Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Nazio Batuen programarekin.pdf
1. Nazio Batuen programarekin
Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
lanean, giza eskubideen
eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
ISBN 978-84-457-3221-2
NACIONES UNIDAS_Cubierta.indd 1 23/01/2012 17:42:30
2. Nazio Batuen programarekin
lanean, giza eskubideen
eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
Vitoria-Gasteiz, 2012
NACIONES UNIDAS_3.indd 1 09/03/2012 9:34:29
4. Aurkezpena
Eusko Jaurlaritzatik diosala egin nahi diot giza eskubideak sustatu, babestu eta
defendatzeko lanean aritzen diren guztientzat lagungarri izateko helburuz Nazio Batuen
Erakundeak egindako "Nazio Batuen Programarekin lanean, giza eskubideen eremuan:
gizarte zibilarentzako eskuliburua" izeneko bigarren ekimen honi.
Nazio Batuen Batzar Nagusiak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala sinatu zuen
1948ko abenduaren 10ean, gizaki orok, naziotasun, sexu edo talde batekoa edo bestekoa
izan, berez dituen oinarrizko eskubideak biltzen dituen agiria, alegia. Aldarrikapen horren
63. urteurrena bete berri da, eta oraindik ere XXI. mendeko oheburuko liburutzat har
dezakegu testu hori —ez litzateke batere txarra izango munduko buruzagi guztiek hori ondo
gogoan izatea—. Aldaketa askoko garai historiko batean gaude eta, munduko komunitate
politikoa garen aldetik, gure iparrorratzak orratza ondo zehaztuta eta finkatuta edukitzea
komeni zaigu.
Oraintxe eskuetan daukazun eskuliburu honen helburua ez da Bigarren Mundu Gerrako
basakeriari gure guraso politikoek garai hartan emandako erantzun berbera ematea. Giza
eskubideen alde lan egiten duten nazioarteko erakunde eta organoek batzuetan labirintoa
dirudite kanpotik begiratuta, eta eskuliburu honek giza eskubideekin konpromisoa hartu
duten pertsona guztiei “labirinto” horretan errazago murgiltzen lagunduko die, seguru asko.
Testuinguru horretan, gizarte zibilak harremanak eduki ahal izango ditu Nazio Batuetako giza
eskubideen organo eta mekanismoekin. Giza eskubideak erabiltzeko eta errebindikatzeko
aukera jende gehiagori ematea da Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioaren
Bulegoak (GENBGK) eskuliburu honekin lortu nahi duena. Eta organo eta mekanismo horiek
egunero balio izatea sortu zirenean zeukaten zeregina betetzeko.
Gizarte zibiletik giza eskubideen defentsaren arloan lan egiten duten erakunde eta pertsona
guztiek daukaten eskulibururik onena, musu-truk hartua duten konpromisoa da, ez daukat
zalantzarik. Hain zuzen ere egunez egun eta pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen
diren munduko bazter guztietan lanean aritzen den gudaroste isil horren ekintzak dira,
askotan, gizatasunarekin bat eginarazten gaituztenak. Batzuetan, askotxotan, kosta egiten
zaigu Hegoaldera begiratzea, baina baita Iparraldera begiratu, burua harrotasunez jaso
eta gizakiak garela sentitzea ere. Honelako argitalpenak guztiontzat baliagarria izatea
nahiko genuke, bai instituzioetan gaudenontzat eta bai giza eskubideak hedatzeko eta
mundu osoak eskubide horiek errespetatzeko hain beharrezkoa dugun eta gizateriarekin
konpromisoa hartua duen gizarte zibilarentzat.
Idoia Mendia Cueva
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa iii
NACIONES UNIDAS_3.indd 3 09/03/2012 9:34:30
6. Hitzaurrea
Giza Eskubideetarako goi-komisario lanetan egin dudan lehen zereginetako bat
eskuliburu honen hitzaurrea idaztea izan da, eta oso egoki deritzot. Nire eskuduntza
berriak emandako aukera hau baliatuz, karrera osoan irmo asko zer uste izan dudan
adieraziko dut; alegia, gizarte zibilak alda daitezkeela. Ezin da gutxietsi gizarte zibilak
giza eskubideen estandarrak garatzeko egin duen ekarpena, ez eta giza eskubideen
mekanismoak sustatzeko eta funtzionarazteko egindakoa ere, eskuliburu honetan bilduta
bezala. Gaur egun, gizarte zibilaren iritziak eta ezagutza praktikoak ezinbestekoak dira
giza eskubideen mugimenduarentzat, pertsona guztientzat justizia eta berdintasuna lortuko
badira.
Hala, gure bulegoaren lehentasun estrategikoa gizarte zibilarekin elkarlanean aritzea da;
izan ere, helburu komunak berresten ditu, elkarren kezkez arduratzen laguntzen du, eta gure
bulegoaren eginkizuna eta ekimenak babesten ditu, bai egoitzan bertan, bai tokian tokikoak.
Gizarte zibileko eragileen ekarpenak, halaber, giza eskubideen alorrean aspaldiko
urteetan lanean ari diren mekanismoetako aditu independenteen egitekoa ere aberastu du;
konparazio batera, itunen eta prozeduren bidez sortutako organoen lana. Haien eraginak
eta ezagutzak ekarpen erabakigarria egin diete Giza Eskubideen Kontseiluaren lanei;
2006ko ekainaz geroztik Giza Eskubideen Batzordearen lekuan sortutako gobernuarteko
organo berriaren lanei, hain zuzen.
Giza eskubideen aldekoek, gobernuz kanpoko erakundeek eta gizarte zibileko gainerako
alderdi interesdunek hainbat modutan egiten dute lan giza eskubideen alorrean: informazioa
trukatuz; sustapen-jarduerak eginez eta giza eskubideen aplikazioa zainduz; urratzeak
salatuz, gehiegikerien biktimak artatuz eta giza eskubideen estandar berriak garatzeko
kanpainak abian ipiniz. Eta halaxe egiten dute lan, beren komunitate eta barrutietan
gertatzen den guztiarekin adi. Babesgabeen eledun dira; haiengatik izan ezean, biktimak
ez lirateke nazioarteko foroetara, giza eskubideen mekanismoetara eta tankerako
lekuetara iritsiko. Gizarte zibileko eragileek estatuetako, eskualdeetako eta nazioarteko
giza eskubideen lan-metodoak sakon ulertu eta menderatu behar dituzte. Eskuliburu honen
helburua eginkizun zorrotz hori posible egitea da.
Azkenik, nabarmentzekoa da eskuliburu hau Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60.
urteurrenarekin batera argitaratu dela. Adierazpenean guztiontzat aldarrikatutako justizia,
duintasuna eta giza eskubideak, oraindik ere, betetzeke daude.
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa v
NACIONES UNIDAS_3.indd 5 09/03/2012 9:34:30
7. Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
Lanean tinko jarraitu behar dugu, lanean ari garen komunitateetan Adierazpen
Unibertsalean bildutako printzipioak bete daitezen. Eskuliburu hau gizarte zibileko eragile
guztiek Nazio Batuen giza eskubideen sistemara jotzeko beharrezko ezagutzak lortzeko
baliagarri izango delakoan nago. Apala izanagatik ere, kontuan hartzeko modukoa
deritzogu eskuliburu honi; giza eskubideak, duintasuna eta berdintasuna herritar guzti-
guztien esku egon daitezen.
Navanethem Pillay
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren
vi Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 6 09/03/2012 9:34:31
8. Aurkibidea
Orrialdea
Aurkezpena......................................................................................................................... iii
Hitzaurrea............................................................................................................................. v
Siglak eta laburdurak........................................................................................................ viii
Sarrera.................................................................................................................................. ix
I NAZIO BATUEN GIZA ESKUBIDEETARAKO GOI-KOMISARIOAREN BULEGOAREN
AURKEZPENA...................................................................................................................... 1
II GEGKB-REN BEKAK ETA PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK..................................... 15
III GEGKB-REN ARGITALPENAK ETA BALIABIDE MATERIALAK .............................. 25
IV ITUNEN BIDEZ SORTUTAKO GIZA ESKUBIDEEN ORGANOAK ........................... 31
V GIZA ESKUBIDEEN KONTSEILUA .......................................................................... 75
VI PROZEDURA BEREZIAK.........................................................................................107
VII ALDIZKAKO AZTERKETA UNIBERTSALA..............................................................137
VIII GIZA ESKUBIDEEN BALIZKO URRAKETEN SALAKETAK AURKEZTEA................155
IX FUNTSAK ETA FINANTZAKETA-LAGUNTZAK ......................................................177
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa vii
NACIONES UNIDAS_3.indd 7 09/03/2012 9:34:31
9. Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
Siglak eta laburdurak
ACT: Denok batera komunitateei laguntzen proiektua
CAT: Torturaren eta bestelako tratu krudel, anker edo umiliagarrien aurkako
Konbentzioa
CEDAW: Emakumea diskriminatzeko era guztiak deuseztatzeari buruzko Konbentzioa
CRC: Haurraren eskubideei buruzko Konbentzioa
ECOSOC: Ekonomia eta Gizarte Kontseilua
AAU: Aldizkako Azterketa Unibertsala
DNBF: Demokraziarako Nazio Batuen Funtsa
ICCPR: Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna
ICERD: Arraza-diskriminazioko era guztiak deuseztatzeari buruzko nazioarteko
Konbentzioa
ICESCR: Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen nazioarteko Ituna
ICRMW: Langile migratzaile guztien eta haien senideen eskubideak babesteari
buruzko nazioarteko Konbentzioa
GEEN: Giza eskubideen erakunde nazionala
GEGKB: Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
GKE: Gobernuz kanpoko erakundea
OPCAT: Torturaren eta bestelako tratu krudel, anker edo umiliagarrien aurkako
Konbentzioaren hautazko protokoloa
ATH: Aurrerapen txikieneko herrialdeak
GNBP: Garapenerako Nazio Batuen Programa
UNESCO: Hezkuntzarako, Zientziarako eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea
UNITAR: Lanbide Prestakuntzarako eta Ikerketarako Nazio Batuen Erakundea
viii Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 8 09/03/2012 9:34:31
10. Sarrera
Sarrera
Eskuliburu honi buruz kontuan hartu beharrekoak
Nazio Batuen giza eskubideetarako programarekin lanean: gizarte zibilarentzako eskuliburua
egunez egun eta nonahi giza eskubideak sustatzen, babesten eta defendatzen dituzten
eragileei zuzenduta dago.
