2. Sare Sozialak
Edukien aurkibidea
Edukien aurkibidea ...................................................................................................2
Sarrera ....................................................................................................................3
Zer da sare soziala? ..............................................................................................3
Facebook-en izena ematea ...................................................................................4
Nire profila Facebook-en.....................................................................................11
Trezna Nagusiak ..................................................................................................14
Pribatutasuna Facebook-en................................................................................41
Bestelako sare sozialak.......................................................................................41
2
3. Sare Sozialak
Sarrera
Gustatuko litzaizuke zurekin ikasi zuten lagunak edo duela urte batzuk zure lankide
izandakoak berriro topatzea?
Zer iruditzen zaizu zure interes berdineko pertsonak topatu ahal izatea? Informazioa
eta ezagutzak truka ditzakezu, iritzia eskatu, zure iritzia eman...
Zugandik kilometro askotara dauden lagunekin oporretako argazkiak minutu gutxian
partekatu ahal izango bazenitu zer? Irudi bakoitzari buruz lagunen oharrak jasotzeko
aukera duzu...
Ekintzaren bat (afaria, partida, bilera...) antolatu eta zure lagunei xehetasunen berri
eman nahi diezu berehala izena eman dezaten?
Imajinatzen al duzu hori guztia etxetik egiteko aukera izatea? Orain, sare sozialei
esker oso erraz egin dezakezu.
Zer da sare soziala?
Betidanik egon dira sare sozialak, baina Informazioaren eta Komunikazioaren
Teknologiei esker indartzen ari dira, on-line komunitateak sortzeko aukera ematen
baitute.
On-line sare soziala pertsonen arteko lankidetza ahalbidetzen duen ingurunea da;
horretarako, elkarrekintza bitartekoez baliatzen da: on-line jolasak, berriketak, foroak
eta abar.
Komunitate horietan, hasierako partaideek beren sare sozialeko kideei mezuak
igortzen dizkiete haiekin bat egin dezaten.
Parte hartzaile berriek prozesua errepikatzen dute; horrela, kide kopurua eta sareko
loturak areagotzen dira.
Guneek aukera hauek eskaintzen dituzte: helbide-liburua eguneratzeko aukera, profil
ikusgarriak, lotura berriak sortzeko gaitasuna aurkezpen zerbitzuei eta bestelako on-
line lotura sozialei esker. Sare sozialak merkataritza-harremanen inguruaren ere sor
daitezke.
On-line sare sozialek hiru tresna mota dituzte (“software soziala”):
Komunikazio-tresnek ezagutzak komunean jartzen laguntzen dute.
Komunitate-tresnak: pertsonak eta komunitateak bilatu eta integratzen laguntzen
dute.
Lankidetza-tresnak: komunitateetako kideei gauzak elkarrekin egiteko aukera
ematen diete.
3
4. Sare Sozialak
Facebook-en izena ematea
Facebook da Interneten arrakastarik handiena duen sare soziala. Egun, 175 milioi
erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu eta 35 hizkuntzetan dago.
Bertan parte hartzeko, nahikoa da izena ematea; oso prozesua erraza da.
http://www.facebook.com orrialdean sartu eta “Izena eman” botoia sakatu:
Facebook-en izena emateko eskatutako datu guztiak bete behar dituzu
4
5. Sare Sozialak
“Izena eman” botoia sakatu
Segurtasuna frogatzeko erakutsitako hitzak idatzi ondoren, sakatu “Izena eman”
botoia
5
6. Sare Sozialak
Izena emateko prozesua amaitzeko, posta elektronikoko baieztapen estekan klik
egin. Horretarako, Kzguneko orrialdea zabalduko da.
Posta elektronikora sartzeko aukera egokia sakatu
6
9. Sare Sozialak
Izena emateko prozesua amaitzeko, hiru urratsetako azkena da garrantzizkoa.
Horregatik, lehenengo bi urratsak ez dira beteko.
“Urratsa saltatu” botoia sakatu
Bigarren urratsean berriro ere “Urratsa saltatu” botoia sakatu
9
11. Sare Sozialak
Zorionak! Behar bezala eman duzu izena
Nire profila Facebook-en
Profila kontaktuek zuri buruz Facebook-en topatuko duten informazioa da.
