SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  4
ALTZAN EUSKAL KULTURAK BIZI DUEN EGOERAREN INGURUKO
                                    GOGOETA-SAIOA
                                 2010-11-18 /    1. bileraren akta


Sarrera
Euskal kulturaren definizio bat eman zaie partehartzaileei, harekiko beren iritziak
jasotze aldera. Kolorezko boto-paperen bidez adierazi dute hasierako iritzia (ados; ez
ados; ez alde eta ez aurka). Segidan, botoaren zergatia azaltzeko aukera izan dute.
Euskal Kultura honako kulturatzat dugu: euskaraz egiten dena edota, hizkuntzarik erabiltzen ez den
kasuetan (arte plastikoak, dantza...), euskaldunek (euskaraz jakin eta bizi ziren eta diren pertsonak)
sortutakoa. Esan nahi baita, adibidez sagardoaren kultura euskal kulturatzat dugula, euskaldunek
sortutakoa baita, euskaraz eta euskararen eraginpean.
Iritzi hauek eman dituzte partehartzaileek:
    • Oro har, kontzeptuaren irakurketarekin adostasuna azaldu da. Era berean,
        kultura eta euskal kultura zer den zehaztea zaila dela aipatu da.
    • Kontzeptua zabalago hartzeko beharra ere aipatu da, “euskal arima” duena
        barne har dadin (hizkuntza tresna gisa ez darabilten sortzaileak –Junkera-).
    • Euskal kulturaren (euskarazko kulturaren) eragite maila baxua ere aipagai
        izan da. Euskal musika taldeen kasuan Bide ertzean taldearen adibidea jarri da,
        eta hedapen mugatua izatearen arrazoia euskaraz abestea dela argudiatu da.
    • Aipatu da kultura modu zabalagoan ulertu daitekeela eta ez soilik sorkuntza
        artistikora mugatua:adibidez, auzolana.
    • Bukatzeko, kultura eta sustraia banatzea zaila dela azpimarratu da eta tokiak
        duen garrantziaz ere aritu gara.


Egoeraren diagnostikoaren eztabaida
Lau eztabaidagai proposatu zaizkie partehartzaileei. Banaka landu dira, irakurri eta
eztabaida irekiz.




1
Euskaldunok: Altzan euskaldunak asko gara kopuruan (ez ehunekotan), eta nabarmentzekoa da
horietako askok beren kabuz ikasi dutela euskara euskaltegietan, ahalegin miresgarria eginez. Baina
zeharo sakabanatuta bizi gara eta gure dentsitatea ezdeusa da (Altzako euskaldun guztiok auzo berean
biziko bagina, gure eragina eta euskaraz bizitzeko ahalmena askoz ere handiagoak lirateke). Ikastola eta
euskaltegia (k) izanik ere, ez dute garai bateko eragin ahalmenik kultura suspertzaile gisa.
Baina, geure buruak euskalduntzat izanik ere, erdal giroan bizi gara, oharkabean (onenean) edo
kontraesan betean. Euskaraz bizitzeko jarrera ahula da altzatar euskaldunon artean. Etsita bizi gara,
eta ez dugu euskaraz egiten saltokietan, udal zerbitzuetan edota kalean bertan ere, parekoak
erdalduntzat ditugulako. Era berean, euskaraz izaten diren ekintzetan publikoa urria izan ohi da,
bertsolaritzaren ingurukoetan izan ezik.
Horrekin batera, batez ere jaiotzez euskaldunok garenok badugu aurrekoak adina kalte eragiten digun




2
beste arazo bat: esklaboaren sindromeak jota bizi gara. Ez gara ohartzen gure egoera patalaz, jasaten
dugun diskriminazio egoeraz.
Erdaldunak: Gehiengoa dira Altzan. 40-45 urtetik beherako belaunaldietako altzatarrek ikastetxeetan
hala moduzko euskara maila eskuratu duten arren, gaitasun apalegia dute. Hala ere, esan daiteke,
euskaraz nahikotasunez ez dakitenak ere hein batean euskaltasunean integratu direla, zenbait
elementu sinbolikori (pilota, herri kirolak, santomas, gastronomia...) eta beren haurrak eredu
euskaldunetan eskolaratzeari esker, nagusiki. Euskararen aldekotzat ageri dira, eta iritzi zintzoa
dirudi. Baina posizio hegemonikoan daude: gaztelaniaz bizitzeko oztoporik ez dutenez, ez dute euskara



