SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  2
Télécharger pour lire hors ligne
Ekimena gaur goizean aurkeztu da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean



 INNOVALANEK BURUKO GAIXOTASUNAK DITUZTENAK
       LANEAN TXERTATZEN LAGUNTZEN DU


    · INNOVALAN negozio-aukera berriak bilatzen dituen proiektua da, buruko
gaixotasuna duten pertsonentzat enplegua sortzen duena, erantzun berritzaileen
bitartez.

    ·Sustatzaileak: INNOVALAN Argia Fundazioa, Asociación Vizcaína de Familiares y
Enfermos Psiquiátricos (AVIFES), Hogar Izarra eta Osakidetzaren Bizkaiko Buruko
Osasunaren Sarea, Emaus eta Bizitegi Elkartea, Lantegi Batuak, Eragintza Fundazioa,
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea eta Innobasque, Berrikuntzako Euskal
Agentzia.

    · 23.000 pertsonak dute Bizkaian buruko gaixotasunen bat, lan-munduan sartzea
eragozten diena.

Zamudio, irailaren 30. Gaur aurkeztu da Bizkaiko Zientzia eta Teknologiako Parkean
Innovalan, buruko gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lanean ari
diren eta haiek lan-munduan sartzea sustatzen duten elkarteen eta erakundeen
baterako ekimen bat. Innovalanen helburu bikoitz hori lortzeko enpresen lankidetza
funtsezko faktore bezala ageri da.

Proiektu honen erakunde sustatzaileak alor desberdinetatik datoz. Esaterako, buruko
gaixotasuna duten pertsonak artatzeko sektoretik Argia Fundazioa dago, Asociación
Vizcaína de Familiares y Enfermos Psiquiátricos (AVIFES), Hogar Izarra, Osakidetzaren
Bizkaiko Buruko Osasunaren Sarea. Emaus eta Bizitegi Elkartea lanaren barrutikoak
dira esklusio-egoeran dauden pertsonekin. Ahalmen urritasun mota desberdinak
dituzten pertsonentzako enpleguaren barrutitik Lantegi Batuak eta Eragintza
Fundazioak parte hartzen dute. Enpresa-mundutik Bizkaiko Zientzia eta Teknologiako
Parkea dator eta berrikuntzatik, Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentzia.

Munduko biztanleriaren %25ek buruko gaixotasunen bat du bizitzan zehar,
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) agertu duenez. Bizkaian bizi diren pertsonen
%2k, 23.000 bat pertsonak dute gaur egun mota horretako gaixotasunen bat. Pertsona
horiek estigmatizaturik bizi dira eta horrek oraindik zailagotu egiten die lan-
merkaturako sarbidea, halako moldez non %5 eta 10 bitartean bakarrik baitute lana,
eta haietatik %5ek bakarrik era erregularrean. Gainera, %44k baieztatzen du
nolabaiteko lan-bereizkeriaren bat izan duela, eta horrek nabarmen zailtzen die
Osasuna berreskuratzea, zenbait txostenetan jasotzen denez.

Innovalanen parte hartzen duten enpresek aukera dute beren lan-beharrak asetzeko
eta kolektibo horren enplegagarritasun baxua murrizten aktiboki lankide izateko, bizi-
kalitatea hobetzenlagunduz, ikuspegi berritzaile batetik eta Enpresa Erantzukizun
Sozialaren (EES)gakoan. EESekiko sintonian, enpresek beren borondatez erabakitzen
dute gizarte hobe bat lortzen laguntzea. Hartara, enpres-eredu berri bat sortzen ari
dira, non ez duen soilik mozkinak haztearen printzipioak balio, baizik eta beste balio
batzuk ere txertatzen diren, ingurumenarenak edo sozialak esaterako. Horregatik,
proiektu hau sozialki berritzailea da enpleguaren helburua pertsona horien bizi-
kalitatea hobetzeko bitarteko bezala planteatznen duten unetik.

Hartara, Innovalanek proiektu erkide bezala eratzen du bere burua, horrela buruko
gaixotasuna duten pertsonentzako enplegua sortuko duten negozio-aukera berriak
bilatuz, erantzun berritzaileen bitartez. Halaber, pertsona horien kontratazioa
sustatzen du, enpresa-sektorea sentsibilizatuz eta hari laguntza emanez.

Innovalanek honako kontratazio-alorrak ditu: lorezaintza, dokumentuen kudeaketa,
arropa-garbiketa, aldaira eta garraio-sektorea, hondakin-kudeaketa, birziklaia,
zuzeneko salmenta, eraikin-garbiketa, banaketa, nekazaritza ekologikoa,
mugikortasun-zerbitzuak, aparkalekuen kontrola eta haietarako sarrera.

Hemen: www.innovalan.eu daude eskura argibide gehiago proiektu honi buruz eta
zer egin langileak kontratatzeko.




 Argibide gehiago:
 Blanca Pardo Ruano, Innobasqueko Sustapen eta Komunikazio Saila
 T. 944 209 488
 bpardo@innobasque.com

Contenu connexe

Plus de Lanerako - Empleo con Apoyo (9)

Foro Eca, prentsa oharra
Foro Eca, prentsa oharraForo Eca, prentsa oharra
Foro Eca, prentsa oharra
 
2010ko Inserzioak
2010ko Inserzioak2010ko Inserzioak
2010ko Inserzioak
 
Inserciones 2010
Inserciones 2010Inserciones 2010
Inserciones 2010
 
Presentación - Inclusión Social 2010
Presentación - Inclusión Social 2010Presentación - Inclusión Social 2010
Presentación - Inclusión Social 2010
 
Las TIC y el Empleo con Apoyo
Las TIC y el Empleo con ApoyoLas TIC y el Empleo con Apoyo
Las TIC y el Empleo con Apoyo
 
