3. Perretxikoekin lotuta, onddoen erreinua, hauen elikadura, ekosistema ezberdinak eta inguruarekiko begirunea ere lantzen dira ikastolan. Orain dela 17 urte gure herrian, Arrasaten, lehenengo aldiz ospatu zen Arizmendik antolatutako perretxiko lehiaketa. Urte asko pasatu dira, eta perretxiko lehiaketa gero eta arrakastatsuagoa da. Lehiaketaren inguruan beste ekintza asko antolatzen dira: marrazki lehiaketa, pintxo lehiaketa, artisau erakusketa, batxilergokoek ikasbidaiarako dirua lortzeko pintxo salmenta eta abar. Arizmendiko Perretxiko Lehiaketa
6. Zergaitik onddoak ez dira animaliak?? Animaliak eta onddoak bereizteko irizpidea ez da , printzipioz, hain nabaria. Talde biak heterotrofoak dira, baina, onddoek, beren elikagaia den materia organikoan bertan egiten dute digeritzea eta ostean dator xurgapena; animaliek, ordea, gorputz barruan sartzen dute elikagaia ingestio prozesu baten bidez. Hau da, onddoek elikagaiak xurgatu egiten dituzte eta animaliek, berriz, elikagaiak ahoratu egiten dituzte. Animaliak Onddoak
7. Zergaitik onddoak ez dira landareak? Onddoak landareen antzera elikatzen dira, hau da, disolbatutako substantziak xurgatuz elikatzen dira eta ez dute mugimendurik, baina hauek ez bezala xurgatzen dituzten elikagaiak organikoak dira. Gainera, landareek klorofila sortzen dute, onddoek berriz, ez dute klorofila sortzeko ahalmenik. Eta bestalde, landareek fotosintesia egiten dute, hau da materia organiko materia ez organiko bihurtzeko ahalmena dute, onddoek ez bezala. Hau da, landareak eta onddoak, itxuraz, oso antzekoak izan arren desberdintasun ugari dituzte eta, honen ondorioz, onddoak ezin dira landareak izan. Onddoak Landareak
8. Fungi erreinua Hasiera batean landareen erreinuan sartu genituen. Baina animaliengandik gertuago daude, ez baitute fotosintesia egiteko gaitasunik; ez dira gai beren kabuz materia organikoa sortzeko, landareak bezala. Animaliak ere ez dira, animaliok elikagaiak ahoratu egiten ditugu. Onddoek elikagaiak xurgatu egiten dituzte. Arrazoi horiek denak kontuan izanda, erreinu bat eman zitzaien: Fungi erreinua.
9.
10. Ogia egiten ere oso ondo pasatzen dugu!!! Gure neska-mutilak lan ta lan!!!
11. Onddoak, piluletan ere bai? Zer dira antibiotikoak? Penizilina izan zen lehenengo aurkitu zen antibiotikoa. Alexander Fleming (1881- 1955)-an aurkitu zuen. Eralbilpen guztietan antibiotikoa sendagile bat da infekzio bat sendatzeko.Bere ondorioa da bakterioen hazkudea hiltzea da Antibiotikoak behar direnean bakarrik hartuta, bakterioak erresistente ez bihurtzea dute helburu sendagileek. Izan ere, bakterioek erresistentzia garatzen badute, akabo. Sendagaiak ez du ezertarako balio, eta beste formula baten bila hasi behar! Gaur egungo medikuntzan arazo larria da erresistentziena. Hala ere, badirudi konpontzeko bidean dela.
12. Zer lotura dute onddoek antibiotikoekin? Azkenaldian zoritxarrez famatu bihurtu zaigun Aspergillus onddoa bera ez da gurekin bizi, baina bai gure artean. Onddoak asko dira eta mota askotakoak eta edozein toki umel edo haustunetan egon daitezke, hau da hormetan, tresnetan, simaurrean… bizi dira. Une egokia harrapatuz gero, infekzioa sortzeko gai dira. Baina onddoak beti ez dira kutsagarriak, gaixotazunak, infekzioak…sendatzeko balio dutelako. Adibidez Lizunak, usteltzen den materia organikoan sortzen dira, hezetasuna behar dute bizi ahal izateko eta Penizilina egiteko erabili zuten.
13. Nork aurkitu zituen lehenengoz? Eta, nola? Alexander Fleming-ek (1881-1995) aurkitu zuen lehen antibiotikoa laborategiko lanetan ari zenean. Egun batean, zenbait gaixotasun eragiten dituen estafilokoko bakterioa Petri kaxa batean hazten jarri eta, oharkabean, kaxa irekita utzi zuen. Beheko solairuan, mikologia-laborategian, Penicillium notatum izeneko onddoarekin ari ziren lanean eta, dirudienez, onddo hori Petri kaxara joan eta hantxe kokatu zen, kaxaren erdialdean, goxo-goxo. Orduan konturatu zen onddoak estafilokoko bakteriari hasten eragotzi ziola eta horrela, kasualitatez, egin zuen aurkikuntza.
