Ekonomisten Konpetentzia Profesionalak detektatzeko azterlana enplegatzailearen ikuspuntutik.
Ezinbesteko tresna da kudeaketa, antolakuntza, unibertsitate eta prestakuntza zentroen arloan jarduten dutenentzat, eta azken finean, pertsonen garapenean lan egiten dutenentzat.
4. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
AURKEZPENA
Prestakuntza ez da ezagutza transmititzea soilik, ezagutza praktikan
aplikatu ahal izateko trebetasunak lortzen laguntzea ere bada. Goi
Mailako Hezkuntzaren Europar Guneak (EEES) ildo horretatik bideratzen
du bere ahalegina, eta pertsonen lanbidea garatzeko ardura
daukagunok lankidetzan jardun beharra dugu, norabidea egokia izan
dadin.
Ekonomisten Euskal Elkargoa EAEko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako
Fakultateetan Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan eta Ekonomian
lizentziatu edo graduatu direnen lanbidea garatzeko arduradun nagusia
da; horregatik, azterketa bat egiten hasi gara ekonomistek izan behar
dituzten gaitasunak zeintzuk diren jakiteko. Lan hori hainbat ikuspegitatik
egin zitekeen; guk, ordea, tituludun berriak enplegatuko dituztenen
ikuspegia aukeratu dugu, talde horrek baitauka gure lanbide-jardueraren
errealitatea zertan den zehazteko ikuspunturik onena.
Proiektu honen sorreran aurreko lan bat dago, hots, enplegu arloan
adituak diren gure ekonomisten sareak egindako lana; ahalegin hori
oraintxe burutu da, aurkezten dizuegun azterlan honekin, hain zuzen.
Azterlan horretan, ekonomisten lanbidea osatzen duten hainbat profil eta
jarduera profesional jaso nahi izan dira.
Nahi genuen helburua lortu dugulakoan gaude, eta espero dugu
etorkizuneko ekonomistentzat euren lana modu eraginkorragoan
egiteko lagungarri izatea. Hau guzti hau enpresa-erakundeentzat,
Administrazioarentzat, eta beraz, gure Gizartearentzat ere onuragarria
izango delakoan gaude.
Iñigo Ocariz Gaubeca.
Ekonomisten Euskal Elkargoko Lehendakaria
Espainiako Ekonomista Elkargoen Kontseilu Nagusiaren 2.
Lehendakariordea.
-5-
5.
6. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
HITZAURREA
Lisboako estrategia hartu ondoren, hezkuntza eta prestakuntza arloko
politikek aparteko bultzada jaso dute, argi gelditu baita funtsezkoak direla
ekonomiaren eta ezagutzaren gizartearen garapenean.
Ikaskuntza konbentzionala ez da nahikoa, herritarren eskumenak etengabe
eguneratu behar dira; horrela, teknologiaren eboluzioak, haziz doan
internazionalizazioak eta aldaketa demografikoak planteatzen dituen
desafioei aurre egin ahal izango zaie. Enplegua lortzea eta gizartearen
bizitzan parte hartzeko aukera gero eta lotuago daude jasotako
prestakuntzarekin. Hala ere, bide luzea dago oraindik egiteko, hezkuntza
sistemek asko hobetu beharra baitaukate.
Zentzu horretan, Ekonomisten Euskal Elkargoak hasitako ekimena oso positiboa
da. Erakunde hauek oso maite duten tradizio batean oinarrituz (prestakuntzari
lehentasuna ematea), azterketa hau burutu dute; eta garrantzia handia
eman zaie enplegua ematen duten pertsonei. Eta horrela, EEEan enpleguaren
arloan adituak diren ekonomisten laguntzarekin, oso ondorio erabilgarriak
atera dira. Gainera, enplegatzailearen eta akademiaren ikuspuntuak aurrez
aurre jartzeko aukera izan dugu.
Enplegagarritasuna kosta ahala kosta lortu nahi izateak ekonomistarengandik
espero dugun prestakuntza murriztu dezake. Baina ez dugu ahaztu behar
prestakuntzak, unibertsitatetik, ikasketen edukia arrazoitu eta eguneratzeko
moduak ezarri behar dituela. Uste dut OEE elkartearen izenean Iñaki Periáñez,
Proiektuko zuzendaria, eta bere lantalde osoa zoriondu behar dugula. Ziur
gaude antzeko ekimenetarako adibide ezinhobea izango dela.
Luis Caramés Viéitez
HEEko Lehendakaria
Hezkuntzako Ekonomisten Erakundea
-7-
7.
8. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOA
Ekonomisten Euskal Elkargoa
Enplegu Komunitatea-ekonomista 2.0
EGILEA
Euskal Herriko Unibertsitatea/ Universidad de País Vasco
PROIEKTUAREN ZUZENDARIA
Iñaki Periañez
LAGUNTZAILEAK
Pedro Manuel Gómez
Maria Jesús Luengo
Julian Pando
Joseba Iñaki de la Peña
Franciasco Javier Villalba
ENPLEGU KOMUNITATEKO-EKONOMISTA 2.0 KIDEAK
Gerardo Arregi EHU-UPV
Ion Aspiazu Iberdrola
Alberto Baños. Human
Marta Carazo Eroski
Javier Ramos Lanbide
Iluminada Aparicio Ekonomisten Euskal Elkargoa
-9-
9.
10. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
AURKIBIDEA
1. Sarrera .............................................................................................. 13
2. Azterketaren xedea ........................................................................ 14
3. Ikasketa-faseak................................................................................ 16
4. Fase Kualitatiboa. Aldez aurretiko talde-dinamika ...................... 17
5. Fase Kualitatiboa. World Kafe teknikaren bidezko garapena
(3 World Kafe, 1 Bizkaian, 1 Gipuzkoan eta 1 Araban) .............. 20
5.1. World Kafe informazioa biltzeko teknika bezala .................. 20
5.2. World Kafe hauen ondorio orokorrak.
Proposatuko inkesta ................................................................ 32
6. Fase Kuantitatiboa. Telefono bidezko inkesta elkargokide
diren ekonomilariei.......................................................................... 36
6.1. Metodologia ............................................................................ 38
6.2. Lagina ........................................................................................ 38
6.3. Landa-lana................................................................................ 39
7. Fase Kuantitatiboa. Datuen azterketa ........................................ 40
7.1. Aldagai bakarreko analisia .................................................... 40
7.2. Aldagaien arteko erlazioa ...................................................... 47
8. Enplegatzailearen ikuspuntua vs. Ikuspuntu akademikoa ........ 52
9. Azterketaren ondorioak.................................................................. 54
Bibliografia .................................................................................................. 57
ERANSKINAK................................................................................................ 59
-11-
11.
12. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzeko
azterketa, enplegatzailearen ikuspuntutik
1. Sarrera
Goi Hezkuntzako Espazio Europarraren xede garrantzitsuenetako bat da
paradigma metodologikoaren aldaketa bat bilatzea, irakaskuntzan zentratutako
heziketa, ikaskuntzan zentratutako heziketa baten bidez, aldatzen saiatuz. Azken
honetan, ikasleak parte-hartze aktiboago bat edukiko beharko luke.
Egungo gizarteak, ezagutza-gizartea den aldetik, etengabeko
prestakuntza eskatzen du eta autoikaskuntzarako gaitasun handiagoa ere
bai, hau da, ikasten ikasi behar da. Ikaskuntza-prozesua, funtsean,
ikasketaren eta ikaslearen lan autonomoaren bidez burutu behar da.
Planteamendu berri honek ikasleek jaso beharreko konpetentziak eta
ikaskuntzaren emaitzak definitzea eskatzen du, lan-munduan txertatzen
errazteko. Konpetentzia diogunean, ezagutza, trebetasun (intelektuala,
eskuzkoak, sozialak, etab.), jarrera eta baloreen konbinazio batez ari gara,
“tituludunei arazoak konpontzeko edo inguru akademiko, profesional edo
sozial zehatz batean sor daitekeen egiteko batean esku hartzeko tresnak
ematen dizkiena” (graduondo eta masterreko titulazio unibertsitarioak
elaboratzeari buruz Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak kaleratutako arautze-
proposamena, 2006ko abenduan).
Bi konpetentzia mota desberdin ditzakegu:
- Konpetentzia espezifikoak: ezagutza edo profesioaren arlo bakoitzari
dagozkion trebetasun eta ezagutzak
- Konpetentzia generikoak: ezagutza eta profesioaren arlo gehienek
konpartitzen dituzten trebetasun eta ezagutzak.
Zenbait konpetentzia generikok eskatzen dute informazioa ulertzea,
ikertzea, erlazionatzea eta adieraztea; planifikatzea, erabakiak hartzea eta
arazoak ebaztea; trebetasunak erabiltzea, teknologia berriak; autonomoki
-13-
13. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
ikastea eta ikertzea; iniziatibaz eta kreatibitatez pentsatzea; komunikatzea,
harreman asertiboak garatzea eta elkarlanean aritzea; edo konpetentzia
pertsonal, sozial eta emozionalak bereganatzea.
