SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  14
Télécharger pour lire hors ligne
Zergatik euskal
   gazteek ez dute
alokatzeko ohiturarik
    eta etxebizitza
   erosteko premia
    ikusten dute?




            Egileak: Nagore Arriaga Unsain
                 Maialen Arizkorreta Aranza
               Ikasgaia: Merkatu Ikerkuntza
            Ikasturtea: 2011/2012 ikasturtea
Aurkibidea
Zergatk euskal gazt ek ez dut alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erost ko premia
ikust n dut ? ......................................................................................................................................................... 1
          e

     1)Sarrera........................................................................................................................................................... 3

     2)Aurrekariak: Etxebizitzen egoera Euskal Herrian......................................................................3

           2.1.- Gaz t ek etxebizitzak lortzeko zailtasunak ....................................................................... 3
                     e

           2.2.-Iparralde eta hegoaldeko ezberdintasunak .......................................................................5

     3)Arazoa eta helburuak.............................................................................................................................. 6

     4)Fitxa tknikoa.............................................................................................................................................. 6

           4.1.- Data.................................................................................................................................................... 6

           4.2.- Metdologia.................................................................................................................................... 6

     5)Emaitzak........................................................................................................................................................ 7

           5.1.- Eztabaida taldea........................................................................................................................... 7

           5.2.- Inkesta............................................................................................................................................... 9

     6)Ondorioak ................................................................................................................................................... 10

     7)Proposamenak ........................................................................................................................................ 10

     8)Bibliografa................................................................................................................................................. 11

     9)Gehigarriak................................................................................................................................................ 11

           9.1.- Inkesta............................................................................................................................................ 12
1)    Sarrera
        Gaur egun Euskal Herriko gazteek arazo larriak izan ohi dituzte gurasoen
etxetik irten eta beraien kontura etxebizitza batean sartzeko. Alde batetik, etxebizitzak
oso garesti daude lurzoruaren gorakaden eraginez eta alokairuak ere ez dira atzean
geratzen prezio aldetik.
       Bakoitzaren ahalmen ekonomikoetara moldatzen den etxebizitza ezin
aurkitzeak emantzipazioa lortzeko ezintasuna dakar eta agian bestelako planak
atzeratzea ere. Zuhaitz honen enborrean lan baldintzen prekarietatea eta gazteen
beldurra topa dezakegu, izan ere soldata askok ez baitute etxebizitzetan sartzeko
segurtasunik ematen.
        Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako departamenduak, Euskal
Herrian dagoen alokairuaren ohitura ezaren inguruko ikerketa bat egiteko eskatu digu,
aurretik aipaturik egoeraren aurrean Euskal Herrian gazteek etxebizitza batean sartzen
direnean erosten jarraitzen baitute, eta alokairua alde batera utzia izan dute.
Horregatik, gai honetan sakonduko dugu ahalik eta modu argienean gertaera honen
arrazoiak bilatzeko.

2)    Aurrekariak: Etxebizitzen egoera Euskal Herrian

2.1.- Gazteek etxebizitzak lortzeko zailtasunak
        “Etxebizitzaren arazoa” deitu ohi denak jada urte asko daramatza eztabaida
politiko eta sozialaren gai nagusia izaten EAEn. Hiritarrei zuzendutako iritzi inkesta
desberdinek adierazten duten moduan (Eustat edo Arartekok 2007.urtean egindakoak
esate baterako), gizartea gehien kezkatzen duen arazoetako bat da, baita gazteak ere,
oso sentsibilizatuta baitaude gaiarekin.
        Habe Ikasbil webgunerako Gaindegia soziologia taldeko Mari Luz-ek
elkarrizketa batean 2006.urtean azaldu zuen moduan 1.300.000 etxebizitza zeuden
Euskal Herrian urte horretan, eta %17 hutsak zeudela (bigarren etxebizitza moduan
daudenak eta guztiz hutsak kontuan izanik). Herri turistikoetan, Bakion esate baterako,
%70-a hutsik zegoela zioen eta horrelako herrietan gainera zaila dutela bertako
biztanleek etxebizitza alokatzeko. Gainera, %85ean etxebizitzak jabetzakoak direla dio,
Europako Batasuneko tasarik altuenetakoa.
        Etxebizitzen prezioari dagokionez, izugarri igotzen joan dira, etxebizitzen
prezioa ia bikoiztera iritsi da Euskal Herrian azken 10 urteetan urteetan eta soldatak
ordea ez dira askorik igo. Urtean metro karratuaren salneurria %10ea igotzen joan den
bitartean, soldatak %3an igotzen joan dira eta gainera azken bi urteetan askori izoztu
egin zaizkie. Beraz jende askok bere burua ezintasun baten aurrean ikusi du, ezin
etxebizitza erosi eta kasu askotan ezta alokatu ere. Beraz, aberatsen kontua dela
dirudi. Bestela bizitza guztirako mailegua hartu behar izaten da eta bizitza osoa hori
ordaintzeko prest egon. 150.000 pertsona zeuden 2006.urtean etxebizitza baten zain
eta une berean 250.000 etxebizitza huts (batez ere kostaldean), Europako Batasuneko
batez bestekoa baino askoz kopuru handiagoa.
       Jarrain ikuste dezakegu Euskal Autonomia erkidegoan metro karratuko prezioak
izan duen bilakaera:
Ikus dezakegun moduan, 1994.urtetik izugarrizko gorakada eman dute
prezioek, baina badirudi 2011.urterako berriz ere apurtxo bat beherako tendentzia
hartu dutela. Hala ere, izan duten gorakada horrek ezinbestean eragin du jendean
etxea eskuratzeko arazoan.
        Baina badira arazo hori ikusten ez dutenak ere, izan ere, Arartekok
elkarrizketatutako pertsonen kopuru handi batek adierazitakoari jarraiki, aditu askok dio
ez dagoela etxebizitza arazorik, ez baitago eskasia handirik etxebizitza stock edo
parkean: etxebizitza tasak mila biztanleko, bai Estatuan bai EAEn, Europako batez
bestekoak baino askoz ere altuagoak dira; etxebizitza hutsaren ehunekoak ere
Europakoen gainetik daude oso, etxebizitzak inbertsio ondasun gisa duen zamaren
adierazgarri eta alokairuaren merkatuan dauden zailtasunen seinale.
        Beraz badirudi arazoa “etxebizitza eskuratzean” dagoela baina ez, “etxebizitzen
arazoan”. Problematika horrekin erlazionatutako faktore nagusietako bat alokairuko
etxebizitzak jabetzako etxebizitzarekin alderatuta duen zama txikia eta izan duen
garestitzea da.




