Publicité
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Publicité
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Publicité
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Publicité
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Publicité
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Kilometroak 2014 Orio, ale berezia
Prochain SlideShare
Historikoa izan daHistorikoa izan da
Chargement dans ... 3
1 sur 24
Publicité

Contenu connexe

Publicité

Kilometroak 2014 Orio, ale berezia

  1. Erria Txikota! Kilometroak 2014 Orio, ale berezia · 2014ko urriaren 10a Erronka bete da Txikota erriratu eta jai giro ederrean ospatu zen Orio herrian Ikastolen aldeko festa. Egun batean borobildu zuten urte osoko lana.
  2. publizitAteA 2 KARKARA 2014ko urriararen 10a
  3. bAloRAzioA bAloRAzioA JosebA oRellA Josi-josian, eskerrik asko! Kmk14 Kultur etxea 20810 Orio 943 83 15 27 karkara@karkara.com Editorea karkara taldea kultur elkartea Zuzendaria Lore Berasaluze Erredakzio burua Miriam Garcia Erredakzio taldea onintza aiestaran, olatz artola; iñigo exposito, Jon Garate, iñaki iturain, idurre Lizarralde, elizabete Manterola eta rikardo uzkudun Publizitatea idurre Telleria Argazkilariak Maria arruti, Joxean Lizarralde, Luis Lizarralde, Borja Mena, ekine Miralles, Joxeju olasagasti, Joxemari olasagasti eta karkara taldea Diseinua karkara taldea Inprimategia Gertu koop. e. (oñati) Lege gordailua SS-346/90 iSSn 1132-1105 Tirada 2500 ale karkarak ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazi-tako esanen edota iritzien erantzukizunik. karkaran argi-taratutakoa berreman dai-teke, osorik edo zatika, baldin eta iturria aipatzen bada. Publizitatea kontratatzeko: Idurre Telleria 688 859 682 karkara@karkara.com lAGuNtzAileAK Eusko Jaurlaritza Kultura Sailak diruz lagundutako hedabidea Norbanako eta eragile, lagun koadrila, auzo edota lan-talde. Tantaz tanta freskatu nahi izan dugu herria; arnasberritu, busti eta blaitu Orio. Auzo-proiektuarekin osatu Herria. Urte osoko jarduna hezkuntzarekiko kon-promisoz, euskarari begirunez, afizioz eta festa giroz atera dugu aurrera. Josi -josian nahi izan dugu harilkatu herria. Gunez gune, ekimenez ekimen. Bilera, lan, eztabaida, buruhauste, edo ezusteko: aurrera egiteko bada, urrats bat atzera egite-ko prest ginela esan genuen. Eta gaur, josi-josian, korapiloz korapilo, herri-sarea osatu dugula jator eta harro esan genezake: etorriko dena, izan dugun marea bezain eman-korra izan dadin. Zalantzarik ez nuen tripulaziorik bikainenarekin aterako nintzela itsaso zabalera. Eta jaiaren arrakasta ikusita, ia nork jartzen duen hori zalantzan! Izan da eman beharreko ziaboga zailik, baita hurrengo portua zein izango zen ez genekien une konplikaturik ere. Baina, tira, etxean itsasoari beldurra baino errespe-tua zor zaiola irakatsi didate txiki-txikitatik. Errespetuz egin dugu beti aurrera, beldu-rrik gabe eta itsas zabaletik iritsi gara portura. Itsas argiak keinuka dirau … Eskerrik asko. 2014ko urriararen 10a KARKARA 3