Arlo profesional gehienetan badago tituludunak lan-munduan
txertatzeari buruzko azterketarik. Azterketa hauek beharrezkoak dira ikasleei,
unibertsitateei, enplegatzaileei eta gizarteari orokorrean, tituludunek dituzten
lan-ezaugarriak jakinarazteko.
Nagusiki, tituludun (enplegatu edo enplegu gabe) hauen iritziaren
bidez enfokatzen dira eta tituludunaren profil teorikoa eta unibertsitateak arlo
zehatz batean ematen duen titulaziorako behar den profil erreala alderatzen
ahalbidetzen dute.
Titulazio hauek orain dela zenbait urte diseinatu ziren, inguru
sozioekonomiko eta laboralaren beharrizan berrien aurrean adaptazio-
aukera gutxi eskaintzen zituen legedi baten babesean.
Gaur egun, OCDE bideragarritasun-azterketa bat egiten ari da PISA
txostena zabaltzeko. Une honetan hamabost urteko gazteetan zentratuta
dago eta unibertsitate-ingurura zabaldu nahi da, graduatuak izango direnen
ezagutza eta trebetasunak ebaluatzeko asmoz. Aipatutako azterketa
burutzen bada, lau urteren buruan, mundu mailako herrialde garrantzitsuenek
duten unibertsitate-sistemaren ebaluazio bat edukiko genuke.
Arrazoi hauek guztiek behartu gaituzte ekonomistaren1 profesioan
zentratutako azterketa hau burutzera.
2. Azterketaren xedea
ANECAk Ekonomia eta Enpresaren titulazioari buruz kaleratutako liburu
zuria izan da, agian, unibertsitateetako ikasketa plan berrien diseinuan
laguntzeko egin den lehenengo lan garrantzitsua. Tresna erabilgarria da
baina nahikoa orokorra eta ikuspuntu akademiko nabarmena dauka,
erabilitako laginen konposaketak erakusten duen bezala. Ekonomiako
Lizentziaturaren kasuan, 208 pertsonak erantzun zioten inkestari. Hauetatik
%61 irakasleak ziren, %17 graduatuak, %14 profesionalak eta %7 enpresariak.
Enpresa-zientzietako Lizentziaturaren kasuan, portzentaia antzekoa izan zen,
%55,6 irakasleak, eta gainontzekoak (%16, %17,6 eta %10,5) graduatuak,
arloko profesionalak eta enplegatzaileak ziren, hurrenez hurren.
1
Ekonomistaren izena erabiltzen dugunean, etorkizunean tituludun/graduatu izango
direnak bertan sartzen ditugu, bai Ekonomia eta Enpresa Fakultateetakoak bai
Enpresa-ikasketen Unibertsitate Eskolakoak ere.
-14-
14. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Honela, Marín, Antón eta Palaciosek 2007an burututako azterketa
Espainiako Ekonomialarien Elkargoetako Gobernu Batzordetako kideei eta
CGCEEko Organo espezializatuei posta elektronikoz egindako inkesta batean
oinarritzen zen funtsean.
Honekin lortu nahi zituzten helburuak ondoko hauek ziren:
- Unibertsitatean jasotako prestakuntzarekin ekonomistak zeukan
satisfazio-maila ikertzea
- Jasotako prestakuntza egun egiten ari diren lanerako egokia den ala
ez ezagutzea.
- Unibertsitate-Enpresa arteko harremanak ikertzea eta satisfazio-maila
- Tituludunek (Ekonomialariek) unibertsitateko ikasketetan lortutako
konpetentzia eta trebetasunak erakustea, eta lortu beharko
dituztenak ere bai
- Tituludunek euren profesioa garatzeko gradu-tituluetan oinarrizko eta
ezinbestekotzat jotzen dituzten gaiak ikertzea
- Prestakuntza-beharrak ezagutzea. Prestakuntza osagarria, unibertsitate-
ikasketak burutu bitartean, eta jarraitua, bukatu ondoren.
Hala ere, azterketa honetan, saiatu gara tituludunen enplegatzaileek
behar dituzten konpetentziak identifikatzen, hauek Ekonomia titulazio berrietan
lortu beharko lirateke. Zehazki, enplegatzaileek esan behar digute zer behar
duten tituludun batengandik ekonomistaren profesioa eraginkortasunez
betetzeko.
Beste lanetan edo ikerketetan, enplegatzailearen eta tituludunaren
satisfazioa jaso da, izan ere lan-munduan txertatzeko txosten desberdinetan
oinarritzen baitira. Bestaldetik, enplegatzaileek kontratatzen dituzten
tituludunengan ikusten dituzten prestakuntza-gabeziak Goi Hezkuntzarako
Europar Eremuaren (EEES) testuinguruan ikertuko dira.
Azterketa honen xedea da gure profesioan eta gure ezagutza-arloan
dagoen hutsune hori betetzea, horretarako Unibertsitate-Enpresa
lankidetzarako hitzarmena sinatu da Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad
del Pais Vasco (EHU/UPV) eta Ekonomisten Euskal Elkargoaren (CVE) artean.
Hitzarmen honetan, kolaboratzaile gisa, aritu da Emilio Soldevilla Enpresaren
Ekonomia Ikertu eta Garatzeko Fundazioa (FESIDE). Hitzarmen honen
helburua da enplegatzaileengana jotzea hauek esan dezaten zein ezagutza,
trebetasun, jarrera eta balore diren beharrezkoak tituludun batengan, zeina,
besteak beste, ondoko hauetan aditua izango baita: finantza, kontabilitatea,
enpresa-zuzendaritza, merkatu-azterketa, negozioen gestioa, kanpo-
merkataritza, eta abar, tituludun hori kontratatzeko.
Kontuan hartu behar da unibertsitate-titulazio berriek izango duten arau-
esparruak aukera emango diela euren ikasketa-planetan aldaketa txikiak
egiten joateko, honela ingurunean agertzen diren beharretara egokitzeko
-15-
15. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
aukera izango dute. Horregatik, garatu dugun azterketa aldiro berrikusi
beharko da, edo gutxienez, EEESera egokitutako ekonomia eta enpresa-gradu
berriak egiaztatu behar diren epea bukatu baino lehen (sei urte).
Lan honek identifikatu nahi ditu, erakundeen ikuspuntutik, zein
konpetentzia behar diren tituludunen lanpostuetan.
Gizarteak egiatan eskatzen duen tituludunaren profila zehazten du,
egun hautematen denaren aldean, eta hori proposatu beharko litzateke
unibertsitateek garatuko dituzten prestakuntza -programetan. Beraz,
azterketa honen helburuak ondoko hauek dira:
Helburu orokorra:
- Ekonomisten konpetentzia profesionalak detektatzea, enplegatzaile
baten eskutik
Bigarren mailako helburuak:
- Gure tituludunen lanpostuetan behar diren konpetentziak/trebetasunak
garatzea, enpresaren ikuspuntutik
- Ekonomista baten prestakuntzan, kontuan hartu beharreko
konpetentziei buruz dagoen ikuspuntu akademikoa eta
enplegatzaileenaren arteko konbergentzia ikertzea.
3. Ikasketa-faseak
Ikasketa talde-dinamika batekin hasten da. Honek aukera ematen
digu hurrengo faserako behar ditugun funtsezko gida-elementuak zehazteko.
Hurrengo fasean, World kafe teknika aplikatzen da, Euskadiko Autonomia
Erkidegoko (EAE) erakunde nagusietako kideekin. Hemendik lehenengo
ondorioak jasotzen ditugu, eta fase kuantitatiborako galdetegia osatzen
duten itemen aukeraketa egiten dugu. Datu-bilketako fase hau telefono
bidezko inkesta bat da, EAEko 3.311 ekonomista kolegiatuetatik 500ek
erantzun diotena, eta hemendik atera dira lehenengo ondorioak.
Laburbilduz, ondoko fase hauek burutu dira:
I. FASEA: Fase Kualitatiboa. Aldez aurretiko talde-dinamika hurrengo
faserako behar diren funtsezko gida-elementuak zehazteko.
II. FASEA: Fase Kualitatiboa. World Kafe teknikaren bidezko garapena
(3 World Kafe: 1 Bizkaian, 1 Gipuzkoan eta 1 Araban).
III. FASEA: Fase Kuantitatiboa. Telefono bidezko inkesta eta bertatik
jasotako datuen analisia.
IV. FASEA: Azken txostena, azterketaren ondorioekin.
-16-
16. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
4. Fase Kualitatiboa. Aldez aurretiko talde-dinamika
Lanaren parametroak finkatzeko lehenengo pausoa da, hauen
gainean azterketaren prozesu kuantitatiboa garatzen da. Ekonomisten Euskal
Elkargoko Enplegu-Komunitatearekin talde-dinamika bat burutzeko eskatu
genuen. Honen xedea konpetentziei buruzko oinarrizko gaiak zehaztea zen,
geroago World kafe saioetan planteatuko dira eta azterketa
kuantitatiborako jarraibideak emango dizkigute.
Bilera 2008ko irailaren 29an egin zen Bilboko CVEren egoitzan,
azterketaren azalpen labur bat egin ostean, ekonomistei euren erakundeek
eskatzen dizkieten funtsezko konpetentziei buruz eztabaidatzeko eskatu
zitzaien partaideei.
