2. Estilo-aholkuak 1
- Testu arruntetik bereizi. Testu batean lotura bat
txertatzeko ez da beharrezkoa letra mota eta tamaina
aldatuta nabarmentzea, programak berak nabarmentzen
baititu kolorez, lodiz edo azpimarraz .
- Ez erabili URLa ainguratze
elementu gisa. Ohiko akatsa da
loturetarako aingura elementu gisa
http:// helbideak erabiltzea, ez baitira
esanguratsuak eta testuaren itxura
zatartzen baitute. Horren ordez,
aukeratu testuan helburua ondoen
deskribatzen duten hitzak, eta
txertatu bertan hiperesteka.
3. Estilo-aholkuak 2
- Ez bete testua
loturekin. Loturek testua
aberasten dute, baina
gehiegikeriaz erabiliz gero,
irakurketa oztopatzen
dute, eta gerta daiteke
irakurlea mezuaren eduki
garrantzitsuenaz ez
jabetzea.
Egokiena beharrezko ez diren loturak baztertzea eta
esanguratsuenak aukeratzea. Irakurleari enbarazurik ez
egiteko, gehitu beharrezko loturak soilik, eta zalantza
kasuetan, gehitu zehatzenak eta baztertu orokorrak.
4. Estilo-aholkuak 3
- Testuan behin bakarrik erabili. Testuan behin soilik
gidatuko dugu leku berera, ez baita atsegina behin eta
berriro toki berera sartzea. Beraz, ainguratze testua behin
baino gehiagotan agertuta ere, lotura agertzen den
lehenengo
aldian soilik
jarriko dugu,
eta
hurrengoetan
testu arrunt
modura
aurkeztuko
dugu.
5. Estilo-aholkuak 4
- Saiatu edukian ez jartzen. Ahal dela loturak ez
ditugu mezuaren muinean jarriko, irakurketa oztopatzen
dute eta.
Testuak aldez aurretik
loturak non jarriko ditugun
erabaki gabe idaztea
gomendatzen da. Behin
testua idatzita, edukia
hobekien deskribatzen duten
hitzetan jarriko dugu lotura.
Aukera bat da esaldi edo paragrafoaren bukaeran jartzea,
baina hobe da testutik ateratzea irakurketan trabarik egin
ez dezaten.
Aholku honi jarraiki, testutik ateratzea erabakitzen
badugu, zerrenda modura jar ditzakegu beheko aldean,
horrela ez dute irakurketa oztopatuko.
6. Estilo-aholkuak 5
− Ondo lotu ainguratze elementua eta helburuko
edukia. Irakurleak argi antzeman behar du loturaren
atzean ezkutatzen den edukia, horrela ez bada, uste zuena
aurkitzen ez badu, nahastu samar sentituko baita.
Lotura argiak idazteko:
• Ez erabili hitz ezezagunik loturan: erabiltzaileak
sumatu behar du zer aurkituko duen lotura batean
sakatuz gero, eta hitz edo termino ezezagunak
aurkitzen baditu, ez da sartuko.
• Lotu loturak edukiaren izenburuarekin: lotura batek ez
gaitu eraman behar izenburu desberdina duen eduki
batera. Ondo lotzen baditugu lotura eta edukiaren
izenburua erabiltzailea ez da galduta sentituko, eta
hasieratik jakingo du toki egokira sartu dela.
7. Estilo-aholkuak 6
behar zaio zein den irekiko den
dokumentuaren formatua edo zer
dokumentu mota irekiko den. Irakurleak
paragrafo osoa irakurri gabe ulertu behar
du loturaren esanahia.
Aingura jartzeko hitz egokienak izenak
dira, eta, testuinguruaren arabera,
aditzak edo adberbio eta adjektiboak ere
izan daitezke. Ez da gomendagarria
juntagailu eta lokailuetan (eta, ordea,
edo, ala, aldiz…), izenordain (gu, zu,
nire…) eta antzekoetan loturak jartzea, ez
baitira batere adierazgarriak.
- Erabili ainguratze elementu adierazgarriak. Ez erabili
“sakatu hemen”, “irakurri” eta “klikatu hemen” bezalako
loturak. Aukeratutako hitzek irakurleari loturaren bestaldean
zer dagoen iradoki behar diote, eta, are gehiago, adierazi
8. Estilo-aholkuak 7
Irakurleak informazio zehatzera bideratzea eskertuko du,
testuan agertzen den informazioa osatuko duen
informazio zehatzera. Eskaintzen dioguna zenbat eta
zehatzagoa izan, orduan eta hobeto hartuko du
hartzaileak.
- Loturak informazio
zehatzarekin lotu, ez
gunearen
atariarekin.