SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  13
historia garaikideko
pertsonaiak
XX-XXI.mendeko protagonistak
Egilea: Itziar Villanueva
PERTSONAIA HAUEK historia aldatu zuten.
Hauek guztiek bideratu zuten mundua beste norabide batean.
Eta gaur egun, oraindik ikusten ditugu beraien eginkizunen
ondorioak.
Biografiak
salvador allende,
herriaren ametsak
Salvador Guillermo Allende Gossens (Valparaiso, 1908ko
ekainaren 26a – Santiago, 1973ko irailaren 11) Txileko
presidentea izan zen 1970eko urriaren 24tik 1973 arte. Munduko
demokratikoki aukeratutako lehenengo presidente marxista izan
zen. Allenderen familiak euskal jatorria zuen.
Salvador ideologikoki marxista zen, baina Txileren
Sozialismorako Bidea aldarrikatzen zuen, bide demokratikoekin.
Bere agintaritzan hainbat fabrika handi nazionalizatu edo
langileei eman zien, produkzioa izugarri handitu, osasuna hobetu
eta langileen lan baldintzak sakonki hobetu ziren.
1973ko irailaren 11n Augusto Pinochet jeneralak estatu-kolpea
eman zuenean, La Moneda presidente-jauregia setiatu zuen:
horren ondorioz, Allendek bere buruaz beste egin zuen egun
hartan, ez baitzegoen prest estatu kolpearen aurrean damutzera.
Pinochetek Nixonen administrazioaren (Estatu Batuetako
presidentea) eta CIAren laguntza zuzenak izan zituen herriaren
nahia zapaltzeko.
AUGUSTO PINOCHET, “agin zorrotza”
Augusto José Ramón Pinochet Ugarte (Valparaiso, 1915eko
azaroaren 25a- Providencia, Santiagoko metropolitar
eskualdea, 2006ko abenduaren 10a) militarra izan zen, eta
Txileko diktadorea 1973tik 1990era bitartean.
1973an Txileko armadaren komandante buru izendatu zuten.
Urte horretako irailaren 11n, AEBetako CIA agentziaren
laguntzaz, estatu kolpea zuzendu zuen, eta Salvador
Allenderen gobernu demokratikoa eraitsi zuen. Hortik aurrera,
Pinochetek hartu zuen Txileko gobernua; hasieran, Gobernuko
Junta Militarreko presidente karguan. Gero, aginte
betearazlearen jabe izendatu zuten, eta nazioaren buruzagi
gorena bihurtu zen. Haren diktadurak 1990eko martxoaren 11
arte iraun zuen, Patricio Aylwin Txileko presidente bilakatu arte.
Pinocheten agintearen pean, herriak errepresio-urte odoltsuak
jasan zituen. Rettig izeneko txostenaren arabera, haren
erregimenaren 17 urte beltz haietan, 1.151 lagun hil zituzten,
eta 979 atxilotu edo desagerrarazi.
videla generala,
diktadore
Jorge Rafael Videla Buenos Aireseko probintzia
batean jaio zen (1925ko abuztuaren 2an) eta
espetxean hil egin zen 2013an.
Buenos Aireseko probintzia hartan, militarra eta
diktadorea izan zen. 1976ko martxoaren 24an,
batzorde militar batek, estatu kolpea eman
ondoren, Argentinako presidente izendatu zuten.
1985ean Argentinan epaitu zuten lehen aldiz, eta
bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten, milaka
pertsonen heriotzaren erantzukizuna zuela
ondorioztatu ondoan. Inoiz ez zen egindako
sarraskiaz damutu.
margareth thacher,
“burdinezko andra”
Karrera politiko oparoa izan zuen. Hasieran diputatua
izan zen, Ingalaterrako Pentsio eta Aseguru
Nazionaleko ministerioko idazkaria ere bai. Geroago,
hezkuntza eta zientzia sailetako estatuko idazkaria eta
70. hamarkadan Alderdi Kontserbadoreko idazkari
nagusi izendatu zuten. 1979. urteetako hauteskundeak
Alderdi Kontserbadorearekin, Lehen ministro egin
zuten.
Lehen agintaldian neurri ekonomiko zorrotzak hartu
zituen. Horren ondorioz, borroka latzak izan ziren
gobernu eta sindikatuen artean. 1982. urtean, Malvina
uharteen auziaren aurrean, Argentinaren aurkako
gerrara dei egin zuen. Garaipena lortu ondoren, iritzi
publiko britainiarraren aurrean indarturik atera zen,
eta horren ondorioz, 1982an berriro hautatua izan zen.
MIJAil
gorvachov,
“HIRUGARREN BIDEA”
Gorbatxoven agintaldiaren ezaugarri nagusiena
Sobietar Batasuneko politika eta ekonomia-
sistemaren aldaketa eta eraberritzea izan zen:
Glasnost (irekitzea), perestroika
(berregituraketa) eta uskoreniye (garapen
ekonomikoren bultzada).
Ekonomian, 1988an; zerbitzu, ekoizpen eta
kanpoko salerosketan jabetasun pribatua
baimendu zuen. Herrialdeko hainbat enpresa
handi ere berrantolatu ziren.