                                                                                                      1
ALTZAN EUSKAL KULTURAK BIZI DUEN EGOERAREN INGURUKO
                                   GOGOETA-SAIOA
                                2010-11-18 /   1. bileraren akta

nahikotasunez ikasteko urratsa egiten, eta horrek topo egiten du euskaraz bizitzeko euskaldunen
nahiarekin. Era berean, euskaraz nahikotasunez ez jakiteak mugatu egiten die euskal kulturaren
ikuspegi zabala izatea. Erdaldunen artean euskarekiko jarrera testimonialak gailentzen dira, eta
euskararen presentzia sinbolikoa izatera mugatu ohi dute (agur hitzak, zorion opatzeak...), begirune
neurtua. Gauzak horrela, lehenago aipatutako hein bateko integrazio horrek zalantzazkoa dirudi.
Iritzi hauek eman dituzte partehartzaileek:
    • Erdaldunentzat egoera erosoa da.
    • Erdal kulturak pisu handia du. Hogei urtetik beherako gehienek badakite
        euskaraz baina euskaldun pasiboak dira. Euskaldunen ehunekoak gora egiten
        duen arren erabileran ez da hala nabari.
    • Gazte gehienek badakite euskaraz, baina euskaraz dakiten erdaldunak dira.
        Hori bai, gazteei ez esan euskaldunak ez direnik...
    • Eskoletan hiztun pasiboak sortu ditugu, badakite baina ez dute sortzen.
    • Eskola euskaldunduta ere, gizartea ez da euskaldundu.
    • Euskal kurrikulua zehaztea aurrerapausoa izan da, nahiz eta orain PSOEk bide
        hori moztu duen.
    • Ikusita Altzan euskaldun kopurua urria dela, euskaldunok behartuta sentitzen
        gara gaztelaniaz egitera. Oiartzunen bageunde ez genuke hala jokatuko.
    • Altzan EHko ezaugarri berberak ditugu. Euskaldun berriek ondo hitz egiten
        ez badute, euskaldun zaharrok nahiago dugu gaztelaniaz egin.
    • Euskaldunok ez dugu enfrentamendurik nahi. Etsi baino, erosokerira jotzen
        dugu. Izaten direnean, talkak arlo publikoko erakundeetan gertatzen dira
        (adibidez, anbulatorioan).
    • Berriaren oso ale gutxi saltzen dira Altzan. Zergatik? Internetez irakurri ohi
        delako? Egunkari gutxi saltzen da, oro har, eta gazteek ere ez dute egunkaririk
        irakurtzen. Baina euskararentzat eta euskaldunontzat hain garrantzizkoa
        omen zen tresnarekiko jarrera ezegokia dugu euskaldunok.
    • ‘Esklaboaren sindromea’ horrela ulertuz gero, ez litzateke mugatuko
        euskarara, bizitzako arlo askotan ere izango genuke (sistemarekiko etab).
    • Ikastolen mugimenduaren hasieran, euskara ikastea kontzientziarekin lotzen
        zen. Galdu da norbera euskaltzaletzeko interesa. Egoera normalizatzean
        kontzientzia ez da lantzen, besterik gabe haurrak euskaraz ikastera bidaltzen
        dira. Zergatik? Euskaraz bizitzeak konpromisoa eskatzen duelako, esfortzua.
        Errazera jotzen da, taldeak egiten duenera, erdaldunen bat badago taldean
        gaztelaniaz egiten da.
    • Lehen euskara borroka zen, sentimendua. Orain, airean dagoen zerbait da.
    • Korrikarekin jende mordoa mugitzen da, baina hura pasatakoan...ekintza
        sinbolikoan bilakatzen da
    • Nola aldatu egoera?
            o Jendea kutsatuz, Bai Euskarari Akordioan dendariekin egin bezala.
            o Norbanakoen konpromisoa landuz. Hori landu zuen kanpaina egokia
               izan zen.
            o Lehen hitza euskaraz eginez. Automatikoki gaztelerara jotzen dugu
               bestearen ustezko ‘itxura’ dela eta.
            o Euskal jendartea bilduz. Nola? ideiak bildu, gero praktikan jartzeko.


