5. 1. HITZAURREA
Azken urteetan zehar, Donostiako Udalak lan aipagarria egin du motorrik gabeko mugikortasuna sustatzeko.
Horren adibide dira oinezkoentzako kaleak, bidegorri sare garrantzitsua, trafikoa lasaitzeko eremuak edo 30
guneak, garraio publikoan egindako hobekuntzak, etab.
Hala ere, jarduera guzti hauek hiriko zona
lauko erdialdeko auzoetan burutu dira, eta
Erdialdetik urrun edo goialdeetan dauden
auzoak berriz alde batera utzi dituzte.
Udalak prestatu duen bidegorrien eta 30
eremuen planoan argi ikusten da
diferentzia hau eta nola Amara, Gros eta
Erdialdean bidegorri sarea oso landua
dagoen. Horrez gain, zirkulazioa lasaitzeko
30 gune (orban arrosak) aipagarriak sortu
dira, auzo horietako hiri kalitatea
suspertuz. Eremu honetatik kanpo ordea
sarea urria da edo, kasu askotan, ez da existitzen ere.
Errealitate hau ikusita, KALAPIE Hiriko Txirrindularien Elkartea, Donostiako auzo guztietara iristen den eta
hirian bizikleta bidezko konexio eraginkorra ahalbidetzen duen bidegorri sare bat osatzeak duen garrantziaz
kontziente, auzoetan lan egiten hasi zen. Proposatu den metodologia orokorra (eta errealitate bakoitzera
egokitu beharko dena) landuko den auzoaren egungo egoeraren azterketa egitean, egoera hobetzeko
proposamen bat egitean eta proposamena auzoan aurkeztean datza, auzoko agente ezberdinen partaidetza
sustatzearren. Helburua egindako proposamenen inguruan hausnarketa egitea eta eztabaida sustatzea da,
proposamen horiek bizilagunen ikuspegitik osatu eta hobetu ahal izateko.
Auzoz auzoko lan hau 2010ean hasi zen Loiola eta Martutene auzoetan “Loiola eta Martutene auzoen artean
oinezko eta bizikletentzako lotura” proiektuarekin. Esperientzia oso onuragarria izan zen eta auzo hauetako
auzotarrek beren babesa eman zioten proiektuari. Prozesu honi esker, Udalak lan horretan proposatzen
diren trazaduretako bat egiteko proiektuaren idazketa kontratatu zuen. Alabaina, oraindik ez da irmo
aurreikusten proiektua gauzatuko denik.
2011n Egia auzoan lan egiten hasi zen eta dokumentu hau lan horren emaitza da.
2
6. 2. PROPOSAMENAREN HELBURUAK
Hasiera batean proiektu honen planteamendua Egia auzoan bizikleta mugikortasuna hobetzea bazen ere,
prozesuak aurrera egin duen heinean eta, mota honetako proiektu askotan gertatzen den bezala,
txirrindularien baldintzen hobekuntza oinezkoen baldintzen hobekuntzarekin eta zirkulazioa lasaitzearekin
estuki lotuta dagoela ikusi dugu; beraz, azkenean, proposamenaren helburuak honako hauek dira:
Oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna hobetzea.
Mugitzeko modu ezberdinen arteko bizikidetza suspertzea.
Motordun ibilgailuen presentziaren aurrean oinezkoen eta txirrindularien segurtasuna hobetzea.
Auzoko kaleak eta hiri ingurunea suspertzea, ez soilik mugitzeko espazio gisa, baizik eta topaketa eta
hartu‐emanerako leku gisa. Biztanleentzat, saltokientzat, etab., atseginagoa eta erakargarriagoa den
auzo bat egitea.
3. JARDUERA‐ESPARRUA ETA LANERAKO PREMISAK
Proiektu honen jarduera‐esparrua Egia auzo osoa da, baina batez ere ardatz nagusiak azpimarratzen dira.
Bai ibilgailu motordunen mugikortasunean, bai oinezko eta txirrindularien joan‐etorrietan aplikatzen diren
jarduera edo neurri multzo bat proposatzen da. Auzo osoan proposaturiko neurri sorta baten (batzuk
konplexuagoak eta beste batzuk errazagoak) aplikazioa, bizilagunen partaidetza eta konpromisoarekin
batera, goiko puntuan ezarritako helburu globalak lortzeko bidea izan daiteke.
Jarduerak mota askotarikoak izan daitezke, baina egungo egoera ekonomiko eta sozialean, ahalik eta
errealistena den proposamen bat egin nahi izan da. Honako hauek dira lanerako premisak:
Ahal den neurrian, obra eta inbertsio handiak saihestea.
Ahal den neurrian, “pinturarekin” eta kale‐altzariekin jardutea,
jarduera hauek merkeak eta oso itzulgarriak baitira.
Oinezkoei espaziorik ez kentzea (jada nahiko murriztua dute
eta); eta horrez gain, beren ibilbideak eta segurtasuna
hobetzea.
Bizikleta hiriko errepideetan sartzea, bizikletak errepideak
motordunen zirkulazioarekin partekatu ditzan.
Aparkaleku‐plazen gaineko eragina txikia izatea.
3
7. 4. PARTAIDETZA PROZESUA
Hitzaurrean aurreratu den bezala, proposamen hau prestatzeko auzoan partaidetza prozesu bat antolatu da.
Jarraitutako metodologia hauxe izan da:
Auzoaren egungo egoeraren analisia eta diagnostikoa.
