1. JARDUERA: Ingurune - LHko 4. maila
A IRAKASLEA
GAIA: Animalia ornodunak
Denboralizazioa: 6 ordu
GAIAREN AURKEZPENA
Hizkuntza komunikaziorako
gaitasuna
Beste gaitasunak
Ahozkoaren ulermena
Ahozko elkarrekintza
Idatziaren ulermena
Mintzamena
JARDUERAK ETA BALIABIDEAK
Idazmena
1.-Irakasleak gaia hasteko animalia ornodunak zer
diren eta ornodun talde batzuen ezaugarri nagusiak
ikasiko dituztela jakinarazi die. Animalia ornodunak
zer diren azaltzen du.
2.-Saio bakoitzaren hasieran, testu liburuan dagoen
ornodun talde bakoitzari buruzko azalpen testua
irakurtzen dute eta kontzeptuak argitzen ditu.
Zalantzak argitzeko tarte bat uzten du .
3.-Irudi eta poster batzuk ikusten dituzte. Hor
animaliaren gorputz atalak eta zein ornodun taldea
dagokion agertzen dira.
4.-Orduan ikasleek ariketa batzuk egiten dituzte (testu
liburutik edo-ta irakasleak proposatutakoak, etxean
zein klasean): testuak berriro irakurri eta galderak
erantzun, marrazkiak egin, eredu bat jarraituz haiek
aukeratutako animalia deskribatu, animaliak
sailkatu ornodun taldearen arabera.
5.-Etxean eguneroko gaia liburuan irakurri eta
azpimarratu behar dute eta aurrekoan aipatutako
ariketak egingo dituzte. Hurrengo egunean ariketak
zuzenduko dira ausaz aukeratutako ikasle batzuei
galdetuz.
6.-Gaia laburtzeko, kontzeptu-mapa osatzen dute.
Kontrol probarako ikasteko baliogarria izango da.
EBALUAZIOA:
-Irakasleak bost galderetako azterketa egiten die eta koadernoak hartzen ditu.
Kalifikaziorako balioa: Azterketa (%70) eta koadernoak (%20).
-Azterketa gainditu ez dutenek klasean egindako ariketak errepikatuko dituzte
eta kontzeptu-mapa kopiatuko dute berriro.
-Portaera, interesa... behaketaren bidez kontutan hartzen ditu (%10).
BESTE GAITASUNAK:
1. Matematikarako gaitasuna
2. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna
3. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
4. Ikasten ikasteko gaitasuna
5. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna
6. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
7. Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna
B08 Leioa, Hizkuntz komunikaziorako gaitasunak
LEHEN HEZKUNTZAKO AHOLKULARIEN TALDEA
2. JARDUERA: Ingurune - LHko 4. maila
B IRAKASLEA
GAIA: Animalia ornodunak
Denboralizazioa: 10-12 ordu
GAIAREN AURKEZPENA
Hizkuntza komunikaziorako
gaitasuna
Beste gaitasunak
Ahozkoaren ulermena
Ahozko elkarrekintza
Idatziaren ulermena
Mintzamena
JARDUERAK ETA BALIABIDEAK
Idazmena
1.- Lehenengo saioan, B irakaslea animalia ornodunei
buruzko ideia-jasarekin hasten da gaia. Arbelean
esandakoa idazten ditu eta ikasleek ateratzen diren
ideiak antolatzeko eta erabilitako irizpidea
konpartitzeko animatzen ditu.
Orduan, ikusiko dituzten edukiak eta emango dituzten
saioak jakinanarazten dizkie. Ikasleek beraien
agendan taula bat betetzen dute, 1. zutabean gaiari
buruz dakitena eta 2. zutabean zer gustatuko zaien
jakitea idatziz. Hirugarren zutabea (zer ikasi duten
unitatearen zehar) gaia bukatzean beteko dute.
