SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  17
Télécharger pour lire hors ligne
AURREKONTUAK 2013
LABURPENA
AURKIBIDEA
ORRIALDEAK
- Batzordearen diktamena (2012-12-20koa) 1-2
- 2013ko Aurrekontuaren ezaugarri nagusiak 3-5
- Gastuen aurrekontua. Kapitulukako banaketa eta 2012-2013 konparaketak 6-8
- 2013ko Gastuen Batzordekako banaketa 9-10
- Diru-sarreren aurrekontua. Kapitulukako banaketa eta 2012-2013 konparaketak 11-13
- Inbertsio izarako proiektu nagusiak 14
1
OGASUN BATZORDEA
2012-12-20
2013. URTEALDIKO AURREKONTUAK ONARTZEKO PROPOSATZEA.
Alkateak 2013ko aurrekontuen proiektua aurkeztu du, aztertu eta eztabaidatzeko. Agiri
horrek oinarria du udal sailek egindako eskaeretan, eta Ogasun Batzordera bidali du,
dokumentua izapidetu dezan.
Horri buruz, hartarako emandako epean, PSE-EE udal taldeak hainbat emendakin
aurkeztu ditu, 2013ko aurrekontuen proiektuari dagokionez. Ogasun Batzordean emendakin
hauek bozkatu eta gero, PSE-EEren aldeko botoa, EAJ-PNV-ren abstentzioarekin eta BILDU
eta ARALAR-eko kontrako botoarekin, ez dira onartu eta, ondorioz, emendakinak plenorako
mantentzen dira.
Hortaz, aurkeztutako emendakinak onartu ez direnez, Udalbatzarrak onartzeko
aurkezten den 2013ko urtealdiko aurrekontu orokorren proiektuak HOGEITA
HAMAHIRU MILIOI BOST EHUN ETA HIRUROGEITA BEDERATZI MILA
LAUROGEITA HAMASEI EURO ETA HOGEITA HAMABI ZENTIMO
(33.569.096,32 €) kopurua du, eta hor sartuta daude Udalaren beraren udal aurrekontua,
HOGEITA BEDERATZI MILIOI ZORTZIEHUN ETA BEDERATZI MILA ETA
ZORTZIEHUN ETA LAUROGEITA ZORTZI EURO ETA HOGEITA HAMABI
ZENTIMO (29.809.888,32€) eta ITURBIDE eta AUKEA erakunde autonomoen
aurrekontuak, hurrenez hurren, HIRU MILIOI LAUREHUN ETA BEDERATZI MILA
HIRUREHUN ETA LAUROGEITA HAMABI EURO ETA LAUROGEITA HIRU
ZENTIMO (3.409.392,83€) eta MILIOI BAT SEI EHUN ETA HIRUROGEITA
ZORTZI MILA BERREHUN ETA BERROGEITA HAMAZAZPI EURO
(1.668.257,00€).
Proiektu hori, kontu-sailak eta aurrekontu horiek betetzeko arauak barne hartzen
dituena, aztertu eta gero, Ogasun Batzordeak, BILDU eta ARALAR udal taldeen ordezkarien
aldeko botoarekin eta EAJ-PNV eta PSE-EEko udal taldeen ordezkarien kontrako botoarekin,
eta batzordeburuaren kalitatezko botoarekin, aldeko txostena aurkezten dio Udalbatzarrari
akordio hau hartu dezan:
1.- Hasiera batean onartzea 2013ko urtealdiko aurrekontu orokorra. Barne hartzen ditu
Udalaren beraren aurrekontua nahiz ITURBIDE EGOITZA eta AUKEA erakunde
autonomoen aurrekontuak, aurrekontu bakoitza betetzeko arauekin batera, eta Udalaren beraren
aurrekontuaren konpromiso kredituen eranskina ere bai.
2.- Espedientea jende aurrean erakustea, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotako
erreklamazioak aurkeztu ditzaten, 15 egun balioduneko epean, jende aurrean erakusteko
iragarkia argitaratzen dutenetik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
2
3.- Jende aurrean erakusteko aldi horretan aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik
jaso ezean, espedientea behin betiko onartutzat jotzea.
Arrasate, 2012ko abenduaren 20a
BATZORDEBURUA
3
2013KO AURREKONTUEN EZAUGARRI NAGUSIAK
Arrasateko Udalaren 2013ko aurrekontua, Udalaren beraren aurrekontuak eta AUKEA
zein ITURBIDE erakunde autonomoetako aurrekontuek osatzen dutena, herriko sektore
publikoan eragin handia duen krisialdi ekonomikoko marko batean dago. Eragin hori nagusiki
nabarmendu da eskuartean ditugun baliabideen eta herritarrek eskatzen dituzten zerbitzu
publikoak mantentzeko egin beharreko gastuen arteko desorekan. Horrek guztiak dakar
ezinbestean egokitzapenak egiteko beharra.
Udalaren egoera ekonomikoaren eragile nagusiak dira Foru Fondoaren eboluzio
negatiboa (Udalaren baliabide nagusia); Udal Legea onartu barik dagoenez, beste erakunde
batzuei dagozkien zerbitzuak gure gain hartu behar izana eta beste administrazio batzuetatik
jasotzen ditugun diru-laguntzak murriztu izana.
Egoera hau gainditzeko, guztiz aldatu behar dugu gauzak egiteko modua. Garai honetan
etengabe eutsi beharko diogu aurrekontuari eta, ezinbestean, egoera ekonomikoari agenda
estrategiko batetik helduko diogu, zabaltzen ari zaizkigun erronka garrantzitsuei epe ertain/
luzera erantzuteko, baita aldi honetatik instituzio bezala indartuta irteteko ere.
Gastu politiketan lehentasunak erabilgarri ditugun baliabideen bolumenari egokitzeko
modurik eraginkorrena da gastu arruntetan zorrotz jokatzea, herstura ekonomikoa, inbertsioen
aldizkakotasuna eta planifikatutako inbertsio batzuk berriro planteatzea. Hortaz, Gizarte
Ongizateko bulego berrietarako obrak bi alditan egingo ditugu; inbertsioa 2013 eta 2014 urteen
artean banatuta. San Josepeko urbanizazioa, Udala auzoa eta Obenerreka Jose Luis Iñarra zatia
hobetzea ere atzeratu egin dugu, lan hauek bermeaz burutu ahal izan arte.
Krisi garai honetan, erabaki dugu lehentasuna ematea gizarte eremuari eta, horregatik,
aurrekontuen zati garrantzitsu bat bideratuko dugu herritarrek kalitateko gizarte zerbitzuak izan
ditzaten. Helburu horrekin lotuta dauden sailak, proiektuak eta ekimenak lehentasunezkoak
izango dira eta, behar izanez gero, kontu-sailak handitu egingo ditugu.
Udal honek konpromisoa hartzen du aurrera egiteko beste gizarte eredu bat eraikitze
aldera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna izango duena oinarri. Gauzak horrela,
emakumeenganako indarkeriaren aurka dauden programa guztiak mantenduko ditugu.
Herritarren neurrira egindako proiektu txikien alde egiten jarraituko dugu. Udal azokari
dagokionez, eta oinarrizkoak diren zenbait balore indartzeko asmoz (modu parte-hartzailean
2013ko ekitaldirako herriko merkataritza, elikadura osasuntsua, landa eremua sustatzea, garapen
iraunkorreko ereduak eta aisialdi proposamen berriak eskaintzea) gure helburua da azokaren
proiektua definitzea eta bideragarritasun plana, finantza plangintza, kudeaketa eredua zein
arkitektura diseinua egitea .
Mugikortasunaren esparruari dagokionez, Mugikortasun Planean definitutako neurrien
