SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  63
9 Multzoa. Funtzionalismoa eta 40-50
hamarkadak
1. ARKITEKTURA: XIX. MENDE BUKAERATIK (errepaso) XX. MENDERA
Arkitekturak aldaketa sakonak jasan zituen XX mendeko lehen erdian. XIX.
Mende bukaeratik XX. mendera eman zen garapena:
BURDINAREN ARKITEKTURA CHICAGOKO ESKOLA MODERNISMOA
- Burdinaren arkitektura: Industria iraultzak sortutako
material berriek eta prozesu industrialak sortutako aldaketek
eraginda.
- Chicagoko eskola (funtzionalismoaren hazia):
(XIX.mende bukaeran eta XX. mendearen hasiera)
Mugimendu Modernoaren oinarriak ezarri zituen, XX.
mendeko arkitekturari bidea irekiz.
1871ean Chicagon sute handi bat gertatu zen eta ia hiri
osoa erre egin zen. Eraikin berriak eraikitzen hasiko ziren,
estilo funtzional eta arrazionala erabiliz. Lur-urbanoa oso
garestia zen eta igogailua jadanik asmatua zen, beraz,
eraikin altuak egiten hasi ziren Amerikan tipikoak diren etxe-
orratzak sortuz
Arkitektorik garrantzitsuena Louis Sullivan izan zen.
Historizismoa alde batera utziz, bere estiloa lerro bertikal
eta horizontaletan oinarritzen zen elementu ornamentalak ia
baztertuz eta funtzionaltasuna estetikaren gainetik jarriz.
Sullivanek “Arkitekturan formak funtzioari jarraitzen dio”
leloa zabaldu zuen: Honen arabera, alderdi funtzionalak
asetzen badira, edertasun arkitektonikoa era naturalean
agertuko da.
- Modernismoa: XIX. mendetik XX. mendearen igarotzean
art nouveau edo modernismoaren arkitektura elitista sortu
zen.
Luis Sullivan Chicagoko auditorioa
XX. Mendearen hasieran, arkitektura funtzionalistak eta arkitektura
organizistak arkitekturan Mugimendu Modernoa deituko denaren oinarriak
finkatuko zituzten.
2. ARKITEKTURA FUNTZIONALAREN EZAUGARRIAK
Arkitektura funtzionala edo arrazionala, Mugimendu Modernoaren barruan sartu dezakegu. Europan
eta Ipar Amerikan sortu zen eta mugimenduaren goreneko unea guden arteko aldian eman zen.
Arkitektura funtzionalaren ezaugarriak hurrengoak dira:
• Aurrekariak: Chicagoko Eskolaren arkitektura. Sullivanek formak funtzioari jarraitzen diola esan
zuen. Ideia hau izango da arkitektura funtzionalistaren funtsezko ezaugarria; eraikina praktikoa
izango da eta honen forma, eraikinak bete behar duen funtzioari egokituko da.
• Adolf Loose, gehiegizko apaindura arbuiatzen aitzindaria izan zen. Apaingarririk gabeko arkitektura
egiten zuen.
• Funtzionala, erabilgarria, erosoa, arrazionala denaren nagusitasuna apainduraren gainetik.
Modernismoaren gehiegizko apainduraren erreakzio gisa sortu zen.
• Ikuspuntu guztiak aintzat hartzen dira (ez bakarrik fatxada nagusia), plano guztiak garrantzitsuak
dira. Eta ez zaio eraikinaren kanpoaldeari barrualdeari baino balio handiagoa ematen.
• Oinarrizko bolumen sinpleak erabiliko dira: Kubo, zilindro, esfera. Bolumenak nahasten dira bata
bestearekin txertatuz.
• Forma ortogonalen nagusitasuna. Kurbaren erabilera ezohikoa izango da. Eraikuntzaren gastua
handitzen du. (aurrezpena garrantzitsua da).
• Egitura zutabe eta habeekin egiten da. Horrela barrualdeko espazioak diafanoak (askeak) eta
argitsuak lortzen dira.
• Forma bertikalak horizontalekin aldizkatzen dira. Kristalezko azalera zabalak (horizontalak) egiten
dira eta egituraren euskarri diren zutabeek bertikaltasuna markatzen dute.
• Material berrien erabilera: Altzairua, burdina, kristala, hormigoia, zementua.
Arkitektura honen gune nagusia BAUHAUS (Alemania) da, arkitektura eta diseinuko gune
pedagogiko eta esperimentala. Garai honetako arkitekto nabarmenenak Le Corbusier
(Frantzian), Mies van der Rohe (Alemanian) eta Walter Gropius (Alemanian. BAUHAUS-
ren sortzailea) izango dira.
MIES VAN DER ROHE (1886-1969):
Arkitekto alemaniarra. Nazismoarekin Estatu Batuetara erbesteratu zen. Bauhaus-arekin
lotzen da. Bere arkitekturan lengoaia garbia eta purua erabiliko du eta sintesia bilatzen du.
“Gutxiago Gehiago da”, Mies Van der Roheren esaldi famatua, laburbiltzen du bere
filosofia.
Bere arkitekturaren ezaugarriak:
• Materialak elementu adierazkorrak bezala interesatzen zaizkio. Harria, marmola,
altzairua, modu garbi, puru eta biluzi batean erabiltzen ditu.
• Barruko espazioak ez dira itxiak. Kanpoaldera irekitzen dira ingurunearekin integrazioa
bilatuz.
• Pilare metalikoen erabilera.
Alemaniar pabilioia Bartzelonako Esposizio Unibertsalean (1929). Plano bertikal