Mendebalderekiko hartu-emanak hobera egin
zuen, elkarrenganako mesfidantza gaindituz.
Ronald Reaganekin batera Arma Nuklearrak
desegiteko hitzarmena sinatu zuen. Breznev
doktrina izenekoa ere amaitutzat eman zuen.
Honela, komunismoa Ekialdeko Europatik
desagertu zen 1989tik aurrera. Era honetan
bukatu zen Gerra Hotza.
BORIS JELTSIN
“KOadRilakoen kapitalismoa”
1990. hamarkadan, Sobiet Batasunean nagusi ziren komunisten
sostengurik ez zuen arren, eserleku bat lortu zuen Diputatuen
Kongresuan, hautesleen %90en sostenguarekin - hasierako
momentuan-.
Horri esker, Sobiet Gorenean sartu zen. Baina ez zuen SESBen
alde lan egiteko asmorik, eta ekainean, Errusiaren independentzia
aldarrikatu zuen. Berak irabazi zituen Errusian egin ziren lehen
hauteskundeak. Sobiet Batasuna desagertzear zegoen. Jeltsinek
bozak irabazi eta urte batera, SESBeko buruzagi komunista eta
kontserbadoreenek Gorbatxoven kontrako estatu kolpea egin
zuten. Hasieran, Gorvatxov-en alde jokatu zuen. Baina geroago,
bizkarra eman zion eta bere kabuz hasi zen aldaketa ekonomiko
oso gogorrak egiten. Parlamentuaren babesa galdu arren, botere
handia bereganatu ondoren, “El ladrillo”ko Chicago Boysen neurri
ekonomikoak aplikatzen hasi zen. Ondorioak, oso gogorrak izan
ziren: pobrezia handitu zen eta demokraziarik gabeko
multimilionario berrien gizarteari hasiera eman zion.
ronald reagan
“Cow boy” bat White Housen.
Ameriketako Estatu Batuetako
presidente izan zen 1981-1989 urteen artean.
Lehenago, film ugari egindako aktore
ospetsua zen, eta komunismoaren aurkako
bere jarrera erradikalagatik ezaguna. Bere
agintaldian, hainbat erabaki hartu zituen
munduan AEBren nagusitasuna bermatzeko:
Iranekin armak trafikatzea, Nikaraguako
Contrari laguntzea, Libiari erasotzea, Grenada
uhartea inbaditzea... Horregatik guztiarengatik,
Hagako (La Haya, Herbereetan) Nazioarteko
Justizia Epaitegiak AEB gaitzetsi zuen.
Star Warsizeneko espazioko gerrarako
plana bultzatu zuen. Arlo ekonomikoan,
neoliberalismo gordin-gordina bultzatu nahi
zuen.
donald rumsfeld
Etsaien bila: Errusiarrak lehen, terroristak
gero
Donald Henry Rumsfeld Chicagon jaio zen, 1932an. Ikasketa
militarrak egin zituen eta hegazkin azkarren (“caza”) pilotoa
bihurtu zen. Horretan aritu zuen hiru urtetan, Estatu batuetako
Itsas armadan. Defentsa idazkaria izan zen karrera politika hasi
zenean, Gerald Ford-en gobernuan (1975tik 1977ra bitartean)
Momentu horretako testuingurua Gerra Hotzarena zen. Geroago,
George W. Bush-en gobernuan defentsa idazkaria izan zen,
berriro ere.
AL QAEDA, ( eta osama bin laden).
Al Kaida Afganistango gerraren baitan sortu zen,
bertan bulego bat jarri zutenean sobietarren
aurkako gerra antolatzeko, Pakistan eta
CIAren laguntzaz. Horren bidez, mundu osoko
boluntario musulmanak batu ziren gerra
horretara.
Sobietar Batasunaren armada Afganistandik
kanporatzean, Al Kaida Al Sulbah sortu zen.
Lehenengo deklarazio publikoa 1987an egin zuen
Al Kaidak. Bere programa ondokoa zen: Gerra
sinesgabeei eta apostatei, martirioa, guda santua
eta kalifa-herri islamiar unibertsal baten
ezarpena.
OSAMA BIN LADEN
Saudi Arabiako familia aberatsenetako baten seme, 1979an
Sobietar Batasunak Afganistan inbaditu bezain laster, munduko
beste milaka musulmanekin batera bat egin zuen Afganistanen
aldeko erresistentziarekin. Pentsatzen zuten musulman ororen
betebeharra inbaditzaileak kanporatzea. Gerra Hotzeko giro
horretan, AEBko laguntza lortu zuten, arlo miitar eta ekonomikoan.
Lehenengo Golkoko Gerrak areagotu egin zuen Osamaren eta bere
herrialdeko agintarien arteko leizea. 1993rako, Al-Kaida (arabieraz
«Oinarria») izeneko gerrillari-sarea antolatu zuen, hein handi batean
Afganistango gudari ohien bidez. Bin Laden eta Al-Kaida mundu
osoan zehar egindako hainbat eraso terroristaren erantzuletzat
jotzen dira. Baina lagun ohiak etsaiak bihurtu ziren eta geroago,
2011ko maiatzaren 1ean, Obamaren agindupean ari ziren
Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako (US Navy) operazio
berezietako hainbat soldaduk eta CIAko agenteek Osama Bin Laden
hil zuten tiroz.

