SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  3
Télécharger pour lire hors ligne
4. MAILA                                                        MOODLE ikastaroa




                   Emakume nekazarien inguruan


Baserriko bizigiroa mundu bukoliko eta miresgarri bezala azaldu izan digute
behin eta berriz. Askok, batez ere hirietan bizi direnek, zoriontasun eta
gardentasunarekin lotu izan dute. Eta, egia esan, baserria hiriak ukatzen
dizkigun gauza asko eta askoren babesgune eta iturri bihurtu dela aitortu
behar dugu. Hala ere, ez dago ukatzerik errealitatea ez dela askok uste duen
bezain baikorra. Izan ere, larregi dira nekazaritzak dituen arazo eta desorekak;
hala nola, nekazari-politika egoki eta orekaturik eza, benetan nekazaritzatik
bizi direnentzako laguntzen urritasuna, ustiaketen behar bezalako eraberritze
falta, nekazarien munduan azpiegitura eta zerbitzuen eskasia… Alde
horretatik, ez da gehiegi esatea nekazarien munduak –eta, zehazki,
bizimoduak- zailtasun eta garraztasun ugari dituela. Are gehiago,
nekazaritzaren gordintasuna pairatzen dutenak batez ere emakumeak direla
iruditzen zait. Ugari dira ondorio honetara naramaten arrazoiak:

   Lehenengo eta behin, emakume nekazariaren lan gogorra aipatu behar dut.
Bakardadea, gehiegizko lan-orduak (etxeko zein soro eta abereekiko lanak egin
behar izaten ditu gehienetan), askotan eta askotan inolako oporrik gabe,
gainera… Emakume nekazariek bizi duten errealitatearen zenbait adierazle
besterik ez dira. Eta ezin dugu ahantzi egoera hori txartu egiten dela gizonak
kanpoan lan egiten duenean. Orduan, emakumearen ardurapean gelditzen da
baserriko ia lan guztia eta, gainera, bakarrik igaro behar izaten du ia egun
guztia.

   Gainera, emakume nekazarien lana ezkutuan gelditzen da, hau da, lan hori
ez da ezagutzen eta, ondorioz, sektore honetan lan egiten duten emakumeek
ez dute beren buruaren estimazio handirik. Zentzu honetan, iraganean zein
gaur egun, emakumeek baserriaren aurrerabidean eta sostenguan garrantzi
ukaezina badute ere, ez dute inoiz behar bezalako aitormen eta babes ofizial
eta juridikorik izan. Horren adierazle da, esaterako, esplotazioaren
titularitatea gehienetan gizonezkoen eskuetan dagoela (Estatu Espainiarrean
esplotazioen %10ak du emakume bat buru) eta, horren ondorioz, ezkontza
hausten denean edo senar-emazteak bereizten direnean edo alarguntasunean,
emakumeak inolako babesik gabe gelditzen direla.

    Era berean, ustiaketa-buruak (ia gehienetan gizonak) laguntzaren bat
jasotzen duenean, emazteari laguntza horiek eskatzeko aukerak itxi egiten
zaizkio. Hau da, emakumeari ustiaketa-buruaren laguntzaile-funtzioa ematen
zaio eta, ondorioz, izan ditzakeen ekimen propioak oztopatzen zaizkio.

   Bestalde, kontuan hartu beharrekoa da oso emakume nekazari gutxi
daudela Gizarte Segurantzaren nekazarientzako erregimen berezian. Ez dute,
beraz, elbarritasun-pentsioak edota gaixotasun- eta amatasun-baja hartzeko
eskubidea, ezta jubilaziorik ere. Hitz gutxitan esateko, nekazaritzako
ekonomiaren oinarri garrantzitsua izanik ere, inolako babes eta eskubiderik
gabe bizi dira.
4. MAILA                                                             MOODLE ikastaroa




Arazo hauen guztien aurrean, eta berehalako irtenbideak bilatzea zaila dela
aitortuta ere, argi dago emakume nekazarien egoera hobeagotzeko ekimenak
sortu eta bultzatu beharra dagoela. Ekimen horiek egoera gaizkiagotu baino lehen jarri
behar dira martxan, gainera. Eta arlo honetan, zeregin eta erantzukizun handiak
dituzte administrazioek, nekazarien sindikatuek, zein emakumeek. Nire irudiko,
honako ekimen hauek bultzatu beharra dago.