Konpetentziak lau motatan banandu ziren: ezagutzak, trebetasunak,
jarrerak eta baloreak. Banan-banan landu ziren oinarrizko galdetegia aberaste
aldera, eta aipatutako dinamikan azaldu ziren alderdiak ondoko hauek izan ziren:
A. Ezagutza edo konpetentzia espezifikoak:
Jasotzen den prestakuntza generikoa nahikoa da, ez da gabeziarik
detektatzen titulazioaren ezagutza espezifikoetan. Gutxitan eskatzen dute
norbait espezialitate zehatz batekin, ekonomistak eskatzen dituzte beste ezeri
erreferentziarik egin gabe, agian egon badaudela ez dakitelako.
Gehienetan, CVE berak, erakundeak bete nahi duen lanpostuaren
ezaugarriak ezagutu ondoren, aholkatzen die zein ekonomia-aditu izan
daitekeen egokiena lanpostua betetzeko.
Prestakuntza generikoari nahikoa irizten badiote ere, euren
titulazioaren materia osagarrietan prestakuntza handiago baten falta
sumatzen dute, zehazki informatika eta hizkuntza gaietan. Horrela,
nabarmentzen dute ekonomistentzako pakete espezializatuen ezagutza falta
(TIC), excel aurreratua, kontabilitate-programak; laburbilduz, ikasitakoa
praktikara eramateko aukera ematen dituzten trebetasunak. Hauek
unibertsitatean bertan jaso daitezkeela uste dute; halaber, ikasleek
enpresetan egiten dituzten praktika-aldiak oso motzak direla uste dute.
B. Trebetasunak:
- Ikaskuntza-gaitasuna (test psikoteknikoak...) pertsonaren kostu
oportunitatea ikertzeko, junior eta senior artean desberdinduz
- Harremanetan sartzeko giza trebetasuna, lan-taldeetan aritzeko
gaitasuna indartzen duena
- Ahozko eta idatzizko jariotasuna
- Iniziatiba (berrikuntza – sorkuntza - proaktibitatea), curriculumaren bidez
- Denboraren gestioa
- Ikuspegi globala
-17-
17. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
- Pertsonak lideratzeko gaitasuna
- Pertsonak garatzeko gaitasuna
- Informazioa bilatzea eta ikertzea
- Pentsamendu analitikoa, kritika konstruktiborako gaitasuna indartzen
duena.
- Pentsamendu kontzeptuala
- Aldaketarako adaptazioa
- Iniziatiba vs. autonomia
- Sormena
- Proiektuen gestioa
- Informazioaren gestioa
- Ekonomia-arloa ulertzea
- Erakundearen Harreman-kapitala sustatzea
- Erabakiak hartzeko gaitasuna
- Negozio-sena, ardura soziala eta korporatiboa
- Ekimen-gaitasuna erakundearen barruan.
C. Jarrerak:
- Baikortasuna, hau da, jarrera positibo bat edukitzea
- Malgutasuna
- Frustazioarekiko tolerantzia; okertzeari edo onartzeari beldurrik ez
izatea
- eta okerretatik ikasteko gai izatea
- Tolerantzia, lankidearekiko errespetua
- Izaera ekintzailea
- Iraunkortasuna
- Jarrera pragmatikoa
- Autoerantzukizuna
- Jarrera proaktiboa eta enprendizajea, berritasuna ekar dezakeena,
hau konkretatzen da lanpostuan kaizen aplikatuz.
- Oreka soziala lortzeko gaitasuna.
- Epe ertain zein luzeko emaitzetara zuzentzea
- Enpresarekiko konpromisoa
- Jarraitutasuna, irmotasuna, nekaezintasuna
- Sentsibilitatea ingurugiroari lotutako gaiekin.
D. Baloreak:
- Zintzotasuna
- Saiatua
- Eskuzabaltasuna
- Kolektiboa hobestea indibiduoaren ordez; interes komuna interes
indibidualaren gainean
- Partaidetza, lankidetzan aritzea ahalbidetzen duena
- Erakundearen partaide izatearen sentimendua, hau da, erakun-
dearekiko konpromisoa, proiektu partekatu baten parte sentitzea
-18-
18. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
- Tolerantzia
- Errespetua
- Ekitatea
- Ingurugiroarekiko konpromisoa
- Sentsibilitatea ingurugiroari lotutako gaiekin
- Lehiakortasuna emaitzetara zuzenduta.
Gehien baloratzen diren konpetentziak trebetasun eta jarrerekin
lotutakoak direla sumatzen da, garrantzi gutxiagorekin agertzen dira
baloreak eta, azken lekuan, ezagutza dago, izan ere, gradu zehatz bat
ikasten badute beharrezko ezagutzak lortu dituztela suposatzen baita.
Geroago oinarrizko galdetegi bat eman zitzaien (ikusi 1 eranskina) eta
bertako gaien garrantzia puntuatzeko eskatu zitzaien. Honen emaitza
ondoko taulan erakusten da (1 lehentasunezkoa, 2 lehentasun ertainekoa, 3
lehentasunik ez)
1 Taula. Inkestaren oinarrizko gaien lehentasunak
-19-
19. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Jasotako emaitzetatik, bai ekonomista batengandik espero dituzten
konpetentzien ataletik, bai dinamika honetarako prestatu den galdetegiko
itemen lehentasunaren ataletik, proiektuaren hurrengo fase kualitatiboan
(Worl kafe) planteatu beharreko galderak atera ditugu. Saioan planteatu
diren galderak ondoko hauek izan dira:
• Zer trebetasun izan behar dituzte tituludunek?
• Zer jarrera espero dugu haiengandik?
5. Fase Kualitatiboa. World Kafe teknikaren bidezko garapena
(3 World Kafe, 1 Bizkaian, 1 Gipuzkoan eta 1 Araban)
Talde-dinamikatik oinarriak finkatzeko balio digun informazioa jaso
dugu, baina ez inkesta jasoko duten pertsona askotarikoen espektatiba
islatuko duen segurtasuna emango digun galdetegia erredaktatzeko. Datu
esanguratsuak lortzeko, talde-dinamika asko egin beharko lirateke, eta hau
konplikatuegia da. Horregatik, World Kafe teknika erabiltzea xedatu dugu,
askozaz interaktiboagoa da eta hiru saiotan eman diezaguke nahikoa
informazioa azterketaren fase kuantitatiboko galdetegia garatzeko.
5.1. World Kafe informazioa biltzeko teknika bezala
World Kafearen filosofia eta metodologiaren jatorria giza komunitateek
komunikatzeko antzinako forma elkarrizketa zelako ustean oinarritzen da
[Koury D’Arceel, 2006], elkarrizketa komuneko esanahiak aurkitzeko, baloreak
eraikitzeko eta desiratutako etorkizunak irudikatzeko; sorkuntza kolektiboaren
kontzeptuan oinarritzen da [Peter Senge, 2006].
World Kafe kafetegietako elkarrizketa sozialean oinarritutako elkartruke-
sistema da. Honen bitartez, pertsona-talde batek aukeratutako gai bat ikertzen
du [OIT, 2006]. Online esperientziak dauden arren [Pereda, 2007], normalean
modu presentzialean egin izan dira. Bere helburua da gure ikaskuntzaren parte
handi bat karakterizatzen duen izaera soziala azpimarratzea. World Kafearen
saioak partaide kopuru desberdina izan dezake, 10etik milaraino. Hauek
eztabaida-talde txikitan banatzen dira, posible bada kafetegien moduko
mahaietan. Partaideei adore ematen zaie entzun eta hitz egiteko, euren
pentsamendua editatu gabe eta “zuzena” esaten ari ote diren kezkatu gabe.
Partaideak mahaiaz aldatzen dira, eta ideiak eramaten dituzte talde berrira.
Bien bitartean, anfitrioi iraunkor bat gelditzen da mahai bakoitzean. Ideiak
gelatik mugitzen direnez, ezusteko emaitzak lortzen dira, eta sareak sortu edo
indartzen dira eta ezagutzak partekatzen dira.
World Kafe elkarrizketa batean kolaborazioa bilatzen da, ezagutza
partekatzeko eta taldeen ekimenerako aukerak sortzeko. Beraz, prozesu
-20-
20. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
sortzailea da ondoko ekintzak burutzeko aukera ematen duena [Peter
Senge,2006]:
- Taldearen inteligentzia kolektiboa atxikitzea
- Konbergentzia-puntuak aurkitzea
- Desiratutako etorkizunak sortzea eta aukera eta erronka
estrategikoak aurkitzea
- Pertsona-talde batek partekatutako jabetza duten proiektuak
sortzea
- Lotura-sareak sortzea
- Partaidetza sortzea, ezagutza partekatzea eta pentsamendu
berritzailea sustatzea
- Bizitza errealeko gaien inguruko ekintza aukerak aztertzea
World Kafe batean garatzen den agenda ondoko printzipio hauetan
oinarritzen da [Brown, 2006]:
- Testuingurua ezartzea: zergatik egiten dugu world kafe hau?