lanketan jarraituko dugu: TAO abian jartzea, bide seinaleak hobetzea, garabi zerbitzuaren
4
funtzionamendua egokitzea, garraio publikoa bultzatzea eta lehendik dauden bidegorrien zatien
loturak hobetzea.
Pertsonal politikan gure erabakia da langile publikoen lan baldintzak mantentzea eta
hobetzea: Garapen profesionalaren eta langileek balio publikoak barneratzearen aldekoak gara;
are gehiago, langileen artean erakunde honen parte direnaren zentzua indartu nahi dugu,
aldaketa proiektuetan beraien laguntza eta parte hartzea sustatuz. Prestakuntza, lanbide
karrerako planak eta lan jardueraren ebaluazioa babesten ditugu.
Enplegua Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoa da. Lanbidek nabarmen murriztu dizkigu
datorren urtera begira enplegua sustatzeko programarako zenbatekoak. Egoera honetan,
kontratazio berriak egiteko maniobra marjina oso txikia da. Edozelan ere, Garapen
Ekonomikoaren sailean norabide berean jarraitzen dugu: urteroko laguntza programa
mantentzea, lanpostu berriak dakartzaten enpresa berriak sortzeko eta urte osoan egin
beharreko azoka bereziak burutu ahal izateko; Ibai-Arte elkarteari laguntza ekonomikoa
emateko akordioa.
Hiri hondakinei dagokienez, gure apustua argia da: jomuga 0 zabor sortzea duen
kudeaketa integralaren aldekoa. Debagoieneko gainerako herriekin batera, herritarrekin eta
inplikaturik dauden gainerako eragile guztiekin batera, hondakinak kudeatzeko sistema
iraunkorra eraiki behar dugu. Gutxitzea, Berrerabiltzea eta Birziklatzea izango dira zutabeak,
orain arte zabor moduan tratatu duguna baliabide bihurtzeko.
Ingurumen sailean gure helburua da Kurtzetxiki mendia errekuperatzea, hain hurbil eta
hain ezezagun dugun ondarea. Helburu hirukoitza dugu: Natura zaintzea, ganadu
aprobetxamendua sustatzea eta aisialdirako erabiltzea.
Euskara eguneroko erabilera bultzatzeko eta herritarrek euskara jakin dezaten
bermatzeko, helburu horiekin lotutako sustatze jarduerak gehituko ditugu. Gure babesa eta
laguntza emango diegu kultura eta aisialdi ekitaldi nagusiei, bereziki herriko taldeek egindakoei.
Hezkuntza bermatu beharreko eskubide bat da, naiz eta une honetan baliabide eskasia
izan, kalitatea hobetzearen alde egingo dugu. Ikaskuntza eta arreta laguntzeko, hezkuntza
zentroentzako udal programen eskaintza mantenduko dugu.
Kirolaren eremuan gure apustua da aisialdiko kirola, osasunerako kirol jarduerak eta
eskola kirola sustatzea. Gure erantzukizuna da egon dauden instalazioak eta ekipamenduak
mantentzea, horietaz gozatu eta horiek aprobetxatzeko. Gure herriko taldeek gure laguntza
izango dute.
Jakin dakigu tentuz eta arduraz jardun behar dugula, seguruenik ez baitira gehituko diru-
kontuak eta finantzak datozen urteotan. Gastuari eustean oinarritutako politika bat ari gara
markatzen, beti ere lehentasunak eta ekonomia-finantza kudeaketa eraginkor eta iraunkorra
aintzat harturik, bai aurtengo ekitaldiko aurrekontuei begira, baita etorri datozen
aurrekontuetarako ere.
Azken batean, Udala mugitu behar den koordenada ekonomikoak nabarmen aldatu
ezean, hurrengo urteko erronka izan behar da gaur egun herritarrari eskaintzen dizkion
zerbitzuen kalitatea mantentzen saiatzea, murrizketarik gabe, baina kostuak
kontrolatu/gutxitzen saiatuta. Ematen du argi dagoela behartuta gaudela zorroztasun
5
irizpideak aplikatzen, baina justizia sozialeko irizpideak ere bai, gizarte egoera
ahulenean dauden taldeak diskriminatu eta lehenetsiz. Zalantzarik gabe, hori da udaleko
gobernu taldeak 2013ko aurrekontua egiteko orduan gogoan hartu dituen printzipioetako bat.
Lehentasunen eta bultzatu beharreko helburuen programa adierazpen honetatik
abiaturik, 2013ko aurrekontuaren kopuru nagusiak apur bat gehiago garatzen saiatuko gara.
Alde kuantitatiboari dagokionez, hauxe aipa daiteke:
Arrasateko Udalaren aurrekontuak eta elkarte autonomoen aurrekontuen kopuruak
ondorengoak dira:
Udalaren aurrekontua 29.809.888,32 euro
AUKEAren aurrekontua 1.668.257,00 euro
Iturbide Egoitzaren aurrekontua 3.409.392,83 euro
Aurrekontu Orokor finkatua edo hiru aurrekontuak batuta, barne transferentziak
kenduta (defizita estaltzeko ekarpenak, eta Udalaren fakturazioak, erakunde autonomoei ur eta
zabor zerbitzuak egiteagatik) kopuru hauxe dugu, 33.569.096,32 €.
Zenbateko horiek alderatuz gero 2012rako onartutako aurrekontuaren kopuruekin,
koadro hau ikusi dezakegu:
ERAKUNDEA AURREK 2013 AURREK 2012 ALDAERA ▲2013/2012
Udala 29.809,89 31.162,83 -1.352,94 -4,34%
Aukea 1.668,26 1.614,41 +53,85 +3,34%
Iturbide 3.409,39 3.333,76 + 75,63 +2,27%
Aurrek. Orok. 33.569,10 34.884,55 -1.315,45 -3,77%
6
Gastuen atalean, Udalaren aurrekontua aztertzen hasiko gara.
GASTUEN AURREKONTUA - 2013
2013ko ekitaldirako pentsatutako zenbatekoa guztira da 29.809.888,32 euro, eta
%4,34ko jaitsiera du 2012ko aurrekontuaren aldean.
Aurreko ekitaldiari buruz 2013ko aurrekontuaren kapituluz kapituluko eboluzioa aztertu
ondoren, koadro hau daukagu:
KONPARAZIO KOADROA, 2013KO AURREK. – 2012KO HASIERAKO AURREK.
Kapitulua AURRE
K 2012
%
GUZ/
AURRE
K 2013
%
GUZ/
Aldea ▲13/12
I Pertsonal gastuak 9.678,1 31,06% 9.201,3 30,87% -476,8 -4,93%
II Ondasunak eta Zerbitzuak 8.857,2 28,42% 8.813,1 29,56% -44,10 -0,50%
III Interesak 178,5 0,57% 86,3 0,29% -92,20 -51,65%
IV Transfer. Korront. 5.695,9 18,28% 5.704,8 19,14% 8,90 0,16%
VI Inbertsioak 3.313,6 10,63% 2.699,9 9,06% -613,70 -18,52%
VII Kapital Transf. 821,4 2,64% 785 2,63% -36,4 -4,43%
VIII Finan. Akt. Aldak. 209,3 0,67% 209,3 0,70% 0,00 0,00%
IX Mailegu amortiz. 2.408,8 7,73% 2310,1 7,75% -98,70 -4,10%
GUZTIRA 31.162,8 100% 29.809,8 100% -1.353 -4,34%
(Mila eurotan adierazitako kopuruak)
Laburtzeko, hona hemen 100 eurotik zenbat eta zertan gastatuko duen Udalak 2013an:
- 30,87 € erabili ditugu pertsonal gastuei aurre egiteko, eta hor sartzen dira Udalean
egitekoak betetzeko liberaturik dauden udalkideen ordainketak.
- 29,56 € behar dugu udal zerbitzuen funtzionamendutik sortzen diren gastu arruntei
erantzuteko.
- 8,04 € dira banketxeekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (2009ko UFFFren
