SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  7
BEHAKETA: SAN BENITO IKASTOLA
Gaurkoan, “Txanela proiektutik” abiatzen den gizarteko ikasgaieko behaketari buruz hitz
egingo dut. Ikasgai honetan horain 6.mailakoekin Europari buruz hitz egiten ari gara. Hau burutu
ahal izateko, irakaslearekin batera aritu naiz lanean, klasea planifikatzeko, antolatzeko...
Aurreko sarreran aipatu nuen moduan “Txanela proiektua” hainbat arlo globalizatzen ditu,
sarrera honetan bi arlo nagusi azalduko zaizkigu GIZARTE eta EUSKARA. Bestalde, azaldu
beharrekoa da unitate didaktiko bakoitzaren amaiera PROIEKTU bat burutu behar dela. Gai honen
bukaerako proiektua hain zuzen taldeka egin behar duten power point bat da, Europako herrialde
jakin bati buruz; hauen kultura, hizkuntza, ohitura...biltzen.

Hasteko irakaslearen lana aipatuko dut, gai honi hasiera nik neuk egin ditut saioak baina
hori ongi atera zedin, nire tutorea den irakasleak asko lagundu dit eta askotan berarekin batera
aritu naiz haun prestaketetan.
PLANIFIKAZIOA:
Klase hau planifikatzeko garaian hainbat esparru hartu behar izan ditut kontuan. Lehenik
eta behin, gaia nondik nora dijoan kokatu behar izan nuen. Europaren inguruan hain zuzen,
irakasle tutoreak esan zidan nola egin ohi zute beste urteetan horrekin batera ideiak emanez eta
lagunduz. Lehenengo gauza bezala, amaieran lortu behar zituzten helburu orokor batzuk finkatu
genituen, helburuak bi zatitan banatzen dira, GIZARTE eta EUSKARAko helburuetan proiektu
globalizatua baita:
− GIZARTEKO HELBURUAK:
− Landu ditugun unitateetako edukiak ikasi: Europaren inguruko ezagupenak burutzea;
mundu mailan zer den, estatuak, muga geografikoak...
− Ikasketa tekniketa: egunero Europako 5 estatu desberdin ikasi behar dituzte,
horretarako memorizatzeko teknika desberdinak eman.
− Adierazpen idatziak egiterakoan txukuntasuna eta balio estetikoak zaindu eta garatu:
gaiako koadernoaan txukuntasuna, guk koadernoak jasotzen ditugunean ere.
− Gelarekiko jarrera eta interesa agertu: horretarako, haurren partehartzea bultzatu eta
motibatu gaiarekin jarraitzeko.
− EUSKARAKO HELBURUAK:
− Ozeneko irakurketa adierazkorra egin: irakurketa bat burutzeko garaian ikasle batzuei
ozen irakurtzeko eskatuz.
− Ahozko adierazpenak, norberak sortutakoak nahiz gelan landutakoak zuzentasunez
erabili: gelan gai bati buruz askotan izaten dira ahozko adierazpena, kasu honetan; ea
Europa ezagutzen duten, zein ohitura dauden...
− Ulermen estrategietan trebatuz gaia eta ideia nagusiak definitu eta ideia nagusiak
definitu eta laburpen, eskema edota kontzeptu mapen bidez: Euroaparen definizioa
osatzerako unean, hurrats desberdinak ematen dira gelakide guztien artean.
− Idatzizko adierazpenetan, landutako ortografia arauak eta hizkuntza egiturak egoki
erabili: Letra larriari garrantzi handia ematen diegu estatuan izenak eta hiriburuenak
idazterako orduan.
− Lanarekiko jarrera positiboa agertu.

Helburuak aztertu ondoren, hauek iruditu zitzainkigun egokienak. Ondoren, konpetentzieei
erreparatu beharko genion, horretarako badute konpetentziei buruzko idatzia eta hauetatik gaia
lantzen ari garen bitartean lortu beharreko konpetentzia batzuk aurkitu genituen, baina hauek ere
bi zatitan banatuak daude:

− GIZARTEKO KONPETENTZIAK:
− Europako eta munduko geografia fisiko eta politikoko elementu garrantzitsuenak
kokatzea.
− Europako kultura eta hizkuntza-aniztasuna ezagutzea.
− Europar Batasuneko biztanleria ezagutzea.
− Europar Batasuneko politika eta lurralde antolamendua.
− EUSKERAKO KONPETENTZIAK:
− Berdinen arteko elkarrizketa erabiltzea denen artean ikasteko.
− Paperean eta euskarri digitalean dauden testu didaktikoak eta egunerokoak ulertzea,
ikasteko eta informatzeko.
− Informazio zehatza bilatzea eta hautatzea.
− Denen artean testuak eta definizioak sortzea ikasteko.
− Testuaren inguruan hitz egin, irakaslea gidari moduan.
− Literaturaren beste adierazpen batzuk: KOMIKIA.
− Literatura-testua komunikazio-bidetzat hartzea, bestelako munduak, garaiak eta
kulturak ezagutzeko iturritzat, kultura-gertaeratzat eta ongipasatzeko bidetzat.
Helburuak eta konpetentziak zeintzuk izango diren finkatu eta gero jada klasean zer nola
edukiak izango ditugun pentsatu behar dugu.
Hasteko, “Txanela proiektuko” liburuan azaltzen zaigu Europako mapa politiko bat, bertako
estatu guztiak azaltzen direlarik. Bestalde, lan-koadernoa ere badugu bertan gaia errefortzatzeko
ariketak azaltzen dira oso lagungarriak. Baita ere badugu irakurgaien liburua gaiarekin loturiko
istorio eta kontakizunez osatuta. Horain aipatu ditugun materialak edukiz osatuta daude, baina
guk gaia hasteko garrantzi handiena Europako mapa politikoari eman diogu, bertako estatu guztiak
ikasi behar baitituzte ikasleak.
Baina liburuko mapaz gain Europako beste mapa bat banatu diegu A3 tamainakoa, bertan ez da
estatuen izena azaltzen, egunero egunero 5 estatu berri jartzen eta kokatzen joango gara mapa
politiko horretan, horrela ikasteko bidea erraztu egiten baita.
Bestalde, gelan denon artean egunero Europako mapa interaktibo bat osatzen dugu, horrela ere
erraztu egiten baitzaie honen ikaskuntza.

Baina saio zehatz hura prestatzeko garaian, erabaki genuen hasteko, Europako mapa
interaktiboarekin hasi genezakeela, honek 20 minutu darama baina oso baliagarria da haurrentzat.
Estatueri erreparatu ondoren, liburura joko genukeen, bertan bada beste mapa bat, Europako
herrialdeen buruzko mapa. Mapa hau ez da oso arrunta, bertan ez baitira estatuan azaltzen
herrialdeak baizik, horregatik pentsatu genuen honek haurren harreta deitu zuela, horregatik,
galdera batzuk bultzatuko genizkien ea zer zekiten herrialde desberdinei buruz, zer desberdintasun
dagoen estatu eta herrialdeekin...
Hori burutu ondoren, lan koadernora jo eta ariketa bat egin Europako muga geografikoari buruz.
INPLEMENTAZIOA:
Jarraian kontatuko dut irakasleak eta nik prestatu genuen klasea zer moduz joan zen.
Horretarako saioa deskribatu egin beharko dut.
Gelan sartu eta ikasleei esan nien saioarekin hasteko ez genuela libururik behar, baizik eta
beraiek ikasitako Europako estatu eta hiriburu desberdinak errepasatu egin behar genituela mapa
interaktiboaren bitartez. Beraiek kontinenteko 25 estatu ikasita izan behar zituzten astean zehar
egunero 5 estatu ikasi behar zituztelako. Jarduera hori burutzeko modu hau finkatu genuen;
ikasleak banan banan irtetzen ziren arbel-digitalera eta bertan egokitzen zitzaien estatuak ipintzen
zituzten. Jarduera hori burutzerako garaiean ikusi dezakezu zeintzuk ikasi duten eta zeintzuk ez,
hori beraien erantzukizuna izan baita.

Ondoren, planifikatuta zegoen moduan Europako herrialdeen edo nazioeen mapa erakutsi
eta horri buruz hitz egin genuen. Bertan ikasle batzuek beraien zalantzak aurkezten zituzten
“Zergatik aurreko mapan ez bezala hemen Euskal Herria azaltzen da?” edota “Zergatik Frantzia
hiru zatitan banatzen da?”. Oso interesgarria izan zen gai hauei buruz izan genuen elkarrizketa,
beraientzako abstraktuak ziren kontzeptu batzuk ulerkorrak izan baitziren azalpenen bitartez eta
baita ere emandako adibideekin.
Baina zati honetan haurrek hain interes handia jarri zienez asko luzatu zen, eta ezin izan genuen
Europako muga geografikoei buruzko ariketa egin. Baina usten dut, merezi izan zuela saio gai
horrengatik luzatzea kontzeptuak askoz ere hobeto barneratu baitzituzten, nire ustez. Eta ariketa
hori hurrengo egunean burutu eta listo.