       Eustat-en datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan 2010.
urtean etxegune unitatea 838.200ekoa zen eta urte berean alokairuan bizi ziren
etxekoen unitateak berriz 71.441. Datu oso murritza etxegune unitateekin parekatuz.




2.2.-Iparralde eta hegoaldeko ezberdintasunak
       Baina Euskal Herriko iparralderik hegoaldera datuak ere aldatzen dira, izan ere
Gaindegia soziologia elkartearen datuen arabera iparraldean alokatzen den
portzentajea %22 eta %40ko tartean da eta hegoaldean berriz, ez da ia %8ra iristen.
Aldaketa hau Frankismo garaitik hona dator, hegoaldean jendeak erosteko ohiturara jo
duela zutelako.
Europako mapa begiratuta, Espainian eta bertan Euskal Herriko hegoaldea sartuz, ez
dago ia etxebizitza sozialik. Frantzia aldean berriz, eta bertan iparraldea sartuz,
Europako Batasuneko batez bestekoak baino handiagoak dira datuak, izan ere,
Frantziako gobernuko politikak ere eragiten du. Datu horiek diote etxebizitza alokatuen
erdia publikoa dela eta gainera, etxebizitza pribatuen zati handi bat ere diruz lagundua
dela. Adibide bat emate aldera, Baionako biztanleen heren bat diruz lagunduko
alokairuetan, publiko edo pribatuetan bizi dira. Ikusten da iparraldean badagoela
hegoaldean ez dagoen etxebizitzak alokatzeko politika bat.
Ikusten da kontzientzi hartze bat badagoela apurka apurka hegoaldeko gazteen artean
eta badaudela plataforma ezberdinak joera horren alderako, batez ere laguntza
sozialen aldekoak.
Zailtasun horien arrazoiak, zalantzarik gabe, konplexuak dira, eta baita konponbideak
ere. Etxebizitza bera errealitate konplexua da, alderdi anitzekoa, alderdi desberdinak
dituen ondasuna.
       Guzti honengatik eta ikusirik, problematika honen faktore nagusia alokairuko
etxebizitzek duten pisu eskasa dela, Eusko Jaurlaritzari ikerketa egiteko grina piztu
zaio.

3)       Arazoa eta helburuak
Beraz, ondorioztatu dezakegu arazo nagusia honakoa dela:
     •    Zergatik gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia
          ikusten dute?
Helburuak:
     •    Gazteen etxebizitzen inguruko iritzia jakitea.
     •    Alokairuari buruz dituzten aurreiritziak jakitea.
     •    Etxebizitza erosteari ikusten dizkioten onuren berri izatea.
     •    Ohitura honen aldaketarako zein soluzio proposatzen dituzten jakitea.

4)       Fitxa teknikoa

4.1.- Data
       Ikerketa hau 2012. urteko apirilean burutu dugu. Lehenik, hilabete hasiera
aldean inkesta bat burutu genuen eta maiatzaren lehen astera arte utzi dugu zabalik
jendearen erantzunak jasoz.
Ondoren, apirilaren 18an elkarrizketa talde bat osatu genuen.

4.2.- Metodologia
     •    Ikerketa kualitatiboa: Eztabaida taldea (focus group).
        Bilboko alde zaharreko etxe batean egin genuen. Gure inguruko jendeari eskatu
genion lehenik eta ondoren hauek beraien inguruko jendea ere gertuarazi zuten.
Horrela 7 pertsonako taldea osatu genuen, 19 urtetik 25 urte bitartekoak. Grabatzeko
eskubidea eman zigutenez, talde honetan atera ziren ideia guztiak geroago berriz ere
ikusi ahal izan ditugu ahalik eta modu hoberenean aztertzen saiatuz.
•   Ikerketa kuantitatiboa: Inkesta gure inguruko gazteen artean.
       Encuestafacil.com webgunean inkesta bat burutu genuen eta gure inguruko
jendeari e-mailing bidez bidali genien, beraien arteko lagunen artean zabal zezaten
eskatuz.