Lan‐dokumentu bat prestatzea jarduera‐ildo orokorrekin.
Bilera irekia auzoko elkarte eta bizilagunekin (urtarrilak
26). Bileraren xedea izan zen lan‐dokumentua aurkeztea,
auzoko mugikortasunaren inguruan hausnartzea, iritziak
nahiz beharrak biltzea eta alderatzea, egindako
proposamenen gainean eztabaidatzea... Gainera, bilera
hauetan jendea proiektu jakin batean eta, oro har,
mugikortasunaren eta espazio publikoaren inguruko
gaietan sentsibilizatu eta konprometitu nahi da.
Aurkeztutako lanak eta proposamenek harrera oso ona
jaso zuten eta, horrez gain, “lantalde” bat sortu zen; hala
ere, esan beharra dago bilerara jende gutxi gerturatu zela.
Bilera Egia Bizirik elkartearekin (otsailak 7).
Kalapie burutzen ari den proiektuaren berri ematea
auzoko elkarteen “Egia berpiztu” taldeari.
Lan‐dokumentua berriz aztertzea, oinezkoen ikuspegia
indartzearren. Aldi berean, lehen bileratik sortu zen “talde
kolaboratzailearen” laguntzarekin, auzoan banatzeko
afixak eta materialak prestatu ziren, prozesuan jende
gehiago konprometitzeko helburuarekin (apirila).
Beste bilera bat aurrekoan erabilitako metodologia
berdinarekin (maiatzak 8).
Dokumentu hau prestatzea eta prozesuan interesa izan
duten agenteen artean banatzea.
Udalean aurkeztea.
Oinezkoek espazio publikoa denboraldi batez
berreskuratzeko ekintza kalean.
Hurrengo pausoak... zehazteke.
4
8. 5. EGIA AUZOAREN EZAUGARRIAK
Egia auzoaren orografia konplexua da eta desnibel garrantzitsuak ditu.
Lau bide edo ardatz nagusi ditu eta gainerakoak bertakoek erabiltzen dituzten bigarren mailako kaleak
dira. Ardatz nagusiak honako hauek izango lirateke: 1‐Mandasko Dukea, Egia kalea, Loiola (gorria), 2‐
Intxaurrondo, Karmengo Ama, Egia kalea (urdina), 3‐Egia kalea, Ametzagaña, Intxaurrondo (berdea) eta
4‐Gros, Jai Alai, Karmengo Ama (magenta).
Oinezkoek, txirrindulariek eta ibilgailuek partekatzen dituzten Egiako ardatz nagusiak.
Ardatz nagusi horiek bide sekzio murriztua dute eta bertan oinezkoek, txirrindulariek eta motordun
ibilgailuek elkarrekin bizi behar dute. Bereziki Egia, Karmengo Ama eta Ametzagaña kaleetan jende asko
dabil eta kaleen sekzioa oso txikia da. Arreta berezia merezi du Kristina Enea parkearen eta Karmengo
Ama kalearen arteko Egia kalearen tarteak: oso jendetsua da, auzoaren eta Erdialdearen arteko lotura
nagusia delako, non fluxu guztiek inbutu efektuarekin bat egiten duten.
Karmengo Ama eta Egia kaleak. Oinezkoek, txirrindulari eta ibilgailuek partekatzen dituzten ardatz nagusiak.
5
9. Beste auzoei dagokienez, Egiak Erdialdearekin, Gros, Intxaurrondo, Loiola eta Amara auzoekin mugatzen
du. Hortaz, Egia auzoak beste horiekiko egoera zentrala du, eta beste auzo horien arteko loturetarako
pasabidea da. Donostiako bide‐sarea aztertzean, hierarkizatua dagoela ikusten dugu: zirkulazioa errepide
batetik edo bestetik kanalizatzen da bidaien jatorri eta helmugen arabera, pasoko ibilbideak, hirirako
sarbideko edo auzoetarako banaketa bideak, eta abar, izatearen arabera.
Ildo horretan, Donostiako Plan
Orokorrak Hiri Sare Nagusia
(urdina) Egia auzoko ardatz
nagusietatik trazatzen du: Egia,
Karmengo Ama eta Ametzagaña
kaleak.
Ondorioz, Egia auzoak, auzoa bertan jatorria edo helmuga duen zirkulazioa jasateaz gain, beste
auzoekiko duen kokapena eta udal bide‐sarearen konfigurazioa direla eta, pasoko trafiko aipagarria
jasaten du ere.
Honako joan‐etorri hauek pasoko
trafikoaren adibide dira:
. Loiola eta Erdialdea edo Gros
artekoa.
. Loiola edo Amara eta Intxaurrondo
artekoa.
. Intxaurrondo (autobidea) eta
Erdialdea edo Gros artekoa.
. Intxaurrondo eta Amara artekoa
Mundaiz bidetik.
6
10. Bidegorrien eta 30 eremuen planoaren gainean bide‐sare nagusia (urdina) gainezartzean, zera ikusten da:
Gros auzoan kanpoko bide eraztun bat
ezartzen da, eta ia auzo osoa zirkulazio
nagusirik gabe gelditzen da. Erdialdean
egoera antzekoa da: zirkulazio
garrantzitsuena bide perimetral
nagusietara, besteak beste, Urumea
ibaiaren edo Antiguo auzoarekin ere
elkartzen den Errondo Pasealekuaren
ardatzak, eramaten da.
