SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  23
Golden5
www.golden5.org
Lauaizeta Ikastola
Ainhize eta Mónicaren aurkezpena
Donostia, 2015ko irailaren 2a
1
Golden5
Nola sortu zen
🌟 Gaur egun bigarren
hezkuntzan dagoen egoera
oso antzekoa da Europako
herri guztietan,
beraz,erronka berdinen
aurrean gaude:
errendimendua, disrupzioa,
autonomia eta irauteko
gaitasun falta, ikasleen
arteko erasoak, irakasleen
estresa eta gizartean
dagoen aniztasuna.
🌟 Erronka hauei erantzuna
emateko profesional talde
batek sortu du ikuspegi
sistemiko duen Golden
programa.
Golden5 programa
◧ Golden printzipioa:
oinarrian dauden teoriak
◧ Golden eremuak
1. Gelaren kudeaketa
2. Harremanak eraikitzea
3. Klima soziala
4. Ikaskuntza doitua
5. Familia eta eskola
◧ Eremu bakoitzeko gako-
urratsak edo estrategiak
Inplementazioa
Lehenengo urratsa: landuko ditugun Golden EREMUAK aukeratu.
(Lerak esaten du lehenengo bi eremuekin hastea errazago
gertatzen zaigula irakasleei.)
Irakasleok nola gabiltza eremu bakoitzean jakiteko, Golden
programaren web orrialdean bost test on-line daude.
Bigarren urratsa: hautatutako eremu bakoitzeko GAKO-URRATSAK
edo ESTRATEGIAK aukeratu.
Hirugarren urratsa: zein BOST IKASLEKIN egingo dugu lana epe
jakin batean. (Programaren web orrialdean bi tresna eskaintzen
dizkigute ikasleen egoera hobeto ezagutzeko: Soziograma eta
Eskola eta ni.)
Laugarren urratsa: gako-urratsen edo estrategien PRAKTIKA gelan.
Bostgarren urratsa: programa inplementatzen ari direnen arteko
BILKURA praktikak sortzen dituen ideietaz eta zailtasunetaz
MINTZATZEKO.
2
Nola sortu zen programa
3
“Bost herrialdetako eta diziplina anitzeko profesionalek (psikologo, soziologo, hezkuntzako
langile, bitartekari…) hasi zuten proiektua 2004an: norvegiar, belgikar, italiar, poloniar eta
andaluziarrek. Europar Batasunak diruz lagundu zuen hasieratik eta hezkuntzan motibazioa
hobetzeko irtenbideak, estrategiak, erramintak ematea zuen helburu, elkarbizitzari lotuta.”
“Golden5 programaren web orrialdetatik ateratako paragrafo honetan, horrela aurkezten
dute beraien burua eta lana: “El equipo implicado en este proyecto tiene una larga
experiencia previa en proyectos relacionados con problemas de comportamiento, y con
problemas de convivencia, abordando siempre la diversidad dentro del aula. Nuestro objetivo
ha sido organizar e integrar nuestros antecedentes y nuestra formación educativa en un
enfoque sistémico llamado programa GOLDEN.”
“2009an Golden 5ek bi sari lortu zituen: Europako Hezkuntza praktika onenak dituzten hamar
proiektuen sarietako bat, eta Europako proiekturik onenaren sarian Brontzea.
Guregan orain dela hiru ikasturte heldu zen Golden5 programa, Berritzeguneetatik
bideratuta, María José Leraren laguntzarekin. Uneotan, guztira, 86 ikastetxe ari dira parte
hartzen egitasmoan; hastapenetan daude batzuk, sakontze-mailan besteak.”
“Bere burua maite duenak, balio duela dakienak, zer egiten du eroritakoan? Altxa” María José Lera
Gizakiaren oinarrizko
behar psikologiko eta
sozialak asetzean,
motibazioa ikaragarri
hazten da.
behar psikologikoak
◧ gaitasun
◧ autonomia
◧ harremanduta egotea
behar sozialak
◧ lorpen/arrakasta
◧ afiliazio
◧ intimitate
sariak eta zigorrak
gela testuingurua
arreta
esfortzua
irauteko gaitasuna
4
Ikasleen arreta, esfortzua eta irauteko gaitasuna sustatuz
Ahalmen hauek ikasleekiko areagotzeko betidanik erabili izan diren errekurtsoak izan dira saria eta zigorra. Biak
etortzen zaizkio ikasleari kanpotik eta horregatik bere eraginkortasunak oso denbora laburrean galdu egiten da.
Baina perstonak badu gaitasuna bere barrutik bere burua motibatzeko.
Nola sustatu, orduan, barne motibazioa? Lau eremu hauek landuta:
◧ Testuingurua (“Haur hezkuntzako gela barruan aurkitzen ditugu koloreak, apaingarriak, formak… baina, mailaz igo
heinean… dena desagertzen da”. Goazen erraztera, goazen goxo egoteko, interesa gehitzeko elementuak sartzera.”)
◧ Behar psikologikoak eta sozialak
◧ Pentsatzen duguna (“Behin eta berriz altxatzea da gakoa. Ez da hobea inoiz erortzen ez dena.Hobea da
gehiagotan altxatzen dena. Zutitzeko behar duguna da esperientzia positibo asko eta asko izatea norberaren
garapenean konfiantza izateko.”)
◧ Emozioak (“Edozein ekintzaren oinarria direnez, goazen klima emozionala lantzera gelan. Garatu dezagun emozio
positiboak erakarriko dituen testuingurua. Erabili dezagun umore asko, musika zergatik ez?”)
María José Leraren hitzetan: “Horrek ekarriko digu eskolako emaitza hobea, baina batez ere ekarriko digu
pertsonaren garapen osoa.”
5
Ikasle bakoitzaren onena ateratzea xede