Facebook-eko zure profilak zu aurkezteko balio behar luke, eta ez zure identitatea
aldatzeko. Zer informaziok azaltzen du ondoen nor zaren?
Profileko informazioa ataletan banatuta dago: oinarrizko informazioa, prestakuntza,
lana, irudia... Jarritako datu kopurua borondatezkoa da, baina informazioa osatzeak
besteei zu identifikatzen lagunduko die.
Horrez gain, zure lagunei zu ezagutzen eta benetan zu zaren frogatzen laguntzeko
argazkia jar dezakezu.
11
12. Sare Sozialak
Zure Facebook saioari hasiera emateko helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi
behar dituzu
“Saioa hasi” botoia sakatu
“Ikusi eta editatu zure profila” botoia sakatu
12
13. Sare Sozialak
Profila osatzeko, lau ataletan eskatutako eremuak bete behar dira. Ez da
beharrezkoa eremu guztiak betetzea. Osatutako eremuak Facebook-eko beste
erabiltzaileek ikusteko moduan egongo dira
Atal horretako eremuak betetzeko, “Oinarrizko informazioa” botoia sakatu
Atal horretako eremuak betetzeko, “Oinarrizko informazioa” botoia sakatu
13
14. Sare Sozialak
Erabiltzailearen argazkia ere jar daiteke argazkiaren gainean klik eginez.
Zorionak! Dagoeneko badakizu zure profila nola bete
Trezna Nagusiak
Horma
“Horma” (wall) erabiltzaile bakoitzaren espazioa da, eta bertan, kontaktuek mezuak
idatz ditzakete erabiltzaileak ikus ditzan. Erregistratutako erabiltzaile bakoitzak
horma propioa du eta bere agendako kontaktuen hormak ikus ditzake. Loturak,
argazkiak eta bideoak erantsi daitezke. “Superhorma” izeneko hobekuntzak flash
animazioak eransteko aukera ematen du.
14
15. Sare Sozialak
Zure Facebook saioari hasiera emateko helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi
behar dituzu
“Saioa hasi” botoia sakatu
Zure hormara sartzeko “Profila" botoia sakatu
15
16. Sare Sozialak
Lagunak diren erabiltzaileek mezuak truka ditzakete haien hormen bitartez.
Orokorrean ez dira pribatuak izando
Oharrari hauek erants dakizkioke: estekak, argazkiak eta bideoak.
Idatzizko oharra nork ikus dezakeen aukera dezakezu.
Zorionak! Dagoeneko badakizu “Horma” erabiltzen
16
17. Sare Sozialak
Argazkiak
Facebook argazkiak partekatzeko Interneteko orrialderik erabiliena da. Argazki
bildumak erraz parteka daitezke Facebook barruko eta kanpoko jendearekin.
Facebook-en arabera:
• 5 mila milioi erabiltzaile-argazki daude.
• 160 Terabyte metatzeko aukera dago.
Horrez gain, Facebook-ek argazki desegokiak ezabatzeko eskubidea gordetzen du.
Zure Facebook saioari hasiera emateko helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi
behar dituzu
“Saioa hasi” botoia sakatu
17
18. Sare Sozialak
Sakatu “Argazkiak” botoia tresna horretara sartzeko
Tresna horri esker, erabiltzaileak argazki bildumak sor ditzake
Horretarako, eskatutako datuak bete behar dira
Datuak bete ondoren, bildumaren pribatutasuna aukeratu. “Nork ikus dezake?”
goitibehera-koadroa sakatu
“Bilduma sortu” botoia sakatu
18
19. Sare Sozialak
Argazkiak gehitzeko gordeta dauden karpeta hautatu
Igo nahi diren argazkiak aukeratzen dira. “Dena hautatu” botoiak argazki guztiak
gehitzeko aukera ematen du
“Igo” botoia sakatu
19
20. Sare Sozialak
Azkenik, “Onartu”
Argazkiak igo ondoren, oharrak jar daitezke aipu modura, baita argitaratu ere
gainerako Facebook-eko erabiltzaileek ikus ditzaten
“Antolatu” botoia sakatu behar da igotako argazkiak antolatu nahi izanez gero
20
21. Sare Sozialak
Hasieran jarritako datuak aldatzeko, sakatu “Informazioa editatu” botota
Bilduma ezabatu nahi izanez gero, sakatu “Ezabatu” botoia
21
22. Sare Sozialak
Zorionak! Dagoeneko badakizu argazki-bilduma nola sortu
Aplikazioak
Facebook-ek hirugarrengoek sortutako aplikazioak jasotzeko gaitasuna duen sare
soziala izateagatik lortu du arrakasta. Horri esker, negozioak egitea ahalbidetzen du.