5)       Emaitzak

5.1.- Eztabaida taldea
       Eztabaida taldean parte hartu duten 7 gazteetatik ia guztiak bizi izan dira
noizbait errentan baina kasu hori momentukotzat jotzen dute. Ikasle bizitzako zati bat
bezala ulertzen dute, gainera, asetzaileago izateko pisua konpartitzea beharrezkotzat
hartzen dute.
       Bilbon esaterako 300€ inguruan daudela etxebizitzen errentak adierazi dute eta
zonaldearen edo auzoaren arabera aldatu egiten direla diote. Hala ere, herrietan ez
omen da auzoen arabera asko aldatzen errentaren prezioa. Oñatin adibidez, errentan
bikote batek 500€ ordaintzen zuten eta babes ofizialeko etxe bat tokatu ondoren
hipoteka alkilerra baina merkeago ateratzen zaiela komentatu dute.
Behin baina gehiagotan atera da eztabaida taldean, 24-26 urterekin bikotearekin etxea
errentan hartuko luketela proba bezala, izan ere, arrisku gutxiago ikusten dute gauzak
gaizki joaten badira.
Baina beraien ustez langileak ere hasiera batean etxea konpartitzen dute, soldatak ez
baitie bakarrik bizitzera joateko adina sostengu ematen. Independentzia maila bat
lortzeko ezinbestekotzat hartzen dute etxetik alde egite horretan errentan joatea.
       Gaur egun 7 gaztetatik 6 ez dira planteatzen errentan bizitzera joatea, dirudik
ez dutelako. Izan ere, ikasle pisua gurasoek ordaintzen diete eta soldata minimo baten
bermea izan arte ez zaiela burutik pasatzen adierazi dute.
        Taldeko batek etxebizitza tasatu bat du eta aurrez ez da inoiz errentan bizitzen
egon, ez bakarrik ezta lagunekin ere. Zergatik sartu zen galdetzean asko pentsatu
gabe egin zuela aitortzen du. Besteei galdetzean beraien ustez zerk bultzatu zuen
etxea erostera gehienek esaten dute ohitura dela, gurasoei betidanik hori ikusi
baitiegu. Kulturala dela, zerbait gurea dela sinetsi behar dugula, propietatean izan.
Gurea izan behar duen zerbait nahi dugu. 40 urte etxe bat ordaintzen egon behar naiz
eta jubilatzean ezer gabe geratuko naiz? Tu recompensa por trabajar toda la vida.
Beste batzuentzat ordea lotura bat suposatzen du, baina diote agian adinarekin
ikuspuntu hori aldatzen joango zaiela.
       Eztabaida taldean zehar hainbat momentutan lotu da etxebizitza eredua lan
ereduarekin. Esaterako, Debagoienan (partaideetatik 3 bertakoak dira) kooperatibista
egiten zaituzte, printzipioz lana jubilatu arte bermatuta duzu eta badakit eskualdean
bizi beharko naizela, lana aldatzeko kulturarik ez dugulako eta kooperatibako lan
horrek horretara lotzen zaituelako. Beraz, zonaldean etxea erosten dute gazteek baina
hala ere hau aldatzen joango dela diote.
       Euskal Herritik kanpo zer gertatzen den galdetzean ez daude oso ziur baina
diote Europa mailak errentan jende gehiago bizi dela. Baina alkiler kontratua bera
ezberdina dela, 40 urtetarako egin liteke, ez urtez urte berritzen joan hemen bezala.
Honek segurtasun handiago bat eskaintzen dizularik alokairuan bizitzeko eta familia
bat izan dezakezu zure gain errentako etxe horretan.
Norvegian esaterako, estatuak duen barne produktu gordin handia dela eta permititu
liteke etxeak egin eta alkilerrean jartzea, nahiz eta gero zergak oso altuak izan. Beste
modelo bat da, askoz sozialagoa. Baina kasu honetan ez da espainiar estatura
inportagarria den eredu bat, estatuak bere kabuz dirurik irabazten ez duelako.
        Behin eta berriz agertzen den gai bat da errentan bizitzearen tenporaltasuna,
aldiz etxe bat erostea betiko gauza bezala ikusten da, apustu ekonomikoa askozaz ere
handiagoa delako.
        Alkilerra merkeago izanda jende gehiago biziko zen alkilerrean eztabaidako
partaideen ustez baina, familia bat izateko alkilerrean bizitzen ez dute ikusten beraien
burua. Babes ofizialetako etxeetan oso jende gaztea apuntatzen da eta gero tokatu
ezkero ez dakite zeri aurre egin behako dieten. Normalean listetan apuntatu eta 3 bat
urtera arte ez zaizu tokatzen, bitartean errentan bizi da jendea. Partaideak euren
aldetik orain ez dira planteatzen babes ofizialeko etxe baten listetan sartzea.
Interesgarria ikusten dute alkilerreko babes ofizialeko etxeen proiektua. Jubilatu eta
gazteentzat abantaila handiak dituena, nahiz eta baldintza asko bete behar diren.
Orokorrean laguntza gutxi ikusten dute etxetik independizatzeko garaian, “gu etxetik
joaterako 40 urte izango ditugu” dio batek. Geroz eta murrizketa gehiago daudela diote
aspektu honetan eta nahiko kezkagarria dela.
       Etxe hutsen inguruan ere hausnartu arazi diegu eta hiru adibide atera dira.
Oñatin, etxe asko daude hutsik eta salgai edo errentan ez daudenak. Familiarenak
ziren etxe bloke osoak, gero gurasoak hil eta seme-alabak ez direnak bertan bizi.
Zarautz bezalako herrietan bigarren bizitza asko daudela, herri erdia hutsik dagoela
diote.
Iparraldean ere etxe huts asko, frantziar estatuko “Benidorm” dela diote, asko dira
bigarren etxebizitzak direnak eta beraz, urte guztian zehar hutsik egoten direnak.
Pariseko etxea errentan eta Biarritzekoa propietatean duten jende asko dagoela ere
aipatu dute..


        Epe luzera alkilerrak igo egingo direlakoan daude partaideak, jendeak diru
gutxiago duenez alkilerrera joango delako bizitzera; Eskaria eta eskaintzaren legea.
Estabilidade minimo hori gaur egun geroz eta zailagoa da izatea beraz, zailagoa etxea
erostea.
Alkilerraren espekulazioa hasiko da baita ere, Frantziar estatuan bezala. Pertsona
berdinak 15 etxe ditu eta beraz, oso jende gutxik ditu etxe propioak. Bertara joan
ezkero horretara moldatuko zirela diote.
Azken batean hasita dagoela diote kultura aldaketa halabeharrez, egoera ekonomikoak
behartu gaituela horretara. Bankuek ez dituzte kasu askotan hipotekak ematen eta
beraz ezin da etxe propiorik erosi eta abalistekin famili guztia konprometitzen duzu,
ondo pentsatu beharreko gauza da. Gaur egun desauzio asko jende helduarena da,
seme-alaben etxeen abalista zirelako.
Beraien ustez hipoteka batean sartzeko baldintzak zein izango ziren galdetuta
lanaren segurtasun minimo hori datorkigu berriz ere airera eta bakarrik ez egotea. Izan
ere, partaideen ustez bakarrik zama handiegia da gaur egun hipoteka batean sartzea.
Beste batentzat aldiz azkeneko aukera da hipoteka batean sartzea.
        Errentan bizi direnen profilaren inguruan galdetu diegu baita ere eta beraien
ustetan gazteak eta dibortziatuak dira alkilerrean dauden pertsonak. Izan ere, kontratu
indefinitu batekin ezin zarela etxebizitza bat erostera sartu diote. Hala ere, aurrera
begira aldatu eta talde hori zabalduko dela diote egoera ekonomikoaren ondorioz.
Gaur egun pixka bat irreala ikusten dute gure kasuan etxebizitza bat erostea.


       Ondorioz, etxe bat erosteko segurtasun ekonomikoa behar da, honek
nolabaiteko segurtasuna eskainiko digulakoan. Beste puntu oso garrantzitsu bat
erostearen aldekoa kultura edo ohitura izango da. Baina hau guztia aldatuz joango da
errentaren alderako eta horretarako alkilerra bultzatzeko laguntzak behar direla aipatu
dute hizlariek. Bukatzeko lan ereduak asko baldintzatzen duela diote etxebizitza
egoera.

5.2.- Inkesta
       Inkesta 18-25 urteko 28 pertsonek eta 25-37 urte bitarteko bi pertsonek
erantzun dute, gehienak neskak gainera. Euskal Autonomia Erkidegokoak izan dira
batez ere erantzuleak. Gure inguruan zabaldu dugu batez ere eta espero baino
erantzun gutxiago lortu ditugun arren, ahalik eta informazio esanguratsuena lortzen
saiatu gara bertatik.