14. Antibiotikoek ez dute balio gaixotasun guztiak sendatzeko, adibidez, gripea sendatzeko. Zergatik? Gripea birus bat da, birus batek sortutako gaixotasuna. Ugaltzen da, baina ez ditu, beste bizi funtzioak betetzen, beraz bizidun eta bizigabeen mugan aurkitzen da. Horregatik, Gripea ezin da antibiotikoekin sendatu, antibiotikoak hartu ezkero,geroz eta germen kopuru handiagoa sortzen da gorputzean. Gripearen kontra txertoak ez dira eraginkorrak gaixotasun infekto-kutsagarria baita. eta horrelakoetan antibiotikoek ez dute ezertarako balio.
15. NESKATILA HONEK ONDDOAK DITU HANKETAKO BEHATZTETAN. Kaixo, ez bazaizu inporta elkarrizketa txiki bat egingo dizugu. -Nola jakin zenuen onddoak zenituela? -Lehenik nire behatzetako azazkalak jausi eta oso delikatuak zeudela konturatu nintzen, orduan medikuak onddoak nituela esan zidan. -Zer esan edo egin zizun medikuak? Ba lehenengo, azazkal zati bat hartu zidaten eta laborategian begiratu ondoren onddoak nituela eta oso zailak zirela kentzeko esan zidan. -Ze gomendio edo medikamendu eman zizun medikuak onddoak sendatzeko? “ CICLOCHEN “ medikamendua emateko esan dizan, lehenik azazkalak alkolarekin garbitu eta produktua eman. Hankak urarekin kontaktuan denbora asko edukitzea txarra zela ere esan zidan. ESKERRIKASKO ELKARRIZKETA HONI ERANTZUTEAGATIK. EZAGUTZEN AHAL DUZU NORBAIT ONDDOAK DITUENIK? ELKARRIZKETA
16.
17. Sukaldean... han ere! Legami gabeko ogiak ez du bere bolumena handitu, ikusten duzuenez. Honetan berriz legamiaren efektua ikusten da. Tamaina handiagoa da.
21. Onddoen deskribapenak Clathrus ruber Boletus edulis Craterellus cornucopioides Morchella esculenta Amanita muskaria Lycoperdon perlatum Russula virescens Cantherellus cibarius Ikusi nahi duzun perretxikoaren izenean Klik egin eta informazioa Ikusiko duzu
22. Russula virescens Txapela: 5zm-tik 15-erainoko diametroa du . Puntu berdeak ditu. Laminak: Lamina hauskorrak ditu eta zuri kolorekoak. Oina: Lodia eta biribila, zuri kolorekoa. Jangarritasuna: OSO ONA Atzera
23. Morchella esculenta Txapela: Erlauntza modukoa da, zabaleran 3 zm-tik 8raino du. Hori-marroi kolorekoa. Laminak: Ez ditu. Oina: 2 zm-tik 5eraino. Zuri kolekoa. Jangarritasuna: ONA Atzera
24. Boletus edulis Txapela: Txapeleko diametroa 7zm-tik 15 zm-raino da. Marroi kolorekoa Laminak: Ez ditu. Oina: 7zm-tik 14zm-raino ko altuera. Marroi argi antzerako kolorea du, Jangarritasuna: OSO ONA Atzera
25. Lycoperdon perlatum Txapela: 6 zm-ko zabalera. Forma ia esferikoa du eta batzuetan goiko partea ditiduna da. Zuria da eta orratz piramidal hauskor erorkorrez estalirik dago. Laminak: Barruko geruza zurixka da hasieran, gero arrea, eta goian espora helduak ateratzeko zuloa du. Oina: Txapelarekin bat eginez hanka zuri leunaren moduko oina du. Jangarritasuna: ONA Atzera
26. Craterellus cornucopioides Txapela: 5zm-tik 10zm-rainoko diametroa du. Tronpeta modukoa. Beltz edo gris ilun kolorekoa da. Laminak: Lamina gutxi ditu, gris kolorekoak. Oina: Oina hutsik dago, gris kolorekoa da. Jangarritasuna: ONA Atzera
27. Clathrus ruber Txapela: 6zm-tik 12zm-raino ko diametroa du. Gorri kolorekoa. Laminak: Ez ditu. Oina: Ez dauka. Jangarritasuna: ONA Atzera
28. Amanita muscaria Txapela: 15zm-tik 25zm-raino ko diametroa du. Gorria da eta puntu zuri asko ditu. Laminak: Lamina txikiak ditu eta zuriak. Oina: 15zm-tik 24zm-raino ko altuerara heldu daiteke. Normalean zuria izaten da. Jangarritasuna: ALUZINOJENOA Atzera
29. Cantherellus cibarius Atzera Txapela: 6-zm-tik 10zm-rainoko zabalera du. Normalean horia da. Laminak: Lamina finak eta horiak ditu. Oina: 4zm-tik 7zm-rainoko altuera eta 1zm-tik 2,5 zm-rainoko zabalera. Normalean hori kolorekoa da. Jangarritasuna: ONA