  4. iReKieRA Txikota erriratu eta hastapenei keinu egin Sei argazkitan barrena egin zuten bidaia, txikota askatzeraino . Talai kanpaia astindu eta Julen Alonsoren trikiti doinuek hartu zuten Ikastolako pergola. Ander Errastik melodia horren pean ohorezko agurra egin zuten. Uhats taldeak ahotsa jarri zuen eta Harribil dantza taldeak koreografia. Baporera igo ziren denak. Josu Erguin eta Antonio Campos, beren bilobekin, mutiloilera gerturatu eta amarratuta zegoen txikota erriratu zuten. Eguerdiko kanpaiekin omendu zituzten Ikastolako lehen gurasoak eta lehen ikasleak, baita Anjel Lertxundi ere. Gogora ekarri nahi izan zuten beren ausardia eta kemena. 4 KARKARA 2014ko urriaren 10a
  5. KomuNiAzioA Euskarri guztietan komunikatzen Prentsa oharrak idaztea, webgunea elikatzea, prentsaurrekoak prestatzea, elkarrizketak bideratzea, sare sozialetan aktiboak izatea... Hori izan da komunikazio batzordearen eguneroko dinamika, eta lan hori hamar pertsona ingururen artean gauzatu dute. Bideogintza eta diseinu lanetaz arduratu direnekin besoz beso aritu dira lanean; honela, euskarri guztietatik eta euskarri guztietara komunikatzen ahalegindu dira. 2014ko urriararen 10a KARKARA 5
  6. muNtAKetA 6 KARKARA 2014ko urriaren 10a
  7. Bezpera eta biharamun lanpetuak muNtAKetA Iraileko azken astean hasi zituzten muntaketa lanak, irailaren 24an . Bederatzi egunen buruan guztia puntuan utzi zuten. Irailaren 3an oholtzak musikarien zain zeuden, txosnak jan eta edanerako prest eta karpak arropa saltzeko gogoz. Gune guztietan zeuden eszenatokiak eta karpak. Festa amaitu bezain pronto hasi ziren berriz ere lanean, den-dena desmontatzeko. 2014ko urriararen 10a KARKARA 7
  8. osAsuNA Ezbehar larririk ez Aurretik ereindakoak fruituak eman zituen. Urriaren 5ari begira prebentzioan jarri zuten fokua antolakuntzakoek, eta aurrea hartu zieten ezustekoei. Ez zen ezer garrantzitsua izan, bihurrituak eta zauriak gehien bat. 8 KARKARA 2014ko urriaren 10a
  9. 1500 laguntzailetik gora Elkarlanean osatutako eta auzolanean ospatutakoa festa da Kilometroak. Urte osoan buru-belarri lanean aritu dira ehundaka pertsona, eta urriaren 5ean biderkatu egin zen boluntario kopurua. 1500 laguntzailetik gora aritu ziren festa posible egiten, horietako 900 inguru oriotarrak izan ziren. Guztiak batean ala bestean kokatzea izan da batzorde honen ardura. GizA bAliAbideAK 2014ko urriararen 10a KARKARA 9
  10. ibilbideA 5.632 metroko ibilbidea Ikastolan hasi eta Ikastolan amaitu. 5 kilometro inguruko bira ematen zuen ibai ertzetik hasita, herriaren bihotza igaro eta Kukuarriren magaletik itsasoraino. Hastapenetan bezala, aurten ere azpimarratu egin dute ibilbidea egitearen garrantzia, eta hori egitera bultzatu dituzte euskalzaleak. 10 KARKARA 2014ko urriaren 10a
  11. ibilbideA Pilaketak geltokietan Treneko joan etorrietan pilaketak izan ziren, errenka-da luzeak sortu ziren. Autokarabanen parkina goizean goiz bete egin zen, baita autoena ere. Lotura autobusak etengabe ibili ziren jendea ekartzen eta eramaten. 2014ko urriararen 10a KARKARA 11
  12. KilometRoAK 2014 12 KARKARA 2014ko urriaren 10a
  13. eRRiA txiKotA! 2014ko urriararen 10a KARKARA 13
  14. eRRoNKA 4 gune, 4 proba eta 4 sailkatu Inteligentzia, abilezia, indarra, azkartasuna... ezaugarri ezberdinetako probak diseinatu zituzten, eta ondoen moldatu ziren lau Ikastolak final handian lehiatu ziren, nor baino nor. Errioan izan zen finala, baina leho-rrekoek lortu zuten Erria Txikota bandera astintzea eta ikasbidairako 2000 euroak irabaztea. 14 KARKARA 2014ko urriaren 10a
