SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  7
Télécharger pour lire hors ligne
Moodle eta talde handiak.
 Arkitektura Teknikoko 100 ikasleko taldearekin izandako esperientzia.

                             Maialen Sagarna. UPV-EHU.Arkitektura saila. EUPDko irakaslea
                                                        e-posta: maialen.sagarna@ehu.es
                                   Juan Pedro Otaduy. UPV-EHU. Arkitektura saila. Ikerlaria.
                                                       e-posta: juanpedro.otaduy@ehu.es

Laburpena

Nahikoa zaila da 100 ikasledun ikasgai bat kudeatzea. Moodle plataforma ezagutu
genuenean ikusi genuen kudeaketa hau errazteko tresna ezin hobea.

Buruari hainbat buelta eman ondoren, hainbeste ikasle edukitzeak abantailaren bat
izan behar zuela pentsatu nahi genuen eta honi errentagarritasuna ateratzeko
moodle-en ikaslearen parte hartzea bultzatu behar genuen.

Helburu nagusia autoebaluaziorako tresnak sortzea izan da. Horretarako honako
tresna hauek erabili dira: glosategia + gurutzegrama alde batetik eta galdetegia
bestetik. (Hot Potatoes-en oinarrituta biak)

Lehenengo tresna-multzoa, ikasgaiko terminologia zehatza lantzeko erabili da.
Ikasle bakoitzak hitz gutxi batzuen definizioa sartzen du glosategian. Glosategiko
definizioak ikasgelan errepasatzen eta zuzentzen ditugu, eta beraz terminologia
zehatza ikasten dugu ikaslearen azalpenetako terminologia aberasteko. Gero
irakasleak gurutzegramak antolatzen ditu, gai bakoitzeko terminologia lantzeko
autoebaluzioarako tresna osatuz.

Galdetegi egiturako autoebaluazio tresna sortzeko ikasle bakoitzak test moduko 2
galdera proposatzen ditu lauhilabeteko bakoitzean. Galderak prestatzeko ikasleak
gaitegia errepasatu behar du. Gero galdera hauek gelan aurkezten ditu eta denon
artean eztabaidatu ondoren galderak zuzentzen ditugu. Beraz zuzenketa
ikasgelan errepasoko tresna bezala ere erabiltzen dugu. Gero irakasleak galderak
plataforman jartzen ditu ikasleak autoebaluazioa egiteko.


Bai ikasleek eta bai irakasleak egindako esfortzu txikiarekin, guztientzako
autoebaluazioarako tresnak sortu ditugu. Ikaslea da beraz, irakaslearen
laguntzarekin, tresna hauen egilea.


Testuingurua

Nik irakasten dudan jakintzagaian Arkitektura Teknikoko 3. mailako ikasle guztiak
talde bakar batean daude elkartuta, oraindik ez baitago euskara-gaztelania
banaketarik. Jakintzagaiak oinarri teorikoa izateaz gain, ordu praktikoak ere
baditu.

Ikasleak lortu behar dituen gaitasunak ondokoak dira:

1.-Jada eraikita dauden eraikinetan sor daitezkeen lesioak topatzea eta
identifikatzea, diagnostikoa egiteko.
2.-Diagnostiko bakoitzari dagokion soluzioa eskaintzea, lesioa konpontzeko eta
hura berriz agertzea saihesteko.
3.-Eraikuntza-arloko terminologia erabiltzea, proposatzen dugun esku-hartzea
txosten batean azaltzeko.

Hau horrela izanik, ulertuko duzue gure ardura zein den, alegia, nahikoa zaila dela
100 ikasleko talde hau kudeatzea.

Baina Moodle plataforma ezagutu genuenean, ikusi genuen hura tresna ezin
hobea dela arazo hori konpontzeko.


Irtenbidea: ikaslearen parte hartzean oinarritutako autoebaluaziorako tresnak
sortzea

Azterketa baten ondoren, hainbeste ikasle edukitzeak abantailaren bat izan behar
zuela pentsatu nahi genuen, eta honi errentagarritasuna ateratzeko, Moodle-n
ikaslearen parte hartzea bultzatu behar genuen. Hau lortzeko ikusi dugun era
bakarra ikaslearen parte hartzea “saritzea” izan da. Baina, lehenbizi, sariaz hitz
egin baino lehen, tresna hauek zein diren azaltzea beharrezkoa da. Oraingoz
autoebaluaziorako bi tresna sortu ditugu: glosategian oinarritutako gurutzegrama
sorta eta erantzun anitzeko galdetegia.