                                                                                                  2
ALTZAN EUSKAL KULTURAK BIZI DUEN EGOERAREN INGURUKO
                                    GOGOETA-SAIOA
                                  2010-11-18 /   1. bileraren akta




3
Udala: Altzan, euskarazko kultura eskaintzari dagokionez, udalak haur eta nerabeen publikoan jarri
du arreta, bereziki: ipuin kontalariak, gaztelekua eta ludoteka. Baina egiten den ahalegina alferrikakoa
bilaka daiteke, ez baitu segidarik hurrengo adin tarteetan. Gazte eta helduentzako udalaren kultura
eskaintza oso apala da Altzan. Dagoen gehiena herri ekimenekoa da, eta udala bere logotipoa gehitzera
mugatzen da, udal areto eta baliabideak erabiliz gero. Udalak ez du eragile jarrerarik erakusten, zain
egoten da nork zer antolatuko. Eta Udalak berak ekintzak antolatzen dituen gutxietan, horiek
gaztelaniaz izan ohi dira, oro har. Ez da ahalegin berezirik egiten euskarazko produktu eta euskal
sortzaileak ezagunagoak izan daitezen altzatarren artean. Udalaren politika omen da euskarazko
eskaintza Lugaritz kultur etxean biltzea. Altzako kultur etxearen ikastaro eskaintzari dagokionez,
beste hainbeste. Ikasle euskaldunen ratioa nahikoa ez delako edo irakasle euskaldunik topatzen ez
delako, nagusiki gaztelaniaz izaten dira.
Euskarazko kultura eskaintzaren berri izateko bideetako bat da kultur etxeak argitaratzen duen
biorrikoa, baina ez du guztiz asetzen behar hori, eskuorrian ageri dena kultur etxearen parte
hartzearekin egiten dena baita, soilik.
Bestalde, herri ekimenetik abiatzen diren ekintzek udalaren diru murrizketa galantak jasan dituzte
azken urteotan, ekintza horien irautea bera ere zalantzan jartzeraino.




4
Herri ekimena: Altzan dagoen euskarazko kultura eskaintza, nagusiki, herri ekimenenetik abiatzen
da eta, meritu handikoa izanik ere, ohiko gabeziak ere baditu (baliabide apalak, oihartzun eskasa) eta
baita Altzaren handitasunean eta Donostiaren eraginpean galdua gelditzea ere.
Altzan, herri ekimeneko ekintza ugari egiten da urtearen buruan: danborradak, kaldereroak eta
inauteriak, bertso astea, auzoetako jaiak (beren baitan: bertso saioak, sagardo eguna, herri kirolak, san
juan sua eta dantza...), santa ageda bezpera, santomas eta olentzero. Horiei gehitu behar zaizkie
Euskaraz Bai dinamikaren baitan sortutakoak: bertso eta ipuin lehiaketak, ikastaroak eta mintzamina.
Baina hori guztia eginagatik ere, galdua geratzen da, itsasoan euria moduan. Altzan egiten denaren
berri emango duen eta herritar gehienengana iritsiko den hedabiderik ez dagoenez (Altza TV eta
Casares irratia minoritarioak dira), ahalegin handia egin behar da ekintzen berri emateko. Sarri
askotan, altzatar euskaldunek jakin ere ez dakite ekintza horiek badirenik ere.
Era berean, Donostian egiten den edozerk askoz ere zabalpen eta prestigio handiagoa izaten du Altzan,
hiriko hedabide ahaltsuei esker.
Iritzi hauek eman dituzte partehartzaileek:
    • Herritarrok instituzioen esku utzi dugu kultura, eskaerak behera egin du
        (erosokeria).
    • Udalaren partetik euskal kulturaren kontrako jarrerak planifikatua dirudi.
        Adb: obren kartelak gazteleraz jartzen dira. Euskaldunak protesta eginez gero
        hartzen gaituzte kontuan, baina horrela ere ez, sarritan.
    • Erdal giroan bizitzera kondenatzen gaitu udalak.
    • Udalaren eskaintza zentralista da. Auzo eta herrietan egiten dena herri
        ekimenak bideratu behar du. Aste Nagusiko suetan gau batean gastatzen den
        adinakoa omen da auzo elkarteei urte osorako jaietarako ematen zaiena.
    • Kultur etxeko ordezkariak zehaztu du Altzako aurrekontuaren zati handiena
        eraikinen mantentzerako dela. Gainera, kultur etxearen erabilera urria da.
    • Era berean, zehaztu du kultur etxearen eskaintza osoa bietara egin dela eta
        partaide-ratioaren minimoak jaitsi dituztela (gaztelaniaz 10 – euskaraz 8).
    • Kultur teknikarien jarrera baldintzatzailea da: eragile izan daitezke (eta hori
        behar da) edo burokrata hutsak (paper betetzaileak). Baina teknikarien eragite
        ahalmena ere mugatua da, agintarien menpe baitaude.