eta horizontalen konbinaketa. Zutabeez osatutako erretikula baten gainean
sostengatzen da estalkia.
 Farnsworth etxea. (IIlinois, Estatu Batuak) Altzairua eta beirarekin egina, Miesek
sinpletasun arkitektonikoarengan eta xehetasunen perfekzioarengatik duen
maitasunaren adibidea da.
Seagram building. (New York,
1958)
Altzairuzko eta kristalezko etxe-
orratza. Miesek mota honetako
etxe-orratzen ugaritzean eragina
izan zuen
LE CORBUSIER
Le Corbusier (1887-1965), arkitekto, hirigile, arkitektura-teoriko eta margolari suitzar-frantziarra zen.
Funtzionalismoaren jarraitzailerik sutsuena. Suitzan jaio zen, baino 29 urterekin Parisera joan zen
“Etxebizitza bizitzeko makina da” bere esaldi famatu bat da. Pertsonak bizitzeko makinak izango balira
bezala planteatzen zituen etxebizitzak. Horretarako, ahalik eta forma arkitektoniko soil eta
oinarrizkoenak erabiltzen zituen: Laukia, azalerari zegokionez, eta kuboa eta zilindroa, bolumenari
zegokionez. Bere etxebizitzen barruko espazioa, arrazionalki pentsatuta, bete behar duen funtzioaren
arabera diseinatuta zegoen.
Citrohan etxea
1926an, Arkitektura berriaren 5 puntuak ezarri zituen, arkitekturako mugimendu modernoaren
funtsezko printzipioetan bilakatu zirenak:
• Etxea piloteen (zutabe edo euskarriak) gainean egotea, beheko solairua libre gera dadin.
• Teilatu funtzionala, terraza eta lorategi funtzioak betetzen dituena. (teilatu inklinatua erabili
beharrean)
• Oinplano askea. Paretek sostengu funtziorik ez dute betetzen, beraz ez da zertan pareta
finkoekin etxea antolatu behar.
• Leiho horizontal jarraituak.
• Fatxada askea, hau da, egitura sostengatzailetik aske. Azal funtzioa betetzen du, ez, ordea,
euskarri-funtzioa.
Geroago, beste printzipio teoriko praktiko-praktiko batzuk garatu zituen. Aipagarria da berak
sortutako Modulor izeneko proportzio armoniko sistema. Eraikinen proportzioak finkatzeko eta
elementu konpositiboak egiteko orduan bat erabili zuen. Sistema modular hau giza irudian
oinarritzen zen. Honekin arkitekturak gizatasuna galtzea ekidin nahi zuen.
Modulor
Gainera, kontzeptu funtzionalistak hirigintzan, elizetan eta hiri handietako etxebizitza-
blokeetan (gaur egungoak bezalakoetan) ere aplikatzeko gai izan zen Le Corbusier;
ageriko hormigoia erabili zuen, nagusiki, horretarako.
• Unité d'habitation (Marsella, 1947-52). Bigarren Mundu Gerraren ondoren, momentu ekonomiko
larri batean, etxebizitza sozialen sorkuntza eta eraberritzea izan zen arazorik nagusienetako bat.
Baldintza hauetan eraiki zen etxebizitzen eraikin hau. Bloke konpaktu eta isolatua naturaren erdian,
1800 biztanleentzako edukiera zuen. Eraikina piloteen gainean zegoen eta kaleak azpitik pasatzen
ziren. Eraikinaren barrualdean ere kaleak zeuden eta terrazak erabilera kolektiboko igerilekuekin,
eskolekin….
• Notre Dame du Haute edo Ronchamp eliza 1955. Forma zuzenak alde batera utzi zituen
Le Corbusierek lan honetan. Arkitektura organizistarako joera erakusten du lan honek.
VILLA SAVOYE
Eraikina: Villa Savoye
Kokalekua: Poissy (Paris)
Egilea: Le Corbusier
Urtea: 1929
Estiloa: Arkitektura funtzionalista (mugimendu
modernoa)
Tipologia: Familia bakarrarentzako etxea
Materiala: Altzairua, hormigoia eta beira.
FRANK LLOYD WRIGHT ETA ARKITEKTURA ORGANIZISTA:
Organizismoa funtzionalismotik sortu zen, eta Frank Lloyd Wright izan zen arkitektura-joera
horren ideien zabaltzaile nagusia. Wright ingeniaritza ikasi zuen eta Sullivanen estudioan egin
zuen lan bere Chicagoko estudioa ireki aurretik. Hori dela eta, Sullivanen eta Chicagoko
Eskolaren irakaspenak hartu zituen abiapuntu, eta horregatik daude hain hurbil kontzeptu
funtzionalistatik bere planteamenduak.
Nolanahi ere, Wright ohartu zen arrazionalismo hotza arriskutsua izan zitekeela, ez zuelako
sentsibilitaterik erakusten. Horregatik, arkitektura funtzional baina aldi berean organikoa
proposatu zuen; hau da, funtzioaren eta ingurunearen arteko lotura harmonikoa sortzea,
giza ingurunea eta ingurune naturala bat eginda arkitekturaren bidez.
Edward Hills HouseCoonley House
Wrighten ustez, eraikin bakoitzaren formak bere funtzioarekin, ingurunearekin eta bere
eraikuntzan erabilitako materialekin lotuta egon behar zuen, eta eraikuntzan erabili beharreko
elementuek bat etorri beharko lukete etxebizitzetan bizitzekoak zirenen psikologiarekin. Era
berean, arkitekturak eta inguruneak bat egin zezatela saiatu zen, eta, horretarako, bolumenak