EBALUAKETA:
Saio hau ebaluatzeko unean, positibotzat hartu behar da saio hori. Nahiz eta denborarekin
nahiko pattal ibili, gai horri mamia ateratzea oso garrantzitsua izan zen nire ustez, ikasle gehienak
interesa jartzen baitzuten beraien galderei bitartez.
Bestalde, harritu ninduena ikasleak galdera bat egiten zuen unean ez nintzela ni soilik galdera hura
erantzuten zuena, baizik eta bazeuden beste ikasle batzuk gai horri buruz ezagupenak zituztela.
Niri atsegina egin zitzaidan ere beraien arteko solasaldiak gaiaren inguruan eta nola eztabaidatzen
zituzten hainbat kontzeptu.
Jarraian, irakaslearen aldetik ikaslearengana abiatuko gara.
IKASLE-ESTILOA
Ikasleen lan egiteko estiloak zeintzuk diren esateko, gelako estiloa globalizatu edo
generalizatu egin behar dudala usten dut. Hau da, saio ezberdinetan, ariketa edota jarduerak
burutzerako garaian nola antolatzen diren ikasleak , non egiten dituzten jarduerak...
Hasteko, aipatu beharra daukat ikasgai honetan lan-koadernoko ariketak egiten
dituztenean binaka egiteko esaten diegula. Honen bitartez ariketak egiteko moduak
eztabaidatuagoak eta osoagoak izango dira. Bestalde, badira taldeekako lanak ariketa zehatz bat
egin behar dugunean 2 pertsona baina gehiago behar direnean, normalean 4 pertsonako taldeak
izaten dira.
Saio honetan, lehenengo jarduera (Europako mapa interaktiboarena) burutzeko talde
handian egin dugu lana, hau da, gela guztiaren artean. Baten batek, zalantzaren bat baldin bazuen
besteek lagundu egiten zielako.
Bigarren ariketa burutzeko, baita ere talde handian egin dugu. Baina jarduera honetan begibistako
desberdintasun bat izan da, gai hau jorratzerakoan galdera asko izan baitituzte, beraz, irakasleak
gidari bezala egin du une askota.

