SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  40
Banak. mugatua
Rio de Janeiro (Brasil)
2012ko ekainaren 21etik 22ra
10. gaia
Konferentziaren amaierako dokumentua

                 Nahi dugun etorkizuna

           I. Gure ikuspegi komuna
                 1.     Guk, estatuburu, gobernuburu eta goi-mailako ordezkariok, Rio de Janeiron (Brasil)
                 2012ko ekainaren 20tik 22ra bitartean bilduta, gizarte zibilaren erabateko partaidetzarekin
                 garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa berritzen dugu, bai eta gure planetarentzat eta
                 oraingo zein etorkizuneko belaunaldientzat ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren
                 aldetik jasangarria den etorkizuna sustatzearen aldekoa ere.
                 2.    Txirotasuna errotik kentzea da munduak gaur egun duen arazorik handiena, eta garapen
                 jasangarriaren ezinbesteko baldintza ere bai. Horri dagokionez, gizateria txirotasunetik eta
                 gosetik urgentziaz liberatzeko erabaki irmoa dugu.
                 3.     Horrenbestez, garapen jasangarria maila guztietan kontuan hartzea beharrezkoa dela
                 aitortzen dugu, garapen horren alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak txertatuz,
                 bai eta horien artean dauden loturak aitortuz ere; halaxe bakarrik lortuko dugu garapen
                 jasangarria alderdi guztietan.
                 4.     Txirotasuna errotik kentzea, jasangarriak ez diren modalitateak aldatzea eta ekoizpen-
                 eta kontsumo-modalitate jasangarriak sustatzea garapen jasangarriaren helburu orokorrak eta
                 ezinbesteko baldintzak direla aitortzen dugu, bai eta garapen ekonomiko eta sozialaren
                 baliabide naturalen oinarria babestea eta antolatzea ere. Era berean, garapen jasangarria
                 lortzea beharrezkoa dela berresten dugu, horretarako hazkunde iraunkorra, inklusiboa eta
                 bidezkoa sustatuz, guztientzat aukera handiagoak sortuz, desberdintasunak murriztuz,
                 oinarrizko bizitza-mailak hobetuz, bidezko garapen soziala eta inklusioa sustatuz, eta natur
                 baliabideen eta ekosistemen antolaketa integratua eta jasangarria bultzatuz; besteak beste,
                 garapen ekonomiko eta sozialerako zein giza garapenerako lagungarri izan dadin, eta, aldi
                 berean, arazo berrien aurrean, ekosistemen kontserbazioa, birsorkuntza, berrezartzea eta
                 erresilientzia errazteko.

                 * 2012ko ekainaren 22an berriro argitaratuta arrazoi teknikoak direla kausa.


5.   Nazioartean hitzartutako garapen-helburuak ahalik eta bizkorren lortzeko ahal dugun guztia egiteko
konpromisoa berresten dugu, baita 2015erako milurteko garapen-helburuak erdiesteko ere.
6.    Pertsonak garapen jasangarriaren erdigune direla aitortzen dugu, eta, horregatik, mundu zuzena,
bidezkoa eta inklusiboa lortzeko ahalegina egiten dugu; halaber, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartzen
dugu, hazkunde ekonomiko iraunkor eta inklusiboa, garapen soziala eta ingurumenaren babesa sustatzeko,
guztiontzat izango baita onuragarri.
7.    Oraindik ere Nazio Batuen Gutunaren asmoei eta printzipioei jarraitzen ditugula berresten dugu,
nazioarteko zuzenbidea eta bere printzipioak erabat errespetatuz.
8.     Halaber, askatasunaren, bakearen eta segurtasunaren garrantzia ere berresten dugu, baita giza eskubide
guztien errespetua ere, horien artean: garapenerako eta bizi maila egokirako eskubidea, elikadurarakoa,
zuzenbide-estaturakoa, generoen arteko berdintasunerakoa, emakumeen jabekuntzarakoa, eta garapenerako
gizarte bidezkoak eta demokratikoak lortzeko konpromiso orokorra.
9.     Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren garrantzia berresten dugu, baita giza eskubideei eta
nazioarteko zuzenbideari buruzko nazioarteko gainerako tresnena ere. Estatu guztiek, Nazio Batuen Gutunaren
arabera, guztion giza eskubideak eta funtsezko askatasunak errespetatzeko, babesteko eta sustatzeko ardura
dutela nabarmentzen dugu, arrazagatik, koloreagatik, sexuagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, iritzi
politikoagatik edota bestelako arrazoiengatik bereizketarik egin gabe, baita jatorri nazional edo sozialagatik,
gaitasun ekonomikoagatik, jaiotzagatik, ezgaitasunengatik edota bestelako arrazoiren batengatik bereizketarik
egin gabe ere.
10. Demokrazia, gobernantza ona eta zuzenbide-estatua, maila nazionalean eta nazioartean, baita ingurune
egoki bat ere, garapen jasangarriarentzat funtsezkoak direla aitortzen dugu, hazkunde ekonomiko iraunkor eta
inklusiboa, garapen soziala, ingurumenaren babesa eta txirotasuna zein gosea errotik kentzea barne hartuta.
Garapen jasangarriarekin lotutako helburuak lortzeko, erakunde eraginkorrak, gardenak, arduratsuak eta
demokratikoak behar ditugula maila guztietan berresten dugu.
11. Nazioarteko lankidetza sendotzeko gure konpromisoa berresten dugu guztiontzako garapen
jasangarriarekin lotutako arazoei aurre egiteko, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan. Horri
dagokionez, egonkortasun ekonomikoa, hazkunde ekonomiko iraunkorra, ekitate sozialaren sustapena eta
ingurumenaren babesa lortzeko beharra berresten dugu, aldi berean generoen arteko berdintasuna, emakumeen
jabekuntza eta guztientzako aukera-berdintasuna handituta, baita umeen babesa, biziraupena eta garapena ere,
harik eta haien potentzial handiena lortu arte, horretarako hezkuntza ere baliatuta.
12. Premiazko neurriak hartzea erabakitzen dugu garapen jasangarria lortzeko. Hortaz, garapen
jasangarriaren aldeko konpromisoa berritzen dugu; horretarako, orain arte egindako aurrerapenak eta garapen
jasangarriari buruzko gailur nagusien emaitzak aplikatzeari dagokionez egiteko dagoena ebaluatuta eta
zailtasun berriei aurre eginda. Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren gaiei heltzeko
erabaki irmoa adierazten dugu; hau da, ekonomia berdea garapen jasangarriarekin loturik eta txirotasuna
errotik kentzea, bai eta garapen jasangarrirako esparru instituzionala ere.
13.          Garapen jasangarria lortzeko, aitortzen dugu ezinbestekoa dela gizakiek beren bizitzetan eta
etorkizunean eragitea, erabakiak hartzean parte hartzea eta kezkak adierazteko aukera izatea. Garapen
jasangarriak neurri zehatzak eta premiazkoak eskatzen dituela nabarmentzen dugu. Horretarako, aukera bakarra
dago: pertsonen, gobernuen, gizarte zibilaren eta sektore pribatuaren arteko aliantza handia eratzea.

II. Konpromiso politikoa berritzea
      A.       Rioko Printzipioak eta aurreko ekintza-planak
      berrestea
      14. Giza Ingurumenari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren Stockholmeko Adierazpena
      gogoratzen dugu, Stockholmen 1972ko ekainaren 16an onartua.
      15. Ingurumenari eta Garapenari buruzko Rioko Adierazpenaren printzipio guztiak berresten ditugu,
      baita erantzukizun komun baino berezituen printzipioa ere, Rioko Adierazpenaren 7. printzipioan
      ezarritako moduan.
       16. Honako hauek osotasunez aplikatzeko konpromisoa berresten dugu: Ingurumenari eta Garapenari
       buruzko Rioko Adierazpena, Agenda 21, Agenda 21 geroago gauzatzeko plana, Garapen Jasangarriari
       buruzko Munduko Gailurraren Erabakiak Aplikatzeko Plana (Johannesburgoko Erabakien Aplikazio
       Plana) eta Garapen Jasangarriari buruzko Munduko Gailurraren Garapen Jasangarriari buruzko
       Johannesburgoko Adierazpena, garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikien garapen jasangarrirako
       Ekintza Programa (Barbadosko Ekintza Programa) eta Maurizioko Estrategia geroago garatzeko bidean
       dauden uharte-estatu txikien garapen jasangarrirako Ekintza Programa. Halaber, hauek osotasunez
       aplikatzeko konpromisoa ere berresten dugu: 2011-2020 aldirako gutxien aurreratuta dauden
       herrialdeen aldeko ekintza programa (Istanbulgo Ekintza Programa), Almatyko Ekintza Programa
       (garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko herrialdeen behar berezien arreta, iraganbide-
       garraioaren arloko lankidetzarako munduko esparru berri baten barruan itsasbazterrik gabeko eta
       iraganbideko herrialdeentzat), Afrikako garapen-beharrei buruzko adierazpen politikoa, eta Afrika
       Garatzeko Aliantza Berria. Era berean, Nazio Batuen konferentzia eta gailur handi guztiek arlo
       ekonomikoan eta sozialean izandako emaitzei buruz ditugun konpromisoak gogoratzen ditugu, baita
       ingurumenaren alorrean izandakoak ere, hauek barne hartuta: Nazio Batuen Milurteko Adierazpena,
       2005eko Munduko Gailurraren Amaierako Dokumentua, Garapenerako Finantzaketari buruzko
       Nazioarteko Konferentziaren Monterreyko Adostasuna, Garapenerako finantzaketari buruzko Dohako
       Adierazpena, Milurteko Garapen Helburuei buruzko Nazio Batuen Batzar Nagusiaren Goi Mailako
       Osoko Bilkuraren amaierako dokumentua, Populazioari eta Garapenari buruzko Nazioarteko
       Konferentziaren Ekintza Programa, eta Beijingeko Adierazpena eta Ekintza Plataforma.
      17. Garapen jasangarria sustatzeko Rioko hiru Hitzarmenek garrantzi handia dutela aitortzen dugu,
eta, horri dagokionez, alderdi guztiei honako hitzarmen hauen bidez hartutako konpromiso guztiak
      betetzeko eskatzen diegu: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena, Dibertsitate
      Biologikoari buruzko Hitzarmena eta Lehorte Larriak edo Basamortutzeak Jotako Herrialdeetako
      (bereziki Afrikako) Basamortutzearen aurkako Nazio Batuen Konbentzioa, dagozkien printzipioei eta
      xedapenei jarraiki. Halaber, alderdioi eskatzen zaie maila guztietan neurri eraginkorrak eta zehatzak har
      ditzatela eta nazioarteko lankidetza areagotu dezatela.
      18. Garapen jasangarriaren agenda aurreratze aldera, erabaki irmoa dugu borondate politikoa
      indarberritzeko eta nazioarteko komunitatearen konpromiso maila handitzeko, horretarako nazioartean
      hitzartutako garapen-helburuak lortuta, milurteko garapen-helburuak barne. Era berean, 1992tik arlo
      ekonomikoan, sozialean eta ingurumenekoan nazioartean hitzartutako beste helburu garrantzitsu
      batzuekin ditugun konpromisoak ere berresten ditugu. Ondorioz, neurri zehatzak hartzea ebazten dugu,
      garapen jasangarriari buruzko konpromisoak azkarrago mamitu daitezen.


      B.Integrazioa, aplikazioa eta koherentzia sustatzea: orain arte
      lortutako aurrerapenen eta oraindik egin gabe dagoenaren
      ebaluazioa, garapen jasangarriari buruzko gailur nagusien emaitzen
      aplikazioari dagokionez; zailtasun berrien eta agertuko direnen
      irtenbidea
      19. Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen 1992ko Konferentziatik igaro diren hogei
      urteotan, aitortzen dugu aurrerapenak ez direla maila berekoak izan, ezta garapen jasangarriari eta
      txirotasuna errotik kentzeari dagokienez ere. Aurreko konpromisoen aplikazioan aurrera egiteko beharra
      azpimarratzen dugu. Gainera, garatutako eta garatzeko bidean dauden herrialdeen arteko aldeak
      ezabatzeko aurrerapenak bizkortu egin behar direla aitortzen dugu, eta aukerak sortu eta baliatu behar
      direla ere bai, horretarako garapen jasangarria lortzeko hazkunde ekonomikoa eta dibertsifikazioa,
      garapen soziala eta ingurumenaren babesa sustatuta. Helburu horretarako, nabarmentzen dugu
      beharrezkoa dela oraindik ere ingurune egoki bat plano nazionalean zein nazioartekoan; era berean,
      etenik gabeko nazioarteko lankidetza indartua ere beharrezkoa da, bereziki finantzen, zorraren,
      merkataritzaren eta teknologia-transferentziaren arloetan –elkarrekin hitzartutakoaren arabera–, baita
      berrikuntzan, enpresa-espirituan, gaitasun-sorreran, gardentasunean eta kontuak ematean ere. Garapen
      jasangarria bilatzen duten eragileak eta interesdunak askotarikoak direla aitortzen dugu. Egoera horretan,
      adierazten dugu oraindik ere beharrezkoa dela herrialde guztien partaidetza osoa eta eraginkorra mundu
      mailako erabakiak hartzeko orduan, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeena.
Aitortzen dugu 1992tik aurrerapenak ez direla nahikoa izan, eta eragozpenak egon direla garapen
jasangarriaren hiru alderdiak integratzeko garaian; gainera, eragozpenok arriskuan jarri dute garapen
jasangarria lortzeko herrialde guztien ahalmena –bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeena– finantza-,
ekonomia-, elikadura- eta energia-krisi ugariek larriagotuta. Horri dagokionez, funtsezkoa da Ingurumenari eta
Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren emaitzekin dugun konpromisoan atzera ez egitea. Gainera,
aitortzen dugu herrialde guztien egungo arazo nagusietako bat krisi ugariek gaur egun munduan duten eragina
dela, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeena.
20. Biziki kezkagarri zaigu planeta honetan bost lagunetik bat –hau da, 1.000 milioi lagun baino gehiago–
muturreko txirotasunean bizitzea oraindik, eta zazpitik bat –edo % 14– gaizki elikatuta egotea, osasun
publikoko arazo batzuk oraindik ere mehatxu diren aldetik: pandemiak eta izurriteak, adibidez. Egoera
horretan, giza segurtasunari buruz dauden eztabaidak gogoan hartzen ditugu Batzar Nagusian. 2050erako
9.000 milioi lagunetik gora biztanle izango dira planetan, eta horietatik bi heren hirietan biziko dira.
Aurreikuspen hori kontuan izanda, garapen jasangarria lortzeko ahaleginak areagotu behar ditugula aitortzen
dugu eta, bereziki, txirotasuna, gosea eta saihets daitezkeen eritasunak errotik kentzeko.
21. Aitortzen dugu garapen jasangarriaren arloko aurrerapen-adibideak hainbat mailatan egin direla:
eskualdeetan, estatuetan, azpinazioetan eta tokian-tokian. Ikusi dugu garapen jasangarria lortzera bideratutako
ahaleginak eskualdeetako, estatuetako eta azpinazioetako plan eta politiketan jaso dituztela, eta, Agenda 21
onartu zenetik, gobernuek garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa handitu dutela legeen eta erakundeen
bitartez zein nazioarteko, eskualdeko eta azpieskualdeko akordioak eta konpromisoak eginez eta aplikatuz.
22. Garatzeko bidean dauden herrialdeei laguntzea garrantzitsua dela berresten dugu, txirotasuna errotik
kentzeko eta behartsuek eta egoera ahulean dauden pertsonek boterea har dezaten sustatzeko. Horretarako,
besteak beste, aukeren aurreko oztopoak ezabatu behar dira, ekoizteko ahalmena handitu, nekazaritza
jasangarria garatu, eta enplegu oso eta emankorra zein guztiontzako lan duina sustatu, baita politika sozial
eraginkorrak ere. Era berean, babes sozialeko maila minimoak ere ezarri behar dira, betiere nazioartean
hitzartutako garapen-helburuak lortzea xede hartuta, horien artean, milurteko garapen-helburuak.
23. Biziki kezkaturik gaude langabezia eta azpienplegu maila handiek jarraitzen dutelako, bereziki gazteen
artean, eta, gazteen enpleguaren arazoari modu proaktiboz heltzeko, maila guztietan garapen jasangarriko
estrategiak aplikatu behar direla adierazten dugu. Horri dagokionez, gazteei eta enpleguari buruzko mundu-
estrategia bat eratzeko beharra aitortzen dugu, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) eginkizunean
oinarriturik.
24. Klima-aldaketa sektoreen arteko krisialdi iraunkorra dela aitortzen dugu, eta kezka agertzen dugu klima-
aldaketaren aurkako eraginen neurriak eta larritasunak herrialde guztietan eragiten baitute eta garapen
jasangarria eta milurteko garapen-helburuak lortzeko guzti-guztien ahalmena ahultzen baitute, bereziki
garatzeko bidean dauden herrialdeena; orobat, nazioen bideragarritasuna eta biziraupena ere jartzen dituzte
arriskuan. Horrenbestez, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko premiazko neurri anbiziotsuak behar direla
nabarmentzen dugu, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren printzipioekin eta
xedapenekin bat etorriz.
25. Estatuei hertsiki eskatzen diegu ez hartzeko eta aplikatzeko nazioarteko zuzenbidearekin edo Nazio
Batuen Gutunarekin bat ez datozen aldebakarreko neurri ekonomikoak, finantzarioak edo komertzialak, baldin
eta erabateko garapen ekonomikoa eta soziala eragozten badute, bereziki garatzeko bidean dauden
herrialdeetan.
26. Okupazio kolonial edo atzerritarraren pean bizi diren herrien determinazio askerako eskubidea erabat
gauzatzeko oztopoak kentze aldera, neurri berriak eta ekintza eraginkorrak hartzeko konpromisoa berresten
dugu, nazioarteko zuzenbidearekin bat (konpromiso hori Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean,
2005eko Munduko Gailurraren Amaierako Dokumentuan eta Milurteko Garapen Helburuei buruzko Batzar
Nagusiaren Goi Mailako Osoko Bileraren Amaierako Dokumentuan adierazita dago); izan ere, oztopo horiek
garapen ekonomiko eta sozialean eragin negatiboa dute, baita ingurumenean ere, eta bateraezinak dira
gizakiaren duintasunarekin eta balioarekin; ondorioz, borrokatu eta ezabatu beharrekoak dira.
27. Nazio Batuen Gutunarekin bat etorriz, berresten dugu arestian aipatutakoa ez dela ulertuko estatuen
lurraldetasunari edo independentzia politikoari kalte egiten dion edozer ekintza hartzea baimentzeko edo
bultzatzeko moduan.
28. Neurri berriak eta ekintza eraginkorrak hartzea erabakitzen dugu, nazioarteko zuzenbidearekin bat
etorriz, larrialdi humanitario konplexuko egoerak eragindako eremuetan eta terrorismoak eragindako
eremuetan bizi diren pertsonen oztopoak eta eragozpenak deuseztatzeko, behar bereziei erantzuteko eta babesa
sendotzeko.
29. Aitortzen dugu pertsona askok –behartsuek bereziki– ekosistemekiko mendetasun zuzena daukatela,
biziraupenari, ongizate ekonomiko, sozial eta fisikoari, eta beren kultur ondareari dagokienez. Horregatik,
funtsezkoa da enplegu eta diru-sarrera duinak sortzea bizi mailen arteko aldeak murrizteko, biztanleen beharrei
hobeto erantzuteko, bizirik irauteko bitarteko eta praktika jasangarriak sustatzeko, eta natur baliabideak eta
ekosistemak modu jasangarrian erabiltzeko.
30. Garapen jasangarriak prozesu inklusiboa izan behar duela azpimarratzen dugu, pertsonengan
zentratutako prozesua, guztien onura eta parte-hartzea ahalbidetzen duena, gazteena eta umeena barne.
Aitortzen dugu garrantzitsua dela generoen arteko berdintasuna eta emakumeek boterea hartzea, bai garapen
jasangarrirako, bai gure etorkizun komunerako. Emakumeari ekonomian, gizartean eta erabaki politikoak
hartzeko orduan parte hartzeko eta lidergoko eskubide-, sarbide- eta aukera-berdintasuna bermatzeko
konpromisoak berresten ditugu.
31. Garapen jasangarria lortzeko herrialde bakoitzak bere zailtasunak dituela aitortzen dugu, eta egoerarik
ahulenean dauden herrialdeek topatzen dituzten zailtasun bereziak azpimarratzen ditugu, bereziki Afrikako
herrialdeek, gutxien aurreratuta dauden herrialdeek, garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko herrialdeek
eta garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikiek topatzen dituztenak, baita diru-sarrera ertainak dituzten
herrialdeen zailtasun espezifikoak ere. Gatazka-egoeran dauden herrialdeek ere arreta berezia behar dute.
Garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikien egoera ahulari aurre egiteko neurri zehatzak eta premiazkoak
hartzeko konpromisoa berresten dugu, besteak beste Barbadosko Ekintza Programa eta Maurizioko Estrategia
etengabe aplikatuz; halaber, Barbadosko Ekintza Programa eta Maurizioko Estrategia aplikatuz lortutako
bultzadari eusten eta garapen jasangarria lortzen laguntzeko, garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikiek
dituzten zailtasun larriei irtenbide berriak elkarrekin aurkitzeko urgentzia dagoela nabarmentzen dugu.
32. Istanbulgo Ekintza Programak garapen jasangarriaren arloan gutxien aurreratuta dauden herrialdeen
lehentasunak nabarmentzen dituela berresten dugu, eta horiek gauzatzeko munduko aliantza berritu eta sendotu
batentzako esparrua definitzen dela ere bai. Gutxien aurreratuta dauden herrialdeei laguntza emateko
konpromisoa hartzen dugu Istanbulgo Ekintza Programa aplikatzeko, baita garapen jasangarria lortzeko
jardueretarako ere.
33. Afrikari zein bere garapen-beharrei dagokienez, Nazio Batuen gailur eta konferentzia nagusietan aldez
aurretik hitzartutako konpromisoen aplikazioari arreta handiagoa jarri behar zaiola aitortzen dugu. Ikusten
dugu Afrikara bideratutako laguntza handitu egin dela azkeneko urteotan. Nolanahi ere, oraindik urruti
gelditzen da aurretik hartutako konpromisoetatik. Nabarmentzen dugu garrantzitsua dela nazioarteko
komunitateak laguntza ematea Afrikak garapen jasangarria lortzeko egindako ahaleginei. Horri dagokionez,
beste behin ere, garapenaren arloan Afrikaren beharrei buruz nazioartean hartutako konpromisoak erabat
betetzeko konpromisoa hartzen dugu, bereziki hauetan ageri direnak: Nazio Batuen Milurteko Adierazpena,
Afrika Garatzeko Aliantza Berriari buruzko Nazio Batuen Adierazpena, Monterreyko Adostasuna,
Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Plana eta 2005eko Munduko Gailurraren Amaierako Dokumentua,
baita garapenaren arloan Afrikak dituen beharrei buruzko 2008ko adierazpen politikoa ere.
34. Aitortzen dugu garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko herrialdeek garapen jasangarria lortzeko
muga larriak dituztela hiru alderdietan. Horri dagokionez, garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko
herrialdeen behar bereziez eta herrialde horien zailtasunez arduratzeko konpromisoa berresten dugu, hartarako
Almatyko Ekintza Programaren aldiaren erdialdeko azterketari buruzko adierazpenean ageri den Almatyko
Ekintza Programa aplikatuta, osorik, egoki eta eraginkortasunez.
35. Diru-sarrera ertainak dituzten herrialdeek herritarren ongizatea hobetzeko egindako aurrerapenak
aitortzen ditugu, baita txirotasuna errotik kentzeko, desberdintasunak murrizteko eta garapen-helburuak –
milurteko garapen-helburuak barne– lortzeko lanean egindakoak ere; era berean, aitortzen ditugu alderdi
ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak barne hartzen dituen garapen jasangarria modu zabalean lortzeko
egindako lanak ere. Nazioarteko erkidegoak lan hori hainbat modutara lagundu beharko lukeela berresten
dugu, herrialde horien beharrak eta barneko baliabideak erabiltzeko gaitasuna kontuan harturik.
36. Barne-produktu gordina osatzen duten aurrerapenak neurtzeko modu askotarikoagoak ezartzeko beharra
aitortzen dugu, politikako erabakiak hobeto informatzeko. Horrekin loturik, Nazio Batuen Estatistika
Batzordeari eskatzen diogu arlo horretan lan-programa abiarazteko, lehendik dauden ekimenetan oinarriturik
eta Nazio Batuen sistemaren erakunde egokiei eta beste erakunde eskudun batzuei kontsulta egin ostean.
       37. Lur planeta eta bertako ekosistemak geure etxea direla aitortzen dugu, baita «Ama Lurra»
       adierazpen komuna dela ere herrialde eta eskualde askotan; halaber, ohartzen gara herrialde batzuek
       garapen jasangarria sustatzeko testuinguruan naturaren eskubideak aitortzen dituztela. Erabat
       konbentziturik gaude erabat beharrezkoa dela naturarekin harmoniatsu izatea, oraingo eta etorkizuneko
       belaunaldien behar ekonomikoen eta ingurumenekoen arteko bidezko oreka lortuko bada.
      38. Garapen jasangarriaren ikuspegi globalak eta integratuak hartzeko eskatzen dugu, gizateria
      naturarekin harmonian biziaraziko dutenak eta lurreko ekosistemaren egoera eta osotasuna berrezartzeko
      neurriak harraraziko dituztenak.
      39. Munduaren aniztasun naturala eta kulturala aitortzen dugu, baita kultura eta zibilizazio guztiek
      garapen jasangarria lagun dezaketela ere.

