SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  20
Télécharger pour lire hors ligne
TESTUAREN
KOHERENTZIA
HOBETZEKO
HIRU BALIABIDE
Zer da testuaren
koherentzia?
Testu baten egoera da,
zeinetan osagaiak
gorputz solidarioetan
agertzen diren.
Koherentzia testuaren esanahi osoari lotzen zaion kontzeptua da.
Honetan oinarritzen da: testuan pixkanaka agertzen den informazioak sortutako
itxaropenen ustiapen diskurtsiboan.
Testuaren egileak plan orokor bateratu bat garatzen du, duen asmo
komunikatiboa betetzeko aukera ematen diona.
[Mª Azuzena Penas Ibáñezen El Cibertexto y el ciberlenguaje
argitalpenetik ateratarako testuak (71. or.)]
Testuaren koherentziak zerikusia du testurako aukeratu dugun egitura
orokorrarekin eta testuaren zatiak banatzeko moduarekin.
Era berean, estu lotuta dago testu osoan idazketa-irizpide berak
aplikatzearekin, edukiaren ulermena oztopatzen duten kontraesanetan ez
erortzeko.
Testuaren
egitura orokor
argia
Testuaren zatiak
banatzeko modu
argia
Testu osoan
idazketa-irizpide
berak aplikatzea
TESTUAREN KOHERENTZIA
 Imajina dezagun testu honen koherentzia hobetu nahi dugula:
Sumario-eginbideak askotan nahasten dira froga-egintzekin. Beharrezkoa da bi
kontzeptuak mugatzea. Ikerketa-ekintza bideratzen da ezagutzen ez diren datuak
egiaztatzera edo aurkitzera, baina froga-egintzaren helburua da alderdi jakin batek
egindako egitateen baieztapena egiaztatzea. Bestalde, ikerketa-egintza prozedura
arruntaren instrukzio-fasean gauzatzen da; aitzitik, froga-egintza ahozko
epaiketan egiten da. Sumario-eginbideak delitu astunen edo zigor prozedura
arrunten ondoriozko prozesu penalaren instrukzio-fasean gauzatzen diren
egintzak dira, ustezko delituak izan diren egitateak eta haien inguruabarrak
argitzeko eta egiaztatzeko, bai eta horiek egin zituzten pertsonak identifikatzeko
ere.
Lehenengo baliabidea:
Aplikatu idazketa-irizpide berak testu osoan
Testu koherenteak idazteko, ezinbestekoa da kontraesanak eragin
ditzaketen formula guztiak zuzentzea.
 