- Espazio erosoa sortzea
- Galdera esanguratsuak aztertzea
- Galderak aukeratu eta erraz ulertzeko moduan egitea
- Gako galderak
- Guztion kontribuzioa sustatzea
- Errespetua
- Ateratzen diren ikuspuntu guztien lotura sustatzea
- Inteligentzia sortzen da sistemak bere buruarekin konektatzen
duenean modu anitz eta sortzaileetan
- Elkarrekin entzutea jarraibideak, hausnarketa eta galdera sakonak
aurkitzeko
- Aurkikuntza kolektiboak partekatzea.
Normalean World Kafe batean arreta ematen duena da lehenengo
aldiz parte hartzen duten pertsonen isiltasuna. Nabarmena da mahaietako
partaideek euren lankideei entzuteko jartzen duten interesa, zerbait gehiago
ikasteko nahian, inteligentzia kolektibotik aterako den zerbait.
Jasotzen den onurarik behinena da, epe motz batean, partaideen
iradokizun eta ondorio esanguratsu ugari beregana daitezkeela
planteatutako gai eta galderen inguruan.
Aurretiazko talde-dinamikan agertutako ezagutza, trebetasun, jarrera
eta baloreen hautapena oinarri hartuta, ikasketaren bigarren fase honetan
hiru World Kafe presentzial egin ditugu. Saioetan elkarrizketa motz eta lasaiak
egin ziren, kafe baten inguruan, hizketa kolaboratzailea lortzeko, taldearen
inteligentzia atxiki eta lizentziatu berri den ekonomista kontratatzeko orduan
enplegatzaileek gehien baloratzen dituzte konpetentzien konbergentzia-
puntuak ezagutzeko asmoz.
-21-
21. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
World Kafe bakoitzean garatutako agenda ondoko hau izan zen:
- Lanaren helburuak azaltzea
- World Kafe teknikaren azalpena
- Trebetasunari zegokion galdera planteatzea
- Jarrerei zegokien galdera planteatzea
- Mahaiko emaitzak beste mahaikoekin partekatzeko denbora (bi bira)
- Mahai bakoitzak ateratako ondorioak, bozeramaileek adierazita
- Mahai bakoitzaren ekarpenetatik ateratako azken ondorioak.
5.1.1. Bizkaiko World Kafea
2008ko urriaren 28an, Bilboko Ekonomisten Euskal Elkargoaren egoitzan
World Kafe bat egin genuen. Bertan, Bizkaiko enpresa eta erakunde
garrantzitsuenetako 44 enplegatzailek hartu zuten parte. Saioaren helburua
ekonomia tituludun bat behar duten enplegatzaileek gehien baloratzen
dituzten trebetasun eta jarrerak zein diren argitzea izan zen. Hauek kontuan
edukiko dira azterketa kuantitatibo zabalago batean.
Saioa 4 pertsonako 11 lan-taldetan antolatu genuen, bi orduko
iraupenarekin eta denboraldien kontrol zorrotza ezarriz.
Nabarmendu behar da parte hartzea oso aktiboa eta dinamikoa izan
zela eta partaideek esku hartzeko gogoa argi erakutsi zutela, Goi
Hezkuntzako Europar Esparrura egokitutako titulazio berrien diseinua
hobetzen laguntzeko.
Gure helburua trebetasun eta jarrerak detektatzea bazen ere,
azterketa honetarako interesgarriak ziren zenbait balore eta ezagutzari
zegozkion zenbait alderdi ere detektatu ziren.
Jasotako erantzunen maiztasunaren arabera ordenatutako
trebetasunak:
Jarrerei dagokienez, World Kafearen bigarren galdera, maiztasunaren
arabera ordenatutako erantzunak ondoko grafikoan adierazten dira:
Planteatutako galderak trebetasunen eta jarreren konpetentziei
zegozkien arren, baloreei buruzko erantzunak ere jaso genituen, ondoko
grafikoan erakusten direnak maiztasunaren arabera ordenatuta:
Eta ezagutzei dagokienez, ondoren agertzen ditugu maiztasunaren
arabera ordenatutako proposamenak modu grafikoan:
Bukatzeko, enplegatzaileek titulatu berri batengan hobesten dituzten
gaitasunak ondokoak izango lirateke Bizkaiko World Kafean:
-22-
23. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Trebetasunei dagokienez: ahozko eta idatzizko komunikazioa,
lankidetza, arazoak konpontzea/erabakiak hartzea, analisi, sintesia eta
aurkezpen ulergarria eta ikaskuntzarako gaitasuna. Grafikoki:
Jarrerei dagokienez: iniziatiba, erabakitzeko gaitasuna eta ikaskuntza.
Grafikoki:
Honetaz gainera, ondoko baloreak ere nabarmendu ziren: printzipio
etikoak eta zuzentasuna eta erantzukizuna. Grafikoki:
Halaber, ondoko ezagutzak ere azpimarratu ziren: hizkuntzak,
teknologia berriak, ezagutzaren gestioa eta gestiorako tresnak ISO, EFQM.
Grafikoki:
-24-
25. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
5.1.2. Gipuzkoako World Kafea
World Kafea Donostiako Ekonomisten Euskal Elkargoaren egoitzan egin
zen, 2009ko azaroaren 6an. Bertan, erakunde eta enpresa desberdinetako 11
profesionalek hartu zuten parte.
Saioa hiru taldetan edo mahaitan antolatu zen, bi orduko
iraupenarekin eta denboraldien kontrol zorrotza ezarriz.
Bilbon egindako World Kafean gertatu zen bezala, parte hartzea oso
aktiboa eta dinamikoa izan zen eta partaideek esku hartzeko gogoa argi
erakutsi zuten, Goi Hezkuntzako Europar Esparrura egokitutako titulazio
berrien diseinua hobetzen laguntzeko.
Gure helburua trebetasun eta jarrerak detektatzea bazen ere,
azterketa honetarako interesgarriak ziren zenbait balore eta ezagutzari
zegozkion zenbait alderdi ere detektatu ziren.
Jasotako erantzunen maiztasunaren arabera ordenatutako
trebetasunen zerrenda ondoko hau izan zen:
Jasotako erantzunen maiztasunaren arabera ordenatutako jarrera eta
baloreak honela gelditu ziren:
-26-
27. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Jasotako erantzunen maiztasunaren arabera ordenatutako jarrera eta
baloreak honela gelditu ziren:
Jasotako erantzunen maiztasunaren arabera ordenatutako jarrera eta
baloreak honela gelditu ziren:
Honetaz gainera, ondoko ezagutzak ere nabarmendu ziren: hizkuntzak,
teknologia berriak, diziplinaren ezagutza eta gestiorako tresnak
-28-
28. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
5.1.3. Arabako World Kafea
2008ko azaroaren 10ean, Gasteizko Ekonomisten Euskal Elkargoaren
egoitzan World kafe bat egin genuen. Bertan, Arabako enpresa eta
erakunde garrantzitsuenetako 12 enplegatzailek hartu zuten parte. Saioaren
helburua enplegatzaileek ekonomia-tituludun batengan gehien baloratzen
dituzten trebetasun eta jarrerak detektatzea izan zen, hauek kontuan hartuko
dira azterketa kuantitatibo zabalago batean.
Saioa 3 pertsonako 4 lan-taldetan antolatu zen, bi ordu eta erdiko
iraupenarekin, denboraldien kontrol zorrotza ezarriz. Nabarmendu behar da
parte hartzea oso aktiboa eta dinamikoa izan zela eta partaideek esku
hartzeko gogoa argi erakutsi zutela, Goi Hezkuntzako Europar Esparrura
egokitutako titulazio berrien diseinua hobetzen laguntzeko.
Guztion artean ondoko trebetasun eta jarreren zerrenda burutu zen,
jasotako erantzunen maiztasunaren arabera ordenatuta.
Saioan agertutako trebetasunak ondoko orrialdearen ilustrazioan
agertzen dira.
-29-
29. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Jarrerei dagozkien erantzunak ondoko grafikoan agertzen dira, behar
bezala ordenatuta:
Laburbilduz, enplegatzaileek tituludun berri batengan gehien
baloratzen dituzten ezaugarriak ondoko hauek direla esan dezakegu:
Trebetasunei dagokienez, ondokoak nabarmentzen dira: egokitzeko
gaitasuna, lankidetza, egoten jakitea eta motibazioa. Grafikoki:
-30-
30. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Jarrerei dagokienez, Lurralde Historiko honetako emaitzak ondoko
hauek dira: etengabe hobetzearen aldekoa, fideltasuna eta konpromisoa,
malgutasuna-aldaketarako adaptazioa, hobetzeko grina ikasteko gogoa,
ardurak bere gain hartzea eta iniziatiba.
Trebetasun eta jarreren zerrenda osatu ondoren, eztabaida motz baina
interesgarri bat sortu zen unibertsitateko irakaskuntza eta inguruneko
errealitatera duen adaptazio-mailari buruzkoa, saiora hurbildu ziren
enplegatzaile-taldeko zenbait pertsonarengan gai honek pizten duen interesa
nabarmen agertu zelarik.
-31-
31. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
5.2. World Kafe hauen ondorio orokorrak. Proposatuko inkesta
Hiru World kafe hauetan erakunde desberdinetako 67 profesionalek
(enplegatzailek) hartu zuten parte orotara. Eratutako mahaien
antolamendua eta kopurua ondoko hau izan zen:
Helburua trebetasunak eta jarrerak detektatzea bazen ere,
enplegatzaileek titulatu berri bat kontratatzeko orduan kontuan hartzen
dituzten zenbait balore eta ezagutza ere identifikatu ziren.