saldo negatiboa) hartutako konpromisoak betetzeko (maileguen interesak eta
amortizazioak).
- 19,14 € dira transferentzia arruntak edo diru-laguntzak finantzatzeko; horietatik 12,10
euro dira udalen arteko zerbitzuen kuotak, AUKEAren eta Iturbide Egoitzaren defizitak (azken
horiek berez udal zerbitzuak dira).
7
- 9,06 € dira inbertsioen zuzeneko exekuzioa finantzatzeko.
- 2,63 € dira beste administrazio edo erakunde batzuek egindako inbertsioak diruz
lagundu edo elkarrekin finantzatzeko.
- 0,70 € erabiltzen da langileei aurrerakin itzulgarriak emateko (diru-sarreraren
kopuru berdina) eta Garaia S.Coop.ren kapitalari ekarpena egiteko.
Honekin batera doazen grafikoetan 2013ko gastuen aurrekontuaren kapituluz kapituluko
eboluzioa ikusi dezakegu, 2012ko aurrekontuaren aldean, eta 2013ko gastuaren portzentaje
banaketa, kapitulu ekonomikoko sailkapenaren arabera.
2012 ETA 2013KO AURREKONTUAREN GASTUAK ALDERATZEA
KAPITULUZ-KAPITULU
0 2000 4000 6000 8000 10000 12000
PERTS.GASTUAK
ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK
INTERESAK
TRANS.KTEAK
INBERTSIOAK
KAPITAL TRANSF.
FIN.AKT.ALD.
AM ORTIZAZIOA
2012 2013
8
GASTUA BANATZEA KAPITULUZ-KAPITULU -2013KO AURREKONTUA
PERTS.GASTUAK
30,87%
ONDASUNAK ETA
ZERBITZUAK
29,56%
AMORTIZAZIOA
7,75%
FIN.AKT.ALD.
0,70%
KAPITAL TRANSF.
2,63%
INBERTSIOAK
9,06%
TRANS.KTEAK
19,14% INTERESAK
0,29%
9
2013 AURREKONTUAREN GASTUAREN BANAKETA
BATZORDEKA
Bestalde, 2013ko aurrekontuen gastuaren banaketa arloka edo batzordeka egiten badugu,
koadro hau lortzen dugu:
BATZORDEA 2013 %
01 – Gobernu organoak 736,43 2,47%
02 – Kultura 2.170,08 7,28%
03 – Zor Finantzieroa 2.396,42 8,04%
04 – Ongizatea 2.473,78 8,30%
05 – Hirigintza 1.610,96 5,40%
06 – Pertsonala 2.101,23 7,05%
07 – Ingurumena 860,44 2,895
08 – Zerbitzuak 12.270,85 41,165
09 – Hezkuntza 746,67 2,50%
10 – Euskara 1.154,66 3,87%
11 – Gazteria 640,7 2,1%
12 – Emakumea 224,31 0,75%
13 – Ogasuna 731,01 2,47%
14 – Enplegua 384,11 1,29%
15 - Iturbide 292,89 0,98%
16 - Aukea 1.010,35 3,39%
GUZTIRA 29.809,89 100%
10
GASTUAREN BANAKETA SAILKA - 2013KO AURREKONTUA
15 - Iturbide
0,98%
14 - Enplegua
1,29%
16 - Aukea
3,39%
4- Ongizatea
8,30%
07 - Ingurumena
2,89%
06 - Pertsonala
7,05%
05 - Hirigintza
5,40%
01 - Gobernu Organoak
2,47%
13 - Ogasuna
2,47%
12 - Emakumea
0,75%
11 - Gazteria
2,15%
10 - Euskara
3,87%
3 - Finantza zorra
8,04%
02 - Kultura eta Kirolak
7,28%
08-Udal Zerbitzuak
41,16%
09 - Hezkuntza
2,50%
11
DIRU-SARREREN AURREKONTUA - 2013
Aurrekontua da 29.809.888,32 euro eta 2012ko aurrekontuaren aldean %4,3ko jaitsiera
du.
Aztertzen badugu eboluzioa 2012ko aurrekontuaren kapituluz kapitulu, 2012ko
aurrekontuaren aldean, konparazio koadro hau lortuko dugu:
2013-2012 AURREK. EBOLUZIOA, KAPITULUKA
(mila eurotan)
KAPITULUA AURREK
2013
%/GUZ. AURREK
2012
% GUZ. ALDEA
2013-2012
▲2013/12
I - ZUZENEKO ZERGAK 7.081,7 23,76% 6.696,5 21,49% 385,2 5,75%
II - ZEHARKAKO ZERGAK 519,3 1,74% 719,3 2,31% -200 -27,80%
III TASAK ETA PREZIOAK 6.205,2 20,82% 6.083,6 19,52% 121,6 2%
IV TRANSFER. ARRUNT. 12.882 43,21% 13.286,1 42,63% -404,1 -3,04%
V ONDARE SARRERAK 238 0,80% 243,5 0,78% -5,5 -2,26%
VI ONDAREA SALTZEA 286,2 0,96% 659,3 2,12% -373,1 -56,59%
VII KAPITAL TRANSF. 241,7 0,81% 245,1 0,79% -3,4 -1,39%
VIII FINAN.AKT. ALDAK. 90 0,30% 90 0,29% 0 0%
IX FINAN.PASIB. ALDAK. 2.265,7 7,60% 3.139,4 10,07% -873,7 -27,83%
GUZTIRA 29.809,8 100% 31.162,8 100% -1.353 -4,34%
12
2012 ETA 2013KO AURREKONTUAK ALDERATZEA
DIRU SARREREN KAPITULUZ-KAPITULU
0 2000 4000 6000 8000 10000 12000 14000
ZUZENEKO ZERGAK
ZEHARKAKO ZERGAK
TASAK
TRANSFERENTZIA KORRONTEAK
ONDARE SARRERAK
INBERTSIOAK INORENTZEA
KAPITAL TRANSFERENTZIAK
FIN.AKT.ALD.
M AILEGUAK
2013
2012
DIRU-SARREREN BANAKETA KAPITULUKA
2013KO AURREKONTUA
KAPITAL TRANSFERENTZIAK
0,81%
FIN.AKT.ALD.
0,30%
INBERTSIOAK INORENTZEA
0,96%
ONDARESARRERAK
0,80%
MAILEGUAK
7,60%
ZUZENEKO ZERGAK
23,76%
ZEHARKAKO ZERGAK
1,74%
TASAK
20,82%
TRANSFERENTZIA KORRONTEAK
43,21%
13
Azkenik, adierazi behar dugu 2013an Udalak sartuko duen 100 euro bakoitzeko:
● 46,32 datoz udal fiskalitatetik (diru-sarreren I, II eta III. kapituluak), horietatik
hirigintza jarduerak (EOZ) sortzen du 1,74 bakarrik.
● 43,21 datoz beste erakunde edo administrazio batzuen diru-laguntza arruntetatik,
horietatik 39,8 datoz Udalak Finantzatzeko Foru Fondotik.
● 0,8 lortzen dira ondare diru-sarreretatik.
● 0,96; Udalak espero du lortzea ondare saltzetik edo hirigintza karga eta
aprobetxamenduen diru-sarreretatik.
● 0,81 lortzen dira inbertsioak finantzatzeko jasotako kapital diru-laguntzetatik
● 0,3 datoz langileen aurrerakinak itzultzetik eta beste kontzeptu batzuetatik.
● 7,6 lortuko lirateke “teorikoki” zorpetze bidez, hau da, sinatu beharreko mailegu
berriak, nahiz eta, benetan, espero dugun azkenean kapitulu honetako garrantzia askoz txikiagoa
izatea.
14
2013KO AURREKONTUETAN AURREIKUSITAKO INBERTSIO
NAGUSIAK
IZENA DOTAZIOA OHARRAK
Zerrajeran gizarte ongizate sailerako bulego berriak 375.000 € Proiektu osoaran %50a.
Gainontzeko %50a 2014ko
aurrekontuaren kontura.
Ondare ondasunak erostea 210.000 € Makatzenan hirizgarritasun
ekimenak ahalbidetzeko
Argiteri publikoa, ur sareak, bide publikoen
urbanizazioak eta asfaltatuak
415.000 €
Zarugaldeko mendi hegalak 104.000 € 2012-2013ko aurrekontuen artean
finantzatu beharrekoa. Kostu osoa
254.000€.
Monterroiko eskenatoki berria 140.000 € 2012-2013ko aurrekontuen artean
finantzatu beharrekoa. Kostu osoa
200.000€.
Trafikoaren ikerketa eta TAOren ezarpenak, bide
seinalizazioen inbertsioak
220.000 €
Hezkuntzako inbertsioak 150.000 €
Deba Goieneko Mankomunitateak egin behar dituen
inbertsioetarako udal ekarpenak
274.434,55 €
Gipuzkoako Ur Patzuergoak egin behar dituen
inbertsioetarako udal ekarpenak
468.559 €
Udalak egin beharreko gainontzeko inbertsioak 1.085.955 €
Beste elkarte batzuk egin beharreko inbertsioetarako
udalaren gainontzeko ekarpenak
42.000 €
INBERTSIO IZAERAKO KONTU SAILA
GUZTIEN BATUKETA
3.484.948,55 €
15