Beheko paragrafoan ikus daitekeenez, hasierako testuan erabilitako
lexikoak kontraesanetan erortzeko arriskua dakar:
Sumario-eginbideak askotan nahasten dira froga-egintzekin. Beharrezkoa da bi
kontzeptuak mugatzea. Ikerketa-ekintza bideratzen da ezagutzen ez diren
datuak egiaztatzera edo aurkitzera, baina froga-egintzaren helburua da alderdi
jakin batek egindako egitateen baieztapena egiaztatzea. Bestalde, ikerketa-
egintza prozedura arruntaren instrukzio-fasean gauzatzen da; aitzitik, froga-
egintza ahozko epaiketan egiten da.
Kontzeptu jakin bat aipatzeko izendapen bat aukeratzen dugunean, komeni da
testuan zehar ez aldatzea, gaizki-ulertuak saihesteko.
Sumario-eginbideak askotan nahasten dira froga-egintzekin. Beharrezkoa da bi
kontzeptuak mugatzea. Sumario-eginbidea bideratzen da ezagutzen ez diren
datuak egiaztatzera edo aurkitzera, baina froga-egintzaren helburua da alderdi
jakin batek egindako egitateen baieztapena egiaztatzea. Bestalde, sumario-
eginbidea prozedura arruntaren instrukzio-fasean gauzatzen da; aitzitik, froga-
egintza ahozko epaiketan egiten da.
Bigarren baliabidea:
Egituratu testua testu-zatiak nola banatu diren argi
ikusteko moduan
Testuaren egiturari buruzko erabaki guztiek koherentziari eragiten diote.
Hain zuzen ere, egiturak adierazten du osotasun baten zatiek (testuaren zatiek,
kasu honetan) haien artean dituzten harremanen multzoa.
Testu-egitura
Testu-egitura argiak onura handiak dakartza:
Irakurleari lagundu egiten dio funtsezko edukia eta
berezitasunak errazago bereizten, eta, horrela, eskaintzen
zaion informazio-multzoa hobeto ulertzen.
Idazleari testu-elementu bakoitza modu eraginkorragoan
egokitzen laguntzen dio, dagokion funtzio espezifikoa bistatik
galdu gabe.
Testu-egitura
Testuaren egiturak elementu hauek izan ditzake nagusiki:
izenburua eta tarteko izenburuak, sarrera, testuaren gorputza,
amaiera, oin-oharrak eta erantsitako dokumentuak.
Horietako elementuren baten testua luzea bada, paragrafotan
edo kapitulutan bana dezakegu.
Halaber, paragrafo batean hainbat elementu daudela
azpimarratu nahi badugu, oso eraginkorra da horiek zerrenda
bidez eskaintzea.
Beraz, testuak zatitzeko, egituratzeko, baliabide asko ditugu.
Sarritan, testu-egitura alderdi estetikoarekin bakarrik lotzen
dugu. Hala ere, testu-elementu bakoitzak berariazko funtzio
bat betetzen du. Adibidez:
Izenburuak hitz gutxitan laburbiltzen du testuaren edukia, eta
tarteko izenburuak testuaren zati batena.
Sarrerak testuinguruaren barruan kokatzen gaitu testuaren
hasieratik.
Oin-oharrek berezitasunak eskaintzen dituzte, eta erantsitako
dokumentuek edukian sakontzeko aukera ematen dute informazio
osagarria ematean.
Hasierako testuaren koherentzia hobetzeko, egitura aldatuko dugu;
eta, horretarako, lehen aipatutako testu-elementuetako batzuk
erabiliko ditugu.
Hasierako egitura aldatzeak, sarritan, testuaren zatiak aurkezteko
ordena ere aldatzera bultzatzen gaitu:
Hasierako testuaren azken definizioa ("Sumario-eginbideak ... dira")
proposatutako testuaren sarrera izango da, eta, beraz, testuaren
funtsezko helburuaren testuinguruan kokatzen lagunduko digu
hasiera-hasieratik. Gainera, aukera horrek testuaren funtsezko edukia
laburbiltzen duen izenburu orokor bat eranstea errazten du.
Hirugarren baliabidea:
Diseinu-elementuez baliatu (letra-tamaina,
hondoak, letra mota, etab.), irakurleari testuaren
egitura eta edukiaren gako-hitzak erraz
antzematen laguntzeko.
Hurrengo diapositiban, hasierako testuaren eta
proposatutako testuaren arteko aldea islatu nahi
izan dugu.
Eragin estetikotik haratago, bi testuen
eraginkortasun komunikatiboari erreparatzera
gonbidatzen zaituztegu.
Hasierako testua Proposatutako testua
Berrikusten al duzu sortzen
dituzun testuen koherentzia?
Modu eraginkorrean
komunikatu nahi baduzu,
hartu denbora tarte bat
horretarako.
Hobetzeko baliabiderik erabiltzen
al duzu?

Contenu connexe

Plus de hizkera_argia

Plus de hizkera_argia (20)

Puntu eta koma desagertu egingo da.pdf
Puntu eta koma desagertu egingo da.pdfPuntu eta koma desagertu egingo da.pdf
Puntu eta koma desagertu egingo da.pdf
 
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdf
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdfSeis usos incorrectos del adjetivo.pdf
Seis usos incorrectos del adjetivo.pdf
 
Adjektiboen sei erabilera oker.pdf
Adjektiboen sei erabilera oker.pdfAdjektiboen sei erabilera oker.pdf
Adjektiboen sei erabilera oker.pdf
 
Mendekoen koma.pdf
Mendekoen koma.pdfMendekoen koma.pdf
Mendekoen koma.pdf
 
La coma en las subordinadas.pdf
La coma en las subordinadas.pdfLa coma en las subordinadas.pdf
La coma en las subordinadas.pdf
 
Argitaratu da 115
Argitaratu da 115Argitaratu da 115
Argitaratu da 115
 
Cómo hacer un buen resumen
Cómo hacer un buen resumenCómo hacer un buen resumen
Cómo hacer un buen resumen
 
Nola egin laburpen egoki bat
Nola egin laburpen egoki batNola egin laburpen egoki bat
Nola egin laburpen egoki bat
 
Administrazioa euskaraz
Administrazioa euskarazAdministrazioa euskaraz
Administrazioa euskaraz
 
¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?¿Para qué sirve un resumen?
¿Para qué sirve un resumen?
 