Glosategian oinarritutako gurutzegramak

Tresna hau ikasgaiari dagokion terminologia zehatza lantzeko erabiltzen dugu,
ikasgaiaren gaitasunetako bat baita terminologia zehatza erabiltzea.

Glosategia zeregin gisa:

Glosategia osatzeko ondoko metodoa erabiltzen dugu: ikasle bakoitzak hitz gutxi
batzuen definizioa sartzen du glosategian. Ezinbestekoa da termino bakoitzak bere
hitz gakoak izatea.
 




Glosategiko definizioak ikasgelan errepasatzen eta zuzentzen ditugu, beraz,
ikasleak terminologia zehatza ikasten du.


Gurutzegrama, autoebaluaziorako azken tresna:

Glosategi honetan oinarrituta, irakasleak Hot Potatoes softwareaz gurutzegramak
antolatzen ditu eta gai bakoitzeko terminologia lantzeko autoebaluzio-tresna
osatzen du. Hona hemen hitz-gakoen garrantzia, terminoak gaika sailkatzen
             laguntzen baitu.

             Ikasleak zuzenki hartu du parte tresnaren sorreran eta praktika-orduetan landuko
             dituen proiektuen jendaurreko azalpenetan erabili beharko duen terminologiaren
             kalitatea landu du.




                                                                                                 
Gurutzegrama plataforman bertan lantzen da.

Zenbakiaren gainean klik egitean, sartu beharreko terminoaren definizioa aterako
zaigu. Terminoa ezagutzen badugu, zuzenean sartu eta “Enter” sakatuko dugu.
Aldiz, hitza ez badakigu, “Hint” botoiak pistak emango dizkigu.




                                                                                     
 
 
 
Gurutzegrama amaitzean “Check” botoia erabil dezakegu ariketa ongi dagoen ala
ez jakiteko. 
 




                                                                                     
 

Erantzun anitzeko galdetegia

Estrategia bera erabili da tresna hau sortzeko.

Galdetegi-egiturako autoebaluazio-tresna sortzeko, ikasle bakoitzak test moduko 2
galdera proposatzen ditu lauhilabeteko bakoitzean. Test erako ia 400 galderako
sorta osatzen da ikastaro bakoitzeko. Erantzun anitzeko galderak izaten dira.

Jarraitzen den metodoa ondokoa da: ikasleak galdera pare bat prestatu behar du.
Horretarako, ikasleak gaitegia errepasatu behar du, beraz, jardunbide honek
autoebaluaziorako tresna izateaz gain, sortzeko prozesuan ikaslea gaiak
errepasatzera behartzen du. Galderen proposamena zeregin moduan antolatzen
da. Galderak fitxategi bakar batean igotzen ditu ikasle bakoitzak plataformara.
Ondoren bakoitzak bere galderak gelan aurkezten ditu eta, denon artean
eztabaidatu ondoren, galderak zuzentzen ditugu. Beraz, zuzenketa ikasgelan
errepasoko tresna bezala ere erabiltzen dugu.

Gero irakasleak galderak plataforman jartzen ditu, ikasleak autoebaluazioa
egiteko. Kasu honetan ere Hot Potatoes softwarean oinarrituz (JQuiz ariketa
mota).
Ikasleak erantzun bat sakatzen duen une berean daki ongi ala gaizki erantzun
duen.




Parte-hartzea saritzeko proposamena

Ikasleak ez du lan hau musu-truk egiten. Tresnen sorreran parte hartzen dutenek
bakarrik jasotzen dute “saria”. Nola? Azterketako galderaren bat beraiek
proposatutako galderekin egindako galdetegian oinarritzen da edo,
gurutzegramaren kasuan, ikastaroan zehar landutako gurutzegramak nahastuz,
beste gurutzegrama bat antolatzen da, azterketako ariketa gisa. Beraz, saria ez da
zuzenean azken notan islatzen, baina azken notaren puntu batzuk erraz lortzeko
aukera ematen du parte-hartzeak. Galdetegia ongi erantzuten badute, edo
gurutzegrama nahasia ongi egiten badute, nota hobetuko dute; aldiz, nahiz eta
tresnak sortzeko zereginetan parte hartu, ez badute ongi erantzuten, ez dute nota
igoko.

Parte hartzen ez dutenek ez dute erraztasun hori izango, eta irakasleak
proposatutako beste galdera teoriko zein praktiko bati erantzun beharko diote.


Ondorioak


Bai ikasleek eta bai irakasleak esfortzu txiki bat eginez, guztientzako
autoebaluaziorako tresnak sortu ditugu. Ikaslea da, beraz, irakaslearen
laguntzarekin, tresna hauen egilea. Horrela talde handiari etekina ateratzea lortu
dugu.

