1. AZALPEN TESTUA: PATATA TORTILA ERREZETA:
Gure eguneroko bizitzan patata tortila jatea oso ohiko da. Patata tortila prestatzeko, lehenik
eta behin, tipula zuritu eta erditik zatitu behar dugu. Piper berdea ongi garbitu, eta pepitak
kendu zatitzen zoazen heinean. Patatak zikinak egongo balira, garbitu itzazu. Ondoren patatak
zuritu, erditik moztu, eta zati ugari eginez mozten joan, 1-2 zentrimetroko zatiak sortu arte.
Zartarian dena sartu, eta bero mantsoan 20 minutuz frijitu.
Frijitutakoa zartaritik atera eta olioa kendu. Olioa pote batean gorde erreserbatzeko. Zartaria
sukaldeko paperarekin garbitu.
Gero, arrautzak kaskatu eta plater handi batera bota eta nahastu. Zure gustuaren arabera
gatza bota, eta frijitutakoa bota. Ondoren, hau dena ongi nahastu.
Zartaria berriz ere suan ipini, eta erreserbatutako olio pittin bat bota. Hau egindakoan,
nahasketa bota. Nahasketa pittin bat nahastu ezazu egurrezko koilararekin, 20 segundu
inguruan. Koilararen bitartez ertzak bereizi. Bukatzen joateko, zartaria hau baino handiagoa
den plater handi batekin estali eta buelta eman. Ondoren, plateraren bidez berriro zartarian
ipini beste aldea ere egin dadin. Azkenik, berriz ere platera zatariaren gainean ipini eta buelta
eman tortilla platerean gera dadin.