1. ZUZENKETARAKO IRIZPIDEAK
FISIKA
1.- Galdera bakoitzari bi puntu emango zaizkio –gehienez–, ondo justifikatuta eta arrazoituta
badago eta emaitza zuzena bada.
Galdera teorikoetan, honakoak hartuko dira kontuan:
G aukeratutako magnitude edo propietate fisikoa zehatz definitzea
u gaia eta frogapenak –egonez gero– zehatz garatzea
z zuzen formulatzea matematikoki, betiere egoki azalduta edo justifikatuta
2.- Ariketa bakoitzari hiru puntu emango zaizkio –gehienez–, ondo planteatuta eta
justifikatuta badago eta emaitza zuzena bada.
Ariketa batean zenbait atal badaude, bakoitza bere aldetik ebaluatuko da. Hala, atal bateko
emaitza hurrengo atalen batekoa kalkulatzeko ezinbestekoa bada eta zuzena ez bada, ez da
aintzat hartuko hurrengo atal horretan kalifikazioa jaisteko.
Honakoak hartuko dira kontuan kalifikazioa igotzeko:
ariketak eta galderak garatzean, zuzen planteatzea eta justifikatzea
r Fisikaren legeak identifikatzea eta zuzen erabiltzea
F ebazpeneko pausoak xehatzea, eta marrazkiak eta diagramak erabiltzea
b oinarrizko kontzeptuak zuzen azaltzea eta aplikatzea
i unitateak zuzen erabiltzea
Honakoak hartuko dira kontuan kalifikazioa jaisteko:
garapen eta ebazpide matematiko hutsak egitea, Fisikaren ikuspuntutik azaldu edo
justifikatu gabe
j unitaterik ez adieraztea edo oker erabiltzea, eta emaitza desegoki eta
inkoherenteetara heltzea