– Emakume nekazarien ekimena, ezagutza eta autoestima berreskuratzeko ekintzak.
Eta, horretarako, emakumeak baserriko anonimatutik irten, elkartu eta interesatzen
zaizkien gaien inguruko batzar eta ekintzak antolatu behar dira. Hitz gutxitan,
emakumeak ohar daitezela nekazari-munduan gauzak egin eta antolatzeko dituzten
ahalmenaz, hau da, norbere ahalmenen kontzientzia har dezatela.


– Emakumearen ekimenari ateak irekitzeko, ustiaketa berean lan egiten duten gizon
zein emakumeei laguntzak jasotzeko eskubide berdinak aitortu behar zaizkie.


– Honekin batera, familiarteko esplotazioetan emakumeek egiten duten lan ezkutua
juridikoki onartu eta behar bezala baloratu behar da. Zentzu honetan, nahitaezkoa da
ustiaketaren jabegokidetza lortzea, ezkontza-hauste, bereizte- edo alarguntasun-
kasuetan emakumeak inolako babesik gabe gelditu ez daitezen.


– Era berean, nekazaritzan lan egiten duten emakumeek Gizarte Segurantzaren
nekazarientzako erregimen berezian sartu beharra dute, elbarritasun-, gaixotasun-,
amatasun- edo jubilazio-pentsioak hartzeko eskubidea izan dezaten.


– Eta, gauzak aldatu eta hobetzeko, nahitaezkoa da emakume nekazarien sindikatze-
mailak handitzea. Izan ere, emakume nekazari gutxi daude sindikatuetan sartuta,
nahiz eta handia izan nekazari-ustiaketetan duten garrantzia. Emakundek egindako
ikerketa baten arabera, Euskal Erkidego Autonomoan nekazarien sindikatuetan izen
emandako ehun gizoneko, bederatzi dira bakarrik emakumeak; aldiz, EUSTATek 1995.
urtean atera dituen datuen arabera, nekazaritzan ari diren ehun gizoneko, hogeita
hamasei dira emakumeak.


– Honek guztiak sindikatuen ikuspuntuak aldatzea ere eskatzen du. Gizonezkoek
zuzendua eta gizonezkoentzako pentsatua dagoen dinamika sindikala aldatzea.
Horregatik, zenbait sindikatu egiten ari den ahalegina txalotzekoa bada ere, hau da,
emakumeen inguruan gauzak mugitzen ari direla sumatzen den arren, oraindik ere
asko dago egiteko.


Ez dago ukatzerik zaila dela ekimen hauek guztiak aurrera ateratzea; izan ere,
aldaketa sakonak eskatzen ditu nekazaritzaren arlo eta maila ezberdinetan. Eta,
bereziki, gai honetan zeresana duten sindikatu, emakume-elkarte eta administrazio
ezberdinen konpromisoa eskatzen du. Eta, honekin batera, erabakiak hartuko dituzten
organoetan, hau da, nekazarien munduaren bilakaera zehazten eta gestionatzen den
tokietan emakumeek partaidetza handiagoa izatea. Eta, horretarako, nahitaezkoa da
sindikatze-maila handiagotu eta ekintza eta informazio-ekimenak bultzatzea. Horrela
bakarrik lortuko baita nekazarien munduan gizon zein emakumeentzako bilakaera
orekatua.
4. MAILA                  MOODLE ikastaroa




                                Patxi Juaristi
           (EGUNKARIA, 1996ko martxoaren 14a)

Contenu connexe

Plus de E-idazkaritza

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakE-idazkaritza
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpainaE-idazkaritza
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaE-idazkaritza
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaE-idazkaritza
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaE-idazkaritza
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakE-idazkaritza
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1E-idazkaritza
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 

Plus de E-idazkaritza (20)

Euskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderakEuskal kantagintzaren gaineko galderak
Euskal kantagintzaren gaineko galderak
 
Probatu gabe
Probatu gabeProbatu gabe
Probatu gabe
 
Bangkok
BangkokBangkok
Bangkok
 
2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina2016 irakurle kanpaina
2016 irakurle kanpaina
 
M ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atalaM ina hirugarren_atala
M ina hirugarren_atala
 
Mina
MinaMina
Mina
 
Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoa
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Baiona
BaionaBaiona
Baiona
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrak
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 

Emakume kazarien inguruan. Testua.