Zertarako balio du laburpen batek?
Zertarako balio du laburpen batek?Zertarako balio du laburpen batek?
Zertarako balio du laburpen batek?
 
El uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos webEl uso de preguntas en textos web
El uso de preguntas en textos web
 
Galderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetanGalderen erabilera webeko testuetan
Galderen erabilera webeko testuetan
 
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
14 aholku ahoz ondo komunikatzeko
 
Una frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser claraUna frase larga puede ser clara
Una frase larga puede ser clara
 
Unidas o separadas 3
Unidas  o separadas 3Unidas  o separadas 3
Unidas o separadas 3
 
Unidas o separadas 2
Unidas  o separadas 2Unidas  o separadas 2
Unidas o separadas 2
 
Unidas o separadas 1
Unidas  o separadas 1Unidas  o separadas 1
Unidas o separadas 1
 
Loturik ala bereiz 3
Loturik ala bereiz 3Loturik ala bereiz 3
Loturik ala bereiz 3
 
Loturik ala bereiz 2
Loturik ala bereiz 2Loturik ala bereiz 2
Loturik ala bereiz 2
 

Testuaren koherentzia hobetzeko hiru baliabide

  • 2. Zer da testuaren koherentzia? Testu baten egoera da, zeinetan osagaiak gorputz solidarioetan agertzen diren.
  • 3. Koherentzia testuaren esanahi osoari lotzen zaion kontzeptua da. Honetan oinarritzen da: testuan pixkanaka agertzen den informazioak sortutako itxaropenen ustiapen diskurtsiboan. Testuaren egileak plan orokor bateratu bat garatzen du, duen asmo komunikatiboa betetzeko aukera ematen diona. [Mª Azuzena Penas Ibáñezen El Cibertexto y el ciberlenguaje argitalpenetik ateratarako testuak (71. or.)]
  • 4. Testuaren koherentziak zerikusia du testurako aukeratu dugun egitura orokorrarekin eta testuaren zatiak banatzeko moduarekin. Era berean, estu lotuta dago testu osoan idazketa-irizpide berak aplikatzearekin, edukiaren ulermena oztopatzen duten kontraesanetan ez erortzeko. Testuaren egitura orokor argia Testuaren zatiak banatzeko modu argia Testu osoan idazketa-irizpide berak aplikatzea TESTUAREN KOHERENTZIA
  • 5.  Imajina dezagun testu honen koherentzia hobetu nahi dugula: Sumario-eginbideak askotan nahasten dira froga-egintzekin. Beharrezkoa da bi kontzeptuak mugatzea. Ikerketa-ekintza bideratzen da ezagutzen ez diren datuak egiaztatzera edo aurkitzera, baina froga-egintzaren helburua da alderdi jakin batek egindako egitateen baieztapena egiaztatzea. Bestalde, ikerketa-egintza prozedura arruntaren instrukzio-fasean gauzatzen da; aitzitik, froga-egintza ahozko epaiketan egiten da. Sumario-eginbideak delitu astunen edo zigor prozedura arrunten ondoriozko prozesu penalaren instrukzio-fasean gauzatzen diren egintzak dira, ustezko delituak izan diren egitateak eta haien inguruabarrak argitzeko eta egiaztatzeko, bai eta horiek egin zituzten pertsonak identifikatzeko ere.
  • 7. Testu koherenteak idazteko, ezinbestekoa da kontraesanak eragin ditzaketen formula guztiak zuzentzea.   Beheko paragrafoan ikus daitekeenez, hasierako testuan erabilitako lexikoak kontraesanetan erortzeko arriskua dakar: Sumario-eginbideak askotan nahasten dira froga-egintzekin. Beharrezkoa da bi kontzeptuak mugatzea. Ikerketa-ekintza bideratzen da ezagutzen ez diren datuak egiaztatzera edo aurkitzera, baina froga-egintzaren helburua da alderdi jakin batek egindako egitateen baieztapena egiaztatzea. Bestalde, ikerketa- egintza prozedura arruntaren instrukzio-fasean gauzatzen da; aitzitik, froga- egintza ahozko epaiketan egiten da.