giltzatu zituen, egitura horizontalak lehenetsita. Ur- jauziko etxea edo Kaufmann etxea da bat-
egite horren paradigma arkitektonikoa.
Robie House
Arkitektura modernora egin zion beste funtsezko erakarpena oinplano librearen
domeinua izan zen, gela batetik bestera jario diren espazio ikaragarriak sortuz.
Bere hasierako lanetan bolumen kubiko eta konposizio ortogonalak nagusi ziren, baino 1936
tik aurrera kurbak, eta forma bitxi eta fantastikoak erabiltzen hasi zen.
UR-JAUZIKO ETXEA EDO
KAUFMAN ETXEA
• Eraikina: Ur-jauziko etxea edo
Kaufman etxea
• Kokalekua: Bear Run ibaia,
Pennsylvania (AEB)
• Egilea: Frank Lloyd Wright
• Urtea: 1938
• Estiloa: Arkitektura organizista
(mugimendu modernoa)
• Tipologia: Familia
bakarrarentzako etxea
• Materiala: Hormigoi armatua,
harria, beira eta aluminio
Johnson Wax fabrika. Racine. Eraikin
administratiboa (1936-1939). Bigarren etapa.
Gugenheim museoa. New York (1944-1959). Bigarren etapa. Bisitariek koadroak
begiratzen dituzten bitartean, kiribil formako arrapala bat jaitsi behar dute.
3. BAUHAUS ESKOLA ALEMANA
ETA INDUSTRIARAKO DISEINUA.
Bauhaus arte, diseinu eta
arkitektura eskola bat izan zen,
Walter Gropiusek sortua
Weimarren (Alemania) 1919n.
Gropius izan zen lehen
zuzendaria, eta geroago, Mies
van der Rohe arkitekto maisuak
zuzendu zuen. 1933.an Miesek
itxi egin behar izan zuen naziek
sortutako presio politiko eta
ideologikoengatik. Eskolako kide
asko Estatu Batuetara
erbesteratu ziren, hauen artean
Gropius eta Van der Rohe.
Beraz, eskolaren eragina eta
bertan sortutako estiloa, Estatu
Batuera zabaldu zen eta bertan
garatzen jarraitu zen.
Arte Ederretako Eskola eta Arte eta Lanbideen Eskolaren arteko bat-egitearen ondorioz sortu
zen. Horrela, eskola baten artisau izaera eta izaera praktikoa, bestearen izaera artistikoarekin
elkartu zen. Eskola berriaren irakaskuntzaren gai nagusiak diseinua eta eraikinen eraikuntza izan
ziren. Teknika eta artea arkitekturaren zerbitzuan elkartzen zuen lehenengo eskola izan zen.
Artista, artisau, eta arkitekto belaunaldi berriak osatu ziren teknika, industria eta
ekoizpenaren zerbitzuan zeuden printzipio komun batzuekin.
Bauhaus eskolak gaur egun industriarako diseinua eta diseinu grafikoa bezala ezagutzen
dugunaren oinarriak eta patroiak ezarri zituen. Bi lanbide hauen sortzailetzat hartzen da
(eskola hau hasi arte existitzen ez zirela esan daiteke) eta inpaktu sakona izan zuen ondorengo
adierazpen artistiko eta arkitektonikoetan.
Eskolak, arkitektura moderno berriaren joera nagusienetako baten oinarri akademikoak ezarri
zituen, eguneroko bizitzaren eremu guztiak bere gain hartuko zuen estetika berri bat gehituz:
Esertzen zaren aulkitik, irakurtzen ari zaren orrialderaino. Ikasleek proiektatzen zuten guztia
gauzatzen zuten lehenengo eskola izan zen.
Silla “MR”, Ludwig Mies van
der Rohe, 1927, Met Museum
Garai hartako zenbait artistek eman zuten eskola Bauhausen, hala nola Vasili Kandinski, Piet
Mondrian, Paul Klee edo Laszlo Moholy-Nagyk. Ikasleek arkitektoak izatera iristeko, alderdi
estetikoan erabateko heziketa gainditu behar zuten. 1924tik aurrera Bauhausen estiloa jada
heldua zen eta nortasun berezi bat zuen.
Bauhaus Eskolaren funtsezko bi printzipioak sinpletasuna eta funtzionaltasuna dira:
Funtzionaltasuna: Formak funtzioa jarraitzen du.
Bauhaus, Louis Sullivan arkitekto Ipar Amerikarraren printzipioa bereganatzen du eta
diseinua eta arkitekturara aplikatzen du. Bauhaus diseinua, funtzionalitateren inguruan
sortzen diren arazoak saihesten saiatzen da gutxieneko apaingarriekin eta funtzioaren,
baliabide artistikoen eta fabrikazioaren baliabide teknikoen arteko armonia bilatzen du.
Sinpletasuna eta forma geometrikoak
Bauhaus diseinua lerro eta formen sinpletasunarengatik ezagutzen da, lerro zuzen eta kurba
leunen moduan azaltzen dena. Kubismoa eta Picasso eta Juan Gris artista garaikideen
eraginez, Bauhaus estiloak, forma geometrikoak, abstraktuak eta sinpleak erabiltzen ditu
objektu berri eta garaikideak sortzeko.
Objetos de Diseño de la Bauhaus
Bauhaus Pintura
KLEE – pedagogía de la Bauhaus
Arte grafikoak eta tipografía Bauhaus
Bauhaus Arquitektura
Proyecto de la Torre Chicago Tribune
Gropius
Bauhaus egoitza, Dessau. Walter Gropious (11925-26).
Arrazionalismoaren lan enblematikoetarikoa, bolumen garbi eta
puruko eraikina eta beira azalera handiekin