C.    Talde nagusien eta beste interesdun batzuen parte-hartzea
      40. Gobernu- eta legegintza-organoek garapen jasangarria sustatzeko lanean duten funtsezko
      eginkizuna berresten dugu, maila guztietan. Tokiko eta azpinazioko mailan egindako ahaleginak eta
      aurrerapenak aitortzen ditugu, bai eta garapen jasangarria lortzeko agintaritza eta komunitate horien
      funtzioak duen garrantzia ere; izan ere, herritarrei eta interesdunei parte hartzeko aukera ematen diete eta
      garapen jasangarriren hiru dimentsioei buruzko beharrezko informazioa ematen diete, besteak beste.
      Horretaz gain, aitortzen dugu garrantzitsua dela erabakiak hartzeko ardura duten instantzia guztiek
      garapen jasangarriko politiken plangintzan eta aplikazioan parte hartzea.
      41.   Garapen jasangarria sustatzeko, azpimarratzen dugu beharrezkoa dela herritarrek parte hartzea eta
informazioa eta prozedura judizial zein administratiboak eskura edukitzea. Garapen jasangarriak
      eskualdeko, nazioko eta azpinazioko agintari legegileen eta judizialen inplikazio produktiboa eta parte-
      hartze aktiboa behar ditu, bai eta talde nagusi guztienak ere: emakumeak, umeak eta gazteak, herri
      indigenak, gobernuz kanpoko erakundeak, tokiko agintariak, langileak eta sindikatuak, enpresak eta
      industria, zientzia- eta teknologia-komunitatea eta nekazariak, baita beste interesdun batzuk ere (hala
      nola tokiko erkidegoak, boluntarioen taldeak eta fundazioak, migratzaileak, familiak, adineko pertsonak
      eta ezinduak). Hori horrela izanik, erabakiak hartzen, planifikatzen eta garapen jasangarria maila
      guztietan sustatzen duten politikak eta programak aplikatzen laguntzen duten prozesuetan talde
      nagusiekin eta beste interesdun batzuekin elkarlan estuagoan aritzea erabakitzen dugu, egokia zer den
      aztertuta.
Gizarte zibilaren eginkizuna aitortzen dugu, eta berresten dugu garrantzitsua dela gizarte zibileko kide guztiek
garapen jasangarrian aktiboki parte hartzea sustatzea. Halaber, gizarte zibilaren partaidetza hobetzea
informaziorako sarbidea zabaltzearen, gizarte zibilaren gaitasuna indartzearen eta ingurune egokia sortzearen
mende dagoela aitortzen dugu, besteak beste. Gainera, informazioaren eta komunikazioen teknologiak
gobernuen eta herritarren arteko informazio-jarioa errazten duela ere aitortzen dugu. Hori horrela izanik,
ezinbestekoa da informazioaren eta komunikazioen teknologiarako sarbidea hobetzeko lan egitea, bereziki
banda zabaleko sareetara eta zerbitzuetara sartzeko; orobat, arrail digitala desagerrarazi behar da, nazioarteko
lankidetzak arlo horretan egindako ekarpena aitortuta.
42. Emakumeek garapen jasangarria lortzeko ekarpen handia egin dezaketela nabarmentzen dugu.
Emakumeen lidergo-funtzioa aitortzen dugu, eta generoen arteko berdintasuna eta emakumearen jabekuntza
sustatzea erabakitzen dugu, baita garapen jasangarriaren arloko politiketan, programetan eta erabakiak
hartzeko prozesuetan, maila guztietan, beren parte hartze osoa eta eraginkorra bermatzea ere.
43. Garapen jasangarria gauzatzeko sektore publiko eta pribatuaren parte-hartze aktiboa ezinbestekoa izango
dela aitortzen dugu. Halaber, sektore pribatuaren parte-hartze aktiboak garapen jasangarria lortzen lagun
dezakeela ere aitortzen dugu, baita sektore publikoaren eta pribatuaren arteko aliantzak eginez ere. Enpresei
eta industriari garapen jasangarriko ekimenak sustatzea ahalbidetzen dieten politika- eta araudi-esparru
nazionalak babesten ditugu, enpresen erantzukizun sozialaren garrantzia kontuan hartuta. Sektore pribatuari
merkataritza-praktika arduratsuak hartzeko aholkatzen diogu, Nazio Batuen Munduko Hitzarmenak
sustatutakoen antzekoak.
44. Enpresen jasangarritasunari buruzko txostenak aurkeztearen garrantzia aitortzen dugu, eta enpresak –
bereziki burtsan kotizatzen duten sozietateak eta enpresa handiak– txostenak aurkezteko zikloan egokia denean
jasangarritasunari buruzko informazioa jasotzera ere animatzen ditugu. Industria, gobernu interesdunak eta
alderdi interesdun egokiak, Nazio Batuen sistemaren laguntzaz eta egokia denaren arabera, jardunbide egokien
ereduak prestatzera animatzen ditugu, baita jasangarritasunari buruzko txostenak eranstearen aldeko neurriak
hartzera ere, betiere lehendik dauden esparruen esperientziak kontuan hartuta eta garatzeko bidean dauden
herrialdeen beharrei arreta berezia jarrita, baita gaitasuna sortzeko arloan ere.
45. Zientzia- eta teknologia-komunitateek garapen jasangarriari egindako ekarpen handia aitortzen dugu.
Komunitate akademikoarekin, zientifikoarekin eta teknologikoarekin lan egiteko erabaki irmoa dugu, eta
horien arteko elkarlana sustatzekoa ere bai, garatzeko bidean dauden herrialdeetan bereziki; izan ere, halaxe
desagerraraziko da garatzeko bidean dauden herrialdeen eta garatutakoen arteko arrail teknologikoa, halaxe
sendotuko da zientziaren eta politiken arteko lotura, eta halaxe sustatuko da nazioarteko lankidetza garapen
jasangarriaren alorreko ikerketan.
46. Garapen jasangarria lortzeko herri indigenen partaidetza garrantzitsua dela nabarmentzen dugu. Era
berean, aitortzen dugu garrantzitsua dela herri indigenen eskubideei buruzko Nazio Batuen Adierazpena,
munduan, eskualdean, nazioan eta azpinazioan garapen jasangarriko estrategiak aplikatzeko testuinguruan.
47. Erabakiak hartzeko prozesuetan gazteen parte-hartze aktiboa garrantzitsua dela nabarmentzen dugu,
aztertzen ditugun gaiek oraingo eta etorkizuneko belaunaldietan eragin sakona baitute; halaber, umeen eta
gazteen ekarpena ezinbestekoa da garapen jasangarria lortzeko. Belaunaldien artean elkarrizketa eta
elkartasuna sustatzeko beharra ere aitortzen dugu, haien iritziak aitortuz.
         48. Langileen eta sindikatuen parte-hartzea garrantzitsua dela ere nabarmentzen dugu garapen
         jasangarria sustatzeko. Langileen ordezkari gisa, sindikatuak oso garrantzitsuak dira garapen
         jasangarria lortzea errazteko, bereziki beren alderdi sozialari dagokionez. Jasangarritasunaren arloko
         informazioa, hezkuntza eta gaikuntza funtsezkoak dira maila guztietan, baita lantokian ere, langileek
         eta sindikatuek garapen jasangarria are gehiago lagun dezaten.
49. Nekazariek, nekazari txikiek eta artisau-arrantzaleek, artzainek eta basoginek garapen
           jasangarrian nabarmen lagun dezakete ingurumen aldetik arrazionalak diren, elikagaien segurtasuna
           eta behartsuen bizi-baldintzak hobetzen dituzten, eta ekoizpen eta hazkunde ekonomiko jasangarria
           bultzatzen duten ekoizpen-jardueren bitartez.
           50. Gobernuz kanpoko erakundeek, beren esperientzia askotariko eta errotuari zein gaitasun tekniko
           eta ahalmenari esker, garapen jasangarria sustatzeko egin ditzaketen eta egiten dituzten ekarpen
           baliotsuez ohartzen gara, bereziki informazioa eta ezagutzak trukatzeko, aztertzeko, elkarrizketa
           sustatzeko eta garapen jasangarria gauzatzeko arloetan.
           51. Nazio Batuek garapen jasangarriaren agenda sustatzen funtsezko eginkizuna dutela aitortzen
           dugu. Alde horretatik, nazioarteko beste erakunde egoki batzuen ekarpenak ere aitortzen ditugu
           (nazioarteko finantza-erakundeak eta alde askotako garapeneko bankuak), eta horien arteko eta Nazio
           Batuekiko lankidetzaren garrantzia nabarmentzen dugu, dagozkien agintaldien esparruan, garapen
           jasangarrirako baliabideak lortzeko egindako lana aitortuta.
           52. Rio de Janeiron 1992an garapen jasangarriaren alde abiarazitako munduko aliantza
           biziberritzeko konpromisoa hartzen dugu. Garapen jasangarria bilatzeko gure elkarlanari bultzada
           berritua emateko beharra aitortzen dugu, eta talde nagusiekin eta beste interesdun batzuekin
           elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen dugu aplikazioaren desfaseak ezabatzeko.


           III. Ekonomia berdea garapen jasangarriaren eta
           pobrezia errotik kentzearen testuinguruan
         53. Herrialde bakoitzak, gorabehera eta lehentasun nazionalen arabera, garapen jasangarria hiru
         alderdietan lortzeko ikuspegi, eredu eta tresna ezberdinak dituela adierazten dugu; garapen jasangarria
         da, finean, gure helburu nagusia. Hori horrela izanik, garapen jasangarria eta txirotasuna errotik
         kentzea lortzeko, ekonomia berdea eskuragarri ditugun tresna garrantzitsuenetako bat dela deritzogu,
         eta alternatibak eskain ditzakeela politikak formulatzeko orduan; halere, ez litzake arau zurrun multzo
         bat izan beharko. Ekonomia berdeak txirotasuna errotik kentzen eta hazkunde ekonomiko jasangarria
         lortzen lagundu beharko luke, gizarteratzea handituz, giza ongizatea hobetuz, eta guztiontzako enplegu
         eta lan duinerako aukerak sortuz, guztia ere lurreko ekosistemen funtzionamendu osasungarriari
         eutsita.
54. Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko lanean, ekonomia berdearen politikek Rioko
Printzipio guztiak, Agenda 21 eta Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Plana jarraitu behar dituztela
adierazten dugu; horietara egokitu behar dira, eta nazioartean egoki hitzartutako garapen-helburuak lortzen
lagundu behar dute, baita milurteko garapen-helburuak erdiesten ere.
55. Ekonomia berdearen politikek garapen jasangarria eta pobrezia errotik kentzea lortzeko hauxe egin
beharko dutela adierazten dugu:
      a)      Nazioarteko zuzenbidearekin bateragarri izan.
Herrialde bakoitzaren natur baliabideen gaineko subiranotasun nazionala errespetatu, egoera, helburuak,
erantzukizunak, lehentasunak eta jarduteko marjina kontuan hartuta, garapen jasangarriaren hiru alderdiei
dagokienez.Ingurune egoki baten eta maila guztietan egoki funtzionatzen duten erakundeen babesa eduki,
gobernuei lidergo-eginkizuna emanda eta interesdun egoki guztiek parte hartuta, baita gizarte zibilak ere.
      b)     Hazkunde ekonomiko eutsia eta inklusiboa sustatu, berrikuntza bultzatu, guztientzako aukerak,
onurak eta jabekuntza eskaini, eta giza eskubideak errespetatu.
       c)   Garatzeko bidean dauden herrialdeen beharrak kontuan hartu, bereziki egoera berezietan dauden
herrialdeenak.
      d)     Nazioarteko lankidetza sendotu; horren barruan sartzen da finantza-baliabideak hornitzea eta
teknologia transferitzea garatzeko bidean dauden herrialdeei, baita horien gaitasuna sendotzea ere.
      e)      Garapen eta finantzaketarako laguntza ofizialari justifikatu gabeko baldintzak ez ezartzea lortu.
      f)    Bereizkeriarako medio arbitrario edo ezin justifikatuzkoa ez izan, ezta nazioarteko merkataritzaren
murrizketa ezkutua ere; herrialde inportatzailearen jurisdikzio-esparrutik kanpoko ingurumen-erronkei aurre
egiteko alde bakarreko neurriak hartzea saihestu, eta nazioz haraindiko edo munduko ingurumen-arazoak
konpontzera zuzendutako ingurumen-neurriak, ahal den neurrian, nazioarteko adostasunean oinarritu daitezen
bermatu.
      g)    Garatutako herrialdeen eta garatzeko bidean dauden herrialdeen arteko arrail teknologikoa
desagerrarazten lagundu, eta garatzeko bidean dauden herrialdeen mendetasun teknologikoa murriztu, neurri
egoki guztiak hartuta.
      j) Herri indigenen eta haien komunitateen, tokiko beste komunitate tradizional batzuen eta gutxiengo
etnikoen ongizatea hobetu, haien nortasuna, kultura eta interesak aitortuta eta lagunduta; haien kultur ondarea,
praktikak eta ezagutza tradizionalak arriskuan jartzea saihestu, txirotasuna errotik kentzen laguntzen duten
merkatura bideratu gabeko ikuspegiak zainduta eta errespetatuta.
       k) Emakumeen, umeen, gazteen, ezinduen, nekazari txikien, iraupeneko nekazarien, arrantzaleen eta
enpresa txiki eta ertainetan lan egiten dutenen ongizatea hobetu, eta behartsuen eta talde ahulen bizi-baldintzak
eta jabekuntza hobetu, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan.
      l) Emakumeen eta gizonen potentziala ahalik eta gehien baliatu, eta ekarpena berdintasuneko
baldintzetan egitea bermatu.
      m) Garatzeko bidean dauden herrialdeetan txirotasuna errotik kentzen laguntzen duten ekoizpen-
jarduerak sustatu.
     n) Desberdintasunak eragiten dituzten kezkei kasu egin, eta gizarteratzea sustatu, babes sozialeko maila
minimoak barne.
      o)    Kontsumo- eta ekoizpen-modalitate jasangarriak sustatu.
p)      Txirotasuna eta desberdintasuna gainditzeko ahaleginean ez etsi, garapenaren ikuspegi inklusiboak eta
bidezkoak hartuz.
56. Garapen jasangarriranzko bidean ekonomia berdearen politikak aplikatu nahi dituzten herrialdeen lana
eginkizun komuna dela uste dugu, eta herrialde bakoitzari ikuspegi egokia hautatzeko aukera aitortzen diogu,
betiere garapen jasangarriaren arloko plan, estrategia eta lehentasun nazionalei jarraiki.
57. Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko lanean ekonomia berdeak natur baliabideak
modu jasangarri batez kudeatzeko gaitasuna hobetuko duela uste dugu; era horretan, ingurumenaren aurkako
ondorioak gutxiago izango dira, baliabideen aprobetxamendua hobea izango da, eta hondakinak murriztuko
dira.
58. Ekoizpen eta kontsumoko ezin eutsizko modalitateekin lotuta, aitortzen dugu oraindik ere funtsezkoa
dela premiazko neurriak hartzea horrelakoak gertatzen direnean, guztia ere ingurumenaren jasangarritasunaz
arduratzeko, aniztasun biologikoa eta ekosistemak kontserbatzea eta modu jasangarrian erabiltzea sustatzeko,
natur baliabideak birsortzeko, eta mundu-hazkunde inklusiboa eta bidezkoa sustatzeko.
59. Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko, ekonomia berdearen politikak ezartzeko
hausnartzera animatzen ditugu herrialde guztiak; era horretan, hazkunde ekonomiko eta enplegu-sorrera
etengabeak, inklusiboak eta bidezkoak bultzatzen saiatzeko, bereziki emakume, gazte eta behartsuentzat. Horri
dagokionez, ohartzen gara garrantzitsua dela langileek beharrezko ezagutza teknikoak eskura ditzaten
bermatzea, baita hezkuntzaren bidez eta gaitasuna sortuz ere; orobat, garrantzitsua da beharrezko gizarte- eta
osasun-babesa jasotzea ere. Horri dagokionez, interesdun guztiak animatzen ditugu egokia den bezala
laguntzera, enpresak eta industria barne. Gobernuak, enplegu arloko joerei, bilakaerari eta murrizketei
dagokienez, ezagutza eta gaitasun estatistikoa hobetzera animatzen ditugu, bai eta estatistika nazionaletan
beharrezko datuak eranstera ere, Nazio Batuen eskudun erakundeen laguntzaz eta beren aginduei jarraiki.
60. Gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-faktore guztiak ebaluatzea garrantzitsua dela aitortzen dugu, eta
erabakiak hartzeko prozesuan txertatzera animatzen dugu, betiere egoera eta baldintza nazionalek ahalbidetzen
badute. Aitortzen dugu garrantzitsua izango dela aukerak eta erronkak kontuan hartzea, baita garapen
jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko ekonomia berdearen politikek dituzten kostuak eta onurak
aintzat hartzea ere; hartarako, ahalik eta datu eta analisi zientifiko onenak erabiliko dira. Aitortzen dugu
estatuetan hartutako neurriek (neurri arautzaileak, borondatezkoak eta bestelakoak barne), nazioarteko
hitzarmenen barruan hartutako betebeharrekin batera, garapen jasangarria sustatu ahal dezaketela, bai eta
txirotasuna errotik kentzea lortzeko ekonomia berdea sustatu ere. Gizarte-politikak garapen jasangarria
sustatzeko funtsezkoak direla berresten dugu.
61. Aitortzen dugu interesdun guztien parte-hartzea eta aliantzak, harreman-sareak eta horien arteko
esperientzia-trukeak lagungarri izan daitezkeela maila guztietan, herrialdeentzat garapen jasangarriko politika
egokiak eratzen elkarrengandik ikasteko, ekonomia berdeko politikak barne. Herrialde batzuek, baita garatzeko
bidean dauden herrialdeek ere, garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko ekonomia berdeko
politikak ikuspegi inklusiboz hartzen izandako esperientzia positiboez ohartzen gara, eta onespen handiz
hartzen ditugu garapen jasangarriaren esparruetako esperientzien borondatezko trukea zein gaitasun-sorrera.
62. Komunikazioaren teknologiek, konexioko teknologiek eta aplikazio berritzaileek barne, garapen
jasangarriaren alde ezagutzen trukea, elkarlan teknikoa eta gaitasuna sortzea sustatzeko zer-nolako gaitasuna
duten aitortzen dugu. Teknologia eta aplikazio horiek gaitasuna sor dezakete, eta garapen jasangarriaren
esparruetan esperientzien eta ezagutzen trukea erraz dezakete modu ireki eta gardenean.
63. Finantzaketa, teknologia, gaitasun-sorrera eta garapen jasangarriko politiken arloko behar nazionalak
(garapen jasangarriaren eta txirotasuna errotik kentzeko testuinguruko ekonomia berdea barne) lotzearen
garrantzia aitortuta, Nazio Batuen sistemari ondoko hauei dagokienez koordinazio eta informazioko
eginkizunak gauzatzeko eskatzen diogu, betiere emaileekin eta nazioarteko erakunde egokiekin elkarlanean eta
interesdunek eskatuta:
      a)    Interesa duten herrialdeei eskatutako laguntza ondoen eman diezaioketen kideak esleitzea.
      b)    Garapen jasangarriaren eta txirotasuna errotik kentzeko testuinguruan ekonomia berdeko politikak
maila guztietan aplikatzeko tresnak edo jardunbide egokiak.
      c)    Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko ekonomia berdearen politiken eredu
edo adibide onak.
       d)    Garapen jasangarria eta pobrezia errotik kentzea lortzeko lanean, ekonomia berdeari buruzko
politikak ebaluatzeko metodologiak.
      e)    Horretan laguntzen duten plataformak, berriak edo lehendik daudenak.
64. Nabarmentzen dugu garrantzitsua dela gobernuek lidergoa izatea politikak eta estrategiak formulatzeko
garaian, prozesu inklusibo eta gardenen bidez. Halaber, ohartzen gara hainbat herrialdek zer-nolako ahalegina
egin duten garapen jasangarriaren alde ekonomia berdeko estrategiak eta politika nazionalak prestatzeko
prozesuak dagoeneko abiarazita dauzkaten aldetik, horien artean garatzeko bidean dauden herrialdeak ere bai.
65. Garatzeko bidean dauden herrialdeak, eta, bereziki gutxien aurreratuta daudenak, lagun ditzatela
eskatzen diegu dagokien kideei; hau da, Nazio Batuen eskualde-batzordeei, Nazio Batuen erakunde eta
organoei, gobernuen arteko eta eskualdeetako beste erakunde eskudun batzuei, nazioarteko finantza-erakundeei
eta garapen jasangarriarekin inplikatutako talde nagusiei, guztia ere sinatutako aginduekin bat etorririk,
garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea erdiesteko ekonomia berdearen politiken bitartez, besteak
beste.
66. Enpresei eta industriari eskatzen diegu, besteak beste, garapen jasangarria laguntzeko eta ekonomia
berdeko politikak barne hartzen dituzten jasangarritasuneko estrategiak formulatzeko, egokia denaren arabera
eta legedi nazionalari jarraiki.
67. Kooperatibek eta mikroenpresek gizarteratzen eta txirotasuna murrizten laguntzeko duten eginkizuna
aitortzen dugu, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan.
68. Lehendik dauden aliantzak eta berriak, baita sektore publiko eta pribatuaren arteko aliantzak ere, egokia
denean fondo publikoak mobilizatzera animatzen ditugu, sektore pribatuak osatuta, tokiko komunitateen eta
indigenen interesak kontuan harturik. Alde horretatik, gobernuek garapen jasangarriko ekimenak lagundu
beharko lituzkete, baita sektore pribatuaren ekarpena sustatuz ere, garapen jasangarriaren eta txirotasuna
errotik kentzeko testuinguruan ekonomia berdeko politikak babestearren.
69. Teknologiaren eginkizun berezia eta berrikuntza sustatzearen garrantzia aitortzen ditugu, bereziki
garatzeko bidean dauden herrialdeetan. Gobernuei, egokia denaren arabera, ingurumenaren aldetik arrazoizkoa
den teknologia, ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko esparru egokiak sortzeko eskatzen diegu, guztia
ere ekonomia berdea babesteko ere garapen jasangarriaren eta txirotasuna errotik kentzeko testuinguruan.
70. Garatzeko bidean dauden herrialdeei teknologia transferitzearen garrantzia azpimarratzen dugu, eta
teknologia-transferentziaren, finantzaketaren, informaziorako sarbidearen eta jabetza intelektualeko eskubideen
arloko xedapenak gogoratzen ditugu (Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean hitzartuta). Hori guztia
bereziki ingurumenaren aldetik arrazoizkoak diren teknologietarako eta dagozkien ezagutza
espezializatuetarako sarbidea sustatzeko, errazteko eta finantzatzeko, dagokion moduaren arabera; baita
teknologia horiek garatzea, transferitzea eta hedaraztea ere, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeei eta
trantsizioko ekonomiak dituzten herrialdeei, betiere aldeko baldintzetan edota mesedeko eta
lehentasunezkoetan, elkarrekin hitzartutakoaren arabera. Halaber, ohartzen gara Johannesburgoko Erabakien
Aplikazio Plana onartu zenetik kontu horien gainean izandako eztabaiden eta akordioen ondorengo bilakaeraz
ere.
71. Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko helburuarekin ekonomia berdearen politikak
hartzeko prest dauden garabideko herrialdeen ahaleginak lagundu beharrekoak direla aitortzen dugu; hain
zuzen, laguntza teknikoa eta teknologikoa eman behar zaie.
IV. Garapen jasangarria lortzeko esparru instituzionala
       72. Garapen jasangarriaren hiru alderdiak sendotzeaGarapen jasangarria lortzeko esparru
       instituzionala sendotzearen garrantzia azpimarratzen dugu, oraingo eta etorkizuneko erronkei modu
       koherente eta eraginkorrean erantzuteko eta garapen jasangarriaren agenda gauzatzean agertzen diren
       hutsuneak murrizteko. Garapen jasangarria lortzeko esparru instituzionalak garapen jasangarriaren hiru
       alderdiak modu orekatuan integratu beharko lituzke, bai eta neurrien aplikazioa hobetu ere; besteak
       beste, koherentzia sendotuz, jarduerak koordinatuz, ahaleginak bikoiztea saihestuz eta garapen
       jasangarria lortzean egindako aurrerapenak aztertuz. Halaber, esparru horrek inklusiboa, gardena eta
       eraginkorra izan beharko lukeela berresten dugu, eta irtenbide komunak aurkitu beharko lituzkeela
       garapen jasangarriarekin lotutako munduko arazoentzat.
       73. Garapen jasangarria sustatzeko, aitortzen dugu funtsezkoa dela tokiko, azpinazioko, nazioko,
       eskualdeko eta munduko gobernantza eraginkorra izatea eta guztion iritziak eta interesak ordezkatzea.
       Garapen jasangarria lortzeko esparru instituzionala sendotzeak eta eraberritzeak ez luke xede izan
       beharko, garapen jasangarria lortzeko bide baizik. Aitortzen dugu nazioarteko esparru instituzional
       hobe eta eraginkorrago batek Rioko Printzipioekin bateragarri izan beharko lukeela; halaber, Agenda
       21, Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Plana eta garapen jasangarrirako esparru instituzionalaren
       gaineko helburuak izan beharko lituzke oinarri; Nazio Batuen konferentzietan eta gailurretan hartutako
       konpromisoak betetzen lagundu beharko luke ekonomiarekin, gizartearekin eta ingurumenarekin
       lotutako alderdietan, baita haiekin lotutako gainerako esferetan ere, eta garatzeko bidean dauden
       herrialdeen lehentasun nazionalak hartu beharko lituzke kontuan, bai eta garatzeko estrategiak eta
       lehentasunak ere. Horrenbestez, garapen jasangarrirako esparru instituzionala indartzea erabaki dugu.
       Hauexek izango dira, besteak beste, egitekoak:
             a)     Garapen jasangarriaren hiru alderdiak modu orekatuan integratzea sustatuko du.
             b)    Emaitzak lortzera orientaturiko ikuspegian oinarrituko da, sektoreen arteko beharrezko
       kontu guztiak aintzat hartuta, garapen jasangarria garatzen laguntzeko xedez.
             c)   Funtsezko kontuen eta arazoen arteko loturen garrantzia nabarmenduko du, bai eta
       beharrezko maila guztietan ikuspegi sistematiko batez aurre egiteko beharra ere.
             d)   Koherentzia hobetu, zatiketa eta bikoizketa murriztu eta, eraginkortasuna, efikazia eta
       gardentasuna handituko ditu; aldi berean, koordinazioa eta lankidetza ere sendotuko ditu.
              e)   Herrialde guztiek erabakiak hartzeko prozesuetan partaidetza osoa eta eraginkorra izatea
       sustatuko du.
               f)    Goi-mailako agintari politikoak erakarri, arau-orientabideak eman, eta neurri zehatzak
        identifikatuko ditu garapen jasangarriaren planen aplikazioa sustatzeko, bereziki irakaspen eta
        esperientzien borondatezko trukearen bidez.
             g)     Zientziaren eta politiken arteko lotura sustatuko du ebaluazio zientifiko inklusiboen bidez
      (gardenak eta probetan oinarrituak), eta garapen jasangarriaren hiru alderdiekin lotutako esferetan datu
      fidagarriak eta egokiak eskura jarriko ditu, dauden mekanismoak erabilita, hala dagokionean; horri
      dagokionez, herrialde guztiek garapen jasangarrirako nazioarteko prozesuetan parte hartzea indartuko du,
      baita gaitasuna sustatzeko jardueretan ere, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeen alde, batez ere
      ikuskatzeko eta ebaluatzeko jarduerak bere kabuz egin ahal izan ditzaten.
            h)    Gizarte zibilak eta beste interesdun egoki batzuek gaiaren inguruko nazioarteko foro
      egokietan eraginkortasunez parte hartzea areagotuko du eta, horri dagokionez, garapen jasangarriko
      planen aplikazioan gardentasuna eta herritarren zein elkarteen partaidetza zabala sustatuko ditu.
            i)    Garapen jasangarriaren arloan hartutako konpromiso guztiak –exekuzio-bideekin lotutakoak
      barne– betetzearekin lotutako aurrerapenen azterketa eta ebaluazioa sustatuko ditu.
A.    Garapen jasangarrirako gobernu arteko mekanismoak indartzea

      74. Aitortzen dugu biziki garrantzitsua dela alde askotako sistema eraginkor, inklusibo, garden,
      eraberritu eta indartu bat edukitzea, garapen jasangarria oztopatzen duten munduko premiazko arazoei
      hobeto heltzeko; guztia ere Nazio Batuen unibertsaltasuna eta funtsezko eginkizuna aitortuta, eta Nazio
      Batuen sistemaren efikazia eta eraginkortasuna sustatzeko eta indartzeko gure konpromisoa berretsita.
      75. Nazio Batuen erakunde guztietan koherentzia eta koordinazioa indartzeko beharra azpimarratzen
      dugu, baita estatu kideei kontuak behar bezala ematekoa ere, esate baterako: txostenen aurkezpenaren
      koherentzia handituta eta Nazio Batuen sisteman garapen jasangarriaren hiru alderdien integrazioan
      aurrera egiteko ezarritako erakundeen arteko estrategien eta mekanismoen esparruan hasitako lankidetza-
      ahalegina areagotuta, eta erakundeen, fondoen eta programen artean informazioa trukatuz, baita
      nazioarteko finantza-erakundeekin eta egoki diren gainerako erakundeekin ere (Munduko Merkataritza
      Erakundea – MME), betiere dagozkien aginduak kontuan hartuta.
      76. Garapen jasangarrirako esparru instituzionala hobetzeko eta haren eraginkortasuna handitzeko
      beharra azpimarratzen dugu; halaber, esparrua beharrezko eginkizun espezifikoen eta dagozkion
      aginduen arabera zuzendu beharko litzateke, oraingo sistemaren akatsak konpontzen saiatuta, egokiak
      diren ondorio guztiak kontuan hartuta, sinergiak eta koherentzia sustatuta, bikoizketa saihesten saiatuta
      eta Nazio Batuen sisteman beharrezko ez diren gainjartzeak ezabatzen ahaleginduta, baita administrazio-
      kargak murriztuta eta dauden mekanismoak baliatuta ere.

      Batzar Nagusia
      77. Batzar Nagusiak nazioarteko komunitatearentzat mundu mailako interesa duten gaien gainean
      dituen eginkizuna eta agintea berresten ditugu.
78. Halaber, Batzar Nagusiak duen funtsezko eginkizuna ere berresten dugu, eztabaidatzeko, politikak
hartzeko eta ordezkatzeko Nazio Batuen organo nagusia den aldetik. Hori horrela izanik, batzarrari garapen
jasangarria integratzen jarraitzeko eskatzen diogu, Nazio Batuen jardueren esparru orokorraren funtsezko
elementu gisa; era berean, eskatzen diogu programak egitean garapen jasangarriaren gaia egoki lantzeko, baita
aldian-aldian goi-mailako elkarrizketak antolatuta ere.

Ekonomia eta Gizarte Kontseilua
79. Ekonomia eta Gizarte Kontseilua garapen ekonomiko eta sozialari buruzko politikak aztertzeko, politikei
buruz hitz egiteko eta gomendioak egiteko organo nagusia dela berresten dugu, baita milurteko garapen-
helburuak jarraitzekoa ere; halaber, Nazio Batuen sistemaren jarduerak koordinatzeko eta kontseiluaren organo
subsidiarioak –bereziki batzorde organikoak– ikuskatzeko funtsezko mekanismoa ere bada, bai eta Agenda
21en gauzapena sustatzekoa ere sistemaren koherentzia eta koordinazioa indartuz. Kontseiluak funts, programa
eta organismo espezializatuen koordinazio orokorrean betetzen duen eginkizun garrantzitsua ere berresten
dugu; izan ere, horien arteko koherentzia bermatzen du, eta aginduen zein jardueren bikoizketa saihesten.
80. Ekonomia eta Gizarte Kontseilua indartzeko konpromisoa hartzen dugu, gutunak ematen duen
aginduaren esparruan; izan ere, huraxe da Nazio Batuen konferentzian eta gailur handietan ekonomiarekin,
gizartearekin, ingurumenarekin eta tankerako auziekin lotutako alorretan hartutako erabakien jarraipen
integratu eta koordinatua egiteaz arduratzen den organo nagusia. Halaber, aitortzen dugu garapen
jasangarriaren hiru alderdiak modu orekatuan integratzen lagun dezakeela. Interes biziarekin itxaroten dugu
Ekonomia eta Gizarte Kontseilua indartzeari buruzko Batzar Nagusiaren 61/16 Ebazpenaren aplikazioaren
azterketa.