Lau alderdi hauen emaitzak (18 mahaietan), maiztasunaren
araberakoak, ondoko hauek dira:
Planteatu zen lehenengo galderaren erantzunak (zein trebetasun
eduki behar ditu ekonomista berri batek?), maiztasunaren arabera, ondoko
hauek dira:
-32-
32. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Ondoren, bigarren galderari (zein jarrera eduki behar ditu ekonomista
berri batek?) emandako erantzunak aurkeztuko ditugu, maiztasunaren
arabera:
Galdera hauei erantzuteaz gainera, Balore eta Ezagutzei buruzko gaiak
ere agertu ziren. Konpetentzia hauei dagozkien eskakizunak ondoren
zerrendatzen dira.
Baloreei dagokienez ondoko hauek:
-33-
33. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Bestaldetik, ezagutzaren arloan gehien eskatzen dira ondoko hauek:
-34-
34. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Jasotako emaitzei begira, World kafeetan parte hartu zutenek gehien
baloratzen dituzten trebetasun, jarrera, balore eta ezagutzak ondoko hauek dira:
Trebetasunei dagokienez, ondokoak nabarmentzen dira: lankidetza;
ahozko eta idatzizko komunikazioa; arazoak ebaztea; analisia, sintesirako
gaitasuna, aurkezpena; ikasteko gaitasuna; planifikazioa, integrazioa;
negoziatzeko gaitasuna eta antolamendu-maila. Grafikoki:
Jarrerei dagokienez, ondoko hauek nabarmentzen dira: iniziatiba,
ebazteko gaitasuna, ikaskuntza, hobekuntza jarraitua, fideltasuna eta
baikortasuna/positibismoa. Grafikoki:
-35-
35. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Partaideek hobesten dituzten baloreak ondoko hauek dira: printzipio
etikoak eta zuzentasuna, erantzunkizuna, konpromisoa eta konstantzia. Grafikoki:
Bukatzeko, eskatzen diren ezagutzak: hizkuntzak, teknologia berria eta
gestiorako tresnak Ikus daiteke nola konpetentzia gehienak eta, gehien bat,
maiztasun altuena daukaten trebetasunak, erakundearen barne aldeari eta
kanpo aldeari dagozkie, hau da, bezeroekin, hornitzaileekin eta kanpoko
gainontzeko agenteekin dituen harremanei.
Zalantzarik gabe, lankidetzan aritzen dakien pertsona bat, zuzen
komunikatzen dena, iniziatiba eta printzipio etikoak dauzkana askoz errazago
integratuko da talde mistoetan (hornitzaile-erakunde-bezeroa), izan ere,
harreman hauek elkarrenganako konfiantzan oinarritzen baitira eta
aipatutako konpetentziek harreman hori errazten dute.
3 World kafeen emaitzekin galdetegi bat prestatu da ondoko faserako.
Honek esperientzia hauetatik sortu diren ezagutza, trebetasun, jarrera eta
baloreen konpetentzia esanguratsuenak bildu ditu.
6. Fase Kuantitatiboa. Telefono bidezko inkesta elkargokide diren
ekonomilariei
Hiru Lurralde Historikoetan antolatutako World kafeetako partaideen
ekarpenak aztertu ondoren, galdetegi bat burutu da. Hau elkargokide diren
ekonomista kopuru esanguratsu bati egin zaio. Honela, ekonomia-
tituludunaren ezaugarri behinenak zein diren eta bakoitzak duen garrantzi
maila ezagutzeko aukera izan dugu.
-36-
36. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Inkesta telefonoz egin zen 2009ko martxoan eta ondoren erakusten
den galdetegia erabili zen.
-37-
37. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
6.1. Metodologia
Azterketa burutzeko erabili den lan-metodoa EEEn inskribatutako
pertsonei zuzendutako inkesta telefonikoan oinarritu da, Elkargoak berak
emandako zerrenda baten bidez.
Aipatutako zerrendak elkargokideen 3.311 izen ematen zituen, eta
hauek hartu dira abiapuntutzat azterketarako. Behin betiko galdetegia
diseinatu eta aurre test bat egin ondoren, landa lanari ekin zaio.
6.2. Lagina
Aztergai den populazioaren lagin esanguratsu bat burutu da, 500
inkesta baliagarri, zeinetan 3.311 elkargokideren kopururako eta baldintzen
%95,45eko konfiantza-mailarako, P=Q=%50, %4,12ko errakuntza marjina eman
duen, orotara.
Lehenengo segmentazio-maila erresidentzia lurraldearen araberakoa
izan da, proportziozko esleipen-sistema baten bidez.
-38-
38. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Lurralde bakoitzaren barruan, bigarren sekuentzia batean, lagina
adinaren arabera estratifikatu da, lau kohorteen arabera.
6.2.1. Lagin mota
Telefono bidezko zundaketa, galdetegi estrukturatu batekin, izenen
zerrenda baten gaineko ausazko laginketa baten bidez burutua. Lagin-
unitatea hautatzeko adin eta lurraldearen araberako kuotak ezarri dira.
6.3. Landa-lana
Landa-lana telefono bidezko inkesta baten bidez burutu da, 2009ko
martxoan. Landa-lana baino lehen, aurre test bat egin zaie 25 pertsonari,
galdetegian eta azterketa-protokoloan egon zitezkeen hutsune, gabezi eta
zailtasunak detektatzeko asmoz.
Aurre test honen emaitza ondoko hau izan zen:
- Harrera, behin telefonoa hartuta, ona da; zailtasunik handiena da
telefono finkoaren bidez pertsonak topatzea, izan ere hau etxekoa
izaten da eta han ia inoiz ez ditugu topatzen
- Inkestari dagokiola, hasteko harrera ona izan du, agian jardunen eta
langile-kopuruen galderekin hastean, errezeloren bat erakutsi dute,
datu horiek Ekonomisten Euskal Elkargoak badituela kontsideratzen
zutelako
- Lizentziatuek duten maila baloratu behar izan dutenean, zenbaitek
ez du jakin nola dauden prestatuta eta zurian utzi dute
- Inkestaren bataz besteko iraupena 10-12 minutukoa izan da
- Hasteko ez da egon ulertzen ez diren itemik
- Aurre testetan egindako lagina ondoko aldagaien arabera
segmentatu da: Jaiotze-data eta bizilekua.
-39-
39. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
7. Fase Kuantitatiboa. Datuen azterketa
7.1. Aldagai bakarreko analisia
7.1.1. Laginaren deskripzioa
Lehenengo atal honetan, azterketarako erabili dugun laginaren
ezaugarria deskribatuko ditugu laburki. Hau bat dator Ekonomisten Euskal
Elkargoko kideen profil orokorrarekin.
%43,85ek zerbitzu profesionaletan jarduten du, %31,8k beste zerbitzu
motatan, %15 industria-sektorean aritzen da eta %9,4 merkataritzan.
-40-
40. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Erakundeetan duten ardura mailari dagokiola, %43,6 zuzendaritza-
taldekoak dira, %27,5 erdi mailako arduradunak, %16,9 autonomoak eta %12
enplegatuak.
Inkestatuen %88k ardura-postuetan egoteak, zeinetan, besteak beste,
hautapen-prozesuez eta langileen kontratazioaz arduratzen baitira,
inkestaren fidagarritasun-maila bermatzen du.
-41-
41. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Jarraian, ondoko taulan ikus daiteke inkestatuek zein jardunetarako
kontratatzen duten ekonomista bat (jardueraren araberako banakapen-
taulak kontsulta daitezke1 eranskinean):
Inkestatuen %71,1 gizonezkoak ziren eta %28,9 emakumezkoak.
-42-
42. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Lurraldeka, elkargokide gehienak Bizkaikoak dira, %57,8, %28,3
Gipuzkoakoak dira eta %9,8 Arabakoak. Gainontzekoak, mugakide diren
beste probintzietakoak dira eta Madrilekoak.
7.1.2. Aldagaien analisi sinplea
Ondoren, planteatutako galderei inkestatuek emandako balorazioen
alderdi deskriptibo garrantzitsuenak aztertuko ditugu.
1. eranskineko taulan ekonomistak behar duenari buruz inkestatuek
emandako bataz besteko puntuazioa adierazten da, ikertutako konpetentzia
mota bakoitzeko bataz bestekoa barne. Ikus daitekeenez, gehien baloratu
diren konpetentziak orokorrean, “Baloreei” dagozkie, gero “Trebetasunak”
eta “Jarrerak”, eta azkenik, balorazio txikiago batekin, “Ezagutzak”.
-43-
43. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
“Ezagutzak” atalean, diziplina anitzeko ikuspegia nabarmentzen da eta
lanpostuari dagozkion ezagutzen beharra ere bai. “Trebetasunak” atalean
lankidetza, ikasteko gaitasuna eta denboraren gestioa nabarmentzen dira.