Contenu connexe

Tendances

Organizismoa eta 50.eko hamarkadako arkitektura.
Organizismoa eta 50.eko hamarkadako arkitektura.Organizismoa eta 50.eko hamarkadako arkitektura.
Organizismoa eta 50.eko hamarkadako arkitektura.mfresnillo
 
Abangoardiako arkitektura
Abangoardiako arkitekturaAbangoardiako arkitektura
Abangoardiako arkitekturamfresnillo
 
Bauhaus (errepasoa)
Bauhaus (errepasoa)Bauhaus (errepasoa)
Bauhaus (errepasoa)mfresnillo
 
Abangoardiako arkitektura (berria)
Abangoardiako arkitektura (berria)Abangoardiako arkitektura (berria)
Abangoardiako arkitektura (berria)mfresnillo
 
Arrazionalismoa (berria)
Arrazionalismoa (berria)Arrazionalismoa (berria)
Arrazionalismoa (berria)mfresnillo
 
Azken joerak arkitekturan (berria)
Azken joerak arkitekturan (berria)Azken joerak arkitekturan (berria)
Azken joerak arkitekturan (berria)mfresnillo
 
Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15
Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15
Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15PlastikaDBHLauro
 
Berpizkundeko arkitektura
Berpizkundeko arkitekturaBerpizkundeko arkitektura
Berpizkundeko arkitekturamfresnillo
 
XIX. mendeko arkitektura
XIX. mendeko arkitekturaXIX. mendeko arkitektura
XIX. mendeko arkitekturaasunasenjo
 
Arquitectura de-la-2-mitad-del-s-xix-
Arquitectura de-la-2-mitad-del-s-xix-Arquitectura de-la-2-mitad-del-s-xix-
Arquitectura de-la-2-mitad-del-s-xix-Xabis Iruña
 
Euskal eskultura
Euskal eskulturaEuskal eskultura
Euskal eskulturamfresnillo
 
Historizismoa (berria)
Historizismoa (berria)Historizismoa (berria)
Historizismoa (berria)mfresnillo
 
1945 ondorengo abangoardiak (Selektibitatea)
1945 ondorengo abangoardiak (Selektibitatea)1945 ondorengo abangoardiak (Selektibitatea)
1945 ondorengo abangoardiak (Selektibitatea)mfresnillo
 
Euskal pintura
Euskal pinturaEuskal pintura
Euskal pinturamfresnillo
 
Arrazionalismoa
ArrazionalismoaArrazionalismoa
Arrazionalismoamfresnillo
 
Bilbo Handia(Plastikako Lana),Telon
Bilbo Handia(Plastikako Lana),TelonBilbo Handia(Plastikako Lana),Telon
Bilbo Handia(Plastikako Lana),TelonMargari León
 

Tendances (20)

Organizismoa eta 50.eko hamarkadako arkitektura.
Organizismoa eta 50.eko hamarkadako arkitektura.Organizismoa eta 50.eko hamarkadako arkitektura.
Organizismoa eta 50.eko hamarkadako arkitektura.
 
Abangoardiako arkitektura
Abangoardiako arkitekturaAbangoardiako arkitektura
Abangoardiako arkitektura
 
Bauhaus (errepasoa)
Bauhaus (errepasoa)Bauhaus (errepasoa)
Bauhaus (errepasoa)
 
Abangoardiako arkitektura (berria)
Abangoardiako arkitektura (berria)Abangoardiako arkitektura (berria)
Abangoardiako arkitektura (berria)
 
Arrazionalismoa (berria)
Arrazionalismoa (berria)Arrazionalismoa (berria)
Arrazionalismoa (berria)
 
Azken joerak arkitekturan (berria)
Azken joerak arkitekturan (berria)Azken joerak arkitekturan (berria)
Azken joerak arkitekturan (berria)
 
Arkitektura xix xx
Arkitektura xix xxArkitektura xix xx
Arkitektura xix xx
 
Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15
Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15
Auzo eta hiriaren diseinua teknologia 2 dbh_2014-15
 
Berpizkundeko arkitektura
Berpizkundeko arkitekturaBerpizkundeko arkitektura
Berpizkundeko arkitektura
 