Contenu connexe

Tendances (13)

Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkariaUdal Agintaldiko Balantze aldizkaria
Udal Agintaldiko Balantze aldizkaria
 
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
 
#LekittarraGO2025!
#LekittarraGO2025!#LekittarraGO2025!
#LekittarraGO2025!
 
Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2Azpeitiaberria2
Azpeitiaberria2
 
Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!
Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!
Aldaketa soziala behar dugu: M14 kalera!
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
 
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
Entzuixu!! 17.zkia. 2021eko ekaina.
 
Entzuixu!! 6.zkia. 2013ko abendua.
Entzuixu!! 6.zkia. 2013ko abendua.Entzuixu!! 6.zkia. 2013ko abendua.
Entzuixu!! 6.zkia. 2013ko abendua.
 
Entzuixu!! 2.zkia. 2012ko uztaila.
Entzuixu!! 2.zkia. 2012ko uztaila.Entzuixu!! 2.zkia. 2012ko uztaila.
Entzuixu!! 2.zkia. 2012ko uztaila.
 
UDAL AURREKONTUAK. 2013
UDAL AURREKONTUAK. 2013UDAL AURREKONTUAK. 2013
UDAL AURREKONTUAK. 2013
 
Entzuixu!! 18.zkia. 2022ko martxoa.
Entzuixu!! 18.zkia. 2022ko martxoa.Entzuixu!! 18.zkia. 2022ko martxoa.
Entzuixu!! 18.zkia. 2022ko martxoa.
 
Programa Euskara
Programa EuskaraPrograma Euskara
Programa Euskara
 
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdfAfektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
 

En vedette

Acta jurado premio avnau 2015
Acta jurado premio avnau 2015Acta jurado premio avnau 2015
Acta jurado premio avnau 2015Gaizka Eraña
 
Muestra examen escrito_inglés_b1_soluciones
Muestra examen escrito_inglés_b1_solucionesMuestra examen escrito_inglés_b1_soluciones
Muestra examen escrito_inglés_b1_solucionesGaizka Eraña
 
Listening cuid uned 16
Listening cuid uned 16Listening cuid uned 16
Listening cuid uned 16Gaizka Eraña
 
Listenings vocabulario
Listenings vocabularioListenings vocabulario
Listenings vocabularioGaizka Eraña
 
B1 cuid wordlist_burlington
B1 cuid wordlist_burlingtonB1 cuid wordlist_burlington
B1 cuid wordlist_burlingtonGaizka Eraña
 
manunulat at Panulat ng Hilagang Renaissance
manunulat at Panulat ng Hilagang Renaissancemanunulat at Panulat ng Hilagang Renaissance
manunulat at Panulat ng Hilagang RenaissanceJessica Tatel
 
Bahagi ng pahayagan pampaaralan
Bahagi ng pahayagan pampaaralanBahagi ng pahayagan pampaaralan
Bahagi ng pahayagan pampaaralanDesiree Emano
 
Pharmacology of dopamine
Pharmacology of dopaminePharmacology of dopamine
Pharmacology of dopaminesumitwankh
 

En vedette (14)

Kontuak garbi
Kontuak garbiKontuak garbi
Kontuak garbi
 
Oinarriak eusk 11
Oinarriak eusk 11Oinarriak eusk 11
Oinarriak eusk 11
 
Acta jurado premio avnau 2015
Acta jurado premio avnau 2015Acta jurado premio avnau 2015
Acta jurado premio avnau 2015
 
Muestra examen escrito_inglés_b1_soluciones
Muestra examen escrito_inglés_b1_solucionesMuestra examen escrito_inglés_b1_soluciones
Muestra examen escrito_inglés_b1_soluciones
 
Listening cuid uned 16
Listening cuid uned 16Listening cuid uned 16
Listening cuid uned 16
 
35605329 mock+exam
35605329 mock+exam35605329 mock+exam
35605329 mock+exam
 
Listenings vocabulario
Listenings vocabularioListenings vocabulario
Listenings vocabulario
 
B1 cuid wordlist_burlington
B1 cuid wordlist_burlingtonB1 cuid wordlist_burlington
B1 cuid wordlist_burlington
 
Jessica Tatel
Jessica Tatel Jessica Tatel
Jessica Tatel
 
Investigacion deductivo
Investigacion  deductivoInvestigacion  deductivo
Investigacion deductivo
 
manunulat at Panulat ng Hilagang Renaissance
manunulat at Panulat ng Hilagang Renaissancemanunulat at Panulat ng Hilagang Renaissance
manunulat at Panulat ng Hilagang Renaissance
 
joanne abaño
joanne abañojoanne abaño
joanne abaño
 
Bahagi ng pahayagan pampaaralan
Bahagi ng pahayagan pampaaralanBahagi ng pahayagan pampaaralan
Bahagi ng pahayagan pampaaralan
 
Pharmacology of dopamine
Pharmacology of dopaminePharmacology of dopamine
Pharmacology of dopamine
 

Similaire à Aurrekontuak 2013 arrasate

Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016PEGIP2020
 
Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016Irekia - EJGV
 
2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena
2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena
2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostenaPEGIP2020
 
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)Irekia - EJGV
 
Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15
Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15
Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15Irekia - EJGV
 