Gainera esfortzua ez da doakoa. Parte-hartze honek saria izateak asko
motibatzen ditu ikasleak eta horrela lortu dugu parte-hartze handia izatea azken bi
ikasturte hauetan.

Gainera, urtez urte autoebaluazioko tresna hauek aberatsagoak dira eta
osatuagoak daude. Gero eta gurutzegrama gehiago dago gai bakoitza
errepasatzeko eta galdera-sorta ere haziz doa, errepasorako tresna ezin hobea
bihurtuz.

 

Contenu connexe

En vedette

Online Broadcast Covey
Online Broadcast CoveyOnline Broadcast Covey
Online Broadcast Coveydbovkun
 
Cuemlenin Oe Eleri
Cuemlenin Oe EleriCuemlenin Oe Eleri
Cuemlenin Oe Eleriyardimt
 
powerpoint skills !
powerpoint skills !powerpoint skills !
powerpoint skills !jgirdner02
 
Utilitatea Facebook pentru dvs
Utilitatea Facebook pentru dvsUtilitatea Facebook pentru dvs
Utilitatea Facebook pentru dvsCarla Alman
 
Dilbilgisi
DilbilgisiDilbilgisi
Dilbilgisiyardimt
 
Multilinguismo e società dell’interdipendenza
Multilinguismo e società dell’interdipendenzaMultilinguismo e società dell’interdipendenza
Multilinguismo e società dell’interdipendenzaFabrizio Faraco
 
Property Brochure
Property BrochureProperty Brochure
Property Brochureguest3bdd0e
 
Biggest Hole On Earth
Biggest Hole On EarthBiggest Hole On Earth
Biggest Hole On Earthninedots
 
How would we recognise a truly sustainable enterprise if we saw one?
How would we recognise a truly sustainable enterprise if we saw one?How would we recognise a truly sustainable enterprise if we saw one?
How would we recognise a truly sustainable enterprise if we saw one?Jeremy Williams
 
Presentation to Queen's MBA Finance Club March 10, 2014
Presentation to Queen's MBA Finance Club March 10, 2014Presentation to Queen's MBA Finance Club March 10, 2014
Presentation to Queen's MBA Finance Club March 10, 2014ctringham
 
Mobile & Online Social Networking to Support Advocacy & Fundraising
Mobile & Online Social Networking to Support Advocacy & FundraisingMobile & Online Social Networking to Support Advocacy & Fundraising
Mobile & Online Social Networking to Support Advocacy & FundraisingAy Ling Liem
 
Adin Durumlari
Adin DurumlariAdin Durumlari
Adin Durumlariyardimt
 
öZne YüKlem Uyumu
öZne YüKlem UyumuöZne YüKlem Uyumu
öZne YüKlem Uyumuyardimt
 
Writing presentation bob wilson - dec 2010
Writing presentation   bob wilson - dec 2010Writing presentation   bob wilson - dec 2010
Writing presentation bob wilson - dec 2010Ed Ingman
 

En vedette (20)

Lehen Bigarren Teresa Santos
Lehen Bigarren Teresa SantosLehen Bigarren Teresa Santos
Lehen Bigarren Teresa Santos
 
Online Broadcast Covey
Online Broadcast CoveyOnline Broadcast Covey
Online Broadcast Covey
 
Cuemlenin Oe Eleri
Cuemlenin Oe EleriCuemlenin Oe Eleri
Cuemlenin Oe Eleri
 
Syndcom
SyndcomSyndcom
Syndcom
 
powerpoint skills !
powerpoint skills !powerpoint skills !
powerpoint skills !
 
Utilitatea Facebook pentru dvs
Utilitatea Facebook pentru dvsUtilitatea Facebook pentru dvs
Utilitatea Facebook pentru dvs
 
Dilbilgisi
DilbilgisiDilbilgisi
Dilbilgisi
 
China in Africa
China in AfricaChina in Africa
China in Africa
 
Multilinguismo e società dell’interdipendenza
Multilinguismo e società dell’interdipendenzaMultilinguismo e società dell’interdipendenza
Multilinguismo e società dell’interdipendenza
 
Property Brochure
Property BrochureProperty Brochure
Property Brochure
 
Biggest Hole On Earth
Biggest Hole On EarthBiggest Hole On Earth
Biggest Hole On Earth
 
How would we recognise a truly sustainable enterprise if we saw one?
How would we recognise a truly sustainable enterprise if we saw one?How would we recognise a truly sustainable enterprise if we saw one?
How would we recognise a truly sustainable enterprise if we saw one?
 