Goi-mailako foro politikoa
81. Goi-mailako foro politiko unibertsala eta gobernuen artekoa ezartzea erabaki dugu; Garapen
Jasangarriari buruzko Batzordearen partaidetza inklusiboaren indarguneak, esperientziak, baliabideak eta
modalitateak baliatu behar ditu. Ondoren, garai bateko batzordearen tokia hartuko du. Goi-mailako foro
politikoak garapen jasangarrirako planen aplikazioa zainduko du; halaber, egituren, organoen eta erakundeen
arteko zereginen gainjartzea modu eraginkorrean saihestu beharko luke kostuen arabera.
82.   Goi-mailako foroaren egiteko posibleak:
      a)    Garapen jasangarrirako lidergo politikoa, orientazioa eta gomendioak eskaintzea.
      b)    Garapen jasangarriaren hiru alderdien integrazioa hobetzea, modu globalean eta sektore-artekoan
maila guztietan.
       c)    Plataforma dinamikoa eskaintzea aldizkako elkarrizketa baterako eta garapen jasangarria sustatzen
duten programak ebaluatzeko eta egiteko.
       d)    Agenda espezifikoa, dinamikoa eta ekintzara bideratua edukitzea, garapen jasangarriarekin
lotutako arazo berriak behar bezala kontuan hartzen dituena.
      e)    Agenda 21ean, Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean, Barbadoseko Ekintza Programan
eta Maurizioko Estrategian adierazitako garapen jasangarriko konpromisoak jarraitzea eta aztertzea, baita
konferentzia honetako erabakiak ere. Halaber, egoki denean, Nazio Batuen beste gailur eta konferentzia
batzuetakoen segimendua eta azterketa ere egingo da, baita Gutxien aurreratuta dauden herrialdeei buruzko
Nazio Batuen Laugarren Konferentzian hartutakoena ere (erabakiak aplikatzeko dagozkien bitartekoena barne).
      f)     Sistema osoan Nazio Batuen erakundeen, funtsen eta programen goi-mailako partaidetza
bultzatzea, eta, hala dagokionean, finantzako eta merkataritzako alde anitzeko beste erakunde batzuk eta
hitzarmenak direla-eta sortutako organoak parte hartzera gonbidatzea, betiere dagozkien aginduen esparruan
eta Nazio Batuen arauei eta xedapenei jarraiki.
     g)     Garapen jasangarrirako politiken eta programen lankidetza eta koordinazioa hobetzea Nazio
Batuen sisteman.
       h)    Gardentasuna eta burutzapena sustatzea, talde nagusien eta nazioartean egoki diren beste talde
interesdun batzuen kontsulta-funtzioa eta partaidetza are gehiago hobetuta, guztia ere horien ezagutza
espezializatuak hobeto erabiltzeko, eta, aldi berean, deliberazioen gobernuen arteko izaerari eutsita.
      i)     Garapen jasangarrirako neurriak aplikatzearekin lotutako jardunbide hobeen eta esperientzien
trukea sustatzea eta, borondatez, esperientzien trukea erraztea, arrakastak, erronkak eta hartutako esperientzia
barne hartuta.
      j) Garapen jasangarrirako politiken koherentzia eta koordinazioa sustatzea sistema osoan.
      k) Zientziaren eta politiken arteko lotura indartzea, dokumentazioa aztertuta; sakabanatuta dauden
informazioa eta ebaluazioak bilduta, mundu mailako garapen jasangarriari buruzko txosten batean adibidez, eta
dauden ebaluazioetatik abiatuta.
      l)    Erabakiak hartzeko prozesua hobetzea maila guztietako probetan oinarrituta, eta garatzeko bidean
dauden herrialdeetan datuak biltzeko eta aztertzeko gaitasuna sustatzeko egiten ari diren ahalegina indartzen
laguntzea.
83. Batzar Nagusian negoziatzeko prozesu irekia, gardena eta inklusiboa abiaraztea erabakitzen dugu, goi-
mailako foroaren egitura zehazteko eta haren antolaketa erabakitzeko helburuz, batzarraren 68. bilkura-aldiaren
hasieran goi-mailako lehenengo foroa deitu ahal izateko. Halaber, garapen jasangarriaren aldeko belaunaldien
arteko elkartasuna sustatzeko beharraz ohartzen gara, etorkizuneko belaunaldien beharrak kontuan hartuta, eta
idazkari nagusiari gaiari buruzko txosten bat ere eskatuta.


B.    Ingurumen-zutabea garapen jasangarriaren testuinguruan
      84. Garapen jasangarrirako esparru instituzionalean nazioarteko ingurumeneko gobernantza
      indartzeko beharra berresten dugu, garapen jasangarriaren ekonomia, gizarte eta ingurumen alderdiak
      modu orekatuan integratzeko eta Nazio Batuen sistema koordinatzeko.
      85. Nazio Batuen Ingurumen Programaren (NBIP) eginkizuna indartzeko konpromisoa hartzen dugu,
      munduko ingurumen arloko aginpide nagusia den aldetik; izan ere, ingurumenaren aldeko munduko
      jarduerak finkatzen ditu, Nazio Batuen sisteman garapen jasangarriaren ingurumen-alderdiak modu
      koherente batez aplikatzea sustatzen du, eta mundu mailan ingurumenaren defendatzaile baimendu gisa
      jarduten du. NBIP ezarri zuen 1972ko abenduaren 15eko 2997 (XXVII) Ebazpena berresten dugu, baita
      haren agintea indartzen duten beste ebazpen batzuk ere; gauza bera NBIPren eginkizunari eta aginteari
      buruzko Nairobiko Adierazpenarekin (1997) eta Malmöko Ministerio Adierazpenarekin (2000) ere.
      Horri dagokionez, Batzar Nagusiari 67. bilkura-aldian NBIP indartzen eta modu honetan goratzen duen
      ebazpena onartzeko eskatzen diogu:
            a)     NBIPren Administrazio Kontseiluaren osaera unibertsala ezarrita, baita kudeaketa eta estatu
      kideei erantzuteko eta kontuak emateko gaitasuna indartzeko beste neurri batzuk hartuta ere.
b)    NBIPri baliabide finantzario seguruak, egonkorrak eta nahikoak emanez, baita baliabide
     finantzario gehiago (Nazio Batuen aurrekontu arruntaren kontura) eta agintea bete ahal izateko
     borondatezko ekarpenak ere.
           c)     NBIPren eragina eta gaitasuna handituz, Nazio Batuen sisteman bere koordinazio-agindua
     bete ahal izateko; hartarako, Nazio batuen koordinazio-organo nagusietan parte hartzea indartuko da, eta
     baliabideak emango zaizkio Nazio Batuen sistemak ingurumenarekin lotutako estrategiak eratzeko
     egindako ahalegina zuzen dezan.
           d)    Zientziaren eta politiken arteko lotura sendoa sustatuz, horretarako indarreko nazioarteko
     tresnak, ebaluazioak, informazio-taldeak eta -sareak erabilita; baita Munduko Ingurumenaren
     Aurreikuspenak txostenak ere, informazioa eta ebaluazioak biltzeko eta, hala, erabakiak hartzen
     laguntzeko ezarritako prozesuetako bat diren aldetik.
            e)    Frogetan oinarrituriko ingurumenari buruzko informazioa zabalduz eta partekatuz, eta
     herritarrak kontzientziatuz ingurumeneko funtsezko gaiei zein gai berriei buruz.
           f)    Herrialdeen gaitasuna sustatuz, eta teknologiarako sarbidea lagunduz eta erraztuz.
            g)    Nairobiko egoitzaren eginkizunak mailaka sendotuz eta eskualdeko presentzia indartuz, hala
     eskatzen duten herrialdeei ingurumen-politika nazionalak aplikatzen laguntzeko, betiere Nazio Batuen
     sistemako beste erakunde eskumendun batzuekin elkarlan estuan.
            h)    Egokiak diren interesdun guztien partaidetza aktiboa bermatuz, horretarako jardunbide
     egokiak eta alde anitzeko beharrezko erakundeen ereduak erabilita, eta gardentasuna zein sozietate
     zibilaren partaidetza eraginkorra sustatzeko mekanismo berriak aztertuta.
     86. Aitortzen dugu ingurumenari buruzko alde anitzeko erabakiek garapen jasangarriari ekarpen
     handia egin diotela. Produktu kimikoei eta hondakinei buruzko hiru hitzarmenen arteko sinergiak
     hobetzeko hasitako lana aitortzen dugu (Nazioartean mugaz gaindiko mugimenduak kontrolatzeari eta
     hondakin arriskutsuak ezabatzeari buruzko Basileako hitzarmena, Nazioarteko merkataritzan balia
     daitezkeen plagizidei eta produktu kimiko arriskutsuei buruzko Rotterdamango hitzarmena, eta
     kutsatzaile organiko iraunkorrei buruzko Stockholmeko hitzarmena). Ingurumenari buruzko alde
     anitzeko akordioetako alderdiei eskatzen diegu gai horiekin eta beste batzuekin lotutako beste neurri
     batzuk hartzeko, hala dagokionean, maila guztietan politiken koherentzia sustatzeko, eraginkortasuna
     hobetzeko, beharrezko ez diren gainjartzeak eta bikoizketak murrizteko eta akordioen arteko
     koordinazioa eta lankidetza hobetzeko (bereziki Rioko hitzarmenaren eta bi konbentzioen artekoa), baita
     Nazio Batuek lekuan bertan duten sistemarekin ere.
     87. Lurraren ingurune aldakorra eta gizakien ongizatean dituen ondorioak aldian behin aztertzen
     jarraitzeko beharra nabarmentzen dugu; horri dagokionez, Munduko Ingurumenaren Aurreikuspenak
     txostenen prozesuaren moduko ekimenak atsegin handiz hartzen ditugu. Horien helburua ingurumenaren
     gaineko informazioa eta ebaluazioak biltzea da, bai eta nazioko zein eskualdeko gaitasuna sustatzea ere
     erabaki informatuak hartzen laguntzeko.


C.   Nazioarteko finantza-erakundeak eta Nazio Batuen eragiketa-
     jarduketak
     88. Aitortzen dugu garapen jasangarria Nazio Batuen sistemaren programen, funtsen eta erakunde
     espezializatuen jardueretan behar bezala txertatu beharko litzatekeela, baita egoki diren beste erakunde
     batzuenetan ere (hala nola, nazioarteko finantza-erakundeak eta Merkataritza eta Garapenari buruzko
     Nazio Batuen Konferentzia, bakoitza bere aginduen arabera). Horri dagokionez, aginduetan,
     programetan, estrategietan eta erabakiak hartzeko prozesuetan garapen jasangarria eranstea sustatzen
     jarraitzeko eskatzen diegu, herrialde guztiei, bereziki garatzeko bidean daudenei, garapen jasangarria
     lortzeko ahaleginean laguntzearren.
     89. Garatzeko bidean dauden herrialdeek erabakiak hartzeko eta arauak ezartzeko nazioarteko
     prozesuetan duten partaidetza handitzearen eta indartzearen garrantzia berresten dugu eta, horri
     dagokionez, Breton Woodseko erakundeen gobernantza-egiturak, kuotak eta bozkatzeko eskubideak
     eraberritzearekin lotuta hartutako erabaki berrien eta garrantzitsuen berri ere jasotzen dugu; erabakiok
     oraingo errealitatea hobeto islatzen dute, eta garatzeko bidean dauden herrialdeen eragina eta partaidetza
     areagotzen dituzte. Horretaz gain, erakunde horien gobernantza-egiturak eraberritzeko garrantzia
berresten dugu, eraginkorragoak, sinesgarriagoak eta legitimoagoak izan daitezen eta ekintzen berri
     hobeto eman dezaten.
     90. Garapen jasangarriaren hiru alderdiak Nazio Batuen sisteman gehiago eransteko eskatzen dugu,
     eta idazkari nagusiari eskatzen diogu arlo horretan egindako aurrerapenen berri emateko Batzar
     Nagusiari, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren bitartez. Halaber, Nazio Batuen Idazkaritzaren egitura
     nagusietan politiken koordinazioa indartzeko garrantzia ere aitortzen eta aitortzeko eskatzen dugu,
     sistema osoan garapen jasangarria laguntzeko jardueren koherentzia bermatzearren, aldi berean estatu
     kideei kontu ematen zaiela bermaturik.
     91. Nazio Batuen sistemaren funtsen, programen eta erakunde espezializatuen organo zuzentzaileei
     eskatzen diegu neurri egokiak azter ditzatela, gizartearekin, ekonomiarekin eta ingurumenarekin lotutako
     alderdiak Nazio Batuen sistemaren eragiketa-jardueretan txerta ditzaten. Halaber, nazioartean
     hitzartutako garapen-helburuak lortzeko, milurteko garapen-helburuak barne, garapenerako Nazio
     Batuen sistemarako finantza-ekarpenak handitzea funtsezkoa dela ere nabarmentzen dugu, eta, horri
     dagokionez, aitortzen dugu elkar indartzen duten loturak daudela garapenerako Nazio Batuen sistemaren
     eraginkortasuna, efikazia eta koherentzia handitzearen, garatzeko bidean dauden herrialdeei txirotasuna
     errotik kentzeko emandako laguntzaren emaitza zehatzak lortzearen eta hazkunde ekonomiko eutsia eta
     garapen jasangarria lortzearen artean.
     92. Nazio Batuen sistemak garapenaren alde tokian-tokian antolatutako eragiketa-jarduerak indartzeko
     beharra nabarmentzen dugu; jarduerok bat datoz garatzeko bidean dauden herrialdeen garapen
     jasangarriaren lehentasun nazionalekin. Arlo horretan, nabarmentzen dugu Batzar Nagusiaren ebazpen
     egokietan ezarritako Nazio Batuen eragiketa-jardueren funtsezko printzipioek eta ezaugarriek
     garapenerako tokian tokiko laguntza-jarduerei buruzko kontu guztientzako esparru orokorra osatzen
     dutela. Nazio Batuen sistemaren koordinazioa indartzeko garrantzia aitortzen dugu, eta «Ekintzan
     elkartuta» ekimenaren ebaluazio independentearen emaitzak jasotzea espero dugu.
     93. Nazio Batuen sistemari zerbitzuak eta eragiketak hobeto kudeatzeko eskatzen diogu, horretarako
     garapen jasangarriaren praktikak kontuan hartuz, abiarazitako jarduerak baliatuz, eta eraginkortasuna
     kostuen arabera sustatuz, lege-esparruei jarraiki, bereziki finantza-araudia eta finantza-araudi zehatza,
     eta aldi berean estatu kideei kontuak emateko beharra beteta.

D.   Eskualdeak, nazioak, azpinazioak eta tokian tokiko mailak
     94. Aitortzen dugu eskualdeek garrantzia daukatela garapen jasangarria lortzeko bidean, eta adierazten
     dugu eskualdeko esparruak osagarri eta lagungarri izan daitezkeela garapen jasangarriko politikak
     nazioetako neurri zehatz bihur daitezen.
     95. Eskualdeko, nazioko, azpinazioko eta tokiko agintariei, dagokienaren arabera, garapen
     jasangarriko estrategiak egiteko eskatzen diegu; era berean, maila guztietan garapen jasangarriko
     jarduerak eta erabaki-hartzea orientatzeko tresna nagusi gisa erabiltzeko ere eskatzen diegu. Horri
     dagokionez, gizartearekin, ekonomiarekin zein ingurumenarekin lotutako informazioa eta datuak
     bateratzeak zer-nolako garrantzia duen ere aitortzen dugu, baita erabakiak hartzeko prozesuetan neurrien
     aplikazioa eraginkortasunez aztertzeak eta ebaluatzeak ere.
     96. Hala dagokionean, informaziorako sarbidea, herritarrek erabakiak hartzeko prozesuan parte
     hartzea eta ingurumen-gaietan justiziarako sarbidea sustatzeko neurriak eskualdean, nazioan,
     azpinazioan eta tokian-tokian hartzera animatzen dugu.
     97. Eskualdeko eta azpieskualdeko erakundeek –Nazio Batuen eskualdeko batzordeek eta
     azpieskualdeko bulegoek barne– garapen jasangarriaren alderdi ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa
     beren eskualdeetan modu orekatuan integratzea sustatzen nabarmen lagun dezaketela azpimarratzen
     dugu. Erakunde horiei garapen jasangarriko planak abiarazteko eta aplikatzeko laguntza emateko
     beharra nabarmentzen dugu, bereziki Nazio Batuen sistemaren bitartez; era berean, garapeneko politikei,
     planei eta programei koherentzia instituzionala eta harmonizazioa ematea ere garrantzitsua da. Horri
     dagokionez, garapen jasangarriari lehentasuna emateko eskatzen diegu erakunde horiei; adibidez,
     gaitasuna sustatuta, eskualdeko akordio eta itunak modu eraginkorrago batez eginda eta aplikatuta, hala
     badagokio, eta informazioa, jardunbide hobeak eta hartutako irakaspenak elkarri trukatuta. Garapen
     jasangarriaren aldeko eskualdeko eta eskualdeen arteko ekimenei ere oniritzia ematen diegu. Gainera,
     garapen jasangarria sustatzeko, munduko, eskualdeko, azpieskualdeko eta nazioko prozesuak
eraginkortasunez lotzeko beharra ere aitortzen dugu. Nazio Batuen eskualdeko batzordeen eta
      azpieskualdeko bulegoen gaitasuna indartzeko gonbita egiten dugu, estatu kideei garapen jasangarrirako
      neurriak aplikatzen lagundu ahal izateko.
      98. Nazioetan, azpinazioetan eta tokian-tokian, dagokionaren arabera, erabakiak modu koherente eta
      integratuago batez planifikatzeko eta hartzeko beharra nabarmentzen dugu; horregatik, herrialdeei
      eskatzen diegu garapen jasangarria sustatzen duten nazioko, azpinazioko eta tokiko erakundeak edo
      interesdun anitzeko organo eta prozesu egokiak komeni denean sendotzeko, bereziki garapen
      jasangarrirako kontuak koordinatzen eta garapen jasangarriaren hiru alderdiak integratzea errazten
      dutenak.
      99. Garapen jasangarrirako eskualdeko eta eskualde arteko ekimenak txalotzen ditugu: Zubi Berdea
      Elkarteen Programa, kide guztien borondatezko partaidetzara zabaldua, esate baterako.
      100. Garapen jasangarriarekin epe luzeko konpromiso politikoa bermatzeko beharra azpimarratzen
      dugu, egoera eta lehentasun nazionalak kontuan harturik; horregatik, herrialde guztiak garapen
      jasangarria lortzeko beharrezko neurriak hartzera animatzen ditugu.


V. Ekiteko eta jarraipenerako esparrua
A.    Arlo tematikoak eta sektore arteko kontuak
Konferentziaren helburua betetzeko (hots, garapen jasangarriaren aldeko konpromiso politikoa berritzea),
ekonomia berdearen gaiei heltzeko (garapen jasangarriarekin eta txirotasuna errotik kentzearekin loturik), eta
zein garapen jasangarrirako esparru instituzionala lortzeko, honako konpromiso hauek hartzen ditugu: garapen
jasangarriari buruzko gailur nagusien emaitzen aplikazioan oraindik dauden hutsuneak betetzen saiatzea, arazo
berriei zein sortzen direnei aurre egitea, eta, ekintzarako esparru honetan ondoren adierazitako neurriak hartuz,
aukera berriak baliatzea, egokia denaren arabera horiek aplikatzeko bitartekoak emanda. Helburuak, xedeak
eta adierazleak aurrerapenak neurtzeko eta bizkortzeko baliagarriak direla aitortzen dugu, baita genero-
ikuspegiko adierazleak ere, hala dagokionean. Gainera, aurrerago adierazitako neurrien aplikazioa bultza
daitekeela ere ohartzen gara, baldin eta informazioa, ezagutzak eta esperientzia borondatez trukatzen badira.

Txirotasuna errotik kentzea
101. Milurteko garapen-helburuak lortzeko aurreikusitako eperako (2015) hiru urte geratzen diren honetan,
eskualde batzuetan txirotasuna murrizteari dagokionez aurrerapenak egin badira ere, aurrerapen horiek ez
direla uniformeak izan aitortzen dugu, bai eta zenbait herrialdetan pobrezian bizi direnen kopurua oraindik
handitzen ari dela ere; halaber, emakumeak eta umeak dira batez ere gehien eragindako taldeak, bereziki
gutxien aurreratutako herrialdeetan eta, zehazki, Afrikan.
102. Garatzeko bidean dauden herrialdeen hazkunde ekonomiko eutsi, inklusibo eta bidezkoa txirotasuna eta
gosea errotik kentzeko eta milurteko garapen-helburuak lortzeko ezinbesteko baldintza dela aitortzen dugu.
Horrekin loturik, garatzeko bidean dauden herrialdeen ekimen nazionalak haien garapen-aukerak handitzen
laguntzen duen ingurunean oinarritu beharko liratekeela nabarmentzen dugu. Garapenerako Nazio Batuen
agendan txirotasuna errotik kentzeari erabateko lehentasuna eman behar zaiola ere nabarmentzen dugu,
hartarako txirotasunaren kausa sakonei eta erronkei aurre eginda, maila guztietan estrategia integratuak,
koordinatuak eta koherenteak erabilita.
103. Gizarte-zerbitzuetarako sarbide unibertsala sustatzeak garapenaren arloan lortutako onurak sendotzen eta
berri batzuk lortzen nabarmen lagun dezakeela aitortzen dugu. Txirotasuna errotik kentzeko eta milurteko
garapen-helburuak lortzen laguntzeko, funtsezkoa da desberdintasunak eta gizarte-bazterkeria borrokatzen eta
murrizten dituzten gizarte-babeseko sistemak edukitzea. Horri dagokionez, biziki bultzatzen ditugu
guztiontzako gizarte-babesa hobetzera bideratutako ekimenak.

Elikagaien segurtasuna eta nutrizioa, eta nekazaritza jasangarria
104. Pertsona orok elikagai osasungarriak, nahikoak eta nutritiboak edukitzeko eskubideari buruzko
konpromisoak berresten ditugu, elikadura egokirako eskubidearekin eta pertsona orok gose ez izateko duten
oinarrizko eskubidearekin bat etorriz. Elikagaien segurtasuna eta nutrizioa munduko erronka larri bihurtu
direla aitortzen dugu eta, horri dagokionez, elikagaien segurtasuna eta oraingo zein etorkizuneko belaunaldiek
elikagai nahikoak, osasungarriak eta nutritiboak eskuratzeko aukera handitzeko konpromisoa ere berresten
dugu, 2009an elikagaien segurtasun jasangarrirako onartutako Erromako bost Printzipioekin bat etorriz,
bereziki bi urtetik beherako umeen alde, eta elikagaien segurtasuneko eta nutrizioko estrategia nazionalak,
eskualdekoak eta mundukoak erabiliz, dagokionaren arabera.
105. Munduko behartsu asko landa-eremuetan bizi direla aitortzen dugu; era berean, aitortzen dugu landako
komunitateek funtsezko eginkizuna dutela herrialde askoren garapen ekonomikoan. Nekazaritzaren eta landa-
garapenaren sektoreak biziberritzeko beharra nabarmentzen dugu, bereziki garatzeko bidean dauden
herrialdeetan; guztia ere ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldetik jasangarriak izan daitezen.
Aitortzen dugu garrantzitsua dela landako komunitateen beharrak hobeto artatzeko beharrezko neurriak
hartzea. Neurri horietako bat erraztasunak ematea da, nekazaritzako ekoizleek, bereziki nekazari txikiek,
emakume nekazariek, indigenek eta egoera ahulean dauden pertsonek honako hauek eskura eduki ditzaten:
kredituak eta finantzako beste zerbitzu batzuk, merkatuak, lurra edukitzeko erregimen seguruak, osasunaren
arreta, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, trebakuntza, ezagutza eta teknologia egokiak eta merkeak (bereziki
ureztatze eraginkorra ezartzeko, hondakin-ur tratatua berrerabiltzeko, eta ura bildu eta biltegiratzeko). Landa-
eremuetako emakumeek boterea hartzea biziki garrantzitsua dela berresten dugu, nekazaritzako eta landako
garapena eta elikagaien segurtasuna eta nutrizioa hobetzeko funtsezko eragile gisa. Nekazaritzako jarduketa
tradizional jasangarrien garrantzia ere aitortzen dugu (adibidez, haziak hornitzeko sistema tradizionalak), batez
ere herri indigena eta tokiko komunitate askorentzat.
106. Nekazaritzako baldintza eta sistema ugariak ikusita, erabaki dugu nekazaritzako ekoizpen jasangarria eta
produktibitatea mundu mailan handitzea, zehazki merkaturatzeko sistemen eta merkatuen funtzionamendua
hobetuz eta nazioarteko lankidetza indartuz, batez ere garatzeko bidean dauden herrialdeen alde. Horretarako,
nekazaritza jasangarrian, lurren antolaketan eta landa-garapenean inbertsio publiko eta pribatua handituko da.
Hauek dira inbertsioa eta laguntza-zerbitzuak behar dituzten arlo nagusiak: nekazaritzako jarduketa
jasangarriak; landako azpiegitura, biltegiratzeko ahalmena eta lotutako teknologiak; nekazaritzako teknologia
jasangarrien arloko ikerketa eta garapeneko jarduerak; nekazaritzako kooperatiba eta balio-kate indartsuak
sustatzea; eta hiriko eta landako guneen arteko loturak sendotzea. Horretaz gain, aitortzen dugu beharrezkoa
dela uztaren osteko galerak nabarmen murriztea, baita elikagaiak hornitzeko kate osoko bestelako galerak eta
elikagaiak alferrik galtzea ere.
107. Nekazaritza jasangarriago bat (lur landuak, abereak, basogintza, arrantza eta akuikultura barne hartuta)
sustatzeko, handitzeko eta laguntzeko beharra berresten dugu; guztia ere elikagaien segurtasuna hobetzeko,
gosea errotik kentzeko eta ekonomikoki bideragarriagoa izateko eta, aldi berean, lurrak, ura, baliabide genetiko
begetal eta animaliak, dibertsitate biologikoa eta ekosistemak atxikitzeko, bai eta klima-aldaketaren eta natur
hondamendien aurreko erresilientzia handitzeko ere. Era berean, aitortzen dugu prozesu ekologiko naturalei
eutsi beharra dagoela, elikagaiak ekoizteko sistemen oinarri baitira.
108. Abereen ekoizpen-sistemak hobetzea beharrezkoa dela nabarmentzen dugu. Horretarako, hainbat
erreminta susta litezke: politika, lege eta araudi nazionalekin bat datozen larre hobetuak ureztatzeko eta
antolatzeko planak; baliabide hidrikoen antolaketa jasangarriko sistema hobetuak, eta, animalien gaixotasunak
desagerrarazteko eta horien hedapenari aurrea hartzeko neurriak, nekazarien (artzainak barne) bizi-baliabideen
eta abereen osasunaren arteko lotura estua aitortuta.
109. Itsas ekosistema osasungarriek eta arrantza eta akuikultura jasangarriek elikagaien segurtasunean eta
nutrizioan funtsezko eginkizuna dutela ere nabarmentzen dugu, bai eta milioika lagunentzako bizibideen
sorreran ere.
110. Nekazaritzako ikerketa, hedatzeko zerbitzuak, trebakuntza eta hezkuntza hobetzeko neurriak hartzea
erabakitzen dugu, nekazaritzako produktibitatea eta nekazaritzaren jasangarritasuna handitzeko jakintzaren eta
jardunbide egokien borondatezko trukearen bidez. Orobat, informaziorako eta ezagutza tekniko eta praktiko
espezializaturako sarbidea hobetzea ere erabakitzen dugu, informazio eta komunikazioaren teknologia berrien
bidez, gainera; izan ere, teknologia horiek aukeran hainbat metodo eskaintzen diete nekazariei, arrantzaleei eta
basoginei, nekazaritzako ekoizpen jasangarria lor dezaten. Garapenerako nekazaritzako ikerketaren arloan
nazioarteko lankidetza indartzeko eskatzen dugu.
111. Munduko Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen lan garrantzitsua eta izaera inklusiboa berresten
ditugu, zehazki herrialdeek elikagaien ekoizpen jasangarriari eta elikagaien segurtasunari buruz egiten dituzten
ebaluazioak errazteko eginkizuna; halaber, herrialdeak animatzen ditugu elikagaien segurtasun nazionalaren
testuinguruan lurra edukitzearen, arrantzaren eta basoen gobernantza arduratsuari buruz Munduko Elikagaien
Segurtasunerako Batzordeak adierazitako borondatezko arauak aplikatzeko aukera behar bezala aztertzera.
Kontuan hartzen ditugu Munduko Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen esparruan izaten ari diren
nekazaritzako inbertsio arduratsuaren gaineko eztabaidak, baita nekazaritzako ikerketa arduratsurako
printzipioak ere.
112. Elikagaien prezioen gehiegizko ezegonkortasunaren funtsezko kausei heltzeko beharra nabarmentzen
dugu maila guztietan, baita nekazaritzako oinarrizko produktuen prezioen igoerak eta gehiegizko
ezegonkortasunak ekarritako arriskuak kudeatzekoa ere; berdin munduan elikagaien segurtasunari eta
nutrizioari zein nekazari txikiei eta hiriguneetako behartsuei ekarritako ondorioei dagokienez ere.
113. Elikagaien prezioen gehiegizko ezegonkortasuna indarrik gabe uzten saiatzeko informazio gardena eta
beharrezkoa une egokian edukitzea garrantzitsua dela nabarmentzen dugu, eta horri dagokionez, Elikadura eta
Nekazaritzarako Nazio batuen Erakundean (FAO) egoitza duen Nekazaritzako Merkatuei buruzko Informazio
Sistema gogoan hartzen dugu; hala, nazioarteko erakundeei, sektore pribatuko erakundeei eta parte hartzen
duten gobernuei eskatzen diegu elikagaien merkatuei buruzko kalitateko informazio-produktuen jendaurreko
hedapen egokia bermatzeko.
114. Alde anitzeko merkataritza-sistema unibertsal, arauetan oinarritu, ireki, ez-diskriminatzaile eta bidezko
batek garatzeko bidean dauden herrialdeen nekazaritza eta landako garapena sustatuko duela berresten dugu,
munduko elikagaien segurtasunari ere lagunduko dion aldetik. Nekazariek (bereziki nekazari txikiek,
emakume nekazariak barne) erkidegoko, nazioko, eskualdeko eta nazioarteko merkatuetan parte hartzea
sustatzeko nazioko, eskualdeko eta nazioarteko estrategiak hartzeko eskatzen dugu.
Ura eta saneamendua
115. Ura garapen jasangarriaren oinarrizko elementu dela aitortzen dugu, munduko oinarrizko hainbat
erronkarekin estu lotuta baitago. Horrenbestez, garapen jasangarrian baliabide hidrikoak integratzea
garrantzitsua dela berresten dugu, eta garapen jasangarriaren hiru alderdietan urak eta saneamenduak garrantzi
erabakigarria dutela nabarmentzen.
116. Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean eta Milurteko Adierazpenean hartutako konpromisoak
berresten ditugu; alegia, 2015erako edateko urik eta oinarrizko saneamendurik eskura ez duten pertsonen
ehunekoa erdira murriztea, eta baliabide hidrikoen kudeaketa integratua eta aprobetxamendua eraginkorra
lortzeko planak egitea, baliabide horien erabilera jasangarria bermatuta. Edateko ura eta saneamenduko
oinarrizko zerbitzuak pixkanaka guztiontzat eskuragarri jartzeko konpromisoa hartzen dugu, beharrezkoa baita
txirotasuna errotik kentzeko eta emakumearen jabekuntza lortzeko, baita gizakien osasuna babesteko eta, hala
dagokien maila guztietan, baliabide hidrikoen antolaketa integratuaren aplikazioa nabarmen hobetzeko ere.
Horri dagokionez, ahalegin horiek laguntzeko konpromisoa berresten dugu, bereziki garatzeko bidean dauden
herrialdeen alde; hartarako, iturri guztien baliabideak mobilizatuz, gaitasuna sustatuz eta teknologia
transferituz.
117. Edateko ur eta saneamendurako giza eskubideari buruzko konpromisoak berresten ditugu;
konpromisook pixkanaka gauzatu behar dira gure herritarren onerako, betiere subiranotasun nazionala erabat
errespetatuta. Halaber, «Ura, bizi-iturri» ekintzarako Nazioarteko Hamarkadarekin (2005-2015) ere gure
konpromisoa nabarmentzen dugu.
118. Ekosistemek uraren kantitateari eta kalitateari eusteko funtsezko eginkizuna dutela aitortzen dugu, eta,
herrialde bakoitzeko muga nazionalen barruan, ekosistema horiek babesteko eta modu jasangarrian antolatzeko
abiatutako ekimenak babesten ditugu.
119. Uholdeei, lehorteei eta ur-eskasiari aurre egiteko neurriak hartzeko beharra azpimarratzen dugu, uraren
horniduraren eta eskariaren arteko oreka mantentzen saiatuta; horren barruan, hala dagokionean, baliabide
hidriko ez konbentzionalak ere sartzen dira. Horretaz gain, ura hornitzeko eta saneamenduko zerbitzuentzat
finantza-baliabideak eta azpiegitura-inbertsioak ere mobilizatu behar dira, betiere lehentasun nazionalei
jarraiki.
120. Uren kutsadura nabarmen murrizteko eta ur-kalitatea handitzeko neurriak hartu behar direla
nabarmentzen dugu; era berean, hondakin-uren tratamendua eta baliabide hidrikoen aprobetxamendu
eraginkorra ere nabarmen hobetu behar dira, eta ur-galerak murriztu ere bai. Helburu horiek lortzeko
nazioarteko laguntza eta lankidetza beharrezkoak direla nabarmentzen dugu.