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfIrekia - EJGV
 
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Bergarako Udaleko gizarte zerbitzuetako memoria. 2012 urtea
Bergarako Udaleko gizarte zerbitzuetako memoria. 2012 urteaBergarako Udaleko gizarte zerbitzuetako memoria. 2012 urtea
Bergarako Udaleko gizarte zerbitzuetako memoria. 2012 urteaBergarako Udala
 
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...Irekia - EJGV
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Irekia - EJGV
 
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 202320minutos
 
2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu ProgramaIrekia - EJGV
 
NOW Proposamena, 2030
NOW Proposamena, 2030NOW Proposamena, 2030
NOW Proposamena, 2030Irekia - EJGV
 
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko PlanaEkintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko PlanaIrekia - EJGV
 
L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020
L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020
L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020Irekia - EJGV
 
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012azajalea
 
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko ereduaAurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko ereduaIrekia - EJGV
 
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020Irekia - EJGV
 
"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra
"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra
"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharraIrekia - EJGV
 

Similaire à Aurrekontuak 2013 arrasate (20)

Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
 
Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana 2014-2016
 
2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena
2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena
2011-2013ko BPParen ebaluazio-txostena
 
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
Berpiztu. Euskadiko Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Programa (2020-2024)
 
Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15
Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15
Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariaren agerraldia Legebiltzarrean 2013-05-15
 
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdfBikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
Bikoiztasunei eta inefizientziei buruzko txostena.pdf
 
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
 
Bergarako Udaleko gizarte zerbitzuetako memoria. 2012 urtea
Bergarako Udaleko gizarte zerbitzuetako memoria. 2012 urteaBergarako Udaleko gizarte zerbitzuetako memoria. 2012 urtea
Bergarako Udaleko gizarte zerbitzuetako memoria. 2012 urtea
 
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...
Azpiazu sailburuak 2019ko Aurrekontu Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarr...
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
 
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023
Programa electoral de Bildu para Guipúzcoa 2023
 
2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa2012 2016ko Gobernu Programa
2012 2016ko Gobernu Programa
 
NOW Proposamena, 2030
NOW Proposamena, 2030NOW Proposamena, 2030
NOW Proposamena, 2030
 
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko PlanaEkintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana
Ekintzailetza Jarduerari Laguntzeko Erakunde Arteko Plana
 
PNV-PSE Hitzarmena
PNV-PSE HitzarmenaPNV-PSE Hitzarmena
PNV-PSE Hitzarmena
 
L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020
L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020
L.L.E.T. Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Estrategia Planaren 204-2020
 
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
 
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko ereduaAurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
Aurrerabide - Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko eredua
 
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020 EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
EAEko Ingurumen Esparru Programa 2020
 
"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra
"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra
"Bilboko 2013rako Enplegu Plana" prentsa oharra
 

Plus de Gaizka Eraña

736658 guia de-prevencion_en_el_transporte_sanitario
736658 guia de-prevencion_en_el_transporte_sanitario736658 guia de-prevencion_en_el_transporte_sanitario
736658 guia de-prevencion_en_el_transporte_sanitarioGaizka Eraña
 
Premio avnau comunicacion fallo jurado a mencion
Premio avnau    comunicacion fallo jurado a mencionPremio avnau    comunicacion fallo jurado a mencion
Premio avnau comunicacion fallo jurado a mencionGaizka Eraña
 
La casade paja steen
La casade paja steenLa casade paja steen
La casade paja steenGaizka Eraña
 
Ekokaleak kartela 11
Ekokaleak kartela 11Ekokaleak kartela 11
Ekokaleak kartela 11Gaizka Eraña
 
Bases concurso cast 11
Bases concurso cast  11Bases concurso cast  11
Bases concurso cast 11Gaizka Eraña
 
Ekokaleak kartela 12 (2)
Ekokaleak kartela 12 (2)Ekokaleak kartela 12 (2)
Ekokaleak kartela 12 (2)Gaizka Eraña
 
Oinarriak eusk 12 (2)
Oinarriak eusk 12 (2)Oinarriak eusk 12 (2)
Oinarriak eusk 12 (2)Gaizka Eraña
 
Ikasleak aukeratzeko
Ikasleak aukeratzekoIkasleak aukeratzeko
Ikasleak aukeratzekoGaizka Eraña
 

Plus de Gaizka Eraña (13)

736658 guia de-prevencion_en_el_transporte_sanitario
736658 guia de-prevencion_en_el_transporte_sanitario736658 guia de-prevencion_en_el_transporte_sanitario
736658 guia de-prevencion_en_el_transporte_sanitario
 
Premio avnau comunicacion fallo jurado a mencion
Premio avnau    comunicacion fallo jurado a mencionPremio avnau    comunicacion fallo jurado a mencion
Premio avnau comunicacion fallo jurado a mencion
 
La casade paja steen
La casade paja steenLa casade paja steen
La casade paja steen
 
Ekokaleak kartela 11
Ekokaleak kartela 11Ekokaleak kartela 11
Ekokaleak kartela 11
 
Bases concurso cast 11
Bases concurso cast  11Bases concurso cast  11
Bases concurso cast 11
 
Ekokaleak kartela 12 (2)
Ekokaleak kartela 12 (2)Ekokaleak kartela 12 (2)
Ekokaleak kartela 12 (2)
 
Oinarriak eusk 12 (2)
Oinarriak eusk 12 (2)Oinarriak eusk 12 (2)
Oinarriak eusk 12 (2)
 
Bases 12 cast
Bases 12 castBases 12 cast
Bases 12 cast
 
Oinarriak 2015
Oinarriak 2015Oinarriak 2015
Oinarriak 2015
 
Bases 2015
Bases 2015Bases 2015
Bases 2015
 
Kartela2015
Kartela2015Kartela2015
Kartela2015
 
Egitaraua2014
Egitaraua2014Egitaraua2014
Egitaraua2014
 
Ikasleak aukeratzeko
Ikasleak aukeratzekoIkasleak aukeratzeko
Ikasleak aukeratzeko
 