“Golden 5ek ikasle bakoitzaren onena ateratzea du xede, bakoitzaren ahalmenak bere gorenera
eramatea, eta horretarako ikaslearen gaineko begirada baikorrean oinarritzen da, alderdi
positiboetan fokua jartzeak motibazioa handitzen duelako, eta motibazioak, era berean, ikaslearen
eraginkortasuna.”
6
Golden printzipioa.
Programaren oinarri teorikoak (8-16 diapositibak)
7
atribuzioen
teoria
espektatiben
teoria -
Pigmalion
efektua-
taldearen rola
nerabezaroan
ikasle mota
ezberdinak
-aniztasuna-
ERRONKA eta
HELBURUA
ikasleen arreta,
esfortzua eta
irauteko
gaitasuna nola
sustatu
audientzia
efektua
Golden printzipioa.
Oinarrian dauden teoriak:atribuzioen eta espektatiben teoriak
Golden5 programa zertan datzan ulertzeko, hona ekartzen dizuegu aldizkari bateko erreportaje batetik ateratako
zenbait paragrafo interesgarri.
Erreportajearen izenburua: Zure umeak ere eskolan distira egin dezan. Kazetaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta.
Aldizkaria: Argia. Data: 2014ko uztailaren 13a.
“Elkarbizitza kudeatzeko abiatu zen Golden5 programak talde harremanen bi teoria ditu oinarrian: atribuzioen teoria
eta espektatiben teoria (azken honi Pigmalion efektua ere deitzen zaio). Hala azaldu zuen programan aitzindari den
María José Lera-k (Sevillako unibertsitateko doktorea Psikologian): `Atribuzioen teoria 1958an sortu zuen Weinerrek
eta talde harremanetan oinarri-oinarrizko teoria da. Norbaitek atribuzio bat egiten duenean, berdin da zuzena edo
okerra izan, gainerako gizakion joera naturala da atribuzioak baieztatzea. Gure buruak inkontzienteki bilatu eta
hautatuko du besteak egindako atribuzioa baieztatzen duen esperientziaren bat.´
Ideala litzateke batere atribuziorik ez egitea, baina hau gizakiontzat ezinezkoa omen. Beraz, testuinguru
profesionalerako arau hau proposatzen du Golden 5ak: atribuzio positiboak bakarrik egitea.”
8
Atribuzioen teoria
“Heiderren atribuzioen teoria ere aspalditxokoa da, 1958koa hain zuzen. Atribuzioak pertsona bati atxikitzen zaizkion
ezaugarriak dira (alferra da, txukuna da, bizkorra da, lotsagabea da, euskara ona du, kalkuluak buruz egiteko erraztasuna
du…), eta teoria horren arabera, gizakiak beste pertsona batzuek egindako atribuzioak baieztatu ohi ditu eta gainera
atribuzio hori egiazkoa dela ziurtatzeko adibide zehatzak bilatu ohi ditu.
Zergatik baina? Erantzun argia ematen du Lerak: “Hirugarren pertsona baten gaineko atribuzioak beste pertsona batekin
partekatzen ditugunean, gu bion arteko harremana estutu egiten da eta gizakiok besteekin ondo eramateko joera dugu”.
Hori ia modu inkontzientean gertatzen den zerbait dela dio. Bere esanetan, irakasle batek beste irakasle batekin ikasle
baten inguruko edota gela baten gaineko atribuzio bat partekatzen duenean —“ikasle hau zeinen alferra den”—, beste
irakasleak atribuzio hori baieztatu egingo du eta esango du: —“bai, egia da, nirekin ere gehientxoenetan etxeko lanak egin
gabe ekartzen ditu”—. Kasu horietan, ikasle horren ezaugarri negatiboak ugaritu egiten direla eransten du adituak, eta
“txarraren txarrarekin” negatibotasunaren elur bola handituz joaten dela.
Aldiz, ikaslearen gaineko atribuzio baikorrak partekatzen badira beste irakasleekin, ikasle horren alderdi positiboak indarra
hartuko du eta ikaslea bera loratuz joango da. “Irakasle batek esaten badu: ‘Ikasle honek ekarpen oso interesgarriak egiten
ditu eztabaidetan’, besteak esango du: ‘Hala da bai, nirekin ere hobetzen ari da, jarrera aldatu du eta lehen baino gehiago
hitz egin eta aportatzen du”’. Teoria horri jarraituz, atribuzioak partekatu eta baieztatu egiten direla jakinik, Golden 5-ek
proposatzen du ikasleen gaineko atribuzio positiboak soilik egitea eta negatiboak alde batera uztea.”
9
Zer dira atribuzio positiboak
“Edozein atribuzio positibok, ordea, ez du balio. Lerak esplikatutako moduan, atribuzioek
ebidentzia errealetan eta sinesgarrietan egon behar dute oinarrituta. `Ingelesez ondo ahoskatzen ez
badu, ez dugu bere ahoskera goratuko, bai ordea, akaso, ingeleseko eskolan zer nolako arreta
jartzen duen, edota ingelesezko abestiak zein gogoz entzuten dituen´.”
“Atribuzio positiboak ugaritzen diren heinean, ikaslearen motibazioa ere handitu egiten dela. Ikasle
horrek bere buruarengan duen konfiantza eta autoestimua ere hobetu egiten dira eta
eutoefizientzia sentimenduan irabazten du. Positiboak positibora garamatzan ziklo bat irekiko dugu
hala. Ikasle hori seguruago sentituko da eta ingelesa ikasteko gogo handiagoa izango du. Ondorioa
zera da: ikasleak motibatuz, ikasle horiek erronka akademikoak gainditzea eta arrakasta izatea