Bideen hierarkizazio hau ez dago bakarrik
“marraztua”, besteak beste, ibilgailuen
trafikoan norabideak aldatzeko eta
galtzaden zabalera murrizteko jardueren
bidez gauzatu baita. Ibilgailuen trafikoan
egin diren egitura‐aldaketa hauek ahalbidetu dute Gros, Antiguo eta Erdialdeko 30 eremuak egin izatea.
Gainera, Gros eta Erdialdea dimentsio handiko auzoak dira, eta biek jarduteko aukera oparoak eskaintzen
dituzte, beren hiri‐trazadura aberatsa eta askotarikoa delako. Hortaz, ibilgailuen trafikoarentzat gordetako
kaleak, bidegorriak, oinezkoentzako kaleak, 30 eremuak eta abar txandakatu daitezke. Egia auzoan berriz,
hiri‐trazadurak ez du aukera askorik eskaintzen eta gainera bide‐sarea zirkulazio sare nagusitzat hartzen da.
Laburbilduz, Egia auzoan OINEZKOEK, TXIRRINDULARIEK ETA MOTORDUN IBILGAILUEK PARTEKATZEN
DITUZTEN ARDATZ NAGUSI BAKAR BATZUK existitzen dira, joan eta etortzeko modu ezberdinak banatu
ahal izateko ORDEZKO KALERIK (Gros, Amara eta Erdialdean gertatzen den bezala) EXISTITZEN EZ DELAKO;
eta ardatz nagusi horietako KALEEN SEKZIO ESTUAK banaketa are gehiago zailtzen du. Gainera, MOTORDUN
TRAFIKOAK PISU GARRANTZITSUA DU, auzoak berak sortzen duen trafikoari dagokiona baino handiagoa,
PASOKO TRAFIKOA jasaten duelako.
7
11. 6. PROPOSAMEN OROKORRAK
Gros eta Egia auzoen dimentsioak eta ezaugarriak erkatzean, badirudi ez duela zentzurik Grosen
dimentsioak dituen auzoak Hiri Sare Nagusiko bi ardatz besterik ez edukitzea, eta aldiz, Egiako hiru kale
“bakarrak” Hiri Sare Nagusiko zirkulazioa jasatea. Beraz, lehen helburua MOTORDUN TRAFIKOAREN
MURRIZKETA izan beharko litzateke, ahal den neurrian auzoan jatorria eta helmuga duen trafikora mugatuz
eta PASOKO TRAFIKOA ELIMINATUZ.
Eskuinaldeko eskeman eta adibide gisa, zirkulazio
nagusiko hiri bideak erabiliz, Egia auzoko pasoko
trafikoa saihesteko hainbat hautabide azaltzen dira:
‐ Loiola – Erdialdea edo Gros Urumea ibaian
zehar bide nagusietatik egingo litzateke (urdina).
‐ Erdialdea edo Gros – Intxaurrondo Mirakruz
kaletik egingo litzateke (berdea).
‐ Intxaurrondo – Erdialdea edo Gros lotura Gros
auzotik egingo litzateke (horia).
‐ Intxaurrondo ‐ Mundaiz ‐ Amara lotura Gros
auzotik eta Urumea ardatzetik (horia eta urdina),
edo ingurabidea erabiliz, egingo litzateke.
Fitxetan neurri zehatzak proposatzen dira PASOKO TRAFIKOA ERAGOZTEKO.
Zirkulazioa murrizteko helburuarekin bat dator TRAFIKOA LASAITZEKO helburua. Izan ere, honek bai
oinezkoen bai txirrindularien hiri kalitatea hobetuko luke. Orain dela urte batzuk Karmengo Ama kalean
errepidearen zabalera murriztu zen zirkulazioaren abiadura jaisteko; hala ere, kalea zuzena eta aldapa
beherakoa denez, bizilagunen ustez autoak azkarregi ibiltzen dira oraindik (eta uste hori beldur bihurtzen da
auzoan ugari den adineko jendearen edota haurren kasuan).
Fitxetako proposamenetan, trafikoa lasaitzeko, besteak beste, auzoa 30 eremu bezala ezartzea,
errepidearen sekzioa murriztea, bizikleta galtzadan sartzea eta zebrabideen aurretik abiadura mugatzeko
elementuak (berlindar kuxina) jartzea iradokitzen da.
Auzoak zailtasun orografikoak dituen arren eta bizikletaren erabilera bultzatzeko inongo jarduerarik egin ez
den arren, bizikletaz egindako joan‐etorrien kopurua aipagarria da. Ardatz nagusien ezaugarriak ikusita,
bizikletak nahitaez sartu behar du errepideetan. Horiek horrela, norabide bakarreko igoerako bidegorri bat
jartzea proposatzen da, bizikletak autoak baino abiadura txikiagoa daraman bideetan bizikleta babesteko
8
12. xedearekin. Hala ere, jaistean bizikletak galtzada autoarekin partekatuko luke, baldin eta zirkulazioaren
intentsitatea eta abiadura murriztea lortzen bada.
Fitxetan TXIRRINDULARIEN MUGIKORTASUNA HOBETZEKO proposamenak zehazten dira.