MOTIBAZIOA
Praktikak baina lehenago, motibazioa bultzatzeko zer nolako jarrera izan behar nuen pentsatzea
oso zaila egiten zitzaidan. Baina praktika hauetan ikusten ari naiz ez dela uste bezain zaila, jarrera
biakor baten bitartez lortzen baitalako.
Honen adibidez, gai honetan Europari buruz hitz egin behar genuenez haurrei eskatu nien
kontatzeko ea zein toki ezagutzen zuten eta non egon ziren aipatzeko. Honek asko lagundu zien,
beraiek modu oso aktiboan ibiltzen baitira saio desberdinetan.
CURRICULUMA
Atal honetan, aipatuko dut curriculumak zer esaten duen proiektu honetaz eta zer nolako
plateamendu pedagogiko eta metodologia jarraitu behar diren.
Txanela proiektua hainbat arlo era globalizatuan lantzeko proposamena biltzen du. Hizkuntzak
(euskara, gaztelania, ingelesa), Ingurunea, Arte Hezkuntza (musika plastika...) eta Matematikak
dira biltzen diren arloak.
Urtean zehar hainbat unitate didaktiko lantzen dira, eta guztietan ere proiektua bat dute ardatz
modura (unitatearen amaieran burutzen dena) : haren inguruan antolatzen dira ikasleentzako
jarduerak, unitate horri dagozkion helburu didaktikoak baliagarri izango direnak.
Unitate didaktikoen lanketan ondorengo metodologia erabiltzen da:
Hasierako jardueren multzoan kokatzen den azalaren behaketaren ondorioz hizkuntza funtzioak
(ahozko hizketaldiaren bitartez) lantzeaz gain, aurreikuspena eta motibazioa lantzen dira.
Hurrengo jarduera komikia da. Komikian unitatean murgiltzen du, hasierako jardueren multzoaren
barruan bigarren motibazio jarduera.
Behin gaian kokatu ondoren, eta oraindik hasierako unearen barruan, haurren aurre ezagutzak
aktibatzeko jarduerak lantzen dira, eta horrez gain haurrekin ikasiko dutena eztabaidatu eta
adosteko tartea bideratzen da. Bestalde, Txanela proiektuan haurren analisi-sintesi gaitasunak
landu nahi dira. Unitate bukaerako orrietan, hilabetean zehar landu eta ikasitakoari buruz
hausnarkets-sintesi bat egiteko aukera eskaintzen da.
Gelako metodologiarekin jarraituz, ikasleen arteko elakrrekintza jarduerak ere azaltzen dira,
horien artean kooperazioa landuz. Taldekatze mota hauek proposatzen dira jardueren
deskribapenetan:
− TALDE HANDIA: Jarduera edo honen zati bat, gelako haur guztiek batera burutzen dutena.
− TALDE TXIKIA: Jarduera edo honen zati bat burutzeko 3 edo 4 ikasleek osaturiko taldeetan
banatzen denean gela.
− BINAKA: Jarduera edo honen zati bat burutzeko bi haurren artean burutzen dutenean.
− BANAKA: Jarduera edo honen zati bat haurrek banaka burutzen dutenean.
TXOKOAK:
− Txoko zuria: gai bati hasiera ematen zaionean horri buruzko informazioa biltzen da.
− Prentsa txokoa: prentsan albiste esanguratsuren bat azaltzen bada ikasleak bertan ipintzen
dute.
− Euskara txokoa: euskarari buruzko berriak ematen dira txoko horretan.
− Txoko berdea: energia aurrezteko hainbat ohar.
TESTUINGURU ZEHATZA
Ikasleak gelako espazioan zehar banaturik daude, binaka sailkatutako aulkietan eseritzen direlarik.
Aukeraketa hau tutoreak burutzen du, ikasleak jada ezagutzen dituelako beraz binakako talde
horiek oreka baten barruan sailkatzen ditu.
Mahai horiek aurrera begira daude, arbelera hain zuzen eta irakaslearen mahaira. Beraz, bertatik
irakasleak bere ikasle guztiei harreta jarri dakie.
Bestalde, baliabide teknologikoei erreparatuz gero. Gelan arbel digitala badago, oso ondo
datorkiguna arestian aipatu ditudan ariketak burutzeko.
Saio hau egiterako garaian ikasleek arbel digitala erabili, oso lagungarria izaten baita Europako
mapa didaktikoa egiteko. Baita ere, beste hainbat ariketa burutzeko.

Contenu connexe

Similaire à Behaketa

Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAna Basterra
 
10.GAIA.EUROPA. JARDUEREN ANTOLAKETA
10.GAIA.EUROPA. JARDUEREN ANTOLAKETA10.GAIA.EUROPA. JARDUEREN ANTOLAKETA
10.GAIA.EUROPA. JARDUEREN ANTOLAKETALauro Ikastola
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)iralekontsultazerbitzua
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzenemun10
 
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolan
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolanEuropako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolan
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolanBego Iturgaitz
 
Ikasketa kooperatiboa LH
Ikasketa kooperatiboa LHIkasketa kooperatiboa LH
Ikasketa kooperatiboa LHIrene Gonzalez
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona77joseba
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika onaenborra
 
On line baliabideak azkena
On line baliabideak azkenaOn line baliabideak azkena
On line baliabideak azkenapaso
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketakatxiporreta
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoalanmodularra
 
Bizikidetza Ikastolan
Bizikidetza IkastolanBizikidetza Ikastolan
Bizikidetza Ikastolan123jla
 
Bizikidetza proiektua ikastolan
Bizikidetza proiektua ikastolanBizikidetza proiektua ikastolan
Bizikidetza proiektua ikastolan123jla
 
Urtebetetzeko ilara
Urtebetetzeko ilaraUrtebetetzeko ilara
Urtebetetzeko ilaraBakeola
 
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzenHeziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzenAna Basterra
 
Sintesie bideona
Sintesie bideonaSintesie bideona
Sintesie bideonaXingola
 
Zazpi on jai! gizaaa
Zazpi on jai! gizaaaZazpi on jai! gizaaa
Zazpi on jai! gizaaatasegiaurrera
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaatxinparta1
 

Similaire à Behaketa (20)

Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsuaAldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
Aldaketen aurrean zuzendaritza taldea elementu garrantzitsua
 
Ae8
Ae8Ae8
Ae8
 
10.GAIA.EUROPA. JARDUEREN ANTOLAKETA
10.GAIA.EUROPA. JARDUEREN ANTOLAKETA10.GAIA.EUROPA. JARDUEREN ANTOLAKETA
10.GAIA.EUROPA. JARDUEREN ANTOLAKETA
 
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
Memoria irakasle lanpostu baterako (jatorrizkoa)
 
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak IrekitzenIñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
Iñaki Eizmendi - Mintegiko materiala: Zirrikituak Irekitzen
 
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolan
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolanEuropako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolan
Europako Hizkuntzen Portfolioa Lemoizko eskolan
 
Ikasketa kooperatiboa LH
Ikasketa kooperatiboa LHIkasketa kooperatiboa LH
Ikasketa kooperatiboa LH
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 
Praktika ona
Praktika onaPraktika ona
Praktika ona
 
On line baliabideak azkena
On line baliabideak azkenaOn line baliabideak azkena
On line baliabideak azkena
 
Buena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketaBuena praktikan hausnarketa
Buena praktikan hausnarketa
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Bizikidetza Ikastolan
Bizikidetza IkastolanBizikidetza Ikastolan
Bizikidetza Ikastolan
 
Bizikidetza proiektua ikastolan
Bizikidetza proiektua ikastolanBizikidetza proiektua ikastolan
Bizikidetza proiektua ikastolan
 
Urtebetetzeko ilara
Urtebetetzeko ilaraUrtebetetzeko ilara
Urtebetetzeko ilara
 
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzenHeziberri Ekitatetik ebaluatzen
Heziberri Ekitatetik ebaluatzen
 
Sintesie bideona
Sintesie bideonaSintesie bideona
Sintesie bideona
 
Ikasgela
IkasgelaIkasgela
Ikasgela
 
Zazpi on jai! gizaaa
Zazpi on jai! gizaaaZazpi on jai! gizaaa
Zazpi on jai! gizaaa
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
 