Presentation to Queen's MBA Finance Club March 10, 2014
Presentation to Queen's MBA Finance Club March 10, 2014Presentation to Queen's MBA Finance Club March 10, 2014
Presentation to Queen's MBA Finance Club March 10, 2014
 
Ym
YmYm
Ym
 
Crave
CraveCrave
Crave
 
Mobile & Online Social Networking to Support Advocacy & Fundraising
Mobile & Online Social Networking to Support Advocacy & FundraisingMobile & Online Social Networking to Support Advocacy & Fundraising
Mobile & Online Social Networking to Support Advocacy & Fundraising
 
Adin Durumlari
Adin DurumlariAdin Durumlari
Adin Durumlari
 
öZne YüKlem Uyumu
öZne YüKlem UyumuöZne YüKlem Uyumu
öZne YüKlem Uyumu
 
Haiku
HaikuHaiku
Haiku
 
Writing presentation bob wilson - dec 2010
Writing presentation   bob wilson - dec 2010Writing presentation   bob wilson - dec 2010
Writing presentation bob wilson - dec 2010
 

Similaire à Moodle Talde Maialen Sagarna

3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpena3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpenaAndoni Tolosa
 
2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpenaAndoni Tolosa
 
Konpetentzien ebaluazioa
Konpetentzien ebaluazioaKonpetentzien ebaluazioa
Konpetentzien ebaluazioaMaria Galdeano
 
Egile Tresnak: HOT POTATOES
Egile Tresnak: HOT POTATOESEgile Tresnak: HOT POTATOES
Egile Tresnak: HOT POTATOES4superneskak
 
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...eaaclanmodularra
 
webquestei buruzko hausnarketa
webquestei buruzko hausnarketawebquestei buruzko hausnarketa
webquestei buruzko hausnarketaanebolinaga
 
Etwinning kalitateko proiektu baterako errubrika
Etwinning kalitateko proiektu baterako errubrikaEtwinning kalitateko proiektu baterako errubrika
Etwinning kalitateko proiektu baterako errubrikaeTwinning España
 
Lan kooperatiboa azalpena
Lan kooperatiboa azalpena Lan kooperatiboa azalpena
Lan kooperatiboa azalpena Irene Gonzalez
 
BIKOTEKA IRAKURTZEN AZALPENA.pptx
BIKOTEKA IRAKURTZEN AZALPENA.pptxBIKOTEKA IRAKURTZEN AZALPENA.pptx
BIKOTEKA IRAKURTZEN AZALPENA.pptxAinhoa Bueno
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETAIKT4
 
Utfu
UtfuUtfu
UtfuIKT4
 
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaPraktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaSazusavi Ikt
 
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzeguneUnitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzegunetrutxete
 
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzeguneUnitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzegunetrutxete
 

Similaire à Moodle Talde Maialen Sagarna (20)

3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpena3.maila online aurkezpena
3.maila online aurkezpena
 
2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena2.maila online aurkezpena
2.maila online aurkezpena
 
Agrega proiektua
Agrega proiektuaAgrega proiektua
Agrega proiektua
 
Ikasten ikasten
Ikasten ikastenIkasten ikasten
Ikasten ikasten
 
Ikasys Ebaluazioa
Ikasys EbaluazioaIkasys Ebaluazioa
Ikasys Ebaluazioa
 
Bikoteka irakurtzen
Bikoteka irakurtzenBikoteka irakurtzen
Bikoteka irakurtzen
 
Ikas Unitateak AURKEZPENA
Ikas Unitateak AURKEZPENAIkas Unitateak AURKEZPENA
Ikas Unitateak AURKEZPENA
 
Praktikak
PraktikakPraktikak
Praktikak
 
Konpetentzien ebaluazioa
Konpetentzien ebaluazioaKonpetentzien ebaluazioa
Konpetentzien ebaluazioa
 
Egile Tresnak: HOT POTATOES
Egile Tresnak: HOT POTATOESEgile Tresnak: HOT POTATOES
Egile Tresnak: HOT POTATOES
 
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
Zer baliabide teknologikoak balio diguten irakasle bezala lankidetza hezkuntz...
 
webquestei buruzko hausnarketa
webquestei buruzko hausnarketawebquestei buruzko hausnarketa
webquestei buruzko hausnarketa
 
Etwinning kalitateko proiektu baterako errubrika
Etwinning kalitateko proiektu baterako errubrikaEtwinning kalitateko proiektu baterako errubrika
Etwinning kalitateko proiektu baterako errubrika
 