XIX. mendeko arkitektura
XIX. mendeko arkitekturaXIX. mendeko arkitektura
XIX. mendeko arkitektura
 
Arquitectura de-la-2-mitad-del-s-xix-
Arquitectura de-la-2-mitad-del-s-xix-Arquitectura de-la-2-mitad-del-s-xix-
Arquitectura de-la-2-mitad-del-s-xix-
 
Eskultura garaikidea
Eskultura garaikideaEskultura garaikidea
Eskultura garaikidea
 
Euskal eskultura
Euskal eskulturaEuskal eskultura
Euskal eskultura
 
Historizismoa (berria)
Historizismoa (berria)Historizismoa (berria)
Historizismoa (berria)
 
1945 ondorengo abangoardiak (Selektibitatea)
1945 ondorengo abangoardiak (Selektibitatea)1945 ondorengo abangoardiak (Selektibitatea)
1945 ondorengo abangoardiak (Selektibitatea)
 
Euskal pintura
Euskal pinturaEuskal pintura
Euskal pintura
 
Arrazionalismoa
ArrazionalismoaArrazionalismoa
Arrazionalismoa
 
Bilbo Handia(Plastikako Lana),Telon
Bilbo Handia(Plastikako Lana),TelonBilbo Handia(Plastikako Lana),Telon
Bilbo Handia(Plastikako Lana),Telon
 
Jorge
JorgeJorge
Jorge
 
Jorge Oteiza
Jorge OteizaJorge Oteiza
Jorge Oteiza
 

Plus de aintzira2005

Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampArtearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea DadaismoaArtearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaaintzira2005
 
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...aintzira2005
 
Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10.  multzoa euskArtearen oinarriak II 10.  multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10. multzoa euskaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaArtearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa euskArtearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa euskaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus
 Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eusaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...aintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoaArtearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musikaArtearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musikaaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camilleArtearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camilleaintzira2005
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...aintzira2005
 
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power pointaintzira2005
 

Plus de aintzira2005 (16)

Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchampArtearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
Artearen oinarriak II 5. multzoaDuchamp
 
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea DadaismoaArtearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
Artearen Oinarriak II . 5. blokea Dadaismoa
 
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balletaArtearen Oinarriak II Errusiar balleta
Artearen Oinarriak II Errusiar balleta
 
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealistaArtearen oinarriak II Zinema surrealista
Artearen oinarriak II Zinema surrealista
 
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta  chirico_miro...
Artearen Oinarriak II 5. blokea Surrealismoaren ezaugarriak eta chirico_miro...
 
Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10.  multzoa euskArtearen oinarriak II 10.  multzoa eusk
Artearen oinarriak II 10. multzoa eusk
 
Artearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoaArtearen Oinarriak II 7multzoa
Artearen Oinarriak II 7multzoa
 
Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa euskArtearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
Artearen Oinarriak II 6 multzoa eusk
 
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus
 Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza  eus
Artearen Oinarriak II 3.3 zatia kartelgintza eus
 
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...Artearen Oinarriak II  3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
Artearen Oinarriak II 3.2 multzoa nabistak fauvistak-emakume impresionistak-...
 
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoaArtearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
Artearen Oinarriak II 3.1 multzoa inpresionismo postinpresioonismoa
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatiaArtearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
Artearen Oinarriak II 2. multzoa pintura lehenengo zatia
 
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musikaArtearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
Artearen Oinarriak II 2.4 multzoa argazki..,zine eta musika
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camilleArtearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
Artearen Oinarriak II 2. multzoa eskultura rodin camille
 
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua  e...
Artearen Oinarriak II 2. multzoa . Erromantizismo berantiarra testuingurua e...
 
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
1. Aretaren Oinarriak II. Erromantizismoa pintura power point
 