  15. eRRoNKA 20 ikastoletako 200 ikasle Pasa den urtean Tolosako Erronka ospatu baino lehen jarri ziren martxan Orioko Herri Ikastolakoak. Denbora luzez lanean aritu ostean lortu dute Erronka gazteen parte hartzea aktibatzeko jardun erakargarria egitea. 2014ko urriararen 10a KARKARA 15
  16. zozKetA 5 euroko ekarpena, 60.000 euroko saria 30.293 izan da zenbaki saritua. 100.000 poltsiko egu-tegi atera dira eta hauen salmenta arrakastatsua izan da. Gipuzkoako bazter guztietan saldu dira, milaka pertsonek egin dute ekarpen ekonomikoa bide hone-tatik; baina saritua bakarra izan da, 30.293 zenbakia-ren onuraduna. 16 KARKARA 2014ko urriaren 10a
  17. ARRopA sAlmeNtA Azken irteera urriaren 5ean Hara eta hona ibili dira urte osoan zehar. Ostiralero-ostiralero irteerarako guztia prest uzten zuen 12 lagunez osaturiko taldeak. Hartu materiala eta Gipuzkoan barrena ibili dira, bazter guztietatik Erria txikota! leloa lau haizeetara zabaltzen. Lan horretan 30 talde inguru 2014ko urriararen 10a KARKARA 17
  18. iKusKizuNAK Oriora ekarria eta Oriotik eraikia 2/3. Egitarauean eskualdekoek duten presentzia da hori; eta eskualdekoen artean, asko eta asko, herrikoak. Herritik eraikitako eskaintza kulturala osatu baitute, bai oholtza gainekoa, bai ibiltaria. Auzotik sortutako egitaraua izan da, auzolanean egindakoa. 15 pertsona inguruko taldea izan da urte guztian zehar lanean, urriaren 5ean biderkatu egin zen eta 30 izateraino. 18 KARKARA 2014ko urriaren 10a
  19. Makrokontzertuak iKusKizuNAK San Martineko belazea gazte-marea bilakatu zen goizean goiz. 11:45ean pop doinuen xarma melodikoekin eta kontu handiz txertatutako korue-kin blaitu zen entzulea, ondoren ska-dance musika dantzatu zuten. Bozi-na hotsak entzun eta Autopistapera hurbildu ziren guztiak, 17:30ean jen-dez lepo zegoen laugarren gunea. Trikiaren adar batetik beste batera, 18:00etan Ikastolako pergolan dantzarako doinuak eta gogoa ez ziren falta izan. 2014ko urriararen 10a KARKARA 19
  20. txosNAK Agortuta kartela hainbat gunetan Tripa bapo betetzeko aukera zegoen bai Ikastolan, bai Abaromendin; Kilome-troak menua lehen gunean eta arrantzaleek arrantzatutako hegaluzearekin prestatutako marmitakoa bestean. Biak ala biak agortu egin ziren. Bazkari txar-telak eta 1000 razioak saldu ziren. Hondartzako gunean generoa amaitu zen eta Ikastolako txosnan alkoholdun zerbeza ere bukatu zen. 20 KARKARA 2014ko urriaren 10a
  21. txosNAK 2014ko urriararen 10a KARKARA 21
  22. iNGuRumeNA-GARbitAsuNA 22 KARKARA 2014ko urriaren 10a
  23. iNGuRumeNA-GARbitAsuNA 2014ko urriararen 10a KARKARA 23 Gai jasangarriaren alde Jendea erakartzeko zaila izaten den batzordea da Ingurumena eta garbitasunarena. Zailtasunak zailtasun eta oztopoak oztopo, ikasle, irakasle, guraso eta kanpoko jendearen artean talde polita eratzea lortu dute. Bi lan ildo nagusi izan dituzte: zaborren kudeaketa egokia eta edalontzien berrerabilpena. Lan berezia egin da antolakuntzaren barruan eta fruituak eman ditu egindako lanak. Egunean zehar guneak txukun mantendu ziren eta edalontzien truke txapa banatzeak efektu ona izan zuen. Asko izan ziren Aukeran garbian edan txaparekin etxeratu zirenak.
Publicité