Bigarren edizio honetarako, eskuliburuaren lehendabiziko argitalpenaren erabiltzaileen
artean egindako inkesta hartu zuten oinarri (Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi
Komisarioaren Bulegoarekin lanean: GKEentzako eskuliburua (2006) dokumentuaren
inguruan jasotakoa, hain zuzen). Hala, bigarren argitalpen hau zehatzagoa, eguneratua
eta zuzendua da, eta Nazio Batuen sistemako giza eskubideen organo eta mekanismoak
ditu ardatz. Eskuliburua gizarte zibileko eragile guztientzat pentsatuta dago; gobernuz
kanpoko erakundeentzat (GKE) besteak beste, baina horietara mugatu gabe. Hala, gizarte
zibilak Nazio Batuen giza eskubideen alorreko organoekin eta mekanismoekin orpoz orpo
jardun dezakeela azaltzen du eskuliburu honek. Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi
Komisarioaren Bulegoa (GEGKB) eskuliburu hau baliagarria izango delakoan dago; organo
eta mekanismo hauen bidez, giza eskubideak jende gehiagok erabil eta aldarrika ditzan.
Zeintzuk dira gizarte zibileko eragileak?
Nazio Batuen helburuekin bateragarriak diren interes, helburu edo balio komunak aintzat
hartuta, borondatez parte hartzen eta publikoki jarduten dutenak dira gizarte zibileko
eragileak, eskuliburu honen arabera. Dokumentu hau giza eskubide unibertsalak sustatzeko
eta babesteko interesa duten gizarte zibileko eragileei zuzenduta dago. Besteak beste:
• Giza eskubideen defendatzaileak.
• Giza eskubideen aldeko erakundeak (GKEak, elkarteak, biktima-taldeak).
• Aurrekoekin zerikusia duten alorretan jarduten duten erakundeak.
• Koalizioak eta sareak (emakumeen, haurren edota ingurumenaren alorreko
eskubideak).
• Ahalmen-urritasuna duten pertsonak eta haiek ordezkatzen dituzten erakundeak.
• Komunitate-taldeak (herri indigenak, gutxiengoak).
• Erlijioaren inguruko taldeak (elizak, erlijio-taldeak).
• Sindikatuak (batetik, talde sindikalistak, eta, bestetik, kazetarien elkarteak, abokatuen
elkargoak, epaileen elkarteak, ikasleen sindikatuak eta tankerako lanbide-elkarteak).
• Gizarte-mugimenduak (bakearen aldeko mugimenduak, ikasle-mugimenduak,
demokraziaren aldekoak).
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa ix
NACIONES UNIDAS_3.indd 9 09/03/2012 9:34:31
11. Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
• Giza eskubideen eremuan zuzenean lan egiten duten profesionalak (gizaldeko
langileak, abokatuak, medikuak eta gainerako osasun-langileak).
• Biktimen senideak.
• Giza eskubideen alde lan egiten duten erakunde publikoak (eskolak, unibertsitateak,
ikerkuntzako erakundeak).
Estatuz estatu giza eskubideen babes iraunkorra finkatzeko, funtsezkoa da gizarte zibil
sendo eta autonomoa izatea, aske jarduteko gai dena eta giza eskubideen alorrean
trebatuta dagoena. Horrenbestez, gizarte zibileko eragileak bazkide garrantzitsu dira Nazio
Batuen giza eskubideen sisteman.
Eskuliburu honek ez ditu estatuetako giza eskubideen alorreko erakundeak aztertzen, nahiz
eta erakunde horiek giza eskubideak sustatzeko eta babesteko ekarpen garrantzitsua
egiten duten. GEGKBren webgunean giza eskubideen erakundeen inguruko informazioa
eta baliabideak kontsulta daitezke, estatuz estatu. Era berean, GEGKBren giza eskubideen
erakundeetarako unitatearekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, niu@ohchr.org
helbide elektronikoaren bitartez.
Eskuliburuaren edukia
Eskuliburua GEGKBren aurkezpenarekin hasten da (I. kapitulua); ondoren, bekei eta
prestakuntza-programei buruzko informazioa biltzen du (II. kapitulua). Horren ostean,
batzordearen argitalpenak eta baliabideak ditu hizpide (III. kapitulua). Era berean, Nazio
Batuen giza eskubideen organoak eta mekanismoak aipatzen ditu, bai eta haietara jotzeko
moduak ere. Hauexek dira:
Itunen bidez sortutako giza eskubideen organoak (IV. kapitulua);
• Giza Eskubideen Kontseilua eta bere mekanismoak; konparazio batera, Aholku
Komitea, Gizarte Foroa, Gutxiengoen auziei buruzko Foroa, herri indigenen eskubideei
buruzko adituen mekanismoa, garapen eskubideari buruzko lantalde irekia,
adierazpenaren inguruko zenbait mekanismo eta Durbango ekintza-programa (V.
kapitulua).
• Prozedura bereziak (VI. kapitulua).
• Aldizkako azterketa unibertsala (VII. kapitulua).
• Giza eskubideen ustezko urraketen salaketak aurkeztea (VIII. kapitulua).
Azken kapituluak funtsen eta finantza-laguntzen inguruko informazioa jasotzen du (IX.
kapitulua). Horietako batzuk GEGKBk kudeatzen ditu.
Irakurleek informazioa errazago eskura dezaten, eskuliburuko kapitulu bakoitza bereizita dago
argitaratuta. Banakako kapituluak edota eskuliburu osoa GEGKBren webgunean jaits daitezke.
x Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 10 09/03/2012 9:34:32
12. Sarrera
Nabarmendu beharra dago eskuliburu hau ez dela argitalpen independente bat, ez eta
gida estatiko bat ere. Ahal dela, GEGKBren webguneari eta beste baliabide batzuei egiten
zaie erreferentzia, irakurleek informazio eguneratua izan dezaten. Baliabide gehigarriak
erabiltzea gomendatzen zaie irakurleei.
Egitura
Oro har, kapituluek hiru atal dituzte:
• Erakundearen edo mekanismoaren aurkezpena.
• Funtzionamendua.
• Gizarte zibileko eragileek zer egin behar duten bertara jotzeko.
Era berean, GEGKBren helbide garrantzitsuen zerrenda agertzen da kapitulu bakoitzean, bai
eta beste baliabide batzuen estekak ere.
Irakurleen iruzkinak eta oharrak
Eskuliburu hau tresna dinamikoa da, eta GEGKBko Gizarte Zibilaren Unitateak atsegin handiz
jasotzen ditu irakurleen iruzkinak eta oharrak. Helbide honetara bidal ditzakezue:
Gizarte Zibilaren Unitatea
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
Palais des Nations
CH-1211 Geneva 10, Suitza.
Helbide elektronikoa: CivilSocietyUnit@ohchr.org.
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa xi
NACIONES UNIDAS_3.indd 11 09/03/2012 9:34:32
14. I
I. AZIO BATUEN GIZA ESKUBIDEETARAKO
N
GOI-KOMISARIOAREN BULEGOAREN
AURKEZPENA
A. Nazio Batuen programa, giza eskubideen eremuan
Giza eskubideen inguruko Nazio Batuen programaren helburua giza eskubideak sustatzea
eta babestea da, pertsona guztientzat eta leku guztietan. Programa giza eskubideen
esparruan lan egiten duten Nazio Batuetako erakundeek eta organismoek gauzatzen
dute, baita eskuliburu honek aztertzen dituen giza eskubideen alorreko organoek eta
mekanismoek ere. Guztien helburua nazioartean aitortutako giza eskubideak sustatzea
eta babestea da, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak duela 60 urte baino gehiago
aldarrikatutako eskubide zibil, kultural, ekonomiko, politiko eta sozialen eremuetan.
Giza eskubideen eremuan mundu-mailako autoritate den aldetik, Nazio Batuen Giza
Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoak (GEGKB) Nazio Batuen Giza
Eskubideetarako Programaren gidari izateko egitekoa du, eta, horrez gain, Nazio Batuen
Gutunean jasotako giza eskubide guztiak sustatzeko eta babesteko ardura du, baita giza
eskubideen inguruko nazioarteko zuzenbidean bildutakoak ere.
Errespetua nagusi den mundua lortzea du helburu, guztiek giza eskubideak gozatzen
dituztena. GEGKBk giza eskubide guztiak herri guztietan babesteko egiten du borroka.
Herritarrek beren eskubideak beteta izan ditzaten sustatzen du, eta esandako eskubideak
babesteko ardura dutenei laguntza eskaintzen die, eskubide horiek betetzen direla
ziurtatzeko.
B. Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
GEGKB Nazio Batuen Idazkaritzaren parte da, eta Giza Eskubideetarako goi-komisarioak
zuzentzen du (1993an sortu zen kargu hori).1
1
Ikus 1993ko abenduaren 20ko Batzar Orokorraren 48/141 ebazpena. GEGKBren lana bat dator Nazio
Batuen Gutunarekin, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin eta giza eskubideen inguruko
ondorengo tresnekin, hala nola 1993ko Vienako Adierazpena eta Ekintza Programa eta 2005eko
Munduko Gailurraren Amaierako Dokumentuarekin (Batzar Nagusia, 2005eko irailaren 16ko 60/1
ebazpena).