“Jarrerak” atalean, zuzentasuna/fideltasuna eta proaktibitatea
nabarmentzen dira. Azkenik, “Baloreak” atalean konpromisoa/heldutasuna,
etika eta zuzentasuna nabarmentzen dira.
Eta formula horretan: EB = Ezagutzak behar ditu
TB = Trebetasunak behar ditu
JB = Jarrerak behar ditu
BB = Baloreak behar ditu
-44-
44. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Aurreko taulan, konpetentziak euren bataz besteko balioaren arabera
ordenatu ditugu. Ikus daitekeenez, garrantzitsuenak konpromisoa, etika,
lankidetza eta fideltasuna dira. Ezagutza teknikoenak azken lekuetan
agertzen dira, hala nola prozesuen gestioa, ezagutzaren gestioa edo
hizkuntzak.
Tituludunen maila puntuatzeko orduan, orokorrean, badirudi puntuazioa
txikiagoa dela beharretan baino. Kasu honetan, nahiz eta puntuazioak
zertxobait hurbilago dauden, puntuazio handiena “Jarrerak” atalerako da,
gero “Baloreak”, “Trebetasunak” eta “Ezagutzak” (emaitzen taula 1.
eranskinean).
Ondoren, item desberdinek jasotako puntuazioak adierazten dituzten
grafikoak egin ditugu, bai “Behar ditu” galderak bai “Dauzka” galderak,
halako moduz non erantzunen arteko desberdintasunak ikus baitaitezke.
“Ezagutzak” ataleko konpetentziei dagokienez ondoko grafikoan ikus
daitekeen bezala, desberdintasun esanguratsuenak diziplina anitzeko
ikuspegian eta lanpostuaren ezagutzan ematen dira. Aspektu hauek oso
garrantzitsua dira enplegatzaileentzat baina badirudi prestakuntza -gabezia
bat dagoela hor.
“Trebetasunak” ataleko konpetentziei dagokienez, ondoko grafikoan
ikus daiteke item bakoitzak jasotako puntuazioa. Desberdintasun
nabarmenena arrisku egoeran erabakitzeko gaitasunean eta funtsezko
faktoreen analisi eta sintesiaren gaitasunean, bi konpetentzia hauek ez dira
oso garrantzitsuak inkestatuentzat.
-45-
45. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
“Jarrera” atalean zentratzen bagara eta ondoren datorren grafikoan
ikus dezakegun bezala, desberdintasun handienak autokritika erreflexiboan
eta proaktibitatean ematen dira. Enplegatzaileen aburuz, ”Jarrerak” atalean,
autokritika erreflexiboa garrantzi txikiena duen konpetentzia den arren,
proaktibitateak bigarren lekua hartzen du “Beharrei” dagokienez, horrela
atzeman da zuzendu beharreko oker bat.
-46-
46. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Ondoren zehazten den grafikoaren errebisioa “Baloreak” atalari
dagokio. Bertako desberdintasun esanguratsuenak konpromisoa/heldutasuna
konpetentzian ematen dira eta garrantzi txikiagoarekin etika/zuzentasuna
konpetentzietan. Badirudi, alderdi hauek, enplegatzaileentzat “Beharrak”
atalean garrantzitsuenak izanda, ez direla behar bezala lantzen prestakuntzan.
Azkenik, ondoko orrian, “Behar ditu” eta “Dauzka”ren arteko
dibergentzia handiena agertzen duten konpetentzien grafikoa agertzen da,
osotasunaren ikuspegia eduki ahal izateko eta EEES-ra (Espacio Europeo de
Educación Superior) egokitutako titulazio berrietan lan egitean kontuan hartu
behar diren konpetentzien arteko lehentasunak ezarri ahal izateko.
Hobetu beharreko konpetentzia garrantzitsuenen artean honako
hauek nabarmentzen dira, ordena honetan: diziplina anitzeko ikuspegia,
lanpostuaren ezagutza, arrisku egoeratan erabakitzeko gaitasuna, funtsezko
faktoreen analisi-sintesia, konpromisoa eta heldutasuna, denboraren
planifikazio eta gestioa eta negoziatzeko gaitasuna. Hobekuntzarako
lehentasun txikiagoa dutenen artean hizkuntzen ezagutza, enpatia eta
gizartekoitasuna, umiltasuna eta ezagutzaren gestioa agertzen dira.
7.2. Aldagaien arteko erlazioa
Atal honetan, inkestatuen talde desberdinen arteko erantzunetan
desberdintasunik dauden ikusten saiatu gara, sektore mota, sailkatzeko
-47-
47. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
erabili diren ardura-maila, adina, sexu edo lurralde historiko bezalako
aldagaiak kontuan hartuta.
A. Inkestatuaren jardun-sektorea eta ardura maila aldagaiak kontuan
hartuta.
Arestian baloratutako aspektuen eta bi aldagai hauen arteko
desberdintasunik ote dauden ikertu dugu. Azterketak baztertzen du aspektu
hauek eragina izan dutenik iritzia emateko orduan, 1. eranskineko tauletan
ikus daitekeen bezala.
B. Genero aldagaiarekin egindako kontrastea.
Atal honetan, inkestatuaren generoaren eta emandako iritziaren
arteko lotura ote dagoen aztertu dugu.
Aldagai guztiak aztertu ondoren, desberdintasun esanguratsuak
ematen dituen aldagai bat topatu dugu, %99eko konfiantza-mailarekin.
-48-
48. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Aldagai honek ekonomista on batek “denboraldiak planifikatu eta ondo
gestionatzeko” beharrari egiten dio erreferentzia.
Taulan ikusten dugun bezala, emakumeek emandako puntuazioa
handiagoa da gizonek emandakoa baino, hau da, haientzat elementu
garrantzitsuagoa da ekonomista baten lanean.
C. Lurralde historikoen arabera detektatutako dibergentziak (taulak
eranskinetan)
Bataz besteko baloreetan desberdintasunik ote dagoen ikertu da, bataz
besteko aldagai guzti horientzat desberdintasun esanguratsuak lortu direlarik.
Orokorrean, Arabako inkestatuek emandako puntuazioak handiagoak dira
Gipuzkoakoek eta areago Bizkaikoek emandakoak baino, baina hau “behar
ditu” eta “dauzka” bataz besteko aldagaiengatik gertatzen da.
Hori dela eta, analisi berbera burutu dugu haien arteko
desberdintasun-aldagaientzat. Taulek erakusten digute desberdintasunak
esanguratsuak direla, gehien bat “Ezagutzak” atalari dagozkion aldagaietan.
Bertan, aldagai guztiek agertzen dituzte desberdintasun esanguratsuak. Kasu
hauetan, desberdintasuna, hau da, konpetentzia hauek hobetzeko beharra,
-49-
49. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
hobetsiagoa da Arabako inkestatuen aldetik, gero Bizkaikoen aldetik eta
gutxiago Gipuzkoakoen aldetik. Honek adieraz diezaguke Arabako
kontratatzailea zorrotzagoa dela ezagutza arloan Bizkaikoa baino, zeinaren
zorroztasuna erdi mailakoa den edo Gipuzkoakoa, zeinaren zorroztasun-
maila baxuagoa den
Halaber, beste aldagai batzuetan ere desberdintasun esanguratsuak
topatu dira, guztiak aipagarriak, bai barne esparruan bai erakundeak
ingurunearekin duen harremanean (bezeroak, hornitzaileak, lehiakideak,
etab.). Zehazki, “negoziaziorako gaitasuna”, “arrisku eta ziurgabetasun
egoeretan erabakitzeko gaitasuna” “presioa gestionatzea” eta
“denboraldiak ondo planifikatu eta gestionatzea” aldagaien hobekuntza
gehien hobesten dituztenak bizkaitarrak dira, arabar eta gipuzkoarren
aurretik.
Azkenik, “enpatiko eta gizartekoi azaltzea” aldagaia, bezeroari eta
gainontzeko kanpoko agenteei zuzendutako konpetentzia hobetu beharra
gehien baloratzen dutenak arabarrak dira, bizkaitar eta gipuzkoarren
aurretik.
D. Desberdintasunak “kontratatuak bete beharreko lanpostua” aldagaian
(taulak eranskinetan)
Zuzendaritza eta Gerentziarako kontratatzen duten inkestatuen iritziak
ez dira oso desberdinak gainontzekoenekin alderatuta.
Auditoriarako kontratatzen duten inkestatuen iritziak ere ez dira oso
desberdinak gainontzekoenekin alderatuta, gauza bera gertatzen da Giza
Baliabideetarako kontratatzen dutenekin.
Hala ere, Finantza eta Aseguruetarako kontratatzen duten inkestatuen
iritziak desberdinak dira “Ezagutzak dauzka” eta “Baloreak dauzka” bataz
besteko aldagaietan, besteenarekin alderatuz gero baxuagoa delarik.
Antzeko zerbait gertatzen da Irakaskuntza eta Prestakuntza rako,
Kontabilitaterako eta Fiskalitaterako kontratatzen duten inkestatuekin. Kasu
hauetan, “Ezagutzak dauzka” bataz besteko aldagaian desberdintasunak
ikusten dira, gainontzekoen puntuazioa baino baxuagoa izanda.
