SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  8
Euskal kantugintza ezagutzen
GURE BAZTERRAK
Euskal kantugintza ezagutzen
Euskal kantugintza ezagutzen jarraitu dugu. Eta gaurkoan “ txapel
berarekin bi buru estali nahi ditugu” .
Ezagutzen al dituzue? Nortzuk dira?
...................................................................................
..................................................................
Euskal kantugintza ezagutzen
MIKEL LABOA
Donostia,euskal abeslaria eta musikagilea izan zen. Hainbat
adituren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile,
ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure
mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Bernardo Atxaga idazleak
dio tradizioa eta abangoardia uztartu zituela, Gabriel Aresti,
Jorge Oteiza, Eduardo Txillida edo Koldo Mitxelena egileen
pare.
Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza: kantu
tradizionalen berreskuratzeak, poeta garaikideen hitzen
musikatzeak eta “Lekeitioak “deituriko kantuen esperimentazioak.
Osagai horiekin, Laboa euskal musikagintzaren erreferentzia
handienetakoa izan da 1960ko hamarkadatik hona: Ez Dok Amairu
taldearen sortzaileetakoa eta euskal kantagintzaren berritzaile
nagusietakoa izan da, eta euskal herritarren artean errespetu eta
miresmen itzela du haren lanak.
Bere diskoen artean, 1974ko Bat-hiru da arrakastatsuena, jada
eusko ereserki bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki, Txoria
txori). Disko hura «Euskal Herriko historian izan den diskorik
hoberena» izendatu zuten Diario Vasco egunkariak eginiko bozketa
batean.
Euskal kantugintza ezagutzen
Ez Dok Amairu taldeko zenbait kide, Atahualpa Yupanqui kantariarekin (zutik, ezkerretik
hirugarrena). Zutik, eskuinetik hirugarrena, Mikel Laboa.
Euskal Kantagintza Berria eta Ez Dok Amairu
1963an amaitu zituen medikuntzako ikasketak; hurrengo urteak
Donostia eta Bartzelona artean eman zituen. Euskal Herriko
egonaldietan, Katalunian ezagututako mugimenduen antzeko
zerbait sortzeko ideia zerabilen. Ordurako kantuan hasiak ziren
Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondo, eta haiekin harremanetan
jarri zen. Horiez gain, JosAnton Artze, Jose Angel Irigarai, Julen
Lekuona, Xabier Lete, Jose Antonio Villar eta beste artista batzuekin
hasi zen elkartzen Kursaaleko etxabean. Ez Dok Amairu izango zena
mamitzen hasi ziren.
Iturria:https://eu.wikipedia.org/wiki/Mikel_Laboa(moldatua)
Euskal kantugintza ezagutzen
JOXAN ARTZE
1
Joxan Artze Agirre zenbaitetan Joxean Artze JosAnton edo
Joxe Anton izenekin edo Hartzut eta Hartzabal ezizenekin ere
ageri dena (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 6a - 2018ko
urtarrilaren 12a), euskal idazlea eta txalapartaria zen, Artze
anaietako bat.
Batxilerra amaitu ondoren Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez
Euskal Herritik kanpo bizi izan zen.
Harakin moduan lan egin ondoren, 1966an Euskal Kantagintza
Berria mugimenduaren baitan Ez Dok Amairu taldearen
sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito
Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera besteak beste. Bere anaia
Jesus Marirekin txalaparta jo zuen.
1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa
ikuskaria prestatu zuen.
Horrez gain, ikus-entzunezko ekitaldiak ere prestatu izan zituen.
1974. urtean Ez Dok Amairu banandu eta berehala, Mikel
Laboarekin, taldeko hainbat kiderekin bere anaiarekin musika,
dantza eta poesia batzen zituen Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen.
1976an Veneziako biurtekarian eman zuten. Luis de Pablorekin
Zurezko Olerkia kontzertua antolatu zuen.
1977an Agustin Gonzalez Azilu musikariak J.A. Artzeren Arrano
beltza poeman oinarritutako kantata konposatu zuen.
ABESTIETAKO LETRAK
Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi ditu, hala
nola; Txoria Txori, Gure Bazterrak, Ama hil zaigu eta Zaude lasai.
Euskal kantugintza ezagutzen
Iturria: https://eu.wikipedia.org/wiki/Joxan_Artze(moldatua)
Esan EGIA ala GEZURRA diren
E G
1.Mikel Laboa eta Joxan Artze “Ez dok Amairu” taldeko
partaideak eta sortzaileak izan ziren
2.Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza: kantu
tradizionalen berreskuratzeak, poeta antzinakoen hitzen
musikatzeak eta Lekeitioak deituriko kantuen esperimentazioak
3.Joxan Artze poeta eta txistulariak hainbat ikus-entzunezko
ekitaldi prestatu zituen
4.Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi ditu
Artzek
Zergatik esan dugu “ txapel berarekin bi buru” estali nahi
ditugula?
.........................................................................
.........................................................................
.........................................................................
.........................................................................
Euskal kantugintza ezagutzen
GURE BAZTERRAK
Maite ............(1) maite
geure bazterrak
lanbroak
izkutatzen ......................(2)
zer izkutatzen duen
ez didanean ................. (3)uzten
orduan hasten bainaiz
izkutukoa
........................(4) baitan bizten diren
bazter ............................(5) ikusten.
Aukeratu erantzun zuzena:
(1) (2) (3) (4) (5)
a-dugu a-dizkigunean a-laztantzen a-zure a-ukigarriak
b-nuen b-dizkidanean b-usaintzen b-gure b-miresgarriak
c-ditut c-digunean c-ikusten c-nere c-zoragarriak
1 2 3 4 5
Euskal kantugintza ezagutzen
Abestiaren zuzenketa
Maite ditut maite
geure bazterrak
lanbroak
izkutatzen dizkidanean
zer izkutatzen duen
ez didanean ikusten uzten
orduan hasten bainaiz
izkutukoa...
nere baitan bizten diren
bazter miresgarriak
ikusten.
Iturria: https://www.youtube.com/watch?v=k341rzauQpg
Euskal kantugintza ezagutzen
Erantzunak
Esan EGIA ala GEZURRA diren
E G
1.Mikel Laboa eta Joxan Artze “Ez dok Amairu” taldeko
partaideak eta sortzaileak izan ziren
x
2.Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza: kantu
tradizionalen berreskuratzeak, poeta antzinakoen hitzen
musikatzeak eta Lekeitioak deituriko kantuen esperimentazioak
x
3.Joxan Artze poeta eta txistulariak hainbat ikus-entzunezko
ekitaldi prestatu zituen
x
4.Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi ditu
Artzek
x
Zergatik esan dugu “ txapel berarekin bi buru” estali nahi
ditugula?
Euskal kantugintzaren erreferentzia izan den “Ez dok Amairu”
taldeko bi sortzaile ezagutu ditugulako. Non “Gure bazterrak” esan
orduko, hitzekin ( Joxan Artzerekin) eta abestiarekin (Mikel
Laboarekin) oroitzen garen.
GURE BAZTERRAK
Aukeratu erantzun zuzena
1 2 3 4 5
C B C C B