Behaketa

  • 1. BEHAKETA: SAN BENITO IKASTOLA Gaurkoan, “Txanela proiektutik” abiatzen den gizarteko ikasgaieko behaketari buruz hitz egingo dut. Ikasgai honetan horain 6.mailakoekin Europari buruz hitz egiten ari gara. Hau burutu ahal izateko, irakaslearekin batera aritu naiz lanean, klasea planifikatzeko, antolatzeko... Aurreko sarreran aipatu nuen moduan “Txanela proiektua” hainbat arlo globalizatzen ditu, sarrera honetan bi arlo nagusi azalduko zaizkigu GIZARTE eta EUSKARA. Bestalde, azaldu beharrekoa da unitate didaktiko bakoitzaren amaiera PROIEKTU bat burutu behar dela. Gai honen bukaerako proiektua hain zuzen taldeka egin behar duten power point bat da, Europako herrialde jakin bati buruz; hauen kultura, hizkuntza, ohitura...biltzen. Hasteko irakaslearen lana aipatuko dut, gai honi hasiera nik neuk egin ditut saioak baina hori ongi atera zedin, nire tutorea den irakasleak asko lagundu dit eta askotan berarekin batera aritu naiz haun prestaketetan. PLANIFIKAZIOA: Klase hau planifikatzeko garaian hainbat esparru hartu behar izan ditut kontuan. Lehenik eta behin, gaia nondik nora dijoan kokatu behar izan nuen. Europaren inguruan hain zuzen, irakasle tutoreak esan zidan nola egin ohi zute beste urteetan horrekin batera ideiak emanez eta lagunduz. Lehenengo gauza bezala, amaieran lortu behar zituzten helburu orokor batzuk finkatu genituen, helburuak bi zatitan banatzen dira, GIZARTE eta EUSKARAko helburuetan proiektu globalizatua baita: − GIZARTEKO HELBURUAK: − Landu ditugun unitateetako edukiak ikasi: Europaren inguruko ezagupenak burutzea; mundu mailan zer den, estatuak, muga geografikoak... − Ikasketa tekniketa: egunero Europako 5 estatu desberdin ikasi behar dituzte, horretarako memorizatzeko teknika desberdinak eman. − Adierazpen idatziak egiterakoan txukuntasuna eta balio estetikoak zaindu eta garatu: gaiako koadernoaan txukuntasuna, guk koadernoak jasotzen ditugunean ere. − Gelarekiko jarrera eta interesa agertu: horretarako, haurren partehartzea bultzatu eta motibatu gaiarekin jarraitzeko.
  • 2. − EUSKARAKO HELBURUAK: − Ozeneko irakurketa adierazkorra egin: irakurketa bat burutzeko garaian ikasle batzuei ozen irakurtzeko eskatuz. − Ahozko adierazpenak, norberak sortutakoak nahiz gelan landutakoak zuzentasunez erabili: gelan gai bati buruz askotan izaten dira ahozko adierazpena, kasu honetan; ea Europa ezagutzen duten, zein ohitura dauden... − Ulermen estrategietan trebatuz gaia eta ideia nagusiak definitu eta ideia nagusiak definitu eta laburpen, eskema edota kontzeptu mapen bidez: Euroaparen definizioa osatzerako unean, hurrats desberdinak ematen dira gelakide guztien artean. − Idatzizko adierazpenetan, landutako ortografia arauak eta hizkuntza egiturak egoki erabili: Letra larriari garrantzi handia ematen diegu estatuan izenak eta hiriburuenak idazterako orduan. − Lanarekiko jarrera positiboa agertu. Helburuak aztertu ondoren, hauek iruditu zitzainkigun egokienak. Ondoren, konpetentzieei erreparatu beharko genion, horretarako badute konpetentziei buruzko idatzia eta hauetatik gaia lantzen ari garen bitartean lortu beharreko konpetentzia batzuk aurkitu genituen, baina hauek ere bi zatitan banatuak daude: − GIZARTEKO KONPETENTZIAK: − Europako eta munduko geografia fisiko eta politikoko elementu garrantzitsuenak kokatzea. − Europako kultura eta hizkuntza-aniztasuna ezagutzea. − Europar Batasuneko biztanleria ezagutzea. − Europar Batasuneko politika eta lurralde antolamendua. − EUSKERAKO KONPETENTZIAK: − Berdinen arteko elkarrizketa erabiltzea denen artean ikasteko. − Paperean eta euskarri digitalean dauden testu didaktikoak eta egunerokoak ulertzea, ikasteko eta informatzeko. − Informazio zehatza bilatzea eta hautatzea. − Denen artean testuak eta definizioak sortzea ikasteko.