lortuko dugula”.
10
Golden betaurrekoak: espektatiben teoria
“Helburua garbia da: ume bakoitzak merezi du atribuzio positibo bat gelan eta denen aurrean.
Esatea zer ona den halako gaian. Denok gara onak zerbaitetan, beraz, bilatu egin behar da
bakoitzaren on hori. Batzuena berehala ateratzen zaigu, besteena pixka bat gehiago bilatu behar
da.”
“Ikerketek frogatu dute ikasle batekiko espektatiba altuak dituen helduak, oharkabean arreta
gehiago eskaintzen diola, azalpenak hobe eta gehiago animatzen duela (“zuk ahal duzu eta!”), bere
akatsak gutxiesten dituela (“lasai, hau ez da ezer, zuk segi”)... Azkenean zertan ari da heldu hori?
ikas prozesua errazten, azaltzen du Lerak. Alderantziz jokatzen du helduak, oharkabean, ikasle
horrenganako espektatiba apalak dituenean. Horren aurrean zer egin? Espektatiba altuak eduki
behar ditugu ume bakoitzarengan. Alegia, Golden betaurrekoak jarri behar ditugu.”
“Espektatiben teoriak dioena kontuan izanik, Golden 5 programak irakasleei esaten die ikasle
guztienganako espektatiba altuak eduki behar dituztela. `Badakit zaila dela, baina sikiera, saiatu
egin behar dugu, eta batez ere, modu intentzionatuan saiatu behar dugu´”.
11
Golden betaurrekoak: atribuzio eta espektatiben teoria elkartuta
12
“Ideala litzateke batere
atribuziorik ez egitea, baina
hau gizakiontzat ezinezkoa
omen. Beraz, testuinguru
profesionalerako arau hau
proposatzen du Golden
5ak: atribuzio positiboak
bakarrik egitea.”
“Espektatiba altuak eduki
behar ditugu ume
bakoitzarengan.Badakit
zaila dela, baina sikiera,
saiatu egin behar dugu, eta
batez ere, modu
intentzionatuan saiatu
behar dugu
Audientzia efektua
“Bi teoria horiek kontuan izateaz gain, Golden 5 programak audientzia efektuaz ere hitz egiten du.
Zer da, baina, audientzia efektua? Atribuzio bat taldean partekatzen bada, atribuzio horretan egiten den balorazioa
talde horretan dauden pertsona kopurura iristen da eta haiek ere norbereganatu egiten dute atribuzio hori. Adibide
bat jartzen du Lerak: “Ikasle jakin batek ingelesez oso ondo ahoskatzen duela esaten badugu 25 ikasleko gela
batean, atribuzio hori 25 aldiz biderkatzen da, audientzia efektua oso boteretsua baita, eta azkenean, audientziak
ikasle horren ahoskera onean soilik jarriko du arreta; gaizki ahoskatzen duenean ostera, ez dio inori atentziorik
emango, ikaskideek ez baitute uste ikasle horrek oker ahoska dezakeenik ingelesez”.
“Atribuzio negatiboekin ere gauza berbera gertatzen da: “Irakasle batek ikasgela guztiaren aurrean esaten baldin
badu, ‘ikasle honek ez daki esaldi bat taxuz osatzen’, gainontzeko ikasle guztiek, hau da, audientziak atribuzio hori
partekatu egingo du eta pentsatuko du ikasle horrek oso gaizki idazten duela. Ikaskideek beraz pentsatzen dutenak
eragin zuzena izango du ikasle horrek bere buruaz duen ikuspegian ere.
Horregatik besteen aurrean atribuzio positiboak soilik egitea komeni dela, eta negatiboak norberarentzat gordetzea
inorekin partekatu gabe”.
13
Audientzia efektua, nerabezaroa eta taldearen rola
Nerabeengan oso garrantzitsua gertatzen da taldekideekin duen lotura edo harremana. Alde batetik, lagunak izan
daitezke eta horrekin bere behar sozialak asetzen ditu baina, baita ere, talde horren baitan ikasle bakoitzak egiten
ditu eta sentitzen ditu konparazio asko. Adin honetan ikaskideen laguntasuna edo babesa erabakigarria da.
Ikasle batek sistematikoki aintzat ez hartuta, isolatuta edo negatiboki etiketatuta dagoenean, autoestimu baxua
izango du eta gutxitzat hartuko du bere balio pertsonala.
Hona ekartzen ditugu Golden5ko materialetatik hartutako bi paragrafo. (Programa Golden5. Inicio y fundamentos.
Rol de grupo clase.)
“Harter ha examinado la correlaciones entre el papel de padres, profesores, compañeros y amigos cercanos en la
valoración de la autoestima del estudiante. Los resultados señalan que en la infancia tardía y en la adolescencia, el
apoyo de los iguales es el que más importa, le sigue el de los padres, el profesorado y, por último, las amistades más
íntimas.
La diferencia entre la influencia de los compañeros de clase y las amistades más cercanas puede ser explicada
siguiendo a Mead: `El apoyo de los otros en un dominio público puede representar mejor la aceptación del ‘otro
generalizado´y puede ser percibido como más objetivo o de aceptación común que el apoyo de las amistades más
íntimas.´”
14
Ikasle mota ezberdinak
15
“Ikasgelan, bizitzan bezala, beti badira batzuk nabarmentzen direnak, akademikoki
primeran doazenak, espektatiba altuekin… eta badira beste batzuk gutxiago