  • 8. Kontzeptu jakin bat aipatzeko izendapen bat aukeratzen dugunean, komeni da testuan zehar ez aldatzea, gaizki-ulertuak saihesteko. Sumario-eginbideak askotan nahasten dira froga-egintzekin. Beharrezkoa da bi kontzeptuak mugatzea. Sumario-eginbidea bideratzen da ezagutzen ez diren datuak egiaztatzera edo aurkitzera, baina froga-egintzaren helburua da alderdi jakin batek egindako egitateen baieztapena egiaztatzea. Bestalde, sumario- eginbidea prozedura arruntaren instrukzio-fasean gauzatzen da; aitzitik, froga- egintza ahozko epaiketan egiten da.
  • 9. Bigarren baliabidea: Egituratu testua testu-zatiak nola banatu diren argi ikusteko moduan Testuaren egiturari buruzko erabaki guztiek koherentziari eragiten diote. Hain zuzen ere, egiturak adierazten du osotasun baten zatiek (testuaren zatiek, kasu honetan) haien artean dituzten harremanen multzoa.
  • 10. Testu-egitura Testu-egitura argiak onura handiak dakartza: Irakurleari lagundu egiten dio funtsezko edukia eta berezitasunak errazago bereizten, eta, horrela, eskaintzen zaion informazio-multzoa hobeto ulertzen. Idazleari testu-elementu bakoitza modu eraginkorragoan egokitzen laguntzen dio, dagokion funtzio espezifikoa bistatik galdu gabe.
  • 11. Testu-egitura Testuaren egiturak elementu hauek izan ditzake nagusiki: izenburua eta tarteko izenburuak, sarrera, testuaren gorputza, amaiera, oin-oharrak eta erantsitako dokumentuak. Horietako elementuren baten testua luzea bada, paragrafotan edo kapitulutan bana dezakegu.
  • 12. Halaber, paragrafo batean hainbat elementu daudela azpimarratu nahi badugu, oso eraginkorra da horiek zerrenda bidez eskaintzea. Beraz, testuak zatitzeko, egituratzeko, baliabide asko ditugu.
  • 13. Sarritan, testu-egitura alderdi estetikoarekin bakarrik lotzen dugu. Hala ere, testu-elementu bakoitzak berariazko funtzio bat betetzen du. Adibidez: Izenburuak hitz gutxitan laburbiltzen du testuaren edukia, eta tarteko izenburuak testuaren zati batena. Sarrerak testuinguruaren barruan kokatzen gaitu testuaren hasieratik. Oin-oharrek berezitasunak eskaintzen dituzte, eta erantsitako dokumentuek edukian sakontzeko aukera ematen dute informazio osagarria ematean.
  • 14. Hasierako testuaren koherentzia hobetzeko, egitura aldatuko dugu; eta, horretarako, lehen aipatutako testu-elementuetako batzuk erabiliko ditugu. Hasierako egitura aldatzeak, sarritan, testuaren zatiak aurkezteko ordena ere aldatzera bultzatzen gaitu: Hasierako testuaren azken definizioa ("Sumario-eginbideak ... dira") proposatutako testuaren sarrera izango da, eta, beraz, testuaren funtsezko helburuaren testuinguruan kokatzen lagunduko digu hasiera-hasieratik. Gainera, aukera horrek testuaren funtsezko edukia laburbiltzen duen izenburu orokor bat eranstea errazten du.
  • 15.
  • 16. Hirugarren baliabidea: Diseinu-elementuez baliatu (letra-tamaina, hondoak, letra mota, etab.), irakurleari testuaren egitura eta edukiaren gako-hitzak erraz antzematen laguntzeko.
  • 17.
  • 18. Hurrengo diapositiban, hasierako testuaren eta proposatutako testuaren arteko aldea islatu nahi izan dugu. Eragin estetikotik haratago, bi testuen eraginkortasun komunikatiboari erreparatzera gonbidatzen zaituztegu.
  • 20. Berrikusten al duzu sortzen dituzun testuen koherentzia? Modu eraginkorrean komunikatu nahi baduzu, hartu denbora tarte bat horretarako. Hobetzeko baliabiderik erabiltzen al duzu?