Facebook-ek baditu aplikazio propioak, baina hirugarrengoen aplikazioak –doakoak
edo ordaindutakoak– bilatu eta haietan izena emateko aukera eskaintzen du.
Zure Facebook saioari hasiera emateko helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi
behar dituzu
“Saioa hasi” botoia sakatu
22
23. Sare Sozialak
“Aplikazioak" botoia sakatu
Aplikazioetako menuak Facebook-eko tresna nagusietarako sarbidea ahalbidetzen
du eta beste batzuk bilatzeko aukera ere ematen du
Aplikazio berria instalatzeko sakatu “Bilatu gehiago” botoia
23
24. Sare Sozialak
Erlaitz horiek erabiliz, iragazi daitekeen aplikazio-zerrendara sartuko gara
Hizkuntzaren edo aplikazio motaren arabera ere iragazi daiteke
Aplikazio interesgarriaren izenaren gainean sakatu
Aplikazioaren orrialde nagusian sartu eta bertan ezaugarrien azalpena topatuko dugu
Jarraitzeko “Aplikaziora joan” botoia sakatu
24
25. Sare Sozialak
“Baimendu” botoiarekin aplikazioa instalatzen da eta hortik aurrera aplikazioen
menuan azalduko da
Zorionak! Dagoeneko badakizu “Aplikazioak” funtzioa erabiltzen
Lagunak
“Lagunak” tresna Facebook-en erregistratutako beste kontaktuekin harreman
estuagoa izateko modua da. Esate baterako, besteen horma ikusteko aukera izango
duzu eta argazkiak argitaratzen dituztenean edo hirugarrengoek "etiketatzen" edo
identifikatzen dituztenean jakinarazi egingo zaizu. Aukera horiek elkarrenganakoak
dira, hau da, besteek ere zuri buruzko informazio bera izango dute. Zure lagunik
onenak, senideak, lankideak edo ezagunak izan, behin haiekin harremanetan jarrita,
zure Facebook-eko laguntzat joko dira.
“Lagunak” tresnak harremana galdutako pertsonak bilatzeko aukera ematen du:
hainbat modu daude erraz topa ditzazun.
Lagunik gabe Facebook hutsik dagoela dirudi, izan ere, aipatu sare sozialaren
ezaugarri gehienak zure bizitzan harremana gorde eta komunikatu nahi duzun
jendea dagoen ideian oinarritzen dira.
25
26. Sare Sozialak
Zure Facebook saioari hasiera emateko helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi
behar dituzu
“Saioa hasi” botoia sakatu
“Lagunak” botoia sakatu
26
27. Sare Sozialak
“Lagunak” tresnak 4 aukera eskaintzen ditu: duela gutxi gehitutakoak, nire lagun
guztiak, lagunak gonbidatu eta lagunak bilatu
Lehenengo bi aukerek edukia izango dute erabiltzaileak lagunak erregistratzen
dituenean
“Lagunak gonbidatu” aukerak oraindik Facebook-en izena eman ez dutenei
gonbidapen-mezua igortzea ahalbidetzen du
Eskatutako datuak bete eta “Gonbidatu” botoia sakatu
27
28. Sare Sozialak
Itzul gaitezen “Lagunak” menura beste aukerak ikusteko
“Lagunak bilatu” aukerak bilaketa zabalagoa egiteko aukera ematen du
Aukera horrek lagunak bilatzeko hainbat tresna eskaintzen ditu:
o zure posta elektronikoko agendako kontaktuak bilatzea
o pertsonen bilaketa izenaren edo helbide elektronikoaren arabera
o berehalako mezularitza bidez komunikatzen zaren pertsonak aurkitzea
Lehenengo bi aukerak dira erabilienak
Posta elektronikoko agendako kontaktuak bilatzeko eskatutako datuak bete eta
“Lagunak bilatu” botoia saka daiteke edo, bestela, zuzenean “Kontaktuen artxiboa
kargatu” botoia sakatu
28
29. Sare Sozialak
Aukera egin eta “Lagunak bilatu” botoia sakatu
Pertsona jakina topatzeko haren izena edo helbide elektronikoa sar daitezke.