        Errentan bizi diren erantzule gehienak 3 eta 6 urte artean doaz alokairuan
bizitzen, baina gazte hauetariko gehienak ez dira asteko zazpi egunetan bizi bertan,
4ek soilik esan eman dute baiezkoa. Pisu hau ordaintzen dutenei buruz galdetzean
gainera, gurasoak izaten dira kasu gehienetan dirua jartzen dutenetan eta 4 kasutan
(seguruenik aurreko galderako 4 pertsona berberak) gazteak beraiek dira ordaintzen
dutenak. %80ak baino gehiagok ikasten amaitu arte bizi nahi dute bertan eta besteek
etxebizitza erosi ahal izan arte.

        %100ak erantzun du hemendik 5 urtetara beraien buruak etxebizitza propioan
ikusi nahiko zutela, baina “non egongo direla uste duten” galdetzean ordea, gehienek
(%30ak) alokairuan edo gurasoen etxean (%60) erantzun dute. Gazte hauek familia
edukitzearen kasuan jartzen badira, gehienak etxebizitza propioan biziko direla uste
dute eta batek baino gehiagok “beste” erantzuna hautatu dute, “ ahal dudan lekuan”
erantzunez.

       Beste herrialdetako ereduak azaltzean, %60ak uste du bertako ohituretara
egokituko zirela, hau da, alokairuan biziko liratekeela bertako gehienek hori egiten
badute eta gainontzeko %40ak etxebizitza propioa izatean sinesten jarraitzen dute.

       Erantzuleetatik batek ere ez du etxebizitzarik bere propietatean, baina ez diegu
galdetu arrazoia eta interesgarria izan zitekeen.

       Azkenik, alokairuan bizi ez direnen artean, ez alokatzearen arrazoi nagusia
“dirua alferrik xahutzea”-ren irudimena da. Gutxi batzuek (%15ak baino gutxiagok)
esan dute urteko kontratuek deskonfiantza sortzen dietela. Ohitura hau aldatzeko
arrazoia gobernuaren aldetik diru laguntza handiagoak ematea da beraien ustez.

6)       Ondorioak
       Ikerketa hau egin ondoren gure hasierako galderara bueltatuko gara berriz, hau
da, zergatik gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia
ikusten dute?

Bai inkestatik lortu ditugun datuak ikusirik eta gehien bat eztabaida taldetik lortu
ditugun emaitzekin ondokoa esan dezakegu.



       Lehenik eta behin arazoa kulturala dela esango genuke, izan ere, gure
arbasoetatik datorkigu etxe propioa izatearen ohitura hori. Orain dela 100 urte ere
seme zaharrenari geratzen zitzaion familiarena zen etxea. Beraz, esan dezakegu
etxebizitza propioaren aldeko jarrera hau kulturala dela, gurasoengatik seme/alabetara
pasatzen dena.

Baina gure ustez aldatuz joango den ekintza bat da etxebizitza erostearen ekintza hori,
izan ere, etxebizitzaren erosketa lan ereduarekin oso lotua dagoen kontzeptua da gaur
egun. Lan eredua orain arte bizi osorakoa dela esan dezakegu, gazteetan fabrika
batean sartu eta jubilatu arte bertan jarraitzen zuten langileek. Gaur egun ordea,
aldatzen ari den gauza da hau, inor ezin digu bizi osorako lan bat segurtatu eta beraz
lan eredua aldatzen den bezala, bizi eredua ere aldatzen doa.



        Ikerketaren beste ondorioetako bat da etxebizitza batek segurtasuna eman
behar dizula eta gaur egun alkiler batera joateak ez dizula segurtasunik ematen. Lehen
aipatu bezala, lanean segurtasun bat lortutakoan erosten dute normalean etxebizitza
bat, baina segurtasun hori lortu aurretik normalean gazteak saiatzen dira alkilerrean
bizitzen, egoera ekonomikoek ahalbidetzen badute.



      Azken ondorio nagusietako bat da, alkilerra bultzatzeko laguntzak behar direla
gobernuetatik. Izan ere, geroz eta etxe huts gehiago daude herrietan eta horiek
aprobetxatzeko politikak behar direla pentsatzen dugu, etxe gehiago egin beharrean
daudenak biziberritu behar direlaren ondorioa atera dugu ikerketan.

7)       Proposamenak
      Ikerketa honen ondorioz         Eusko    Jaularitzari   luzatu   nahi   genizkiokeen
proposamenak ondokoak dira:
     •   Lehenik eta behin herrietako etxe hutsak berpiztu nahi ditugu eta horretarako
         kanpaina informatibo bat martxan jarriko genuke jendartean etxeak alokairuan
         hartzeko abantailak erakutsiz. Guk kanpaina bat egingo genuke jendartearen
         tradizionaltasuna eta etxebizitzaren arloan dauden jokaera topikoak esageratuki
         erakutsiz.
     •   Ondoren, etxe horien alokairu kontratuak luzatzeko ahalegin bat egitea nahiko
         genuke. Urtetik urterako kontratuak izan beharrean 10 bat urteko kontratuak
         izatera pasatzea nahiko genuke. Horrela jendearentzat errazagoa izango da
alkiler batean sartzea eta beharrezkotzat jotzen duten segurtasun hori
          bermatuko dute.
     •    Interesgarria izango zen baita alkilerraren ondoren erosteko aukera izateko
          posibilitatea zabaltzea.
     •    Badakigu ez direla garaiak, baina diru laguntzak beharrezkotzat ikusten ditugu,
          gazteek etxebizitzarekin duten problematika nolabait konpondu nahi bada.

8)       Bibliografia
     •    Gaindegia soziologia elkart ko kide bat elkarrizketa. HABE-Ikasbil.
     •    Alokairuan bizi diren etxekoen unitat ak, ezaugarri sozioekonomikoen eta
                                                e
          lurralde histrikoaren arabera. 2012an argitaratua. Eustat.

     •    Gazt entzako etxebizitza politka publikoak EAEn. 2007ko ikerketa. Arartkoak
          legebiltzarrerako egindako txos t na.
                                          e

9)       Gehigarriak
9.1.- Inkesta
1.-Zenbat urte dituzu?

   •   18 baino gutxiago
   •   18-25 urte
   •   25-37 urte
   •   37 urte baino gehiago

2.-Sexua:

   •   Emakumezkoa
   •   Gizonezkoa

3.-Nongoa zara?

   •   Euskal Autonomia Erkidegoa
   •   Nafarroa
   •   Iparraldea
   •   Beste (zehaztu)

4.- Errentan bizi zara?