Aurrekontuak 2013 arrasate

  • 2. AURKIBIDEA ORRIALDEAK - Batzordearen diktamena (2012-12-20koa) 1-2 - 2013ko Aurrekontuaren ezaugarri nagusiak 3-5 - Gastuen aurrekontua. Kapitulukako banaketa eta 2012-2013 konparaketak 6-8 - 2013ko Gastuen Batzordekako banaketa 9-10 - Diru-sarreren aurrekontua. Kapitulukako banaketa eta 2012-2013 konparaketak 11-13 - Inbertsio izarako proiektu nagusiak 14
  • 3. 1 OGASUN BATZORDEA 2012-12-20 2013. URTEALDIKO AURREKONTUAK ONARTZEKO PROPOSATZEA. Alkateak 2013ko aurrekontuen proiektua aurkeztu du, aztertu eta eztabaidatzeko. Agiri horrek oinarria du udal sailek egindako eskaeretan, eta Ogasun Batzordera bidali du, dokumentua izapidetu dezan. Horri buruz, hartarako emandako epean, PSE-EE udal taldeak hainbat emendakin aurkeztu ditu, 2013ko aurrekontuen proiektuari dagokionez. Ogasun Batzordean emendakin hauek bozkatu eta gero, PSE-EEren aldeko botoa, EAJ-PNV-ren abstentzioarekin eta BILDU eta ARALAR-eko kontrako botoarekin, ez dira onartu eta, ondorioz, emendakinak plenorako mantentzen dira. Hortaz, aurkeztutako emendakinak onartu ez direnez, Udalbatzarrak onartzeko aurkezten den 2013ko urtealdiko aurrekontu orokorren proiektuak HOGEITA HAMAHIRU MILIOI BOST EHUN ETA HIRUROGEITA BEDERATZI MILA LAUROGEITA HAMASEI EURO ETA HOGEITA HAMABI ZENTIMO (33.569.096,32 €) kopurua du, eta hor sartuta daude Udalaren beraren udal aurrekontua, HOGEITA BEDERATZI MILIOI ZORTZIEHUN ETA BEDERATZI MILA ETA ZORTZIEHUN ETA LAUROGEITA ZORTZI EURO ETA HOGEITA HAMABI ZENTIMO (29.809.888,32€) eta ITURBIDE eta AUKEA erakunde autonomoen aurrekontuak, hurrenez hurren, HIRU MILIOI LAUREHUN ETA BEDERATZI MILA HIRUREHUN ETA LAUROGEITA HAMABI EURO ETA LAUROGEITA HIRU ZENTIMO (3.409.392,83€) eta MILIOI BAT SEI EHUN ETA HIRUROGEITA ZORTZI MILA BERREHUN ETA BERROGEITA HAMAZAZPI EURO (1.668.257,00€). Proiektu hori, kontu-sailak eta aurrekontu horiek betetzeko arauak barne hartzen dituena, aztertu eta gero, Ogasun Batzordeak, BILDU eta ARALAR udal taldeen ordezkarien aldeko botoarekin eta EAJ-PNV eta PSE-EEko udal taldeen ordezkarien kontrako botoarekin, eta batzordeburuaren kalitatezko botoarekin, aldeko txostena aurkezten dio Udalbatzarrari akordio hau hartu dezan: 1.- Hasiera batean onartzea 2013ko urtealdiko aurrekontu orokorra. Barne hartzen ditu Udalaren beraren aurrekontua nahiz ITURBIDE EGOITZA eta AUKEA erakunde autonomoen aurrekontuak, aurrekontu bakoitza betetzeko arauekin batera, eta Udalaren beraren aurrekontuaren konpromiso kredituen eranskina ere bai. 2.- Espedientea jende aurrean erakustea, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotako erreklamazioak aurkeztu ditzaten, 15 egun balioduneko epean, jende aurrean erakusteko iragarkia argitaratzen dutenetik Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
  • 4. 2 3.- Jende aurrean erakusteko aldi horretan aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik jaso ezean, espedientea behin betiko onartutzat jotzea. Arrasate, 2012ko abenduaren 20a BATZORDEBURUA
  • 5. 3 2013KO AURREKONTUEN EZAUGARRI NAGUSIAK Arrasateko Udalaren 2013ko aurrekontua, Udalaren beraren aurrekontuak eta AUKEA zein ITURBIDE erakunde autonomoetako aurrekontuek osatzen dutena, herriko sektore publikoan eragin handia duen krisialdi ekonomikoko marko batean dago. Eragin hori nagusiki nabarmendu da eskuartean ditugun baliabideen eta herritarrek eskatzen dituzten zerbitzu publikoak mantentzeko egin beharreko gastuen arteko desorekan. Horrek guztiak dakar ezinbestean egokitzapenak egiteko beharra. Udalaren egoera ekonomikoaren eragile nagusiak dira Foru Fondoaren eboluzio negatiboa (Udalaren baliabide nagusia); Udal Legea onartu barik dagoenez, beste erakunde batzuei dagozkien zerbitzuak gure gain hartu behar izana eta beste administrazio batzuetatik jasotzen ditugun diru-laguntzak murriztu izana. Egoera hau gainditzeko, guztiz aldatu behar dugu gauzak egiteko modua. Garai honetan etengabe eutsi beharko diogu aurrekontuari eta, ezinbestean, egoera ekonomikoari agenda estrategiko batetik helduko diogu, zabaltzen ari zaizkigun erronka garrantzitsuei epe ertain/ luzera erantzuteko, baita aldi honetatik instituzio bezala indartuta irteteko ere. Gastu politiketan lehentasunak erabilgarri ditugun baliabideen bolumenari egokitzeko modurik eraginkorrena da gastu arruntetan zorrotz jokatzea, herstura ekonomikoa, inbertsioen aldizkakotasuna eta planifikatutako inbertsio batzuk berriro planteatzea. Hortaz, Gizarte Ongizateko bulego berrietarako obrak bi alditan egingo ditugu; inbertsioa 2013 eta 2014 urteen artean banatuta. San Josepeko urbanizazioa, Udala auzoa eta Obenerreka Jose Luis Iñarra zatia hobetzea ere atzeratu egin dugu, lan hauek bermeaz burutu ahal izan arte. Krisi garai honetan, erabaki dugu lehentasuna ematea gizarte eremuari eta, horregatik, aurrekontuen zati garrantzitsu bat bideratuko dugu herritarrek kalitateko gizarte zerbitzuak izan ditzaten. Helburu horrekin lotuta dauden sailak, proiektuak eta ekimenak lehentasunezkoak izango dira eta, behar izanez gero, kontu-sailak handitu egingo ditugu. Udal honek konpromisoa hartzen du aurrera egiteko beste gizarte eredu bat eraikitze aldera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna izango duena oinarri. Gauzak horrela, emakumeenganako indarkeriaren aurka dauden programa guztiak mantenduko ditugu. Herritarren neurrira egindako proiektu txikien alde egiten jarraituko dugu. Udal azokari dagokionez, eta oinarrizkoak diren zenbait balore indartzeko asmoz (modu parte-hartzailean 2013ko ekitaldirako herriko merkataritza, elikadura osasuntsua, landa eremua sustatzea, garapen iraunkorreko ereduak eta aisialdi proposamen berriak eskaintzea) gure helburua da azokaren proiektua definitzea eta bideragarritasun plana, finantza plangintza, kudeaketa eredua zein arkitektura diseinua egitea . Mugikortasunaren esparruari dagokionez, Mugikortasun Planean definitutako neurrien lanketan jarraituko dugu: TAO abian jartzea, bide seinaleak hobetzea, garabi zerbitzuaren