Oinezkoen joan‐etorriak eta segurtasuna hobetzeko proposamenek trafikoa murrizteko eta lasaitzeko goiko
proposamenekin lotura dute, bai eta bizikleta galtzadan sartzeko proposamenekin ere. Joan eta etortzeko
modu ezberdinen mugikortasunean jarduteko neurriak ezartzea fenomeno konplexua da, non ekintzak eta
hauen eraginak elkar eragiten duten. Goian esandakoaz gain, bidegurutzeetan oinezkoen baldintzak
hobetzea proposatzen da lehentasunak ezarriz, semaforoetako itxarote‐denborak luzatuz, oinezkoentzako
pasabideetan ikusgarritasuna hobetuz, etab.
Halaber, fitxetan hutsune garrantzitsuak dituzten puntu zehatzetan edo, oinezkoari merezi duen garrantzia
emanez, lehentasunak alderantzikatu beharko lituzketen puntuetan OINEZKOEN MUGIKORTASUNA
HOBETZEKO jarduerak zehazten dira.
Azkenik, fitxetan hainbat espazio oinezkoen zirkulazio, topaketa eta egonaldirako leku gisa berreskuratzea
proposatzen da, jarduera guzti hauekin Egia auzoko HIRI ESPAZIOAREN HOBEKUNTZA lortzearren.
9
13. 7. JARDUERA ZEHATZAK ‐ FITXAK
1. – MANDASKO DUKEA
2. – EGIAKO ZUBIA
3. – EGIARAKO SARBIDEAK
4. – EGIA KALEA
5. ‐ EGIA‐TEJERIA‐MARTIN SANTOS
6. ‐ MARTIN SANTOS PLAZA
7. ‐ AMETZAGAÑA
8. ‐ GABRIEL ARESTI
9. – 30 GUNEAK ETA ABIADURA MUGATZEKO
ELEMENTUAK
10. ‐ BESTELAKOAK
10
14. MANDASKO DUKEA PASOKO TRAFIKOA ERAGOZTEA 1
Kristina Enea parkeko sarrera eta Egia kalerako sarbide ingurua
Ibilgailuen udal gordetegirako sarbide ingurua.
11
15. MANDASKO DUKEA PASOKO TRAFIKOA ERAGOZTEA 1
EGUNGO EGOERA (1/2)
Mandasko Dukea kaleak, lurpeko pasabidearen eremura
iritsi arte, 35 metroko sekzioa du, non espazio publikoa
modu ezberdinetan banatu daitekeen inolako arazorik
gabe. Galtzadak bi errei ditu norabide bakoitzean, eta
erditik banatzen dituen erdibitzaile bat (15 m). Bertan,
bigarren ilaran aparkatutako autoak egon ohi dira, bi
aldeetan ilaran aparkatzeko banda bat (4 m), bidegorri
bat (2,30 m) eta espaloi zabalak (4,6 m, 6 m, 7,2 m…).
Hala ere, kalearen sekzio honek bere zentzua galtzen du
Tabakalera ingurura iristean:
Errepideari dagokionez, lau erreiekin iristen da hiru
aukera hauek besterik ez dituen eremu batera:
‐ Egia kalerantz jotzea. Bi errei besterik ez dituen kale
estua da (18 m) eta, auzorako sarbidea denez, Egia eta
Erdialdearen arteko joan‐etorri guztiak hemendik
pasatzen dira.
‐ “Biribilgunean” norabidea aldatzea.
‐ Mundaiz biderantz jotzea. Kale hau (8,5) “bidezidor”
gisa erabiltzen da Urumea ibairantz joateko, nahiz eta
bere ezaugarriengatik, bertan egiten diren
jardueretarako tokiko sarbidea izan beharko litzatekeen
(segurtasun baldintzak txarrak dira).
Oinezkoari dagokionez, oinezko asko igarotzen dira
hemendik, puntu honetan Atotxarantz jotzeko lurpeko
pasabidea, Kristina Enea parkerako sarrera,
Tabakalerarako sarrera (orain obretan) eta Egia auzoko
“sarbidea” aurkitzen direlako. Hortaz, auzoko oinezkoen
mugikortasunerako funtsezko puntua da.
Bizikletari dagokionez, Mandasko Dukea kaleko
bidegorria puntu honetara iristean desagertzen da.
Eskema honetan espazio
publikoaren banaketa ikus
daiteke: Horia errepiderako
gordetzen den azalera da eta
urdina oinezkoentzako
gordetzen dena. Beraz,
ikusten dugunez, hortik
oinezko asko igarotzen
badira ere, oinezkoentzako
azalera askoz txikiagoa da
eta, gainera, lotura zuzenik
ez dagoenez oinezkoek
errepidea inguratu behar
dute.
12
16. DUQUE DE MANDAS PASOKO TRAFIKOA ERAGOZTEA 1
EGUNGO EGOERA (2/2)
Oinezko asko igarotzen diren Egia kalea eta Kristina Enea aurrealdearen argazkiak. Nola banatzen da espazioa?
13
17. MANDASKO DUKEA PASOKO TRAFIKOA ERAGOZTEA 1
PROPOSAMENA (1/3)
1.‐ Egian pasoko trafikoa eragoztea
Mundaiz bideko “bidezidorra” ixtea, irtenbiderik
gabeko kalea izan dadin eta bertakoek bakarrik erabili
dezaten, eta itzulbidea Mundaiz Ikastetxearen eta
Diez Autobusen (Mundaiz 24) aurreko zabalgunean
egitea. Izan ere, “bidezidor” honek auzoa zeharkatzen
duen pasoko trafiko asko sortzen du.