distiratzen dutenak. Gakoa ongi doazenekin sortzen den harreman eredua ikasle
guztiengana eramatea da. Eta hori kontzienteki eta metodikoki egitea ezinbestekoa
dela nabarmendu du Lerak.”
“Lerak azaldutako moduan, ikasle batzuk nahi eta nahiez ikusi egiten dira (parte
hartzen dutelako, ideia berriak ematen dituztelako, soluzioak proposatzen
dituztelako, aldamenekoarekin etengabe hizketan ari delako, etxeko lanak egiten ez
dituelako…); beste batzuk, berriz, oharkabean pasatzen dira, haiengan ez du inork
arreta jartzen, ikusezinak dira.”
“Kasu horietan, berariaz, irakasleek ikasle horiek dizdira egiten duten arloak bilatu,
ikusarazi eta goratu behar dituztela dio Lerak, eta gaineratzen du, garrantzitsua dela
modu kontzientean hartzea jarrera hori, ikasle horien alderdi positiboak gurariaz
bilatu ezean, inoiz ez direlako aintzat hartuak izango.”
Ikasle mota ezberdinekin lana egiten
Bosnaka landuz (bi ikasle on+bi ikasle zailtasunekin+ikasle “grisa”),
hurrengo epean, demagun aste pare batean,
beste ikaskideen aurrean distiratu arazi behar ditugu.
“Lerak eta Golden5 praktikan jarri duten EAEko irakasleek esaten dutenez,
berehalakoan hasiko gara emaitzak ikusten: ondo zihoazenek ongi
jarraituko dute eta “grisa” dena oso denbora gutxian nabarmentzen
hasiko da. Grisak deituak dira klasera joan, etxeko lanak egin eta
azterketak gainditu arren nabarmentzen ez direnak.”
“Akademikoki gaizki doazenak asko hobetzen dira, baina hauei
Golden igurtzi gehiago eman behar zaiela azaldu du Lerak: `Hauengan
aldaketak ikusten hasten dira bi hilabetera, kasuaren arabera´.”
16
Esperientzia bat
17
Ana Azkona, Lasarteko Berritzeguneko Golden5 koordinatzailea, esaten duenez:
“Aldaketa txikiak eta errazak dira, eta lorpenak handiak. Beste begirada bat
lantzen du irakasleak ikasleenganako, Golden irakaslea bihurtzen zara. Gauza
negatiboetan bakarrik fokatzeak nora garamatza? Zer eginik ez dagoela
justifikatzera. Kasu etsigarrienetan ere hori da bidea,alde positiboa bilatu behar
dugu eta hortik palanka eginaz bere ahalmen eta dohain guztiak atera.
Etxea ere oinarrizkoa da. Familia eta eskola elkarrekin doazenean, orduan ikusten
dira emaitzak argiago. Familiak ikuspegi honen partaide egin behar dira. Familiari
mezu positiboak helarazi behar zaizkio. Akademikoki umea gaizki badoa, mezu
positiboak emango dizkiogu maila sozialean.
Arazoek hor jarraitzen dute, baina arazoak txikitxo jarriko ditugu eta gainera
saiatuko gara konpontzen plan batekin, eskaileratxo batekin. Pixkanaka-
pixkanaka eskailera mailak igotzen joango gara eta baten bat oso handia bada eta
ezin badugu igo, maila txikiagoak jarriko ditugu tartean. Baina izan dezagun
begirada hori: jakina posible dela, jakina ahal dugula!”
Golden eremuak
18
Goldenaren bost eremuak eta bakoitzaren eduki nagusiak
1. Gelaren kudeaketa (irakasleak taldea kudeatzeko
erramintez jabetzea)
--- Gelaren kudeaketa eta gelako portaerak
--- Nola ulertzen dugu irakaslearen lidergoa gelan?
2. Harremanak eraikitzea (harreman onak lantzea
ikasleekin)
--- Irakaslego eta ikaslegoen arteko harremanaren
garrantzia
--- Arriskuan dauden ikasle eta irakasleak
3. Klima soziala (talde osasuntsua lortzea)
---Gela bakoitzean dagoen taldearen funtzionamendua
eta arauak
---Taldearen barne dinamika: zein ikaslek dute lidergoa?
--- Ikasleen lidergo mota desberdinak talde barruan
--- Ikasle baztertua
4. Ikaskuntza doitua (ikasle bakoitzaren mailara
egokituta)
--- Zer da ikaskuntza doitua? Oinarriak
--- Ikaskuntza doitua eta aniztasuna
5. Familia eta eskola (Golden ikuspegian partaide
egitea)
--- Familia eta eskolaren arteko harremanaren
garrantzia
--- Kooperazioa eta elkar ulertzea
--- Gurasoen inplikazioa
19
12 gako-urratsak edo estrategiak GELAREN KUDEAKETArako
◧ Jariotasuna eta jarraipena
◧ Arreta
◧ Jarrera proaktiboa
◧ Progresioa
◧ Prebentzioa
◧ Erreakzionatu eta moldatu
◧ Egokituz
◧ Sinkronizazioa
◧ Momentum
◧ Ainguratu eta proiektatu
◧ Ereduak apurtzen
◧ Gogoratuz
20
11 gako-urratsak edo estrategiak HARREMANAK ERAIKITZEKO
◧ Arreta
◧ Izendatu
◧ Feedback
◧ Urrezko unea
◧ Zurrumurru positiboak
◧ Ikasleen gauzak gogoan
◧ Onarpen positiboa
◧ Urrutiko ikuspuntua hartzen saiatu
◧ Umorea erabili
◧ Giza profila erabiltzea
◧ Ezabatu eta hutsetik hasi
◧ Irakaslearen bizipenak, esperientziak
21
22
bibliografia
◧ www.golden5.org
◧ ‘Zure umeak ere eskolan distira egin dezan’.
Kazetaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Aldizkaria: Argia.
Data: 2014ko uztailaren 13a.
◧ www.hikhasi.eus: ‘Golden 5 egitasmoa: ikasle
bakoitzaren onena ateratzea xede’. 2015-03-2.
Golden betaurrekoak
23