Energia
121. Garapen-prozesuan energiak funtsezko eginkizuna duela aitortzen dugu; izan ere, zerbitzu energetiko
moderno eta jasangarrietarako sarbideak txirotasuna errotik kentzen laguntzen du, bizitzak salbatzen ditu,
osasuna hobetzen du, eta oinarrizko giza beharrei erantzuten laguntzen du. Zerbitzu horiek gizarteratzeko eta
generoen arteko berdintasunerako funtsezkoak direla nabarmentzen dugu, eta energia ekoizpenerako funtsezko
inputa ere badela. Gaur egun horrelakorik ez duten mundu osoko 1.400 milioi lagunek zerbitzu horietarako
sarbidea izan dezaten, laguntza emateko konpromisoa hartzen dugu. Zerbitzu horiek eskuratzea garapen
jasangarria lortzeko ezinbestekoa dela aitortzen dugu.
122. Guztiontzako zerbitzu energetiko moderno eta jasangarrietarako sarbidearen arazoa konpontzen saiatu
behar dela errepikatzen dugu, bereziki eskuragarri daudenean ere ordaindu ezin ditzaketen behartsuentzat.
Egoera hori hobetzeko neurri berriak hartu behar direla ere errepikatzen dugu, baita behar besteko finantza-
baliabideak bideratuz ere, garatzeko bidean dauden herrialdeetan era horretako zerbitzuak eskaini ahal izateko;
guztia ere neurri horiek fidagarriak, arrazoizko kostukoak, ekonomikoki eta sozialki bideragarriak, eta
ingurumenaren aldetik onargarriak izan daitezen.
123. Herrialde bakoitzaren garapen-helburuetan eta egoeretan oinarrituriko nazioko eta azpinazioko politikak
eta estrategiak aplikatzeko gure laguntza berresten dugu, garapen-beharrei erantzuteko eredu energetiko egokia
erabilita, baita energia-iturri berriztagarriak eta isurpen txikiko beste teknologia batzuk gehiago baliatuta,
energia eraginkortasun handiagoz erabilita, energia-teknologia aurreratuak gehiago erabilita, baita erregai
fosilak baliatzeko hain kutsagarriak ez diren teknologiak ere. Halaber, baliabide energetiko tradizionalak modu
jasangarrian erabilita ere bai. Guztiontzat energia-zerbitzu modernoak eta jasangarriak ekimen nazionalen eta
azpinazionalen bidez sustatzeko konpromisoa hartzen dugu; esate baterako, elektrifikaziokoak eta elikagaiak
egosteko eta berokuntzarako irtenbide jasangarriak hedatzeko ekimenak, baita jardunbide egokienak
partekatzeko eta politikak hartzeko elkarlana sustatuz ere, dagokionaren arabera. Gobernuei eskatzen diegu
sektore publikoak eta pribatuak beharrezko eta egoki diren teknologia ez hain kutsagarritan inbertitzea
errazteko inguruneak sor ditzala.
124. Aitortzen dugu oso garrantzitsua dela eraginkortasun energetikoa hobetzea, energia berriztagarrien
proportzioa handitzea eta hain kutsagarriak ez diren teknologiak erabiltzea, energia-errendimendu handikoak,
garapen jasangarria lortzeko, baita klima-aldaketari aurre egiteko ere. Hiri-plangintzan, eraikin-eraikuntzan eta
garraioan, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenean, eta produktuen diseinuan eraginkortasun energetikorako
neurriak hartzeko beharra ere aitortzen dugu. Gainera, eraginkortasun energetiko eta eredu energetikoa
dibertsifikatzeko pizgarriak sustatzea garrantzitsua dela ere aitortzen dugu, bai eta dagozkien atzeragarriak
kentzea ere; hartarako, herrialde guztietan, garatzeko bidean daudenetan barne, ikerketa eta garapenerako
jarduerak sustatu behar dira.
125. Guztiontzako Energia Jasangarriari buruzko idazkari nagusiaren ekimena abiarazi dela ohartzen gara;
berau, energiarako sarbidean, eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrietan oinarrituta dago.
Guztiok lan egiteko prest gaude guztiontzako energia jasangarria errealitate bihur dadin; halaxe lagunduko
dugu txirotasuna errotik kentzen eta garapen jasangarrirantz eta munduaren oparotasunerantz aurrera egiten.
Aitortzen dugu garrantzi handia dutela herrialdeek energiarekin lotutako kontu zabalago batzuez egiten ari
diren jarduerek, bai eta lehentasunezko arreta jasotzen dutela ere, betiere herrialde bakoitzeko arazoekin,
gaitasunekin eta egoerekin bat etorriz, beren eredu energetikoa barne.
Turismo jasangarria
126. Ondo pentsatutako eta ondo kudeatutako turismoak garapen jasangarriaren hiru alderdiei ekarpen handia
egin diezaiekeela nabarmentzen dugu; izan ere, beste sektore batzuekin lotura estuak ditu, eta enplegu duina
eta aukera komertzialak sor ditzake. Turismo jasangarriko jarduerak babesteko beharra aitortzen dugu; halaber,
horiei loturiko gaitasuna sortzea ere beharrezkoa da, ingurumen-kontzientzia sortu, ingurumena kontserbatu
eta babestu, basoko fauna eta flora, dibertsitate biologikoa, ekosistemak eta kultur aniztasuna errespetatu, eta
tokiko komunitateen ongizatea handitu eta bizi-baldintzak hobetu ahal izateko, tokiko ekonomiak eta giza
ingurunea eta naturala osorik lagunduta. Garatzeko bidean dauden herrialdeetan arlo horretan turismo
jasangarriko eta gaitasuna sortzeko jarduerei laguntza gehiago emateko eskatzen dugu, garapen jasangarria
lortzen laguntzeko.
127. Turismo jasangarrian inbertsioak sustatzea bultzatzen dugu, baita ekoturismoa eta kultur turismoa ere;
horren barruan enpresa txikiak eta ertainak sortzea zein finantza-baliabideak eskura ditzaten erraztea sar
daitezke, esate baterako, potentzial ekoturistiko handiko inguruneetako komunitate behartsu, indigena eta
tokikoentzako mikrokredituen ekimenen bidez. Horri dagokionez, turismo jasangarria sustatzeko eta
laguntzeko, beharrezkoa denean, arau eta araudi egokiak ezartzea garrantzitsua dela nabarmentzen dugu,
betiere lehentasun eta lege nazionalekin bat etorrita.
Garraio jasangarria
128. Garraioa eta mugikortasuna garapen jasangarrirako funtsezkoak direla ohartzen gara. Garraio
jasangarriak hazkunde ekonomikoa areagotu eta sarbidea hobetu dezake. Garraio jasangarriaren bidez
ekonomiaren integrazio hobea lortzen da eta, horretaz gain, ingurumena ere errespetatzen da. Pertsonen eta
salgaien zirkulazio eraginkorraren garrantzia aitortzen dugu; horrekin batera, ingurumen aldetik arrazionalak,
seguruak eta neurrikoak diren garraio-sistema eskura edukitzea ere garrantzitsua da; izan ere, hirien ekitate
soziala, osasuna eta erresilientzia, hirigune eta landaguneen arteko loturak eta landaguneetako produktibitatea
hobetzeko bideak dira. Horri dagokionez, kontuan hartzen dugu bide-segurtasuna garapen jasangarria lortzeko
gure ahaleginen zati dela.
129. Garraio-sistema jasangarrien garapena babesten dugu, horien artean ikuspegi energetikotik eraginkorrak
diren garraio multimodaleko sistemak, bereziki garraio-sistema publikoak, erregaiak eta ibilgailu ez-
kutsagarriak, baita hobetutako garraio-sistemak ere landaguneetan. Nazioko, eskualdeko eta tokiko planoetan
garraio-zerbitzu eta -sistemetarako politikak formulatzeko ikuspegi integratua sustatu behar dela aitortzen
dugu, garapen jasangarria bultzatzeko helburuarekin. Halaber, aitortzen dugu itsasbazterrik gabeko eta
iraganbideko herrialdeen garapen-behar bereziak ere kontuan hartu behar direla, iraganbideko garraio-sistema
jasangarriak ezartzeko orduan. Arlo horretan, garatzeko bidean dauden herrialdeei nazioarteko laguntza
emateko beharra dagoela aitortzen dugu.

Hiri eta giza kokagune jasangarriak
130. Ondo planeatu eta garatutako hiriek (kudeaketaren eta plangintzaren ikuspegi integratuak aplikatuta ere
bai) ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak diren gizarteak susta ditzaketela
aitortzen dugu. Horri dagokionez, hiri-garapenaren eta giza kokaguneen ikuspegi holistikoa aplikatzeko
beharra dagoela aitortzen dugu, etxebizitza eta azpiegitura eskuragarriak aurreikusten dituena eta bazter-
auzoak hobetzea eta hiria berritzea lehenesten dituena. Txirotasuna errotik kentzeko testuinguruan, giza
kokaguneen kalitatea hobetzeko lanean aritzeko konpromisoa hartzen dugu, baita hiriguneetako zein
landaguneetako biztanleen bizi- eta lan-baldintzei dagokienez ere, pertsona guztiek oinarrizko zerbitzuak eta
etxebizitza eskura izan ditzaten, bai eta joan-etorriak egiteko aukera ere. Dagokionaren arabera, giza
kokaguneen natur eta kultur ondarea zaintzeko, barruti historikoak biziberritzeko eta hirietako erdiguneak
zaharberritzeko beharra ere aitortzen dugu.
131. Hiri eta hiri-kokagune jasangarriak planifikatzeko eta eraikitzeko ikuspegi integratua sustatzeko
konpromisoa hartzen dugu; hartarako, tokiko agintariak babestuz, herritarrak kontzientziatuz eta hiriguneetako
biztanleek, behartsuek barne, erabakiak hartzeko prozesuetan duten parte-hartzea handituz. Garapen
jasangarriko politikak sustatzeko konpromisoa ere hartzen dugu, besteak beste honakoak lortzeko: gizarte- eta
etxebizitza-zerbitzu inklusiboak eskaintzea; guztiontzako bizi-baldintza seguru eta osasungarriak, bereziki
ume, gazte, emakume, zahar eta ezinduentzat; garraio eta energia eskuragarri eta jasangarriak; hirigune berde
eta seguruak sustatzea, babestea eta berrezartzea; edateko ura eta saneamendua; airearen kalitate ona; enplegu
duinak sortzea, eta hiri-plangintza eta bazter-auzoak hobetzea. Hondakinen kudeaketa jasangarria ere babesten
dugu, hartarako murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea aplikatuz. Hiri-plangintzan hondamendi-arriskuen
murrizketa, erresilientzia eta klima-aldaketaren ondoriozko arriskuak kontuan hartzea garrantzitsua dela
azpimarratzen dugu. Garapen arloan hiriek landa-eskualdeekin oreka lortzeko egindako ahaleginak aitortzen
ditugu.
Datozen hamarkadetan aurreikusitako hiriko biztanleen hazkundeari eraginkortasunez erantzuteko, oso
garrantzitsua da plangintza-politika eta hiri-diseinu jasangarriak aplikatzen dituzten eskualde metropolitarren,
hirien eta herrien kopurua handitzea. Ohartzen garenez, hiri-plangintzaren prozesua jasangarria izan dadin,
aberasgarria da interesdun askok parte hartzea eta sexuaren arabera banatutako informazioa eta datuak
erabiltzea (bereziki joera demografikoei, diru-sarreren banaketari eta bat-bateko kokaguneei buruz). Hiri
jasangarrien ikuspegia eratzean, udal-gobernuek eginkizun garrantzitsua dutela aitortzen dugu, hiriak
planifikatzeko prozesuaren hasieratik hiri eta auzorik zaharrenak biziberritzera arte; prozesu horretan,
eraikinen administrazioan eraginkortasun energetikoko programak abiaraz ditzakete, eta tokiko baldintzei
egokitutako garraio-sistema jasangarriak garatu ere bai.
Gainera, aitortzen dugu garrantzitsua dela plangintzak lurzoruaren erabilera mistoarekin aplikatzea, baita
mugikortasuna garraiobide ez-motordunekin bultzatzea ere; horren barruan oinezko eta txirrindularientzako
azpiegituren sustapena sartzen da.
Garapen jasangarria sustatzeko orduan, hirien eta erkidegoen arteko elkartzeek eginkizun garrantzitsua dutela
aitortzen dugu. Horri dagokionez, Nazio Batuen Habitat Programa era koordinatuan gauzatzeko eta hiri-
garapen jasangarria lortzeko helburu nagusiarekin, lankidetzako mekanismoak edo plataformak, elkartzeko
akordioak eta dauden beste aplikazio-tresna batzuk indartu behar direla nabarmentzen dugu, Nazio Batuen
eskudun erakunde guztiek aktiboki parte hartuta. Gainera, Nazio Batuen Habitat eta Giza Kokaguneetarako
Fundazioari behar besteko finantza-ekarpenak oraindik ere egin behar zaizkiola aitortzen dugu, mundu osoan
Habitat Programa modu egoki, eraginkor eta zehatzean aplikatzea bermatzearren.

Osasuna eta populazioa
132. Osasuna garapen jasangarriaren hiru alderdien aurretiko baldintza, emaitza eta adierazlea dela aitortzen
dugu. Jakin badakigu garapen jasangarriaren helburuak lortzeko gaixotasun ahulgarri kutsakorren eta ez-
kutsakorren prebalentzia handirik ezin dela egon, biztanleak egoera fisiko, mental eta sozialeko egoera lor
dezaten. Behartsu eta zaurgarrientzat zein biztanle guztientzat osasunaren determinatzaile sozial eta
anbientalen gaineko neurriak garrantzitsuak dira gizarte inklusiboak, bidezkoak eta ekonomikoki produktiboak
zein osasuntsuak sortzeko. Guztiok osasun fisiko eta mentalaren ahalik eta mailarik handiena gozatzeko
eskubidea erabat lortzeko eskatzen dugu.
133. Osasuna, gizarte-kohesioa eta giza eta ekonomia-garapen jasangarriak sustatzeko, osasun-estaldura
unibertsalaren garrantzia ere aitortzen dugu. Bidezko estaldura unibertsala emateko, osasun-sistemak
sendotzeko konpromisoa hartzen dugu. Egokiak diren eragile guztiek parte hartzeko eskatzen dugu, sektore
anitzeko ekintza abiarazteko munduko biztanleen osasun-beharrei urgentziaz erantzutearren.
134. GIBa eta hiesa, malaria, tuberkulosia, gripea, poliomielitisa eta beste gaixotasun kutsakor batzuk,
oraindik ere, kezka-iturri dira mundu osoan; horregatik, GIBari dagokionez, prebentzio, tratamendu, arreta eta
laguntzarako sarbide unibertsala lortzeko ahaleginak areagotzeko eta GIBa amarengandik haurretara
transmisioa desagerrarazteko konpromisoa hartzen dugu, baita malaria, tuberkulosi eta jaramonik egiten ez
zaien gaixotasun tropikalen aurkako borroka berritzekoa eta sendotzekoa ere.
135. XXI. mendean mundu osoan gaixotasun ez-kutsakorrek dakartzaten zama eta mehatxua garapen
jasangarrirako oztopo nagusietako bat direla aitortzen dugu. Osasun-sistemak sendotzeko konpromisoa hartzen
dugu, bidezko estaldura unibertsala eskaintzeko, eta gaixotasun ez-kutsakorrekin lotutako prebentzio,
tratamendu, zaintza eta laguntzerako sarbide eskuragarria sustatzeko, bereziki minbiziari, gaixotasun
kardiobaskularrei, arnas gaixotasun kronikoei eta diabeteari dagokienez. Gaixotasun ez-kutsakorrak
prebenitzeko eta kontrolatzeko sektore anitzeko politika nazionalak ezartzeko edo indartzeko konpromisoa ere
hartzen dugu. Atmosfera eta uraren kutsadura eta gai kimikoek eragindakoa murrizteak, besteak beste,
osasunean eragin positiboak dituela aitortzen dugu.
136. Honako hauen xedapenak osoki aplikatzeko eskubidea berresten dugu: merkataritzarekin lotutako
jabetza intelektualaren eskubideen alderdiei buruzko akordioa (TRIPSei buruzko akordioa); TRIPSei buruzko
akordioari eta osasun publikoari buruzko Dohako adierazpena; MMAren Batzorde Nagusiaren erabakia,
2003ko abuztuaren 30ekoa, TRIPSei buruzko akordioari eta osasun publikoari buruzko Dohako
adierazpenaren 6. lerrokada aplikatzeari buruzkoa; eta, onarpen ofizialerako prozedurak amaitutakoan,
akordioaren 31. artikuluaren zuzenketa. Horiek guztiek malgutasuna ematen dute osasun publikoa babesteko
eta, bereziki, botikak guztiontzat eskuragarri izatea sustatzeko, eta garatzeko bidean dauden herrialdeak arlo
horretan laguntza eskaintzera bultzatzen dituzte.
137. Osasun-sistemak sendotzeko laguntza eta elkarlan handiagoa eskatzen dugu maila nazionalean eta
nazioartekoan, osasuna gehiago finantzatuz (osasun-langileen kontratazioa, garapena, trebakuntza eta
atxikipena; botika, txerto eta osasun-teknologien banaketa eta sarbide hobeak; aseguru eskuragarriak,
eraginkorrak eta kalitatezkoak, eta osasunaren azpiegitura hobea). Osasunerako Mundu Erakundearen lidergo-
eginkizuna babesten dugu, nazioarteko osasun-gaietako agintari zuzentzaile eta koordinatzaile gisa.
138. Nazio-, landa- eta hiri-garapenerako gure estrategietan eta politiketan joerak eta proiekzio
demografikoak sistematikoki kontuan hartzeko konpromisoa hartzen dugu. Etorkizunera orientaturiko
plangintzaren bidez, aukerak baliatzeaz gain, aldaketa demografikoarekin lotutako erronkei aurre egin
diezaiekegu, migrazioari adibidez.
139. Beijingeko Ekintza Plataforma, Populazioari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentziaren
Ekintza Programa, eta haren azterketa-konferentzien garapena eta emaitzak guztiz eta eraginkortasunez
aplikatzeko eskatzen dugu, bai eta sexu- eta ugalketa-osasunari eta testuinguru horretan giza eskubide guztiak
sustatzeari eta babesteari buruzko konpromisoak ere. Ugalketa-osasunari (familia-plangintza eta sexu-osasuna
barne) sarbide unibertsala emateko beharra nabarmentzen dugu, baita ugalketa-osasuna estrategia eta programa
nazionaletan txertatzeko beharra ere.
140. Amen eta haurren heriotza-tasa murrizteko konpromisoa hartzen dugu, bai eta emakumeen, gazteen eta
umeen osasuna hobetzekoa ere. Generoen arteko berdintasunarekin dugun konpromisoa berresten dugu, baita
emakumeek, gizonek eta gazteek beren sexualtasunari buruzko gaien gaineko kontrola edukitzekoa ere, sexu-
eta ugalketa-osasunerako sarbidea barne; era berean, gai horiei buruz askatasunez erabakitzeko konpromisoa
ere berresten dugu, hertsatzeri, bereizkeriarik eta indarkeriarik nozitu gabe. Gogotik egingo dugu lan
bermatzeko osasun-sistemek emakumearen sexu- eta ugalketa-osasuna artatzeko beharrezko osasun-zerbitzuak
eta informazioa ematen dituztela, bereziki familia-plangintzaren metodo moderno seguru, eraginkor,
eskuragarri eta onargarrietarako sarbide unibertsala lortzeko, funtsezkoa baita emakumearen osasunerako eta
generoen arteko berdintasuna sustatzeko.

Erabateko enplegu produktiboa, guztientzako lan duina eta gizarte-babesa
sustatzea
141. Txirotasuna errotik kentzea, erabateko enplegu produktiboa eta guztiontzako lan duina, integrazioa eta
gizarte-babesa elkarrekin lotuta daudela aitortzen dugu, eta elkar sendotzen dutela; horregatik, maila guztietan
sustatzeko ingurune egokiak sortu behar dira.
142. Lan-merkatuaren baldintzek eta lan-aukera duinen urritasunak (bereziki emakume eta gizon gazteentzat)
kezkatu egiten gaituzte. Gobernu guztiei eskatzen diegu gazteen enpleguaren munduko erronkari heltzeko,
mundu zabaleko gazteei lan duin eta produktiboa lortzeko aukera eskaintzen dieten estrategiak eta politikak
eginez eta aplikatuz; izan ere, lanpostu duinak sortu beharko dira hurrengo hamarkadetan garapen jasangarria
eta inklusiboa bermatzeko eta txirotasuna murrizteko.
143. Azpiegitura sozial eta ekonomiko solidoak eta eraginkorrak zein ekoizpen-gaitasunak garatuz eta
inbertituz enplegua sortzearen garrantzia aitortzen dugu, garapen jasangarria eta hazkunde ekonomiko eutsia,
inklusiboa eta bidezkoa lortzeko. Herrialdeei garapen jasangarrirako azpiegituretako inbertsioa indartzeko
eskatzen diegu, eta erabaki dugu Nazio Batuen funtsei, programei eta erakundeei laguntza ematea, garatzeko
bidean dauden herrialdeek horren gaineko neurriak sustatzen eta laguntzeko, bereziki gutxien aurreratutako
herrialdeek.
144. Etorkizunera orientaturiko politika makroekonomikoak hartuz enplegua sortzearen garrantzia aitortzen
dugu. Politika horiek garapen jasangarria sustatu behar dute; halaber, hazkunde ekonomiko eutsi, inklusibo eta
bidezkora eraman, enplegu produktiboaren aukerak handitu, eta, nekazaritzako eta industriako garapena
bultzatu behar dute.
145. Guztientzako enplegu- eta sarrera-aukerak handitzeko beharra nabarmentzen dugu, bereziki
emakumeentzat eta txirotasunean bizi diren gizonentzat. Horri dagokionez, landagune eta hiriguneetako
behartsuei enplegu-aukera berriak emateko ahalegin nazionalak babesten ditugu (enpresa txikiak eta ertainak
babestuz, besteak beste).
146. Langileek honako hauetarako sarbidea eduki beharko luketela aitortzen dugu: hezkuntza, gaitasunak,
osasun-arretak, gizarte-segurantza, laneko oinarrizko eskubideak, babes sozialak eta juridikoak –laneko
segurtasuna eta osasuna barne–, eta lan duinerako aukerak. Gobernuek, sindikatuek, langileek eta
enplegatzaileek eginkizun handia dute guztiontzako lan duina sustatzeko orduan, eta guztiek lagundu beharko
liekete gazteei beharrezko gaitasunak eta enplegu-aukerak eskuratzen, baita sektore berrietan eta garatzen ari
direnetan ere. Emakumeek eta gizonek aukera berak eduki beharko lituzkete lan-gaitasunak eskuratzeko eta
lan-babesak edukitzeko. Trantsizio zuzenaren garrantzia aitortzen dugu, langileei lan-merkatuaren baldintza
aldagarriei egokitzen laguntzeko programak barne hartzen dituena.
147. Halaber, gehienbat emakumeek egindako ordaindu gabeko lan egituratu gabeak giza ongizatea eta
garapen jasangarria nabarmen laguntzen dituela ere aitortzen dugu. Horri dagokionez, lan-baldintza seguruak
eta duinak lortzeko lanean aritzeko konpromisoa hartzen dugu, bai eta gizarte-babeserako eta hezkuntzarako
sarbidea lortzeko ere.
148. Aitortzen dugu guztiontzako lan-aukera duinak eta enplegua sor daitezkeela; besteak beste, berrikuntza
zientifikoetan eta teknologikoetan sektore publiko eta pribatuaren inbertsioen bitartez, natur baliabideak eta
ekosistemak lehengoratzeko, biziberritzeko eta zaintzeko herri-lanetan, eta zerbitzu sozial eta komunitarioetan
inbertituta. Natur baliabideak eta ekosistemak leheneratzen eta kudeatzen behartsuentzako enplegua sortzeko
gobernu-ekimenek adoretu egiten gaituzte, eta sektore pribatua bultzatzen dugu guztiontzako lan duina lortzen
eta emakume zein gizonentzako (bereziki gazteentzat) enplegua sortzen laguntzera, enpresa txiki eta
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"
Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"

Contenu connexe

En vedette

Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
EcoEuskadi 2020
 
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
EcoEuskadi 2020
 
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
EcoEuskadi 2020
 

En vedette (6)

Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Febrero 2011
 
2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...
2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...
2012ko Euskadiko Garapen Jasangarriari buruzko txostena. Ondorio nagusiak // ...
 
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
Claves de la sostenibilidad en Euskadi. Mayo 2011
 
Sostenibilidad es salud
Sostenibilidad es saludSostenibilidad es salud
Sostenibilidad es salud
 
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
Diagnóstico situación para una Euskadi sostenible en 2020. Mayo 2011.
 
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
¿Es el crecimiento verde inclusivo la respuesta a la crisis económica?
 

Similaire à Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"

Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza Plana
Irekia - EJGV
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Irekia - EJGV
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
EcoEuskadi 2020
 
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
EcoEuskadi 2020
 
Ez Ikutu Hezkuntza Eskubideak
Ez Ikutu Hezkuntza EskubideakEz Ikutu Hezkuntza Eskubideak
Ez Ikutu Hezkuntza Eskubideak
MARIJE AGUILLO
 
Lehendakariaren mezua - Gabon Zaharra 2014
Lehendakariaren mezua - Gabon Zaharra 2014Lehendakariaren mezua - Gabon Zaharra 2014
Lehendakariaren mezua - Gabon Zaharra 2014
Irekia - EJGV
 

Similaire à Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna" (20)

Gure Planeta Gure Etxea
Gure Planeta Gure EtxeaGure Planeta Gure Etxea
Gure Planeta Gure Etxea
 
Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022
Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022
Lauro Ikastolako 2030 Agenda-plana 2021-2022
 
Bake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza PlanaBake eta Bizikidetza Plana
Bake eta Bizikidetza Plana
 
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren ProposamenaBake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
Bake eta Bizikidetza Planaren Proposamena
 
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
Eusko Jaurlaritzaren Jarduera-Programa bizikidetza sustatzeko Euskadiko komun...
 