2.- Irakasleak zertan datzan taldeka egingo duten
proiektua –Webquesta - azaltzen zaie. Talde
bakoitzak lanaren ikuspegi orokorra izango du eta gero
ikerketa lana egingo dute:
Taldeka, animalia ornodun talde bati buruzko
oinarrizko informazioa bilatu eta antolatuko dute
txantiloi baten bidez. Informazio hau gelakideekin
konpartituko dute denon artean azken ekoizpena
egiteko: “ Gure animalia ornodunen liburua” osatu
duten liburu batzuen bilduma. Bilduma horretan atal
ezberdinak sartuko dira (nire gustoko animalia, gure
maskotak, gure inguruko animaliak eta desagertzeko
zorian dauden animaliak) eta atalak betetzeko
erabiliko den informazioa (animalien sailkapena,
argazkiak, ezaugarriak, al zenekien...?, asmakizunak,
margozteko aukerak, galdetegiak, aholkuak)
3.-Taldeak IKT gelara joaten dira 3-4 saiotan
informazioa eta argazkiak Internetetik jasotzeko.
Irakasleak lehenago helbideak aukeratu ditu eta
priektuaren zehar taldeak laguntzen ditu, guztiok parte
hartzen dutela ziurtatuz.
Informazioa jaso, aztertu eta aukeratu egiten dute.
Horretarako oinarrizko alderdiak dituen txantiloia,
funtzezko galderak (kontrol zerrenda moduan
erabiliko dena) eman zaizkie.
Txostenak inprimatzen dituzte eta irakasleari kopia
bat ematen diote.
B08 Leioa, Hizkuntz komunikaziorako gaitasunak
LEHEN HEZKUNTZAKO AHOLKULARIEN TALDEA
3. 4.-Hurrengo saioan, proiektore digitala erabiliz, talde
guztien artean animalia ornodunen taldeei buruzko
taula bat betetzen dute. Berdintasun eta
ezberdintasunak eztabaidatzen eta justifikatzen
dituzte. Irakaslea moderatzailea izango da.
5.- Ikasle bakoitzak, informazio honekin, bigarren
zutabean idatzi zuena (zer gustatuko zait jakitea)
berrikusten du. Oraindik erantzuna ez badauka, fitxa
batean galdera idatziko du. Bitartean, taldeek
beraien liburuaren zatia betetzen dute, sortzen diren
zalantzak taldean konpontzen.
6.-Hurrengo saioan, zalantza guztiekiko fitxak batzen
dira eta bateratze-lana egiten dute denon artean
erantzunak emateko. Erantzuna ez dakitenean,
Interneten bidez edo-ta kontsulta-liburuetan
bilatuko da.
7.-Proiektua bukatzeko, taldeek egindako lana
aurkezten dute gelakideei eta talde bakoitzako kide
banarekin talde berriak osatuko dituzte eskolako
geletan “gure animalia ornodunen liburua”
bilduma aurkezteko. Liburua etxera eramateko
aukera eskainiko diete.
EBALUAZIOA:
Irakasleak ikasle bakoitzaren eguneroko lana (%20), azken ekoizpena (“Gure animalia
ornodunuen liburua” - %20), ahozko aurkezpena eta ikerketa lanaren ostean egindako eztabaida
(%20) kontutan hartuko ditu.
Lana burutzeko taldeen auto-ebaluazioa eta hobetzeko proposamenak (%20) egingo dituzte.
Horretarako kontrol zerrenda bat izango dute. Bukatzeko ikasle bakoitzak ikasi duenari
buruzko gogoeta bat bere agendan faltatzen zitzaien 3. zutabea beteko dute: zer ikasi dudan
eta oraindik ikasi ez dudanaren zergatia (%20). Irakasleak aprobetxatzen du batzuekin
indartze neurriak adosteko.
BESTE GAITASUNAK:
1. Matematikarako gaitasuna
2. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna
3. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
4. Ikasten ikasteko gaitasuna
5. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna
6. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
7. Kultura humanistiko eta artistikorako gaitasuna
1. Ze metodologiaren bidez lantzen dira hobeto gaitasunak?
2. Ze gaitasun lantzen dira irakasle bakoitzarekin?
3. Ze ebaluazio motak neurtzen du hobeto elabaluazio irizpide eta
adierazleetan ikusten duguna?
4. Prozesuan, ze paper betetzen du irakasleak? Eta ikasleek?
B08 Leioa, Hizkuntz komunikaziorako gaitasunak
LEHEN HEZKUNTZAKO AHOLKULARIEN TALDEA