Lan kooperatiboa azalpena
Lan kooperatiboa azalpena Lan kooperatiboa azalpena
Lan kooperatiboa azalpena
 
BIKOTEKA IRAKURTZEN AZALPENA.pptx
BIKOTEKA IRAKURTZEN AZALPENA.pptxBIKOTEKA IRAKURTZEN AZALPENA.pptx
BIKOTEKA IRAKURTZEN AZALPENA.pptx
 
iRAKURKETA
iRAKURKETAiRAKURKETA
iRAKURKETA
 
Utfu
UtfuUtfu
Utfu
 
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaPraktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
 
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzeguneUnitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
 
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzeguneUnitate didaktikoa nola egin berritzegune
Unitate didaktikoa nola egin berritzegune
 

Plus de MoodleMoot Euskadi

MoodleMoot Euskadi 2009 - Anibal de la Torre
MoodleMoot Euskadi 2009 - Anibal de la TorreMoodleMoot Euskadi 2009 - Anibal de la Torre
MoodleMoot Euskadi 2009 - Anibal de la TorreMoodleMoot Euskadi
 
Zientzia Hezkuntza Moodle Tere Santos
Zientzia Hezkuntza Moodle Tere SantosZientzia Hezkuntza Moodle Tere Santos
Zientzia Hezkuntza Moodle Tere SantosMoodleMoot Euskadi
 
Migracion De Cursos Ander Beaskoetxea
Migracion De Cursos Ander BeaskoetxeaMigracion De Cursos Ander Beaskoetxea
Migracion De Cursos Ander BeaskoetxeaMoodleMoot Euskadi
 
Sesiones Online Xabier Basogain
Sesiones Online Xabier BasogainSesiones Online Xabier Basogain
Sesiones Online Xabier BasogainMoodleMoot Euskadi
 
Experiencia Moodle Economia Pedro Flores
Experiencia Moodle Economia Pedro FloresExperiencia Moodle Economia Pedro Flores
Experiencia Moodle Economia Pedro FloresMoodleMoot Euskadi
 
Experiencia Moodle Ugutz Garitaonaindia
Experiencia Moodle Ugutz GaritaonaindiaExperiencia Moodle Ugutz Garitaonaindia
Experiencia Moodle Ugutz GaritaonaindiaMoodleMoot Euskadi
 
Personalizacion Moodle Juan Manuel Vaca
Personalizacion Moodle Juan Manuel VacaPersonalizacion Moodle Juan Manuel Vaca
Personalizacion Moodle Juan Manuel VacaMoodleMoot Euskadi
 
Nazaret Zentroa Proyecto EnseñA
Nazaret Zentroa Proyecto EnseñANazaret Zentroa Proyecto EnseñA
Nazaret Zentroa Proyecto EnseñAMoodleMoot Euskadi
 
En Las Puertas Del 2010 Esther Gtz Orrantia
En Las Puertas Del 2010 Esther Gtz OrrantiaEn Las Puertas Del 2010 Esther Gtz Orrantia
En Las Puertas Del 2010 Esther Gtz OrrantiaMoodleMoot Euskadi
 
Experiencia Del Profesorado Egile Tknika
Experiencia Del Profesorado Egile TknikaExperiencia Del Profesorado Egile Tknika
Experiencia Del Profesorado Egile TknikaMoodleMoot Euskadi
 
Convertir Moodle En Un Punto Itxaro Latasa
Convertir Moodle En Un Punto Itxaro LatasaConvertir Moodle En Un Punto Itxaro Latasa
Convertir Moodle En Un Punto Itxaro LatasaMoodleMoot Euskadi
 
Proyecto Items Bernat Martinez
Proyecto Items Bernat MartinezProyecto Items Bernat Martinez
Proyecto Items Bernat MartinezMoodleMoot Euskadi
 
PersonalizacióN Moodle Juan Vaca
PersonalizacióN Moodle Juan VacaPersonalizacióN Moodle Juan Vaca
PersonalizacióN Moodle Juan VacaMoodleMoot Euskadi
 
Moodle Herramienta Roberto Carballedo
Moodle Herramienta Roberto CarballedoMoodle Herramienta Roberto Carballedo
Moodle Herramienta Roberto CarballedoMoodleMoot Euskadi
 
Migracion Cursos Ander Beaskoetxea
Migracion Cursos Ander BeaskoetxeaMigracion Cursos Ander Beaskoetxea
Migracion Cursos Ander BeaskoetxeaMoodleMoot Euskadi
 

