SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  2
Xariar sultanak aspaldian ez zuen bere anaia Xazaman ikusi. Bere bisir 
Dandan deitu, eta Samarkandara joan zedila agindu zion, eta ekar zezala 
Xazaman berarekin batera. Eta bisirra joan da, eta badator atzera 
Xazamanekin, baina, bidean aurrera, jauregira itzuli da hura, anaiarentzat 
ahantzia zuen opari baten bila. Jauregira ezustean itzulirik, zer topatuko, eta 
emaztea mirabe batekin oheratua topatu zuen. Amorrazio beltzak harturik, 
biak ala biak ere garbitu eta, bihotza erdiraturik, Xariarrengana abiatu zen. 
Xariarrek zurbil eta goibel ikusi zuen anaia, baina honek ez zion bere 
zorigaitzaren berri eman nahi izan. Xazama mingulina doi bat 
adoretzearren eta bizkortzearren, ehizaldi batera gonbidatu zuen, baina 
Xazamamek, bere tristeziarekin, bakarrean geratzea nahiago. 
Xariar ehizaldian zebilela, Xazaman lorategietara irten zen ilunabar batean. 
Eta, han zer ikusiko, eta Xariarren emaztea mirabe batekin ikusi zuen. 
Xarriarek ezin izan zuen ansiaren esana sinetsi. Zalantzak joa, badaezpada 
ere gezurretako beste ehizaldi bat prestatu zuen, eta gauez mozorroturik 
itzuli da jauregira. Xazamanek kontatutako egia zela ikusirik, bihotz ilunak 
egin zitzaizkion. Orduan bi anaiek elkar hartu, eta munduan barrena abiatu 
ziren. 
Zenbait hilabeteren buruan, anaiak itsaso gaziaren bazterrean zeudela, ur 
azalean kezko halako zutabe bat begiztatu zuten. Zutabetik animaleko jeinu 
bat agertu zen, buru gainean kutxa bat zekarrela. Anaiak tximistaren pare 
zuhaitz batera igo, eta jeinua kutxa zabaltzen eta handik emakume lirain bat 
ateratzen ikusi zuten. Jeinuak bere loaldia zaintzeko agindu zion 
emakumeari eta, hark ere, bi anaiei erreparatu zielarik, zuhaitzetik jaisteko 
agindu zien. Xariar eta Xazaman ez zerurako ez lurrerako geratu ziren, 
baina, jeinuaren beldur izaki, anderea asebetetzea erabaki zuten. 
Amaitutakoan, emakumeak eraztun bana eskatu zien, eta bi eraztunak 
ordurako 570 zituen lepokoari erantsi zizkion. Bi anaiak handik urrundu 
zirelarik , elkarri esan zioten: <<Gaitzerdi, jeinu ahaltsuak berak gu baino 
okerrago daude>>. Eta beren buruarekin bakezkoak eginik, nor bere 
jauregira itzuli zen.
Xariarren barrena ezin oso lasai egon, zeren, jauregira itzulitakoan, 
emaztea eta mirabe lizunkoiei lepoa mozteko agindu baitzuen; zeren, 
harrezkero, gauero-gauero bere bisir Dandani neskatila urratugabe bat 
logelara eramateko agindu baitzion. Neskatilari gauean birjintasuna 
lapurtzen ziolarik, egunsentiarekin hilarazi egiten zuen. 
Erresuma suminduago eta izutuago zegoen, izan ere gero eta neskatxa 
gutxiago geratzen baitzen erregearen plazererako. Harik eta bisirraren bi 
alabaka baino geratu ez ziren arte. Zaharrenak, Xerazadek alegia, liburu 
asko irrakurriak eta ipuin asko entzunak zituen, eta tinkotasunez aitari esan 
zion bera joango zela sultanarengana. Hala bada, Xerazadek gau hura 
Xariarrekin igaro zuen, baina egunsentian inor ez zitzaion lepoa moztera 
inguratu:ez egunsenti hartan, ez hurrengoan eta ezta hurrengo mila eta 
batean ere. Antza, Xerezadek gauero ipuin baten zatia kontatzen zion 
erregeari, eta hark, jakingosez beterik, hurrengo gaua arte itxaron behar 
izaten zuen ipuinaren segida desiratua ezagutu ahal izateko.