Artearen Oinarriak II 9. multzoa funcionalismoa eusk

  • 1. 9 Multzoa. Funtzionalismoa eta 40-50 hamarkadak
  • 2. 1. ARKITEKTURA: XIX. MENDE BUKAERATIK (errepaso) XX. MENDERA Arkitekturak aldaketa sakonak jasan zituen XX mendeko lehen erdian. XIX. Mende bukaeratik XX. mendera eman zen garapena: BURDINAREN ARKITEKTURA CHICAGOKO ESKOLA MODERNISMOA
  • 3. - Burdinaren arkitektura: Industria iraultzak sortutako material berriek eta prozesu industrialak sortutako aldaketek eraginda. - Chicagoko eskola (funtzionalismoaren hazia): (XIX.mende bukaeran eta XX. mendearen hasiera) Mugimendu Modernoaren oinarriak ezarri zituen, XX. mendeko arkitekturari bidea irekiz. 1871ean Chicagon sute handi bat gertatu zen eta ia hiri osoa erre egin zen. Eraikin berriak eraikitzen hasiko ziren, estilo funtzional eta arrazionala erabiliz. Lur-urbanoa oso garestia zen eta igogailua jadanik asmatua zen, beraz, eraikin altuak egiten hasi ziren Amerikan tipikoak diren etxe- orratzak sortuz Arkitektorik garrantzitsuena Louis Sullivan izan zen. Historizismoa alde batera utziz, bere estiloa lerro bertikal eta horizontaletan oinarritzen zen elementu ornamentalak ia baztertuz eta funtzionaltasuna estetikaren gainetik jarriz. Sullivanek “Arkitekturan formak funtzioari jarraitzen dio” leloa zabaldu zuen: Honen arabera, alderdi funtzionalak asetzen badira, edertasun arkitektonikoa era naturalean agertuko da. - Modernismoa: XIX. mendetik XX. mendearen igarotzean art nouveau edo modernismoaren arkitektura elitista sortu zen.
  • 5. XX. Mendearen hasieran, arkitektura funtzionalistak eta arkitektura organizistak arkitekturan Mugimendu Modernoa deituko denaren oinarriak finkatuko zituzten.
  • 6. 2. ARKITEKTURA FUNTZIONALAREN EZAUGARRIAK Arkitektura funtzionala edo arrazionala, Mugimendu Modernoaren barruan sartu dezakegu. Europan eta Ipar Amerikan sortu zen eta mugimenduaren goreneko unea guden arteko aldian eman zen. Arkitektura funtzionalaren ezaugarriak hurrengoak dira: • Aurrekariak: Chicagoko Eskolaren arkitektura. Sullivanek formak funtzioari jarraitzen diola esan zuen. Ideia hau izango da arkitektura funtzionalistaren funtsezko ezaugarria; eraikina praktikoa izango da eta honen forma, eraikinak bete behar duen funtzioari egokituko da. • Adolf Loose, gehiegizko apaindura arbuiatzen aitzindaria izan zen. Apaingarririk gabeko arkitektura egiten zuen. • Funtzionala, erabilgarria, erosoa, arrazionala denaren nagusitasuna apainduraren gainetik. Modernismoaren gehiegizko apainduraren erreakzio gisa sortu zen. • Ikuspuntu guztiak aintzat hartzen dira (ez bakarrik fatxada nagusia), plano guztiak garrantzitsuak dira. Eta ez zaio eraikinaren kanpoaldeari barrualdeari baino balio handiagoa ematen. • Oinarrizko bolumen sinpleak erabiliko dira: Kubo, zilindro, esfera. Bolumenak nahasten dira bata bestearekin txertatuz. • Forma ortogonalen nagusitasuna. Kurbaren erabilera ezohikoa izango da. Eraikuntzaren gastua handitzen du. (aurrezpena garrantzitsua da). • Egitura zutabe eta habeekin egiten da. Horrela barrualdeko espazioak diafanoak (askeak) eta argitsuak lortzen dira. • Forma bertikalak horizontalekin aldizkatzen dira. Kristalezko azalera zabalak (horizontalak) egiten dira eta egituraren euskarri diren zutabeek bertikaltasuna markatzen dute. • Material berrien erabilera: Altzairua, burdina, kristala, hormigoia, zementua.
  • 7. Arkitektura honen gune nagusia BAUHAUS (Alemania) da, arkitektura eta diseinuko gune pedagogiko eta esperimentala. Garai honetako arkitekto nabarmenenak Le Corbusier (Frantzian), Mies van der Rohe (Alemanian) eta Walter Gropius (Alemanian. BAUHAUS- ren sortzailea) izango dira.
  • 8. MIES VAN DER ROHE (1886-1969): Arkitekto alemaniarra. Nazismoarekin Estatu Batuetara erbesteratu zen. Bauhaus-arekin lotzen da. Bere arkitekturan lengoaia garbia eta purua erabiliko du eta sintesia bilatzen du. “Gutxiago Gehiago da”, Mies Van der Roheren esaldi famatua, laburbiltzen du bere filosofia. Bere arkitekturaren ezaugarriak: • Materialak elementu adierazkorrak bezala interesatzen zaizkio. Harria, marmola, altzairua, modu garbi, puru eta biluzi batean erabiltzen ditu. • Barruko espazioak ez dira itxiak. Kanpoaldera irekitzen dira ingurunearekin integrazioa bilatuz. • Pilare metalikoen erabilera.
  • 9.
  • 10.
  • 11. Alemaniar pabilioia Bartzelonako Esposizio Unibertsalean (1929). Plano bertikal eta horizontalen konbinaketa. Zutabeez osatutako erretikula baten gainean sostengatzen da estalkia.
  • 12.
  • 13.
  • 14.
  • 15.
  • 16.