Contenu connexe

Tendances

04 united nations the league of nations
04  united nations   the league of nations04  united nations   the league of nations
04 united nations the league of nations
fatima d
 
Stalin Presentation
Stalin PresentationStalin Presentation
Stalin Presentation
matt
 
World History - The Treaty of Versailles
World History - The Treaty of VersaillesWorld History - The Treaty of Versailles
World History - The Treaty of Versailles
krobinette
 
Road To Wwii
Road To WwiiRoad To Wwii
Road To Wwii
sbenson01
 
Thirty years war
Thirty years warThirty years war
Thirty years war
jmooreteach
 

Tendances (20)

CAMBRIDGE A2 HISTORY: POLICIES TOWARDS MINORITIES, OPPOSITION AND JEWS
CAMBRIDGE A2 HISTORY: POLICIES TOWARDS MINORITIES, OPPOSITION AND JEWSCAMBRIDGE A2 HISTORY: POLICIES TOWARDS MINORITIES, OPPOSITION AND JEWS
CAMBRIDGE A2 HISTORY: POLICIES TOWARDS MINORITIES, OPPOSITION AND JEWS
 
Hitler and Nazi Germany - the treaty of versailles
Hitler and Nazi Germany - the treaty of versaillesHitler and Nazi Germany - the treaty of versailles
Hitler and Nazi Germany - the treaty of versailles
 
04 united nations the league of nations
04  united nations   the league of nations04  united nations   the league of nations
04 united nations the league of nations
 
Stalin Presentation
Stalin PresentationStalin Presentation
Stalin Presentation
 
Volksgemeinschaft - Nazi racial policies
Volksgemeinschaft - Nazi racial policiesVolksgemeinschaft - Nazi racial policies
Volksgemeinschaft - Nazi racial policies
 
Warsaw Pact
Warsaw PactWarsaw Pact
Warsaw Pact
 
Ottovon bismarck 1
Ottovon bismarck 1Ottovon bismarck 1
Ottovon bismarck 1
 
STALIN PART 2: Economic ChangeS Under Stalin
STALIN PART 2: Economic ChangeS Under StalinSTALIN PART 2: Economic ChangeS Under Stalin
STALIN PART 2: Economic ChangeS Under Stalin
 
Iron Triangles & the Military Industrial Complex
Iron Triangles & the Military Industrial ComplexIron Triangles & the Military Industrial Complex
Iron Triangles & the Military Industrial Complex
 