Contenu connexe

En vedette (8)

ProReps_CL_Factory Showroom_Jan 11 2016
ProReps_CL_Factory Showroom_Jan 11 2016ProReps_CL_Factory Showroom_Jan 11 2016
ProReps_CL_Factory Showroom_Jan 11 2016
 
Pioneer DJ : CDJ-2000NXS2 et DJM-900NXS2
Pioneer DJ : CDJ-2000NXS2 et DJM-900NXS2Pioneer DJ : CDJ-2000NXS2 et DJM-900NXS2
Pioneer DJ : CDJ-2000NXS2 et DJM-900NXS2
 
La filosofía y sus métodos
La filosofía y sus métodosLa filosofía y sus métodos
La filosofía y sus métodos
 
German press release about opening of RPM
German press release about opening of RPMGerman press release about opening of RPM
German press release about opening of RPM
 
diabetes
diabetesdiabetes
diabetes
 
Appendix 9 Poster Analysis
Appendix 9 Poster AnalysisAppendix 9 Poster Analysis
Appendix 9 Poster Analysis
 
Gestión pedagógica Premio Antioquia la mas Educada
Gestión pedagógica Premio Antioquia la mas EducadaGestión pedagógica Premio Antioquia la mas Educada
Gestión pedagógica Premio Antioquia la mas Educada
 
Best revelation by mueller el liberal
Best revelation by mueller el liberalBest revelation by mueller el liberal
Best revelation by mueller el liberal
 

Similaire à Aurkezpena golden 5

Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
uzuxunago
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
uzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
uzuxunago
 

Similaire à Aurkezpena golden 5 (20)

PEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANAPEDAGOGO LANA
PEDAGOGO LANA
 
Pedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketaPedagogoen konparaketa
Pedagogoen konparaketa
 
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakPedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
 
Bi irakasle gelan
Bi irakasle gelanBi irakasle gelan
Bi irakasle gelan
 
Korronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoakKorronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoak
 
Golden 5 eusk
Golden 5 euskGolden 5 eusk
Golden 5 eusk
 
Peagogoen lana
Peagogoen lanaPeagogoen lana
Peagogoen lana
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogia
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
Pedagogoen arteko konparaketa
Pedagogoen arteko konparaketaPedagogoen arteko konparaketa
Pedagogoen arteko konparaketa
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 