  • 1. 4. MAILA MOODLE ikastaroa Emakume nekazarien inguruan Baserriko bizigiroa mundu bukoliko eta miresgarri bezala azaldu izan digute behin eta berriz. Askok, batez ere hirietan bizi direnek, zoriontasun eta gardentasunarekin lotu izan dute. Eta, egia esan, baserria hiriak ukatzen dizkigun gauza asko eta askoren babesgune eta iturri bihurtu dela aitortu behar dugu. Hala ere, ez dago ukatzerik errealitatea ez dela askok uste duen bezain baikorra. Izan ere, larregi dira nekazaritzak dituen arazo eta desorekak; hala nola, nekazari-politika egoki eta orekaturik eza, benetan nekazaritzatik bizi direnentzako laguntzen urritasuna, ustiaketen behar bezalako eraberritze falta, nekazarien munduan azpiegitura eta zerbitzuen eskasia… Alde horretatik, ez da gehiegi esatea nekazarien munduak –eta, zehazki, bizimoduak- zailtasun eta garraztasun ugari dituela. Are gehiago, nekazaritzaren gordintasuna pairatzen dutenak batez ere emakumeak direla iruditzen zait. Ugari dira ondorio honetara naramaten arrazoiak: Lehenengo eta behin, emakume nekazariaren lan gogorra aipatu behar dut. Bakardadea, gehiegizko lan-orduak (etxeko zein soro eta abereekiko lanak egin behar izaten ditu gehienetan), askotan eta askotan inolako oporrik gabe, gainera… Emakume nekazariek bizi duten errealitatearen zenbait adierazle besterik ez dira. Eta ezin dugu ahantzi egoera hori txartu egiten dela gizonak kanpoan lan egiten duenean. Orduan, emakumearen ardurapean gelditzen da baserriko ia lan guztia eta, gainera, bakarrik igaro behar izaten du ia egun guztia. Gainera, emakume nekazarien lana ezkutuan gelditzen da, hau da, lan hori ez da ezagutzen eta, ondorioz, sektore honetan lan egiten duten emakumeek ez dute beren buruaren estimazio handirik. Zentzu honetan, iraganean zein gaur egun, emakumeek baserriaren aurrerabidean eta sostenguan garrantzi ukaezina badute ere, ez dute inoiz behar bezalako aitormen eta babes ofizial eta juridikorik izan. Horren adierazle da, esaterako, esplotazioaren titularitatea gehienetan gizonezkoen eskuetan dagoela (Estatu Espainiarrean esplotazioen %10ak du emakume bat buru) eta, horren ondorioz, ezkontza hausten denean edo senar-emazteak bereizten direnean edo alarguntasunean, emakumeak inolako babesik gabe gelditzen direla. Era berean, ustiaketa-buruak (ia gehienetan gizonak) laguntzaren bat jasotzen duenean, emazteari laguntza horiek eskatzeko aukerak itxi egiten zaizkio. Hau da, emakumeari ustiaketa-buruaren laguntzaile-funtzioa ematen zaio eta, ondorioz, izan ditzakeen ekimen propioak oztopatzen zaizkio. Bestalde, kontuan hartu beharrekoa da oso emakume nekazari gutxi daudela Gizarte Segurantzaren nekazarientzako erregimen berezian. Ez dute, beraz, elbarritasun-pentsioak edota gaixotasun- eta amatasun-baja hartzeko eskubidea, ezta jubilaziorik ere. Hitz gutxitan esateko, nekazaritzako ekonomiaren oinarri garrantzitsua izanik ere, inolako babes eta eskubiderik gabe bizi dira.