Were the peace treaties of 1919-1923 fair
Were the peace treaties of 1919-1923 fairWere the peace treaties of 1919-1923 fair
Were the peace treaties of 1919-1923 fair
 
World History - The Treaty of Versailles
World History - The Treaty of VersaillesWorld History - The Treaty of Versailles
World History - The Treaty of Versailles
 
The first world war
The first world warThe first world war
The first world war
 
China Cold War
China Cold WarChina Cold War
China Cold War
 
Road To Wwii
Road To WwiiRoad To Wwii
Road To Wwii
 
REVISION IGCSE CAMBRIDGE HISTORY: DISARMAMENT CONFERENCE
REVISION IGCSE CAMBRIDGE HISTORY: DISARMAMENT CONFERENCEREVISION IGCSE CAMBRIDGE HISTORY: DISARMAMENT CONFERENCE
REVISION IGCSE CAMBRIDGE HISTORY: DISARMAMENT CONFERENCE
 
Thirty years war
Thirty years warThirty years war
Thirty years war
 
Reasons the Nazis kept power - Propaganda
Reasons the Nazis kept power - PropagandaReasons the Nazis kept power - Propaganda
Reasons the Nazis kept power - Propaganda
 
CAMBRIDGE A2 HISTORY: HITLER AIMS IN GOVERNMENT AND ADMINISTRATION
CAMBRIDGE A2 HISTORY: HITLER AIMS IN GOVERNMENT AND ADMINISTRATIONCAMBRIDGE A2 HISTORY: HITLER AIMS IN GOVERNMENT AND ADMINISTRATION
CAMBRIDGE A2 HISTORY: HITLER AIMS IN GOVERNMENT AND ADMINISTRATION
 
CAMBRIDGE A2 HISTORY: NAZISM
CAMBRIDGE A2 HISTORY: NAZISMCAMBRIDGE A2 HISTORY: NAZISM
CAMBRIDGE A2 HISTORY: NAZISM
 
War on terror political cartoons
War on terror political cartoonsWar on terror political cartoons
War on terror political cartoons
 

Similaire à Mundu Garaikideko pertsonaia historikoak

POLITIKARIAK
POLITIKARIAKPOLITIKARIAK
POLITIKARIAK
ASIERUXUE
 
Errusiar Iraultza: lehen benetako iraultza
Errusiar Iraultza: lehen benetako iraultzaErrusiar Iraultza: lehen benetako iraultza
Errusiar Iraultza: lehen benetako iraultza
eztizen
 
Errusiako Iraultza eta Sobiertar Batasuna
Errusiako Iraultza eta Sobiertar BatasunaErrusiako Iraultza eta Sobiertar Batasuna
Errusiako Iraultza eta Sobiertar Batasuna
MARIJE AGUILLO
 

Similaire à Mundu Garaikideko pertsonaia historikoak (20)

7. unitatea. ariketak erantzunak
7. unitatea. ariketak erantzunak7. unitatea. ariketak erantzunak
7. unitatea. ariketak erantzunak
 
POLITIKARIAK
POLITIKARIAKPOLITIKARIAK
POLITIKARIAK
 
Errusiar Iraultza: lehen benetako iraultza
Errusiar Iraultza: lehen benetako iraultzaErrusiar Iraultza: lehen benetako iraultza
Errusiar Iraultza: lehen benetako iraultza
 
Nazismo eta faxismoa
Nazismo eta faxismoaNazismo eta faxismoa
Nazismo eta faxismoa
 
Aro garaikidea espainian xx mendea
Aro garaikidea espainian xx mendeaAro garaikidea espainian xx mendea
Aro garaikidea espainian xx mendea
 
Totalitarismo faxista eta nazia
Totalitarismo faxista eta naziaTotalitarismo faxista eta nazia
Totalitarismo faxista eta nazia
 
Nazismoa
NazismoaNazismoa
Nazismoa
 
Nazismoa
NazismoaNazismoa
Nazismoa
 
Nazismoa
NazismoaNazismoa
Nazismoa
 
7. aro garaikidea xx
7. aro garaikidea xx7. aro garaikidea xx
7. aro garaikidea xx
 
Nazioak eta inperioak
Nazioak eta inperioakNazioak eta inperioak
Nazioak eta inperioak
 