Tabakalera aurrean egiten den itzulbidea udal
gordetegien ingurura eramatea glorieta txiki bat
eginez; neurri honek trafikoa lasaitzeko balioko du
ere. Puntu honetatik aurrera (eta Mundaiz bideko
bidezidorra ixten bada) errepide honek Egia kalerako
eta Mundaiz bertako zirkulaziorako sarbidea besterik
ez du ematen. Ondorioz, trafikoa lasaitu beharko
litzateke eta 4 errei edukitzeak zentzua galduko luke.
Aukera bat izan daiteke 2 errei besterik ez uztea,
bidegorria espaloitik galtzadara jaistea eta
aparkalekuak 45ean jartzea.
Kristina Enea aurreko eremuan Egia kalerantz doazen
bi erreiak mantentzen dira, sekzioa doituz eta 30eko
abiadurarekin.
Mundaiz bidera sartu eta hortik irteteko, irteerarik
gabeko kale bihurtzean trafikoaren intentsitatea
nabarmen murrizten denez, Tabakalera aurrean bide
partekatuak jartzea proposatzen da. Baina Egiako
aldapatik autobusen sarrera esklusiboa baimendu
beharko litzateke, autobusek ezin baitute biribilgune
txikian buelta eman.
Mundaiz biderako sarbide partekatuak
14
18. MANDASKO DUKEA OINEZKOEN JOAN‐ETORRIAK HOBETZEA 1
PROPOSAMENA (2/3)
2.‐ Oinezkoen joan‐etorriak hobetzea Kristina Enea parkerako
sarreraren aurrean oinezkoen lehentasun eremu bat sortuz, eta
lurpeko pasabiderantz edo Mandasko Dukea kalerantz zuzenagoak
eta erosoagoak diren ibilbideak sortuz.
Mundaiz biderako sarbidea eta irteera bide partekatu
bihurtzean, oinezkoen zonak baino askoz azalera gehiago
betetzen zuen errepideak eragindako oztopoa desagertzen da.
Espazioaren banaketa alderantzikatzen da eta oinezkoen fluxu
naturalagoa ahalbidetzen da.
Proposameneko espazio publikoaren banaketa eskeman ikusi
daiteke, non oinezkoak zati garrantzitsu bat berreskuratzen
duen, egungo egoerari dagokion goiko eskemarekin alderatzen
badugu.
3.‐ Hiri espazioa hobetzea, espazio hori oinezkoen zirkulazio,
topaketa eta egonaldirako leku gisa berreskuratuz.
4.‐ Txirrindularien mugikortasuna hobetzea.
Igoerako bidegorria galtzadan Egia Kalerantz, igotzean
txirrindularia babesteko. Jaistean, 30 eremuetan bezala,
txirrindulariak motordun ibilgailuekin errepidea partekatzea
proposatzen da (4. fitxan azaltzen da).
Trafikoaren aldaketa hau abian jartzeko eta oinezko nahiz txirrindularientzako espazioa berreskuratzeko aukerak
mota honetako (tamaina handiagokoa eta garestiagoa) obra batekin gauzatu daitezke:
15
19. MANDASKO DUKEA OINEZKOEN JOAN‐ETORRIAK HOBETZEA 1
PROPOSAMENA (3/3)
Edo merkeagoa den asfalto inprimatua erabiliz:
Edo baita pintura erabiliz ere:
http://inhabitat.com/sunset‐triangle‐plaza‐las‐first‐pedestrian‐plaza‐conversion‐is‐now‐open/sunset‐triangle‐plaza‐rios‐clementi‐hale‐
studios‐2/?extend=1
16
20. EGIAKO ZUBIA PASOKO TRAFIKOA ERAGOZTEA ETA OINEZKOEN JOAN‐ETORRIAK HOBETZEA 2
EGUNGO EGOERA
Egiako zubia puntu garrantzitsua da baita
ere trafikoa eragozteko eta trafikoa Egia
auzoan bertan jatorria eta helmuga duen
tokiko zirkulaziora murrizteko helburua
lortzeko.
Zubiak gutxi gorabehera 9 metroko
sekzioa, 7 metroko norabide bikoitzeko
galtzada eta, bi aldeetan, metro 1eko
espaloiak ditu. Espaloi hauek urriak dira, bi
pertsona ezin baitira gurutzatu galtzadara jaitsi gabe, honek dakarren arriskuarekin. Gainera, espaloi horietatik
galtzadatik ibiltzera ausartzen ez diren txirrindulariak joan ohi dira; eta honek egoera are gehiago okerragotzen
du. Gaur egun Ur Kirolak klubaren parean semaforo bat existitzen da, zeinak oinezko eta txirrindularientzako
pultsadore bat duen.
EGUNGO EGOERA PROPOSAMENA
17
21. EGIAKO ZUBIA PASOKO TRAFIKOA ERAGOZTEA ETA OINEZKOEN JOAN‐ETORRIAK HOBETZEA 2
1.‐ Egian pasoko trafikoa eragoztea PROPOSAMENA
Mundaiz bidea bezala, hau pasoko trafikoa sortzen duen beste puntu bat da: Erdialdetik Loiolarako (ibaiko
bideak erabili ordez) eta Intxaurrondotik Amararako (ingurabidea erabili ordez) joan‐etorriak. Proposatzen da
galtzada errei bakar batera murriztea, semaforoa zubitik zubiaren hasierara mugitzea eta semaforo hori Egia
kalearen eta Aldapa kalearen arteko bidegurutzean jada daudenekin sinkronizatzea. Horrela, motordun
ibilgailuak aldizka igaroko lirateke (Errondoko gainan egingo den moduan) errei bakar bat erabiliz.