                                                                                                       3
ALTZAN EUSKAL KULTURAK BIZI DUEN EGOERAREN INGURUKO
                              GOGOETA-SAIOA
                         2010-11-18 /   1. bileraren akta

•   Egoeraren inguruko beste adibideak: Altzan ez dago erakusketa areto
    ofizialik, eta goiko frontoia erabiltzeko ordaindu egin behar da. Gainera, udala
    jauntxokeriaz aritzen da aretoak erabiltzeko eskariei erantzuteko garaian.
•   Jarrera horrek eragin du herri ekimenak bere kabuz aritzea askotan,
    udalarekin kontatu gabe.




                                                                                  4

Contenu connexe

En vedette

Graphiti and GMF Compared
Graphiti and GMF ComparedGraphiti and GMF Compared
Graphiti and GMF Compared
koentsje
 
Executing.Bpmn.Eclipscon.2009
Executing.Bpmn.Eclipscon.2009Executing.Bpmn.Eclipscon.2009
Executing.Bpmn.Eclipscon.2009
koentsje
 
Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa Irabazlea Sara Gonzalez De Alaiza
Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa   Irabazlea    Sara Gonzalez De AlaizaAltzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa   Irabazlea    Sara Gonzalez De Alaiza
Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa Irabazlea Sara Gonzalez De Alaiza
Bizarrain Kultur Elkartea
 
Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa Bigarren Saritua Irati Del Pozo Bla...
Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa   Bigarren Saritua  Irati Del Pozo Bla...Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa   Bigarren Saritua  Irati Del Pozo Bla...
Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa Bigarren Saritua Irati Del Pozo Bla...
Bizarrain Kultur Elkartea
 

En vedette (11)

Graphiti and GMF Compared
Graphiti and GMF ComparedGraphiti and GMF Compared
Graphiti and GMF Compared
 
Executing.Bpmn.Eclipscon.2009
Executing.Bpmn.Eclipscon.2009Executing.Bpmn.Eclipscon.2009
Executing.Bpmn.Eclipscon.2009
 
Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa Irabazlea Sara Gonzalez De Alaiza
Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa   Irabazlea    Sara Gonzalez De AlaizaAltzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa   Irabazlea    Sara Gonzalez De Alaiza
Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa Irabazlea Sara Gonzalez De Alaiza
 
Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa Bigarren Saritua Irati Del Pozo Bla...
Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa   Bigarren Saritua  Irati Del Pozo Bla...Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa   Bigarren Saritua  Irati Del Pozo Bla...
Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa Bigarren Saritua Irati Del Pozo Bla...
 