Presentación sobre Prospección de Lanerako
Presentación sobre Prospección de LanerakoPresentación sobre Prospección de Lanerako
Presentación sobre Prospección de Lanerako
 
LANERAKO -Asi son sus trabajos
LANERAKO -Asi son sus trabajosLANERAKO -Asi son sus trabajos
LANERAKO -Asi son sus trabajos
 
Lanerako simposio de Empleo con Apoyo Bilbao
Lanerako simposio de Empleo con Apoyo BilbaoLanerako simposio de Empleo con Apoyo Bilbao
Lanerako simposio de Empleo con Apoyo Bilbao
 
Lanerako estudio de buenas prácticas en el empleo con apoyo
Lanerako   estudio de buenas prácticas en el empleo con apoyoLanerako   estudio de buenas prácticas en el empleo con apoyo
Lanerako estudio de buenas prácticas en el empleo con apoyo
 

Innovalan Inklusioa, prentsa oharra

  • 1. Ekimena gaur goizean aurkeztu da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean INNOVALANEK BURUKO GAIXOTASUNAK DITUZTENAK LANEAN TXERTATZEN LAGUNTZEN DU · INNOVALAN negozio-aukera berriak bilatzen dituen proiektua da, buruko gaixotasuna duten pertsonentzat enplegua sortzen duena, erantzun berritzaileen bitartez. ·Sustatzaileak: INNOVALAN Argia Fundazioa, Asociación Vizcaína de Familiares y Enfermos Psiquiátricos (AVIFES), Hogar Izarra eta Osakidetzaren Bizkaiko Buruko Osasunaren Sarea, Emaus eta Bizitegi Elkartea, Lantegi Batuak, Eragintza Fundazioa, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea eta Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentzia. · 23.000 pertsonak dute Bizkaian buruko gaixotasunen bat, lan-munduan sartzea eragozten diena. Zamudio, irailaren 30. Gaur aurkeztu da Bizkaiko Zientzia eta Teknologiako Parkean Innovalan, buruko gaixotasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko lanean ari diren eta haiek lan-munduan sartzea sustatzen duten elkarteen eta erakundeen baterako ekimen bat. Innovalanen helburu bikoitz hori lortzeko enpresen lankidetza funtsezko faktore bezala ageri da. Proiektu honen erakunde sustatzaileak alor desberdinetatik datoz. Esaterako, buruko gaixotasuna duten pertsonak artatzeko sektoretik Argia Fundazioa dago, Asociación Vizcaína de Familiares y Enfermos Psiquiátricos (AVIFES), Hogar Izarra, Osakidetzaren Bizkaiko Buruko Osasunaren Sarea. Emaus eta Bizitegi Elkartea lanaren barrutikoak dira esklusio-egoeran dauden pertsonekin. Ahalmen urritasun mota desberdinak dituzten pertsonentzako enpleguaren barrutitik Lantegi Batuak eta Eragintza Fundazioak parte hartzen dute. Enpresa-mundutik Bizkaiko Zientzia eta Teknologiako Parkea dator eta berrikuntzatik, Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentzia. Munduko biztanleriaren %25ek buruko gaixotasunen bat du bizitzan zehar, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) agertu duenez. Bizkaian bizi diren pertsonen %2k, 23.000 bat pertsonak dute gaur egun mota horretako gaixotasunen bat. Pertsona
  • 2. horiek estigmatizaturik bizi dira eta horrek oraindik zailagotu egiten die lan- merkaturako sarbidea, halako moldez non %5 eta 10 bitartean bakarrik baitute lana, eta haietatik %5ek bakarrik era erregularrean. Gainera, %44k baieztatzen du nolabaiteko lan-bereizkeriaren bat izan duela, eta horrek nabarmen zailtzen die Osasuna berreskuratzea, zenbait txostenetan jasotzen denez. Innovalanen parte hartzen duten enpresek aukera dute beren lan-beharrak asetzeko eta kolektibo horren enplegagarritasun baxua murrizten aktiboki lankide izateko, bizi- kalitatea hobetzenlagunduz, ikuspegi berritzaile batetik eta Enpresa Erantzukizun Sozialaren (EES)gakoan. EESekiko sintonian, enpresek beren borondatez erabakitzen dute gizarte hobe bat lortzen laguntzea. Hartara, enpres-eredu berri bat sortzen ari dira, non ez duen soilik mozkinak haztearen printzipioak balio, baizik eta beste balio batzuk ere txertatzen diren, ingurumenarenak edo sozialak esaterako. Horregatik, proiektu hau sozialki berritzailea da enpleguaren helburua pertsona horien bizi- kalitatea hobetzeko bitarteko bezala planteatznen duten unetik. Hartara, Innovalanek proiektu erkide bezala eratzen du bere burua, horrela buruko gaixotasuna duten pertsonentzako enplegua sortuko duten negozio-aukera berriak bilatuz, erantzun berritzaileen bitartez. Halaber, pertsona horien kontratazioa sustatzen du, enpresa-sektorea sentsibilizatuz eta hari laguntza emanez. Innovalanek honako kontratazio-alorrak ditu: lorezaintza, dokumentuen kudeaketa, arropa-garbiketa, aldaira eta garraio-sektorea, hondakin-kudeaketa, birziklaia, zuzeneko salmenta, eraikin-garbiketa, banaketa, nekazaritza ekologikoa, mugikortasun-zerbitzuak, aparkalekuen kontrola eta haietarako sarrera. Hemen: www.innovalan.eu daude eskura argibide gehiago proiektu honi buruz eta zer egin langileak kontratatzeko. Argibide gehiago: Blanca Pardo Ruano, Innobasqueko Sustapen eta Komunikazio Saila T. 944 209 488 bpardo@innobasque.com