Ondorioz, jada ez dira nagusi hirian. Orain, motor berezi horiek turistek erabiltzen dituzte, beste inork ez ia, eta bidaia ere halaxe ordaintzen da: turista-prezioan. Dena den, egia da ezin dela Bangkok ikusi eta tuk-tuk batean ibili ez. Zorionez, Chao Phraya ibaian gora eta behera, autobusarena eginez dabiltzan gabarrek hiria zeharkatzeko modu merkea eskaintzen dute. Entretenigarria eta azkarra da hiriko biderik nagusiena den ibaian barrena joatea, Bangkok alderik alde igarotzeko. Gainera, ikusi nahi den hori moilaren batetik gertu baldin bada, ez izan zalantzarik, hartu gabarra! Bidaiari berdin-berdin jango diozu denboraren erdia. Zorte apur batekin, gainera,monje tibetarrak izango dituzu bidaide, euren tunika biziekin! Izan ere, tenpluetara joateko eta etortzeko, moilak erabiltzen dituzte monjeek. Ikuskizuna, behintzat, ziurtatuta duzu! Dena esatera, trafikoa zerbait hobetu da. Lur gainean errail bakarretik doan trena ondo dabil, eta garraiobide garbia da. Dena den, errail horri eusten dioten zenbait zutabek hiri barruko kale ugari hondatzen dituzte. Orain, aireporturako ibilbidea ordubetean baino gutxiagoan egiten da; lehen, aldiz, ia lau ordu behar ziren. Zorionez, esan daiteke Bangkok asmatzen ari dela berezkoari eutsiz modernizatzen. Gauzarik harrigarrienetako bat hauxe da: kontsumoak gora egin badu ere, erlijioak oso bizirik segitzen du thailandiarren artean. Tenpluak bete egiten dira, eta arrunta da, Europan ez bezala, gazteak ikustea. Europan, gazteria urrundu egin da erlijio-girotik; Thailandian eta Asiako Hegoaldean, ordea, ez. Han, euren erlijioa praktikan jartzen duten gazte asko dago, bai islamistak, bai budistak, bai hinduistak. Erawan hotelaren tenplu hinduista oso harrigarria da. Jendetza dabilen bi kaleren bidegurutzean dago, eta gain-gainetik pasatzen da trena. Halere, hiriko zalaparta gorabehera, beti izaten dira ehunka hinduista otoitzean, edo intsentsuzko makilatxoak pizten, edo mesede eske. Hinduistarik hinduistenek ordaindu egiten diete dantzariei Brahmaren ohorez dantza dezaten. Hantxe dago, guztiaren erdi-erdian, Brahma, bere lau buruekin lepagainean. Lasaiagoak dira tenplu budistak; arkitekturaren aldetik, ederrak benetan batzuk. Horri esker, monumentuak ikusteko munduko hiririk apartenetakoa da Bangkok: Wat Po, Wat Arun, Wat Mahathat dira sakratuenetako hiru. Tenplu horien ingurumariak dira egokienak monje budistak eta haien tunika biziak ikusteko. Azafrai-laranja kolore-bitarte guztiko tunikak ikus daitezke. 15 C1MAILADIAGNOSI-PROBAK IRAKURMENA IZENA:_______________________________ BANGKOK: KAOSAREN XARMA
  • 2. 16 C1MAILADIAGNOSI-PROBAK Beste tenplu bat ere bada, Wat Phra Keo, garrantzitsuena, hain zuzen. Han dago jadezko Buda ttipia, 66 zentimetro eskas garaia. Hura da Thailandiako irudirik gurtuena. Saltokitzarrak ugariak dira Asian, eta Bangkok hirian ere badaude, noski; esaterako, Siam Paragon izenekoa, barrenean Ferrari auto-markaren kontzesionario bat duena. Luxuzko hainbat hotel ere badira hirian, Oriental izenekoa edo Shangri-La, kasu. State Tower eraikinaren goialdean, berriz, modako tabernak daude, bai eta ikuspegi zoragarriak ere. Baina ez engainatu zuen burua! Erdi mailako klasea badu Thailandiak, alegia, kontsumitzeko nolabaiteko ahalmena duena, eta baditu aberaskumeak ere, baina askoz ere gehiago dira nekazari txiroak. Ospe txarra ere badu Bangkok hiriak, toki askotan dagoelako prostituzioa, bereziki Patpong o Soi Nana eremuetan. Dena den, prostituzioari dagokionez, hiria ez dago Asiako beste hainbat hiri baino okerrago, nahiz eta ikuskizun erotikoak ikustera doan begiluzeak izan litzakeen arazoak eremuotan. Hala ere, Bangkok ez da hiriburu arriskutsua inongo saltsatan sartu nahi ez duenarentzat.