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa 1
NACIONES UNIDAS_3.indd 1 09/03/2012 9:34:32
15. I Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
Hainbat eragilerekin aritzen da elkarlanean –gobernuak, giza eskubideen erakundeak,
gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) eta gizarte zibilaren gainerako eragileak barne–, giza
eskubideekiko konpromisoek ahalik eta irismen handiena izan dezaten.
Nazio Batuetako giza eskubideen funtzionario nagusi den aldetik, goi-komisarioa biktimen
autoritate morala eta eleduna da. Goi-komisarioak bulegoaren eginkizuna eta baloreak
babesten, lehentasunak ezartzen eta jarduerak zuzentzen ditu. Goi-komisarioak adierazpen
publikoak eta deialdiak egiten ditu giza eskubideen egoeren eta krisialdien inguruan;
gobernuekin hitz egiten du, giza eskubideak estatuetan babesten direla ziurtatzeko;
mundu osoan bidaiatzen du, giza eskubideen inguruko mezuak guztiengana irits daitezen,
eskubiderik ez dutenei entzuteko eta giza eskubideak babesteko funtsezko ardura dutenekin
harremanetan hasteko.
Giza eskubideen estandarrak Nazio Batuen programa guztietan integratzeko egiten du
lan goi-komisarioak. Era berean, bakearen eta segurtasunaren aldeko lanak elkarrekin
lotuta berrindar daitezen lan egiten du, baita garapenaren eta giza eskubideen aldekoak
ere (horiexek baitira Nazio Batuen sistemako hiru funtsezko zutabeak), guztia ere giza
eskubideak Nazio Batuen jarduera guztietan giltzarri izan daitezen.
Goi-komisarioak jendaurrean hitz egiten du, argi eta garbi, giza eskubideen munduko
egoeraz, zigorgabetasunaren aurka borrokatzeko eta estatuei beren ekintzen eta ez-
egiteen ardura harrarazteko. Horrenbestez, espero izatekoa da goi-komisarioari eta
bulegoari hainbat sektorek kritikak egitea. Beraz, giza eskubideen gaineko ikuspegiak
politizatuta egon ohi diren eztabaidetan formulatzean, oso garrantzitsua da giza eskubideen
objektibotasuna, zehaztasuna eta unibertsaltasuna nagusitzea bulegoaren eginkizunean.
Gaur egungo goi-komisarioak, Navanethem Pillay andreak, 2008ko irailean hartu zuen
kargua. Louise Arbour andrea (2004-2008), Sergio Vieira de Mello jauna (2002-2003)2, Mary
Robinson andrea (1997-2002) eta Jose Ayala Lasso jauna (1994-1997) izan ziren aurrekoak.
Bertrand G. Ramcharan jauna bitarteko goi-komisario izan zen 2003tik 2004ra.
GEGKBren egoitza Genevako (Suitza) Wilson jauregian dago, eta New Yorkeko Nazio Batuen
egoitzan ere badu bulego bat. Haren ordezkaritzek 900 funtzionario baino gehiago dituzte,
eta erdiek tokian-tokian lan egiten dute. Hala, herrialdeko ekipoak eta bulegoak, eskualdeko
bulegoak eta giza eskubideen alorreko aholkulariak dituzte, bai eta giza eskubideen
partaideak ere Nazio Batuen bake-misioetan.
2
2003ko abuztuaren 19an, Sergio Vieira de Mello jauna hilik suertatu zen Bagdaden, Nazio Batuen
beste 21 kiderekin batera. Han lan egiten zuen Irakeko Nazio Batuen Idazkari Nagusiaren Ordezkari
Berezi gisa.
2 Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 2 09/03/2012 9:34:32
16. NAZIO BATUEN GIZA ESKUBIDEETARAKO
Sarrera
GOI-KOMISARIOAREN BULEGOAREN AURKEZPENA
I
Giza Eskubideetarako goi-komisarioaren mandatua
Hauxe da goi- aholkularitza eta laguntza giza eskubide guztiak
komisarioaren mandatua, teknikoko zerbitzuak errespetatzen direla
Batzar Nagusiaren 48/141 ematea. bermatzeko.
ebazpenaren bidez • Nazio Batuen • Nazioarteko lankidetza
onartua: hezkuntzako eta zabaltzea.
informazio publikoko • Giza eskubideak
• Pertsona guztiek programak koordinatzea sustatzeko eta babesteko
eskubide guztiak baliatu giza eskubideen jarduera guztiak
ahal izateko modua eremuan. koordinatzea Nazio
sustatzea eta babestea. • Zeregin aktiboa izatea Batuen sistema osoan.
• Nazio Batuen organo giza eskubideak erabat • Nazio Batuen
eskudunei gomendioak betetzeko bidean dauden mekanismoak
ematea, giza eskubide eragozpenak ezabatzeko. arrazionalizatzea,
guztiak sustatze eta • Modu aktiboan lan egokitzea, sendotzea
babeste aldera. egitea, aurrerantzean ere eta sinplifikatzea giza
• Garapenerako eskubidea giza eskubideak urra ez eskubideen eremuan.
sustatzea eta babestea. daitezen.
• Giza eskubideen • Gobernuekin
jardueretarako elkarrizketak izatea,
C. GEGKBren eginkizuna eta jarduerak
GEGKBren eginkizuna mundu osoko gizaki guztien eguneroko zereginetan giza
eskubideen arauak aplikatzea da. Horretarako, gobernuekin, parlamentuekin, agintari
judizialekin, poliziako eta presondegietako funtzionarioekin, giza eskubideen erakunde
nazionalekin, GKEekin eta gizarte zibileko eragileekin orpoz orpo egiten du lan, bai
eta Nazio Batuen bazkideekin ere, giza eskubideen inguruan kontzientziatzeko eta
errespetarazteko. Pertsonek eskubideak aldarrikatzeko duten gaitasuna indartzen du
GEGKBk, eta giza eskubideen eremuan dituzten betebeharrak betetzen laguntzen die
estatuei.
Tokiko, estatuetako eta nazioarteko GKEak giza eskubideen nazioarteko mugimenduaren
funtsezko osagarri dira, eta ezinbesteko laguntzaile GEGKBrako. Giza eskubideak
urratzen direnean mundu osoa jakinaren gainean ipintzen dute. Biktimak defendatzen
dituzte, hezkuntzaren bidez giza eskubideak sustatzen dituzte, eta hobekuntzak eta
aurrerapenak lortzeko kanpaina egiten dute. GEGKBren eta gizarte zibilaren arteko
harremana dinamikoa da, lankidetza du oinarri. Horrek GEGKBren lan-esparru guztietan
dauka eragina.
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa 3
NACIONES UNIDAS_3.indd 3 09/03/2012 9:34:32
17. I Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
GEGKBren lan-eremuek giza eskubide guztiak hartzen dituzte. Jarduera bakoitza besteekin
lotuta dago, osagarriak dira. Guztiak ere GEGKBren egitekoaren zati dira.
Lan tematikoak giza eskubideak identifikatzeko eta hutsuneak tratatzeko balio du; horrez
gain, babesa zaindu, ikerketak egin eta eguneroko hainbat gai jorratzen ditu, hala nola
klima-aldaketa eta genero-indarkeria, guztia ere giza eskubideak erreferentzia hartuta.
GEGKBk eskubideen babesa sustatzera eta eskubideak aitortzera bideratutako nazioarteko
araudi berria garatzen laguntzen du.
Gainbegiratze-lanaren helburua estandarrak praktikan aplikatzea da; hartara, giza
eskubideak gauzatzen laguntzen du.
Tokian tokiko aplikazioaren bidez, GEGKBk garaiz hautematen ditu giza eskubideen
krisialdiak eta zenbait egoeraren hondamendiak. Hala, krisialdien kasuan, gobernuei
laguntza teknikoa eskaintzen die, eta pertsonak eta baliabideak zabaltzen ditu.
Halaber, GEGKBk sentsibilizazio-lanaz gain, giza eskubideen alorreko heziketa-lana ere
egiten du. Pertsonak adoretzen saiatzen da, beren eskubideak babesaraz ditzaten eta,
Nazio Batuen giza eskubideen organoen eta mekanismoen bidez, aldaketarako eragile izan
daitezen, horixe baita eskuliburu honen oinarria.
GEGKBren jarduerak Nazio Batuen aurrekontu arruntarekin finantzatzen dira, bai eta
estatu kideen, gobernuz kanpoko erakundeen, fundazioen eta partikularren borondatezko
ekarpenekin ere.
Auzi tematikoen inguruko eginkizun-esparruak
GEGKBk giza eskubideen babesaren eta arauen ezarpenaren alorrean alderdi berriak
aztertzen ditu, eta hainbat auzi tematiko jorratzen ditu. Aholkularitza juridikoa ematen du,
bai eta politikak diseinatzeko aholkularitza ere. Era berean, ikerketak egiten ditu, eta, horrez
gain, eztabaida, auzi eta joera berriei buruzko kontsultak sustatzen ditu, eta giza eskubide
tematikoen eremuko zenbait alderdi interesgarrirekin elkartzen ere saiatzen da.
Hauexek dira eremu tematikoetako batzuk:
• Diskriminazioaren aurkako borroka.
• Haurrak.
• Klima-aldaketa eta ingurumena.
• Eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak; osasuna, etxebizitza, elikagaiak eta
ura izateko eskubidea barne.
• GIB/hiesa.
• Giza eskubideen ebaluazioa eta planifikazioa, herrialdeen arabera.
• Giza eskubideak enpresen esparruan.
4 Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 4 09/03/2012 9:34:33
18. NAZIO BATUEN GIZA ESKUBIDEETARAKO
Sarrera
GOI-KOMISARIOAREN BULEGOAREN AURKEZPENA
I
• Giza eskubideak eta terrorismoaren aurkako borroka.
• Giza eskubideak eta desgaitasuna.
• Hezkuntza eta giza eskubideetako trebakuntza.
• Giza eskubideen integrazioa.