Aurkezpena golden 5

  • 1. Golden5 www.golden5.org Lauaizeta Ikastola Ainhize eta Mónicaren aurkezpena Donostia, 2015ko irailaren 2a 1
  • 2. Golden5 Nola sortu zen 🌟 Gaur egun bigarren hezkuntzan dagoen egoera oso antzekoa da Europako herri guztietan, beraz,erronka berdinen aurrean gaude: errendimendua, disrupzioa, autonomia eta irauteko gaitasun falta, ikasleen arteko erasoak, irakasleen estresa eta gizartean dagoen aniztasuna. 🌟 Erronka hauei erantzuna emateko profesional talde batek sortu du ikuspegi sistemiko duen Golden programa. Golden5 programa ◧ Golden printzipioa: oinarrian dauden teoriak ◧ Golden eremuak 1. Gelaren kudeaketa 2. Harremanak eraikitzea 3. Klima soziala 4. Ikaskuntza doitua 5. Familia eta eskola ◧ Eremu bakoitzeko gako- urratsak edo estrategiak Inplementazioa Lehenengo urratsa: landuko ditugun Golden EREMUAK aukeratu. (Lerak esaten du lehenengo bi eremuekin hastea errazago gertatzen zaigula irakasleei.) Irakasleok nola gabiltza eremu bakoitzean jakiteko, Golden programaren web orrialdean bost test on-line daude. Bigarren urratsa: hautatutako eremu bakoitzeko GAKO-URRATSAK edo ESTRATEGIAK aukeratu. Hirugarren urratsa: zein BOST IKASLEKIN egingo dugu lana epe jakin batean. (Programaren web orrialdean bi tresna eskaintzen dizkigute ikasleen egoera hobeto ezagutzeko: Soziograma eta Eskola eta ni.) Laugarren urratsa: gako-urratsen edo estrategien PRAKTIKA gelan. Bostgarren urratsa: programa inplementatzen ari direnen arteko BILKURA praktikak sortzen dituen ideietaz eta zailtasunetaz MINTZATZEKO. 2
  • 3. Nola sortu zen programa 3 “Bost herrialdetako eta diziplina anitzeko profesionalek (psikologo, soziologo, hezkuntzako langile, bitartekari…) hasi zuten proiektua 2004an: norvegiar, belgikar, italiar, poloniar eta andaluziarrek. Europar Batasunak diruz lagundu zuen hasieratik eta hezkuntzan motibazioa hobetzeko irtenbideak, estrategiak, erramintak ematea zuen helburu, elkarbizitzari lotuta.” “Golden5 programaren web orrialdetatik ateratako paragrafo honetan, horrela aurkezten dute beraien burua eta lana: “El equipo implicado en este proyecto tiene una larga experiencia previa en proyectos relacionados con problemas de comportamiento, y con problemas de convivencia, abordando siempre la diversidad dentro del aula. Nuestro objetivo ha sido organizar e integrar nuestros antecedentes y nuestra formación educativa en un enfoque sistémico llamado programa GOLDEN.” “2009an Golden 5ek bi sari lortu zituen: Europako Hezkuntza praktika onenak dituzten hamar proiektuen sarietako bat, eta Europako proiekturik onenaren sarian Brontzea. Guregan orain dela hiru ikasturte heldu zen Golden5 programa, Berritzeguneetatik bideratuta, María José Leraren laguntzarekin. Uneotan, guztira, 86 ikastetxe ari dira parte hartzen egitasmoan; hastapenetan daude batzuk, sakontze-mailan besteak.”
  • 4. “Bere burua maite duenak, balio duela dakienak, zer egiten du eroritakoan? Altxa” María José Lera Gizakiaren oinarrizko behar psikologiko eta sozialak asetzean, motibazioa ikaragarri hazten da. behar psikologikoak ◧ gaitasun ◧ autonomia ◧ harremanduta egotea behar sozialak ◧ lorpen/arrakasta ◧ afiliazio ◧ intimitate sariak eta zigorrak gela testuingurua arreta esfortzua irauteko gaitasuna 4
  • 5. Ikasleen arreta, esfortzua eta irauteko gaitasuna sustatuz Ahalmen hauek ikasleekiko areagotzeko betidanik erabili izan diren errekurtsoak izan dira saria eta zigorra. Biak etortzen zaizkio ikasleari kanpotik eta horregatik bere eraginkortasunak oso denbora laburrean galdu egiten da. Baina perstonak badu gaitasuna bere barrutik bere burua motibatzeko. Nola sustatu, orduan, barne motibazioa? Lau eremu hauek landuta: ◧ Testuingurua (“Haur hezkuntzako gela barruan aurkitzen ditugu koloreak, apaingarriak, formak… baina, mailaz igo heinean… dena desagertzen da”. Goazen erraztera, goazen goxo egoteko, interesa gehitzeko elementuak sartzera.”) ◧ Behar psikologikoak eta sozialak ◧ Pentsatzen duguna (“Behin eta berriz altxatzea da gakoa. Ez da hobea inoiz erortzen ez dena.Hobea da gehiagotan altxatzen dena. Zutitzeko behar duguna da esperientzia positibo asko eta asko izatea norberaren garapenean konfiantza izateko.”) ◧ Emozioak (“Edozein ekintzaren oinarria direnez, goazen klima emozionala lantzera gelan. Garatu dezagun emozio positiboak erakarriko dituen testuingurua. Erabili dezagun umore asko, musika zergatik ez?”) María José Leraren hitzetan: “Horrek ekarriko digu eskolako emaitza hobea, baina batez ere ekarriko digu pertsonaren garapen osoa.” 5
  • 6. Ikasle bakoitzaren onena ateratzea xede “Golden 5ek ikasle bakoitzaren onena ateratzea du xede, bakoitzaren ahalmenak bere gorenera eramatea, eta horretarako ikaslearen gaineko begirada baikorrean oinarritzen da, alderdi positiboetan fokua jartzeak motibazioa handitzen duelako, eta motibazioak, era berean, ikaslearen eraginkortasuna.” 6
  • 7. Golden printzipioa. Programaren oinarri teorikoak (8-16 diapositibak) 7 atribuzioen teoria espektatiben teoria - Pigmalion efektua- taldearen rola nerabezaroan ikasle mota ezberdinak -aniztasuna- ERRONKA eta HELBURUA ikasleen arreta, esfortzua eta irauteko gaitasuna nola sustatu audientzia efektua
  • 8. Golden printzipioa. Oinarrian dauden teoriak:atribuzioen eta espektatiben teoriak Golden5 programa zertan datzan ulertzeko, hona ekartzen dizuegu aldizkari bateko erreportaje batetik ateratako zenbait paragrafo interesgarri. Erreportajearen izenburua: Zure umeak ere eskolan distira egin dezan. Kazetaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Aldizkaria: Argia. Data: 2014ko uztailaren 13a. “Elkarbizitza kudeatzeko abiatu zen Golden5 programak talde harremanen bi teoria ditu oinarrian: atribuzioen teoria eta espektatiben teoria (azken honi Pigmalion efektua ere deitzen zaio). Hala azaldu zuen programan aitzindari den María José Lera-k (Sevillako unibertsitateko doktorea Psikologian): `Atribuzioen teoria 1958an sortu zuen Weinerrek eta talde harremanetan oinarri-oinarrizko teoria da. Norbaitek atribuzio bat egiten duenean, berdin da zuzena edo okerra izan, gainerako gizakion joera naturala da atribuzioak baieztatzea. Gure buruak inkontzienteki bilatu eta hautatuko du besteak egindako atribuzioa baieztatzen duen esperientziaren bat.´ Ideala litzateke batere atribuziorik ez egitea, baina hau gizakiontzat ezinezkoa omen. Beraz, testuinguru profesionalerako arau hau proposatzen du Golden 5ak: atribuzio positiboak bakarrik egitea.” 8