  • 6. 4 funtzionamendua egokitzea, garraio publikoa bultzatzea eta lehendik dauden bidegorrien zatien loturak hobetzea. Pertsonal politikan gure erabakia da langile publikoen lan baldintzak mantentzea eta hobetzea: Garapen profesionalaren eta langileek balio publikoak barneratzearen aldekoak gara; are gehiago, langileen artean erakunde honen parte direnaren zentzua indartu nahi dugu, aldaketa proiektuetan beraien laguntza eta parte hartzea sustatuz. Prestakuntza, lanbide karrerako planak eta lan jardueraren ebaluazioa babesten ditugu. Enplegua Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoa da. Lanbidek nabarmen murriztu dizkigu datorren urtera begira enplegua sustatzeko programarako zenbatekoak. Egoera honetan, kontratazio berriak egiteko maniobra marjina oso txikia da. Edozelan ere, Garapen Ekonomikoaren sailean norabide berean jarraitzen dugu: urteroko laguntza programa mantentzea, lanpostu berriak dakartzaten enpresa berriak sortzeko eta urte osoan egin beharreko azoka bereziak burutu ahal izateko; Ibai-Arte elkarteari laguntza ekonomikoa emateko akordioa. Hiri hondakinei dagokienez, gure apustua argia da: jomuga 0 zabor sortzea duen kudeaketa integralaren aldekoa. Debagoieneko gainerako herriekin batera, herritarrekin eta inplikaturik dauden gainerako eragile guztiekin batera, hondakinak kudeatzeko sistema iraunkorra eraiki behar dugu. Gutxitzea, Berrerabiltzea eta Birziklatzea izango dira zutabeak, orain arte zabor moduan tratatu duguna baliabide bihurtzeko. Ingurumen sailean gure helburua da Kurtzetxiki mendia errekuperatzea, hain hurbil eta hain ezezagun dugun ondarea. Helburu hirukoitza dugu: Natura zaintzea, ganadu aprobetxamendua sustatzea eta aisialdirako erabiltzea. Euskara eguneroko erabilera bultzatzeko eta herritarrek euskara jakin dezaten bermatzeko, helburu horiekin lotutako sustatze jarduerak gehituko ditugu. Gure babesa eta laguntza emango diegu kultura eta aisialdi ekitaldi nagusiei, bereziki herriko taldeek egindakoei. Hezkuntza bermatu beharreko eskubide bat da, naiz eta une honetan baliabide eskasia izan, kalitatea hobetzearen alde egingo dugu. Ikaskuntza eta arreta laguntzeko, hezkuntza zentroentzako udal programen eskaintza mantenduko dugu. Kirolaren eremuan gure apustua da aisialdiko kirola, osasunerako kirol jarduerak eta eskola kirola sustatzea. Gure erantzukizuna da egon dauden instalazioak eta ekipamenduak mantentzea, horietaz gozatu eta horiek aprobetxatzeko. Gure herriko taldeek gure laguntza izango dute. Jakin dakigu tentuz eta arduraz jardun behar dugula, seguruenik ez baitira gehituko diru- kontuak eta finantzak datozen urteotan. Gastuari eustean oinarritutako politika bat ari gara markatzen, beti ere lehentasunak eta ekonomia-finantza kudeaketa eraginkor eta iraunkorra aintzat harturik, bai aurtengo ekitaldiko aurrekontuei begira, baita etorri datozen aurrekontuetarako ere. Azken batean, Udala mugitu behar den koordenada ekonomikoak nabarmen aldatu ezean, hurrengo urteko erronka izan behar da gaur egun herritarrari eskaintzen dizkion zerbitzuen kalitatea mantentzen saiatzea, murrizketarik gabe, baina kostuak kontrolatu/gutxitzen saiatuta. Ematen du argi dagoela behartuta gaudela zorroztasun
  • 7. 5 irizpideak aplikatzen, baina justizia sozialeko irizpideak ere bai, gizarte egoera ahulenean dauden taldeak diskriminatu eta lehenetsiz. Zalantzarik gabe, hori da udaleko gobernu taldeak 2013ko aurrekontua egiteko orduan gogoan hartu dituen printzipioetako bat. Lehentasunen eta bultzatu beharreko helburuen programa adierazpen honetatik abiaturik, 2013ko aurrekontuaren kopuru nagusiak apur bat gehiago garatzen saiatuko gara. Alde kuantitatiboari dagokionez, hauxe aipa daiteke: Arrasateko Udalaren aurrekontuak eta elkarte autonomoen aurrekontuen kopuruak ondorengoak dira: Udalaren aurrekontua 29.809.888,32 euro AUKEAren aurrekontua 1.668.257,00 euro Iturbide Egoitzaren aurrekontua 3.409.392,83 euro Aurrekontu Orokor finkatua edo hiru aurrekontuak batuta, barne transferentziak kenduta (defizita estaltzeko ekarpenak, eta Udalaren fakturazioak, erakunde autonomoei ur eta zabor zerbitzuak egiteagatik) kopuru hauxe dugu, 33.569.096,32 €. Zenbateko horiek alderatuz gero 2012rako onartutako aurrekontuaren kopuruekin, koadro hau ikusi dezakegu: ERAKUNDEA AURREK 2013 AURREK 2012 ALDAERA ▲2013/2012 Udala 29.809,89 31.162,83 -1.352,94 -4,34% Aukea 1.668,26 1.614,41 +53,85 +3,34% Iturbide 3.409,39 3.333,76 + 75,63 +2,27% Aurrek. Orok. 33.569,10 34.884,55 -1.315,45 -3,77%
  • 8. 6 Gastuen atalean, Udalaren aurrekontua aztertzen hasiko gara. GASTUEN AURREKONTUA - 2013 2013ko ekitaldirako pentsatutako zenbatekoa guztira da 29.809.888,32 euro, eta %4,34ko jaitsiera du 2012ko aurrekontuaren aldean. Aurreko ekitaldiari buruz 2013ko aurrekontuaren kapituluz kapituluko eboluzioa aztertu ondoren, koadro hau daukagu: KONPARAZIO KOADROA, 2013KO AURREK. – 2012KO HASIERAKO AURREK. Kapitulua AURRE K 2012 % GUZ/ AURRE K 2013 % GUZ/ Aldea ▲13/12 I Pertsonal gastuak 9.678,1 31,06% 9.201,3 30,87% -476,8 -4,93% II Ondasunak eta Zerbitzuak 8.857,2 28,42% 8.813,1 29,56% -44,10 -0,50% III Interesak 178,5 0,57% 86,3 0,29% -92,20 -51,65% IV Transfer. Korront. 5.695,9 18,28% 5.704,8 19,14% 8,90 0,16% VI Inbertsioak 3.313,6 10,63% 2.699,9 9,06% -613,70 -18,52% VII Kapital Transf. 821,4 2,64% 785 2,63% -36,4 -4,43% VIII Finan. Akt. Aldak. 209,3 0,67% 209,3 0,70% 0,00 0,00% IX Mailegu amortiz. 2.408,8 7,73% 2310,1 7,75% -98,70 -4,10% GUZTIRA 31.162,8 100% 29.809,8 100% -1.353 -4,34% (Mila eurotan adierazitako kopuruak) Laburtzeko, hona hemen 100 eurotik zenbat eta zertan gastatuko duen Udalak 2013an: - 30,87 € erabili ditugu pertsonal gastuei aurre egiteko, eta hor sartzen dira Udalean egitekoak betetzeko liberaturik dauden udalkideen ordainketak. - 29,56 € behar dugu udal zerbitzuen funtzionamendutik sortzen diren gastu arruntei erantzuteko. - 8,04 € dira banketxeekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (2009ko UFFFren saldo negatiboa) hartutako konpromisoak betetzeko (maileguen interesak eta amortizazioak). - 19,14 € dira transferentzia arruntak edo diru-laguntzak finantzatzeko; horietatik 12,10 euro dira udalen arteko zerbitzuen kuotak, AUKEAren eta Iturbide Egoitzaren defizitak (azken horiek berez udal zerbitzuak dira).