• Zaintza-lana eta ikerketak giza eskubideen eremuan.
• Giza eskubideak bake-operazioetan.
• Herri indigenak eta gutxiengoak.
• Milurteko Garapen Helburuak eta garapenerako eskubidea, pobrezia gutxitzea barne.
• Arrazakeria.
• Zuzenbide-estatua eta demokrazia, justizia-administrazioa barne; gobernu ona;
ustelkeriaren kontrako erantzukizuna, zigorgabetasuna eta borroka-ekimenak.
• Segurtasun-politikak.
• Merkataritza eta globalizazioa.
• Pertsonen salerosketa.
• Trantsizioko justizia.
• Emakumearen giza eskubideak eta generoaren inguruko auziak.
Programa horiek eskarmentua eta ideia berritzaileak eskaintzen dituzte Nazio Batuen giza
eskubideen programarako oso garrantzitsuak diren zenbait auzi intersektorialen inguruan;
hala nola, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren inguruan. Arreta berezia merezi
duten talde eta gaietan aritzen dira: arraza-diskriminazioa, gutxiengoak eta herri indigenak,
emakumearen giza eskubideak eta genero-kontuak, ahalmen urritasuna, pertsonen
salerosketa eta GIBek erasandako pertsonak.
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa 5
NACIONES UNIDAS_3.indd 5 09/03/2012 9:34:33
19. I Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
Zigorgabetasunaren aurkako baterako lana eta zuzenbide-estatua
2005ean esperientziak aintzat hartu tailer horietan. Tokiko
zigorgabetasunaren zituzten. GKEak erabakigarriak
aurka borrokatzeko dira printzipioak
printzipio multzo Batzar Nagusiak, zabaltzeko eta tokian
eguneratua idatzi zen 2005ean, helegiteak tokiko aplikagarritasuna
batetik, eta, bestetik, jartzeko eta ordaintzak zaintzeko. GKEek, besteak
helegiteak jartzeko eta jasotzeko eskubideei beste, gobernuekin lan
ordaintzak jasotzeko buruzko printzipioak eta egiten dute, printzipio
eskubidearen inguruko oinarrizko ildoak ezarri horiek aplikatzeko
printzipioak eta ildo zituen. Era berean, Giza eta betetzeko. Hala,
nagusiak. Eskubideen Batzordeak dokumentuotan bildutako
giza eskubideak eskubideak bermatzen
Hasierako bertsioak babesteko eta sustatzeko direla ziurtatzen dute.
idatzi ondoren, GEGKBk printzipio eguneratuen
hainbat eragile bildu sorta aintzat hartu zuen, Informazio gehiago nahi
zituen, elkarrizketa eta zigorgabetasunaren aurka izanez gero, ikus:
xehetasunei buruzko borrokatze aldera.
iruzkinak sustatze • Giza eskubideak
aldera. Nazioarteko GEGKBk hainbat tailer babesteko eta sustatzeko
hainbat GKEk parte egin zituen bi printzipio- printzipio eguneratuen
hartu zuten; hala nola, sorta horiei buruzko sorta, zigorgabetasunaren
Legelarien Nazioarteko informazioa zabaltzeko, aurka borrokatzeko (E/
Batzordeak, Amnistia baita estatuetan horiek CN.4/2005/102/Add.1).
Internazionalak, Human aplikatzeko estrategien • Helegiteak jartzeko eta
Rights Watch-ek eta inguruan eztabaidatzeko ordaintzak jasotzeko
Trantsizio Justiziarako ere. GEGKBk tokian-tokian eskubideei buruzko
Nazioarteko Zentroak. dituen langileez eta Nazio printzipioak eta
GKEek estatuetako eta Batuen bake-misioez gain, oinarrizko ildoak (Batzar
nazioarteko erakundeen gatazka osteko egoeran Nagusiaren 60/147
ikuspegiak ipini zituzten dauden herrialdeetako Ebazpena).
mahai gainean, eta, hala, GKEetako ordezkariek
gaiari buruzko premiak eta ere parte hartu zuten
6 Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 6 09/03/2012 9:34:33
20. NAZIO BATUEN GIZA ESKUBIDEETARAKO
Sarrera
GOI-KOMISARIOAREN BULEGOAREN AURKEZPENA
I
Arauak ezartzea eta zaintzea
GEGKB kalitate gorena eskaintzen ahalegintzen da Nazio Batuen giza eskubideen alorreko
organo eta mekanismo nagusientzat egiten dituen ikerketa, esperientzia, aholkularitza eta
zerbitzu administratiboetan. Izan ere, halakoak egin behar izaten ditu arauak ezartzeko,
giza eskubideen inguruko nazioarteko zuzenbidearen eta jurisprudentziaren garapenean
laguntzeko, eta onartuta dauden giza eskubideen estandarrak aplikatzen direla zaintzeko.
Hauexek dira organo eta mekanismo horiek:
• Giza Eskubideen Kontseilua eta bere mekanismoak; hala nola, prozedura bereziak,
Aldizkako azterketa unibertsalaren Mekanismoa, salaketa-prozedura, Aholku Komitea,
Gizarte Foroa, Gutxiengoen auziei buruzko Foroa eta Herri indigenen eskubideen
inguruko adituen Mekanismoa.
• Giza eskubideen itunen bidez sortutako organoak.
GEGKBk gizarte zibilaren ahalmena indartzeko konpromisoa hartu du, gizarteak Nazio
Batuen giza eskubideen programa modu eraginkorrean erabil dezan. Hurrengo kapituluetan
ikusiko dugu zer-nola zuzen daitekeen gizarte zibila Nazio Batuen giza eskubideen alorreko
erakundeetara eta mekanismoetara GEGKBren bidez:
• IV. kapituluak giza eskubideen itunen bidez sortutako organoak jorratuko ditu.
• V. kapituluak Giza Eskubideen Kontseilua eta bere mekanismoak aztertzen ditu;
konparazio batera, Aholku Komitea, Gizarte Foroa, Gutxiengoen auziei buruzko Foroa,
Herri indigenen eskubideei buruzko adituen Mekanismoa, garapen eskubideari buruzko
lantalde irekia, adierazpenaren inguruko zenbait mekanismo eta Durbango ekintza-
programa.
• VI. kapituluan prozedura bereziak aztertuko ditugu.
• VII. kapituluak aldizkako azterketa unibertsalari buruzko xehetasunak ematen ditu.
• VIII. kapituluan giza eskubideak urratzen direnean salaketak nola aurkeztu azaltzen
da.
GEGKBk arauak ezartzeko eta zaintzeko egiten duen lanari buruzko
informazio gehiago nahi izanez gero, ikus GEGKBren webgunea.
Giza eskubideen aplikazioa
Giza eskubideen estandarrek ezer gutxi balio dute, aplikatu ezean. Gatazken ostean
suspertzen ari diren estatuek, baliabiderik ez dutenek edota ezagutza espezializatuak
falta dituztenek laguntza behar dute giza eskubideen eremuan dituzten betebeharrei
aurre egiteko. Hori dela eta, GEGKBk hainbat baliabide erabiltzen ditu, herrialdeek beren
eremuan giza eskubideak babesteko egiten duten lana sostengatzeko. Herrialdeekin dituen
harremanei loturik, aplikazioaren eremuko hutsuneak betetzen ahalegintzen da GEGKB;
esate baterako, gaiari buruzko ezagutza, ahalmena, konpromisoa edota segurtasuna.
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa 7
NACIONES UNIDAS_3.indd 7 09/03/2012 9:34:33
21. I Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
Tokian tokiko aplikazioen bidez, GEGKBk hainbat alor zainduko ditu:
• Estatuetako agintariek giza eskubideen nazioarteko estandarrei buruzko informazioa
izatea, bai eta estandar horiek legeetan, arauetan eta politiketan txertatzen jakitea
ere.
• Gobernuko funtzionarioek eta gizarte zibilak gaitasun handiagoa izatea giza
eskubideen eremuan agertzen zaizkien arazoei aurre egiteko.
• Gobernuko agintariei jakinaraztea zer betebehar dituzten giza eskubideen eremuan,
eta alor horretan dituzten oztopoak saihesteko neurri eraginkorrak aplikatzea.
• Eskubideen jabeek babes handiagoa izatea, segurtasuna arriskuan ipintzen duen
edozer politikaren aurrean.
• GEGKB egoera aproposagoan egotea giza eskubideen inguruko premiei tokian-tokian
aurre egiteko.
Gobernuekin, Nazio Batuen sistemarekin, GKEekin eta gizarte zibileko gainerako kideekin
elkarlanean, GEGKBren bulegoak eta tokian tokiko ordezkaritzek erantzun egokiak eta
eraginkorrak eman behar dituzte giza eskubideen inguruko erronkei aurre egiteko. Esate
baterako, GEGKBk giza eskubideen nazioarteko arauak estatuetako legerietan txertatzeko
ekimenei laguntzen die, eta, horrez gain, giza eskubideen inguruko estatuko erakunde
independenteen ezarpenari eta funtzionamenduari buruzko aholkularitza ematen du. Halaber,
giza eskubideei buruzko trebakuntza eskaintzen die justizia-administrazioei, polizia militarrari
eta parlamentuei beren lanarekin lotutako nazioarteko estandarren inguruan, eta haiekin
aritzen da elkarlanean. Era berean, aholkularitza eskaintzen die itunen bidez sortutako
organoei eta aldizkako azterketa unibertsalera aurkeztu beharreko txostenei buruz, eta,
gainera, prestakuntza-programak antolatzen ditu giza eskubideen inguruan.
Gizarte zibila funtsezko kide da GEGKBk tokian-tokian egiten dituen jarduera guztietan.
Hona hemen gizarte zibilak GEGKBrekin tokian-tokian dituen konpromisoen eta lankidetzaren
zenbait adibide:
• GEGKB ohartaraztea, giza eskubideak hondatzen direnean eta joera gainerakorrak
sortzen direnean.