  • 3. − Testuaren inguruan hitz egin, irakaslea gidari moduan. − Literaturaren beste adierazpen batzuk: KOMIKIA. − Literatura-testua komunikazio-bidetzat hartzea, bestelako munduak, garaiak eta kulturak ezagutzeko iturritzat, kultura-gertaeratzat eta ongipasatzeko bidetzat. Helburuak eta konpetentziak zeintzuk izango diren finkatu eta gero jada klasean zer nola edukiak izango ditugun pentsatu behar dugu. Hasteko, “Txanela proiektuko” liburuan azaltzen zaigu Europako mapa politiko bat, bertako estatu guztiak azaltzen direlarik. Bestalde, lan-koadernoa ere badugu bertan gaia errefortzatzeko ariketak azaltzen dira oso lagungarriak. Baita ere badugu irakurgaien liburua gaiarekin loturiko istorio eta kontakizunez osatuta. Horain aipatu ditugun materialak edukiz osatuta daude, baina guk gaia hasteko garrantzi handiena Europako mapa politikoari eman diogu, bertako estatu guztiak ikasi behar baitituzte ikasleak. Baina liburuko mapaz gain Europako beste mapa bat banatu diegu A3 tamainakoa, bertan ez da estatuen izena azaltzen, egunero egunero 5 estatu berri jartzen eta kokatzen joango gara mapa politiko horretan, horrela ikasteko bidea erraztu egiten baita. Bestalde, gelan denon artean egunero Europako mapa interaktibo bat osatzen dugu, horrela ere erraztu egiten baitzaie honen ikaskuntza. Baina saio zehatz hura prestatzeko garaian, erabaki genuen hasteko, Europako mapa interaktiboarekin hasi genezakeela, honek 20 minutu darama baina oso baliagarria da haurrentzat. Estatueri erreparatu ondoren, liburura joko genukeen, bertan bada beste mapa bat, Europako herrialdeen buruzko mapa. Mapa hau ez da oso arrunta, bertan ez baitira estatuan azaltzen herrialdeak baizik, horregatik pentsatu genuen honek haurren harreta deitu zuela, horregatik, galdera batzuk bultzatuko genizkien ea zer zekiten herrialde desberdinei buruz, zer desberdintasun dagoen estatu eta herrialdeekin... Hori burutu ondoren, lan koadernora jo eta ariketa bat egin Europako muga geografikoari buruz.
  • 4. INPLEMENTAZIOA: Jarraian kontatuko dut irakasleak eta nik prestatu genuen klasea zer moduz joan zen. Horretarako saioa deskribatu egin beharko dut. Gelan sartu eta ikasleei esan nien saioarekin hasteko ez genuela libururik behar, baizik eta beraiek ikasitako Europako estatu eta hiriburu desberdinak errepasatu egin behar genituela mapa interaktiboaren bitartez. Beraiek kontinenteko 25 estatu ikasita izan behar zituzten astean zehar egunero 5 estatu ikasi behar zituztelako. Jarduera hori burutzeko modu hau finkatu genuen; ikasleak banan banan irtetzen ziren arbel-digitalera eta bertan egokitzen zitzaien estatuak ipintzen zituzten. Jarduera hori burutzerako garaiean ikusi dezakezu zeintzuk ikasi duten eta zeintzuk ez, hori beraien erantzukizuna izan baita. Ondoren, planifikatuta zegoen moduan Europako herrialdeen edo nazioeen mapa erakutsi eta horri buruz hitz egin genuen. Bertan ikasle batzuek beraien zalantzak aurkezten zituzten “Zergatik aurreko mapan ez bezala hemen Euskal Herria azaltzen da?” edota “Zergatik Frantzia hiru zatitan banatzen da?”. Oso interesgarria izan zen gai hauei buruz izan genuen elkarrizketa, beraientzako abstraktuak ziren kontzeptu batzuk ulerkorrak izan baitziren azalpenen bitartez eta baita ere emandako adibideekin. Baina zati honetan haurrek hain interes handia jarri zienez asko luzatu zen, eta ezin izan genuen Europako muga geografikoei buruzko ariketa egin. Baina usten dut, merezi izan zuela saio gai horrengatik luzatzea kontzeptuak askoz ere hobeto barneratu baitzituzten, nire ustez. Eta ariketa hori hurrengo egunean burutu eta listo. EBALUAKETA: Saio hau ebaluatzeko unean, positibotzat hartu behar da saio hori. Nahiz eta denborarekin nahiko pattal ibili, gai horri mamia ateratzea oso garrantzitsua izan zen nire ustez, ikasle gehienak interesa jartzen baitzuten beraien galderei bitartez. Bestalde, harritu ninduena ikasleak galdera bat egiten zuen unean ez nintzela ni soilik galdera hura erantzuten zuena, baizik eta bazeuden beste ikasle batzuk gai horri buruz ezagupenak zituztela. Niri atsegina egin zitzaidan ere beraien arteko solasaldiak gaiaren inguruan eta nola eztabaidatzen zituzten hainbat kontzeptu.
