2. INAUTERIEN HISTORIA
Inauteriak, dakigun bezala, ez dira euskal Herrian soilik ospatzen. Mundu
osoak ezagutzen ditu eta bere erara bizi. Gaur egun herri asko jai hauek
berpizten eta gaurkotzen saiatzen ari dira, horien artean dago Euskal
Herria.
Baina, nondik datorkigu jai hauek ospatzeko ohitura hau? Mundu osoan
hain zabaldurik dagoen jai bat izanda, gizakiak arrazoi sakonen bati
erantzuteko modua dela pentsa genezake. Ohitura hauek, noiztik
dauzkagu gure artean? Ia gizakiak bezain zaharrak direla esan
dezakegu, artzaintza arokoak hain zuzen ere. Historiaurretik datozkigu
eta aztarnak.
Gizaki artzan bilakatzean, lurra eta
natura beste modu batera ulertzen
hasi zen. Ehiza arrantza eta fruitu
bilketan urtaroek eragin
nabarmena zuten, are gehiago
artzaintzatik bizi behar zutenengan.
Izan ere, azken hauek udako
beroaldietan mendira igotzen ziren
eta neguan berriz itsasaldera. Bizimodua ez zen egunero berdina.
Batzuetan errazagoa, besteetan zailxeagoa egiten zitzaien. Guzti honen
eragile eguzki jarri zuten, eta bera hartu zuten bizitzaren oinarri.
Beragandik datozkigu hainbat hitz “eguberri” (eguzki berri) eta “ekain”
(eguzki gain) esaterako. Neguko eta udako solstizioak aintzakotzat
hartzen zituzten eta honela negutik udaberrirako bizitza berri baten
pozez sortuz zen inauteri aroa udan, eta “San Joanak” ekainean.
Garai bateko gizakiek urtaro bat amaitu eta
beste bati etorrera egiteari eman zioten
garrantzia. Abereekin batera beste leku
batzuetara joaten ziren eta jan gabezia
ezagutu beharra izan zuten. Horregatik, honen
aurretik, bai janariz, bai dantzaz, eta bai
edariz hornitutako jai bat egiten zuten urtaroa
gurtu baino lehen.
Baina jai honen datu zehatzagoak
kristautasuna hedatu ondorengoak dira. Kristautasunak, ohitura
zaharrago bati jarraituz, Garizuma ezartzen zigun. Denboraldi hau era
guztietako penitentzi, sakrifizio eta barauz dago osatua, batez ere
barauz, hauek baitira Garizumako ekintzarik nabarmenenak (aratusteak:
haragi uztea). Garizuma hasi aurretik, gizakiak oreka bat bilatu nahi
zuen, eta honela Inauteriak antolatzen hasi ziren. Inauteriak, finean,
3. Garizumaren “zigorrak” jasan aurretiko prestakizun psikologikoa zela esan
genezake.
Objektuak elkarri botatzeko ohitura erromatarrengandik dator. Haiek,
dibertitzeko, menta, anisa edo arrosa zaporeko gozokiak jaurtitzen zizkien
kalean zebiltzan jendeari aurpegira.
Gaur egun, konfetiak botatzen ditugu, paper
puska txikiak hain zuzen ere. Usadio horrek
Pariseko inprimategi batean du jatorria. Bertako
langile batek kolorezko orriak zulatzen egiten
zuen lan eta soberakinak semeari oparitzen
zizkion. Umeen artean ez ezik, helduen artean ere
egundoko atarramentua izan zuen eta honela
inauterietan botatzen hasi ziren zahar nahiz
gazteak.
INAUTERIAK MUNDUAN ZEHAR
RIO DE JANEIRO
Inauteri hitzarekin batera datorkigu Brasilgo dantza eta musika hotsa.
Ospe handi aizan dute beti mundu osoan eta urtero errekorrak lortzen ari
dira. Hirian bizi diren sei milioi lagunak festa handi hau noiz iritsiko zain
desiratzen egoten dira. Festa honetako
protagonista nabarmenak, sanbodromoa
kolorez janzten duten samba eskolak dira.
Desfiletan ateratzen diren kide asko
faveletan bizi dira,
karioken inauteriak
ez du gizarte
mailarik bereizten.
Brasilgo inauteriak Aste Santuak baino berrogeita
sei egun lehenago hasten dira. Aldaketa batzuk
ditu Europan ospatzen diren inauteriekiko, eta ez
dira berdin ospatzen herrialdeko leku guztietan.
Festa bat bezala ospatzen da, ez ekintza erlijioso
moduan.
XIX. mendearen bukaeran, cordões-ak (lazoak, portugesez) Rio de
Janeiron sartu ziren eta hauek, taldeka musika joz eta dantzan, kalean
zehar ibiltzen ziren. Cordões-ak izan ziren samba eskolen sortzaileak.
4. VENEZIA
Ezbairik gabe Europako
garrantzitsuenetariko batzuk ditugu
Veneziako inauteriak. 1268. urtetik
ospatzen dira. Mozorrorik tipikoena
maskara zuria, arropa beltza eta hiru
puntetako txanoa eramatea da.