  • 2. 4. MAILA MOODLE ikastaroa Arazo hauen guztien aurrean, eta berehalako irtenbideak bilatzea zaila dela aitortuta ere, argi dago emakume nekazarien egoera hobeagotzeko ekimenak sortu eta bultzatu beharra dagoela. Ekimen horiek egoera gaizkiagotu baino lehen jarri behar dira martxan, gainera. Eta arlo honetan, zeregin eta erantzukizun handiak dituzte administrazioek, nekazarien sindikatuek, zein emakumeek. Nire irudiko, honako ekimen hauek bultzatu beharra dago. – Emakume nekazarien ekimena, ezagutza eta autoestima berreskuratzeko ekintzak. Eta, horretarako, emakumeak baserriko anonimatutik irten, elkartu eta interesatzen zaizkien gaien inguruko batzar eta ekintzak antolatu behar dira. Hitz gutxitan, emakumeak ohar daitezela nekazari-munduan gauzak egin eta antolatzeko dituzten ahalmenaz, hau da, norbere ahalmenen kontzientzia har dezatela. – Emakumearen ekimenari ateak irekitzeko, ustiaketa berean lan egiten duten gizon zein emakumeei laguntzak jasotzeko eskubide berdinak aitortu behar zaizkie. – Honekin batera, familiarteko esplotazioetan emakumeek egiten duten lan ezkutua juridikoki onartu eta behar bezala baloratu behar da. Zentzu honetan, nahitaezkoa da ustiaketaren jabegokidetza lortzea, ezkontza-hauste, bereizte- edo alarguntasun- kasuetan emakumeak inolako babesik gabe gelditu ez daitezen. – Era berean, nekazaritzan lan egiten duten emakumeek Gizarte Segurantzaren nekazarientzako erregimen berezian sartu beharra dute, elbarritasun-, gaixotasun-, amatasun- edo jubilazio-pentsioak hartzeko eskubidea izan dezaten. – Eta, gauzak aldatu eta hobetzeko, nahitaezkoa da emakume nekazarien sindikatze- mailak handitzea. Izan ere, emakume nekazari gutxi daude sindikatuetan sartuta, nahiz eta handia izan nekazari-ustiaketetan duten garrantzia. Emakundek egindako ikerketa baten arabera, Euskal Erkidego Autonomoan nekazarien sindikatuetan izen emandako ehun gizoneko, bederatzi dira bakarrik emakumeak; aldiz, EUSTATek 1995. urtean atera dituen datuen arabera, nekazaritzan ari diren ehun gizoneko, hogeita hamasei dira emakumeak. – Honek guztiak sindikatuen ikuspuntuak aldatzea ere eskatzen du. Gizonezkoek zuzendua eta gizonezkoentzako pentsatua dagoen dinamika sindikala aldatzea. Horregatik, zenbait sindikatu egiten ari den ahalegina txalotzekoa bada ere, hau da, emakumeen inguruan gauzak mugitzen ari direla sumatzen den arren, oraindik ere asko dago egiteko. Ez dago ukatzerik zaila dela ekimen hauek guztiak aurrera ateratzea; izan ere, aldaketa sakonak eskatzen ditu nekazaritzaren arlo eta maila ezberdinetan. Eta, bereziki, gai honetan zeresana duten sindikatu, emakume-elkarte eta administrazio ezberdinen konpromisoa eskatzen du. Eta, honekin batera, erabakiak hartuko dituzten organoetan, hau da, nekazarien munduaren bilakaera zehazten eta gestionatzen den tokietan emakumeek partaidetza handiagoa izatea. Eta, horretarako, nahitaezkoa da sindikatze-maila handiagotu eta ekintza eta informazio-ekimenak bultzatzea. Horrela bakarrik lortuko baita nekazarien munduan gizon zein emakumeentzako bilakaera orekatua.
  • 3. 4. MAILA MOODLE ikastaroa Patxi Juaristi (EGUNKARIA, 1996ko martxoaren 14a)