  • 5. Jarraian, irakaslearen aldetik ikaslearengana abiatuko gara. IKASLE-ESTILOA Ikasleen lan egiteko estiloak zeintzuk diren esateko, gelako estiloa globalizatu edo generalizatu egin behar dudala usten dut. Hau da, saio ezberdinetan, ariketa edota jarduerak burutzerako garaian nola antolatzen diren ikasleak , non egiten dituzten jarduerak... Hasteko, aipatu beharra daukat ikasgai honetan lan-koadernoko ariketak egiten dituztenean binaka egiteko esaten diegula. Honen bitartez ariketak egiteko moduak eztabaidatuagoak eta osoagoak izango dira. Bestalde, badira taldeekako lanak ariketa zehatz bat egin behar dugunean 2 pertsona baina gehiago behar direnean, normalean 4 pertsonako taldeak izaten dira. Saio honetan, lehenengo jarduera (Europako mapa interaktiboarena) burutzeko talde handian egin dugu lana, hau da, gela guztiaren artean. Baten batek, zalantzaren bat baldin bazuen besteek lagundu egiten zielako. Bigarren ariketa burutzeko, baita ere talde handian egin dugu. Baina jarduera honetan begibistako desberdintasun bat izan da, gai hau jorratzerakoan galdera asko izan baitituzte, beraz, irakasleak gidari bezala egin du une askota. MOTIBAZIOA Praktikak baina lehenago, motibazioa bultzatzeko zer nolako jarrera izan behar nuen pentsatzea oso zaila egiten zitzaidan. Baina praktika hauetan ikusten ari naiz ez dela uste bezain zaila, jarrera biakor baten bitartez lortzen baitalako. Honen adibidez, gai honetan Europari buruz hitz egin behar genuenez haurrei eskatu nien kontatzeko ea zein toki ezagutzen zuten eta non egon ziren aipatzeko. Honek asko lagundu zien, beraiek modu oso aktiboan ibiltzen baitira saio desberdinetan.
  • 6. CURRICULUMA Atal honetan, aipatuko dut curriculumak zer esaten duen proiektu honetaz eta zer nolako plateamendu pedagogiko eta metodologia jarraitu behar diren. Txanela proiektua hainbat arlo era globalizatuan lantzeko proposamena biltzen du. Hizkuntzak (euskara, gaztelania, ingelesa), Ingurunea, Arte Hezkuntza (musika plastika...) eta Matematikak dira biltzen diren arloak. Urtean zehar hainbat unitate didaktiko lantzen dira, eta guztietan ere proiektua bat dute ardatz modura (unitatearen amaieran burutzen dena) : haren inguruan antolatzen dira ikasleentzako jarduerak, unitate horri dagozkion helburu didaktikoak baliagarri izango direnak. Unitate didaktikoen lanketan ondorengo metodologia erabiltzen da: Hasierako jardueren multzoan kokatzen den azalaren behaketaren ondorioz hizkuntza funtzioak (ahozko hizketaldiaren bitartez) lantzeaz gain, aurreikuspena eta motibazioa lantzen dira. Hurrengo jarduera komikia da. Komikian unitatean murgiltzen du, hasierako jardueren multzoaren barruan bigarren motibazio jarduera. Behin gaian kokatu ondoren, eta oraindik hasierako unearen barruan, haurren aurre ezagutzak aktibatzeko jarduerak lantzen dira, eta horrez gain haurrekin ikasiko dutena eztabaidatu eta adosteko tartea bideratzen da. Bestalde, Txanela proiektuan haurren analisi-sintesi gaitasunak landu nahi dira. Unitate bukaerako orrietan, hilabetean zehar landu eta ikasitakoari buruz hausnarkets-sintesi bat egiteko aukera eskaintzen da. Gelako metodologiarekin jarraituz, ikasleen arteko elakrrekintza jarduerak ere azaltzen dira, horien artean kooperazioa landuz. Taldekatze mota hauek proposatzen dira jardueren deskribapenetan: − TALDE HANDIA: Jarduera edo honen zati bat, gelako haur guztiek batera burutzen dutena. − TALDE TXIKIA: Jarduera edo honen zati bat burutzeko 3 edo 4 ikasleek osaturiko taldeetan banatzen denean gela. − BINAKA: Jarduera edo honen zati bat burutzeko bi haurren artean burutzen dutenean. − BANAKA: Jarduera edo honen zati bat haurrek banaka burutzen dutenean. TXOKOAK: − Txoko zuria: gai bati hasiera ematen zaionean horri buruzko informazioa biltzen da. − Prentsa txokoa: prentsan albiste esanguratsuren bat azaltzen bada ikasleak bertan ipintzen dute. − Euskara txokoa: euskarari buruzko berriak ematen dira txoko horretan. − Txoko berdea: energia aurrezteko hainbat ohar.
  • 7. TESTUINGURU ZEHATZA Ikasleak gelako espazioan zehar banaturik daude, binaka sailkatutako aulkietan eseritzen direlarik. Aukeraketa hau tutoreak burutzen du, ikasleak jada ezagutzen dituelako beraz binakako talde horiek oreka baten barruan sailkatzen ditu. Mahai horiek aurrera begira daude, arbelera hain zuzen eta irakaslearen mahaira. Beraz, bertatik irakasleak bere ikasle guztiei harreta jarri dakie. Bestalde, baliabide teknologikoei erreparatuz gero. Gelan arbel digitala badago, oso ondo datorkiguna arestian aipatu ditudan ariketak burutzeko. Saio hau egiterako garaian ikasleek arbel digitala erabili, oso lagungarria izaten baita Europako mapa didaktikoa egiteko. Baita ere, beste hainbat ariketa burutzeko.