  • 9. Atribuzioen teoria “Heiderren atribuzioen teoria ere aspalditxokoa da, 1958koa hain zuzen. Atribuzioak pertsona bati atxikitzen zaizkion ezaugarriak dira (alferra da, txukuna da, bizkorra da, lotsagabea da, euskara ona du, kalkuluak buruz egiteko erraztasuna du…), eta teoria horren arabera, gizakiak beste pertsona batzuek egindako atribuzioak baieztatu ohi ditu eta gainera atribuzio hori egiazkoa dela ziurtatzeko adibide zehatzak bilatu ohi ditu. Zergatik baina? Erantzun argia ematen du Lerak: “Hirugarren pertsona baten gaineko atribuzioak beste pertsona batekin partekatzen ditugunean, gu bion arteko harremana estutu egiten da eta gizakiok besteekin ondo eramateko joera dugu”. Hori ia modu inkontzientean gertatzen den zerbait dela dio. Bere esanetan, irakasle batek beste irakasle batekin ikasle baten inguruko edota gela baten gaineko atribuzio bat partekatzen duenean —“ikasle hau zeinen alferra den”—, beste irakasleak atribuzio hori baieztatu egingo du eta esango du: —“bai, egia da, nirekin ere gehientxoenetan etxeko lanak egin gabe ekartzen ditu”—. Kasu horietan, ikasle horren ezaugarri negatiboak ugaritu egiten direla eransten du adituak, eta “txarraren txarrarekin” negatibotasunaren elur bola handituz joaten dela. Aldiz, ikaslearen gaineko atribuzio baikorrak partekatzen badira beste irakasleekin, ikasle horren alderdi positiboak indarra hartuko du eta ikaslea bera loratuz joango da. “Irakasle batek esaten badu: ‘Ikasle honek ekarpen oso interesgarriak egiten ditu eztabaidetan’, besteak esango du: ‘Hala da bai, nirekin ere hobetzen ari da, jarrera aldatu du eta lehen baino gehiago hitz egin eta aportatzen du”’. Teoria horri jarraituz, atribuzioak partekatu eta baieztatu egiten direla jakinik, Golden 5-ek proposatzen du ikasleen gaineko atribuzio positiboak soilik egitea eta negatiboak alde batera uztea.” 9
  • 10. Zer dira atribuzio positiboak “Edozein atribuzio positibok, ordea, ez du balio. Lerak esplikatutako moduan, atribuzioek ebidentzia errealetan eta sinesgarrietan egon behar dute oinarrituta. `Ingelesez ondo ahoskatzen ez badu, ez dugu bere ahoskera goratuko, bai ordea, akaso, ingeleseko eskolan zer nolako arreta jartzen duen, edota ingelesezko abestiak zein gogoz entzuten dituen´.” “Atribuzio positiboak ugaritzen diren heinean, ikaslearen motibazioa ere handitu egiten dela. Ikasle horrek bere buruarengan duen konfiantza eta autoestimua ere hobetu egiten dira eta eutoefizientzia sentimenduan irabazten du. Positiboak positibora garamatzan ziklo bat irekiko dugu hala. Ikasle hori seguruago sentituko da eta ingelesa ikasteko gogo handiagoa izango du. Ondorioa zera da: ikasleak motibatuz, ikasle horiek erronka akademikoak gainditzea eta arrakasta izatea lortuko dugula”. 10
  • 11. Golden betaurrekoak: espektatiben teoria “Helburua garbia da: ume bakoitzak merezi du atribuzio positibo bat gelan eta denen aurrean. Esatea zer ona den halako gaian. Denok gara onak zerbaitetan, beraz, bilatu egin behar da bakoitzaren on hori. Batzuena berehala ateratzen zaigu, besteena pixka bat gehiago bilatu behar da.” “Ikerketek frogatu dute ikasle batekiko espektatiba altuak dituen helduak, oharkabean arreta gehiago eskaintzen diola, azalpenak hobe eta gehiago animatzen duela (“zuk ahal duzu eta!”), bere akatsak gutxiesten dituela (“lasai, hau ez da ezer, zuk segi”)... Azkenean zertan ari da heldu hori? ikas prozesua errazten, azaltzen du Lerak. Alderantziz jokatzen du helduak, oharkabean, ikasle horrenganako espektatiba apalak dituenean. Horren aurrean zer egin? Espektatiba altuak eduki behar ditugu ume bakoitzarengan. Alegia, Golden betaurrekoak jarri behar ditugu.” “Espektatiben teoriak dioena kontuan izanik, Golden 5 programak irakasleei esaten die ikasle guztienganako espektatiba altuak eduki behar dituztela. `Badakit zaila dela, baina sikiera, saiatu egin behar dugu, eta batez ere, modu intentzionatuan saiatu behar dugu´”. 11
  • 12. Golden betaurrekoak: atribuzio eta espektatiben teoria elkartuta 12 “Ideala litzateke batere atribuziorik ez egitea, baina hau gizakiontzat ezinezkoa omen. Beraz, testuinguru profesionalerako arau hau proposatzen du Golden 5ak: atribuzio positiboak bakarrik egitea.” “Espektatiba altuak eduki behar ditugu ume bakoitzarengan.Badakit zaila dela, baina sikiera, saiatu egin behar dugu, eta batez ere, modu intentzionatuan saiatu behar dugu
  • 13. Audientzia efektua “Bi teoria horiek kontuan izateaz gain, Golden 5 programak audientzia efektuaz ere hitz egiten du. Zer da, baina, audientzia efektua? Atribuzio bat taldean partekatzen bada, atribuzio horretan egiten den balorazioa talde horretan dauden pertsona kopurura iristen da eta haiek ere norbereganatu egiten dute atribuzio hori. Adibide bat jartzen du Lerak: “Ikasle jakin batek ingelesez oso ondo ahoskatzen duela esaten badugu 25 ikasleko gela batean, atribuzio hori 25 aldiz biderkatzen da, audientzia efektua oso boteretsua baita, eta azkenean, audientziak ikasle horren ahoskera onean soilik jarriko du arreta; gaizki ahoskatzen duenean ostera, ez dio inori atentziorik emango, ikaskideek ez baitute uste ikasle horrek oker ahoska dezakeenik ingelesez”. “Atribuzio negatiboekin ere gauza berbera gertatzen da: “Irakasle batek ikasgela guztiaren aurrean esaten baldin badu, ‘ikasle honek ez daki esaldi bat taxuz osatzen’, gainontzeko ikasle guztiek, hau da, audientziak atribuzio hori partekatu egingo du eta pentsatuko du ikasle horrek oso gaizki idazten duela. Ikaskideek beraz pentsatzen dutenak eragin zuzena izango du ikasle horrek bere buruaz duen ikuspegian ere. Horregatik besteen aurrean atribuzio positiboak soilik egitea komeni dela, eta negatiboak norberarentzat gordetzea inorekin partekatu gabe”. 13
