Ce diaporama a bien été signalé.
Le téléchargement de votre SlideShare est en cours. ×
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Publicité
Prochain SlideShare
 Malaria
Malaria
Chargement dans…3
×

Consultez-les par la suite

1 sur 10 Publicité

Plus De Contenu Connexe

Les utilisateurs ont également aimé (20)

Publicité

Malaria

  1. 1. MALARIA Unai Egino(lavacuna) Iñaki Alzuguren(#elvirus)
  2. 2. AURKIBIDEA MALARIA PLASMODIUM ANOPHELES BIZI-ZIKLOA GAIXOTASUNAK PATARROYO
  3. 3. MALARIA Malaria edo paludismoa Plasmodium generoko parasitoek eragindako gaixotasun infekziosoa da. Malaria terminoak erdiaroko italieran du jatorria, "mala aria" (aire txarra esan nahi du). Bere eraginez, 350–500 milioi pertsona kutsatzen eta 1.3–3 miloi inguru hiltzen dira munduan zehar urtero. Heriotza gehienak, Sahara-azpiko Afrikan gertatzen dira, bereziki 5 urtetik beherako umeengan. Malaria txirotasunarekin erlazionatu ohi da eta garapen ekonomikoarentzat oztopo garrantzitsua da hirugarren munduko herrialdeetan.
  4. 4. PLASMODIUM Plasmodium protozoo parasito generoko bat da, gizakiengan malaria sortzen duen. Eltxo emeak transmititzen du. Eltxo honek kutsatzen duen malaria guztien artean arriskutsuena da, hilkortasun tasarik handienarekin eta konplikazio askorekin.
  5. 5. ANOPHELES Anopheles eltxo genero bat da. 460 espezie ezagutzen dira gaur egun, horietatik 100 inguruk malaria kutsatu ahal diote gizakiei baina normalean 30-40 espezie inguruk Plasmodium generoko parasitoak eramaten dituzte. Anopheles Gambiae da ezagunena batez ere Plasmodium falcipare espezie letala transmititzen diolako gizakiei. Izena grezieratik dator, αν an - ez eta όφελος óphelos, irabazia, eta bere izena baliorik gabekoa bezala itzul daiteke.
  6. 6. BIZI-ZIKLOA Eltxo emeak pertsona bati heltzen dionean, listuan dituen Plasmodium bizkarroiaren hasierako formak sartzen dizkio, esporozoitoak alegia. Esporozoitoak, sistema immuneari ihes egin eta, odol-zirkulazioaren bidez, gibelera iristen dira. Han, esporozoito bakoitzak eskizonte izeneko egitura berezi bat sortzen du, eta horietako bakoitzak milaka merozoito ematen ditu. Horrela, 12 egunetan, gibeleko zelula batek milaka merozoito edo bizkarroi gazte eduki ditzake. Eskizontea heltzen denean, merozoitoak odolera askatzen dira, eta berehala sartzen dira globulu gorrietan. Globulu gorrien barruan, bizkarroiak bi eratara hazten dira, ziklo sexuala ala asexuala izan baititzakete. Ziklo sexualean, gametozito emeak eta arrak sortzen dira. Horiek odolean ibiltzen dira, eta eltxo eme batek heltzean, eltxoaren urdailean batzen dira. Urdailaren paretan oozistoak eratzen dira, eta egun batzuen ondoren, esporozoito ugari sortzen dira. Esporozoitoak eltxoaren listu-guruinean biltzen dira eta prest daude hurrengo ziztadaren bidez ostalariaren barnean sartzeko.
  7. 7. BIZI-ZIKLOA 2.0 Hortaz hurrengoa da plasmodiumaren zikloa: 1. FASEA: Eltxoak esporozitoak txertatzen ditu organismoan. 2. FASEA: Gibelera iristen dira esporozoitoak eta bertan eskizonteak sortzen dira. 3. FASEA: Gibeletik atera eta eskizonteek merozoitoak sortzen dituzte, eta hauek dira globulo gorria infektatzen dituztenak. BIZI-ZIKLOA Bizkarroiak globulu gorriak kutsatu ondoren, zikloak aurrera egiten du eta azkenean globulua lehertu egiten da. Bestetik, ziklo asexualean, bizkarroiak globulu gorrietan garatzen dira. Garatzeko, globulu gorrien hemoglobina erabiltzen dute, odolean oxigenoa garraiatzeaz arduratzen dena. Hasieran gibeleko zeluletan bezala, barruan merozoito ugari dituzten eskizonteak eratzen dira, eta heltzen direnean, lehertu eta berriro odolera askatzen dituzte merozoito horiek guztiak. Bide batez, globulu gorriak suntsituta gelditzen dira. Eta askoz gehiago suntsituko dira gaitza kontrolatzen ez den artean, askatu berri diren merozoitoek beste globulu gorri batzuk kutsatuko dituztelako.
