6. Ospakizuna
Urtero Zuberoako herri bati
egokitzen zaio pastorala antolatzea
eta bitan ospatzea
7. Antzezlanaren argumentuaren
oinarria da, hainbat pertsonaia
ezagunen irudia goraipatzea -
erregeak, santuak, idazleak... - eta
gertaera historikoak gogora
ekartzea.
8. 1950. urtetik, pastorala berritua
izan da Etxahun-Iruri poetaren
lanaren eraginez. Ordutik gaiak
aldatu dira, eta Euskal Herriko
historian zentratu dira gehien bat.
9. Antzina, goizean edo bezperan
egiten zen deia inguruko auzoetan
eta herrietan. Hori desfile baten
bidez egiten zuten:
munstra
17. Hasierako pastoraletan, batez ere,
gizonezkoek hartzen zuten parte,
eta emakumeren bat behar
zutenean, emakumez mozorrotzen
ziren.
18. Oro har, eszenatokiak oso txikiak
eta sinpleak ziren, baliabiderik ez
zutelako; pastoral modernoek,
berriz, eszenatoki handiago eta
seguruagoak dituzte.
19. Pastoral modernoetako gai guztiak
euskaldunak dira; antzina, Biblia
eta Frantziako historiaren
ingurukoak ziren.
20. Lehen, salmoak besterik ez ziren
abesten; pastoral modernoan,
koroak eta abesbatzak ikusteko
aukera dago.
21. Pastoralak oro har anonimoak
izaten dira, herrian bertan
prestatzen direlarik.
22. Egun erdia irauten dute: goizean
partaideen desfilea, inguruko herri
guztiak gonbidatuz; eta
arratsaldean, antzerkia.
23. Arrakasta handia dute, eta
hegoaldeko nahiz iparraldeko
jende asko biltzen da herri-antzerki
hau ikustera.
25. Bi literatur baliabide horien arteko
desberdintasunak hobeto
ulertzeko, ikus ditzagun beren
antzekotasunak:
26. Biak jende aurreko ekimenak dira.
Biek bertsoa jorratzen dute (hitz neurtua):
errima, erritmoa eta ahozko literatura.
Bietan abestu egiten da.
Bietan agurra eta sarrera bat dago.
28. Bertsolaritza herriko bazkarietan lagunen
arteko desafio moduan hasi zen, eta
geroxeago herriko plazetan aurkeztu zen
lehiaketa publikoa bihurtuz.
Pastoralek, berriz, erlijiozko antzerkian
dute oinarri eta leku publikoetan antzezten
badira ere, oholtza baten gainean
sortutako eszenatoki batean egiten dira.
29. Bertsolariak kaleko arropaz jantzita
joaten dira, eta pastoraletakoak
jantzi bereziekin; antzezten duten
pertsonaiaz mozorrotuta, alegia.
30. Pastorala mugimenduan dago
etengabe, dinamikoa da.
Bertsolaria, ordea, estatiko dago
leku berean, mugitu gabe abesten
duelako.
33. Pastoralak mundu dualista bat irudikatzen
da. Pertsonaiak onak edo gaiztoak dira.
Pertsonaia onak: aingeruak, apaizak,
Jainkoa (hau ez da inoiz agertzen,
norbaiten ahotsa bakarrik entzuten da)...
Pertsonaia gaiztoak: turkoak, frantsesak
edo ingelesak izaten ziren.
34. Onak (Kristauak), urdinez jantzita
joaten dira, gehieneta, eta urdin
kolorearekin erlazionatzen dira.
Gaiztoak (Turkoak), berriz,
gorriz janzten dira.
35. Eskenatokian 2 ate daude:
eskumako atea infernukoa da, eta
hortik atera eta sartu egiten dira
gaiztoak. Ezkerraldekoa, zerukoa,
onek erabiltzen dutena da.