Europaren etorkizunaren inguruko ikuspegia
Europaren etorkizunaren inguruko ikuspegiaEuroparen etorkizunaren inguruko ikuspegia
Europaren etorkizunaren inguruko ikuspegia
 
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
Esparru-dokumentua, Eusko Jaurlaritzarena, modu partekatuan bideratzeko erref...
 
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatzaJasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
Jasangarritasun giltzarriak Euskadin. 2011.ko maiatza
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola eu
 
Bakeola eu
Bakeola euBakeola eu
Bakeola eu
 
Herri Ituna berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitz...
Herri Ituna berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitz...Herri Ituna berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitz...
Herri Ituna berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitz...
 
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategiaren lan dokumentua
 
Ez Ikutu Hezkuntza Eskubideak
Ez Ikutu Hezkuntza EskubideakEz Ikutu Hezkuntza Eskubideak
Ez Ikutu Hezkuntza Eskubideak
 
Lehendakariaren mezua - Gabon Zaharra 2014
Lehendakariaren mezua - Gabon Zaharra 2014Lehendakariaren mezua - Gabon Zaharra 2014
Lehendakariaren mezua - Gabon Zaharra 2014
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planaren zentzua laburbiltze...
 
Slideshare
SlideshareSlideshare
Slideshare
 
SESZ Itsasadarra txostena
SESZ Itsasadarra txostena SESZ Itsasadarra txostena
SESZ Itsasadarra txostena
 
PROZESUAREN LABURPENA
PROZESUAREN LABURPENAPROZESUAREN LABURPENA
PROZESUAREN LABURPENA
 
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana
2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana2017-2020rako  Bizikidetzaren eta Giza  Eskubideen Plana
2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana
 
Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023
 

Plus de EcoEuskadi 2020

Balance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander BotoBalance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander Boto
EcoEuskadi 2020
 
Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020
EcoEuskadi 2020
 
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo SostenibleGarapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
EcoEuskadi 2020
 
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
EcoEuskadi 2020
 
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
EcoEuskadi 2020
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
EcoEuskadi 2020
 
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
EcoEuskadi 2020
 
Consejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social VascoConsejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social Vasco
EcoEuskadi 2020
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
EcoEuskadi 2020
 
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
EcoEuskadi 2020
 
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
EcoEuskadi 2020
 
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
EcoEuskadi 2020
 
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
EcoEuskadi 2020
 
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
EcoEuskadi 2020
 
Conclusiones II Encuentros Participativos
Conclusiones II Encuentros ParticipativosConclusiones II Encuentros Participativos
Conclusiones II Encuentros Participativos
EcoEuskadi 2020
 

Plus de EcoEuskadi 2020 (20)

Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20Sombras y luces: Balance final de Río+20
Sombras y luces: Balance final de Río+20
 
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander BotoHechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
Hechos y cifras de Río+20 por Alexander Boto
 
Balance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander BotoBalance de Río+20 por Alexander Boto
Balance de Río+20 por Alexander Boto
 
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremosRío+20 Declaración Final: El futuro que queremos
Río+20 Declaración Final: El futuro que queremos
 
Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020Basque sustainable development strategy 2020
Basque sustainable development strategy 2020
 
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo SostenibleGarapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
Garapen Iraunkorraren Adierazleak / Indicadores de Desarrollo Sostenible
 
Partaidetza txostena
Partaidetza txostenaPartaidetza txostena
Partaidetza txostena
 
La participación deja huella
La participación deja huellaLa participación deja huella
La participación deja huella
 
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
Barómetro de sostenibilidad de Euskadi 2011
 
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroa
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztailaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia. 2011ko uztaila
 
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Julio 2011
 
Consejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social VascoConsejo Económico y Social Vasco
Consejo Económico y Social Vasco
 
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatzaEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiaren Zirriborroa. 2011ko maiatza
 
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
Borrador de la Estrategia de Desarrollo Sostenible de Euskadi 2020. Mayo 2011
 
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
Universidades - UPV/EHU Posgrado de Desarrollo Sostenible y Gestor de Agenda ...
 
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
IHOBE Talleres de Reflexión Definición de Visión y Líneas de Actuaciones en e...
 
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
Informe de participación online de Ecoeuskadi 2020 Mayo 2011
 
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
Conclusiones I Encuentros Participativos Enero 2011
 
Conclusiones II Encuentros Participativos
Conclusiones II Encuentros ParticipativosConclusiones II Encuentros Participativos
Conclusiones II Encuentros Participativos
 

Rio+20 amaierako deklarazioa: "Nahi dugun etorkizuna"