  • 17.  Farnsworth etxea. (IIlinois, Estatu Batuak) Altzairua eta beirarekin egina, Miesek sinpletasun arkitektonikoarengan eta xehetasunen perfekzioarengatik duen maitasunaren adibidea da.
  • 18.
  • 19.
  • 20.
  • 21.
  • 22. Seagram building. (New York, 1958) Altzairuzko eta kristalezko etxe- orratza. Miesek mota honetako etxe-orratzen ugaritzean eragina izan zuen
  • 23.
  • 24. LE CORBUSIER Le Corbusier (1887-1965), arkitekto, hirigile, arkitektura-teoriko eta margolari suitzar-frantziarra zen. Funtzionalismoaren jarraitzailerik sutsuena. Suitzan jaio zen, baino 29 urterekin Parisera joan zen “Etxebizitza bizitzeko makina da” bere esaldi famatu bat da. Pertsonak bizitzeko makinak izango balira bezala planteatzen zituen etxebizitzak. Horretarako, ahalik eta forma arkitektoniko soil eta oinarrizkoenak erabiltzen zituen: Laukia, azalerari zegokionez, eta kuboa eta zilindroa, bolumenari zegokionez. Bere etxebizitzen barruko espazioa, arrazionalki pentsatuta, bete behar duen funtzioaren arabera diseinatuta zegoen. Citrohan etxea
  • 25. 1926an, Arkitektura berriaren 5 puntuak ezarri zituen, arkitekturako mugimendu modernoaren funtsezko printzipioetan bilakatu zirenak: • Etxea piloteen (zutabe edo euskarriak) gainean egotea, beheko solairua libre gera dadin. • Teilatu funtzionala, terraza eta lorategi funtzioak betetzen dituena. (teilatu inklinatua erabili beharrean) • Oinplano askea. Paretek sostengu funtziorik ez dute betetzen, beraz ez da zertan pareta finkoekin etxea antolatu behar. • Leiho horizontal jarraituak. • Fatxada askea, hau da, egitura sostengatzailetik aske. Azal funtzioa betetzen du, ez, ordea, euskarri-funtzioa.
  • 26. Geroago, beste printzipio teoriko praktiko-praktiko batzuk garatu zituen. Aipagarria da berak sortutako Modulor izeneko proportzio armoniko sistema. Eraikinen proportzioak finkatzeko eta elementu konpositiboak egiteko orduan bat erabili zuen. Sistema modular hau giza irudian oinarritzen zen. Honekin arkitekturak gizatasuna galtzea ekidin nahi zuen. Modulor Gainera, kontzeptu funtzionalistak hirigintzan, elizetan eta hiri handietako etxebizitza- blokeetan (gaur egungoak bezalakoetan) ere aplikatzeko gai izan zen Le Corbusier; ageriko hormigoia erabili zuen, nagusiki, horretarako.
  • 27. • Unité d'habitation (Marsella, 1947-52). Bigarren Mundu Gerraren ondoren, momentu ekonomiko larri batean, etxebizitza sozialen sorkuntza eta eraberritzea izan zen arazorik nagusienetako bat. Baldintza hauetan eraiki zen etxebizitzen eraikin hau. Bloke konpaktu eta isolatua naturaren erdian, 1800 biztanleentzako edukiera zuen. Eraikina piloteen gainean zegoen eta kaleak azpitik pasatzen ziren. Eraikinaren barrualdean ere kaleak zeuden eta terrazak erabilera kolektiboko igerilekuekin, eskolekin….
  • 28.
  • 29. • Notre Dame du Haute edo Ronchamp eliza 1955. Forma zuzenak alde batera utzi zituen Le Corbusierek lan honetan. Arkitektura organizistarako joera erakusten du lan honek.
  • 30.
  • 31.
  • 32.
  • 33. VILLA SAVOYE Eraikina: Villa Savoye Kokalekua: Poissy (Paris) Egilea: Le Corbusier Urtea: 1929 Estiloa: Arkitektura funtzionalista (mugimendu modernoa) Tipologia: Familia bakarrarentzako etxea Materiala: Altzairua, hormigoia eta beira.
  • 34.
  • 35.
  • 36.
  • 37.
  • 38.
  • 39. FRANK LLOYD WRIGHT ETA ARKITEKTURA ORGANIZISTA: Organizismoa funtzionalismotik sortu zen, eta Frank Lloyd Wright izan zen arkitektura-joera horren ideien zabaltzaile nagusia. Wright ingeniaritza ikasi zuen eta Sullivanen estudioan egin zuen lan bere Chicagoko estudioa ireki aurretik. Hori dela eta, Sullivanen eta Chicagoko Eskolaren irakaspenak hartu zituen abiapuntu, eta horregatik daude hain hurbil kontzeptu funtzionalistatik bere planteamenduak. Nolanahi ere, Wright ohartu zen arrazionalismo hotza arriskutsua izan zitekeela, ez zuelako sentsibilitaterik erakusten. Horregatik, arkitektura funtzional baina aldi berean organikoa proposatu zuen; hau da, funtzioaren eta ingurunearen arteko lotura harmonikoa sortzea, giza ingurunea eta ingurune naturala bat eginda arkitekturaren bidez. Edward Hills HouseCoonley House
  • 40. Wrighten ustez, eraikin bakoitzaren formak bere funtzioarekin, ingurunearekin eta bere eraikuntzan erabilitako materialekin lotuta egon behar zuen, eta eraikuntzan erabili beharreko elementuek bat etorri beharko lukete etxebizitzetan bizitzekoak zirenen psikologiarekin. Era berean, arkitekturak eta inguruneak bat egin zezatela saiatu zen, eta, horretarako, bolumenak giltzatu zituen, egitura horizontalak lehenetsita. Ur- jauziko etxea edo Kaufmann etxea da bat- egite horren paradigma arkitektonikoa. Robie House