Plus de MoodleMoot Euskadi (20)

MoodleMoot Euskadi 2009 - Anibal de la Torre
MoodleMoot Euskadi 2009 - Anibal de la TorreMoodleMoot Euskadi 2009 - Anibal de la Torre
MoodleMoot Euskadi 2009 - Anibal de la Torre
 
Zientzia Hezkuntza Moodle Tere Santos
Zientzia Hezkuntza Moodle Tere SantosZientzia Hezkuntza Moodle Tere Santos
Zientzia Hezkuntza Moodle Tere Santos
 
Migracion De Cursos Ander Beaskoetxea
Migracion De Cursos Ander BeaskoetxeaMigracion De Cursos Ander Beaskoetxea
Migracion De Cursos Ander Beaskoetxea
 
Gestion De Moodle Jon Iza
Gestion De Moodle Jon IzaGestion De Moodle Jon Iza
Gestion De Moodle Jon Iza
 
Sesiones Online Xabier Basogain
Sesiones Online Xabier BasogainSesiones Online Xabier Basogain
Sesiones Online Xabier Basogain
 
Experiencia Moodle Economia Pedro Flores
Experiencia Moodle Economia Pedro FloresExperiencia Moodle Economia Pedro Flores
Experiencia Moodle Economia Pedro Flores
 
Experiencia Moodle Ugutz Garitaonaindia
Experiencia Moodle Ugutz GaritaonaindiaExperiencia Moodle Ugutz Garitaonaindia
Experiencia Moodle Ugutz Garitaonaindia
 
Personalizacion Moodle Juan Manuel Vaca
Personalizacion Moodle Juan Manuel VacaPersonalizacion Moodle Juan Manuel Vaca
Personalizacion Moodle Juan Manuel Vaca
 
Nazaret Zentroa Proyecto EnseñA
Nazaret Zentroa Proyecto EnseñANazaret Zentroa Proyecto EnseñA
Nazaret Zentroa Proyecto EnseñA
 
En Las Puertas Del 2010 Esther Gtz Orrantia
En Las Puertas Del 2010 Esther Gtz OrrantiaEn Las Puertas Del 2010 Esther Gtz Orrantia
En Las Puertas Del 2010 Esther Gtz Orrantia
 
Experiencia Del Profesorado Egile Tknika
Experiencia Del Profesorado Egile TknikaExperiencia Del Profesorado Egile Tknika
Experiencia Del Profesorado Egile Tknika
 
Convertir Moodle En Un Punto Itxaro Latasa
Convertir Moodle En Un Punto Itxaro LatasaConvertir Moodle En Un Punto Itxaro Latasa
Convertir Moodle En Un Punto Itxaro Latasa
 
Moodle Mahara Eduardo Sanchez
Moodle Mahara Eduardo SanchezMoodle Mahara Eduardo Sanchez
Moodle Mahara Eduardo Sanchez
 
Gestion Moodle Jon Iza
Gestion Moodle Jon IzaGestion Moodle Jon Iza
Gestion Moodle Jon Iza
 
Puertas 2010 Esther Gutierrez
Puertas 2010 Esther GutierrezPuertas 2010 Esther Gutierrez
Puertas 2010 Esther Gutierrez
 
Proyecto Items Bernat Martinez
Proyecto Items Bernat MartinezProyecto Items Bernat Martinez
Proyecto Items Bernat Martinez
 
PersonalizacióN Moodle Juan Vaca
PersonalizacióN Moodle Juan VacaPersonalizacióN Moodle Juan Vaca
PersonalizacióN Moodle Juan Vaca
 
Moodleri Bigarren Juan Ezeiza
Moodleri Bigarren Juan EzeizaMoodleri Bigarren Juan Ezeiza
Moodleri Bigarren Juan Ezeiza
 
Moodle Herramienta Roberto Carballedo
Moodle Herramienta Roberto CarballedoMoodle Herramienta Roberto Carballedo
Moodle Herramienta Roberto Carballedo
 
Migracion Cursos Ander Beaskoetxea
Migracion Cursos Ander BeaskoetxeaMigracion Cursos Ander Beaskoetxea
Migracion Cursos Ander Beaskoetxea
 