Errepidea errei bakar batera murrizteak oinezkoen eta txirrindularien baldintza txarrak hobetzeko aukera
ematen du.
2.‐ Oinezkoen joan‐etorriak hobetzea
Errepidea errei bakar batera murriztean, bi espaloietako bat (Egia kalean jarraitzen duena) 2,5 metrora
zabaldu daiteke, oinezkoen joan‐etorri eroso eta seguruak ahalbidetuz.
Zirkulazioaren intentsitatea txikiagotzean eta trafikoa lasaitzean, segurtasuna hobetzeaz gain, espazioaren
pertzepzioak eta honen kalitateak hobera egiten dute ere.
3.‐ Bizikleta mugikortasuna suspertzea.
Halaber, errepidea txikiagotzeak Egia kalerantz bidegorri bat egiteko aukera ematen du. Bidegorri honek
igoeran jarraipena izango luke Egia kalean, eta txirrindulariak babestuko lituzke. Jaistean, eta ondorioz zubia
igarotzean, 30 eremuetan bezala, txirrindulariak motordun ibilgailuekin errepidea partekatu dezala
proposatzen da (4. fitxan azaltzen da).
EGIARAKO SARBIDEAK PASOKO TRAFIKOA ERAGOZTEA ETA ZIRKULAZIOA LASAITZEA 3
‐ Mandasko Dukea (ikusi 1. fitxa).
‐ Egiako zubia ‐Ur Kirolak (ikusi 2. fitxa).
‐ Matigoxotegi.
‐ Jai Alai. PROPOSAMENA
1.‐ Egian pasoko trafikoa eragoztea eta zirkulazio lasaitzea
Honen helburua auzoan zirkulazio lasaia eta oinezkoen nahiz txirrindularien
lehentasuna lortzea da. Horretarako, 4 sarbide nagusiak seinaleztatzen dira.
2.‐ Oinezkoen sarbidea hobetzea
Seinaleztapenaz gain, Matigoxotegi inguruan, futbol zelairako oinezkoen
sarbidea babestuko da gaineko pasabide batekin.
18
22. EGIA KALEA TXIRRINDULARIEN JOAN‐ETORRIAK HOBETZEA 4
EGUNGO EGOERA
Diagnostikoan ikusi den bezala, Egia auzoak
ardatz nagusi gutxi ditu eta, beraz,
oinezkoek, txirrindulariek eta motordunen
zirkulazioak ardatz horiek partekatu behar
dituzte, ordezko kaleak ez direlako existitzen
(gainerakoak bertakoek erabiltzen dituzten
bigarren mailako kaleak dira). Gainera, ardatz
hauetan kalearen sekzioa estua da eta
espazioaren banaketa korapilatsua gertatzen
da.
Egia kalean gainera fluxuen intentsitatea oso
handia da, Egia auzoaren eta Erdialdearen
arteko lotura nagusia delako.
Oinezkoentzako espazioa berez txikia denez, bizikletak nahitaez errepidean sartu eta espazioa motordunen
zirkulazioarekin partekatu behar du. Bizikidetza segurtasun baldintzetan mantendu ahal izateko, zirkulazioaren
intentsitatea murriztu (ondorioz pasoko trafikoa eragotziz) eta trafikoa lasaitu behar da. Horrela, oinezkoen
baldintzek eta hiri kalitateak ere hobera egiten dute gainera.
19
23. EGIA KALEA TXIRRINDULARIEN JOAN‐ETORRIAK HOBETZEA 4
PROPOSAMENA
1.‐ Bizikleta mugikortasuna suspertzea.
Zabalerak aukera ematen duen kaleetan, eta
auzoko eskema orokor gisa, norabide bakarreko
igoerako bizikleta errei bat jartzea proposatzen
da, txirrindularia autoetatik babestuta egoteko,
abiadura txikiagoan igotzen bada ere. Alabaina,
jaistean txirrindulariak galtzada autoekin
partekatzen du, 30 eremuetan bezala.
2.‐ Pasoko trafikoa eragoztea (aurreko fitxak ikusi)
3.‐ Trafikoa lasaitzea.
Erreiak beharrezko gutxienekora murriztea.
30 eremua.
Bizikleta errepidean sartzea.
Oinezkoentzako pasabidearen aurretiko
berlindar kuxina.
15 aparkaleku kendu eta espaloia
zabaldu 5m izateko
4.‐ Oinezkoen joan‐etorriak eta segurtasuna hobetzea
Bidegurutzeetan oinezkoen baldintzak hobetzea,
semaforoetako itxarote‐denborak luzatuz, zebrabideetako
baldintzak eta hauen ikusgarritasuna hobetuz
Zenbaki bakoitien kaleko zatian dauden 15 aparkalekuak
kendu eta espaloia 2m handitu, horrela, espaloia gaur
egungo 3m‐tik 5m izatera pasatzeko.
20
24. EGIA KALEA TXIRRINDULARIEN JOAN‐ETORRIAK HOBETZEA 4
PROPOSAMENA
Bidegurutzeak eta jaitsiera
Irtenbide hau onargarria izango litzateke:
‐ Egia kalean Mandasko Dukea kaletik Aldapa kalearekin gurutzeraino.