Bizarrain euskorria 10
Bizarrain euskorria 10Bizarrain euskorria 10
Bizarrain euskorria 10
 
MóZg
MóZgMóZg
MóZg
 
Dzisiaj
DzisiajDzisiaj
Dzisiaj
 
Laporan Ppkt
Laporan PpktLaporan Ppkt
Laporan Ppkt
 
Mózg
MózgMózg
Mózg
 
Dzisiaj
DzisiajDzisiaj
Dzisiaj
 
Mózg K
Mózg KMózg K
Mózg K
 

Plus de Bizarrain Kultur Elkartea

Plus de Bizarrain Kultur Elkartea (10)

V. bertsopaper lehiaketa baldintzak
V. bertsopaper lehiaketa baldintzakV. bertsopaper lehiaketa baldintzak
V. bertsopaper lehiaketa baldintzak
 
Bizarrain Eskuorria 2011
Bizarrain Eskuorria 2011Bizarrain Eskuorria 2011
Bizarrain Eskuorria 2011
 
Altzako III. bertso paper lehiaketa bertso irabazleak
Altzako III. bertso paper lehiaketa  bertso irabazleakAltzako III. bertso paper lehiaketa  bertso irabazleak
Altzako III. bertso paper lehiaketa bertso irabazleak
 
III. bertsopaper lehiaketa baldintzak
III. bertsopaper lehiaketa baldintzakIII. bertsopaper lehiaketa baldintzak
III. bertsopaper lehiaketa baldintzak
 
Euskal herriko euskararen kale erabileraren v. neurketa txostena
Euskal herriko euskararen kale erabileraren v. neurketa txostenaEuskal herriko euskararen kale erabileraren v. neurketa txostena
Euskal herriko euskararen kale erabileraren v. neurketa txostena
 
Euskararen kale erabileraren neurketa altzan 2006
Euskararen kale erabileraren neurketa altzan 2006Euskararen kale erabileraren neurketa altzan 2006
Euskararen kale erabileraren neurketa altzan 2006
 
Talo Ikastaroa 2
Talo Ikastaroa  2Talo Ikastaroa  2
Talo Ikastaroa 2
 
I. Bertsopaper Lehiaketa Bertso Sarituak
I. Bertsopaper Lehiaketa  Bertso SarituakI. Bertsopaper Lehiaketa  Bertso Sarituak
I. Bertsopaper Lehiaketa Bertso Sarituak
 
Altzako I. Bertsopaper Lehiaketa
Altzako I. Bertsopaper LehiaketaAltzako I. Bertsopaper Lehiaketa
Altzako I. Bertsopaper Lehiaketa
 
Korrika 16. Azken eguneko egitaraua
Korrika 16. Azken eguneko egitarauaKorrika 16. Azken eguneko egitaraua
Korrika 16. Azken eguneko egitaraua
 