   •   Bai (13.galderan amaitu)
   •   Ez (kasu honetan jo zuzenean 9.galderara)

5.- Noiztik?

   •   Urte bat baino gutxiago
   •   1-3 urte artean
   •   3-6 urte artean
   •   6 urte baino gehiago

6.- Asteko 7 egunetan bizi al zara bertan?

   •   Bai
   •   Ez

7.- Nork ordaintzen du pisua eta pisuko gastuak?

   •   Nik
   •   Gurasoek
   •   Beste (Zehaztu)
8.- Noiz arte duzu bertan bizitzeko asmoa?

   •   Etxebizitza bat erosi ahal izan arte
   •   Alokairuan bizitzea pentsatzen dut bizitza guztia
   •   Ikasten amaitu arte
   •   Diruak ematen didan arte

9.-Non ikusi nahiko zenuke zure burua hemendik 5 urtetara?

   •   Gurasoen etxean
   •   Alokairuan
   •   Nire etxebizitza propioan
   •   Beste (zehaztu)

10.- Eta non uste duzu egongo zarela hemendik 5 urtetara?

   •   Gurasoen etxean
   •   Alokairuan
   •   Nire etxebizitza propioan
   •   Beste (Zehaztu)

11.- Eta familia baduzu, non biziko zarela uste duzu?

   •   Gurasoen etxean
   •   Alokairuan
   •   Nire etxebizitza propioan
   •   Beste (zehaztu)

12.- Frantzian eta Alemanian alokairu etxebizitzen tasa %40ª baino handiagoa
dela jakinik, nola uste duzu biziko zinakeela bertara joanez gero?

   •   Alokairuan
   •   Nire etxebizitza propioan
   •   Beste (zehaztu)

13.- Ba al duzu etxebizitzarik zure propietatean?

   •   Bai
   •   Ez

(Alokairuan bizi direnentzako inkestaren amaiera, Mila esker)
14.- Zergatik ez zara alokairuan bizi?

   •   Dirua alferrik xahutzea iruditzen zaidalako
   •   Urteko kontratuek deskonfiantza ematen didatelako
   •   Familia bat edukitzeko asmoa daukat eta alokairua egokia iruditzen ez
       zaidalako
   •   Ez dudalako gurasoen etxetik alde egin nahi



15.- Zerk bultzatuko zintuen alokairuan bizitzen jartzea

   •   Gobernuaren aldetik diru laguntza handiagoak ematea
   •   Kontratuak gutxienez 5 urtekoak izatea
   •   Etxebizitza pribatuen prezioa igotzea
   •   Ezerk ere ez
   •   Beste (zehaztu)



Mila esker zure denboragatik.

Contenu connexe

Similaire à Zergatik euskal gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute?

Euskararen erabilera
Euskararen erabileraEuskararen erabilera
Euskararen erabilera
zakur
 
aurreeginzurrumurruari-gida.pdf
aurreeginzurrumurruari-gida.pdfaurreeginzurrumurruari-gida.pdf
aurreeginzurrumurruari-gida.pdf
Irekia - EJGV
 
Euskarako Taldeko Lana
Euskarako Taldeko LanaEuskarako Taldeko Lana
Euskarako Taldeko Lana
eideraldarondo
 
Euskarako Taldeko Lana
Euskarako Taldeko LanaEuskarako Taldeko Lana
Euskarako Taldeko Lana
eideraldarondo
 
Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007-2013
Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007-2013Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007-2013
Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007-2013
Irekia - EJGV
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - Juventud
EcoEuskadi 2020
 

Similaire à Zergatik euskal gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute? (12)

Biztanle etorkinen integrazioari buruzko joerak eta erronkak Euskadin
Biztanle etorkinen integrazioari buruzko joerak eta erronkak EuskadinBiztanle etorkinen integrazioari buruzko joerak eta erronkak Euskadin
Biztanle etorkinen integrazioari buruzko joerak eta erronkak Euskadin
 
Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasu...
Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasu...Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasu...
Neurtu 2021. EAEko aniztasunari buruzko barometroa: sexu- eta genero-aniztasu...
 
Euskadiko Museo eta Bildumen estatistika txostena 2008-2018
Euskadiko Museo eta Bildumen estatistika txostena 2008-2018Euskadiko Museo eta Bildumen estatistika txostena 2008-2018
Euskadiko Museo eta Bildumen estatistika txostena 2008-2018
 
Euskararen erabilera
Euskararen erabileraEuskararen erabilera
Euskararen erabilera
 
Goieskola 10-urte
Goieskola 10-urteGoieskola 10-urte
Goieskola 10-urte
 
aurreeginzurrumurruari-gida.pdf
aurreeginzurrumurruari-gida.pdfaurreeginzurrumurruari-gida.pdf
aurreeginzurrumurruari-gida.pdf
 
Euskarako Taldeko Lana
Euskarako Taldeko LanaEuskarako Taldeko Lana
Euskarako Taldeko Lana
 
Euskarako Taldeko Lana
Euskarako Taldeko LanaEuskarako Taldeko Lana
Euskarako Taldeko Lana
 
Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007-2013
Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007-2013Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007-2013
Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2007-2013
 
Eusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - JuventudEusko Ikaskuntza - Juventud
Eusko Ikaskuntza - Juventud
 
Alokairu Merkatuaren Estatistika-AME Euskadin
Alokairu Merkatuaren Estatistika-AME EuskadinAlokairu Merkatuaren Estatistika-AME Euskadin
Alokairu Merkatuaren Estatistika-AME Euskadin
 
Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin
Etxebizitza-emantzipazioaren kostua EuskadinEtxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin
Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin
 

Zergatik euskal gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute?