‐ Egia kalean Egiako zubitik Aldapa kalearekin gurutzatzen den punturaino.
‐ Gabriel Aresti kalean Ametzagaña kaletik Aldapa kalearekin gurutzatzeraino.
Gabriel Aresti
Egia kalea Aldapa kaleruntz
21
25. EGIA‐TEJERIA‐MARTIN SANTOS TXIRRINDULARIEN JOAN‐ETORRIAK HOBETZEA 5
PROPOSAMENA
Tejeria kaleak funtsean tokiko trafikoa eta aparkaleku bila dabiltzanen zirkulazioa du, hortaz, kale honetan
abiadura txikia da. Egia esan, 30 eremu bat bezala dabil. Egia eta Tejeria kaleetatik proposatutako igoera 30
eremu gisa aprobetxatuz, Martin Santos plazaraino, auzoko erdialdeko puntu garrantzitsuenetako bat, iristen
den bizikletentzako trazadura erraz eta eroso samarra estalita gelditzen da.
EGIA kalea GURUTZABIDEA TEJERIA kalea
Martin Santos plazarako bizikleten sarbidearen ezarpenarekin batera, bizikletaren erabilera sustatu daiteke
Dbizi bizikleta publikoak mailegatzeko
puntu batekin.
Horrez gain, kalean bizikletentzako
aparkaleku gehiago behar dira, orain
existitzen direnak beteta daude eta.
Tejeria kalearen amaieran eta plazako
hormaren ondoan kiroldegirako
igarobide bat existitzen da; horri
ematen zaioen erabileraren arabera
(ez dakigu zein izango den) bizikletak
uzteko toki egokia ‐baita estalia ere‐
egin zitekeen.
22
26. MARTIN SANTOS PLAZA OINEZKOEN JOAN‐ETORRIAK HOBETZEA 6
EGUNGO EGOERA
Martin Santos plaza (Plaza‐Haundia) Egia auzoko
topaguneetako bat da. Hala ere, plazarako oinezkoen
sarbidea espaloia bitan banatzen duen garaje irteera
batek zatitzen du.
Bestalde, plaza hau haurren jolastokia da eta plazako
erabiltzaileen ustez, Karmengo Ama kaleari
dagokionez, errepideko abiadura handiegia da eta
kale hau gurutzatzeko orduan egoera arriskutsuak
gertatzen dira.
Egungo egoera
23
27. MARTIN SANTOS PLAZA OINEZKOEN JOAN‐ETORRIAK HOBETZEA 6
PROPOSAMENA
1.‐ Oinezkoen joan‐etorriak eta segurtasuna hobetzea
Motorrak aparkatzeko eta edukiontzien zona desagerraraztea espaloia zabaltzeko.
Zebrabidearen dimentsioa handitzea.
Zebrabidearen ikusgarritasuna hobetzea, zebrabidearen aurretiko
plazetan autoen ordez motor eta bizikletentzako aparkalekuekin.
2.‐ Trafikoa lasaitzea
Zebrabidearen aurreko berlindar kuxina.
30 eremua.
3.‐ Bizikleta mugikortasuna suspertzea
Jaisteko kaleetan, bizikleta errepidean sartzen da 30
eremuetan bezala, non txirrindulariak lehentasuna eta
segurtasuna duen. Honela, trafikoa lasai ez badago eta 30
eremuak ematen duen “babesa” gabe, galtzadatik ibiltzera
ausartuko ez liratekeen txirrindulariek galtzada erabiltzea
sustatzen da.
24
28. AMETZAGAÑA OINEZKOEN JOAN‐ETORRIAK HOBETZEA 7
PROPUESTAS
Ametzagaña kalean hiru jarduera zehatz
proposatzen dira:
1‐ Ametzagaña‐Iruresoro kaleen arteko
bidegurutzea: hiru oinezkoentzako
pasabideei lehentasuna ematea eta
bidegurutzean zapalda edo plataforma
bat jartzea proposatzen da.
Bidegurutzean zapalda edo plataforma
Ametzagaña Iruresoro
bidegurutzea
2‐ Ametzagaña Deba ibaia
bidegurutzean:
Espaloiei jarraipena ematea.
25
29. AMETZAGAÑA OINEZKOEN JOAN‐ETORRIAK HOBETZEA 7
3‐ Ametzagaña kalearen eta Maria Reina
ikastetxearen arteko elkargunea:
Eremu hau oso garrantzitsua da
oinezkoen joan‐etorriei dagokienez,
hemen baitaude Aitor ikastola eta Maria
Reina ikastetxea. Alabaina, errepideak
oinezkoak baino pisu gehiago du; izan
ere, zebrabide bat kendu zen eta
ikastetxeen aurreko espaloian hesi bat
jarri zen errepidean dagoen zebrabide
bakarreraino. Eremu korapilatsu hau
aztertu beharko litzateke.
26
30. GABRIEL ARESTI OINEZKOEN ETA TXIRRINDULARIEN JOAN‐ETORRIAK HOBETZEA 8
EGUNGO EGOERA
Kale hau oinezko eta txirrindularientzat
Egia eta Hego Intxaurrondo auzoen arteko
lotura natural eta zuzenena da. Izan ere,
Donostiako oinezkoen sareko hiri bide
nagusitzat hartzen da. Gainera, kale honen
amaieran Lauaizeta ikastola dago, zeinak
Egia auzoko jendearen zirkulazioa ekartzen
duen. Horri Otxoki eta Ametzagaña
parkeak ireki direnetik bide honetatik
ibiltzen diren oinezko eta txirrindularien
zirkulazioa gehitu behar zaio.