Errusiako Iraultza eta Sobiertar Batasuna
Errusiako Iraultza eta Sobiertar BatasunaErrusiako Iraultza eta Sobiertar Batasuna
Errusiako Iraultza eta Sobiertar Batasuna
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 
Frankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrianFrankismoren diktadura euskal herrian
Frankismoren diktadura euskal herrian
 

Plus de itziarvillanueva

Plus de itziarvillanueva (14)

Bidezko merkataritza
Bidezko merkataritzaBidezko merkataritza
Bidezko merkataritza
 
1. gaia. biztanleria, nekazaritza eta jauntx
1. gaia. biztanleria, nekazaritza eta jauntx1. gaia. biztanleria, nekazaritza eta jauntx
1. gaia. biztanleria, nekazaritza eta jauntx
 
Ongizatearen estatua
Ongizatearen estatuaOngizatearen estatua
Ongizatearen estatua
 
zer gertatzen da ekialde hurbilean?
 zer gertatzen da ekialde hurbilean? zer gertatzen da ekialde hurbilean?
zer gertatzen da ekialde hurbilean?
 
Hay refugiados porque hay guerras!!
Hay refugiados porque hay guerras!!Hay refugiados porque hay guerras!!
Hay refugiados porque hay guerras!!
 
Testua, jauntxoen erregimenaren abolizioa
Testua, jauntxoen erregimenaren abolizioaTestua, jauntxoen erregimenaren abolizioa
Testua, jauntxoen erregimenaren abolizioa
 
Ppt gerra zibila
Ppt gerra zibilaPpt gerra zibila
Ppt gerra zibila
 
7. errusiako iraultza
7. errusiako iraultza 7. errusiako iraultza
7. errusiako iraultza
 
Nazioen elkartea eta gerraosteko arazoak
Nazioen elkartea eta gerraosteko arazoakNazioen elkartea eta gerraosteko arazoak
Nazioen elkartea eta gerraosteko arazoak
 
Chiapas, 1996
Chiapas, 1996Chiapas, 1996
Chiapas, 1996
 
Amerikako eta frantziako iraultza
Amerikako eta frantziako iraultzaAmerikako eta frantziako iraultza
Amerikako eta frantziako iraultza
 
Biztanleria, nekazaritza eta jauntxoen erregimena
Biztanleria, nekazaritza eta jauntxoen erregimenaBiztanleria, nekazaritza eta jauntxoen erregimena
Biztanleria, nekazaritza eta jauntxoen erregimena
 
Bigarren industria iraultza.
Bigarren industria iraultza.Bigarren industria iraultza.
Bigarren industria iraultza.
 
6. lehenengo mundu gerra
6. lehenengo mundu gerra6. lehenengo mundu gerra
6. lehenengo mundu gerra
 