Moodle Talde Maialen Sagarna

  • 1. Moodle eta talde handiak. Arkitektura Teknikoko 100 ikasleko taldearekin izandako esperientzia. Maialen Sagarna. UPV-EHU.Arkitektura saila. EUPDko irakaslea e-posta: maialen.sagarna@ehu.es Juan Pedro Otaduy. UPV-EHU. Arkitektura saila. Ikerlaria. e-posta: juanpedro.otaduy@ehu.es Laburpena Nahikoa zaila da 100 ikasledun ikasgai bat kudeatzea. Moodle plataforma ezagutu genuenean ikusi genuen kudeaketa hau errazteko tresna ezin hobea. Buruari hainbat buelta eman ondoren, hainbeste ikasle edukitzeak abantailaren bat izan behar zuela pentsatu nahi genuen eta honi errentagarritasuna ateratzeko moodle-en ikaslearen parte hartzea bultzatu behar genuen. Helburu nagusia autoebaluaziorako tresnak sortzea izan da. Horretarako honako tresna hauek erabili dira: glosategia + gurutzegrama alde batetik eta galdetegia bestetik. (Hot Potatoes-en oinarrituta biak) Lehenengo tresna-multzoa, ikasgaiko terminologia zehatza lantzeko erabili da. Ikasle bakoitzak hitz gutxi batzuen definizioa sartzen du glosategian. Glosategiko definizioak ikasgelan errepasatzen eta zuzentzen ditugu, eta beraz terminologia zehatza ikasten dugu ikaslearen azalpenetako terminologia aberasteko. Gero irakasleak gurutzegramak antolatzen ditu, gai bakoitzeko terminologia lantzeko autoebaluzioarako tresna osatuz. Galdetegi egiturako autoebaluazio tresna sortzeko ikasle bakoitzak test moduko 2 galdera proposatzen ditu lauhilabeteko bakoitzean. Galderak prestatzeko ikasleak gaitegia errepasatu behar du. Gero galdera hauek gelan aurkezten ditu eta denon artean eztabaidatu ondoren galderak zuzentzen ditugu. Beraz zuzenketa ikasgelan errepasoko tresna bezala ere erabiltzen dugu. Gero irakasleak galderak plataforman jartzen ditu ikasleak autoebaluazioa egiteko. Bai ikasleek eta bai irakasleak egindako esfortzu txikiarekin, guztientzako autoebaluazioarako tresnak sortu ditugu. Ikaslea da beraz, irakaslearen laguntzarekin, tresna hauen egilea. Testuingurua Nik irakasten dudan jakintzagaian Arkitektura Teknikoko 3. mailako ikasle guztiak talde bakar batean daude elkartuta, oraindik ez baitago euskara-gaztelania
  • 2. banaketarik. Jakintzagaiak oinarri teorikoa izateaz gain, ordu praktikoak ere baditu. Ikasleak lortu behar dituen gaitasunak ondokoak dira: 1.-Jada eraikita dauden eraikinetan sor daitezkeen lesioak topatzea eta identifikatzea, diagnostikoa egiteko. 2.-Diagnostiko bakoitzari dagokion soluzioa eskaintzea, lesioa konpontzeko eta hura berriz agertzea saihesteko. 3.-Eraikuntza-arloko terminologia erabiltzea, proposatzen dugun esku-hartzea txosten batean azaltzeko. Hau horrela izanik, ulertuko duzue gure ardura zein den, alegia, nahikoa zaila dela 100 ikasleko talde hau kudeatzea. Baina Moodle plataforma ezagutu genuenean, ikusi genuen hura tresna ezin hobea dela arazo hori konpontzeko. Irtenbidea: ikaslearen parte hartzean oinarritutako autoebaluaziorako tresnak sortzea Azterketa baten ondoren, hainbeste ikasle edukitzeak abantailaren bat izan behar zuela pentsatu nahi genuen, eta honi errentagarritasuna ateratzeko, Moodle-n ikaslearen parte hartzea bultzatu behar genuen. Hau lortzeko ikusi dugun era bakarra ikaslearen parte hartzea “saritzea” izan da. Baina, lehenbizi, sariaz hitz egin baino lehen, tresna hauek zein diren azaltzea beharrezkoa da. Oraingoz autoebaluaziorako bi tresna sortu ditugu: glosategian oinarritutako gurutzegrama sorta eta erantzun anitzeko galdetegia. Glosategian oinarritutako gurutzegramak Tresna hau ikasgaiari dagokion terminologia zehatza lantzeko erabiltzen dugu, ikasgaiaren gaitasunetako bat baita terminologia zehatza erabiltzea. Glosategia zeregin gisa: Glosategia osatzeko ondoko metodoa erabiltzen dugu: ikasle bakoitzak hitz gutxi batzuen definizioa sartzen du glosategian. Ezinbestekoa da termino bakoitzak bere hitz gakoak izatea.