  • 1. Banak. mugatua Rio de Janeiro (Brasil) 2012ko ekainaren 21etik 22ra 10. gaia Konferentziaren amaierako dokumentua Nahi dugun etorkizuna I. Gure ikuspegi komuna 1. Guk, estatuburu, gobernuburu eta goi-mailako ordezkariok, Rio de Janeiron (Brasil) 2012ko ekainaren 20tik 22ra bitartean bilduta, gizarte zibilaren erabateko partaidetzarekin garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa berritzen dugu, bai eta gure planetarentzat eta oraingo zein etorkizuneko belaunaldientzat ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldetik jasangarria den etorkizuna sustatzearen aldekoa ere. 2. Txirotasuna errotik kentzea da munduak gaur egun duen arazorik handiena, eta garapen jasangarriaren ezinbesteko baldintza ere bai. Horri dagokionez, gizateria txirotasunetik eta gosetik urgentziaz liberatzeko erabaki irmoa dugu. 3. Horrenbestez, garapen jasangarria maila guztietan kontuan hartzea beharrezkoa dela aitortzen dugu, garapen horren alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak txertatuz, bai eta horien artean dauden loturak aitortuz ere; halaxe bakarrik lortuko dugu garapen jasangarria alderdi guztietan. 4. Txirotasuna errotik kentzea, jasangarriak ez diren modalitateak aldatzea eta ekoizpen- eta kontsumo-modalitate jasangarriak sustatzea garapen jasangarriaren helburu orokorrak eta ezinbesteko baldintzak direla aitortzen dugu, bai eta garapen ekonomiko eta sozialaren baliabide naturalen oinarria babestea eta antolatzea ere. Era berean, garapen jasangarria lortzea beharrezkoa dela berresten dugu, horretarako hazkunde iraunkorra, inklusiboa eta bidezkoa sustatuz, guztientzat aukera handiagoak sortuz, desberdintasunak murriztuz, oinarrizko bizitza-mailak hobetuz, bidezko garapen soziala eta inklusioa sustatuz, eta natur baliabideen eta ekosistemen antolaketa integratua eta jasangarria bultzatuz; besteak beste, garapen ekonomiko eta sozialerako zein giza garapenerako lagungarri izan dadin, eta, aldi berean, arazo berrien aurrean, ekosistemen kontserbazioa, birsorkuntza, berrezartzea eta erresilientzia errazteko. * 2012ko ekainaren 22an berriro argitaratuta arrazoi teknikoak direla kausa. 5. Nazioartean hitzartutako garapen-helburuak ahalik eta bizkorren lortzeko ahal dugun guztia egiteko konpromisoa berresten dugu, baita 2015erako milurteko garapen-helburuak erdiesteko ere. 6. Pertsonak garapen jasangarriaren erdigune direla aitortzen dugu, eta, horregatik, mundu zuzena, bidezkoa eta inklusiboa lortzeko ahalegina egiten dugu; halaber, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartzen dugu, hazkunde ekonomiko iraunkor eta inklusiboa, garapen soziala eta ingurumenaren babesa sustatzeko, guztiontzat izango baita onuragarri. 7. Oraindik ere Nazio Batuen Gutunaren asmoei eta printzipioei jarraitzen ditugula berresten dugu, nazioarteko zuzenbidea eta bere printzipioak erabat errespetatuz. 8. Halaber, askatasunaren, bakearen eta segurtasunaren garrantzia ere berresten dugu, baita giza eskubide guztien errespetua ere, horien artean: garapenerako eta bizi maila egokirako eskubidea, elikadurarakoa, zuzenbide-estaturakoa, generoen arteko berdintasunerakoa, emakumeen jabekuntzarakoa, eta garapenerako gizarte bidezkoak eta demokratikoak lortzeko konpromiso orokorra. 9. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren garrantzia berresten dugu, baita giza eskubideei eta nazioarteko zuzenbideari buruzko nazioarteko gainerako tresnena ere. Estatu guztiek, Nazio Batuen Gutunaren arabera, guztion giza eskubideak eta funtsezko askatasunak errespetatzeko, babesteko eta sustatzeko ardura dutela nabarmentzen dugu, arrazagatik, koloreagatik, sexuagatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik, iritzi politikoagatik edota bestelako arrazoiengatik bereizketarik egin gabe, baita jatorri nazional edo sozialagatik, gaitasun ekonomikoagatik, jaiotzagatik, ezgaitasunengatik edota bestelako arrazoiren batengatik bereizketarik
  • 2. egin gabe ere. 10. Demokrazia, gobernantza ona eta zuzenbide-estatua, maila nazionalean eta nazioartean, baita ingurune egoki bat ere, garapen jasangarriarentzat funtsezkoak direla aitortzen dugu, hazkunde ekonomiko iraunkor eta inklusiboa, garapen soziala, ingurumenaren babesa eta txirotasuna zein gosea errotik kentzea barne hartuta. Garapen jasangarriarekin lotutako helburuak lortzeko, erakunde eraginkorrak, gardenak, arduratsuak eta demokratikoak behar ditugula maila guztietan berresten dugu. 11. Nazioarteko lankidetza sendotzeko gure konpromisoa berresten dugu guztiontzako garapen jasangarriarekin lotutako arazoei aurre egiteko, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan. Horri dagokionez, egonkortasun ekonomikoa, hazkunde ekonomiko iraunkorra, ekitate sozialaren sustapena eta ingurumenaren babesa lortzeko beharra berresten dugu, aldi berean generoen arteko berdintasuna, emakumeen jabekuntza eta guztientzako aukera-berdintasuna handituta, baita umeen babesa, biziraupena eta garapena ere, harik eta haien potentzial handiena lortu arte, horretarako hezkuntza ere baliatuta. 12. Premiazko neurriak hartzea erabakitzen dugu garapen jasangarria lortzeko. Hortaz, garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa berritzen dugu; horretarako, orain arte egindako aurrerapenak eta garapen jasangarriari buruzko gailur nagusien emaitzak aplikatzeari dagokionez egiteko dagoena ebaluatuta eta zailtasun berriei aurre eginda. Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren gaiei heltzeko erabaki irmoa adierazten dugu; hau da, ekonomia berdea garapen jasangarriarekin loturik eta txirotasuna errotik kentzea, bai eta garapen jasangarrirako esparru instituzionala ere. 13. Garapen jasangarria lortzeko, aitortzen dugu ezinbestekoa dela gizakiek beren bizitzetan eta etorkizunean eragitea, erabakiak hartzean parte hartzea eta kezkak adierazteko aukera izatea. Garapen jasangarriak neurri zehatzak eta premiazkoak eskatzen dituela nabarmentzen dugu. Horretarako, aukera bakarra dago: pertsonen, gobernuen, gizarte zibilaren eta sektore pribatuaren arteko aliantza handia eratzea. II. Konpromiso politikoa berritzea A. Rioko Printzipioak eta aurreko ekintza-planak berrestea 14. Giza Ingurumenari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren Stockholmeko Adierazpena gogoratzen dugu, Stockholmen 1972ko ekainaren 16an onartua. 15. Ingurumenari eta Garapenari buruzko Rioko Adierazpenaren printzipio guztiak berresten ditugu, baita erantzukizun komun baino berezituen printzipioa ere, Rioko Adierazpenaren 7. printzipioan ezarritako moduan. 16. Honako hauek osotasunez aplikatzeko konpromisoa berresten dugu: Ingurumenari eta Garapenari buruzko Rioko Adierazpena, Agenda 21, Agenda 21 geroago gauzatzeko plana, Garapen Jasangarriari buruzko Munduko Gailurraren Erabakiak Aplikatzeko Plana (Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Plana) eta Garapen Jasangarriari buruzko Munduko Gailurraren Garapen Jasangarriari buruzko Johannesburgoko Adierazpena, garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikien garapen jasangarrirako Ekintza Programa (Barbadosko Ekintza Programa) eta Maurizioko Estrategia geroago garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikien garapen jasangarrirako Ekintza Programa. Halaber, hauek osotasunez aplikatzeko konpromisoa ere berresten dugu: 2011-2020 aldirako gutxien aurreratuta dauden herrialdeen aldeko ekintza programa (Istanbulgo Ekintza Programa), Almatyko Ekintza Programa (garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko herrialdeen behar berezien arreta, iraganbide- garraioaren arloko lankidetzarako munduko esparru berri baten barruan itsasbazterrik gabeko eta iraganbideko herrialdeentzat), Afrikako garapen-beharrei buruzko adierazpen politikoa, eta Afrika Garatzeko Aliantza Berria. Era berean, Nazio Batuen konferentzia eta gailur handi guztiek arlo ekonomikoan eta sozialean izandako emaitzei buruz ditugun konpromisoak gogoratzen ditugu, baita ingurumenaren alorrean izandakoak ere, hauek barne hartuta: Nazio Batuen Milurteko Adierazpena, 2005eko Munduko Gailurraren Amaierako Dokumentua, Garapenerako Finantzaketari buruzko Nazioarteko Konferentziaren Monterreyko Adostasuna, Garapenerako finantzaketari buruzko Dohako Adierazpena, Milurteko Garapen Helburuei buruzko Nazio Batuen Batzar Nagusiaren Goi Mailako Osoko Bilkuraren amaierako dokumentua, Populazioari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentziaren Ekintza Programa, eta Beijingeko Adierazpena eta Ekintza Plataforma. 17. Garapen jasangarria sustatzeko Rioko hiru Hitzarmenek garrantzi handia dutela aitortzen dugu,
  • 3. eta, horri dagokionez, alderdi guztiei honako hitzarmen hauen bidez hartutako konpromiso guztiak betetzeko eskatzen diegu: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmena eta Lehorte Larriak edo Basamortutzeak Jotako Herrialdeetako (bereziki Afrikako) Basamortutzearen aurkako Nazio Batuen Konbentzioa, dagozkien printzipioei eta xedapenei jarraiki. Halaber, alderdioi eskatzen zaie maila guztietan neurri eraginkorrak eta zehatzak har ditzatela eta nazioarteko lankidetza areagotu dezatela. 18. Garapen jasangarriaren agenda aurreratze aldera, erabaki irmoa dugu borondate politikoa indarberritzeko eta nazioarteko komunitatearen konpromiso maila handitzeko, horretarako nazioartean hitzartutako garapen-helburuak lortuta, milurteko garapen-helburuak barne. Era berean, 1992tik arlo ekonomikoan, sozialean eta ingurumenekoan nazioartean hitzartutako beste helburu garrantzitsu batzuekin ditugun konpromisoak ere berresten ditugu. Ondorioz, neurri zehatzak hartzea ebazten dugu, garapen jasangarriari buruzko konpromisoak azkarrago mamitu daitezen. B.Integrazioa, aplikazioa eta koherentzia sustatzea: orain arte lortutako aurrerapenen eta oraindik egin gabe dagoenaren ebaluazioa, garapen jasangarriari buruzko gailur nagusien emaitzen aplikazioari dagokionez; zailtasun berrien eta agertuko direnen irtenbidea 19. Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen 1992ko Konferentziatik igaro diren hogei urteotan, aitortzen dugu aurrerapenak ez direla maila berekoak izan, ezta garapen jasangarriari eta txirotasuna errotik kentzeari dagokienez ere. Aurreko konpromisoen aplikazioan aurrera egiteko beharra azpimarratzen dugu. Gainera, garatutako eta garatzeko bidean dauden herrialdeen arteko aldeak ezabatzeko aurrerapenak bizkortu egin behar direla aitortzen dugu, eta aukerak sortu eta baliatu behar direla ere bai, horretarako garapen jasangarria lortzeko hazkunde ekonomikoa eta dibertsifikazioa, garapen soziala eta ingurumenaren babesa sustatuta. Helburu horretarako, nabarmentzen dugu beharrezkoa dela oraindik ere ingurune egoki bat plano nazionalean zein nazioartekoan; era berean, etenik gabeko nazioarteko lankidetza indartua ere beharrezkoa da, bereziki finantzen, zorraren, merkataritzaren eta teknologia-transferentziaren arloetan –elkarrekin hitzartutakoaren arabera–, baita berrikuntzan, enpresa-espirituan, gaitasun-sorreran, gardentasunean eta kontuak ematean ere. Garapen jasangarria bilatzen duten eragileak eta interesdunak askotarikoak direla aitortzen dugu. Egoera horretan, adierazten dugu oraindik ere beharrezkoa dela herrialde guztien partaidetza osoa eta eraginkorra mundu mailako erabakiak hartzeko orduan, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeena. Aitortzen dugu 1992tik aurrerapenak ez direla nahikoa izan, eta eragozpenak egon direla garapen jasangarriaren hiru alderdiak integratzeko garaian; gainera, eragozpenok arriskuan jarri dute garapen jasangarria lortzeko herrialde guztien ahalmena –bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeena– finantza-, ekonomia-, elikadura- eta energia-krisi ugariek larriagotuta. Horri dagokionez, funtsezkoa da Ingurumenari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren emaitzekin dugun konpromisoan atzera ez egitea. Gainera, aitortzen dugu herrialde guztien egungo arazo nagusietako bat krisi ugariek gaur egun munduan duten eragina dela, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeena. 20. Biziki kezkagarri zaigu planeta honetan bost lagunetik bat –hau da, 1.000 milioi lagun baino gehiago– muturreko txirotasunean bizitzea oraindik, eta zazpitik bat –edo % 14– gaizki elikatuta egotea, osasun publikoko arazo batzuk oraindik ere mehatxu diren aldetik: pandemiak eta izurriteak, adibidez. Egoera horretan, giza segurtasunari buruz dauden eztabaidak gogoan hartzen ditugu Batzar Nagusian. 2050erako 9.000 milioi lagunetik gora biztanle izango dira planetan, eta horietatik bi heren hirietan biziko dira. Aurreikuspen hori kontuan izanda, garapen jasangarria lortzeko ahaleginak areagotu behar ditugula aitortzen dugu eta, bereziki, txirotasuna, gosea eta saihets daitezkeen eritasunak errotik kentzeko. 21. Aitortzen dugu garapen jasangarriaren arloko aurrerapen-adibideak hainbat mailatan egin direla: eskualdeetan, estatuetan, azpinazioetan eta tokian-tokian. Ikusi dugu garapen jasangarria lortzera bideratutako ahaleginak eskualdeetako, estatuetako eta azpinazioetako plan eta politiketan jaso dituztela, eta, Agenda 21 onartu zenetik, gobernuek garapen jasangarriaren aldeko konpromisoa handitu dutela legeen eta erakundeen bitartez zein nazioarteko, eskualdeko eta azpieskualdeko akordioak eta konpromisoak eginez eta aplikatuz. 22. Garatzeko bidean dauden herrialdeei laguntzea garrantzitsua dela berresten dugu, txirotasuna errotik kentzeko eta behartsuek eta egoera ahulean dauden pertsonek boterea har dezaten sustatzeko. Horretarako,
  • 4. besteak beste, aukeren aurreko oztopoak ezabatu behar dira, ekoizteko ahalmena handitu, nekazaritza jasangarria garatu, eta enplegu oso eta emankorra zein guztiontzako lan duina sustatu, baita politika sozial eraginkorrak ere. Era berean, babes sozialeko maila minimoak ere ezarri behar dira, betiere nazioartean hitzartutako garapen-helburuak lortzea xede hartuta, horien artean, milurteko garapen-helburuak. 23. Biziki kezkaturik gaude langabezia eta azpienplegu maila handiek jarraitzen dutelako, bereziki gazteen artean, eta, gazteen enpleguaren arazoari modu proaktiboz heltzeko, maila guztietan garapen jasangarriko estrategiak aplikatu behar direla adierazten dugu. Horri dagokionez, gazteei eta enpleguari buruzko mundu- estrategia bat eratzeko beharra aitortzen dugu, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) eginkizunean oinarriturik. 24. Klima-aldaketa sektoreen arteko krisialdi iraunkorra dela aitortzen dugu, eta kezka agertzen dugu klima- aldaketaren aurkako eraginen neurriak eta larritasunak herrialde guztietan eragiten baitute eta garapen jasangarria eta milurteko garapen-helburuak lortzeko guzti-guztien ahalmena ahultzen baitute, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeena; orobat, nazioen bideragarritasuna eta biziraupena ere jartzen dituzte arriskuan. Horrenbestez, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko premiazko neurri anbiziotsuak behar direla nabarmentzen dugu, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren printzipioekin eta xedapenekin bat etorriz. 25. Estatuei hertsiki eskatzen diegu ez hartzeko eta aplikatzeko nazioarteko zuzenbidearekin edo Nazio Batuen Gutunarekin bat ez datozen aldebakarreko neurri ekonomikoak, finantzarioak edo komertzialak, baldin eta erabateko garapen ekonomikoa eta soziala eragozten badute, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan. 26. Okupazio kolonial edo atzerritarraren pean bizi diren herrien determinazio askerako eskubidea erabat gauzatzeko oztopoak kentze aldera, neurri berriak eta ekintza eraginkorrak hartzeko konpromisoa berresten dugu, nazioarteko zuzenbidearekin bat (konpromiso hori Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean, 2005eko Munduko Gailurraren Amaierako Dokumentuan eta Milurteko Garapen Helburuei buruzko Batzar Nagusiaren Goi Mailako Osoko Bileraren Amaierako Dokumentuan adierazita dago); izan ere, oztopo horiek garapen ekonomiko eta sozialean eragin negatiboa dute, baita ingurumenean ere, eta bateraezinak dira gizakiaren duintasunarekin eta balioarekin; ondorioz, borrokatu eta ezabatu beharrekoak dira. 27. Nazio Batuen Gutunarekin bat etorriz, berresten dugu arestian aipatutakoa ez dela ulertuko estatuen lurraldetasunari edo independentzia politikoari kalte egiten dion edozer ekintza hartzea baimentzeko edo bultzatzeko moduan. 28. Neurri berriak eta ekintza eraginkorrak hartzea erabakitzen dugu, nazioarteko zuzenbidearekin bat etorriz, larrialdi humanitario konplexuko egoerak eragindako eremuetan eta terrorismoak eragindako eremuetan bizi diren pertsonen oztopoak eta eragozpenak deuseztatzeko, behar bereziei erantzuteko eta babesa sendotzeko. 29. Aitortzen dugu pertsona askok –behartsuek bereziki– ekosistemekiko mendetasun zuzena daukatela, biziraupenari, ongizate ekonomiko, sozial eta fisikoari, eta beren kultur ondareari dagokienez. Horregatik, funtsezkoa da enplegu eta diru-sarrera duinak sortzea bizi mailen arteko aldeak murrizteko, biztanleen beharrei hobeto erantzuteko, bizirik irauteko bitarteko eta praktika jasangarriak sustatzeko, eta natur baliabideak eta ekosistemak modu jasangarrian erabiltzeko. 30. Garapen jasangarriak prozesu inklusiboa izan behar duela azpimarratzen dugu, pertsonengan zentratutako prozesua, guztien onura eta parte-hartzea ahalbidetzen duena, gazteena eta umeena barne. Aitortzen dugu garrantzitsua dela generoen arteko berdintasuna eta emakumeek boterea hartzea, bai garapen jasangarrirako, bai gure etorkizun komunerako. Emakumeari ekonomian, gizartean eta erabaki politikoak hartzeko orduan parte hartzeko eta lidergoko eskubide-, sarbide- eta aukera-berdintasuna bermatzeko konpromisoak berresten ditugu. 31. Garapen jasangarria lortzeko herrialde bakoitzak bere zailtasunak dituela aitortzen dugu, eta egoerarik ahulenean dauden herrialdeek topatzen dituzten zailtasun bereziak azpimarratzen ditugu, bereziki Afrikako herrialdeek, gutxien aurreratuta dauden herrialdeek, garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko herrialdeek eta garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikiek topatzen dituztenak, baita diru-sarrera ertainak dituzten herrialdeen zailtasun espezifikoak ere. Gatazka-egoeran dauden herrialdeek ere arreta berezia behar dute. Garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikien egoera ahulari aurre egiteko neurri zehatzak eta premiazkoak hartzeko konpromisoa berresten dugu, besteak beste Barbadosko Ekintza Programa eta Maurizioko Estrategia etengabe aplikatuz; halaber, Barbadosko Ekintza Programa eta Maurizioko Estrategia aplikatuz lortutako
  • 5. bultzadari eusten eta garapen jasangarria lortzen laguntzeko, garatzeko bidean dauden uharte-estatu txikiek dituzten zailtasun larriei irtenbide berriak elkarrekin aurkitzeko urgentzia dagoela nabarmentzen dugu. 32. Istanbulgo Ekintza Programak garapen jasangarriaren arloan gutxien aurreratuta dauden herrialdeen lehentasunak nabarmentzen dituela berresten dugu, eta horiek gauzatzeko munduko aliantza berritu eta sendotu batentzako esparrua definitzen dela ere bai. Gutxien aurreratuta dauden herrialdeei laguntza emateko konpromisoa hartzen dugu Istanbulgo Ekintza Programa aplikatzeko, baita garapen jasangarria lortzeko jardueretarako ere. 33. Afrikari zein bere garapen-beharrei dagokienez, Nazio Batuen gailur eta konferentzia nagusietan aldez aurretik hitzartutako konpromisoen aplikazioari arreta handiagoa jarri behar zaiola aitortzen dugu. Ikusten dugu Afrikara bideratutako laguntza handitu egin dela azkeneko urteotan. Nolanahi ere, oraindik urruti gelditzen da aurretik hartutako konpromisoetatik. Nabarmentzen dugu garrantzitsua dela nazioarteko komunitateak laguntza ematea Afrikak garapen jasangarria lortzeko egindako ahaleginei. Horri dagokionez, beste behin ere, garapenaren arloan Afrikaren beharrei buruz nazioartean hartutako konpromisoak erabat betetzeko konpromisoa hartzen dugu, bereziki hauetan ageri direnak: Nazio Batuen Milurteko Adierazpena, Afrika Garatzeko Aliantza Berriari buruzko Nazio Batuen Adierazpena, Monterreyko Adostasuna, Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Plana eta 2005eko Munduko Gailurraren Amaierako Dokumentua, baita garapenaren arloan Afrikak dituen beharrei buruzko 2008ko adierazpen politikoa ere. 34. Aitortzen dugu garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko herrialdeek garapen jasangarria lortzeko muga larriak dituztela hiru alderdietan. Horri dagokionez, garatzeko bidean dauden itsasbazterrik gabeko herrialdeen behar bereziez eta herrialde horien zailtasunez arduratzeko konpromisoa berresten dugu, hartarako Almatyko Ekintza Programaren aldiaren erdialdeko azterketari buruzko adierazpenean ageri den Almatyko Ekintza Programa aplikatuta, osorik, egoki eta eraginkortasunez. 35. Diru-sarrera ertainak dituzten herrialdeek herritarren ongizatea hobetzeko egindako aurrerapenak aitortzen ditugu, baita txirotasuna errotik kentzeko, desberdintasunak murrizteko eta garapen-helburuak – milurteko garapen-helburuak barne– lortzeko lanean egindakoak ere; era berean, aitortzen ditugu alderdi ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak barne hartzen dituen garapen jasangarria modu zabalean lortzeko egindako lanak ere. Nazioarteko erkidegoak lan hori hainbat modutara lagundu beharko lukeela berresten dugu, herrialde horien beharrak eta barneko baliabideak erabiltzeko gaitasuna kontuan harturik. 36. Barne-produktu gordina osatzen duten aurrerapenak neurtzeko modu askotarikoagoak ezartzeko beharra aitortzen dugu, politikako erabakiak hobeto informatzeko. Horrekin loturik, Nazio Batuen Estatistika Batzordeari eskatzen diogu arlo horretan lan-programa abiarazteko, lehendik dauden ekimenetan oinarriturik eta Nazio Batuen sistemaren erakunde egokiei eta beste erakunde eskudun batzuei kontsulta egin ostean. 37. Lur planeta eta bertako ekosistemak geure etxea direla aitortzen dugu, baita «Ama Lurra» adierazpen komuna dela ere herrialde eta eskualde askotan; halaber, ohartzen gara herrialde batzuek garapen jasangarria sustatzeko testuinguruan naturaren eskubideak aitortzen dituztela. Erabat konbentziturik gaude erabat beharrezkoa dela naturarekin harmoniatsu izatea, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien behar ekonomikoen eta ingurumenekoen arteko bidezko oreka lortuko bada. 38. Garapen jasangarriaren ikuspegi globalak eta integratuak hartzeko eskatzen dugu, gizateria naturarekin harmonian biziaraziko dutenak eta lurreko ekosistemaren egoera eta osotasuna berrezartzeko neurriak harraraziko dituztenak. 39. Munduaren aniztasun naturala eta kulturala aitortzen dugu, baita kultura eta zibilizazio guztiek garapen jasangarria lagun dezaketela ere. C. Talde nagusien eta beste interesdun batzuen parte-hartzea 40. Gobernu- eta legegintza-organoek garapen jasangarria sustatzeko lanean duten funtsezko eginkizuna berresten dugu, maila guztietan. Tokiko eta azpinazioko mailan egindako ahaleginak eta aurrerapenak aitortzen ditugu, bai eta garapen jasangarria lortzeko agintaritza eta komunitate horien funtzioak duen garrantzia ere; izan ere, herritarrei eta interesdunei parte hartzeko aukera ematen diete eta garapen jasangarriren hiru dimentsioei buruzko beharrezko informazioa ematen diete, besteak beste. Horretaz gain, aitortzen dugu garrantzitsua dela erabakiak hartzeko ardura duten instantzia guztiek garapen jasangarriko politiken plangintzan eta aplikazioan parte hartzea. 41. Garapen jasangarria sustatzeko, azpimarratzen dugu beharrezkoa dela herritarrek parte hartzea eta
  • 6. informazioa eta prozedura judizial zein administratiboak eskura edukitzea. Garapen jasangarriak eskualdeko, nazioko eta azpinazioko agintari legegileen eta judizialen inplikazio produktiboa eta parte- hartze aktiboa behar ditu, bai eta talde nagusi guztienak ere: emakumeak, umeak eta gazteak, herri indigenak, gobernuz kanpoko erakundeak, tokiko agintariak, langileak eta sindikatuak, enpresak eta industria, zientzia- eta teknologia-komunitatea eta nekazariak, baita beste interesdun batzuk ere (hala nola tokiko erkidegoak, boluntarioen taldeak eta fundazioak, migratzaileak, familiak, adineko pertsonak eta ezinduak). Hori horrela izanik, erabakiak hartzen, planifikatzen eta garapen jasangarria maila guztietan sustatzen duten politikak eta programak aplikatzen laguntzen duten prozesuetan talde nagusiekin eta beste interesdun batzuekin elkarlan estuagoan aritzea erabakitzen dugu, egokia zer den aztertuta. Gizarte zibilaren eginkizuna aitortzen dugu, eta berresten dugu garrantzitsua dela gizarte zibileko kide guztiek garapen jasangarrian aktiboki parte hartzea sustatzea. Halaber, gizarte zibilaren partaidetza hobetzea informaziorako sarbidea zabaltzearen, gizarte zibilaren gaitasuna indartzearen eta ingurune egokia sortzearen mende dagoela aitortzen dugu, besteak beste. Gainera, informazioaren eta komunikazioen teknologiak gobernuen eta herritarren arteko informazio-jarioa errazten duela ere aitortzen dugu. Hori horrela izanik, ezinbestekoa da informazioaren eta komunikazioen teknologiarako sarbidea hobetzeko lan egitea, bereziki banda zabaleko sareetara eta zerbitzuetara sartzeko; orobat, arrail digitala desagerrarazi behar da, nazioarteko lankidetzak arlo horretan egindako ekarpena aitortuta. 42. Emakumeek garapen jasangarria lortzeko ekarpen handia egin dezaketela nabarmentzen dugu. Emakumeen lidergo-funtzioa aitortzen dugu, eta generoen arteko berdintasuna eta emakumearen jabekuntza sustatzea erabakitzen dugu, baita garapen jasangarriaren arloko politiketan, programetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan, maila guztietan, beren parte hartze osoa eta eraginkorra bermatzea ere. 43. Garapen jasangarria gauzatzeko sektore publiko eta pribatuaren parte-hartze aktiboa ezinbestekoa izango dela aitortzen dugu. Halaber, sektore pribatuaren parte-hartze aktiboak garapen jasangarria lortzen lagun dezakeela ere aitortzen dugu, baita sektore publikoaren eta pribatuaren arteko aliantzak eginez ere. Enpresei eta industriari garapen jasangarriko ekimenak sustatzea ahalbidetzen dieten politika- eta araudi-esparru nazionalak babesten ditugu, enpresen erantzukizun sozialaren garrantzia kontuan hartuta. Sektore pribatuari merkataritza-praktika arduratsuak hartzeko aholkatzen diogu, Nazio Batuen Munduko Hitzarmenak sustatutakoen antzekoak. 44. Enpresen jasangarritasunari buruzko txostenak aurkeztearen garrantzia aitortzen dugu, eta enpresak – bereziki burtsan kotizatzen duten sozietateak eta enpresa handiak– txostenak aurkezteko zikloan egokia denean jasangarritasunari buruzko informazioa jasotzera ere animatzen ditugu. Industria, gobernu interesdunak eta alderdi interesdun egokiak, Nazio Batuen sistemaren laguntzaz eta egokia denaren arabera, jardunbide egokien ereduak prestatzera animatzen ditugu, baita jasangarritasunari buruzko txostenak eranstearen aldeko neurriak hartzera ere, betiere lehendik dauden esparruen esperientziak kontuan hartuta eta garatzeko bidean dauden herrialdeen beharrei arreta berezia jarrita, baita gaitasuna sortzeko arloan ere. 45. Zientzia- eta teknologia-komunitateek garapen jasangarriari egindako ekarpen handia aitortzen dugu. Komunitate akademikoarekin, zientifikoarekin eta teknologikoarekin lan egiteko erabaki irmoa dugu, eta horien arteko elkarlana sustatzekoa ere bai, garatzeko bidean dauden herrialdeetan bereziki; izan ere, halaxe desagerraraziko da garatzeko bidean dauden herrialdeen eta garatutakoen arteko arrail teknologikoa, halaxe sendotuko da zientziaren eta politiken arteko lotura, eta halaxe sustatuko da nazioarteko lankidetza garapen jasangarriaren alorreko ikerketan. 46. Garapen jasangarria lortzeko herri indigenen partaidetza garrantzitsua dela nabarmentzen dugu. Era berean, aitortzen dugu garrantzitsua dela herri indigenen eskubideei buruzko Nazio Batuen Adierazpena, munduan, eskualdean, nazioan eta azpinazioan garapen jasangarriko estrategiak aplikatzeko testuinguruan. 47. Erabakiak hartzeko prozesuetan gazteen parte-hartze aktiboa garrantzitsua dela nabarmentzen dugu, aztertzen ditugun gaiek oraingo eta etorkizuneko belaunaldietan eragin sakona baitute; halaber, umeen eta gazteen ekarpena ezinbestekoa da garapen jasangarria lortzeko. Belaunaldien artean elkarrizketa eta elkartasuna sustatzeko beharra ere aitortzen dugu, haien iritziak aitortuz. 48. Langileen eta sindikatuen parte-hartzea garrantzitsua dela ere nabarmentzen dugu garapen jasangarria sustatzeko. Langileen ordezkari gisa, sindikatuak oso garrantzitsuak dira garapen jasangarria lortzea errazteko, bereziki beren alderdi sozialari dagokionez. Jasangarritasunaren arloko informazioa, hezkuntza eta gaikuntza funtsezkoak dira maila guztietan, baita lantokian ere, langileek eta sindikatuek garapen jasangarria are gehiago lagun dezaten.
  • 7. 49. Nekazariek, nekazari txikiek eta artisau-arrantzaleek, artzainek eta basoginek garapen jasangarrian nabarmen lagun dezakete ingurumen aldetik arrazionalak diren, elikagaien segurtasuna eta behartsuen bizi-baldintzak hobetzen dituzten, eta ekoizpen eta hazkunde ekonomiko jasangarria bultzatzen duten ekoizpen-jardueren bitartez. 50. Gobernuz kanpoko erakundeek, beren esperientzia askotariko eta errotuari zein gaitasun tekniko eta ahalmenari esker, garapen jasangarria sustatzeko egin ditzaketen eta egiten dituzten ekarpen baliotsuez ohartzen gara, bereziki informazioa eta ezagutzak trukatzeko, aztertzeko, elkarrizketa sustatzeko eta garapen jasangarria gauzatzeko arloetan. 51. Nazio Batuek garapen jasangarriaren agenda sustatzen funtsezko eginkizuna dutela aitortzen dugu. Alde horretatik, nazioarteko beste erakunde egoki batzuen ekarpenak ere aitortzen ditugu (nazioarteko finantza-erakundeak eta alde askotako garapeneko bankuak), eta horien arteko eta Nazio Batuekiko lankidetzaren garrantzia nabarmentzen dugu, dagozkien agintaldien esparruan, garapen jasangarrirako baliabideak lortzeko egindako lana aitortuta. 52. Rio de Janeiron 1992an garapen jasangarriaren alde abiarazitako munduko aliantza biziberritzeko konpromisoa hartzen dugu. Garapen jasangarria bilatzeko gure elkarlanari bultzada berritua emateko beharra aitortzen dugu, eta talde nagusiekin eta beste interesdun batzuekin elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen dugu aplikazioaren desfaseak ezabatzeko. III. Ekonomia berdea garapen jasangarriaren eta pobrezia errotik kentzearen testuinguruan 53. Herrialde bakoitzak, gorabehera eta lehentasun nazionalen arabera, garapen jasangarria hiru alderdietan lortzeko ikuspegi, eredu eta tresna ezberdinak dituela adierazten dugu; garapen jasangarria da, finean, gure helburu nagusia. Hori horrela izanik, garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko, ekonomia berdea eskuragarri ditugun tresna garrantzitsuenetako bat dela deritzogu, eta alternatibak eskain ditzakeela politikak formulatzeko orduan; halere, ez litzake arau zurrun multzo bat izan beharko. Ekonomia berdeak txirotasuna errotik kentzen eta hazkunde ekonomiko jasangarria lortzen lagundu beharko luke, gizarteratzea handituz, giza ongizatea hobetuz, eta guztiontzako enplegu eta lan duinerako aukerak sortuz, guztia ere lurreko ekosistemen funtzionamendu osasungarriari eutsita. 54. Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko lanean, ekonomia berdearen politikek Rioko Printzipio guztiak, Agenda 21 eta Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Plana jarraitu behar dituztela adierazten dugu; horietara egokitu behar dira, eta nazioartean egoki hitzartutako garapen-helburuak lortzen lagundu behar dute, baita milurteko garapen-helburuak erdiesten ere. 55. Ekonomia berdearen politikek garapen jasangarria eta pobrezia errotik kentzea lortzeko hauxe egin beharko dutela adierazten dugu: a) Nazioarteko zuzenbidearekin bateragarri izan. Herrialde bakoitzaren natur baliabideen gaineko subiranotasun nazionala errespetatu, egoera, helburuak, erantzukizunak, lehentasunak eta jarduteko marjina kontuan hartuta, garapen jasangarriaren hiru alderdiei dagokienez.Ingurune egoki baten eta maila guztietan egoki funtzionatzen duten erakundeen babesa eduki, gobernuei lidergo-eginkizuna emanda eta interesdun egoki guztiek parte hartuta, baita gizarte zibilak ere. b) Hazkunde ekonomiko eutsia eta inklusiboa sustatu, berrikuntza bultzatu, guztientzako aukerak, onurak eta jabekuntza eskaini, eta giza eskubideak errespetatu. c) Garatzeko bidean dauden herrialdeen beharrak kontuan hartu, bereziki egoera berezietan dauden herrialdeenak. d) Nazioarteko lankidetza sendotu; horren barruan sartzen da finantza-baliabideak hornitzea eta teknologia transferitzea garatzeko bidean dauden herrialdeei, baita horien gaitasuna sendotzea ere. e) Garapen eta finantzaketarako laguntza ofizialari justifikatu gabeko baldintzak ez ezartzea lortu. f) Bereizkeriarako medio arbitrario edo ezin justifikatuzkoa ez izan, ezta nazioarteko merkataritzaren murrizketa ezkutua ere; herrialde inportatzailearen jurisdikzio-esparrutik kanpoko ingurumen-erronkei aurre egiteko alde bakarreko neurriak hartzea saihestu, eta nazioz haraindiko edo munduko ingurumen-arazoak konpontzera zuzendutako ingurumen-neurriak, ahal den neurrian, nazioarteko adostasunean oinarritu daitezen