  8. 8. GAIXOTASUNA Plasmodium -aren espezie batetik bestera zikloa pixka bat aldatu egiten da. Gaixotasunaren larritasunari dagokionez, adibidez, nabaria da P. falciparum -ek kalte handiagoa sortzen duela. Gainontzeko espezieetan, globulu gorri bat lehertzen den bakoitzean ez da hainbesterainoko kalterik eragiten. P. falciparum -aren kasuan, aldiz, bizkarroiak oso azkar ugaltzen dira eta globulu gorrien % 30 baino gehiago kutsa ditzakete. Nonbait, horren arrazoietako bat hau da: P. falciparum -ek globulu gorrien forma guztiak kutsatzen ditu. P. vivax -ek eta P. oval -ek, berriz, globulu gorri gazteak aukeratzen dituzte, eta P. malariae -k helduak besterik ez dituzte kutsatzen. Malariaren lehen sintomak eltxoak ziztatu eta 9-14 egunera azaltzen dira, eta gripeak sortzen dituenaren antzekoak dira: sukarra, buruko mina, goragalea... Gaitzak aurrera egiten badu, anemia azaltzen da globulu gorriak suntsitzearen ondorioz. Gainera, garunera eta beste organo nagusietara odola iristea eragozten dute bizkarroiek, odol-hodiak buxatzen dituztelako, eta horrek, noski, arazo larriak sortzen ditu.
  9. 9. MANUEL PATARROYO Manuel Elkin Patarroyo Murillo (Ataco, Tolima, Kolonbia, 1946 -?) kolonbiar sendagilea da. Malariaren aurkako txertoaren aurkitzailea da. Medikuntza- eta kirurgia-ikasketak egin zituen Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Ikasle-garaitik, immunologia- eta birologia-alorretan aritu zen, batez ere. 1967tik 1980ra, Yale Unibertsitatean, Stockholmeko Karolinska Institutuan eta Rockefeller Unibertsitatean aritu zen ikasketak sakontzen. Bogotan, laborategi txiki bat zabaldu zuen, eta laborategi hura Kolonbiako Immunologia Institutu bihurtu zen aurrerago. 1978an, txertoei buruzko lanak egiten hasi zen, eta malariaren aurkako txertoa aurkitu eta arrakastaz frogatu zuen 1986-1988an. Hasieratik bukaeraraino laborategian sortutako lehen txertoa da malariaren kontrakoa. Latinoamerikan 30.000 pertsona txertatu ziren txertoaren eraginkortasuna frogatzeko: erien % 50 sendatu zen, baina bost urtez beherako haurren % 77. Ikertzaile gisa egin duen lan handia dela eta, sari ugari jaso du, Zientzia eta Teknika Ikerkuntzako 1994ko Asturiako Printze saria, besteak beste. Tuberkulosiaren eta HIESAren aurkako txertoak lortzeko lanean ere aritu da. Gaur egun, Kolonbiako Immunologia Institutuko zuzendaria da. .
  10. 10. NOBEL SARIAK Lehengo urtean, aurrerapen handiak egon ziren malaria sendatzeko metodoetan. Gauzak horrela, 2015eko Medikuntzko Nobel Saria malaria sendatzeko metodo bat aurkitu zuen ikertzaile txinatar batek, eta bere izena Tu Youyou zen. Bere ikerketetan, aintzinatik Txinan erabiltzen zen landare bat ikertzen hasi zen, betidanik sukarra sendatzeko erabilia izan baitzen. Baina bere ikerketan konturatu zen landare honek efektu bikaina zuela malariaren parasitoaren aurka.Gaur egun, metodo hau munduan zabaltzen ari da, eta eraginkorrena da malariaren sintoma latzenak dituzten pertsonentzat, haien bizitza salbatzeko ahalmena duelako.

×