Contenu connexe

Similaire à Mikel Laboa eta Joxean Artze - Gure bazterrak

Izarren Hautsa
Izarren HautsaIzarren Hautsa
Izarren Hautsa
dibermusik
 
Resurreccion Maria Azkue
Resurreccion Maria Azkue Resurreccion Maria Azkue
Resurreccion Maria Azkue
Sagarra19
 
Jarraibide liburua Labayru
Jarraibide liburua LabayruJarraibide liburua Labayru
Jarraibide liburua Labayru
E-idazkaritza
 
Zuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaZuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nerea
aingura
 
PresentacióN1
PresentacióN1PresentacióN1
PresentacióN1
Sagarra19
 

Similaire à Mikel Laboa eta Joxean Artze - Gure bazterrak (20)

Jose Anton Artze
Jose Anton ArtzeJose Anton Artze
Jose Anton Artze
 
Euskal herriko musika irune
Euskal herriko musika  iruneEuskal herriko musika  irune
Euskal herriko musika irune
 
Benito Lertxundi
Benito LertxundiBenito Lertxundi
Benito Lertxundi
 
Izarren Hautsa
Izarren HautsaIzarren Hautsa
Izarren Hautsa
 
Laboa power
Laboa powerLaboa power
Laboa power
 
Laboa power
Laboa powerLaboa power
Laboa power
 
Bibliografía Egizu
Bibliografía EgizuBibliografía Egizu
Bibliografía Egizu
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritza
 