• GEGKBri informazioa ematea giza eskubideen egoeraren, haien eboluzioaren eta
tokiko zein estatuko ustezko urratzeen gainean.
• GEGKBrekin elkarlanean aritzea, giza eskubideen inguruko mintegiak, tailerrak edota
trebakuntza-programak antolatzeko, baita giza eskubideen alorreko sentsibilizazio-
proiektu nazionalak edo eskualde-mailakoak egiteko ere.
• GEGKBrekin elkarlanean aritzea, giza eskubideen itunak berresteko eta aplikarazteko.
GEGKBk tokian-tokian hainbat ordezkaritza izan ditzake; esate baterako, estatuko eta
eskualdeko bulegoak, giza eskubideen partaideak Nazio Batuen bake-operazioetan, giza
eskubideetarako aholkulariak Nazio Batuek herrialdeak laguntzeko dituen taldeetan eta esku-
hartze bizkorra giza eskubideen inguruko krisi hasi berrietan.
8 Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 8 09/03/2012 9:34:34
22. NAZIO BATUEN GIZA ESKUBIDEETARAKO
Sarrera
GOI-KOMISARIOAREN BULEGOAREN AURKEZPENA
I
GEGKBren Ugandako bulegoarekin lankidetza, desgaitasunen bat
duten pertsonen eskubideak hobeto babesteko eta zabaltzeko
GEGKBk Ugandan duen betiere giza eskubideen 2007ko Giza Eskubideen
bulegoak desgaitasunen arauak aintzat harturik. Egunaren ospakizunean.
bat duten pertsonen • Desgaitasunen bat duten • Soroti barrutiko
elkarteekin lan egiten pertsonen egoeraren administrazioaren bloke
du, hainbat helburu gaineko zaintza-ekintzak nagusian arrapala bat
lortzeko; konparazio eta eztabaidak egin eraikitzea babestu zuen,
batera, desgaitasuna giza zituen, eta desgaitasunen eraikin publikoetarako
eskubideen inguruko bat duten pertsonez sarbidea errazteko.
arazo dela jakinaraztea, gai arduratzen diren GKEen GKEek etengabe egiten
horretan aplika daitezkeen parte-hartzea modu duten sustapen-lanaren
giza eskubideen aktiboan sustatu zuen ondorioz, beste zenbait
inguruko arauei buruzko hainbat barrutitan, giza arrapala ere eraiki
kontzientziazioa sustatzea, eskubideen koordinazio- zituzten hirian.
eta araudi hori legerian, mekanismoen barruan. • Desgaitasunen bat
politiketan eta estatuko • Desgaitasunen bat duten duten pertsonak giza
planetan behar bezala pertsonen sindikatu eskubideen inguruko
jasoaraztea. Ugandako nazionala babestu zuen, nazioarteko arauen
bulegoak honako ekintza sinadurak biltzeko eta inguruan trebatu zituzten,
hauek egin ditu GKEekin: desgaitasunen bat duten bai eta estatuko lege
pertsonen eskubideen eta politiken inguruan
• Kontsulta bat egin hitzarmena berrets dezala ere. Horrez gain, braille
zuen desgaitasunen eskatzeko Ugandako hizkuntzan ere banatu
inguruko estatuko legeria Gobernuari. Hala, zuten materiala.
betetzeko aholkularitza mila sinadura baino
teknikoa eskaintzeko, gehiago batu zituzten
1. Herrialdeko bulegoak
GEGKB gero eta toki gehiagotan ari da ezartzen poliki-poliki. Besteak beste, honako
egitekoak ditu: giza eskubideak zaintzea, txosten publikoak egitea, laguntza teknikoa
ematea eta epe luzeko politika eta helburu iraunkorrak ezartzen laguntzea gobernuei.
2. Eskualdeko bulegoak
GEGKBk eskualde jakin bateko zenbait herrialderentzat garrantzitsuak izan daitezkeen
giza eskubideen inguruko arazoak identifikatzen ditu. Eskualdeetan eta herrialdeetan
laguntza ematen du, eta esperientziak eta jardunbide egokiagoak trukatzen laguntzen du.
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa 9
NACIONES UNIDAS_3.indd 9 09/03/2012 9:34:34
23. I Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
GEGKBren eskualdeko bulegoek gaia bikain ezagutzen dute, eta eskualdeko eta gobernuko
erakundeekin, herrialdeei laguntzeko Nazio Batuen taldeekin, nazioarteko eta eskualdeko
erakundeekin, giza eskubideen nazioarteko erakundeekin eta gizarte zibilarekin lankidetzan
jarduten dute.
3. Giza eskubideen partaideak Nazio Batuen bake-operazioetan
Nazio Batuek bakea iraunarazteko eta sendotzeko antolatzen dituen operazioetan parte
hartzen du GEGKBk, eta egiteko garrantzitsua izaten du bake-operazioetako eta gai
politikoetako Nazio Batuen departamentuetako giza eskubideen partaideek tokian-tokian
egiten dituzten operazio konplexuetan. Era berean, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak
bakearen eta nazioarteko segurtasunaren inguruan egiten duen lanean laguntzen du
GEGKBk. Egiteko horiek argi uzten dute zer-nolako garrantzia duten giza eskubideek Nazio
Batuen eginkizunaren edozer alderditan.
GEGKBk lehentasunezko lau esparru identifikatu ditu, eta horiek bake-operazioetan
txertatzen saiatzen da:
• Bake-prozesuetan justizia egon dadin zaintzea eta erantzukizunak eskatzea.
• Giza eskubideak ez urratzeko prebentzioa, eta urratutakoan konponbideak topatzea.
• Ahalmena eta erakunde nazionalak indartzea.
• Giza eskubideak txertatzea Nazio Batuen programen bidez.
Nazio Batuen misioarekin elkarlana Sudanen, emakumeen
eskubideen inguruan
2008ko martxoaz geroztik, elkarlanean. Irratsaioaren zuten parte programan,
Nazio Batuen Sudango helburua herritarrak bai eta gizarte zibileko
misioko giza eskubideen genero-indarkeriarik gabe kideek ere. Ekimena
Bulegoak (UNMIS) bizitzeko eskubideari bertako komunitateetarako
irratsaio bat egiten du, buruz kontzientziatzea tailerrekin batera egin
emakumeen eskubideen da. Nilo Goieneko zuten.
aldeko taldearekin eta Estatuko Legegintza
Malakal irratiarekin Batzarreko kideek hartu
4. Giza eskubideetarako aholkulariak Nazio Batuek herrialdeak babesteko
dituzten taldeetan
GEGKBk giza eskubideetarako aholkulariak bidaltzen ditu Nazio Batuek herrialdeak babesteko
dituzten taldeak indartzeko, herrialdeko bertako koordinatzaileek hala eskatuta. Adituok herrialde
baten ahalmena eta erakundeak sortzeko edo indartzeko estrategien inguruko aholkularitza
10 Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 10 09/03/2012 9:34:34
24. NAZIO BATUEN GIZA ESKUBIDEETARAKO
Sarrera
GOI-KOMISARIOAREN BULEGOAREN AURKEZPENA
I
eskaintzen dute, giza eskubideak sustatze eta babeste aldera. Giza eskubideetarako
aholkulariek estatuetako eragileekin ere izaten dituzte harremanak giza eskubideen inguruko
arauak sustatzeko eta aplikatzeko; bai gobernuarekin, bai gizarte zibilarekin.
5. Erantzun bizkorra giza eskubideak krisian daudenean
Tokian tokiko ordezkaritzen bidez herrialdeekin harremanak izateaz gain, Erantzun
Bizkorreko Unitateak langile prestuak bidaltzen ditu, munduko edozer tokitako giza
eskubideen inguruko egoeraren gorabeherei aurre egiteko edo prebenitzeko. GEGKBk
ikerketa-misioak edota ikerketa-batzordeak abia edo lagun ditzake, giza eskubideak modu
larrian urratu direla dioten salaketak agertzen direnean.
Halaber, unitate hau GEGKBren puntu fokala da, bake-operazioetako giza eskubideen
partaideekiko harremanei dagokienez. GEGKBk, operazio horiek babesteko, kontratazioan,
hasierako orientazioan eta prestakuntzan laguntzen du eta, horrez gain, oinarrizko politiken
eta programen inguruko aholkularitza ematen du.
GEGKBren bekak eta prestakuntza-programak
GEGKBk zenbait beka eta programa sortu ditu, gizarte zibilak giza eskubideen
mekanismoetan duen egitekoa eta parte-hartzea bultzatzeko asmoz. Hauexek dira:
• Indigenentzako beka-programa.
• Gutxiengoentzako beka-programa.
• ATHentzako giza eskubideen inguruko beka-programa.
• Giza eskubideen erakunde nazionaletako langileentzako beka.
GEGKBren bekei eta prestakuntza-programei buruzko informazio
gehiago nahi izanez gero, ikus eskuliburu honetako II. kapitulua edota idatzi
publications@ohchr.org edo library@ohchr.org helbideetara.
GEGKBren argitalpenak eta baliabide materialak
GEGKBk giza eskubideen inguruko hainbat argitalpen taxutzen ditu; horien bidez, informazio
interesgarria eskaintzen die gobernuei, giza eskubideen inguruko erakunde nazionalei,
gizarte zibilari, komunikabideei eta, oro har, herritarrei. Argitalpen eta baliabide horietako
asko GEGKBren webgunetik jaits daitezke, edota GEGKBren informazio eta argitalpen
erakusmahaian eskatu.
GEGKBren argitalpen eta baliabideen inguruko informazio gehiago
nahi izanez gero, ikusi eskuliburu honetako III. kapitulua edota idatzi
publications@ohchr.org edo library@ohchr.org helbideetara.