Contenu connexe

Plus de juanicastro

Sare sozialak Itziar eta Abdeslam
Sare sozialak Itziar eta AbdeslamSare sozialak Itziar eta Abdeslam
Sare sozialak Itziar eta Abdeslamjuanicastro
 
Elikagaiak Maitane eta Aroa
Elikagaiak Maitane eta AroaElikagaiak Maitane eta Aroa
Elikagaiak Maitane eta Aroajuanicastro
 
Pluton eta planeta nanoak
Pluton eta planeta nanoakPluton eta planeta nanoak
Pluton eta planeta nanoakjuanicastro
 
Marte, Merkurio
Marte, Merkurio Marte, Merkurio
Marte, Merkurio juanicastro
 
Aurkezpena Eguzkia
Aurkezpena EguzkiaAurkezpena Eguzkia
Aurkezpena Eguzkiajuanicastro
 
Asteroideak eta kometak
Asteroideak eta kometak Asteroideak eta kometak
Asteroideak eta kometak juanicastro
 
Inauteriei buruzko lana 5D
Inauteriei buruzko lana 5DInauteriei buruzko lana 5D
Inauteriei buruzko lana 5Djuanicastro
 
Descripción de lugares para presentación
Descripción de lugares para presentaciónDescripción de lugares para presentación
Descripción de lugares para presentaciónjuanicastro
 
Erdi aroa euskal herrian
Erdi aroa euskal herrianErdi aroa euskal herrian
Erdi aroa euskal herrianjuanicastro
 
Erdi aroko bizimodua
Erdi aroko bizimoduaErdi aroko bizimodua
Erdi aroko bizimoduajuanicastro
 
Antzinaroa euskal herrian
Antzinaroa euskal herrianAntzinaroa euskal herrian
Antzinaroa euskal herrianjuanicastro
 

Plus de juanicastro (20)

Ezgaitasuna
EzgaitasunaEzgaitasuna
Ezgaitasuna
 
Sare sozialak Itziar eta Abdeslam
Sare sozialak Itziar eta AbdeslamSare sozialak Itziar eta Abdeslam
Sare sozialak Itziar eta Abdeslam
 
Elikagaiak Maitane eta Aroa
Elikagaiak Maitane eta AroaElikagaiak Maitane eta Aroa
Elikagaiak Maitane eta Aroa
 
Pluton eta planeta nanoak
Pluton eta planeta nanoakPluton eta planeta nanoak
Pluton eta planeta nanoak
 
Meteoritoak
Meteoritoak Meteoritoak
Meteoritoak
 
Marte, Merkurio
Marte, Merkurio Marte, Merkurio
Marte, Merkurio
 
Jupiter, urano
Jupiter, urano Jupiter, urano
Jupiter, urano
 
Ilargia
Ilargia Ilargia
Ilargia
 
Aurkezpena Eguzkia
Aurkezpena EguzkiaAurkezpena Eguzkia
Aurkezpena Eguzkia
 
Asteroideak eta kometak
Asteroideak eta kometak Asteroideak eta kometak
Asteroideak eta kometak
 
Lurra planeta
Lurra planeta Lurra planeta
Lurra planeta
 
Inauteriei buruzko lana 5D
Inauteriei buruzko lana 5DInauteriei buruzko lana 5D
Inauteriei buruzko lana 5D
 
Descripción de lugares para presentación
Descripción de lugares para presentaciónDescripción de lugares para presentación
Descripción de lugares para presentación
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoa
 
Erromatarrak
ErromatarrakErromatarrak
Erromatarrak
 
Antzinaroa
AntzinaroaAntzinaroa
Antzinaroa
 
Erdi aroa euskal herrian
Erdi aroa euskal herrianErdi aroa euskal herrian
Erdi aroa euskal herrian
 
Erdi aroko bizimodua
Erdi aroko bizimoduaErdi aroko bizimodua
Erdi aroko bizimodua
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Antzinaroa euskal herrian
Antzinaroa euskal herrianAntzinaroa euskal herrian
Antzinaroa euskal herrian
 