  • 3.   Glosategiko definizioak ikasgelan errepasatzen eta zuzentzen ditugu, beraz, ikasleak terminologia zehatza ikasten du. Gurutzegrama, autoebaluaziorako azken tresna: Glosategi honetan oinarrituta, irakasleak Hot Potatoes softwareaz gurutzegramak antolatzen ditu eta gai bakoitzeko terminologia lantzeko autoebaluzio-tresna
  • 4. osatzen du. Hona hemen hitz-gakoen garrantzia, terminoak gaika sailkatzen laguntzen baitu. Ikasleak zuzenki hartu du parte tresnaren sorreran eta praktika-orduetan landuko dituen proiektuen jendaurreko azalpenetan erabili beharko duen terminologiaren kalitatea landu du.                
  • 5. Gurutzegrama plataforman bertan lantzen da. Zenbakiaren gainean klik egitean, sartu beharreko terminoaren definizioa aterako zaigu. Terminoa ezagutzen badugu, zuzenean sartu eta “Enter” sakatuko dugu. Aldiz, hitza ez badakigu, “Hint” botoiak pistak emango dizkigu.         Gurutzegrama amaitzean “Check” botoia erabil dezakegu ariketa ongi dagoen ala ez jakiteko.        Erantzun anitzeko galdetegia Estrategia bera erabili da tresna hau sortzeko. Galdetegi-egiturako autoebaluazio-tresna sortzeko, ikasle bakoitzak test moduko 2 galdera proposatzen ditu lauhilabeteko bakoitzean. Test erako ia 400 galderako sorta osatzen da ikastaro bakoitzeko. Erantzun anitzeko galderak izaten dira. Jarraitzen den metodoa ondokoa da: ikasleak galdera pare bat prestatu behar du. Horretarako, ikasleak gaitegia errepasatu behar du, beraz, jardunbide honek autoebaluaziorako tresna izateaz gain, sortzeko prozesuan ikaslea gaiak errepasatzera behartzen du. Galderen proposamena zeregin moduan antolatzen da. Galderak fitxategi bakar batean igotzen ditu ikasle bakoitzak plataformara.
  • 6. Ondoren bakoitzak bere galderak gelan aurkezten ditu eta, denon artean eztabaidatu ondoren, galderak zuzentzen ditugu. Beraz, zuzenketa ikasgelan errepasoko tresna bezala ere erabiltzen dugu. Gero irakasleak galderak plataforman jartzen ditu, ikasleak autoebaluazioa egiteko. Kasu honetan ere Hot Potatoes softwarean oinarrituz (JQuiz ariketa mota).
  • 7. Ikasleak erantzun bat sakatzen duen une berean daki ongi ala gaizki erantzun duen. Parte-hartzea saritzeko proposamena Ikasleak ez du lan hau musu-truk egiten. Tresnen sorreran parte hartzen dutenek bakarrik jasotzen dute “saria”. Nola? Azterketako galderaren bat beraiek proposatutako galderekin egindako galdetegian oinarritzen da edo, gurutzegramaren kasuan, ikastaroan zehar landutako gurutzegramak nahastuz, beste gurutzegrama bat antolatzen da, azterketako ariketa gisa. Beraz, saria ez da zuzenean azken notan islatzen, baina azken notaren puntu batzuk erraz lortzeko aukera ematen du parte-hartzeak. Galdetegia ongi erantzuten badute, edo gurutzegrama nahasia ongi egiten badute, nota hobetuko dute; aldiz, nahiz eta tresnak sortzeko zereginetan parte hartu, ez badute ongi erantzuten, ez dute nota igoko. Parte hartzen ez dutenek ez dute erraztasun hori izango, eta irakasleak proposatutako beste galdera teoriko zein praktiko bati erantzun beharko diote. Ondorioak Bai ikasleek eta bai irakasleak esfortzu txiki bat eginez, guztientzako autoebaluaziorako tresnak sortu ditugu. Ikaslea da, beraz, irakaslearen laguntzarekin, tresna hauen egilea. Horrela talde handiari etekina ateratzea lortu dugu. Gainera esfortzua ez da doakoa. Parte-hartze honek saria izateak asko motibatzen ditu ikasleak eta horrela lortu dugu parte-hartze handia izatea azken bi ikasturte hauetan. Gainera, urtez urte autoebaluazioko tresna hauek aberatsagoak dira eta osatuagoak daude. Gero eta gurutzegrama gehiago dago gai bakoitza errepasatzeko eta galdera-sorta ere haziz doa, errepasorako tresna ezin hobea bihurtuz.