Komertzialerako kontratatzen dutenen kasuan, “Badauzka” bataz
besteko aldagai guztietan sumatzen dira desberdintasunak. Kasu honetan,
aurrekoek ez bezala, inkestatuek gainontzekoek baino puntuazio altuagoak
ematen dituzte aldagai guztietan.
Ondoren, modu grafikoan erakusten dira “Badauzka” konpetentzietan
dauden dibergentziak, bai zein lanposturako kontratatzen den aspektuan bai
“Ezagutzak badauzka”, “Jarrerak badauzka” eta “Baloreak badauzka”
-50-
50. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
aldagaien bataz besteko balioan. Dibergentziarik handienak nabarmen
agertzen dira “Ezagutzak badauzka” eta “Baloreak badauzka” aldagaietan,
lanpostuaren arabera.
-51-
51. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Ikus daitekeenez, “Ezagutzak” arloan ikusten dira dibergentziarik
handienak bataz bestekoarekin alderatuta, zein lanposturako kontratatzen den
kontuan hartuta. Fiskalitatea, Kontabilitatea eta Irakaskuntza eta Prestakuntza
lan-espezialitateek maila handiagoa eskatzen dute eta, beraz, bataz bestekoak
baino puntuazioa txikiagoa ematen diote “Ezagutzak badauzka” atalari,
kontrako muturrean Komertziala lan-espezialitatea aurkitzen da.
8. Enplegatzailearen ikuspuntua vs. Ikuspuntu akademikoa
Bigarren mailako helburua, ekonomista baten prestakuntzan, kontuan
hartu beharreko konpetentziei buruz dauden ikuspuntu akademikoa eta
enplegatzaileenaren arteko konbergentzia ikertzea izan da.
Horretarako azterketa honetako emaitzak Kalitatearen Ebaluaziorako
eta Egiaztapenerako Nazioko Agentziaren (ANECA) Ekonomia eta Enpresako
gradu tituluaren Liburu Zurian argitaratutako ikerketekin alderatu ditugu. Analisi
honetako emaitzak aipatu baino lehen, zenbait ohar eman behar ditugu:
1. ANECAren azterketan parte hartu zuten unibertsitateko irakasle-
kolektiboan lortu zituzten balorazio orokorrak, guztizko orokorrak, hartu
dira kontuan. Aipatutako azterketan, inkestatuek konpetentzien
garrantzia baloratzen zuten profil profesional desberdinetan (bederatzi
Ekonomian eta lau Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzan). Eskala
1etik 4ra aldatzen zen, 1 mailarik ez, 2 maila gutxi, 3 maila nahikoa eta
4 maila altua zirelarik, kontuan hartutako konpetentzia bakoitzarentzat.
2. Konparatutako laginen tamaina ez da berdina, Ekonomiaren
azterketaren kasuan inkestatutako irakasle kopurua 127 izan zen eta
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzaren kasuan 164. Inkesta
-52-
52. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
hauek erabilitako laginen %61 eta %55,6 izan ziren hurrenez hurren,
eta gainontzekoa graduatu, profesional eta enplegatzaileek burutu
zuten.
3. Kasu bietan Likert eskala erabili bada ere, ANECAren azterketan
erantzuteko lau aukera erabili ziren eta honetan bost erabili dira.
Ikasketa biren emaitzak homogeneizatu eta konparatu ahal izateko
balorazioak 1etik 10era bitarteko eskala batera aldatu dira.
4. Analisi honetan erabilitako itemak bat datoz edukierari dagokiola,
nahiz eta baieztapen berberarekin planteatu ez, ondoko taulan
erakusten dira euren balorazioekin batera.
Emaitzen taularen analisiak egoera desberdinak eskaintzen dizkigu:
• Enplegatzaileen ustez, lizentziatu berriaren konpetentziarik
garrantzitsuena “printzipio etiko eta zuzentasuna” da, gero
“lankidetzan aritzeko gaitasuna”, “modu autonomoan ikasteko
gaitasuna” eta “diziplina anitzeko ikuspegia”
• Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza titulazioko irakasleen ustez
(ADE) konpetentziarik garrantzitsuena “ezagutzak praktikara
eramateko gaitasuna” da, eta gero “ konpromiso etikoa lanean”,
“analisi eta sintesirako gaitasuna” eta “erabakiak hartzeko
gaitasuna”
-53-
53. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
• Ekonomia titulazioko irakasleen ustez konpetentziarik garrantzitsuena
“konpromiso etikoa lanean” da, eta gero “ezagutzak praktikara
eramateko gaitasuna”, “egoera berrietara egokitzeko gaitasuna”
eta “ lankidetzan aritzeko gaitasuna”.
Emaitzei begiratuta, esan dezakegu hiru kolektiboak bat datozela
ekonomiako tituludun batek behar duen lehenengo konpetentzian:
“printzipio etikoak eta zuzentasuna”.
Hala ere, konpetentzien lehentasunean dibergentziak aurkitzen ditugu,
hala nola “ezagutzak praktikara eramateko gaitasuna” atalean, mundu
akademikorako lehentasunezkoa dena baina enplegatzaileentzat bigarren
mailakoa oso; “lankidetzan aritzeko gaitasuna” lehentasunezkoa
enplegatzaileentzat eta mundu akademikoarentzat erdi mailako lehentasuna
duena; “modu autonomoan ikasteko gaitasuna” lehentasunezkoa
enplegatzailearentzat eta oso bigarren mailakoa mundu akademikoarentzat;
eta “diziplina anitzeko ikuspegia” enplegatzaileentzat lehentasunezkoa eta
bigarren mailakoa mundu akademikoarentzat.
Hala ere, eta kontuan hartuta analisiaren mugak, esan dezakegu
irakasleen iritzia eta enplegatzaileena ez direla nabarmen desberdinak
ekonomista batek izan behar dituen konpetentziak zehazteko orduan, bai,
ordea, hauen lehentasunetan.
9. Azterketaren ondorioak
Azterketa honi hasiera eman zion talde-dinamikatik ondoko ondorioak
atera daitezke:
- Tituludunek jasotzen duten prestakuntza generikoa nahikoa dela uste
badute ere, euren ekonomia ikasketetan osagarri edo lagungarri izan
daitezkeen materia instrumentaletako prestakuntza espezifikoaren
falta aurkitzen dute. Aipatutako materiak, ondoko hauek dira
funtsean: ekonomistentzat espezializatutako pakete informatikoak,
Excel aurreratua menperatzea, SPSS, SAP eta atzerriko hizkuntzetan
ahoz eta idatziz komunikatzeko gaitasuna, gehien bat ingelesez.
- Tituludunaren espezializazioak ez du garrantzi handirik ekonomista
bat eskatzeko orduan kontratatzen duen erakundean hartuko duela
uste baitute.
- Lehentasunezko konpetentziak honakoak dira:
• Erabateko lehentasuna: ahoz eta idatziz jariakortasunez komunikatzea,
ikasteko gaitasuna, proaktibitatea, analisi eta sintesirako gaitasuna,
lankidetza eta ardura bere gain hartzeko gaitasuna.
• Erdi mailako lehentasuna: diziplina anitzeko ikuspegia, ahoz eta
idatziz jariakortasunez komunikatzea atzerriko hizkuntzetan,
-54-
54. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
sormena, TICak erabiltzea, denboraren planifikazio eta gestioa,
presiopean lan egiteko gaitasuna.
Emaitza hauetan oinarrituta, World Kafeak garatu genituen. Bertan
Trebetasun eta Jarrerei lotutako galdera planteatu ziren, talde-dinamikan
lehentasunezko konpetentziak izan baitziren.
Egindako 3 World kafeen (lurralde historiko bakoitzean bat) ondorioak
ondoko hauek dira:
- Trebetasun eta Jarreretan eskatutako konpetentziez gainera,
Ezagutza eta Baloreetan ere agertzen dira beste batzuk.
- Enplegatzaileen iritziz, lizentziatu berri den ekonomista batengan
hobeto kontsideratuta dauden ezaugarriak honako hauek dira:
• Baloreak: printzipio etikoak eta zuzentasuna, erantzukizuna,
konpromisoa eta konstantzia.
• Trebetasunak: egokitzeko gaitasuna, lankidetza, egoten jakitea
eta motibazioa.
• Jarrerak: hobekuntza jarraituaren aldekoa, fideltasuna eta
konpromisoa, malgutasuna, aldaketetara egokitzeko gaitasuna,
hobetzeko grina, ikasteko gogoa, ardurak bereganatzea eta
iniziatiba.
• Ezagutzak: beste hizkuntzak, TICak ezagutu eta erabiltzea, ISO eta
EFQM bezalako gestio-tresnak.
Emaitza hauek eman digute oinarria behin betiko galdetegia egiteko.
Hau elkargokide diren ekonomisten talde esanguratsuari aurkeztu zitzaion.
Fase kuantitatibo honetako ondorio esanguratsuenak hauek dira:
- Orokorrean, gehien baloratu diren konpetentziak “Baloreei”
dagozkie, gero “Trebetasunak” eta “Jarrerak”, eta azkenik, balorazio
txikiago batekin, “Ezagutzak”.
- Enplegatzaileen iritziz, lizentziatu berri den ekonomista batengan
hobeto kontsideratuta dauden ezaugarriak honako hauek dira:
• Baloreak: konpromisoa/heldutasuna eta etika eta zuzentasuna.