  • 8. bermatu. g) Garatutako herrialdeen eta garatzeko bidean dauden herrialdeen arteko arrail teknologikoa desagerrarazten lagundu, eta garatzeko bidean dauden herrialdeen mendetasun teknologikoa murriztu, neurri egoki guztiak hartuta. j) Herri indigenen eta haien komunitateen, tokiko beste komunitate tradizional batzuen eta gutxiengo etnikoen ongizatea hobetu, haien nortasuna, kultura eta interesak aitortuta eta lagunduta; haien kultur ondarea, praktikak eta ezagutza tradizionalak arriskuan jartzea saihestu, txirotasuna errotik kentzen laguntzen duten merkatura bideratu gabeko ikuspegiak zainduta eta errespetatuta. k) Emakumeen, umeen, gazteen, ezinduen, nekazari txikien, iraupeneko nekazarien, arrantzaleen eta enpresa txiki eta ertainetan lan egiten dutenen ongizatea hobetu, eta behartsuen eta talde ahulen bizi-baldintzak eta jabekuntza hobetu, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan. l) Emakumeen eta gizonen potentziala ahalik eta gehien baliatu, eta ekarpena berdintasuneko baldintzetan egitea bermatu. m) Garatzeko bidean dauden herrialdeetan txirotasuna errotik kentzen laguntzen duten ekoizpen- jarduerak sustatu. n) Desberdintasunak eragiten dituzten kezkei kasu egin, eta gizarteratzea sustatu, babes sozialeko maila minimoak barne. o) Kontsumo- eta ekoizpen-modalitate jasangarriak sustatu. p) Txirotasuna eta desberdintasuna gainditzeko ahaleginean ez etsi, garapenaren ikuspegi inklusiboak eta bidezkoak hartuz. 56. Garapen jasangarriranzko bidean ekonomia berdearen politikak aplikatu nahi dituzten herrialdeen lana eginkizun komuna dela uste dugu, eta herrialde bakoitzari ikuspegi egokia hautatzeko aukera aitortzen diogu, betiere garapen jasangarriaren arloko plan, estrategia eta lehentasun nazionalei jarraiki. 57. Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko lanean ekonomia berdeak natur baliabideak modu jasangarri batez kudeatzeko gaitasuna hobetuko duela uste dugu; era horretan, ingurumenaren aurkako ondorioak gutxiago izango dira, baliabideen aprobetxamendua hobea izango da, eta hondakinak murriztuko dira. 58. Ekoizpen eta kontsumoko ezin eutsizko modalitateekin lotuta, aitortzen dugu oraindik ere funtsezkoa dela premiazko neurriak hartzea horrelakoak gertatzen direnean, guztia ere ingurumenaren jasangarritasunaz arduratzeko, aniztasun biologikoa eta ekosistemak kontserbatzea eta modu jasangarrian erabiltzea sustatzeko, natur baliabideak birsortzeko, eta mundu-hazkunde inklusiboa eta bidezkoa sustatzeko. 59. Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko, ekonomia berdearen politikak ezartzeko hausnartzera animatzen ditugu herrialde guztiak; era horretan, hazkunde ekonomiko eta enplegu-sorrera etengabeak, inklusiboak eta bidezkoak bultzatzen saiatzeko, bereziki emakume, gazte eta behartsuentzat. Horri dagokionez, ohartzen gara garrantzitsua dela langileek beharrezko ezagutza teknikoak eskura ditzaten bermatzea, baita hezkuntzaren bidez eta gaitasuna sortuz ere; orobat, garrantzitsua da beharrezko gizarte- eta osasun-babesa jasotzea ere. Horri dagokionez, interesdun guztiak animatzen ditugu egokia den bezala laguntzera, enpresak eta industria barne. Gobernuak, enplegu arloko joerei, bilakaerari eta murrizketei dagokienez, ezagutza eta gaitasun estatistikoa hobetzera animatzen ditugu, bai eta estatistika nazionaletan beharrezko datuak eranstera ere, Nazio Batuen eskudun erakundeen laguntzaz eta beren aginduei jarraiki. 60. Gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-faktore guztiak ebaluatzea garrantzitsua dela aitortzen dugu, eta erabakiak hartzeko prozesuan txertatzera animatzen dugu, betiere egoera eta baldintza nazionalek ahalbidetzen badute. Aitortzen dugu garrantzitsua izango dela aukerak eta erronkak kontuan hartzea, baita garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko ekonomia berdearen politikek dituzten kostuak eta onurak aintzat hartzea ere; hartarako, ahalik eta datu eta analisi zientifiko onenak erabiliko dira. Aitortzen dugu estatuetan hartutako neurriek (neurri arautzaileak, borondatezkoak eta bestelakoak barne), nazioarteko hitzarmenen barruan hartutako betebeharrekin batera, garapen jasangarria sustatu ahal dezaketela, bai eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko ekonomia berdea sustatu ere. Gizarte-politikak garapen jasangarria sustatzeko funtsezkoak direla berresten dugu. 61. Aitortzen dugu interesdun guztien parte-hartzea eta aliantzak, harreman-sareak eta horien arteko esperientzia-trukeak lagungarri izan daitezkeela maila guztietan, herrialdeentzat garapen jasangarriko politika egokiak eratzen elkarrengandik ikasteko, ekonomia berdeko politikak barne. Herrialde batzuek, baita garatzeko
  • 9. bidean dauden herrialdeek ere, garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko ekonomia berdeko politikak ikuspegi inklusiboz hartzen izandako esperientzia positiboez ohartzen gara, eta onespen handiz hartzen ditugu garapen jasangarriaren esparruetako esperientzien borondatezko trukea zein gaitasun-sorrera. 62. Komunikazioaren teknologiek, konexioko teknologiek eta aplikazio berritzaileek barne, garapen jasangarriaren alde ezagutzen trukea, elkarlan teknikoa eta gaitasuna sortzea sustatzeko zer-nolako gaitasuna duten aitortzen dugu. Teknologia eta aplikazio horiek gaitasuna sor dezakete, eta garapen jasangarriaren esparruetan esperientzien eta ezagutzen trukea erraz dezakete modu ireki eta gardenean. 63. Finantzaketa, teknologia, gaitasun-sorrera eta garapen jasangarriko politiken arloko behar nazionalak (garapen jasangarriaren eta txirotasuna errotik kentzeko testuinguruko ekonomia berdea barne) lotzearen garrantzia aitortuta, Nazio Batuen sistemari ondoko hauei dagokienez koordinazio eta informazioko eginkizunak gauzatzeko eskatzen diogu, betiere emaileekin eta nazioarteko erakunde egokiekin elkarlanean eta interesdunek eskatuta: a) Interesa duten herrialdeei eskatutako laguntza ondoen eman diezaioketen kideak esleitzea. b) Garapen jasangarriaren eta txirotasuna errotik kentzeko testuinguruan ekonomia berdeko politikak maila guztietan aplikatzeko tresnak edo jardunbide egokiak. c) Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko ekonomia berdearen politiken eredu edo adibide onak. d) Garapen jasangarria eta pobrezia errotik kentzea lortzeko lanean, ekonomia berdeari buruzko politikak ebaluatzeko metodologiak. e) Horretan laguntzen duten plataformak, berriak edo lehendik daudenak. 64. Nabarmentzen dugu garrantzitsua dela gobernuek lidergoa izatea politikak eta estrategiak formulatzeko garaian, prozesu inklusibo eta gardenen bidez. Halaber, ohartzen gara hainbat herrialdek zer-nolako ahalegina egin duten garapen jasangarriaren alde ekonomia berdeko estrategiak eta politika nazionalak prestatzeko prozesuak dagoeneko abiarazita dauzkaten aldetik, horien artean garatzeko bidean dauden herrialdeak ere bai. 65. Garatzeko bidean dauden herrialdeak, eta, bereziki gutxien aurreratuta daudenak, lagun ditzatela eskatzen diegu dagokien kideei; hau da, Nazio Batuen eskualde-batzordeei, Nazio Batuen erakunde eta organoei, gobernuen arteko eta eskualdeetako beste erakunde eskudun batzuei, nazioarteko finantza-erakundeei eta garapen jasangarriarekin inplikatutako talde nagusiei, guztia ere sinatutako aginduekin bat etorririk, garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea erdiesteko ekonomia berdearen politiken bitartez, besteak beste. 66. Enpresei eta industriari eskatzen diegu, besteak beste, garapen jasangarria laguntzeko eta ekonomia berdeko politikak barne hartzen dituzten jasangarritasuneko estrategiak formulatzeko, egokia denaren arabera eta legedi nazionalari jarraiki. 67. Kooperatibek eta mikroenpresek gizarteratzen eta txirotasuna murrizten laguntzeko duten eginkizuna aitortzen dugu, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan. 68. Lehendik dauden aliantzak eta berriak, baita sektore publiko eta pribatuaren arteko aliantzak ere, egokia denean fondo publikoak mobilizatzera animatzen ditugu, sektore pribatuak osatuta, tokiko komunitateen eta indigenen interesak kontuan harturik. Alde horretatik, gobernuek garapen jasangarriko ekimenak lagundu beharko lituzkete, baita sektore pribatuaren ekarpena sustatuz ere, garapen jasangarriaren eta txirotasuna errotik kentzeko testuinguruan ekonomia berdeko politikak babestearren. 69. Teknologiaren eginkizun berezia eta berrikuntza sustatzearen garrantzia aitortzen ditugu, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan. Gobernuei, egokia denaren arabera, ingurumenaren aldetik arrazoizkoa den teknologia, ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzeko esparru egokiak sortzeko eskatzen diegu, guztia ere ekonomia berdea babesteko ere garapen jasangarriaren eta txirotasuna errotik kentzeko testuinguruan. 70. Garatzeko bidean dauden herrialdeei teknologia transferitzearen garrantzia azpimarratzen dugu, eta teknologia-transferentziaren, finantzaketaren, informaziorako sarbidearen eta jabetza intelektualeko eskubideen arloko xedapenak gogoratzen ditugu (Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean hitzartuta). Hori guztia bereziki ingurumenaren aldetik arrazoizkoak diren teknologietarako eta dagozkien ezagutza espezializatuetarako sarbidea sustatzeko, errazteko eta finantzatzeko, dagokion moduaren arabera; baita teknologia horiek garatzea, transferitzea eta hedaraztea ere, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeei eta trantsizioko ekonomiak dituzten herrialdeei, betiere aldeko baldintzetan edota mesedeko eta lehentasunezkoetan, elkarrekin hitzartutakoaren arabera. Halaber, ohartzen gara Johannesburgoko Erabakien
  • 10. Aplikazio Plana onartu zenetik kontu horien gainean izandako eztabaiden eta akordioen ondorengo bilakaeraz ere. 71. Garapen jasangarria eta txirotasuna errotik kentzea lortzeko helburuarekin ekonomia berdearen politikak hartzeko prest dauden garabideko herrialdeen ahaleginak lagundu beharrekoak direla aitortzen dugu; hain zuzen, laguntza teknikoa eta teknologikoa eman behar zaie. IV. Garapen jasangarria lortzeko esparru instituzionala 72. Garapen jasangarriaren hiru alderdiak sendotzeaGarapen jasangarria lortzeko esparru instituzionala sendotzearen garrantzia azpimarratzen dugu, oraingo eta etorkizuneko erronkei modu koherente eta eraginkorrean erantzuteko eta garapen jasangarriaren agenda gauzatzean agertzen diren hutsuneak murrizteko. Garapen jasangarria lortzeko esparru instituzionalak garapen jasangarriaren hiru alderdiak modu orekatuan integratu beharko lituzke, bai eta neurrien aplikazioa hobetu ere; besteak beste, koherentzia sendotuz, jarduerak koordinatuz, ahaleginak bikoiztea saihestuz eta garapen jasangarria lortzean egindako aurrerapenak aztertuz. Halaber, esparru horrek inklusiboa, gardena eta eraginkorra izan beharko lukeela berresten dugu, eta irtenbide komunak aurkitu beharko lituzkeela garapen jasangarriarekin lotutako munduko arazoentzat. 73. Garapen jasangarria sustatzeko, aitortzen dugu funtsezkoa dela tokiko, azpinazioko, nazioko, eskualdeko eta munduko gobernantza eraginkorra izatea eta guztion iritziak eta interesak ordezkatzea. Garapen jasangarria lortzeko esparru instituzionala sendotzeak eta eraberritzeak ez luke xede izan beharko, garapen jasangarria lortzeko bide baizik. Aitortzen dugu nazioarteko esparru instituzional hobe eta eraginkorrago batek Rioko Printzipioekin bateragarri izan beharko lukeela; halaber, Agenda 21, Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Plana eta garapen jasangarrirako esparru instituzionalaren gaineko helburuak izan beharko lituzke oinarri; Nazio Batuen konferentzietan eta gailurretan hartutako konpromisoak betetzen lagundu beharko luke ekonomiarekin, gizartearekin eta ingurumenarekin lotutako alderdietan, baita haiekin lotutako gainerako esferetan ere, eta garatzeko bidean dauden herrialdeen lehentasun nazionalak hartu beharko lituzke kontuan, bai eta garatzeko estrategiak eta lehentasunak ere. Horrenbestez, garapen jasangarrirako esparru instituzionala indartzea erabaki dugu. Hauexek izango dira, besteak beste, egitekoak: a) Garapen jasangarriaren hiru alderdiak modu orekatuan integratzea sustatuko du. b) Emaitzak lortzera orientaturiko ikuspegian oinarrituko da, sektoreen arteko beharrezko kontu guztiak aintzat hartuta, garapen jasangarria garatzen laguntzeko xedez. c) Funtsezko kontuen eta arazoen arteko loturen garrantzia nabarmenduko du, bai eta beharrezko maila guztietan ikuspegi sistematiko batez aurre egiteko beharra ere. d) Koherentzia hobetu, zatiketa eta bikoizketa murriztu eta, eraginkortasuna, efikazia eta gardentasuna handituko ditu; aldi berean, koordinazioa eta lankidetza ere sendotuko ditu. e) Herrialde guztiek erabakiak hartzeko prozesuetan partaidetza osoa eta eraginkorra izatea sustatuko du. f) Goi-mailako agintari politikoak erakarri, arau-orientabideak eman, eta neurri zehatzak identifikatuko ditu garapen jasangarriaren planen aplikazioa sustatzeko, bereziki irakaspen eta esperientzien borondatezko trukearen bidez. g) Zientziaren eta politiken arteko lotura sustatuko du ebaluazio zientifiko inklusiboen bidez (gardenak eta probetan oinarrituak), eta garapen jasangarriaren hiru alderdiekin lotutako esferetan datu fidagarriak eta egokiak eskura jarriko ditu, dauden mekanismoak erabilita, hala dagokionean; horri dagokionez, herrialde guztiek garapen jasangarrirako nazioarteko prozesuetan parte hartzea indartuko du, baita gaitasuna sustatzeko jardueretan ere, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeen alde, batez ere ikuskatzeko eta ebaluatzeko jarduerak bere kabuz egin ahal izan ditzaten. h) Gizarte zibilak eta beste interesdun egoki batzuek gaiaren inguruko nazioarteko foro egokietan eraginkortasunez parte hartzea areagotuko du eta, horri dagokionez, garapen jasangarriko planen aplikazioan gardentasuna eta herritarren zein elkarteen partaidetza zabala sustatuko ditu. i) Garapen jasangarriaren arloan hartutako konpromiso guztiak –exekuzio-bideekin lotutakoak barne– betetzearekin lotutako aurrerapenen azterketa eta ebaluazioa sustatuko ditu.
  • 11. A. Garapen jasangarrirako gobernu arteko mekanismoak indartzea 74. Aitortzen dugu biziki garrantzitsua dela alde askotako sistema eraginkor, inklusibo, garden, eraberritu eta indartu bat edukitzea, garapen jasangarria oztopatzen duten munduko premiazko arazoei hobeto heltzeko; guztia ere Nazio Batuen unibertsaltasuna eta funtsezko eginkizuna aitortuta, eta Nazio Batuen sistemaren efikazia eta eraginkortasuna sustatzeko eta indartzeko gure konpromisoa berretsita. 75. Nazio Batuen erakunde guztietan koherentzia eta koordinazioa indartzeko beharra azpimarratzen dugu, baita estatu kideei kontuak behar bezala ematekoa ere, esate baterako: txostenen aurkezpenaren koherentzia handituta eta Nazio Batuen sisteman garapen jasangarriaren hiru alderdien integrazioan aurrera egiteko ezarritako erakundeen arteko estrategien eta mekanismoen esparruan hasitako lankidetza- ahalegina areagotuta, eta erakundeen, fondoen eta programen artean informazioa trukatuz, baita nazioarteko finantza-erakundeekin eta egoki diren gainerako erakundeekin ere (Munduko Merkataritza Erakundea – MME), betiere dagozkien aginduak kontuan hartuta. 76. Garapen jasangarrirako esparru instituzionala hobetzeko eta haren eraginkortasuna handitzeko beharra azpimarratzen dugu; halaber, esparrua beharrezko eginkizun espezifikoen eta dagozkion aginduen arabera zuzendu beharko litzateke, oraingo sistemaren akatsak konpontzen saiatuta, egokiak diren ondorio guztiak kontuan hartuta, sinergiak eta koherentzia sustatuta, bikoizketa saihesten saiatuta eta Nazio Batuen sisteman beharrezko ez diren gainjartzeak ezabatzen ahaleginduta, baita administrazio- kargak murriztuta eta dauden mekanismoak baliatuta ere. Batzar Nagusia 77. Batzar Nagusiak nazioarteko komunitatearentzat mundu mailako interesa duten gaien gainean dituen eginkizuna eta agintea berresten ditugu. 78. Halaber, Batzar Nagusiak duen funtsezko eginkizuna ere berresten dugu, eztabaidatzeko, politikak hartzeko eta ordezkatzeko Nazio Batuen organo nagusia den aldetik. Hori horrela izanik, batzarrari garapen jasangarria integratzen jarraitzeko eskatzen diogu, Nazio Batuen jardueren esparru orokorraren funtsezko elementu gisa; era berean, eskatzen diogu programak egitean garapen jasangarriaren gaia egoki lantzeko, baita aldian-aldian goi-mailako elkarrizketak antolatuta ere. Ekonomia eta Gizarte Kontseilua 79. Ekonomia eta Gizarte Kontseilua garapen ekonomiko eta sozialari buruzko politikak aztertzeko, politikei buruz hitz egiteko eta gomendioak egiteko organo nagusia dela berresten dugu, baita milurteko garapen- helburuak jarraitzekoa ere; halaber, Nazio Batuen sistemaren jarduerak koordinatzeko eta kontseiluaren organo subsidiarioak –bereziki batzorde organikoak– ikuskatzeko funtsezko mekanismoa ere bada, bai eta Agenda 21en gauzapena sustatzekoa ere sistemaren koherentzia eta koordinazioa indartuz. Kontseiluak funts, programa eta organismo espezializatuen koordinazio orokorrean betetzen duen eginkizun garrantzitsua ere berresten dugu; izan ere, horien arteko koherentzia bermatzen du, eta aginduen zein jardueren bikoizketa saihesten. 80. Ekonomia eta Gizarte Kontseilua indartzeko konpromisoa hartzen dugu, gutunak ematen duen aginduaren esparruan; izan ere, huraxe da Nazio Batuen konferentzian eta gailur handietan ekonomiarekin, gizartearekin, ingurumenarekin eta tankerako auziekin lotutako alorretan hartutako erabakien jarraipen integratu eta koordinatua egiteaz arduratzen den organo nagusia. Halaber, aitortzen dugu garapen jasangarriaren hiru alderdiak modu orekatuan integratzen lagun dezakeela. Interes biziarekin itxaroten dugu Ekonomia eta Gizarte Kontseilua indartzeari buruzko Batzar Nagusiaren 61/16 Ebazpenaren aplikazioaren azterketa. Goi-mailako foro politikoa 81. Goi-mailako foro politiko unibertsala eta gobernuen artekoa ezartzea erabaki dugu; Garapen Jasangarriari buruzko Batzordearen partaidetza inklusiboaren indarguneak, esperientziak, baliabideak eta modalitateak baliatu behar ditu. Ondoren, garai bateko batzordearen tokia hartuko du. Goi-mailako foro politikoak garapen jasangarrirako planen aplikazioa zainduko du; halaber, egituren, organoen eta erakundeen arteko zereginen gainjartzea modu eraginkorrean saihestu beharko luke kostuen arabera. 82. Goi-mailako foroaren egiteko posibleak: a) Garapen jasangarrirako lidergo politikoa, orientazioa eta gomendioak eskaintzea. b) Garapen jasangarriaren hiru alderdien integrazioa hobetzea, modu globalean eta sektore-artekoan
  • 12. maila guztietan. c) Plataforma dinamikoa eskaintzea aldizkako elkarrizketa baterako eta garapen jasangarria sustatzen duten programak ebaluatzeko eta egiteko. d) Agenda espezifikoa, dinamikoa eta ekintzara bideratua edukitzea, garapen jasangarriarekin lotutako arazo berriak behar bezala kontuan hartzen dituena. e) Agenda 21ean, Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean, Barbadoseko Ekintza Programan eta Maurizioko Estrategian adierazitako garapen jasangarriko konpromisoak jarraitzea eta aztertzea, baita konferentzia honetako erabakiak ere. Halaber, egoki denean, Nazio Batuen beste gailur eta konferentzia batzuetakoen segimendua eta azterketa ere egingo da, baita Gutxien aurreratuta dauden herrialdeei buruzko Nazio Batuen Laugarren Konferentzian hartutakoena ere (erabakiak aplikatzeko dagozkien bitartekoena barne). f) Sistema osoan Nazio Batuen erakundeen, funtsen eta programen goi-mailako partaidetza bultzatzea, eta, hala dagokionean, finantzako eta merkataritzako alde anitzeko beste erakunde batzuk eta hitzarmenak direla-eta sortutako organoak parte hartzera gonbidatzea, betiere dagozkien aginduen esparruan eta Nazio Batuen arauei eta xedapenei jarraiki. g) Garapen jasangarrirako politiken eta programen lankidetza eta koordinazioa hobetzea Nazio Batuen sisteman. h) Gardentasuna eta burutzapena sustatzea, talde nagusien eta nazioartean egoki diren beste talde interesdun batzuen kontsulta-funtzioa eta partaidetza are gehiago hobetuta, guztia ere horien ezagutza espezializatuak hobeto erabiltzeko, eta, aldi berean, deliberazioen gobernuen arteko izaerari eutsita. i) Garapen jasangarrirako neurriak aplikatzearekin lotutako jardunbide hobeen eta esperientzien trukea sustatzea eta, borondatez, esperientzien trukea erraztea, arrakastak, erronkak eta hartutako esperientzia barne hartuta. j) Garapen jasangarrirako politiken koherentzia eta koordinazioa sustatzea sistema osoan. k) Zientziaren eta politiken arteko lotura indartzea, dokumentazioa aztertuta; sakabanatuta dauden informazioa eta ebaluazioak bilduta, mundu mailako garapen jasangarriari buruzko txosten batean adibidez, eta dauden ebaluazioetatik abiatuta. l) Erabakiak hartzeko prozesua hobetzea maila guztietako probetan oinarrituta, eta garatzeko bidean dauden herrialdeetan datuak biltzeko eta aztertzeko gaitasuna sustatzeko egiten ari diren ahalegina indartzen laguntzea. 83. Batzar Nagusian negoziatzeko prozesu irekia, gardena eta inklusiboa abiaraztea erabakitzen dugu, goi- mailako foroaren egitura zehazteko eta haren antolaketa erabakitzeko helburuz, batzarraren 68. bilkura-aldiaren hasieran goi-mailako lehenengo foroa deitu ahal izateko. Halaber, garapen jasangarriaren aldeko belaunaldien arteko elkartasuna sustatzeko beharraz ohartzen gara, etorkizuneko belaunaldien beharrak kontuan hartuta, eta idazkari nagusiari gaiari buruzko txosten bat ere eskatuta. B. Ingurumen-zutabea garapen jasangarriaren testuinguruan 84. Garapen jasangarrirako esparru instituzionalean nazioarteko ingurumeneko gobernantza indartzeko beharra berresten dugu, garapen jasangarriaren ekonomia, gizarte eta ingurumen alderdiak modu orekatuan integratzeko eta Nazio Batuen sistema koordinatzeko. 85. Nazio Batuen Ingurumen Programaren (NBIP) eginkizuna indartzeko konpromisoa hartzen dugu, munduko ingurumen arloko aginpide nagusia den aldetik; izan ere, ingurumenaren aldeko munduko jarduerak finkatzen ditu, Nazio Batuen sisteman garapen jasangarriaren ingurumen-alderdiak modu koherente batez aplikatzea sustatzen du, eta mundu mailan ingurumenaren defendatzaile baimendu gisa jarduten du. NBIP ezarri zuen 1972ko abenduaren 15eko 2997 (XXVII) Ebazpena berresten dugu, baita haren agintea indartzen duten beste ebazpen batzuk ere; gauza bera NBIPren eginkizunari eta aginteari buruzko Nairobiko Adierazpenarekin (1997) eta Malmöko Ministerio Adierazpenarekin (2000) ere. Horri dagokionez, Batzar Nagusiari 67. bilkura-aldian NBIP indartzen eta modu honetan goratzen duen ebazpena onartzeko eskatzen diogu: a) NBIPren Administrazio Kontseiluaren osaera unibertsala ezarrita, baita kudeaketa eta estatu kideei erantzuteko eta kontuak emateko gaitasuna indartzeko beste neurri batzuk hartuta ere.
  • 13. b) NBIPri baliabide finantzario seguruak, egonkorrak eta nahikoak emanez, baita baliabide finantzario gehiago (Nazio Batuen aurrekontu arruntaren kontura) eta agintea bete ahal izateko borondatezko ekarpenak ere. c) NBIPren eragina eta gaitasuna handituz, Nazio Batuen sisteman bere koordinazio-agindua bete ahal izateko; hartarako, Nazio batuen koordinazio-organo nagusietan parte hartzea indartuko da, eta baliabideak emango zaizkio Nazio Batuen sistemak ingurumenarekin lotutako estrategiak eratzeko egindako ahalegina zuzen dezan. d) Zientziaren eta politiken arteko lotura sendoa sustatuz, horretarako indarreko nazioarteko tresnak, ebaluazioak, informazio-taldeak eta -sareak erabilita; baita Munduko Ingurumenaren Aurreikuspenak txostenak ere, informazioa eta ebaluazioak biltzeko eta, hala, erabakiak hartzen laguntzeko ezarritako prozesuetako bat diren aldetik. e) Frogetan oinarrituriko ingurumenari buruzko informazioa zabalduz eta partekatuz, eta herritarrak kontzientziatuz ingurumeneko funtsezko gaiei zein gai berriei buruz. f) Herrialdeen gaitasuna sustatuz, eta teknologiarako sarbidea lagunduz eta erraztuz. g) Nairobiko egoitzaren eginkizunak mailaka sendotuz eta eskualdeko presentzia indartuz, hala eskatzen duten herrialdeei ingurumen-politika nazionalak aplikatzen laguntzeko, betiere Nazio Batuen sistemako beste erakunde eskumendun batzuekin elkarlan estuan. h) Egokiak diren interesdun guztien partaidetza aktiboa bermatuz, horretarako jardunbide egokiak eta alde anitzeko beharrezko erakundeen ereduak erabilita, eta gardentasuna zein sozietate zibilaren partaidetza eraginkorra sustatzeko mekanismo berriak aztertuta. 86. Aitortzen dugu ingurumenari buruzko alde anitzeko erabakiek garapen jasangarriari ekarpen handia egin diotela. Produktu kimikoei eta hondakinei buruzko hiru hitzarmenen arteko sinergiak hobetzeko hasitako lana aitortzen dugu (Nazioartean mugaz gaindiko mugimenduak kontrolatzeari eta hondakin arriskutsuak ezabatzeari buruzko Basileako hitzarmena, Nazioarteko merkataritzan balia daitezkeen plagizidei eta produktu kimiko arriskutsuei buruzko Rotterdamango hitzarmena, eta kutsatzaile organiko iraunkorrei buruzko Stockholmeko hitzarmena). Ingurumenari buruzko alde anitzeko akordioetako alderdiei eskatzen diegu gai horiekin eta beste batzuekin lotutako beste neurri batzuk hartzeko, hala dagokionean, maila guztietan politiken koherentzia sustatzeko, eraginkortasuna hobetzeko, beharrezko ez diren gainjartzeak eta bikoizketak murrizteko eta akordioen arteko koordinazioa eta lankidetza hobetzeko (bereziki Rioko hitzarmenaren eta bi konbentzioen artekoa), baita Nazio Batuek lekuan bertan duten sistemarekin ere. 87. Lurraren ingurune aldakorra eta gizakien ongizatean dituen ondorioak aldian behin aztertzen jarraitzeko beharra nabarmentzen dugu; horri dagokionez, Munduko Ingurumenaren Aurreikuspenak txostenen prozesuaren moduko ekimenak atsegin handiz hartzen ditugu. Horien helburua ingurumenaren gaineko informazioa eta ebaluazioak biltzea da, bai eta nazioko zein eskualdeko gaitasuna sustatzea ere erabaki informatuak hartzen laguntzeko. C. Nazioarteko finantza-erakundeak eta Nazio Batuen eragiketa- jarduketak 88. Aitortzen dugu garapen jasangarria Nazio Batuen sistemaren programen, funtsen eta erakunde espezializatuen jardueretan behar bezala txertatu beharko litzatekeela, baita egoki diren beste erakunde batzuenetan ere (hala nola, nazioarteko finantza-erakundeak eta Merkataritza eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, bakoitza bere aginduen arabera). Horri dagokionez, aginduetan, programetan, estrategietan eta erabakiak hartzeko prozesuetan garapen jasangarria eranstea sustatzen jarraitzeko eskatzen diegu, herrialde guztiei, bereziki garatzeko bidean daudenei, garapen jasangarria lortzeko ahaleginean laguntzearren. 89. Garatzeko bidean dauden herrialdeek erabakiak hartzeko eta arauak ezartzeko nazioarteko prozesuetan duten partaidetza handitzearen eta indartzearen garrantzia berresten dugu eta, horri dagokionez, Breton Woodseko erakundeen gobernantza-egiturak, kuotak eta bozkatzeko eskubideak eraberritzearekin lotuta hartutako erabaki berrien eta garrantzitsuen berri ere jasotzen dugu; erabakiok oraingo errealitatea hobeto islatzen dute, eta garatzeko bidean dauden herrialdeen eragina eta partaidetza areagotzen dituzte. Horretaz gain, erakunde horien gobernantza-egiturak eraberritzeko garrantzia
  • 14. berresten dugu, eraginkorragoak, sinesgarriagoak eta legitimoagoak izan daitezen eta ekintzen berri hobeto eman dezaten. 90. Garapen jasangarriaren hiru alderdiak Nazio Batuen sisteman gehiago eransteko eskatzen dugu, eta idazkari nagusiari eskatzen diogu arlo horretan egindako aurrerapenen berri emateko Batzar Nagusiari, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren bitartez. Halaber, Nazio Batuen Idazkaritzaren egitura nagusietan politiken koordinazioa indartzeko garrantzia ere aitortzen eta aitortzeko eskatzen dugu, sistema osoan garapen jasangarria laguntzeko jardueren koherentzia bermatzearren, aldi berean estatu kideei kontu ematen zaiela bermaturik. 91. Nazio Batuen sistemaren funtsen, programen eta erakunde espezializatuen organo zuzentzaileei eskatzen diegu neurri egokiak azter ditzatela, gizartearekin, ekonomiarekin eta ingurumenarekin lotutako alderdiak Nazio Batuen sistemaren eragiketa-jardueretan txerta ditzaten. Halaber, nazioartean hitzartutako garapen-helburuak lortzeko, milurteko garapen-helburuak barne, garapenerako Nazio Batuen sistemarako finantza-ekarpenak handitzea funtsezkoa dela ere nabarmentzen dugu, eta, horri dagokionez, aitortzen dugu elkar indartzen duten loturak daudela garapenerako Nazio Batuen sistemaren eraginkortasuna, efikazia eta koherentzia handitzearen, garatzeko bidean dauden herrialdeei txirotasuna errotik kentzeko emandako laguntzaren emaitza zehatzak lortzearen eta hazkunde ekonomiko eutsia eta garapen jasangarria lortzearen artean. 92. Nazio Batuen sistemak garapenaren alde tokian-tokian antolatutako eragiketa-jarduerak indartzeko beharra nabarmentzen dugu; jarduerok bat datoz garatzeko bidean dauden herrialdeen garapen jasangarriaren lehentasun nazionalekin. Arlo horretan, nabarmentzen dugu Batzar Nagusiaren ebazpen egokietan ezarritako Nazio Batuen eragiketa-jardueren funtsezko printzipioek eta ezaugarriek garapenerako tokian tokiko laguntza-jarduerei buruzko kontu guztientzako esparru orokorra osatzen dutela. Nazio Batuen sistemaren koordinazioa indartzeko garrantzia aitortzen dugu, eta «Ekintzan elkartuta» ekimenaren ebaluazio independentearen emaitzak jasotzea espero dugu. 93. Nazio Batuen sistemari zerbitzuak eta eragiketak hobeto kudeatzeko eskatzen diogu, horretarako garapen jasangarriaren praktikak kontuan hartuz, abiarazitako jarduerak baliatuz, eta eraginkortasuna kostuen arabera sustatuz, lege-esparruei jarraiki, bereziki finantza-araudia eta finantza-araudi zehatza, eta aldi berean estatu kideei kontuak emateko beharra beteta. D. Eskualdeak, nazioak, azpinazioak eta tokian tokiko mailak 94. Aitortzen dugu eskualdeek garrantzia daukatela garapen jasangarria lortzeko bidean, eta adierazten dugu eskualdeko esparruak osagarri eta lagungarri izan daitezkeela garapen jasangarriko politikak nazioetako neurri zehatz bihur daitezen. 95. Eskualdeko, nazioko, azpinazioko eta tokiko agintariei, dagokienaren arabera, garapen jasangarriko estrategiak egiteko eskatzen diegu; era berean, maila guztietan garapen jasangarriko jarduerak eta erabaki-hartzea orientatzeko tresna nagusi gisa erabiltzeko ere eskatzen diegu. Horri dagokionez, gizartearekin, ekonomiarekin zein ingurumenarekin lotutako informazioa eta datuak bateratzeak zer-nolako garrantzia duen ere aitortzen dugu, baita erabakiak hartzeko prozesuetan neurrien aplikazioa eraginkortasunez aztertzeak eta ebaluatzeak ere. 96. Hala dagokionean, informaziorako sarbidea, herritarrek erabakiak hartzeko prozesuan parte hartzea eta ingurumen-gaietan justiziarako sarbidea sustatzeko neurriak eskualdean, nazioan, azpinazioan eta tokian-tokian hartzera animatzen dugu. 97. Eskualdeko eta azpieskualdeko erakundeek –Nazio Batuen eskualdeko batzordeek eta azpieskualdeko bulegoek barne– garapen jasangarriaren alderdi ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa beren eskualdeetan modu orekatuan integratzea sustatzen nabarmen lagun dezaketela azpimarratzen dugu. Erakunde horiei garapen jasangarriko planak abiarazteko eta aplikatzeko laguntza emateko beharra nabarmentzen dugu, bereziki Nazio Batuen sistemaren bitartez; era berean, garapeneko politikei, planei eta programei koherentzia instituzionala eta harmonizazioa ematea ere garrantzitsua da. Horri dagokionez, garapen jasangarriari lehentasuna emateko eskatzen diegu erakunde horiei; adibidez, gaitasuna sustatuta, eskualdeko akordio eta itunak modu eraginkorrago batez eginda eta aplikatuta, hala badagokio, eta informazioa, jardunbide hobeak eta hartutako irakaspenak elkarri trukatuta. Garapen jasangarriaren aldeko eskualdeko eta eskualdeen arteko ekimenei ere oniritzia ematen diegu. Gainera, garapen jasangarria sustatzeko, munduko, eskualdeko, azpieskualdeko eta nazioko prozesuak