  • 9. 7 - 9,06 € dira inbertsioen zuzeneko exekuzioa finantzatzeko. - 2,63 € dira beste administrazio edo erakunde batzuek egindako inbertsioak diruz lagundu edo elkarrekin finantzatzeko. - 0,70 € erabiltzen da langileei aurrerakin itzulgarriak emateko (diru-sarreraren kopuru berdina) eta Garaia S.Coop.ren kapitalari ekarpena egiteko. Honekin batera doazen grafikoetan 2013ko gastuen aurrekontuaren kapituluz kapituluko eboluzioa ikusi dezakegu, 2012ko aurrekontuaren aldean, eta 2013ko gastuaren portzentaje banaketa, kapitulu ekonomikoko sailkapenaren arabera. 2012 ETA 2013KO AURREKONTUAREN GASTUAK ALDERATZEA KAPITULUZ-KAPITULU 0 2000 4000 6000 8000 10000 12000 PERTS.GASTUAK ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK INTERESAK TRANS.KTEAK INBERTSIOAK KAPITAL TRANSF. FIN.AKT.ALD. AM ORTIZAZIOA 2012 2013
  • 10. 8 GASTUA BANATZEA KAPITULUZ-KAPITULU -2013KO AURREKONTUA PERTS.GASTUAK 30,87% ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK 29,56% AMORTIZAZIOA 7,75% FIN.AKT.ALD. 0,70% KAPITAL TRANSF. 2,63% INBERTSIOAK 9,06% TRANS.KTEAK 19,14% INTERESAK 0,29%
  • 11. 9 2013 AURREKONTUAREN GASTUAREN BANAKETA BATZORDEKA Bestalde, 2013ko aurrekontuen gastuaren banaketa arloka edo batzordeka egiten badugu, koadro hau lortzen dugu: BATZORDEA 2013 % 01 – Gobernu organoak 736,43 2,47% 02 – Kultura 2.170,08 7,28% 03 – Zor Finantzieroa 2.396,42 8,04% 04 – Ongizatea 2.473,78 8,30% 05 – Hirigintza 1.610,96 5,40% 06 – Pertsonala 2.101,23 7,05% 07 – Ingurumena 860,44 2,895 08 – Zerbitzuak 12.270,85 41,165 09 – Hezkuntza 746,67 2,50% 10 – Euskara 1.154,66 3,87% 11 – Gazteria 640,7 2,1% 12 – Emakumea 224,31 0,75% 13 – Ogasuna 731,01 2,47% 14 – Enplegua 384,11 1,29% 15 - Iturbide 292,89 0,98% 16 - Aukea 1.010,35 3,39% GUZTIRA 29.809,89 100%
  • 12. 10 GASTUAREN BANAKETA SAILKA - 2013KO AURREKONTUA 15 - Iturbide 0,98% 14 - Enplegua 1,29% 16 - Aukea 3,39% 4- Ongizatea 8,30% 07 - Ingurumena 2,89% 06 - Pertsonala 7,05% 05 - Hirigintza 5,40% 01 - Gobernu Organoak 2,47% 13 - Ogasuna 2,47% 12 - Emakumea 0,75% 11 - Gazteria 2,15% 10 - Euskara 3,87% 3 - Finantza zorra 8,04% 02 - Kultura eta Kirolak 7,28% 08-Udal Zerbitzuak 41,16% 09 - Hezkuntza 2,50%
  • 13. 11 DIRU-SARREREN AURREKONTUA - 2013 Aurrekontua da 29.809.888,32 euro eta 2012ko aurrekontuaren aldean %4,3ko jaitsiera du. Aztertzen badugu eboluzioa 2012ko aurrekontuaren kapituluz kapitulu, 2012ko aurrekontuaren aldean, konparazio koadro hau lortuko dugu: 2013-2012 AURREK. EBOLUZIOA, KAPITULUKA (mila eurotan) KAPITULUA AURREK 2013 %/GUZ. AURREK 2012 % GUZ. ALDEA 2013-2012 ▲2013/12 I - ZUZENEKO ZERGAK 7.081,7 23,76% 6.696,5 21,49% 385,2 5,75% II - ZEHARKAKO ZERGAK 519,3 1,74% 719,3 2,31% -200 -27,80% III TASAK ETA PREZIOAK 6.205,2 20,82% 6.083,6 19,52% 121,6 2% IV TRANSFER. ARRUNT. 12.882 43,21% 13.286,1 42,63% -404,1 -3,04% V ONDARE SARRERAK 238 0,80% 243,5 0,78% -5,5 -2,26% VI ONDAREA SALTZEA 286,2 0,96% 659,3 2,12% -373,1 -56,59% VII KAPITAL TRANSF. 241,7 0,81% 245,1 0,79% -3,4 -1,39% VIII FINAN.AKT. ALDAK. 90 0,30% 90 0,29% 0 0% IX FINAN.PASIB. ALDAK. 2.265,7 7,60% 3.139,4 10,07% -873,7 -27,83% GUZTIRA 29.809,8 100% 31.162,8 100% -1.353 -4,34%
  • 14. 12 2012 ETA 2013KO AURREKONTUAK ALDERATZEA DIRU SARREREN KAPITULUZ-KAPITULU 0 2000 4000 6000 8000 10000 12000 14000 ZUZENEKO ZERGAK ZEHARKAKO ZERGAK TASAK TRANSFERENTZIA KORRONTEAK ONDARE SARRERAK INBERTSIOAK INORENTZEA KAPITAL TRANSFERENTZIAK FIN.AKT.ALD. M AILEGUAK 2013 2012 DIRU-SARREREN BANAKETA KAPITULUKA 2013KO AURREKONTUA KAPITAL TRANSFERENTZIAK 0,81% FIN.AKT.ALD. 0,30% INBERTSIOAK INORENTZEA 0,96% ONDARESARRERAK 0,80% MAILEGUAK 7,60% ZUZENEKO ZERGAK 23,76% ZEHARKAKO ZERGAK 1,74% TASAK 20,82% TRANSFERENTZIA KORRONTEAK 43,21%
  • 15. 13 Azkenik, adierazi behar dugu 2013an Udalak sartuko duen 100 euro bakoitzeko: ● 46,32 datoz udal fiskalitatetik (diru-sarreren I, II eta III. kapituluak), horietatik hirigintza jarduerak (EOZ) sortzen du 1,74 bakarrik. ● 43,21 datoz beste erakunde edo administrazio batzuen diru-laguntza arruntetatik, horietatik 39,8 datoz Udalak Finantzatzeko Foru Fondotik. ● 0,8 lortzen dira ondare diru-sarreretatik. ● 0,96; Udalak espero du lortzea ondare saltzetik edo hirigintza karga eta aprobetxamenduen diru-sarreretatik. ● 0,81 lortzen dira inbertsioak finantzatzeko jasotako kapital diru-laguntzetatik ● 0,3 datoz langileen aurrerakinak itzultzetik eta beste kontzeptu batzuetatik. ● 7,6 lortuko lirateke “teorikoki” zorpetze bidez, hau da, sinatu beharreko mailegu berriak, nahiz eta, benetan, espero dugun azkenean kapitulu honetako garrantzia askoz txikiagoa izatea.
  • 16. 14 2013KO AURREKONTUETAN AURREIKUSITAKO INBERTSIO NAGUSIAK IZENA DOTAZIOA OHARRAK Zerrajeran gizarte ongizate sailerako bulego berriak 375.000 € Proiektu osoaran %50a. Gainontzeko %50a 2014ko aurrekontuaren kontura. Ondare ondasunak erostea 210.000 € Makatzenan hirizgarritasun ekimenak ahalbidetzeko Argiteri publikoa, ur sareak, bide publikoen urbanizazioak eta asfaltatuak 415.000 € Zarugaldeko mendi hegalak 104.000 € 2012-2013ko aurrekontuen artean finantzatu beharrekoa. Kostu osoa 254.000€. Monterroiko eskenatoki berria 140.000 € 2012-2013ko aurrekontuen artean finantzatu beharrekoa. Kostu osoa 200.000€. Trafikoaren ikerketa eta TAOren ezarpenak, bide seinalizazioen inbertsioak 220.000 € Hezkuntzako inbertsioak 150.000 € Deba Goieneko Mankomunitateak egin behar dituen inbertsioetarako udal ekarpenak 274.434,55 € Gipuzkoako Ur Patzuergoak egin behar dituen inbertsioetarako udal ekarpenak 468.559 € Udalak egin beharreko gainontzeko inbertsioak 1.085.955 € Beste elkarte batzuk egin beharreko inbertsioetarako udalaren gainontzeko ekarpenak 42.000 € INBERTSIO IZAERAKO KONTU SAILA GUZTIEN BATUKETA 3.484.948,55 €
  • 17. 15