• Trebetasunak: lankidetza, ikasteko gaitasuna eta denboraren
gestioa
• Jarrerak: zuzentasuna/fideltasuna eta proaktibitatea.
• Ezagutzak: lanpostua ezagutzea, diziplina anitzeko ikuspegia, eta
behar gutxiago aspektu zehatzagoetan, hala nola ezagutzaren
gestioa edo prozesuen gestioa
- Emakumeek gizonek baino gehiago baloratzen dute denborak ondo
planifikatu eta gestionatzea.
- Lurralde historikoen arabera ematen diren desberdintasun
nagusienak “Ezagutza” arloan ematen dira. Honela, Arabako
enplegatzaileak zorrotzagoak dira ezagutzetan, Bizkaiko eskakizuna
txikiagoa da eta Gipuzkoakoa are txikiagoa.
-55-
55. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
- Kontabilitate eta Fiskalitaterako kontratatzen duten elkargokideek,
orokorrean, ekonomistek “Ezagutza” gutxiago dituztela uste dute.
Finantza eta Aseguruetarako kontratatzen dutenak, orokorrean,
ekonomistek “Ezagutza” eta “Balore” gutxiago dituztela uste dute,
inkestatutako gainontzeko enplegatzaileekin alderatuta.
- Ikertutako ezaugarri guztien artean, ondokoa da ekonomista
batentzat garrantzitsuena: konpromisoa, etika, lankidetza eta
fideltasuna. Azken postuetan daude ezagutza teknikoagoak, hala
nola prozesuen gestioa, ezagutzaren gestioa eta hizkuntzak.
- Beharraren eta agertutako mailaren arteko desberdintasuna
kontuan hartuta, ondoko hauek izango lirateke hobetu beharreko
atalak: diziplina anitzeko ikuspegia, lanpostua ezagutzea, arrisku
egoeretan erabakitzeko gaitasuna, konpromisoa eta heldutasuna,
arazo baten funtsezko faktoreak analizatzeko gaitasuna eta
denboraren gestioa.
Ondoko koadroan enplegatzaileentzat garrantzitsuenak diren
konpetentzien laburpen bat emango dugu, ezagutza, trebetasun, jarrera eta
baloreen arabera sailkatuta.
Ikus daitekeenez konpetentzia hauek guztiek zerikusi handia daukate
erakundeen Harreman-Kapitalarekin, hau da, harremanen bidez balore eta
lehiakortasuna sortzearekin, asebetetzeko, kolaboratzeko, kooperatzeko
eta erakundeak, modu zuzenean edo zeharkakoan, ezagutzen dituen
bezeroak, hornitzaileak, lehiakideak eta kanpoko gainontzeko agenteak
integratzeko.
-56-
56. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
Gure helburu nagusia bete ondoren, mundu akademikoarentzat
garrantzitsuenak diren konpetentziak kontrastatu ditugu, enpresa-
munduarekin alderatuta. Honen emaitzak jarraibideak emango dizkio mundu
akademikoari ekonomia eta enpresa gradu berrietan, erakundeen iritziz,
hobetu beharreko atalei buruz.
Egindako analisiak ondoko ondorioak eman ditu:
- Ikertutako konpetentzia guztiak garrantzitsuak edo oso garrantzitsua
dira bi kolektiboentzat.
- Guztien artean, “etika eta zuzentasuna” edo “konpromiso etikoa
lanean” konpetentziak ia balorazio berbera lortzen du.
- Hala ere, badira lau konpetentzia zeinetan enplegatzaileak
zorrotzago agertu diren tituludunek behar duten mailari
dagokionean. Zehazki ondoko hauek dira:
• Modu autonomoan ikasteko gaitasuna
• Taldean lan egiteko gaitasuna.
• Egoera eta ingurune berrietara egokitzeko gaitasuna.
• Arazoak tratatu eta konpontzeko diziplina anitzeko ikuspegia
erakustea.
Egindako analisietan lortutako emaitzak kontuan hartuta, zeinetan
parte hartu baitute enplegatzaileek eta mundu akademikoak, esan
genezake gizarteak eskatzen duen Ekonomista honelakoa dela:
Pertsona zuzena eta balore etikoak dituena, konpromisoak hartzeko,
integratzeko eta fideltasuna mantentzeko gauza dena; lankidetzan aritzeko
eta denbora planifikatu eta gestionatzeko gai dena; diziplina anitzeko
ikuspegia eta autoikaskuntzarako gaitasuna duena.
Sei urtean behin gure tituluak egiaztatzeko GHEEk eskaintzen digun
aukerak aldiro eguneratzea dakar, honetarako beharrezkoak izango dira
ikasketa hau berraztertzetik eta eguneratzetik erator daitezkeen ekarpenak,
izan ere oso informazio baliotsua ematen baitigu ikasketa planak Gizarteak
uneoro planteatzen dituen beharretara egokitzeko.
Bibliografia
AMAT, O.: Aprender a enseñar: una visión práctica de la formación de
formadores, Gestión 2000, 2002
ANDREOLA, T: Dinámica de grupo, Sal Terrae, 2001
ANECA: Libro blanco: Título de Grado en Economía y Empresa. Madrid, 2005
BALLENATO, G: Trabajo en equipo: dinámica y participación en grupos,
Pirámide, 2005
-57-
57. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
BROWN, J.: World Café: el nuevo paradigma de comunicación
organizacional y social. Grupo Editorial Patria. México, 2006
COLEGIO DE ECONOMISTAS DE CATALUÑA: Aproximación a las
competencias genéricas de los economistas (Borrador junio 2008). 2008
BILBOKO ENPRESA IKASKETEN UNIBERTSITATE ESKOLA-UPV/EHU: El perfil de
egreso en la Escuela Universitaria de Empresariales de Bilbao, Febrero, 2008
BILBOKO ENPRESA IKASKETEN UNIBERTSITATE ESKOLA-UPV/EHU: El perfil de
egreso en la Escuela Universitaria de Empresariales de Bilbao desde la
perspectiva de los contratadores, Mayo, 2008
KOURY D’ARCEEL, MARÍA CRISTINA: “WORLD CAFÉ: Una experiencia de
Aprendizaje”. Revista Gatza. Noviembre, 2006
LUQUE, T: Técnicas de Análisis de datos en investigación de mercados.
Pirámide, Madrid, 2000
MARÍN HERNÁNDEZ, SALVADOR: Los economistas ante el Espacio Europeo de
Educación Superior. Análisis desde la experiencia y determinación de las
necesidades futuras. Consejo General de Colegios de Economistas de
España. Madrid, 2008
MARÍN, S., ANTÓN, M. Y PALACIOS, M.: “El Espacio Europeo de Educación
Superior: estudio empírico sobre los nuevos títulos de grado y la profesión de
economista”. Revista Española de Financiación y Contabilidad Vol. XXXVII,
nº 139 - julio-septiembre, 2008, pp. 541 – 587
HEZKUNTZA ETA ZIENTZIA MINISTERIOA: Propuesta de directrices para la
elaboración de títulos universitarios y de master, Documento de Trabajo,
Diciembre, 2006
OCDE (Ekonomia lankidetza eta garapenerako erakundea): Programa
Internacional de Evaluación de Alumnos: Informe PISA 2006, Diciembre, 2007
OIT (NAZIOARTEKO LAN-BULEGOA): I went to a knowledge sharing workshop
and all I got was this guidebook. Ginebra, 2006
PEREDA HERRERO, VISITACIÓN: “Descripción y valoración de una experiencia
de aprendizaje cooperativo, en el ámbito de la formación continua
universitaria: world café on line para mujeres directivas y predirectivas”. En VII
Jornada sobre Aprendizaje Cooperativo, JAC0720 de julio 2007. Palacio de
Congresos Conde Ansúrez. Valladolid.
PÉREZ LÓPEZ, C.: Métodos estadísticos avanzados con SPSS, Thomson, Madrid,
2005
SENGE, PETER M.: The Fifth Discipline: The Art and Practice of the Learning
Organization, 2nd edition, Currency, 2006
TRESPALACIOS, J.A.; VÁZQUEZ, R.; y BELLO, L.: “Investigación de Mercados.
Métodos de recogida y análisis de la información para la toma de decisiones
en marketing”, Thomson, Madrid, 2005
-58-
58. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
ERANSKINAK2
2
Koadroetan digitorik gabe agertzen diren datuak, falta den digitoa zero da
-59-
64. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
3. “Behar ditu” galderen balorazioa
Eta formula horretan: EB = Ezagutzak behar ditu
TB = Trebetasunak behar ditu
JB = Jarrerak behar ditu
BB = Baloreak behar ditu
-65-
65. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
4. “Dauzka” galderen balorazioa
Eta formula horretan: ED = Ezagutzak dauzka
TD = Trebetasunak dauzka
JD = Jarrerak dauzka
BD = Baloreak dauzka
-66-
66. Ekonomisten konpetentzia profesionalak
detektatzeko azterlana enplegatzailearen
ikuspuntutik
5.“Behar ditu” eta “Dauzka” balioen arteko desberdintasunak
-67-