  • 15. eraginkortasunez lotzeko beharra ere aitortzen dugu. Nazio Batuen eskualdeko batzordeen eta azpieskualdeko bulegoen gaitasuna indartzeko gonbita egiten dugu, estatu kideei garapen jasangarrirako neurriak aplikatzen lagundu ahal izateko. 98. Nazioetan, azpinazioetan eta tokian-tokian, dagokionaren arabera, erabakiak modu koherente eta integratuago batez planifikatzeko eta hartzeko beharra nabarmentzen dugu; horregatik, herrialdeei eskatzen diegu garapen jasangarria sustatzen duten nazioko, azpinazioko eta tokiko erakundeak edo interesdun anitzeko organo eta prozesu egokiak komeni denean sendotzeko, bereziki garapen jasangarrirako kontuak koordinatzen eta garapen jasangarriaren hiru alderdiak integratzea errazten dutenak. 99. Garapen jasangarrirako eskualdeko eta eskualde arteko ekimenak txalotzen ditugu: Zubi Berdea Elkarteen Programa, kide guztien borondatezko partaidetzara zabaldua, esate baterako. 100. Garapen jasangarriarekin epe luzeko konpromiso politikoa bermatzeko beharra azpimarratzen dugu, egoera eta lehentasun nazionalak kontuan harturik; horregatik, herrialde guztiak garapen jasangarria lortzeko beharrezko neurriak hartzera animatzen ditugu. V. Ekiteko eta jarraipenerako esparrua A. Arlo tematikoak eta sektore arteko kontuak Konferentziaren helburua betetzeko (hots, garapen jasangarriaren aldeko konpromiso politikoa berritzea), ekonomia berdearen gaiei heltzeko (garapen jasangarriarekin eta txirotasuna errotik kentzearekin loturik), eta zein garapen jasangarrirako esparru instituzionala lortzeko, honako konpromiso hauek hartzen ditugu: garapen jasangarriari buruzko gailur nagusien emaitzen aplikazioan oraindik dauden hutsuneak betetzen saiatzea, arazo berriei zein sortzen direnei aurre egitea, eta, ekintzarako esparru honetan ondoren adierazitako neurriak hartuz, aukera berriak baliatzea, egokia denaren arabera horiek aplikatzeko bitartekoak emanda. Helburuak, xedeak eta adierazleak aurrerapenak neurtzeko eta bizkortzeko baliagarriak direla aitortzen dugu, baita genero- ikuspegiko adierazleak ere, hala dagokionean. Gainera, aurrerago adierazitako neurrien aplikazioa bultza daitekeela ere ohartzen gara, baldin eta informazioa, ezagutzak eta esperientzia borondatez trukatzen badira. Txirotasuna errotik kentzea 101. Milurteko garapen-helburuak lortzeko aurreikusitako eperako (2015) hiru urte geratzen diren honetan, eskualde batzuetan txirotasuna murrizteari dagokionez aurrerapenak egin badira ere, aurrerapen horiek ez direla uniformeak izan aitortzen dugu, bai eta zenbait herrialdetan pobrezian bizi direnen kopurua oraindik handitzen ari dela ere; halaber, emakumeak eta umeak dira batez ere gehien eragindako taldeak, bereziki gutxien aurreratutako herrialdeetan eta, zehazki, Afrikan. 102. Garatzeko bidean dauden herrialdeen hazkunde ekonomiko eutsi, inklusibo eta bidezkoa txirotasuna eta gosea errotik kentzeko eta milurteko garapen-helburuak lortzeko ezinbesteko baldintza dela aitortzen dugu. Horrekin loturik, garatzeko bidean dauden herrialdeen ekimen nazionalak haien garapen-aukerak handitzen laguntzen duen ingurunean oinarritu beharko liratekeela nabarmentzen dugu. Garapenerako Nazio Batuen agendan txirotasuna errotik kentzeari erabateko lehentasuna eman behar zaiola ere nabarmentzen dugu, hartarako txirotasunaren kausa sakonei eta erronkei aurre eginda, maila guztietan estrategia integratuak, koordinatuak eta koherenteak erabilita. 103. Gizarte-zerbitzuetarako sarbide unibertsala sustatzeak garapenaren arloan lortutako onurak sendotzen eta berri batzuk lortzen nabarmen lagun dezakeela aitortzen dugu. Txirotasuna errotik kentzeko eta milurteko garapen-helburuak lortzen laguntzeko, funtsezkoa da desberdintasunak eta gizarte-bazterkeria borrokatzen eta murrizten dituzten gizarte-babeseko sistemak edukitzea. Horri dagokionez, biziki bultzatzen ditugu guztiontzako gizarte-babesa hobetzera bideratutako ekimenak. Elikagaien segurtasuna eta nutrizioa, eta nekazaritza jasangarria 104. Pertsona orok elikagai osasungarriak, nahikoak eta nutritiboak edukitzeko eskubideari buruzko konpromisoak berresten ditugu, elikadura egokirako eskubidearekin eta pertsona orok gose ez izateko duten oinarrizko eskubidearekin bat etorriz. Elikagaien segurtasuna eta nutrizioa munduko erronka larri bihurtu direla aitortzen dugu eta, horri dagokionez, elikagaien segurtasuna eta oraingo zein etorkizuneko belaunaldiek elikagai nahikoak, osasungarriak eta nutritiboak eskuratzeko aukera handitzeko konpromisoa ere berresten
  • 16. dugu, 2009an elikagaien segurtasun jasangarrirako onartutako Erromako bost Printzipioekin bat etorriz, bereziki bi urtetik beherako umeen alde, eta elikagaien segurtasuneko eta nutrizioko estrategia nazionalak, eskualdekoak eta mundukoak erabiliz, dagokionaren arabera. 105. Munduko behartsu asko landa-eremuetan bizi direla aitortzen dugu; era berean, aitortzen dugu landako komunitateek funtsezko eginkizuna dutela herrialde askoren garapen ekonomikoan. Nekazaritzaren eta landa- garapenaren sektoreak biziberritzeko beharra nabarmentzen dugu, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeetan; guztia ere ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldetik jasangarriak izan daitezen. Aitortzen dugu garrantzitsua dela landako komunitateen beharrak hobeto artatzeko beharrezko neurriak hartzea. Neurri horietako bat erraztasunak ematea da, nekazaritzako ekoizleek, bereziki nekazari txikiek, emakume nekazariek, indigenek eta egoera ahulean dauden pertsonek honako hauek eskura eduki ditzaten: kredituak eta finantzako beste zerbitzu batzuk, merkatuak, lurra edukitzeko erregimen seguruak, osasunaren arreta, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, trebakuntza, ezagutza eta teknologia egokiak eta merkeak (bereziki ureztatze eraginkorra ezartzeko, hondakin-ur tratatua berrerabiltzeko, eta ura bildu eta biltegiratzeko). Landa- eremuetako emakumeek boterea hartzea biziki garrantzitsua dela berresten dugu, nekazaritzako eta landako garapena eta elikagaien segurtasuna eta nutrizioa hobetzeko funtsezko eragile gisa. Nekazaritzako jarduketa tradizional jasangarrien garrantzia ere aitortzen dugu (adibidez, haziak hornitzeko sistema tradizionalak), batez ere herri indigena eta tokiko komunitate askorentzat. 106. Nekazaritzako baldintza eta sistema ugariak ikusita, erabaki dugu nekazaritzako ekoizpen jasangarria eta produktibitatea mundu mailan handitzea, zehazki merkaturatzeko sistemen eta merkatuen funtzionamendua hobetuz eta nazioarteko lankidetza indartuz, batez ere garatzeko bidean dauden herrialdeen alde. Horretarako, nekazaritza jasangarrian, lurren antolaketan eta landa-garapenean inbertsio publiko eta pribatua handituko da. Hauek dira inbertsioa eta laguntza-zerbitzuak behar dituzten arlo nagusiak: nekazaritzako jarduketa jasangarriak; landako azpiegitura, biltegiratzeko ahalmena eta lotutako teknologiak; nekazaritzako teknologia jasangarrien arloko ikerketa eta garapeneko jarduerak; nekazaritzako kooperatiba eta balio-kate indartsuak sustatzea; eta hiriko eta landako guneen arteko loturak sendotzea. Horretaz gain, aitortzen dugu beharrezkoa dela uztaren osteko galerak nabarmen murriztea, baita elikagaiak hornitzeko kate osoko bestelako galerak eta elikagaiak alferrik galtzea ere. 107. Nekazaritza jasangarriago bat (lur landuak, abereak, basogintza, arrantza eta akuikultura barne hartuta) sustatzeko, handitzeko eta laguntzeko beharra berresten dugu; guztia ere elikagaien segurtasuna hobetzeko, gosea errotik kentzeko eta ekonomikoki bideragarriagoa izateko eta, aldi berean, lurrak, ura, baliabide genetiko begetal eta animaliak, dibertsitate biologikoa eta ekosistemak atxikitzeko, bai eta klima-aldaketaren eta natur hondamendien aurreko erresilientzia handitzeko ere. Era berean, aitortzen dugu prozesu ekologiko naturalei eutsi beharra dagoela, elikagaiak ekoizteko sistemen oinarri baitira. 108. Abereen ekoizpen-sistemak hobetzea beharrezkoa dela nabarmentzen dugu. Horretarako, hainbat erreminta susta litezke: politika, lege eta araudi nazionalekin bat datozen larre hobetuak ureztatzeko eta antolatzeko planak; baliabide hidrikoen antolaketa jasangarriko sistema hobetuak, eta, animalien gaixotasunak desagerrarazteko eta horien hedapenari aurrea hartzeko neurriak, nekazarien (artzainak barne) bizi-baliabideen eta abereen osasunaren arteko lotura estua aitortuta. 109. Itsas ekosistema osasungarriek eta arrantza eta akuikultura jasangarriek elikagaien segurtasunean eta nutrizioan funtsezko eginkizuna dutela ere nabarmentzen dugu, bai eta milioika lagunentzako bizibideen sorreran ere. 110. Nekazaritzako ikerketa, hedatzeko zerbitzuak, trebakuntza eta hezkuntza hobetzeko neurriak hartzea erabakitzen dugu, nekazaritzako produktibitatea eta nekazaritzaren jasangarritasuna handitzeko jakintzaren eta jardunbide egokien borondatezko trukearen bidez. Orobat, informaziorako eta ezagutza tekniko eta praktiko espezializaturako sarbidea hobetzea ere erabakitzen dugu, informazio eta komunikazioaren teknologia berrien bidez, gainera; izan ere, teknologia horiek aukeran hainbat metodo eskaintzen diete nekazariei, arrantzaleei eta basoginei, nekazaritzako ekoizpen jasangarria lor dezaten. Garapenerako nekazaritzako ikerketaren arloan nazioarteko lankidetza indartzeko eskatzen dugu. 111. Munduko Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen lan garrantzitsua eta izaera inklusiboa berresten ditugu, zehazki herrialdeek elikagaien ekoizpen jasangarriari eta elikagaien segurtasunari buruz egiten dituzten ebaluazioak errazteko eginkizuna; halaber, herrialdeak animatzen ditugu elikagaien segurtasun nazionalaren testuinguruan lurra edukitzearen, arrantzaren eta basoen gobernantza arduratsuari buruz Munduko Elikagaien Segurtasunerako Batzordeak adierazitako borondatezko arauak aplikatzeko aukera behar bezala aztertzera. Kontuan hartzen ditugu Munduko Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen esparruan izaten ari diren
  • 17. nekazaritzako inbertsio arduratsuaren gaineko eztabaidak, baita nekazaritzako ikerketa arduratsurako printzipioak ere. 112. Elikagaien prezioen gehiegizko ezegonkortasunaren funtsezko kausei heltzeko beharra nabarmentzen dugu maila guztietan, baita nekazaritzako oinarrizko produktuen prezioen igoerak eta gehiegizko ezegonkortasunak ekarritako arriskuak kudeatzekoa ere; berdin munduan elikagaien segurtasunari eta nutrizioari zein nekazari txikiei eta hiriguneetako behartsuei ekarritako ondorioei dagokienez ere. 113. Elikagaien prezioen gehiegizko ezegonkortasuna indarrik gabe uzten saiatzeko informazio gardena eta beharrezkoa une egokian edukitzea garrantzitsua dela nabarmentzen dugu, eta horri dagokionez, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio batuen Erakundean (FAO) egoitza duen Nekazaritzako Merkatuei buruzko Informazio Sistema gogoan hartzen dugu; hala, nazioarteko erakundeei, sektore pribatuko erakundeei eta parte hartzen duten gobernuei eskatzen diegu elikagaien merkatuei buruzko kalitateko informazio-produktuen jendaurreko hedapen egokia bermatzeko. 114. Alde anitzeko merkataritza-sistema unibertsal, arauetan oinarritu, ireki, ez-diskriminatzaile eta bidezko batek garatzeko bidean dauden herrialdeen nekazaritza eta landako garapena sustatuko duela berresten dugu, munduko elikagaien segurtasunari ere lagunduko dion aldetik. Nekazariek (bereziki nekazari txikiek, emakume nekazariak barne) erkidegoko, nazioko, eskualdeko eta nazioarteko merkatuetan parte hartzea sustatzeko nazioko, eskualdeko eta nazioarteko estrategiak hartzeko eskatzen dugu. Ura eta saneamendua 115. Ura garapen jasangarriaren oinarrizko elementu dela aitortzen dugu, munduko oinarrizko hainbat erronkarekin estu lotuta baitago. Horrenbestez, garapen jasangarrian baliabide hidrikoak integratzea garrantzitsua dela berresten dugu, eta garapen jasangarriaren hiru alderdietan urak eta saneamenduak garrantzi erabakigarria dutela nabarmentzen. 116. Johannesburgoko Erabakien Aplikazio Planean eta Milurteko Adierazpenean hartutako konpromisoak berresten ditugu; alegia, 2015erako edateko urik eta oinarrizko saneamendurik eskura ez duten pertsonen ehunekoa erdira murriztea, eta baliabide hidrikoen kudeaketa integratua eta aprobetxamendua eraginkorra lortzeko planak egitea, baliabide horien erabilera jasangarria bermatuta. Edateko ura eta saneamenduko oinarrizko zerbitzuak pixkanaka guztiontzat eskuragarri jartzeko konpromisoa hartzen dugu, beharrezkoa baita txirotasuna errotik kentzeko eta emakumearen jabekuntza lortzeko, baita gizakien osasuna babesteko eta, hala dagokien maila guztietan, baliabide hidrikoen antolaketa integratuaren aplikazioa nabarmen hobetzeko ere. Horri dagokionez, ahalegin horiek laguntzeko konpromisoa berresten dugu, bereziki garatzeko bidean dauden herrialdeen alde; hartarako, iturri guztien baliabideak mobilizatuz, gaitasuna sustatuz eta teknologia transferituz. 117. Edateko ur eta saneamendurako giza eskubideari buruzko konpromisoak berresten ditugu; konpromisook pixkanaka gauzatu behar dira gure herritarren onerako, betiere subiranotasun nazionala erabat errespetatuta. Halaber, «Ura, bizi-iturri» ekintzarako Nazioarteko Hamarkadarekin (2005-2015) ere gure konpromisoa nabarmentzen dugu. 118. Ekosistemek uraren kantitateari eta kalitateari eusteko funtsezko eginkizuna dutela aitortzen dugu, eta, herrialde bakoitzeko muga nazionalen barruan, ekosistema horiek babesteko eta modu jasangarrian antolatzeko abiatutako ekimenak babesten ditugu. 119. Uholdeei, lehorteei eta ur-eskasiari aurre egiteko neurriak hartzeko beharra azpimarratzen dugu, uraren horniduraren eta eskariaren arteko oreka mantentzen saiatuta; horren barruan, hala dagokionean, baliabide hidriko ez konbentzionalak ere sartzen dira. Horretaz gain, ura hornitzeko eta saneamenduko zerbitzuentzat finantza-baliabideak eta azpiegitura-inbertsioak ere mobilizatu behar dira, betiere lehentasun nazionalei jarraiki. 120. Uren kutsadura nabarmen murrizteko eta ur-kalitatea handitzeko neurriak hartu behar direla nabarmentzen dugu; era berean, hondakin-uren tratamendua eta baliabide hidrikoen aprobetxamendu eraginkorra ere nabarmen hobetu behar dira, eta ur-galerak murriztu ere bai. Helburu horiek lortzeko nazioarteko laguntza eta lankidetza beharrezkoak direla nabarmentzen dugu. Energia 121. Garapen-prozesuan energiak funtsezko eginkizuna duela aitortzen dugu; izan ere, zerbitzu energetiko moderno eta jasangarrietarako sarbideak txirotasuna errotik kentzen laguntzen du, bizitzak salbatzen ditu, osasuna hobetzen du, eta oinarrizko giza beharrei erantzuten laguntzen du. Zerbitzu horiek gizarteratzeko eta
  • 18. generoen arteko berdintasunerako funtsezkoak direla nabarmentzen dugu, eta energia ekoizpenerako funtsezko inputa ere badela. Gaur egun horrelakorik ez duten mundu osoko 1.400 milioi lagunek zerbitzu horietarako sarbidea izan dezaten, laguntza emateko konpromisoa hartzen dugu. Zerbitzu horiek eskuratzea garapen jasangarria lortzeko ezinbestekoa dela aitortzen dugu. 122. Guztiontzako zerbitzu energetiko moderno eta jasangarrietarako sarbidearen arazoa konpontzen saiatu behar dela errepikatzen dugu, bereziki eskuragarri daudenean ere ordaindu ezin ditzaketen behartsuentzat. Egoera hori hobetzeko neurri berriak hartu behar direla ere errepikatzen dugu, baita behar besteko finantza- baliabideak bideratuz ere, garatzeko bidean dauden herrialdeetan era horretako zerbitzuak eskaini ahal izateko; guztia ere neurri horiek fidagarriak, arrazoizko kostukoak, ekonomikoki eta sozialki bideragarriak, eta ingurumenaren aldetik onargarriak izan daitezen. 123. Herrialde bakoitzaren garapen-helburuetan eta egoeretan oinarrituriko nazioko eta azpinazioko politikak eta estrategiak aplikatzeko gure laguntza berresten dugu, garapen-beharrei erantzuteko eredu energetiko egokia erabilita, baita energia-iturri berriztagarriak eta isurpen txikiko beste teknologia batzuk gehiago baliatuta, energia eraginkortasun handiagoz erabilita, energia-teknologia aurreratuak gehiago erabilita, baita erregai fosilak baliatzeko hain kutsagarriak ez diren teknologiak ere. Halaber, baliabide energetiko tradizionalak modu jasangarrian erabilita ere bai. Guztiontzat energia-zerbitzu modernoak eta jasangarriak ekimen nazionalen eta azpinazionalen bidez sustatzeko konpromisoa hartzen dugu; esate baterako, elektrifikaziokoak eta elikagaiak egosteko eta berokuntzarako irtenbide jasangarriak hedatzeko ekimenak, baita jardunbide egokienak partekatzeko eta politikak hartzeko elkarlana sustatuz ere, dagokionaren arabera. Gobernuei eskatzen diegu sektore publikoak eta pribatuak beharrezko eta egoki diren teknologia ez hain kutsagarritan inbertitzea errazteko inguruneak sor ditzala. 124. Aitortzen dugu oso garrantzitsua dela eraginkortasun energetikoa hobetzea, energia berriztagarrien proportzioa handitzea eta hain kutsagarriak ez diren teknologiak erabiltzea, energia-errendimendu handikoak, garapen jasangarria lortzeko, baita klima-aldaketari aurre egiteko ere. Hiri-plangintzan, eraikin-eraikuntzan eta garraioan, ondasun eta zerbitzuen ekoizpenean, eta produktuen diseinuan eraginkortasun energetikorako neurriak hartzeko beharra ere aitortzen dugu. Gainera, eraginkortasun energetiko eta eredu energetikoa dibertsifikatzeko pizgarriak sustatzea garrantzitsua dela ere aitortzen dugu, bai eta dagozkien atzeragarriak kentzea ere; hartarako, herrialde guztietan, garatzeko bidean daudenetan barne, ikerketa eta garapenerako jarduerak sustatu behar dira. 125. Guztiontzako Energia Jasangarriari buruzko idazkari nagusiaren ekimena abiarazi dela ohartzen gara; berau, energiarako sarbidean, eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrietan oinarrituta dago. Guztiok lan egiteko prest gaude guztiontzako energia jasangarria errealitate bihur dadin; halaxe lagunduko dugu txirotasuna errotik kentzen eta garapen jasangarrirantz eta munduaren oparotasunerantz aurrera egiten. Aitortzen dugu garrantzi handia dutela herrialdeek energiarekin lotutako kontu zabalago batzuez egiten ari diren jarduerek, bai eta lehentasunezko arreta jasotzen dutela ere, betiere herrialde bakoitzeko arazoekin, gaitasunekin eta egoerekin bat etorriz, beren eredu energetikoa barne. Turismo jasangarria 126. Ondo pentsatutako eta ondo kudeatutako turismoak garapen jasangarriaren hiru alderdiei ekarpen handia egin diezaiekeela nabarmentzen dugu; izan ere, beste sektore batzuekin lotura estuak ditu, eta enplegu duina eta aukera komertzialak sor ditzake. Turismo jasangarriko jarduerak babesteko beharra aitortzen dugu; halaber, horiei loturiko gaitasuna sortzea ere beharrezkoa da, ingurumen-kontzientzia sortu, ingurumena kontserbatu eta babestu, basoko fauna eta flora, dibertsitate biologikoa, ekosistemak eta kultur aniztasuna errespetatu, eta tokiko komunitateen ongizatea handitu eta bizi-baldintzak hobetu ahal izateko, tokiko ekonomiak eta giza ingurunea eta naturala osorik lagunduta. Garatzeko bidean dauden herrialdeetan arlo horretan turismo jasangarriko eta gaitasuna sortzeko jarduerei laguntza gehiago emateko eskatzen dugu, garapen jasangarria lortzen laguntzeko. 127. Turismo jasangarrian inbertsioak sustatzea bultzatzen dugu, baita ekoturismoa eta kultur turismoa ere; horren barruan enpresa txikiak eta ertainak sortzea zein finantza-baliabideak eskura ditzaten erraztea sar daitezke, esate baterako, potentzial ekoturistiko handiko inguruneetako komunitate behartsu, indigena eta tokikoentzako mikrokredituen ekimenen bidez. Horri dagokionez, turismo jasangarria sustatzeko eta laguntzeko, beharrezkoa denean, arau eta araudi egokiak ezartzea garrantzitsua dela nabarmentzen dugu, betiere lehentasun eta lege nazionalekin bat etorrita.
  • 19. Garraio jasangarria 128. Garraioa eta mugikortasuna garapen jasangarrirako funtsezkoak direla ohartzen gara. Garraio jasangarriak hazkunde ekonomikoa areagotu eta sarbidea hobetu dezake. Garraio jasangarriaren bidez ekonomiaren integrazio hobea lortzen da eta, horretaz gain, ingurumena ere errespetatzen da. Pertsonen eta salgaien zirkulazio eraginkorraren garrantzia aitortzen dugu; horrekin batera, ingurumen aldetik arrazionalak, seguruak eta neurrikoak diren garraio-sistema eskura edukitzea ere garrantzitsua da; izan ere, hirien ekitate soziala, osasuna eta erresilientzia, hirigune eta landaguneen arteko loturak eta landaguneetako produktibitatea hobetzeko bideak dira. Horri dagokionez, kontuan hartzen dugu bide-segurtasuna garapen jasangarria lortzeko gure ahaleginen zati dela. 129. Garraio-sistema jasangarrien garapena babesten dugu, horien artean ikuspegi energetikotik eraginkorrak diren garraio multimodaleko sistemak, bereziki garraio-sistema publikoak, erregaiak eta ibilgailu ez- kutsagarriak, baita hobetutako garraio-sistemak ere landaguneetan. Nazioko, eskualdeko eta tokiko planoetan garraio-zerbitzu eta -sistemetarako politikak formulatzeko ikuspegi integratua sustatu behar dela aitortzen dugu, garapen jasangarria bultzatzeko helburuarekin. Halaber, aitortzen dugu itsasbazterrik gabeko eta iraganbideko herrialdeen garapen-behar bereziak ere kontuan hartu behar direla, iraganbideko garraio-sistema jasangarriak ezartzeko orduan. Arlo horretan, garatzeko bidean dauden herrialdeei nazioarteko laguntza emateko beharra dagoela aitortzen dugu. Hiri eta giza kokagune jasangarriak 130. Ondo planeatu eta garatutako hiriek (kudeaketaren eta plangintzaren ikuspegi integratuak aplikatuta ere bai) ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak diren gizarteak susta ditzaketela aitortzen dugu. Horri dagokionez, hiri-garapenaren eta giza kokaguneen ikuspegi holistikoa aplikatzeko beharra dagoela aitortzen dugu, etxebizitza eta azpiegitura eskuragarriak aurreikusten dituena eta bazter- auzoak hobetzea eta hiria berritzea lehenesten dituena. Txirotasuna errotik kentzeko testuinguruan, giza kokaguneen kalitatea hobetzeko lanean aritzeko konpromisoa hartzen dugu, baita hiriguneetako zein landaguneetako biztanleen bizi- eta lan-baldintzei dagokienez ere, pertsona guztiek oinarrizko zerbitzuak eta etxebizitza eskura izan ditzaten, bai eta joan-etorriak egiteko aukera ere. Dagokionaren arabera, giza kokaguneen natur eta kultur ondarea zaintzeko, barruti historikoak biziberritzeko eta hirietako erdiguneak zaharberritzeko beharra ere aitortzen dugu. 131. Hiri eta hiri-kokagune jasangarriak planifikatzeko eta eraikitzeko ikuspegi integratua sustatzeko konpromisoa hartzen dugu; hartarako, tokiko agintariak babestuz, herritarrak kontzientziatuz eta hiriguneetako biztanleek, behartsuek barne, erabakiak hartzeko prozesuetan duten parte-hartzea handituz. Garapen jasangarriko politikak sustatzeko konpromisoa ere hartzen dugu, besteak beste honakoak lortzeko: gizarte- eta etxebizitza-zerbitzu inklusiboak eskaintzea; guztiontzako bizi-baldintza seguru eta osasungarriak, bereziki ume, gazte, emakume, zahar eta ezinduentzat; garraio eta energia eskuragarri eta jasangarriak; hirigune berde eta seguruak sustatzea, babestea eta berrezartzea; edateko ura eta saneamendua; airearen kalitate ona; enplegu duinak sortzea, eta hiri-plangintza eta bazter-auzoak hobetzea. Hondakinen kudeaketa jasangarria ere babesten dugu, hartarako murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea aplikatuz. Hiri-plangintzan hondamendi-arriskuen murrizketa, erresilientzia eta klima-aldaketaren ondoriozko arriskuak kontuan hartzea garrantzitsua dela azpimarratzen dugu. Garapen arloan hiriek landa-eskualdeekin oreka lortzeko egindako ahaleginak aitortzen ditugu. Datozen hamarkadetan aurreikusitako hiriko biztanleen hazkundeari eraginkortasunez erantzuteko, oso garrantzitsua da plangintza-politika eta hiri-diseinu jasangarriak aplikatzen dituzten eskualde metropolitarren, hirien eta herrien kopurua handitzea. Ohartzen garenez, hiri-plangintzaren prozesua jasangarria izan dadin, aberasgarria da interesdun askok parte hartzea eta sexuaren arabera banatutako informazioa eta datuak erabiltzea (bereziki joera demografikoei, diru-sarreren banaketari eta bat-bateko kokaguneei buruz). Hiri jasangarrien ikuspegia eratzean, udal-gobernuek eginkizun garrantzitsua dutela aitortzen dugu, hiriak planifikatzeko prozesuaren hasieratik hiri eta auzorik zaharrenak biziberritzera arte; prozesu horretan, eraikinen administrazioan eraginkortasun energetikoko programak abiaraz ditzakete, eta tokiko baldintzei egokitutako garraio-sistema jasangarriak garatu ere bai. Gainera, aitortzen dugu garrantzitsua dela plangintzak lurzoruaren erabilera mistoarekin aplikatzea, baita mugikortasuna garraiobide ez-motordunekin bultzatzea ere; horren barruan oinezko eta txirrindularientzako azpiegituren sustapena sartzen da. Garapen jasangarria sustatzeko orduan, hirien eta erkidegoen arteko elkartzeek eginkizun garrantzitsua dutela
  • 20. aitortzen dugu. Horri dagokionez, Nazio Batuen Habitat Programa era koordinatuan gauzatzeko eta hiri- garapen jasangarria lortzeko helburu nagusiarekin, lankidetzako mekanismoak edo plataformak, elkartzeko akordioak eta dauden beste aplikazio-tresna batzuk indartu behar direla nabarmentzen dugu, Nazio Batuen eskudun erakunde guztiek aktiboki parte hartuta. Gainera, Nazio Batuen Habitat eta Giza Kokaguneetarako Fundazioari behar besteko finantza-ekarpenak oraindik ere egin behar zaizkiola aitortzen dugu, mundu osoan Habitat Programa modu egoki, eraginkor eta zehatzean aplikatzea bermatzearren. Osasuna eta populazioa 132. Osasuna garapen jasangarriaren hiru alderdien aurretiko baldintza, emaitza eta adierazlea dela aitortzen dugu. Jakin badakigu garapen jasangarriaren helburuak lortzeko gaixotasun ahulgarri kutsakorren eta ez- kutsakorren prebalentzia handirik ezin dela egon, biztanleak egoera fisiko, mental eta sozialeko egoera lor dezaten. Behartsu eta zaurgarrientzat zein biztanle guztientzat osasunaren determinatzaile sozial eta anbientalen gaineko neurriak garrantzitsuak dira gizarte inklusiboak, bidezkoak eta ekonomikoki produktiboak zein osasuntsuak sortzeko. Guztiok osasun fisiko eta mentalaren ahalik eta mailarik handiena gozatzeko eskubidea erabat lortzeko eskatzen dugu. 133. Osasuna, gizarte-kohesioa eta giza eta ekonomia-garapen jasangarriak sustatzeko, osasun-estaldura unibertsalaren garrantzia ere aitortzen dugu. Bidezko estaldura unibertsala emateko, osasun-sistemak sendotzeko konpromisoa hartzen dugu. Egokiak diren eragile guztiek parte hartzeko eskatzen dugu, sektore anitzeko ekintza abiarazteko munduko biztanleen osasun-beharrei urgentziaz erantzutearren. 134. GIBa eta hiesa, malaria, tuberkulosia, gripea, poliomielitisa eta beste gaixotasun kutsakor batzuk, oraindik ere, kezka-iturri dira mundu osoan; horregatik, GIBari dagokionez, prebentzio, tratamendu, arreta eta laguntzarako sarbide unibertsala lortzeko ahaleginak areagotzeko eta GIBa amarengandik haurretara transmisioa desagerrarazteko konpromisoa hartzen dugu, baita malaria, tuberkulosi eta jaramonik egiten ez zaien gaixotasun tropikalen aurkako borroka berritzekoa eta sendotzekoa ere. 135. XXI. mendean mundu osoan gaixotasun ez-kutsakorrek dakartzaten zama eta mehatxua garapen jasangarrirako oztopo nagusietako bat direla aitortzen dugu. Osasun-sistemak sendotzeko konpromisoa hartzen dugu, bidezko estaldura unibertsala eskaintzeko, eta gaixotasun ez-kutsakorrekin lotutako prebentzio, tratamendu, zaintza eta laguntzerako sarbide eskuragarria sustatzeko, bereziki minbiziari, gaixotasun kardiobaskularrei, arnas gaixotasun kronikoei eta diabeteari dagokienez. Gaixotasun ez-kutsakorrak prebenitzeko eta kontrolatzeko sektore anitzeko politika nazionalak ezartzeko edo indartzeko konpromisoa ere hartzen dugu. Atmosfera eta uraren kutsadura eta gai kimikoek eragindakoa murrizteak, besteak beste, osasunean eragin positiboak dituela aitortzen dugu. 136. Honako hauen xedapenak osoki aplikatzeko eskubidea berresten dugu: merkataritzarekin lotutako jabetza intelektualaren eskubideen alderdiei buruzko akordioa (TRIPSei buruzko akordioa); TRIPSei buruzko akordioari eta osasun publikoari buruzko Dohako adierazpena; MMAren Batzorde Nagusiaren erabakia, 2003ko abuztuaren 30ekoa, TRIPSei buruzko akordioari eta osasun publikoari buruzko Dohako adierazpenaren 6. lerrokada aplikatzeari buruzkoa; eta, onarpen ofizialerako prozedurak amaitutakoan, akordioaren 31. artikuluaren zuzenketa. Horiek guztiek malgutasuna ematen dute osasun publikoa babesteko eta, bereziki, botikak guztiontzat eskuragarri izatea sustatzeko, eta garatzeko bidean dauden herrialdeak arlo horretan laguntza eskaintzera bultzatzen dituzte. 137. Osasun-sistemak sendotzeko laguntza eta elkarlan handiagoa eskatzen dugu maila nazionalean eta nazioartekoan, osasuna gehiago finantzatuz (osasun-langileen kontratazioa, garapena, trebakuntza eta atxikipena; botika, txerto eta osasun-teknologien banaketa eta sarbide hobeak; aseguru eskuragarriak, eraginkorrak eta kalitatezkoak, eta osasunaren azpiegitura hobea). Osasunerako Mundu Erakundearen lidergo- eginkizuna babesten dugu, nazioarteko osasun-gaietako agintari zuzentzaile eta koordinatzaile gisa. 138. Nazio-, landa- eta hiri-garapenerako gure estrategietan eta politiketan joerak eta proiekzio demografikoak sistematikoki kontuan hartzeko konpromisoa hartzen dugu. Etorkizunera orientaturiko plangintzaren bidez, aukerak baliatzeaz gain, aldaketa demografikoarekin lotutako erronkei aurre egin diezaiekegu, migrazioari adibidez. 139. Beijingeko Ekintza Plataforma, Populazioari eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentziaren Ekintza Programa, eta haren azterketa-konferentzien garapena eta emaitzak guztiz eta eraginkortasunez aplikatzeko eskatzen dugu, bai eta sexu- eta ugalketa-osasunari eta testuinguru horretan giza eskubide guztiak sustatzeari eta babesteari buruzko konpromisoak ere. Ugalketa-osasunari (familia-plangintza eta sexu-osasuna barne) sarbide unibertsala emateko beharra nabarmentzen dugu, baita ugalketa-osasuna estrategia eta programa
  • 21. nazionaletan txertatzeko beharra ere. 140. Amen eta haurren heriotza-tasa murrizteko konpromisoa hartzen dugu, bai eta emakumeen, gazteen eta umeen osasuna hobetzekoa ere. Generoen arteko berdintasunarekin dugun konpromisoa berresten dugu, baita emakumeek, gizonek eta gazteek beren sexualtasunari buruzko gaien gaineko kontrola edukitzekoa ere, sexu- eta ugalketa-osasunerako sarbidea barne; era berean, gai horiei buruz askatasunez erabakitzeko konpromisoa ere berresten dugu, hertsatzeri, bereizkeriarik eta indarkeriarik nozitu gabe. Gogotik egingo dugu lan bermatzeko osasun-sistemek emakumearen sexu- eta ugalketa-osasuna artatzeko beharrezko osasun-zerbitzuak eta informazioa ematen dituztela, bereziki familia-plangintzaren metodo moderno seguru, eraginkor, eskuragarri eta onargarrietarako sarbide unibertsala lortzeko, funtsezkoa baita emakumearen osasunerako eta generoen arteko berdintasuna sustatzeko. Erabateko enplegu produktiboa, guztientzako lan duina eta gizarte-babesa sustatzea 141. Txirotasuna errotik kentzea, erabateko enplegu produktiboa eta guztiontzako lan duina, integrazioa eta gizarte-babesa elkarrekin lotuta daudela aitortzen dugu, eta elkar sendotzen dutela; horregatik, maila guztietan sustatzeko ingurune egokiak sortu behar dira. 142. Lan-merkatuaren baldintzek eta lan-aukera duinen urritasunak (bereziki emakume eta gizon gazteentzat) kezkatu egiten gaituzte. Gobernu guztiei eskatzen diegu gazteen enpleguaren munduko erronkari heltzeko, mundu zabaleko gazteei lan duin eta produktiboa lortzeko aukera eskaintzen dieten estrategiak eta politikak eginez eta aplikatuz; izan ere, lanpostu duinak sortu beharko dira hurrengo hamarkadetan garapen jasangarria eta inklusiboa bermatzeko eta txirotasuna murrizteko. 143. Azpiegitura sozial eta ekonomiko solidoak eta eraginkorrak zein ekoizpen-gaitasunak garatuz eta inbertituz enplegua sortzearen garrantzia aitortzen dugu, garapen jasangarria eta hazkunde ekonomiko eutsia, inklusiboa eta bidezkoa lortzeko. Herrialdeei garapen jasangarrirako azpiegituretako inbertsioa indartzeko eskatzen diegu, eta erabaki dugu Nazio Batuen funtsei, programei eta erakundeei laguntza ematea, garatzeko bidean dauden herrialdeek horren gaineko neurriak sustatzen eta laguntzeko, bereziki gutxien aurreratutako herrialdeek. 144. Etorkizunera orientaturiko politika makroekonomikoak hartuz enplegua sortzearen garrantzia aitortzen dugu. Politika horiek garapen jasangarria sustatu behar dute; halaber, hazkunde ekonomiko eutsi, inklusibo eta bidezkora eraman, enplegu produktiboaren aukerak handitu, eta, nekazaritzako eta industriako garapena bultzatu behar dute. 145. Guztientzako enplegu- eta sarrera-aukerak handitzeko beharra nabarmentzen dugu, bereziki emakumeentzat eta txirotasunean bizi diren gizonentzat. Horri dagokionez, landagune eta hiriguneetako behartsuei enplegu-aukera berriak emateko ahalegin nazionalak babesten ditugu (enpresa txikiak eta ertainak babestuz, besteak beste). 146. Langileek honako hauetarako sarbidea eduki beharko luketela aitortzen dugu: hezkuntza, gaitasunak, osasun-arretak, gizarte-segurantza, laneko oinarrizko eskubideak, babes sozialak eta juridikoak –laneko segurtasuna eta osasuna barne–, eta lan duinerako aukerak. Gobernuek, sindikatuek, langileek eta enplegatzaileek eginkizun handia dute guztiontzako lan duina sustatzeko orduan, eta guztiek lagundu beharko liekete gazteei beharrezko gaitasunak eta enplegu-aukerak eskuratzen, baita sektore berrietan eta garatzen ari direnetan ere. Emakumeek eta gizonek aukera berak eduki beharko lituzkete lan-gaitasunak eskuratzeko eta lan-babesak edukitzeko. Trantsizio zuzenaren garrantzia aitortzen dugu, langileei lan-merkatuaren baldintza aldagarriei egokitzen laguntzeko programak barne hartzen dituena. 147. Halaber, gehienbat emakumeek egindako ordaindu gabeko lan egituratu gabeak giza ongizatea eta garapen jasangarria nabarmen laguntzen dituela ere aitortzen dugu. Horri dagokionez, lan-baldintza seguruak eta duinak lortzeko lanean aritzeko konpromisoa hartzen dugu, bai eta gizarte-babeserako eta hezkuntzarako sarbidea lortzeko ere. 148. Aitortzen dugu guztiontzako lan-aukera duinak eta enplegua sor daitezkeela; besteak beste, berrikuntza zientifikoetan eta teknologikoetan sektore publiko eta pribatuaren inbertsioen bitartez, natur baliabideak eta ekosistemak lehengoratzeko, biziberritzeko eta zaintzeko herri-lanetan, eta zerbitzu sozial eta komunitarioetan inbertituta. Natur baliabideak eta ekosistemak leheneratzen eta kudeatzen behartsuentzako enplegua sortzeko gobernu-ekimenek adoretu egiten gaituzte, eta sektore pribatua bultzatzen dugu guztiontzako lan duina lortzen eta emakume zein gizonentzako (bereziki gazteentzat) enplegua sortzen laguntzera, enpresa txiki eta