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa 11
NACIONES UNIDAS_3.indd 11 09/03/2012 9:34:34
25. I Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
Laguntzak eta finantza-funtsak
Nazio Batuen funtsak eta laguntzak, hein batean, GEGKBk kudeatzen ditu. Laguntza eta
funts horien onuradun zuzenak izaten dira GKEak, oinarrizko erakundeak, lanbide-elkarteak
eta gizarte zibileko gainerako eragileak.
GEGKBk laguntza eta funts hauek kudeatzen ditu:
• Torturaren biktimentzako Nazio Batuen borondatezko ekarpenen Funtsa.
• Herri indigenentzako Nazio Batuen borondatezko ekarpenen Funtsa.
• Egungo esklabotzaren kontrako Nazio Batuen funts Fiduziarioa.
• Denok batera komunitateei laguntzen proiektua.
Laguntzei eta funtsei buruzko informazio gehiago lortzeko, ikus eskuliburu
honetako IX. kapitulua.
D. Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren
Bulegoaren egitura
Goi-komisarioak eta goi-komisarioaren albokoak zuzentzen dute GEGKB. Bulego
Exekutiboak babesten du bien lana, eta GEGKBren Zuzendaritza exekutiboko eta
kudeaketarako Azpiataleko zati da.
Zuzendaritza exekutiboko eta kudeaketarako Azpiatalak honako hauek hartzen ditu barne:
• New Yorkeko GEGKB; giza eskubideen inguruko auziak Nazio Batuen garapenerako
eta segurtasunerako agendan txertatzeaz arduratzen da. Horrez gain, Batzar Nagusian
jorratzen diren giza eskubideen inguruko gaietan laguntzen du Kontseilu Ekonomiko
eta Sozialean, Segurtasun Kontseiluan eta gobernuarteko beste zenbait
organismotan.
• Politika, plangintza, segimendu eta ebaluazioetarako Saila; GEGKBren
langileekin elkarlanean aritzen da, bulegoaren ikuspegi estrategikoa lehentasun
zehatzetan eta plan operatiboetan mamitu dadin, baita segimendua egiteko eta
inpaktua ebaluatzeko ere.
• Komunikazioen Saila; estrategiak sortzen eta txertatzen ditu herritarrek giza
eskubideen inguruko ezagutzak aberasteko eta nazioarteko komunitateari eremu
honetako aurrerapenen eta GEGKBren lanaren inguruko informazioa emateko.
• Emaileen eta kanpo-harremanen Saila; estatu kideei informazio sakona emateaz
arduratzen da, GEGKBren lanerako beharrezko planei, lehentasunei eta funtsei
buruz. Era berean, baliabideak kudeatzen ditu GEGKBren programen aplikazioa
babesteko.
12 Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 12 09/03/2012 9:34:34
26. NAZIO BATUEN GIZA ESKUBIDEETARAKO
Sarrera
GOI-KOMISARIOAREN BULEGOAREN AURKEZPENA
I
• Tokian tokiko babeserako eta segurtasunerako Saila; Nazio Batuen segurtasun
departamentuarekin elkarlanean, GEGKBko pertsona eta lokal guztien segurtasunaz
arduratzen da.
Gizarte Zibilaren Unitatea, oraindik orain sortua, Zuzendaritza exekutiboko
eta kudeaketarako Azpiatalaren parte da. Hauxe da gizarte zibileko eragileentzat
GEGKBrekin harremanetan jartzeko lehen sarbidea. Gizarte Zibilaren Unitateak
informazioa eta aholkularitza ematen du hainbat gairi buruz, eta politiken eta estrategien
inguruko aholkularitza eskaintzen du, lankidetza hobea lortzeko. Era berean, gizarte
zibilari Nazio Batuen giza eskubideen organoekin eta mekanismoekin harremanetan
jartzen laguntzeko erremintak sortzen ditu; eskuliburu hauxe dugu erreminta horien
adibide garrantzitsu bat.
Hauek dira Programak kudeatzeko eta babesteko Zerbitzuek lantzen dituzten
eremuak: aurrekontua eta funtsen kudeaketa; kontratazioa eta giza baliabideak; erosketak,
aktiboen kudeaketa eta tokian tokiko jardueretarako laguntza logistiko orokorra;
informazioaren teknologia eta langileen etengabeko trebakuntza.
Zuzendaritza exekutiboko eta kudeaketarako Azpiatalaz eta programak kudeatzeko eta
bestelako zerbitzuez gain, GEGKBk beste lau sail ditu:
• Giza eskubideen eta itunen kontseiluko Atala Giza Eskubideen Kontseiluaren eta
haren mekanismoen funtzionamendu egokiaz arduratzen da, bai eta giza eskubideen
itunen bidez sortutako organoez ere. Era berean, Torturaren biktimentzako Nazio
Batuen borondatezko ekarpenen Funtsaren jarduerak babesten ditu, eta gobernuarteko
organoek erabiltzeko sortutako dokumentazio ofizial guztia koordinatzen du.
• Prozedura Berezien Atalak prozedura berezietarako laguntza ematen du, eta
hainbat gairen, ikerketaren eta auzi juridikoren inguruko ezagutzak izaten ditu;
horretarako, ikerketa eta analisi lanak egiten ditu aldez aurretik. Gainera, laguntza
logistikoa eta administratiboa ere eskaintzen du. Atal honek mandatuen titularren eta
alderdi interesdunen arteko elkarlana ahalbidetzen du (gizarte zibila barne).
• Tokian tokiko operazioen eta lankidetza teknikoaren Atalak GEGKBk beste
herrialde batzuekin dituen lankidetza estrategien sorkuntza eta aplikazioa koordinatzen
ditu, lankidetza teknikoko programa kudeatzen du eta GEGKBren tokian tokiko
bulegoetarako sarbidea da.
• Ikerketarako eta garapen-eskubiderako Atalak GEGKBren kontu tematikoei
buruzko ikerkuntza-lanak egiten ditu giza eskubideen esparruan, eta laguntza
teknikoa ematen die tokian tokiko ordezkaritzei. Atal honek, era berean, GEGKBren
dokumentazio-zentroa eta argitalpen-programa kudeatzen ditu, eta hainbat tresna
metodologiko eta sorta didaktiko sortzen ditu herrialdeetan eta egoitzan bertan
erabiltzeko; guztia ere erakunde nazionalen, gizarte zibilaren eta gainerako bazkideen
ahalmena sendotzeko.
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa 13
NACIONES UNIDAS_3.indd 13 09/03/2012 9:34:35
27. I Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
E. GEGKBren baliabideak
GEGKBren webgunea
Gizarte zibilaren alderdi interesdunek GEGKBren webgunea kontsulta dezakete;
GEGKBren lanari eta jarduerei buruzko informazio eguneratua eta giza eskubideen hainbat
mekanismoren inguruko datuak aurkituko dituzte bertan. Halaber, GEGKBren webgunean
bulegoaren jardueren eta emaitzen urteko txostenak eta goi-komisarioaren kudeaketaren
plan estrategikoa kontsulta daitezke.
Ikusi http://www.ohchr.org helbidea
F. GEGKBrekin harremanetan nola jarri
Egoitzaren helbideak:
Palais Wilson:
52, rue des Pâquis
CH-1201 Geneva 10, Suitza
Motta eraikina:
48, avenue Giuseppe Motta
CH-1202 Geneva, Suitza
Posta helbidea
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
Palais des Nations
8–14, avenue de la Paix
CH–1211 Geneva 10
Telefonoa: +41 (0)22 917 90 00
Webgunea: http://www.ohchr.org
Eskuliburua euskaraz eta formatu digitalean kontsulta daiteke GEGKBren webgunean
http://www.ohchr.org/manualsociedadcivil/
Bertan, eskuliburuaren kapitulu guztiak jaits daitezke, bai eta argitalpenean agertzen diren erreferentzia
guztien loturak kontsultatu ere.
14 Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 14 09/03/2012 9:34:35
28. NAZIO BATUEN GIZA ESKUBIDEETARAKO
GEGKB-REN BEKAK ETA PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK
Sarrera
GOI-KOMISARIOAREN BULEGOAREN AURKEZPENA
I
II. GEGKB-REN BEKAK ETA PRESTAKUNTZA- II
PROGRAMAK
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoak (GEGKB) kapitulu
honetan agertzen diren bekak eta prestakuntza-programak sortu zituen, gizarte zibilak
giza eskubideen mekanismoetan duen rola eta parte-hartzea bultzatzeko. Gizarte zibilaren
ekarpenari eta parte-hartze zuzenari esker, giza eskubideak are gehiago sendotzen dira.
Kapitulu honetan, gizarte zibilaren alderdi interesdunek GEGKBren beka-programetan eta
prestakuntza-tailerretan parte hartu ahal izateko informazioa dago jasota.
Kapitulu honetan agertzen diren programa eta tailerretan parte hartzeko edo
haiek erabili ahal izateko, ez da beharrezkoa Nazio Batuen Kontseilu Ekonomiko
eta Sozialak (ECOSOC) GKEak edo gizarte zibilaren gainerako alderdi interesdunak
erakunde aholku-emailetzat aitortuta edukitzea.
A. Beka-programak
Beka-programei esker, aukeratutako hautagaiek giza eskubideen mekanismoak eta
nazioarteko erakundeak sakon ezagutzeko aukera izango dute.
GEGKBk lau beka-programa kudeatzen ditu. Programon xedea zenbait taldek edo
partikularrek giza eskubideen eginkizunaren eremuan duten ahalmena sendotzea da:
• Ordezkari indigenentzako beka-programak talde indigenetako kideei laguntzak
ematen dizkie, giza eskubideen inguruko prestakuntza-programa batean parte
hartzeko.
• Gutxiengoentzako beka-programak gutxiengo nazional, etniko, erlijioso edo
linguistikoetako kideei laguntza ematen die, giza eskubideen inguruko prestakuntza-
programan parte hartzeko.
