KOKAPENA
● Japonia Asiako ekialdean
kokatutako uharte multzoa da,
35°41′22″N 139°41′30″E
koordenatuak dauzkana eta
hiriburua Tokyo duena.
● Japonia ezaguna da bere
lurrikara eta tsunamiengatik.
Hauen zergatia da aktibitate
sismiko handia duen zonalde
batean dagoela kokatuta,
zehazki hiru plaka tektonikoren
artean.
PLAKAK
● Japoniaren inguruan hiru plaka tektonikok
egiten dute topo:
● Ozeano bareko plaka.
● Plaka Euroasiatikoa.
● Filipinetako plaka.
OZEANO BAREKO PLAKA
● Plaka ozeaniko bat da, eta
ozeano barearen azalera
gehiena hartzen du.
● Plaka ozeaniko bat denez,
plaka kontinentakak baino
dentsitate gehiago du, eta
horren ondorioz plaka
kontinentalen azpitik irristatzen
da, subdukzio deritzona sortuz.
● Subdukzioa plakaren ertz
guztietan zehar gertatzen da,
eta horregatik dago bertan
suzko eraztuna.
PLAKA EUROASIATIKOA
● Plaka kontinental bat da, Asia
eta Europaren antzeko tamaina
duena.
● Japonian gertatzen diren
lurrikara eta tsunamien zergatia
plaka kontinentalaren eta
Ozeano Bareko plakaren artean
pixkanaka-pixakana pilatzen ari
den tentsioa da. Batzuetan
tentsio hori oso handia denean,
askatu egiten da, lurrikarak
sortuz.
FILIPINETAKO PLAKA
● Filipinetako plaka, Eurasiako
plakaren eta Ozeano Bareko
plakaren artean dagoen plaka
ozeaniko bat da.
● Honen dentsitatea Ozeano
Barekoarena baino txikiagoa
denez, beste plaka azpitik
sartzen zaio; baina aldi berean,
dentsitatea Eurasiakoarena
baino handiagoa denez,
subdukzioa gertatzen da hemen
ere, eta bera da behealdean
doan plaka.
LURRIKARAK
● Japon munduan lurrikara gogor gehien dituen lurraldeetako bat da.
Bere kokapenean, suzko eraztunaren inguruan kokatua, aktibitate
sismikoa oso handia da, eta adibideak jartzeko, azken 20 urteetan,
5 lurrikara handi gertatu izan dira:
● 1995ean / Hanshin-Awaji ( 6.9 )
● 2007an / Chuetsuko kostakoa ( 6.8 )
● 2008an / Iwate-Miyagi Nairiku ( 6.8 )
● 2009an / Shizouka-Oki( 6.4 )
● 2011an / Fukushima lurrikara + tsunami ( 9.0 )
FUKUSHIMA
● 2011ko martxoaren 11n
Japoniaren historiako lurrikara
handiena erregistratu zen.
Lurrikara honek 9 graduko
intentsitatea izan zuen
Richterren eskalan, eta kalte
ugari sortu zituen, hala nola,
13000 desagertutako eta ia
9000 hilako, eta hori kalte
ekonomikoak kontua hartu
gabe.
● Hala ere, arazo bakarra ez zen
lurrikara izan; lurrikararen
ondoren tsunami bat sortu zen.
● Japonia prestatuta zegoen
tsunamiak jasateko, eta hainbat
tokitan 10 metrorainoko hesiak
eraiki zituzten. Zoritxarrez,
lurrikarak lurrazalaren maila
metro bat jaitsiarazi zuen,
hesien altuera txikiagotuz, eta
hauek ezin izan zuten olatu
erraldoia gelditu.
● Hau gertatu zen Fukushimako
zental nuklearrean: Lurrikara
aguantatzea lortu zuen, baina
tsunamia gehiegi izan zen
berarentzat.
https://youtu.be/Mz5NxzfvInI
PREBENTZIO NEURRIAK
● Japonia lurrikaretara ohituta
dagoen lurralde bat da eta asko
inbertitzen du lurrikara eta
tsunamien aurkako sistemetan.
Adibidez, bere eraikinak
bereziak dira, ez baitira oso
zurrunak bestela lurrikaren
puskatuko lituzketelako;
malguak dira ordea. Baita ere,
asko inbertitzen dute lurrikara
bat dagoenean abisatzeko
sistemetan, adibidez,
ebakuatzeko mezu bat
mugukorrera bidali.