Lagun ohiak bilatzeko bestelako aukerak ere badaude
Bilaketa egiteko hainbat aukera daude. Horietako edozeinetan eremuak bete eta
“Lagunak bilatu” botoia sakatu
Zorionak! Dagoeneko badakizu “Lagunak” funtzioa erabiltzen
29
30. Sare Sozialak
Mezularitza
Mezuen tresnak pertsona jakinek soilik ikustea nahi dugun informazioa eta mezuak
partekatzeko balio du. Gogoratu horman jarritako mezuak gure lagun guztiek ikus
ditzaketela. “Mezularitza” Facebook barruko posta modukoa da. Datu pertsonalak
edo besteek ikustea nahi ez dugun datuak partekatzeko aukera ematen du.
Zure Facebook saioari hasiera emateko helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi
behar dituzu
“Saioa hasi” botoia sakatu
30
31. Sare Sozialak
Mezularitza tresnara sartzeko sakatu “mezuak" botoia
“Ikusi sarrerako ontzia” aukerak mezurik ba ote dagoen ikusteko aukera ematen du
31
32. Sare Sozialak
Erlaitzek mezu mota desberdinetarako sarbidea ematen dute (jasotakoak,
igorritakoak eta abar)
Botoi horrek mezu berria idazteko aukera ematen du
Goitibeherako menuan ere idatz ditzakegu mezuak
Horretarako, dagokion aukera sakatu
32
33. Sare Sozialak
Eskatutako datu guztiak bete behar dira, nahi izanez gero, bideo edo estekak atxiki
eta “Bidali” botoia sakatu
Zorionak! Dagoeneko badakizu “Mezuak” funtzioa erabiltzen
Taldeak
“Taldeak” tresnak interes berak dituzten pertsonak biltzeko balio du. Taldeetan
argazkiak, bideoak, mezuak... jar daitezke.
Taldeak bilatu, haiekin bat egin, zure lagunak zer taldetakoak diren ikusi, jada izen
emandakoetan sartu eta berriak sor ditzakezu.
Facebook-ek gai diskriminatzaileak dituzten, gorrotoa sustatzen duten eta pertsonen
errespetua eta ohorea galtzen duten taldeak debekatzen ditu. Arau hori hausten
duten taldeak salatu eta haien berri emateko aukera dago; horretarako, erreklamazio
eta kexen atalera bideratzen zaituen esteka dago.
33
34. Sare Sozialak
Zure Facebook saioari hasiera emateko helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi
behar dituzu
“Saioa hasi” botoia sakatu
“Taldeak” botoia sakatu
34
35. Sare Sozialak
Erabiltzailea jada izena emandako taldeetara sar daiteke edo taldeak orokorrean bila
ditzake
Talde berriak bilatzeko “Taldeak bilatu” botoia sakatu
Eremu horretan daude sare motaren, kategoriaren edo azpimotaren arabera bilaketa
iragazteko kontrolak
Taldeetan izena emateko "Zale bihurtu" botoia sakatu
“Taldeetara itzuli” botoiak aurreko orrialdera itzultzeko aukera ematen du
35
36. Sare Sozialak
Talde berria sortzeko “Talde berria sortu” botoia sakatu
Ondoren, eskatutako datu guztiak bete behar dira eta “Taldea sortu” botoia sakatu
Zorionak! Dagoeneko badakizu “Taldeak” funtzioa erabiltzen
36
37. Sare Sozialak
Gertakariak
Facebook-eko gertakarien tresna baliabide zoragarria da bilera sozialak antolatzeko
eta zure lagunek komunitatean sortzen diren gauza interesgarrien berri izan dezaten.