• ATHetako giza eskubideen ikasleentzako beka-programak ATHetako
graduondoko ikasleei laguntza ematen die, Nazio Batuen eta giza eskubideen inguruko
prestakuntzan parte hartzeko.
• Giza Eskubideen Erakunde Nazionaletako langileentzako bekak GEENetako
langileei laguntza ematen die giza eskubideen nazioarteko zuzenbideari buruzko
gaikuntza-programa baten bidez, bai eta GEGKBek GEENekin egiten duen lanaren
bidez ere.
Eskuliburua euskaraz eta formatu digitalean kontsulta daiteke GEGKBren webgunean
http://www.ohchr.org/manualsociedadcivil/
Bertan, eskuliburuaren kapitulu guztiak jaits daitezke, bai eta argitalpenean agertzen diren erreferentzia
guztien loturak kontsultatu ere.
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa 15
NACIONES UNIDAS_3.indd 15 09/03/2012 9:34:35
29. I Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
Eskaerak aurkezteko helbideak
II
Ordezkari indigenentzako beka-programa
Herri indigenen eta gutxiengoen Saila
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
Palais des Nations
8–14, avenue de la Paix
CH–1211 Geneva 10, Suitza
Faxa: +41 (0)22 917 90 08 ó +41 (0)22 928 90 66
Helbide elektronikoa: fellowship@ohchr.org
Gutxiengoentzako beka-programa
Herri indigenen eta gutxiengoen Saila
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
Palais des Nations
8–14, avenue de la Paix
CH–1211 Geneva 10, Suitza
Telefonoa: +41 (0)22.928 98 45
Faxa: +41 (0)22 928 90 10
Helbide elektronikoa: minorities@ohchr.org
ATHetako ikasleentzako beka-programa
Lanbide Prestakuntzarako eta Ikerketarako Nazio Batuen Erakundea (UNITAR)
Palais des Nations
8–14, avenue de la Paix
CH-1211 Geneva 10 - Suitza
Telefonoa: +41 (0)22 917 86 40
Faxa: +41 (0)22 917 80 47
Webgunea: http://www.ohchr.org eta http://www.unitar.org/diplomacy
Giza Eskubideen erakunde nazionaletako langileentzako beka. Erakunde
Nazionalen Saila
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
Palais des Nations
8–14, avenue de la Paix
CH–1211 Geneva 10, Suitza
Telefonoa: + 41 (0)22 928 92 83 eta + 41 (0)22 928 96 63
Faxa: + 41 (0)22 928 90 18
Helbide elektronikoa: niu@ohchr.org
16 Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 16 09/03/2012 9:34:35
30. NAZIO BATUEN GIZA ESKUBIDEETARAKO
GEGKB-REN BEKAK ETA PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK
Sarrera
GOI-KOMISARIOAREN BULEGOAREN AURKEZPENA
I
1. Ordezkari indigenentzako beka-programa
II
Ordezkari indigenentzako beka-programa 1997an ipini zuten abian, Munduko
Herri Indigenen Nazioarteko Hamarkadaren (1995-2004) helburuak mamitzeko
GEGKBren ekimen gisa. Programaren xede nagusia ordezkari indigenak eta beren
komunitateak estimulatzea da, Nazio Batuen giza eskubideen sistemaz baliatzeko
duten gaitasuna aberastuta.
Era berean, indigenei giza eskubideen inguruko oinarrizko ezagutza orokorrak emango
zaizkie programaren bidez, bai eta, bereziki, herri indigenen eskubideen ingurukoak ere.
Hartara, beren erakundeak eta komunitateak hobeto babestuko dira, eta beren eskubideak
aldarrikatzeko gai izango dira. Programa bukatzean, bekadun bakoitzak bere komunitateko
kideei giza eskubideen inguruko ezagutza orokorrak irakatsiko dizkie, eta, bereziki, herri
indigenen eskubideen ingurukoak. Halaber, bekadunak programan eskuratutako informazioa
eta ezagutzak zabaltzeko aukera izango du. Programak bekadunei ez ezik beren erakundeei
eta ordezkatzen duten komunitateari ere egiten die mesede.
Ordezkari indigenentzako beka-programa lau hizkuntzatan ematen da: espainieraz,
ingelesez, frantsesez eta errusieraz. Urtero bost bekadun aukeratzen dira programaren
bertsio linguistiko bakoitzerako:
• Genevako programa (ingelesez).
• Deustuko programa (espainieraz).
• Dijongo programa (frantsesez).
• Moskuko programa (errusieraz).
Genevako programa GEGKBk taxutzen du, Genevan bertan. Giza eskubideen
mekanismoen eta erakundeen gaineko ikastaro trinkoa da. Maiatzean hasten da urtero,
eta lau hilabete iraun ohi du. Parte hartzeko pentsatutako programa da, eta zenbait gairen
inguruko informazio-saioak eta taldekako zein banakako lanak biltzen ditu.
Deustuko programa Deustuko Unibertsitatearen (Bilbo) eta GEGKBren baterako ekimena
da. Lau hilabete iraun ohi du, eta bi zati ditu: lehengo saioa Deustuko Unibertsitatean
izaten da; bigarrena, berriz, GEGKBren Genevako bulegoan. Genevako programaren
antzeko egitura dauka. Horrez gain, bekadunen eta beste erakunde interesdunen –hala nola
Euskadiko GKEak eta Eusko Jaurlaritza– arteko trukea sustatzen du.
Dijongo programa Dijongo (Frantzia) Burgundiako Unibertsitateak eta GEGKBk elkarrekin
antolatutako ekimena da, eta ama-hizkuntza edota bigarren hizkuntza frantsesa duten herri
indigenei zuzenduta dago. Programa honek hamar aste irauten du, eta horietatik lau Dijongo
Unibertsitatean izaten dira, lau GEGKBn (Geneva), eta gainerako biak Hezkuntza, Zientzia eta
Kulturarako Nazio Batuen Erakundean (UNESCO), Parisen.
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa 17
NACIONES UNIDAS_3.indd 17 09/03/2012 9:34:35
31. I Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
Moskuko programa Iparraldeko Herri Indigenen Errusiako Elkarteak (Mosku) eta GEGKBk
II elkarrekin antolatutako ekimena da. Saio hauen barruan lau asteko prestakuntza antolatzen
dute aipatutako elkartean, GEGKBren Moskuko bulegoan eta Nazio Batuek hiriburu horretan
dituzten beste bulego batzuetan. Ondoren, beste lau asteko trebakuntza-saioa izaten da
Genevako GEGKBn.
Programa guztiek barne hartzen dituzte ostatu gastuak, otorduak, bidaiak,
aseguru medikoa eta bestelako gastuak.
Hautaketa-irizpideak
• Hautagaiek herri indigena bateko kide izan behar dute, eta beren komunitatearen edo
erakundearen babesa izan behar dute.
• Adina mugatuta ez badago ere, lehentasuna 25 eta 35 urte arteko hautagaiek izango
dute.
• Araututako hezkuntza ez izatea ez da oztopo beka-programa hauetan parte hartzeko;
izan ere, herri indigenek hezkuntzarako oztopo sozio-ekonomiko handiak izaten
dituzte.
• Hautagaiek beren komunitate indigenako gainerako kideak trebatzeko aukera eta
borondatea izan behar dute bueltatzen direnean.
• Elkarte babeslearen zirkunskripzioak edo afiliazioak irmoa beharko luke izan.
• Bekadunak aukeratzeko eskualde eta genero irizpideen arteko oreka kontuan hartuko
da.
• Hautagaiek beka-programaren hizkuntza behar beste menderatu beharko dute.
Lau programok urtero-urtero antolatzen dituzte, eskaerak aurkezteko epeak
aldatu egiten badira ere. Beka-eskaerak kontuan hartzeko, beharrezko
inprimakiak eta baldintzak behar bezala bete behar dira. Eskaerak faxez edo
posta arruntez bidali behar dira. Posta elektronikoz bidalitako eskaerak ez dira
izapidetuko, non eta ez diren izenpetuta eta eskanerrez kopiatuta bidaltzen.
18 Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 18 09/03/2012 9:34:35
32. NAZIO BATUEN GIZA ESKUBIDEETARAKO
GEGKB-REN BEKAK ETA PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK
Sarrera
GOI-KOMISARIOAREN BULEGOAREN AURKEZPENA
I
Eskaerak helbide honetara bidali behar dira:
II
Ordezkari indigenentzako beka-programa
Herri indigenen eta gutxiengoen Saila
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
Palais des Nations
8–14, avenue de la Paix
CH–1211 Geneva 10, Suitza
Faxa: +41 (0)22 917 90 08 eta +41 (0)22 928 90 66
Helbide elektronikoa: fellowship@ohchr.org
2. Gutxiengoentzako beka-programa
GEGKBk gutxiengoentzako beka-programa antolatzen du, gutxiengo nazional
edo etniko, erlijioso eta linguistikoetako kideei –bereziki gazteei– giza eskubideen
nazioarteko zuzenbidearen inguruko ezagutza orokorrak emateko, eta, batez ere,
gutxiengoen eskubideen ingurukoak irakasteko. Gutxiengoetako bekadunek, programan
zehar, Nazio Batuen giza eskubideen mekanismoei buruzko ezagutza orokorrak eskuratuko
dituzte, gutxiengoekin zerikusia duten auzien inguruan. Hartara, gero, beka-programan
bereganatutako ezagutzak irakatsi ahal izango dituzte, bai beren komunitatean bertan, bai
beren erakundeetan.