Mundu Garaikideko pertsonaia historikoak

  • 2. PERTSONAIA HAUEK historia aldatu zuten. Hauek guztiek bideratu zuten mundua beste norabide batean. Eta gaur egun, oraindik ikusten ditugu beraien eginkizunen ondorioak.
  • 4. salvador allende, herriaren ametsak Salvador Guillermo Allende Gossens (Valparaiso, 1908ko ekainaren 26a – Santiago, 1973ko irailaren 11) Txileko presidentea izan zen 1970eko urriaren 24tik 1973 arte. Munduko demokratikoki aukeratutako lehenengo presidente marxista izan zen. Allenderen familiak euskal jatorria zuen. Salvador ideologikoki marxista zen, baina Txileren Sozialismorako Bidea aldarrikatzen zuen, bide demokratikoekin. Bere agintaritzan hainbat fabrika handi nazionalizatu edo langileei eman zien, produkzioa izugarri handitu, osasuna hobetu eta langileen lan baldintzak sakonki hobetu ziren. 1973ko irailaren 11n Augusto Pinochet jeneralak estatu-kolpea eman zuenean, La Moneda presidente-jauregia setiatu zuen: horren ondorioz, Allendek bere buruaz beste egin zuen egun hartan, ez baitzegoen prest estatu kolpearen aurrean damutzera. Pinochetek Nixonen administrazioaren (Estatu Batuetako presidentea) eta CIAren laguntza zuzenak izan zituen herriaren nahia zapaltzeko.
  • 5. AUGUSTO PINOCHET, “agin zorrotza” Augusto José Ramón Pinochet Ugarte (Valparaiso, 1915eko azaroaren 25a- Providencia, Santiagoko metropolitar eskualdea, 2006ko abenduaren 10a) militarra izan zen, eta Txileko diktadorea 1973tik 1990era bitartean. 1973an Txileko armadaren komandante buru izendatu zuten. Urte horretako irailaren 11n, AEBetako CIA agentziaren laguntzaz, estatu kolpea zuzendu zuen, eta Salvador Allenderen gobernu demokratikoa eraitsi zuen. Hortik aurrera, Pinochetek hartu zuen Txileko gobernua; hasieran, Gobernuko Junta Militarreko presidente karguan. Gero, aginte betearazlearen jabe izendatu zuten, eta nazioaren buruzagi gorena bihurtu zen. Haren diktadurak 1990eko martxoaren 11 arte iraun zuen, Patricio Aylwin Txileko presidente bilakatu arte. Pinocheten agintearen pean, herriak errepresio-urte odoltsuak jasan zituen. Rettig izeneko txostenaren arabera, haren erregimenaren 17 urte beltz haietan, 1.151 lagun hil zituzten, eta 979 atxilotu edo desagerrarazi.
  • 6. videla generala, diktadore Jorge Rafael Videla Buenos Aireseko probintzia batean jaio zen (1925ko abuztuaren 2an) eta espetxean hil egin zen 2013an. Buenos Aireseko probintzia hartan, militarra eta diktadorea izan zen. 1976ko martxoaren 24an, batzorde militar batek, estatu kolpea eman ondoren, Argentinako presidente izendatu zuten. 1985ean Argentinan epaitu zuten lehen aldiz, eta bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten, milaka pertsonen heriotzaren erantzukizuna zuela ondorioztatu ondoan. Inoiz ez zen egindako sarraskiaz damutu.
  • 7. margareth thacher, “burdinezko andra” Karrera politiko oparoa izan zuen. Hasieran diputatua izan zen, Ingalaterrako Pentsio eta Aseguru Nazionaleko ministerioko idazkaria ere bai. Geroago, hezkuntza eta zientzia sailetako estatuko idazkaria eta 70. hamarkadan Alderdi Kontserbadoreko idazkari nagusi izendatu zuten. 1979. urteetako hauteskundeak Alderdi Kontserbadorearekin, Lehen ministro egin zuten. Lehen agintaldian neurri ekonomiko zorrotzak hartu zituen. Horren ondorioz, borroka latzak izan ziren gobernu eta sindikatuen artean. 1982. urtean, Malvina uharteen auziaren aurrean, Argentinaren aurkako gerrara dei egin zuen. Garaipena lortu ondoren, iritzi publiko britainiarraren aurrean indarturik atera zen, eta horren ondorioz, 1982an berriro hautatua izan zen.
  • 8. MIJAil gorvachov, “HIRUGARREN BIDEA” Gorbatxoven agintaldiaren ezaugarri nagusiena Sobietar Batasuneko politika eta ekonomia- sistemaren aldaketa eta eraberritzea izan zen: Glasnost (irekitzea), perestroika (berregituraketa) eta uskoreniye (garapen ekonomikoren bultzada). Ekonomian, 1988an; zerbitzu, ekoizpen eta kanpoko salerosketan jabetasun pribatua baimendu zuen. Herrialdeko hainbat enpresa handi ere berrantolatu ziren. Mendebalderekiko hartu-emanak hobera egin zuen, elkarrenganako mesfidantza gaindituz. Ronald Reaganekin batera Arma Nuklearrak desegiteko hitzarmena sinatu zuen. Breznev doktrina izenekoa ere amaitutzat eman zuen. Honela, komunismoa Ekialdeko Europatik desagertu zen 1989tik aurrera. Era honetan bukatu zen Gerra Hotza.
