1. ALBONDIGAK
Osagaiak:
• Kg erdi haragi txikitua.
• Arrautz 1.
•100 g glutenik gabeko ogi mami, esnetan bustita
•2 baratxuri ale.
•Perrexila.
•Gatza
•Frijitzeko maizena.
Saltsarako:
•Tipula bat eta erdi (handiak)
•Uretarako baso bete salda.
•Uretarako baso-erdi bermut (gorri) edo ardo zuri.
Nola egin:
Haragi txikitua, arrautza, glutenik gabeko ogi mamia (esnetan bustia), bi
baratxuri ale txikituak eta perrexila nahasi, gatza eta piperbeltza bota eta
albondigak osatu. Maizenatik pasatu eta olio gutxitan frijitu. Ondo
frijitutakoan, sutatik atera eta olio horretan bertan tipula txikitua
erregosi. Gorrituta eta bigun dagoenean, albondigak, salda eta ardoa edo
bermuta bota eta irakiten utzi.