Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Kimika ikastaroaren aurkezpena jatorrizkoa
1. KIMIKA IKASTAROAREN AURKEZPENA
HELBURUAK / OBJETIVOS
1.Ikastetxeetan dauden materialak direla bide saiakuntza errazak antolatzea eta
egitea.
2.Proposaturiko saiakuntzak DBH irakaskuntza maila ezberdinetan testuinguratzea.
3.Gure inguruko egoera arazogarriak planteatzea eta laborategiko saiakuntzen bitartez
ebaztea.
4.Irakasleei baliabideak ematea, Zientzia ikasleei hurbiltzeko saiakuntza bitxien
bitartez.
5.Eguneroko bizitzako hainbat material eta produktuen erabilera eta ezaugarriak
aztertzea.
6.Ikasleen inguruarekin erlazionatuta dauden egoerak erabiltzea saiakuntzak eta
laborategiko lanak antolatzeko.
7.Kimikak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan izan behar dituen testuinguruko
dimentsioari eta aplikatuari buruzko gogoetak egitea.
8.Aztertzea laborategiko saiakuntzek zer nolako betebeharra duten oinarrizko
gaitasunen garapenean.
EDUKIAK / CONTENIDOS
1. Eguneroko testuinguruekiko zenbait lan praktiko xumeak
- kimika etxean
- Kimika eta beroa
- Kimika eta argia
- Kimika eta garapena
- Kimika eta polimeroak
- Kimika eta osasuna
2. Lan praktikoak konpetentziak garatzeko estrategia metodologikoa
3. Aurre egin behar zaien egoeren aurkezpena eta beraien analisia. Burutuko diren lan
praktikoen erlazioa.
4. IKT tresnak erabili lan praktikoak burutzeko eta problema-egoerei aurre egiteko.
METODOLOGIA / METODOLOGÍA
Ikasleentzako errazak eta bitxiak diren saiakuntzak burutuko dira. Ikasleen eguneroko
bizitzatik hurbil dauden arazo-egoerak aurkeztuko dira eta 80 saiakuntza burutuko
dira. Behaturiko gertaerak aztertuko dira kimikaren oinarrizko printzipioak azalduz, eta
parte hartzaileek irakasten duten gaien edukiekin erlazionatuko dira, maila ezberdinen
egokitasuna ikertuz.