Gogoeta saioa eztabaidaren 1 akta osatua

  • 1. ALTZAN EUSKAL KULTURAK BIZI DUEN EGOERAREN INGURUKO GOGOETA-SAIOA 2010-11-18 / 1. bileraren akta Sarrera Euskal kulturaren definizio bat eman zaie partehartzaileei, harekiko beren iritziak jasotze aldera. Kolorezko boto-paperen bidez adierazi dute hasierako iritzia (ados; ez ados; ez alde eta ez aurka). Segidan, botoaren zergatia azaltzeko aukera izan dute. Euskal Kultura honako kulturatzat dugu: euskaraz egiten dena edota, hizkuntzarik erabiltzen ez den kasuetan (arte plastikoak, dantza...), euskaldunek (euskaraz jakin eta bizi ziren eta diren pertsonak) sortutakoa. Esan nahi baita, adibidez sagardoaren kultura euskal kulturatzat dugula, euskaldunek sortutakoa baita, euskaraz eta euskararen eraginpean. Iritzi hauek eman dituzte partehartzaileek: • Oro har, kontzeptuaren irakurketarekin adostasuna azaldu da. Era berean, kultura eta euskal kultura zer den zehaztea zaila dela aipatu da. • Kontzeptua zabalago hartzeko beharra ere aipatu da, “euskal arima” duena barne har dadin (hizkuntza tresna gisa ez darabilten sortzaileak –Junkera-). • Euskal kulturaren (euskarazko kulturaren) eragite maila baxua ere aipagai izan da. Euskal musika taldeen kasuan Bide ertzean taldearen adibidea jarri da, eta hedapen mugatua izatearen arrazoia euskaraz abestea dela argudiatu da. • Aipatu da kultura modu zabalagoan ulertu daitekeela eta ez soilik sorkuntza artistikora mugatua:adibidez, auzolana. • Bukatzeko, kultura eta sustraia banatzea zaila dela azpimarratu da eta tokiak duen garrantziaz ere aritu gara. Egoeraren diagnostikoaren eztabaida Lau eztabaidagai proposatu zaizkie partehartzaileei. Banaka landu dira, irakurri eta eztabaida irekiz. 1 Euskaldunok: Altzan euskaldunak asko gara kopuruan (ez ehunekotan), eta nabarmentzekoa da horietako askok beren kabuz ikasi dutela euskara euskaltegietan, ahalegin miresgarria eginez. Baina zeharo sakabanatuta bizi gara eta gure dentsitatea ezdeusa da (Altzako euskaldun guztiok auzo berean biziko bagina, gure eragina eta euskaraz bizitzeko ahalmena askoz ere handiagoak lirateke). Ikastola eta euskaltegia (k) izanik ere, ez dute garai bateko eragin ahalmenik kultura suspertzaile gisa. Baina, geure buruak euskalduntzat izanik ere, erdal giroan bizi gara, oharkabean (onenean) edo kontraesan betean. Euskaraz bizitzeko jarrera ahula da altzatar euskaldunon artean. Etsita bizi gara, eta ez dugu euskaraz egiten saltokietan, udal zerbitzuetan edota kalean bertan ere, parekoak erdalduntzat ditugulako. Era berean, euskaraz izaten diren ekintzetan publikoa urria izan ohi da, bertsolaritzaren ingurukoetan izan ezik. Horrekin batera, batez ere jaiotzez euskaldunok garenok badugu aurrekoak adina kalte eragiten digun 2 beste arazo bat: esklaboaren sindromeak jota bizi gara. Ez gara ohartzen gure egoera patalaz, jasaten dugun diskriminazio egoeraz. Erdaldunak: Gehiengoa dira Altzan. 40-45 urtetik beherako belaunaldietako altzatarrek ikastetxeetan hala moduzko euskara maila eskuratu duten arren, gaitasun apalegia dute. Hala ere, esan daiteke, euskaraz nahikotasunez ez dakitenak ere hein batean euskaltasunean integratu direla, zenbait elementu sinbolikori (pilota, herri kirolak, santomas, gastronomia...) eta beren haurrak eredu euskaldunetan eskolaratzeari esker, nagusiki. Euskararen aldekotzat ageri dira, eta iritzi zintzoa dirudi. Baina posizio hegemonikoan daude: gaztelaniaz bizitzeko oztoporik ez dutenez, ez dute euskara 1