  • 9. BORIS JELTSIN “KOadRilakoen kapitalismoa” 1990. hamarkadan, Sobiet Batasunean nagusi ziren komunisten sostengurik ez zuen arren, eserleku bat lortu zuen Diputatuen Kongresuan, hautesleen %90en sostenguarekin - hasierako momentuan-. Horri esker, Sobiet Gorenean sartu zen. Baina ez zuen SESBen alde lan egiteko asmorik, eta ekainean, Errusiaren independentzia aldarrikatu zuen. Berak irabazi zituen Errusian egin ziren lehen hauteskundeak. Sobiet Batasuna desagertzear zegoen. Jeltsinek bozak irabazi eta urte batera, SESBeko buruzagi komunista eta kontserbadoreenek Gorbatxoven kontrako estatu kolpea egin zuten. Hasieran, Gorvatxov-en alde jokatu zuen. Baina geroago, bizkarra eman zion eta bere kabuz hasi zen aldaketa ekonomiko oso gogorrak egiten. Parlamentuaren babesa galdu arren, botere handia bereganatu ondoren, “El ladrillo”ko Chicago Boysen neurri ekonomikoak aplikatzen hasi zen. Ondorioak, oso gogorrak izan ziren: pobrezia handitu zen eta demokraziarik gabeko multimilionario berrien gizarteari hasiera eman zion.
  • 10. ronald reagan “Cow boy” bat White Housen. Ameriketako Estatu Batuetako presidente izan zen 1981-1989 urteen artean. Lehenago, film ugari egindako aktore ospetsua zen, eta komunismoaren aurkako bere jarrera erradikalagatik ezaguna. Bere agintaldian, hainbat erabaki hartu zituen munduan AEBren nagusitasuna bermatzeko: Iranekin armak trafikatzea, Nikaraguako Contrari laguntzea, Libiari erasotzea, Grenada uhartea inbaditzea... Horregatik guztiarengatik, Hagako (La Haya, Herbereetan) Nazioarteko Justizia Epaitegiak AEB gaitzetsi zuen. Star Warsizeneko espazioko gerrarako plana bultzatu zuen. Arlo ekonomikoan, neoliberalismo gordin-gordina bultzatu nahi zuen.
  • 11. donald rumsfeld Etsaien bila: Errusiarrak lehen, terroristak gero Donald Henry Rumsfeld Chicagon jaio zen, 1932an. Ikasketa militarrak egin zituen eta hegazkin azkarren (“caza”) pilotoa bihurtu zen. Horretan aritu zuen hiru urtetan, Estatu batuetako Itsas armadan. Defentsa idazkaria izan zen karrera politika hasi zenean, Gerald Ford-en gobernuan (1975tik 1977ra bitartean) Momentu horretako testuingurua Gerra Hotzarena zen. Geroago, George W. Bush-en gobernuan defentsa idazkaria izan zen, berriro ere.
  • 12. AL QAEDA, ( eta osama bin laden). Al Kaida Afganistango gerraren baitan sortu zen, bertan bulego bat jarri zutenean sobietarren aurkako gerra antolatzeko, Pakistan eta CIAren laguntzaz. Horren bidez, mundu osoko boluntario musulmanak batu ziren gerra horretara. Sobietar Batasunaren armada Afganistandik kanporatzean, Al Kaida Al Sulbah sortu zen. Lehenengo deklarazio publikoa 1987an egin zuen Al Kaidak. Bere programa ondokoa zen: Gerra sinesgabeei eta apostatei, martirioa, guda santua eta kalifa-herri islamiar unibertsal baten ezarpena.
  • 13. OSAMA BIN LADEN Saudi Arabiako familia aberatsenetako baten seme, 1979an Sobietar Batasunak Afganistan inbaditu bezain laster, munduko beste milaka musulmanekin batera bat egin zuen Afganistanen aldeko erresistentziarekin. Pentsatzen zuten musulman ororen betebeharra inbaditzaileak kanporatzea. Gerra Hotzeko giro horretan, AEBko laguntza lortu zuten, arlo miitar eta ekonomikoan. Lehenengo Golkoko Gerrak areagotu egin zuen Osamaren eta bere herrialdeko agintarien arteko leizea. 1993rako, Al-Kaida (arabieraz «Oinarria») izeneko gerrillari-sarea antolatu zuen, hein handi batean Afganistango gudari ohien bidez. Bin Laden eta Al-Kaida mundu osoan zehar egindako hainbat eraso terroristaren erantzuletzat jotzen dira. Baina lagun ohiak etsaiak bihurtu ziren eta geroago, 2011ko maiatzaren 1ean, Obamaren agindupean ari ziren Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako (US Navy) operazio berezietako hainbat soldaduk eta CIAko agenteek Osama Bin Laden hil zuten tiroz.