  • 14. Audientzia efektua, nerabezaroa eta taldearen rola Nerabeengan oso garrantzitsua gertatzen da taldekideekin duen lotura edo harremana. Alde batetik, lagunak izan daitezke eta horrekin bere behar sozialak asetzen ditu baina, baita ere, talde horren baitan ikasle bakoitzak egiten ditu eta sentitzen ditu konparazio asko. Adin honetan ikaskideen laguntasuna edo babesa erabakigarria da. Ikasle batek sistematikoki aintzat ez hartuta, isolatuta edo negatiboki etiketatuta dagoenean, autoestimu baxua izango du eta gutxitzat hartuko du bere balio pertsonala. Hona ekartzen ditugu Golden5ko materialetatik hartutako bi paragrafo. (Programa Golden5. Inicio y fundamentos. Rol de grupo clase.) “Harter ha examinado la correlaciones entre el papel de padres, profesores, compañeros y amigos cercanos en la valoración de la autoestima del estudiante. Los resultados señalan que en la infancia tardía y en la adolescencia, el apoyo de los iguales es el que más importa, le sigue el de los padres, el profesorado y, por último, las amistades más íntimas. La diferencia entre la influencia de los compañeros de clase y las amistades más cercanas puede ser explicada siguiendo a Mead: `El apoyo de los otros en un dominio público puede representar mejor la aceptación del ‘otro generalizado´y puede ser percibido como más objetivo o de aceptación común que el apoyo de las amistades más íntimas.´” 14
  • 15. Ikasle mota ezberdinak 15 “Ikasgelan, bizitzan bezala, beti badira batzuk nabarmentzen direnak, akademikoki primeran doazenak, espektatiba altuekin… eta badira beste batzuk gutxiago distiratzen dutenak. Gakoa ongi doazenekin sortzen den harreman eredua ikasle guztiengana eramatea da. Eta hori kontzienteki eta metodikoki egitea ezinbestekoa dela nabarmendu du Lerak.” “Lerak azaldutako moduan, ikasle batzuk nahi eta nahiez ikusi egiten dira (parte hartzen dutelako, ideia berriak ematen dituztelako, soluzioak proposatzen dituztelako, aldamenekoarekin etengabe hizketan ari delako, etxeko lanak egiten ez dituelako…); beste batzuk, berriz, oharkabean pasatzen dira, haiengan ez du inork arreta jartzen, ikusezinak dira.” “Kasu horietan, berariaz, irakasleek ikasle horiek dizdira egiten duten arloak bilatu, ikusarazi eta goratu behar dituztela dio Lerak, eta gaineratzen du, garrantzitsua dela modu kontzientean hartzea jarrera hori, ikasle horien alderdi positiboak gurariaz bilatu ezean, inoiz ez direlako aintzat hartuak izango.”
  • 16. Ikasle mota ezberdinekin lana egiten Bosnaka landuz (bi ikasle on+bi ikasle zailtasunekin+ikasle “grisa”), hurrengo epean, demagun aste pare batean, beste ikaskideen aurrean distiratu arazi behar ditugu. “Lerak eta Golden5 praktikan jarri duten EAEko irakasleek esaten dutenez, berehalakoan hasiko gara emaitzak ikusten: ondo zihoazenek ongi jarraituko dute eta “grisa” dena oso denbora gutxian nabarmentzen hasiko da. Grisak deituak dira klasera joan, etxeko lanak egin eta azterketak gainditu arren nabarmentzen ez direnak.” “Akademikoki gaizki doazenak asko hobetzen dira, baina hauei Golden igurtzi gehiago eman behar zaiela azaldu du Lerak: `Hauengan aldaketak ikusten hasten dira bi hilabetera, kasuaren arabera´.” 16
  • 17. Esperientzia bat 17 Ana Azkona, Lasarteko Berritzeguneko Golden5 koordinatzailea, esaten duenez: “Aldaketa txikiak eta errazak dira, eta lorpenak handiak. Beste begirada bat lantzen du irakasleak ikasleenganako, Golden irakaslea bihurtzen zara. Gauza negatiboetan bakarrik fokatzeak nora garamatza? Zer eginik ez dagoela justifikatzera. Kasu etsigarrienetan ere hori da bidea,alde positiboa bilatu behar dugu eta hortik palanka eginaz bere ahalmen eta dohain guztiak atera. Etxea ere oinarrizkoa da. Familia eta eskola elkarrekin doazenean, orduan ikusten dira emaitzak argiago. Familiak ikuspegi honen partaide egin behar dira. Familiari mezu positiboak helarazi behar zaizkio. Akademikoki umea gaizki badoa, mezu positiboak emango dizkiogu maila sozialean. Arazoek hor jarraitzen dute, baina arazoak txikitxo jarriko ditugu eta gainera saiatuko gara konpontzen plan batekin, eskaileratxo batekin. Pixkanaka- pixkanaka eskailera mailak igotzen joango gara eta baten bat oso handia bada eta ezin badugu igo, maila txikiagoak jarriko ditugu tartean. Baina izan dezagun begirada hori: jakina posible dela, jakina ahal dugula!”
  • 19. Goldenaren bost eremuak eta bakoitzaren eduki nagusiak 1. Gelaren kudeaketa (irakasleak taldea kudeatzeko erramintez jabetzea) --- Gelaren kudeaketa eta gelako portaerak --- Nola ulertzen dugu irakaslearen lidergoa gelan? 2. Harremanak eraikitzea (harreman onak lantzea ikasleekin) --- Irakaslego eta ikaslegoen arteko harremanaren garrantzia --- Arriskuan dauden ikasle eta irakasleak 3. Klima soziala (talde osasuntsua lortzea) ---Gela bakoitzean dagoen taldearen funtzionamendua eta arauak ---Taldearen barne dinamika: zein ikaslek dute lidergoa? --- Ikasleen lidergo mota desberdinak talde barruan --- Ikasle baztertua 4. Ikaskuntza doitua (ikasle bakoitzaren mailara egokituta) --- Zer da ikaskuntza doitua? Oinarriak --- Ikaskuntza doitua eta aniztasuna 5. Familia eta eskola (Golden ikuspegian partaide egitea) --- Familia eta eskolaren arteko harremanaren garrantzia --- Kooperazioa eta elkar ulertzea --- Gurasoen inplikazioa 19
  • 20. 12 gako-urratsak edo estrategiak GELAREN KUDEAKETArako ◧ Jariotasuna eta jarraipena ◧ Arreta ◧ Jarrera proaktiboa ◧ Progresioa ◧ Prebentzioa ◧ Erreakzionatu eta moldatu ◧ Egokituz ◧ Sinkronizazioa ◧ Momentum ◧ Ainguratu eta proiektatu ◧ Ereduak apurtzen ◧ Gogoratuz 20
  • 21. 11 gako-urratsak edo estrategiak HARREMANAK ERAIKITZEKO ◧ Arreta ◧ Izendatu ◧ Feedback ◧ Urrezko unea ◧ Zurrumurru positiboak ◧ Ikasleen gauzak gogoan ◧ Onarpen positiboa ◧ Urrutiko ikuspuntua hartzen saiatu ◧ Umorea erabili ◧ Giza profila erabiltzea ◧ Ezabatu eta hutsetik hasi ◧ Irakaslearen bizipenak, esperientziak 21
  • 22. 22 bibliografia ◧ www.golden5.org ◧ ‘Zure umeak ere eskolan distira egin dezan’. Kazetaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Aldizkaria: Argia. Data: 2014ko uztailaren 13a. ◧ www.hikhasi.eus: ‘Golden 5 egitasmoa: ikasle bakoitzaren onena ateratzea xede’. 2015-03-2.