  • 2. ALTZAN EUSKAL KULTURAK BIZI DUEN EGOERAREN INGURUKO GOGOETA-SAIOA 2010-11-18 / 1. bileraren akta nahikotasunez ikasteko urratsa egiten, eta horrek topo egiten du euskaraz bizitzeko euskaldunen nahiarekin. Era berean, euskaraz nahikotasunez ez jakiteak mugatu egiten die euskal kulturaren ikuspegi zabala izatea. Erdaldunen artean euskarekiko jarrera testimonialak gailentzen dira, eta euskararen presentzia sinbolikoa izatera mugatu ohi dute (agur hitzak, zorion opatzeak...), begirune neurtua. Gauzak horrela, lehenago aipatutako hein bateko integrazio horrek zalantzazkoa dirudi. Iritzi hauek eman dituzte partehartzaileek: • Erdaldunentzat egoera erosoa da. • Erdal kulturak pisu handia du. Hogei urtetik beherako gehienek badakite euskaraz baina euskaldun pasiboak dira. Euskaldunen ehunekoak gora egiten duen arren erabileran ez da hala nabari. • Gazte gehienek badakite euskaraz, baina euskaraz dakiten erdaldunak dira. Hori bai, gazteei ez esan euskaldunak ez direnik... • Eskoletan hiztun pasiboak sortu ditugu, badakite baina ez dute sortzen. • Eskola euskaldunduta ere, gizartea ez da euskaldundu. • Euskal kurrikulua zehaztea aurrerapausoa izan da, nahiz eta orain PSOEk bide hori moztu duen. • Ikusita Altzan euskaldun kopurua urria dela, euskaldunok behartuta sentitzen gara gaztelaniaz egitera. Oiartzunen bageunde ez genuke hala jokatuko. • Altzan EHko ezaugarri berberak ditugu. Euskaldun berriek ondo hitz egiten ez badute, euskaldun zaharrok nahiago dugu gaztelaniaz egin. • Euskaldunok ez dugu enfrentamendurik nahi. Etsi baino, erosokerira jotzen dugu. Izaten direnean, talkak arlo publikoko erakundeetan gertatzen dira (adibidez, anbulatorioan). • Berriaren oso ale gutxi saltzen dira Altzan. Zergatik? Internetez irakurri ohi delako? Egunkari gutxi saltzen da, oro har, eta gazteek ere ez dute egunkaririk irakurtzen. Baina euskararentzat eta euskaldunontzat hain garrantzizkoa omen zen tresnarekiko jarrera ezegokia dugu euskaldunok. • ‘Esklaboaren sindromea’ horrela ulertuz gero, ez litzateke mugatuko euskarara, bizitzako arlo askotan ere izango genuke (sistemarekiko etab). • Ikastolen mugimenduaren hasieran, euskara ikastea kontzientziarekin lotzen zen. Galdu da norbera euskaltzaletzeko interesa. Egoera normalizatzean kontzientzia ez da lantzen, besterik gabe haurrak euskaraz ikastera bidaltzen dira. Zergatik? Euskaraz bizitzeak konpromisoa eskatzen duelako, esfortzua. Errazera jotzen da, taldeak egiten duenera, erdaldunen bat badago taldean gaztelaniaz egiten da. • Lehen euskara borroka zen, sentimendua. Orain, airean dagoen zerbait da. • Korrikarekin jende mordoa mugitzen da, baina hura pasatakoan...ekintza sinbolikoan bilakatzen da • Nola aldatu egoera? o Jendea kutsatuz, Bai Euskarari Akordioan dendariekin egin bezala. o Norbanakoen konpromisoa landuz. Hori landu zuen kanpaina egokia izan zen. o Lehen hitza euskaraz eginez. Automatikoki gaztelerara jotzen dugu bestearen ustezko ‘itxura’ dela eta. o Euskal jendartea bilduz. Nola? ideiak bildu, gero praktikan jartzeko. 2
  • 3. ALTZAN EUSKAL KULTURAK BIZI DUEN EGOERAREN INGURUKO GOGOETA-SAIOA 2010-11-18 / 1. bileraren akta 3 Udala: Altzan, euskarazko kultura eskaintzari dagokionez, udalak haur eta nerabeen publikoan jarri du arreta, bereziki: ipuin kontalariak, gaztelekua eta ludoteka. Baina egiten den ahalegina alferrikakoa bilaka daiteke, ez baitu segidarik hurrengo adin tarteetan. Gazte eta helduentzako udalaren kultura eskaintza oso apala da Altzan. Dagoen gehiena herri ekimenekoa da, eta udala bere logotipoa gehitzera mugatzen da, udal areto eta baliabideak erabiliz gero. Udalak ez du eragile jarrerarik erakusten, zain egoten da nork zer antolatuko. Eta Udalak berak ekintzak antolatzen dituen gutxietan, horiek