Koloreen gama asko areagotu da baino
zuria, beltza eta urre kolorea erabiltzen
dira halere gehien.
Garai batean abenduaren 26tik, Inauterietarako asteartera maskarak
jantzita ibiltzen ziren. Gaur egun aste eta erdi
irauten dute jai hauek, eta ospatzeko erak aldatu
egin dira. Goizean konpartsek hiri osoa giro
beroan zeharkatzen dute, eta gauean dantzan
ibiltzen dira aretoetan.
Inauteria hauei buruz, bitxikeria bat esatekotan
hauxe aipatuko nuke: bertako hiritarrek egun
hauetan alde egiten dute hiritik, izan ere turista andana joaten da
Veneziara egun hauetan.
CADÍZ
Cadiz-en mozorroa ez dute dendan erosten etxean egiten du norberak.
Urtero mozorro desberdinak ikus daitezke. Bitxiak, originalak, desberdinak
izatea da kontua, eta ez dute aintzakotzat
hartzen ehunen aberastasun eta kalitatea.
Sarritan objektu bitxi eta barregarriak izaten
dituzte.
Cadizera inauterietan joan ezkero,
mozorrotuta doazenei “tipo, tipo” nola
esaten dien ohartuko zara. Hau esatean
antzezpen bat egiteko edo bertsoak kantatzeko eskatzen ari direla esan
nahi du.
5. INAUTERIAK EUSKAL HERRIAN
ALTSASU
Inauterietako igande arratsaldean, haurrek desfilean hartzen dute parte.
Bi egunen ondoren, astearte arratsaldean, helduak diru
eskean joaten dira etxez etxe. Honen ostean, inauteriko
pertsonaiak kalez kale plazaraino joaten dira, eta ikusleen
gozamenerako “momotxorroen dantza” egiten dute.
“Momotxorroa” da Altsasuko inauterietako protagonista
nagusia. Gizaki eta zezenaren arteko nahasketa bat da
pertsonaia hau eta ahari odolez zikindurik ibiltzen da, sardea
eskuan duela, aurrean duen guztia ikaratzen. Etxeetan
sartzen da eta gauzak osten ditu.
ITUREN ETA ZUBIETA
Ikuskizuna urtarrileko azken astean hasten da goizeko hamaiketan,
hamarretakoaren ostean Zubietan. Eguerdian, zanpantzar Iturenera
abiatzen da. Asteartean Iturengoek egiten die Zubietakoei bisita.
Joaldunek binaka errenkadan jarrita
dantzari-taldea osatzen dute. Talde honi
zanpantzar ere deitzen zaio eta inauteri
hauen protagonista nagusia da. Baina
badaude pertsonaia gehiago ere, simaurra
eta zabor eta zikinkeriak barreiatzen
dituztenak esaterako.
Alkandora zuria, galtza urdinak eta
gainetik azpikogona eta oinetan abarkak
artilezko galtzerdi lodiekin jantzita ibiltzen
dira joaldunak. Ardi edo ahari larrua gerri
bueltan eta bertatik zintzilik bi joare (hortik
datorkie izena) handi daramatzate. Buruan
berriz, kolorezko zitak eta lumak eramaten
dituzte ttuntturroa esaten zaion txapelean
eta eskuineko eskuan zaldi-isatsa duen
makila bat dute.
6. Zanpantzarren helburua, Ituren eta Zubieta bitarteko izpiritu gaiztoak,
zintzarrien hotsekin uxatzea da eta ama lurra garbitu eta bedeinkatzea.
TOLOSA
Tolosako inauteriek herria hau sozialki eta kulturalki
ospetsu bihurtzen dute. Garbi dago Tolosako inauteriek
duten xarman eta berezitasuna Euskal Herriko leku
gutxitan aurki daitezke. Gainera esan beharrekoa da
Frankismo garaian aurrera egin zuten inauteri
bakarrenetakoak izan zirela
Arrazoi askok bihurtu dute festa hau ospetsu hauek
horietako batzuk:
-Txosnak: Taberna mugikorrak, prezio merkeak, eta kontzertu asko
eskaintzen dituzte.
-Kaldereroak: Inauteriak hastear daudela adierazten digute jai
hauek.
-Inauterietako musika aberastasuna: Inauteriak
ez dira ezer musikarik
gabe, eta Tolosan
ere banda edo
txaranga faltarik ez
dago. Talde horiek era guztietako abestiak
jotzen dituzte.
-Jantziak edo mozorroak: garbi dago mozorrorik gabe inauteriek ez
luketela bizirik izango. Ez du inporta nolako mozorroa den, zerbait
eramateak du inportantzia.
IRITZIA
Nire ustez inauteriak jai zoragarriak dira baina ez zait ondo iruditzen
askok duten jarrera. Izan ere, jende anitzek mozorroa erosi egiten du
eta ez bakarra, egun bakoitzerako bat hain zuzen ere. Gastu
ekonomikoa ez ezik, ez da hain dibertigarri eta originala mozorro
mota hau. Horregatik, etxean dugun edozer gauza jarrita irtetea
proposatzen dut izan ere, inauterien helburua ondo pasatzea da eta
ez zeinek duen mozorro politago eta garestiena esatea.