  • 1. Zergatik euskal gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute? Egileak: Nagore Arriaga Unsain Maialen Arizkorreta Aranza Ikasgaia: Merkatu Ikerkuntza Ikasturtea: 2011/2012 ikasturtea
  • 2. Aurkibidea Zergatk euskal gazt ek ez dut alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erost ko premia ikust n dut ? ......................................................................................................................................................... 1 e 1)Sarrera........................................................................................................................................................... 3 2)Aurrekariak: Etxebizitzen egoera Euskal Herrian......................................................................3 2.1.- Gaz t ek etxebizitzak lortzeko zailtasunak ....................................................................... 3 e 2.2.-Iparralde eta hegoaldeko ezberdintasunak .......................................................................5 3)Arazoa eta helburuak.............................................................................................................................. 6 4)Fitxa tknikoa.............................................................................................................................................. 6 4.1.- Data.................................................................................................................................................... 6 4.2.- Metdologia.................................................................................................................................... 6 5)Emaitzak........................................................................................................................................................ 7 5.1.- Eztabaida taldea........................................................................................................................... 7 5.2.- Inkesta............................................................................................................................................... 9 6)Ondorioak ................................................................................................................................................... 10 7)Proposamenak ........................................................................................................................................ 10 8)Bibliografa................................................................................................................................................. 11 9)Gehigarriak................................................................................................................................................ 11 9.1.- Inkesta............................................................................................................................................ 12
  • 3. 1) Sarrera Gaur egun Euskal Herriko gazteek arazo larriak izan ohi dituzte gurasoen etxetik irten eta beraien kontura etxebizitza batean sartzeko. Alde batetik, etxebizitzak oso garesti daude lurzoruaren gorakaden eraginez eta alokairuak ere ez dira atzean geratzen prezio aldetik. Bakoitzaren ahalmen ekonomikoetara moldatzen den etxebizitza ezin aurkitzeak emantzipazioa lortzeko ezintasuna dakar eta agian bestelako planak atzeratzea ere. Zuhaitz honen enborrean lan baldintzen prekarietatea eta gazteen beldurra topa dezakegu, izan ere soldata askok ez baitute etxebizitzetan sartzeko segurtasunik ematen. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako departamenduak, Euskal Herrian dagoen alokairuaren ohitura ezaren inguruko ikerketa bat egiteko eskatu digu, aurretik aipaturik egoeraren aurrean Euskal Herrian gazteek etxebizitza batean sartzen direnean erosten jarraitzen baitute, eta alokairua alde batera utzia izan dute. Horregatik, gai honetan sakonduko dugu ahalik eta modu argienean gertaera honen arrazoiak bilatzeko. 2) Aurrekariak: Etxebizitzen egoera Euskal Herrian 2.1.- Gazteek etxebizitzak lortzeko zailtasunak “Etxebizitzaren arazoa” deitu ohi denak jada urte asko daramatza eztabaida politiko eta sozialaren gai nagusia izaten EAEn. Hiritarrei zuzendutako iritzi inkesta desberdinek adierazten duten moduan (Eustat edo Arartekok 2007.urtean egindakoak esate baterako), gizartea gehien kezkatzen duen arazoetako bat da, baita gazteak ere, oso sentsibilizatuta baitaude gaiarekin. Habe Ikasbil webgunerako Gaindegia soziologia taldeko Mari Luz-ek elkarrizketa batean 2006.urtean azaldu zuen moduan 1.300.000 etxebizitza zeuden Euskal Herrian urte horretan, eta %17 hutsak zeudela (bigarren etxebizitza moduan daudenak eta guztiz hutsak kontuan izanik). Herri turistikoetan, Bakion esate baterako, %70-a hutsik zegoela zioen eta horrelako herrietan gainera zaila dutela bertako biztanleek etxebizitza alokatzeko. Gainera, %85ean etxebizitzak jabetzakoak direla dio, Europako Batasuneko tasarik altuenetakoa. Etxebizitzen prezioari dagokionez, izugarri igotzen joan dira, etxebizitzen prezioa ia bikoiztera iritsi da Euskal Herrian azken 10 urteetan urteetan eta soldatak ordea ez dira askorik igo. Urtean metro karratuaren salneurria %10ea igotzen joan den bitartean, soldatak %3an igotzen joan dira eta gainera azken bi urteetan askori izoztu egin zaizkie. Beraz jende askok bere burua ezintasun baten aurrean ikusi du, ezin etxebizitza erosi eta kasu askotan ezta alokatu ere. Beraz, aberatsen kontua dela dirudi. Bestela bizitza guztirako mailegua hartu behar izaten da eta bizitza osoa hori ordaintzeko prest egon. 150.000 pertsona zeuden 2006.urtean etxebizitza baten zain eta une berean 250.000 etxebizitza huts (batez ere kostaldean), Europako Batasuneko batez bestekoa baino askoz kopuru handiagoa. Jarrain ikuste dezakegu Euskal Autonomia erkidegoan metro karratuko prezioak izan duen bilakaera:
  • 4. Ikus dezakegun moduan, 1994.urtetik izugarrizko gorakada eman dute prezioek, baina badirudi 2011.urterako berriz ere apurtxo bat beherako tendentzia hartu dutela. Hala ere, izan duten gorakada horrek ezinbestean eragin du jendean etxea eskuratzeko arazoan. Baina badira arazo hori ikusten ez dutenak ere, izan ere, Arartekok elkarrizketatutako pertsonen kopuru handi batek adierazitakoari jarraiki, aditu askok dio ez dagoela etxebizitza arazorik, ez baitago eskasia handirik etxebizitza stock edo parkean: etxebizitza tasak mila biztanleko, bai Estatuan bai EAEn, Europako batez bestekoak baino askoz ere altuagoak dira; etxebizitza hutsaren ehunekoak ere