Resurreccion Maria Azkue
Resurreccion Maria Azkue Resurreccion Maria Azkue
Resurreccion Maria Azkue
 
Gozategi
GozategiGozategi
Gozategi
 
248_euskalkiak.ppt
248_euskalkiak.ppt248_euskalkiak.ppt
248_euskalkiak.ppt
 
2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da2. gaia. abesti bat entzuten da
2. gaia. abesti bat entzuten da
 
Gerraurreko euskal literatura
Gerraurreko euskal literaturaGerraurreko euskal literatura
Gerraurreko euskal literatura
 
Kultura Nortasuna Hizkuntza Josu Amezaga
Kultura Nortasuna Hizkuntza Josu AmezagaKultura Nortasuna Hizkuntza Josu Amezaga
Kultura Nortasuna Hizkuntza Josu Amezaga
 
Jarraibide liburua Labayru
Jarraibide liburua LabayruJarraibide liburua Labayru
Jarraibide liburua Labayru
 
Hesian
HesianHesian
Hesian
 
Oiartzun
OiartzunOiartzun
Oiartzun
 
Zuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nereaZuberotarra ane, mireia, nerea
Zuberotarra ane, mireia, nerea
 
Imprimitzeko
ImprimitzekoImprimitzeko
Imprimitzeko
 
PresentacióN1
PresentacióN1PresentacióN1
PresentacióN1
 

Plus de Goiztiri AEK euskaltegia

Plus de Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Lorea Agirre
 
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 

Mikel Laboa eta Joxean Artze - Gure bazterrak

  • 1. Euskal kantugintza ezagutzen GURE BAZTERRAK Euskal kantugintza ezagutzen Euskal kantugintza ezagutzen jarraitu dugu. Eta gaurkoan “ txapel berarekin bi buru estali nahi ditugu” . Ezagutzen al dituzue? Nortzuk dira? ................................................................................... ..................................................................
  • 2. Euskal kantugintza ezagutzen MIKEL LABOA Donostia,euskal abeslaria eta musikagilea izan zen. Hainbat adituren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Bernardo Atxaga idazleak dio tradizioa eta abangoardia uztartu zituela, Gabriel Aresti, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida edo Koldo Mitxelena egileen pare. Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza: kantu tradizionalen berreskuratzeak, poeta garaikideen hitzen musikatzeak eta “Lekeitioak “deituriko kantuen esperimentazioak. Osagai horiekin, Laboa euskal musikagintzaren erreferentzia handienetakoa izan da 1960ko hamarkadatik hona: Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa eta euskal kantagintzaren berritzaile nagusietakoa izan da, eta euskal herritarren artean errespetu eta miresmen itzela du haren lanak. Bere diskoen artean, 1974ko Bat-hiru da arrakastatsuena, jada eusko ereserki bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki, Txoria txori). Disko hura «Euskal Herriko historian izan den diskorik hoberena» izendatu zuten Diario Vasco egunkariak eginiko bozketa batean.
  • 3. Euskal kantugintza ezagutzen Ez Dok Amairu taldeko zenbait kide, Atahualpa Yupanqui kantariarekin (zutik, ezkerretik hirugarrena). Zutik, eskuinetik hirugarrena, Mikel Laboa. Euskal Kantagintza Berria eta Ez Dok Amairu 1963an amaitu zituen medikuntzako ikasketak; hurrengo urteak Donostia eta Bartzelona artean eman zituen. Euskal Herriko egonaldietan, Katalunian ezagututako mugimenduen antzeko zerbait sortzeko ideia zerabilen. Ordurako kantuan hasiak ziren Benito Lertxundi eta Lourdes Iriondo, eta haiekin harremanetan jarri zen. Horiez gain, JosAnton Artze, Jose Angel Irigarai, Julen Lekuona, Xabier Lete, Jose Antonio Villar eta beste artista batzuekin hasi zen elkartzen Kursaaleko etxabean. Ez Dok Amairu izango zena mamitzen hasi ziren. Iturria:https://eu.wikipedia.org/wiki/Mikel_Laboa(moldatua)