Bekadun izandako batek Erkidegoko prestakuntza-programa bat
emango du gutxiengoentzat Bulgarian:
Gutxiengoentzako esker, 2005-2015 aldirako eguneroko zereginarekin
prestakuntza-programako Buhameak Gizarteratzeko loturik dauden alorretan.
bekadun izandako batek Hamarkadako helburuak Horiek horrela, udalbatzak
aurkeztutako proiektua lortzeko beharrezko tokiko gutxiengoaren
babestu zuen GEGKBk; bitartekoak eman zizkieten ordezkariz osatutako
Bulgariako buhame- buhameei. (Helburu horiek erakunde iraunkor bat
komunitateko kide Europa erdialdeko eta ezartzea proposatu zuten,
batek prestatutakoa, hego-ekialdeko bederatzi politikak gauzatzeko
hain justu. Hala, Polski herrialdek adostutakoak garaian gutxiengo horren
Trambesh udalerrian dira.) Parte-hartzaileek inguruko auziak kontuan
prestakuntza-tailer bat erabaki ofizialak hartzeko. Alkateak
antolatu zuten 2006ko adosterakoan buhameen eta udal-presidenteak
abenduan Buhameen parte-hartzea hobetzeko proposamena onartu
Batasunak komunitate hori estrategia bat taxutu zuten, zuten.
sustatzeko. Programa horri batez ere eskubideekin eta
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa 19
NACIONES UNIDAS_3.indd 19 09/03/2012 9:34:35
33. I Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
Gaur egun, GEGKBk gutxiengoentzako bi beka-programa ditu: bata ingelesez eta bestea
II arabieraz. Ingelesezko programa urtero egiten da apirilean, hiru hilabete irauten du, eta
bost bat bekadunek parte hartu ohi dute. Arabierazko programa pilotua, berriz, 2007an
egin zuten lehen aldiz. Lau bekadunek parte hartu zuten, eta hilabetez joan ziren Genevako
GEGKBren ikastaroetara. Beka-programak hileroko laguntza bat ematen du mantenu-
gastuetarako, ostatu xume baterako, Genevako joan-etorrietarako, osasun-asegurua
ordaintzeko eta beste zenbait gastutarako.
Hautaketa-irizpideak
• Hautagaiek gutxiengo nazional, etniko, erlijioso edo linguistiko bateko kide izan behar
dute.
• Adina mugatuta ez badago ere, lehentasuna 25 eta 35 urte arteko hautagaiek izango
dute.
• Hezkuntza arautua ez da eragozpena izango gutxiengoentzako beka-programan parte
hartzeko, baldin eta lortutako esperientzia erakusten bada.
• Erakunde edo elkarte babesleak gutxiengoekin lotutako auziez arduratu beharko luke,
eta gutxiengoren bateko kideak izan beharko lituzke.
• Hautagaiek beren komunitate gutxituko gainerako kideak trebatzeko aukera eta
borondatea izan behar dute, beren komunitate edo erakundera bueltatzen direnean.
• Hautagaiek beren komunitate edo erakundeko babes-gutun bat aurkeztu beharko dute.
• Hautagaiek arabiera edo ingelesa jakin beharko dute (programa zer hizkuntzatan
ematen den kontuan hartuta).
Beka-eskaerak kontuan hartzeko, beharrezko inprimakiak eta baldintzak behar
bezala bete behar dira. Eskaerak faxez edo posta arruntez bidali behar dira.
Posta elektronikoz bidalitako eskaerak ez dira kontuan hartuko, non eta ez diren
izenpetuta eta eskanerrez kopiatuta bidaltzen.
Eskaerak helbide honetara bidali behar dira:
Gutxiengoentzako beka-programa
Herri indigenen eta gutxiengoen Saila
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
Palais des Nations
8–14, avenue de la Paix
CH–1211 Geneva 10, Suitza
Telefonoa: +41 (0)22 928 98 45
Faxa: +41 (0)22 928 90 10
Helbide elektronikoa: minorities@ohchr.org
Beka-programari buruzko informazio gehiago eskuratzeko eta inprimakia inprimatzeko,
sartu GEGKBren webgunean.
20 Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 20 09/03/2012 9:34:36
34. NAZIO BATUEN GIZA ESKUBIDEETARAKO
GEGKB-REN BEKAK ETA PRESTAKUNTZA-PROGRAMAK
Sarrera
GOI-KOMISARIOAREN BULEGOAREN AURKEZPENA
I
3. ATHetako ikasleentzako giza eskubideen inguruko beka-programa
II
ATHetako ikasleentzako giza eskubideen inguruko beka-programa 2007an antolatu zen
lehen aldiz, eta GEGKBk eta Lanbide Heziketarako eta Ikerketarako Nazio Batuen Institutuak
(UNITAR) elkarrekin kudeatzen dute. Helburua ATHetatik datozen bekadunek nazioarteko
giza eskubideen inguruko egungo auzien ezagutzak aberastea da, baita Nazio Batuek eta
GEGKBk egiten duten lana erakustea ere. Horrez gain, programa honi esker, GEGKBk eta
giza eskubideen mekanismoek ATHetako ikasleen edo tituludunen ekarpena jasoko dute.
Programa GEGKBren Genevako bulegoan izaten da, eta ingelesez irakasten da. GEGKBren
lanaren inguruko ezagupen teorikoak eta praktikoak biltzen ditu; esate baterako, mintegiak
eta ariketa praktikoak, eta GEGKBren bulegoetakoren batean egin beharreko zereginak.
Beka-programa datozen urteetan egingo den ala ez, aurrekontuen arabera erabakiko da.
Giza eskubideen inguruko beka-programak ATHetako hautagaien eskaerak onartzen ditu3.
Eskatzaileek lizentziatura edo unibertsitate-diploma izan behar dute Nazio Batuen
eginkizunarekin zerikusia duen adarren batean; esate baterako, nazioarteko zuzenbidean,
politika-zientzietan, gizarte-zientzietan edota historian. Hautagaiek 30 urte baino gutxiago
izan behar dituzte eskaera egiteko unean.
Programak bidaia-gastuak eta Genevako egonaldia ordainduko ditu. Halaber, bisek,
ostatuak, osasun-aseguruak eta istripu-aseguruak eragindako gastuak ere ordainduko ditu
programak.
Programa aurrekontuaren mende dagoenez, GEGKBren eta UNITARren webguneak maiz
begiratzea gomendatzen diegu interesdunei.
ATHetako ikasleentzako giza eskubideen inguruko beka eskatzeko
helbidea
Lanbide Prestakuntzarako eta Ikerketarako Nazio Batuen Erakundea (UNITAR)
Palais des Nations
8–14, avenue de la Paix
CH–1211 Geneva 10, Suitza
Telefonoa: +41 (0)22 917 86 40
Faxa: +41 (0)22 917 80 47
3
Nazio Batuek garapen txikieneko herrialdeen inguruan dituen irizpideei buruzko informazio gehiago
nahi izanez gero, ikus GEGKBren webgunea.
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa 21
NACIONES UNIDAS_3.indd 21 09/03/2012 9:34:36
35. I Nazio Batuen programarekin lanean, giza eskubideen eremuan
Gizarte zibilarentzako eskuliburua
4. Giza eskubideen erakunde nazionaletako langileentzako beka-
II programa.
Giza eskubideen erakunde nazionaletako langileentzako beka 2008an eman zuten
lehen aldiz, eta GEGKBko Erakunde Nazionalen Unitateak kudeatzen du. Programaren
helburua parte-hartzaileei hainbat gaitan sakontzeko aukera ematea da; hala nola, Nazio
Batuen giza eskubideen sistemari buruzko ezagupenetan eta esperientzia praktikoan,
GEGKBk GEENekin batera egiten duen lanean edota GEENei buruzko oinarrizko kontu
teknikoetan. Bekadunak beren GEENera itzultzea espero da, eta beren erakundeak giza
eskubideen alorrean duen ahalmena sendotzen laguntzea ere bai.
Programa GEGKBren egoitzan egingo da, Genevan. Urtero bi bekadun aukeratzen dira
sei hilabeterako; lehenengoa urtarrilean hasten da, eta bigarrena uztailean. Aldian-aldian,
bekadunek giza eskubideen sistemaren eta harekin lotutako auzien inguruko trebakuntza
jasoko dute. Ondoren, zereginak emango dizkiete eta proiektuetan parte hartuko dute.
Hautagaiek, gutxienez, hiru urteko esperientzia izan behar dute GEENren batean. GEEN horrek,
inondik ere, nazioarteko arauekin eta Parisko Printzipioekin4 bat etorri beharko du. Horrenbestez,
hautagaiek eskarmentu handia izan beharko dute GEENen inguruko lanetan, estatu eta eskualde
mailan eta, ahal dela, nazioartean. Hautagaiek GEENaren gomendio-gutuna aurkeztu beharko
dute, eta, itzultzen direnean, programan hartutako ezagutzak eta eskarmentua beren kideekin
partekatzeko konpromisoa hartuko dute. Era berean, ingelesez edo frantsesez ondo jakin behar
dute. GEGKBk ordainsari bat emango die hilero bekadunei programak irauten duen bitartean.
Hautagaiek GEGKBra zuzenean bidali behar dituzte eskaerak, zioak azaltzeko gutuna,
curriculum vitaea eta GEENaren gomendio-gutuna. Erakunde Nazionaletako Bulegoak
aukeratuko ditu hautagaiak, Giza eskubideak babesteko eta sustatzeko erakunde nazionalak
koordinatzeko nazioarteko komiteko Bulegoarekin kontsultatu ondoren.
Eskaerak helbide honetara bidali behar dira:
Erakunde Nazionaletako Unitatea
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
Palais des Nations
8–14, avenue de la Paix
CH–1211 Geneva 10, Suitza
Telefonoa: + 41 (0)22 928 92 83 eta + 41 (0)22 928 96 63
Faxa: + 41 (0)22 928 90 18
Helbide elektronikoa: niu@ohchr.org
Giza eskubideen erakunde nazioraletako langileentzako beka-programari buruzko
informazio eguneratua eskuratzeko, sartu GEGKBren webgunean.
4
Ikus Batzar Nagusiaren 48/134 Ebazpenaren eranskina.
22 Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Komisarioaren Bulegoa
NACIONES UNIDAS_3.indd 22 09/03/2012 9:34:36