Gertakarien orrialdeak zure Facebook-eko gertakari garrantzitsuei buruzko
informazio guztia jasotzen du; orrialde horretatik gertakari berriak sor ditzakezu,
gonbidatua izan zaren hurrengo ekitaldiak zein diren kontsultatu eta zure lagunen
gertakariak eta jada igarotakoak ikus ditzakezu.
Zure Facebook saioari hasiera emateko helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi
behar dituzu
“Saioa hasi” botoia sakatu
37
38. Sare Sozialak
“Gertakariak” botoia sakatu
“Gertakariak" tresnak hainbat gertakari motatarako sarbidea ematen duten 4 erlaitz
ditu
Botoi horrekin gertakari berriak ere sor daitezke. Aurrerago ikusiko dugu nola
Gertakariak bilatzeko “Bilatu gertakariak” botoia sakatu
38
39. Sare Sozialak
Goitibeherako menu horiekin sare, data edo gertakari motaren arabera iragazi
daiteke bilaketa
Gertakarietan izena emateko, “Joatekoa” botoia sakatu
“Gertakarietara itzuli” botoiak aurreko orrialdera itzultzea ahalbidetzen du
Facebook-eko gertakariak beste programetara esportatzeko, “Gertakariak esportatu”
botoia sakatu
39
40. Sare Sozialak
Adierazitako urratsak jarraitu behar dira
“Itxi” botoiarekin aurreko orrialdera itzultzen da
Gertakari berria sortzeko, “Gertakaria sortu” botoia sakatu
40
41. Sare Sozialak
Ondoren, eskatutako datu guztiak bete behar dira eta “Gertakaria sortu” botoia
sakatu
Zorionak! Dagoeneko badakizu “Gertakariak” funtzioa erabiltzen
Pribatutasuna Facebook-en
Facebook-ek pertsonei beren lagunekin eta inguruko beste pertsonekin modu
seguruan elkar eragiteko aukera ematen dien ingurunea izan nahi du. Facebook-en
segurtasun eta pribatutasun kontrol ugari jarri dira erabiltzaileek informazioa
aukeratutako pertsonekin soilik parteka dezaten.
13 urtetik beherakoei ez zaie Facebook-en sartzen uzten. Debekatuta dago
Facebook-en material iraingarria, pornografikoa, legez kanpokoa edo desegokia
erabiltzea, baita erabiltzaileen artean legez kanpoko edo desegokiak diren jarrerak
izatea ere.
Bestelako sare sozialak
Bestelako sare sozialak:
• Networking Activo: hainbat enpresari eta ekintzaile biltzen ditu eta
argitaratutako aldizkariarekin eta zuzeneko hainbat ekitaldirekin osatzen da.
• Neurona: kontaktuen sare profesionala zabaldu eta hobetzea du xede. 50
produkzio-sektore baino gehiagotan eta 100 profesional-komunitate baino
gehiagotan banatutako milioi erdi profesionalek baino gehiagok egunero elkar
eragiten du eremu birtual horretan.
• Tuenti: sortu berri da eta gonbidapen bidez soilik sar daiteke bertara. Interes
handia piztu du eta azkar hazi da unibertsitateko eta bigarren hezkuntzako
gazteen artean.
41
42. Sare Sozialak
• eConozco: konfiantzazko jendearen bidez milaka profesionalekin
harremanetan jartzeko aukera ematen duen tresna gisa aurkezten da.
Gainera, zure karrera profesionala garatzeko aukera berriak topatuko dituzu.
• Cielo: ondo osatutako sarea da. Aurrez aurre dagoen komunitatearekin on-line
konbinatzen ditu kontaktuak; horregatik, bitarteko horiek elkarren osagarriak
dira.
• Dejaboo.net: kulturara zuzendutako sare soziala da. Erabiltzaileek literatura,
musika edo zinemari buruzko aipamenak eta gustuak bana ditzakete bertan.
• Qdamos: gaztelaniaz bikotea eta lagunak bilatzeko atari berri gisa iragartzen
da. Izena ematea eta gainerako zerbitzu guztiak doakoak dira.
• Festuc.com: telefono mugikorretan oinarritutako sare soziala da. Telefono
mugikorreko zerbitzuaren bidez lagunei esker edo hurbiltasun geografikoari
esker jende berria ezagutuko duzula zin egiten dizu Festuc-ek.
42