  • 4. Euskal kantugintza ezagutzen JOXAN ARTZE 1 Joxan Artze Agirre zenbaitetan Joxean Artze JosAnton edo Joxe Anton izenekin edo Hartzut eta Hartzabal ezizenekin ere ageri dena (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 6a - 2018ko urtarrilaren 12a), euskal idazlea eta txalapartaria zen, Artze anaietako bat. Batxilerra amaitu ondoren Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen. Harakin moduan lan egin ondoren, 1966an Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren baitan Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera besteak beste. Bere anaia Jesus Marirekin txalaparta jo zuen. 1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa ikuskaria prestatu zuen. Horrez gain, ikus-entzunezko ekitaldiak ere prestatu izan zituen. 1974. urtean Ez Dok Amairu banandu eta berehala, Mikel Laboarekin, taldeko hainbat kiderekin bere anaiarekin musika, dantza eta poesia batzen zituen Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen. 1976an Veneziako biurtekarian eman zuten. Luis de Pablorekin Zurezko Olerkia kontzertua antolatu zuen. 1977an Agustin Gonzalez Azilu musikariak J.A. Artzeren Arrano beltza poeman oinarritutako kantata konposatu zuen. ABESTIETAKO LETRAK Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi ditu, hala nola; Txoria Txori, Gure Bazterrak, Ama hil zaigu eta Zaude lasai.
  • 5. Euskal kantugintza ezagutzen Iturria: https://eu.wikipedia.org/wiki/Joxan_Artze(moldatua) Esan EGIA ala GEZURRA diren E G 1.Mikel Laboa eta Joxan Artze “Ez dok Amairu” taldeko partaideak eta sortzaileak izan ziren 2.Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza: kantu tradizionalen berreskuratzeak, poeta antzinakoen hitzen musikatzeak eta Lekeitioak deituriko kantuen esperimentazioak 3.Joxan Artze poeta eta txistulariak hainbat ikus-entzunezko ekitaldi prestatu zituen 4.Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi ditu Artzek Zergatik esan dugu “ txapel berarekin bi buru” estali nahi ditugula? ......................................................................... ......................................................................... ......................................................................... .........................................................................
  • 6. Euskal kantugintza ezagutzen GURE BAZTERRAK Maite ............(1) maite geure bazterrak lanbroak izkutatzen ......................(2) zer izkutatzen duen ez didanean ................. (3)uzten orduan hasten bainaiz izkutukoa ........................(4) baitan bizten diren bazter ............................(5) ikusten. Aukeratu erantzun zuzena: (1) (2) (3) (4) (5) a-dugu a-dizkigunean a-laztantzen a-zure a-ukigarriak b-nuen b-dizkidanean b-usaintzen b-gure b-miresgarriak c-ditut c-digunean c-ikusten c-nere c-zoragarriak 1 2 3 4 5
  • 7. Euskal kantugintza ezagutzen Abestiaren zuzenketa Maite ditut maite geure bazterrak lanbroak izkutatzen dizkidanean zer izkutatzen duen ez didanean ikusten uzten orduan hasten bainaiz izkutukoa... nere baitan bizten diren bazter miresgarriak ikusten. Iturria: https://www.youtube.com/watch?v=k341rzauQpg
  • 8. Euskal kantugintza ezagutzen Erantzunak Esan EGIA ala GEZURRA diren E G 1.Mikel Laboa eta Joxan Artze “Ez dok Amairu” taldeko partaideak eta sortzaileak izan ziren x 2.Hiru zutabek osatzen dute Mikel Laboaren kantagintza: kantu tradizionalen berreskuratzeak, poeta antzinakoen hitzen musikatzeak eta Lekeitioak deituriko kantuen esperimentazioak x 3.Joxan Artze poeta eta txistulariak hainbat ikus-entzunezko ekitaldi prestatu zituen x 4.Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi ditu Artzek x Zergatik esan dugu “ txapel berarekin bi buru” estali nahi ditugula? Euskal kantugintzaren erreferentzia izan den “Ez dok Amairu” taldeko bi sortzaile ezagutu ditugulako. Non “Gure bazterrak” esan orduko, hitzekin ( Joxan Artzerekin) eta abestiarekin (Mikel Laboarekin) oroitzen garen. GURE BAZTERRAK Aukeratu erantzun zuzena 1 2 3 4 5 C B C C B