Mila gau eta bat gehiago 1

  • 1. Xariar sultanak aspaldian ez zuen bere anaia Xazaman ikusi. Bere bisir Dandan deitu, eta Samarkandara joan zedila agindu zion, eta ekar zezala Xazaman berarekin batera. Eta bisirra joan da, eta badator atzera Xazamanekin, baina, bidean aurrera, jauregira itzuli da hura, anaiarentzat ahantzia zuen opari baten bila. Jauregira ezustean itzulirik, zer topatuko, eta emaztea mirabe batekin oheratua topatu zuen. Amorrazio beltzak harturik, biak ala biak ere garbitu eta, bihotza erdiraturik, Xariarrengana abiatu zen. Xariarrek zurbil eta goibel ikusi zuen anaia, baina honek ez zion bere zorigaitzaren berri eman nahi izan. Xazama mingulina doi bat adoretzearren eta bizkortzearren, ehizaldi batera gonbidatu zuen, baina Xazamamek, bere tristeziarekin, bakarrean geratzea nahiago. Xariar ehizaldian zebilela, Xazaman lorategietara irten zen ilunabar batean. Eta, han zer ikusiko, eta Xariarren emaztea mirabe batekin ikusi zuen. Xarriarek ezin izan zuen ansiaren esana sinetsi. Zalantzak joa, badaezpada ere gezurretako beste ehizaldi bat prestatu zuen, eta gauez mozorroturik itzuli da jauregira. Xazamanek kontatutako egia zela ikusirik, bihotz ilunak egin zitzaizkion. Orduan bi anaiek elkar hartu, eta munduan barrena abiatu ziren. Zenbait hilabeteren buruan, anaiak itsaso gaziaren bazterrean zeudela, ur azalean kezko halako zutabe bat begiztatu zuten. Zutabetik animaleko jeinu bat agertu zen, buru gainean kutxa bat zekarrela. Anaiak tximistaren pare zuhaitz batera igo, eta jeinua kutxa zabaltzen eta handik emakume lirain bat ateratzen ikusi zuten. Jeinuak bere loaldia zaintzeko agindu zion emakumeari eta, hark ere, bi anaiei erreparatu zielarik, zuhaitzetik jaisteko agindu zien. Xariar eta Xazaman ez zerurako ez lurrerako geratu ziren, baina, jeinuaren beldur izaki, anderea asebetetzea erabaki zuten. Amaitutakoan, emakumeak eraztun bana eskatu zien, eta bi eraztunak ordurako 570 zituen lepokoari erantsi zizkion. Bi anaiak handik urrundu zirelarik , elkarri esan zioten: <<Gaitzerdi, jeinu ahaltsuak berak gu baino okerrago daude>>. Eta beren buruarekin bakezkoak eginik, nor bere jauregira itzuli zen.
  • 2. Xariarren barrena ezin oso lasai egon, zeren, jauregira itzulitakoan, emaztea eta mirabe lizunkoiei lepoa mozteko agindu baitzuen; zeren, harrezkero, gauero-gauero bere bisir Dandani neskatila urratugabe bat logelara eramateko agindu baitzion. Neskatilari gauean birjintasuna lapurtzen ziolarik, egunsentiarekin hilarazi egiten zuen. Erresuma suminduago eta izutuago zegoen, izan ere gero eta neskatxa gutxiago geratzen baitzen erregearen plazererako. Harik eta bisirraren bi alabaka baino geratu ez ziren arte. Zaharrenak, Xerazadek alegia, liburu asko irrakurriak eta ipuin asko entzunak zituen, eta tinkotasunez aitari esan zion bera joango zela sultanarengana. Hala bada, Xerazadek gau hura Xariarrekin igaro zuen, baina egunsentian inor ez zitzaion lepoa moztera inguratu:ez egunsenti hartan, ez hurrengoan eta ezta hurrengo mila eta batean ere. Antza, Xerezadek gauero ipuin baten zatia kontatzen zion erregeari, eta hark, jakingosez beterik, hurrengo gaua arte itxaron behar izaten zuen ipuinaren segida desiratua ezagutu ahal izateko.