gaztelaniaz izan ohi dira, oro har. Ez da ahalegin berezirik egiten euskarazko produktu eta euskal sortzaileak ezagunagoak izan daitezen altzatarren artean. Udalaren politika omen da euskarazko eskaintza Lugaritz kultur etxean biltzea. Altzako kultur etxearen ikastaro eskaintzari dagokionez, beste hainbeste. Ikasle euskaldunen ratioa nahikoa ez delako edo irakasle euskaldunik topatzen ez delako, nagusiki gaztelaniaz izaten dira. Euskarazko kultura eskaintzaren berri izateko bideetako bat da kultur etxeak argitaratzen duen biorrikoa, baina ez du guztiz asetzen behar hori, eskuorrian ageri dena kultur etxearen parte hartzearekin egiten dena baita, soilik. Bestalde, herri ekimenetik abiatzen diren ekintzek udalaren diru murrizketa galantak jasan dituzte azken urteotan, ekintza horien irautea bera ere zalantzan jartzeraino. 4 Herri ekimena: Altzan dagoen euskarazko kultura eskaintza, nagusiki, herri ekimenenetik abiatzen da eta, meritu handikoa izanik ere, ohiko gabeziak ere baditu (baliabide apalak, oihartzun eskasa) eta baita Altzaren handitasunean eta Donostiaren eraginpean galdua gelditzea ere. Altzan, herri ekimeneko ekintza ugari egiten da urtearen buruan: danborradak, kaldereroak eta inauteriak, bertso astea, auzoetako jaiak (beren baitan: bertso saioak, sagardo eguna, herri kirolak, san juan sua eta dantza...), santa ageda bezpera, santomas eta olentzero. Horiei gehitu behar zaizkie Euskaraz Bai dinamikaren baitan sortutakoak: bertso eta ipuin lehiaketak, ikastaroak eta mintzamina. Baina hori guztia eginagatik ere, galdua geratzen da, itsasoan euria moduan. Altzan egiten denaren berri emango duen eta herritar gehienengana iritsiko den hedabiderik ez dagoenez (Altza TV eta Casares irratia minoritarioak dira), ahalegin handia egin behar da ekintzen berri emateko. Sarri askotan, altzatar euskaldunek jakin ere ez dakite ekintza horiek badirenik ere. Era berean, Donostian egiten den edozerk askoz ere zabalpen eta prestigio handiagoa izaten du Altzan, hiriko hedabide ahaltsuei esker. Iritzi hauek eman dituzte partehartzaileek: • Herritarrok instituzioen esku utzi dugu kultura, eskaerak behera egin du (erosokeria). • Udalaren partetik euskal kulturaren kontrako jarrerak planifikatua dirudi. Adb: obren kartelak gazteleraz jartzen dira. Euskaldunak protesta eginez gero hartzen gaituzte kontuan, baina horrela ere ez, sarritan. • Erdal giroan bizitzera kondenatzen gaitu udalak. • Udalaren eskaintza zentralista da. Auzo eta herrietan egiten dena herri ekimenak bideratu behar du. Aste Nagusiko suetan gau batean gastatzen den adinakoa omen da auzo elkarteei urte osorako jaietarako ematen zaiena. • Kultur etxeko ordezkariak zehaztu du Altzako aurrekontuaren zati handiena eraikinen mantentzerako dela. Gainera, kultur etxearen erabilera urria da. • Era berean, zehaztu du kultur etxearen eskaintza osoa bietara egin dela eta partaide-ratioaren minimoak jaitsi dituztela (gaztelaniaz 10 – euskaraz 8). • Kultur teknikarien jarrera baldintzatzailea da: eragile izan daitezke (eta hori behar da) edo burokrata hutsak (paper betetzaileak). Baina teknikarien eragite ahalmena ere mugatua da, agintarien menpe baitaude. 3
  • 4. ALTZAN EUSKAL KULTURAK BIZI DUEN EGOERAREN INGURUKO GOGOETA-SAIOA 2010-11-18 / 1. bileraren akta • Egoeraren inguruko beste adibideak: Altzan ez dago erakusketa areto ofizialik, eta goiko frontoia erabiltzeko ordaindu egin behar da. Gainera, udala jauntxokeriaz aritzen da aretoak erabiltzeko eskariei erantzuteko garaian. • Jarrera horrek eragin du herri ekimenak bere kabuz aritzea askotan, udalarekin kontatu gabe. 4