  • 41. Arkitektura modernora egin zion beste funtsezko erakarpena oinplano librearen domeinua izan zen, gela batetik bestera jario diren espazio ikaragarriak sortuz.
  • 42. Bere hasierako lanetan bolumen kubiko eta konposizio ortogonalak nagusi ziren, baino 1936 tik aurrera kurbak, eta forma bitxi eta fantastikoak erabiltzen hasi zen.
  • 43. UR-JAUZIKO ETXEA EDO KAUFMAN ETXEA • Eraikina: Ur-jauziko etxea edo Kaufman etxea • Kokalekua: Bear Run ibaia, Pennsylvania (AEB) • Egilea: Frank Lloyd Wright • Urtea: 1938 • Estiloa: Arkitektura organizista (mugimendu modernoa) • Tipologia: Familia bakarrarentzako etxea • Materiala: Hormigoi armatua, harria, beira eta aluminio
  • 44.
  • 45.
  • 46.
  • 47.
  • 48.
  • 49.
  • 50.
  • 51. Johnson Wax fabrika. Racine. Eraikin administratiboa (1936-1939). Bigarren etapa.
  • 52.
  • 53.
  • 54. Gugenheim museoa. New York (1944-1959). Bigarren etapa. Bisitariek koadroak begiratzen dituzten bitartean, kiribil formako arrapala bat jaitsi behar dute.
  • 55.
  • 56.
  • 57.
  • 58. 3. BAUHAUS ESKOLA ALEMANA ETA INDUSTRIARAKO DISEINUA. Bauhaus arte, diseinu eta arkitektura eskola bat izan zen, Walter Gropiusek sortua Weimarren (Alemania) 1919n. Gropius izan zen lehen zuzendaria, eta geroago, Mies van der Rohe arkitekto maisuak zuzendu zuen. 1933.an Miesek itxi egin behar izan zuen naziek sortutako presio politiko eta ideologikoengatik. Eskolako kide asko Estatu Batuetara erbesteratu ziren, hauen artean Gropius eta Van der Rohe. Beraz, eskolaren eragina eta bertan sortutako estiloa, Estatu Batuera zabaldu zen eta bertan garatzen jarraitu zen.
  • 59. Arte Ederretako Eskola eta Arte eta Lanbideen Eskolaren arteko bat-egitearen ondorioz sortu zen. Horrela, eskola baten artisau izaera eta izaera praktikoa, bestearen izaera artistikoarekin elkartu zen. Eskola berriaren irakaskuntzaren gai nagusiak diseinua eta eraikinen eraikuntza izan ziren. Teknika eta artea arkitekturaren zerbitzuan elkartzen zuen lehenengo eskola izan zen. Artista, artisau, eta arkitekto belaunaldi berriak osatu ziren teknika, industria eta ekoizpenaren zerbitzuan zeuden printzipio komun batzuekin. Bauhaus eskolak gaur egun industriarako diseinua eta diseinu grafikoa bezala ezagutzen dugunaren oinarriak eta patroiak ezarri zituen. Bi lanbide hauen sortzailetzat hartzen da (eskola hau hasi arte existitzen ez zirela esan daiteke) eta inpaktu sakona izan zuen ondorengo adierazpen artistiko eta arkitektonikoetan. Eskolak, arkitektura moderno berriaren joera nagusienetako baten oinarri akademikoak ezarri zituen, eguneroko bizitzaren eremu guztiak bere gain hartuko zuen estetika berri bat gehituz: Esertzen zaren aulkitik, irakurtzen ari zaren orrialderaino. Ikasleek proiektatzen zuten guztia gauzatzen zuten lehenengo eskola izan zen. Silla “MR”, Ludwig Mies van der Rohe, 1927, Met Museum
  • 60. Garai hartako zenbait artistek eman zuten eskola Bauhausen, hala nola Vasili Kandinski, Piet Mondrian, Paul Klee edo Laszlo Moholy-Nagyk. Ikasleek arkitektoak izatera iristeko, alderdi estetikoan erabateko heziketa gainditu behar zuten. 1924tik aurrera Bauhausen estiloa jada heldua zen eta nortasun berezi bat zuen. Bauhaus Eskolaren funtsezko bi printzipioak sinpletasuna eta funtzionaltasuna dira: Funtzionaltasuna: Formak funtzioa jarraitzen du. Bauhaus, Louis Sullivan arkitekto Ipar Amerikarraren printzipioa bereganatzen du eta diseinua eta arkitekturara aplikatzen du. Bauhaus diseinua, funtzionalitateren inguruan sortzen diren arazoak saihesten saiatzen da gutxieneko apaingarriekin eta funtzioaren, baliabide artistikoen eta fabrikazioaren baliabide teknikoen arteko armonia bilatzen du. Sinpletasuna eta forma geometrikoak Bauhaus diseinua lerro eta formen sinpletasunarengatik ezagutzen da, lerro zuzen eta kurba leunen moduan azaltzen dena. Kubismoa eta Picasso eta Juan Gris artista garaikideen eraginez, Bauhaus estiloak, forma geometrikoak, abstraktuak eta sinpleak erabiltzen ditu objektu berri eta garaikideak sortzeko.
  • 61. Objetos de Diseño de la Bauhaus
  • 62. Bauhaus Pintura KLEE – pedagogía de la Bauhaus Arte grafikoak eta tipografía Bauhaus
  • 63. Bauhaus Arquitektura Proyecto de la Torre Chicago Tribune Gropius Bauhaus egoitza, Dessau. Walter Gropious (11925-26). Arrazionalismoaren lan enblematikoetarikoa, bolumen garbi eta puruko eraikina eta beira azalera handiekin