3. GREZIA
Olinpiar jainkoek euren nagusitasuna irabazi zuten jainkoen munduan Zeusek
bere anai-arrebak garaipenera eraman ondoren jainkoek Titanen aurka izan zuten
gerran. Zeus, Poseidon, Demeter, Hera, Hestia eta Hades anai-arrebak ziren, eta
Hera Zeusen emaztea ere bazen. Gainontzeko olinpiar jainkoak Zeusen seme-
alabatzatv
4. ● Zeus zeruaren eta tximistaren jainkoa da, maila gorenekoa eta boteretsuena, Olinpo mendiko gobernaria.
● Poseidon, Hadesekin batera hurrengoa antzinatasunean, uren jainkoa da. Ozeanoak kontrolatu eta lurrikarak eragiten ditu.
● Hades behe munduko jainkoa eta baita errege den hildakoena ere.
● Atenea jakinduria, arte, barne edertasuna, heziketa eta gerraren jainkosa da.
● Ares gerraren eta heroien jainkoa da.
● Artemisa ehiza, animalia, ugalkortasun eta kastitatearen jainkosa da.
● Hefesto suaren, eskulanaren, artisauen eta armen jainkoa da
5. ● Apolo dantza, musika, sendapen eta medikuntza, arkularitza eta arrazoiaren jainkoa da.
● Hermes jainko mezularia da, baita orientazio, bidaiari, artzain, kontsolamendu eta biltzarrena ere.
● Afrodita maitasunaren, konpromezuzko sexualitatearen, kanpo edertasunaren eta erakarpenaren jainkosa da.
● Hera Zeusen emaztea eta ezkontza, sakrifizio eta leialtasunaren jainkosa da.
● Hestia etxea eta familiaren jainkosa da.
● Demeter lurraren, lore eta landareen, janarien, ezkontzaren mantentzearen eta nekazaritzaren jainkosa da.
● Dioniso panteoiko jainkorik gazteena da. Sexualitate irekiaren eta ardoaren jainkoa da.
Aipamena merezi duten gertaerak:
● Artemisa, sarri, Ilargiarekin lotzen da, ilargiaren jainkosa Selene den arren.
● Apolo sarri eguzkiarekin lotzen den jainkoa da, eguzkiaren jainkoa Helios izan arren
6.
7. Greziar mitologian, olinpiar jainkoak, greziar panteoiko jainkorik nagusienak ziren, Olinpo Greziako mendi garaienaren tontorrean bizi
zirenak. Garai ezberdinetan, hamalau jainko onartu ziren olinpiar jainko bezala, baina sekula ez hamabi baino gehiago aldi berean. Hortik
dator batzuetan hamabi olinpiarrak izena ematea.
8.
9.
10. Greziar mitologia Antzinako Greziarren jainko eta heroiei buruzko eta munduaren sorrera azaltzeko istorio multzoa da, narrazio ugaritan
sakabanatuta.
Greziar mitologiak jainko, jainkosa, heroi eta beste izaki mitologiko batzuen bizitza eta abenturak kontatzen ditu. Hastapenean ahozko-olerki
tradizioan zegoen barreiatuta, baina geroago literaturan gorde ziren. Ezagututako literatura-iturririk zaharrena Homeroren Iliada eta Odisea
olerki epikoak dira, zeinek Troiako Gerraren inguruko istorioak kontatzen dituzten. Hesiodo ia Homeroren garaikidearen Teogonia eta Lanak
eta egunak idazkietan munduaren sorrera, jainkoen agintarien jarraipena, giza-aroen hurrenkera, gizakien atsekabeen sorrera edo erlijio-
ohituren sorrera kontatzen dira. Mitoak ere beste poema epikoetan ere gorde dira, baita K.a. V. mendeko tragedietan, Aro Helenistikoaren
idazkietan edo erromatar garaiko idazleen izkribuetan (Plutarko eta Pausaniasenetan esaterako) ere.