  • 5. Europakoen gainetik daude oso, etxebizitzak inbertsio ondasun gisa duen zamaren adierazgarri eta alokairuaren merkatuan dauden zailtasunen seinale. Beraz badirudi arazoa “etxebizitza eskuratzean” dagoela baina ez, “etxebizitzen arazoan”. Problematika horrekin erlazionatutako faktore nagusietako bat alokairuko etxebizitzak jabetzako etxebizitzarekin alderatuta duen zama txikia eta izan duen garestitzea da. Eustat-en datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan 2010. urtean etxegune unitatea 838.200ekoa zen eta urte berean alokairuan bizi ziren etxekoen unitateak berriz 71.441. Datu oso murritza etxegune unitateekin parekatuz. 2.2.-Iparralde eta hegoaldeko ezberdintasunak Baina Euskal Herriko iparralderik hegoaldera datuak ere aldatzen dira, izan ere Gaindegia soziologia elkartearen datuen arabera iparraldean alokatzen den portzentajea %22 eta %40ko tartean da eta hegoaldean berriz, ez da ia %8ra iristen. Aldaketa hau Frankismo garaitik hona dator, hegoaldean jendeak erosteko ohiturara jo duela zutelako. Europako mapa begiratuta, Espainian eta bertan Euskal Herriko hegoaldea sartuz, ez dago ia etxebizitza sozialik. Frantzia aldean berriz, eta bertan iparraldea sartuz, Europako Batasuneko batez bestekoak baino handiagoak dira datuak, izan ere, Frantziako gobernuko politikak ere eragiten du. Datu horiek diote etxebizitza alokatuen erdia publikoa dela eta gainera, etxebizitza pribatuen zati handi bat ere diruz lagundua dela. Adibide bat emate aldera, Baionako biztanleen heren bat diruz lagunduko
  • 6. alokairuetan, publiko edo pribatuetan bizi dira. Ikusten da iparraldean badagoela hegoaldean ez dagoen etxebizitzak alokatzeko politika bat. Ikusten da kontzientzi hartze bat badagoela apurka apurka hegoaldeko gazteen artean eta badaudela plataforma ezberdinak joera horren alderako, batez ere laguntza sozialen aldekoak. Zailtasun horien arrazoiak, zalantzarik gabe, konplexuak dira, eta baita konponbideak ere. Etxebizitza bera errealitate konplexua da, alderdi anitzekoa, alderdi desberdinak dituen ondasuna. Guzti honengatik eta ikusirik, problematika honen faktore nagusia alokairuko etxebizitzek duten pisu eskasa dela, Eusko Jaurlaritzari ikerketa egiteko grina piztu zaio. 3) Arazoa eta helburuak Beraz, ondorioztatu dezakegu arazo nagusia honakoa dela: • Zergatik gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute? Helburuak: • Gazteen etxebizitzen inguruko iritzia jakitea. • Alokairuari buruz dituzten aurreiritziak jakitea. • Etxebizitza erosteari ikusten dizkioten onuren berri izatea. • Ohitura honen aldaketarako zein soluzio proposatzen dituzten jakitea. 4) Fitxa teknikoa 4.1.- Data Ikerketa hau 2012. urteko apirilean burutu dugu. Lehenik, hilabete hasiera aldean inkesta bat burutu genuen eta maiatzaren lehen astera arte utzi dugu zabalik jendearen erantzunak jasoz. Ondoren, apirilaren 18an elkarrizketa talde bat osatu genuen. 4.2.- Metodologia • Ikerketa kualitatiboa: Eztabaida taldea (focus group). Bilboko alde zaharreko etxe batean egin genuen. Gure inguruko jendeari eskatu genion lehenik eta ondoren hauek beraien inguruko jendea ere gertuarazi zuten. Horrela 7 pertsonako taldea osatu genuen, 19 urtetik 25 urte bitartekoak. Grabatzeko eskubidea eman zigutenez, talde honetan atera ziren ideia guztiak geroago berriz ere ikusi ahal izan ditugu ahalik eta modu hoberenean aztertzen saiatuz.
  • 7. Ikerketa kuantitatiboa: Inkesta gure inguruko gazteen artean. Encuestafacil.com webgunean inkesta bat burutu genuen eta gure inguruko jendeari e-mailing bidez bidali genien, beraien arteko lagunen artean zabal zezaten eskatuz. 5) Emaitzak 5.1.- Eztabaida taldea Eztabaida taldean parte hartu duten 7 gazteetatik ia guztiak bizi izan dira noizbait errentan baina kasu hori momentukotzat jotzen dute. Ikasle bizitzako zati bat bezala ulertzen dute, gainera, asetzaileago izateko pisua konpartitzea beharrezkotzat hartzen dute. Bilbon esaterako 300€ inguruan daudela etxebizitzen errentak adierazi dute eta zonaldearen edo auzoaren arabera aldatu egiten direla diote. Hala ere, herrietan ez omen da auzoen arabera asko aldatzen errentaren prezioa. Oñatin adibidez, errentan bikote batek 500€ ordaintzen zuten eta babes ofizialeko etxe bat tokatu ondoren hipoteka alkilerra baina merkeago ateratzen zaiela komentatu dute. Behin baina gehiagotan atera da eztabaida taldean, 24-26 urterekin bikotearekin etxea errentan hartuko luketela proba bezala, izan ere, arrisku gutxiago ikusten dute gauzak gaizki joaten badira. Baina beraien ustez langileak ere hasiera batean etxea konpartitzen dute, soldatak ez baitie bakarrik bizitzera joateko adina sostengu ematen. Independentzia maila bat lortzeko ezinbestekotzat hartzen dute etxetik alde egite horretan errentan joatea. Gaur egun 7 gaztetatik 6 ez dira planteatzen errentan bizitzera joatea, dirudik ez dutelako. Izan ere, ikasle pisua gurasoek ordaintzen diete eta soldata minimo baten bermea izan arte ez zaiela burutik pasatzen adierazi dute. Taldeko batek etxebizitza tasatu bat du eta aurrez ez da inoiz errentan bizitzen egon, ez bakarrik ezta lagunekin ere. Zergatik sartu zen galdetzean asko pentsatu gabe egin zuela aitortzen du. Besteei galdetzean beraien ustez zerk bultzatu zuen etxea erostera gehienek esaten dute ohitura dela, gurasoei betidanik hori ikusi baitiegu. Kulturala dela, zerbait gurea dela sinetsi behar dugula, propietatean izan. Gurea izan behar duen zerbait nahi dugu. 40 urte etxe bat ordaintzen egon behar naiz eta jubilatzean ezer gabe geratuko naiz? Tu recompensa por trabajar toda la vida. Beste batzuentzat ordea lotura bat suposatzen du, baina diote agian adinarekin ikuspuntu hori aldatzen joango zaiela. Eztabaida taldean zehar hainbat momentutan lotu da etxebizitza eredua lan ereduarekin. Esaterako, Debagoienan (partaideetatik 3 bertakoak dira) kooperatibista egiten zaituzte, printzipioz lana jubilatu arte bermatuta duzu eta badakit eskualdean bizi beharko naizela, lana aldatzeko kulturarik ez dugulako eta kooperatibako lan horrek horretara lotzen zaituelako. Beraz, zonaldean etxea erosten dute gazteek baina hala ere hau aldatzen joango dela diote. Euskal Herritik kanpo zer gertatzen den galdetzean ez daude oso ziur baina diote Europa mailak errentan jende gehiago bizi dela. Baina alkiler kontratua bera ezberdina dela, 40 urtetarako egin liteke, ez urtez urte berritzen joan hemen bezala.