Kalearen sekzioa zabala (7,5m inguru) eta
norabide bakarrekoa bada ere, galtzadak
espazio gehiegi (5,5 m) betetzen du, eta
oinezkoen espaloiari derrigorrezko 2
metroak bakarrik uzten dizkio. Izan ere,
zenbait tartetan 2 metro horiek murrizten
dira, eta badago zati bat ere non espaloia
desagertzen den.
Txirrindulariek Intxaurrondo auzorantz
galtzadatik joateko aukera besterik ez
dute. Alderantzizko norabidean ordea ezin
dute hori egin, espaloitik ibiliko
bailirateke, araudia hautsiz eta oinezkoen
espazioa inbadituz.
PROPOSAMENA
1.‐ Trafikoa lasaitzea.
Norabide bakarreko erreia derrigorrezko gutxienekora murriztea.
30 eremua.
Bizikleta errepidean sartzea Intxaurrondo aldera.
2.‐ Txirrindularien joan‐etorriak hobetzea
Intxaurrondo eta Egia auzoen artean zirkulazioa bi norabideetan ahalbidetu.
Intxaurrondo aldera galtzadatik.
Egia aldera aurkako norabidean bidegorri bat jarriz.
2.‐ Oinezkoen joan‐etorriak eta segurtasuna hobetzea
Kale osoan 2 metroko espaloiaren jarraipena bermatzea.
27
31. 30 GUNEAK ETA ABIADURA MUGATZEKO ELEMENTUAK 9
PROPOSAMENA
1.‐ Egian pasoko trafikoa eragoztea eta
zirkulazioa lasaitzea, bai eta oinezkoen
segurtasuna hobetzea ere
Hainbat fitxetan aipatu den bezala, Egia
auzoa bere osotasunean 30 eremu
bihurtzea proposatzen da.
Abiadura kontrolatzeko zebrabideen
aurrean abiadura mugatzeko
elementuak, berlindar kuxina adibidez,
jartzea proposatzen da, txirrindularien
eta garraio kolektiboaren zirkulazioa
erraztearren.
Zebrabide edo bidegurutze garrantzitsuenetan, berlindar kuxinaren ordez bidegurutzeko plataformak
proposatzen dira, Karmengo Ama kalean bezala.
Bidegurutzean zapalda edo plataforma
28
32. 30 GUNEAK ETA ABIADURA MUGATZEKO ELEMENTUAK 9
2.‐ Txirrindularien joan‐etorriak hobetzea
30 eremuari esker, bizikleta errepidean sartzen da, eta horrek lehentasuna eta segurtasuna ematen dio
txirrindulariari. Honela, eremu honek ematen dien babesa gabe, galtzadatik ibiltzera ausartuko ez liratekeen
txirrindulariek galtzada erabiltzea sustatzen da.
30 eremu hauetan, txirrindulariari lehentasuna ematen zaio trafikoa mantsotzea “legitimatuz” (adib.
Ametzagaña). Egia esan, gaur egun hau gertatzen ari da jada, txirrindularia galtzadatik dabilenean ibilgailuak
ezinbestean beren abiadurara moldatzen direlako eta, oro har, ez da inolako arazorik sortzen. Aitzitik, 30
eremu bihurtzen bada, gaur egun ausartzen ez den eta espaloitik dabilen jendeak bizikletak galtzadan
erabiltzea erraztuko du.
Karmengo Ama kalea eta Ametzagaña
BESTELAKOAK 10
Quirón ospitaletik Kristina Enea parkerako sarbide bat
irekitzea Egiako goialdea parkearekin eta Loiolako
Erriberarekin duen loturarekin elkartzeko.
Dbizi bizikleta mailegu zerbitzu publikoa Egian.
Bizikletentzako aparkalekuen kopurua handitzea eta bertan
behera utzi diren bizikletak baztertzea.
29
33. BESTELAKOAK 10
Egia auzoan egoiliarrentzat aparkatzea arazo bat da, hortaz, ez du zentzurik udalak San Francisco Javier
kalean erabilerarik gabe lurpeko 80 plaza inguru edukitzea. Plaza horiei erabilera eman behar zaie, adibidez,
plazak egoiliarrei alokatuz. Horrela kalean aparkatzen duten ibilgailuen kopurua murriztuko litzateke,
oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna hobetzeko jardueren mesederako.
San Francisco Javier kaleko lurpeko parkingean egoiliarren
bizikletentzako aparkalekua.
Bizikletak, haur kotxeak, erosketetarako orgak eta abar igotzen
laguntzeko eskaileretan elementuak jartzea: Ametzagaña kaletik
Deba Ibaiaren kalera doazen eskailerak, San Francisco Javier
kalerantz doazen
eskailerak, etab.
Ametzagaña ‐ Deba ibaia ‐ Aldapa mugikortasun
bertikala: Ametzagaña kalean anbulatorioaren egoitza‐
eraikin berrian, erabilera pribatuko bi igogailu eraiki
dira. Hala ere, igogailuak jabetzarekin kudeatzeko
aukerak eta hauei erabilera eta mantentze publikoa
emateko aukerak Aldapa eta Deba ibaiaren kaleen
inguruan bizi den adineko jende askoren sarbide zaila
nabarmen hobetuko lukete.
30