  • 8. Honek segurtasun handiago bat eskaintzen dizularik alokairuan bizitzeko eta familia bat izan dezakezu zure gain errentako etxe horretan. Norvegian esaterako, estatuak duen barne produktu gordin handia dela eta permititu liteke etxeak egin eta alkilerrean jartzea, nahiz eta gero zergak oso altuak izan. Beste modelo bat da, askoz sozialagoa. Baina kasu honetan ez da espainiar estatura inportagarria den eredu bat, estatuak bere kabuz dirurik irabazten ez duelako. Behin eta berriz agertzen den gai bat da errentan bizitzearen tenporaltasuna, aldiz etxe bat erostea betiko gauza bezala ikusten da, apustu ekonomikoa askozaz ere handiagoa delako. Alkilerra merkeago izanda jende gehiago biziko zen alkilerrean eztabaidako partaideen ustez baina, familia bat izateko alkilerrean bizitzen ez dute ikusten beraien burua. Babes ofizialetako etxeetan oso jende gaztea apuntatzen da eta gero tokatu ezkero ez dakite zeri aurre egin behako dieten. Normalean listetan apuntatu eta 3 bat urtera arte ez zaizu tokatzen, bitartean errentan bizi da jendea. Partaideak euren aldetik orain ez dira planteatzen babes ofizialeko etxe baten listetan sartzea. Interesgarria ikusten dute alkilerreko babes ofizialeko etxeen proiektua. Jubilatu eta gazteentzat abantaila handiak dituena, nahiz eta baldintza asko bete behar diren. Orokorrean laguntza gutxi ikusten dute etxetik independizatzeko garaian, “gu etxetik joaterako 40 urte izango ditugu” dio batek. Geroz eta murrizketa gehiago daudela diote aspektu honetan eta nahiko kezkagarria dela. Etxe hutsen inguruan ere hausnartu arazi diegu eta hiru adibide atera dira. Oñatin, etxe asko daude hutsik eta salgai edo errentan ez daudenak. Familiarenak ziren etxe bloke osoak, gero gurasoak hil eta seme-alabak ez direnak bertan bizi. Zarautz bezalako herrietan bigarren bizitza asko daudela, herri erdia hutsik dagoela diote. Iparraldean ere etxe huts asko, frantziar estatuko “Benidorm” dela diote, asko dira bigarren etxebizitzak direnak eta beraz, urte guztian zehar hutsik egoten direnak. Pariseko etxea errentan eta Biarritzekoa propietatean duten jende asko dagoela ere aipatu dute.. Epe luzera alkilerrak igo egingo direlakoan daude partaideak, jendeak diru gutxiago duenez alkilerrera joango delako bizitzera; Eskaria eta eskaintzaren legea. Estabilidade minimo hori gaur egun geroz eta zailagoa da izatea beraz, zailagoa etxea erostea. Alkilerraren espekulazioa hasiko da baita ere, Frantziar estatuan bezala. Pertsona berdinak 15 etxe ditu eta beraz, oso jende gutxik ditu etxe propioak. Bertara joan ezkero horretara moldatuko zirela diote. Azken batean hasita dagoela diote kultura aldaketa halabeharrez, egoera ekonomikoak behartu gaituela horretara. Bankuek ez dituzte kasu askotan hipotekak ematen eta beraz ezin da etxe propiorik erosi eta abalistekin famili guztia konprometitzen duzu, ondo pentsatu beharreko gauza da. Gaur egun desauzio asko jende helduarena da, seme-alaben etxeen abalista zirelako.
  • 9. Beraien ustez hipoteka batean sartzeko baldintzak zein izango ziren galdetuta lanaren segurtasun minimo hori datorkigu berriz ere airera eta bakarrik ez egotea. Izan ere, partaideen ustez bakarrik zama handiegia da gaur egun hipoteka batean sartzea. Beste batentzat aldiz azkeneko aukera da hipoteka batean sartzea. Errentan bizi direnen profilaren inguruan galdetu diegu baita ere eta beraien ustetan gazteak eta dibortziatuak dira alkilerrean dauden pertsonak. Izan ere, kontratu indefinitu batekin ezin zarela etxebizitza bat erostera sartu diote. Hala ere, aurrera begira aldatu eta talde hori zabalduko dela diote egoera ekonomikoaren ondorioz. Gaur egun pixka bat irreala ikusten dute gure kasuan etxebizitza bat erostea. Ondorioz, etxe bat erosteko segurtasun ekonomikoa behar da, honek nolabaiteko segurtasuna eskainiko digulakoan. Beste puntu oso garrantzitsu bat erostearen aldekoa kultura edo ohitura izango da. Baina hau guztia aldatuz joango da errentaren alderako eta horretarako alkilerra bultzatzeko laguntzak behar direla aipatu dute hizlariek. Bukatzeko lan ereduak asko baldintzatzen duela diote etxebizitza egoera. 5.2.- Inkesta Inkesta 18-25 urteko 28 pertsonek eta 25-37 urte bitarteko bi pertsonek erantzun dute, gehienak neskak gainera. Euskal Autonomia Erkidegokoak izan dira batez ere erantzuleak. Gure inguruan zabaldu dugu batez ere eta espero baino erantzun gutxiago lortu ditugun arren, ahalik eta informazio esanguratsuena lortzen saiatu gara bertatik. Errentan bizi diren erantzule gehienak 3 eta 6 urte artean doaz alokairuan bizitzen, baina gazte hauetariko gehienak ez dira asteko zazpi egunetan bizi bertan, 4ek soilik esan eman dute baiezkoa. Pisu hau ordaintzen dutenei buruz galdetzean gainera, gurasoak izaten dira kasu gehienetan dirua jartzen dutenetan eta 4 kasutan (seguruenik aurreko galderako 4 pertsona berberak) gazteak beraiek dira ordaintzen dutenak. %80ak baino gehiagok ikasten amaitu arte bizi nahi dute bertan eta besteek etxebizitza erosi ahal izan arte. %100ak erantzun du hemendik 5 urtetara beraien buruak etxebizitza propioan ikusi nahiko zutela, baina “non egongo direla uste duten” galdetzean ordea, gehienek (%30ak) alokairuan edo gurasoen etxean (%60) erantzun dute. Gazte hauek familia edukitzearen kasuan jartzen badira, gehienak etxebizitza propioan biziko direla uste dute eta batek baino gehiagok “beste” erantzuna hautatu dute, “ ahal dudan lekuan” erantzunez. Beste herrialdetako ereduak azaltzean, %60ak uste du bertako ohituretara egokituko zirela, hau da, alokairuan biziko liratekeela bertako gehienek hori egiten badute eta gainontzeko %40ak etxebizitza propioa izatean sinesten jarraitzen dute. Erantzuleetatik batek ere ez du etxebizitzarik bere propietatean, baina ez diegu galdetu arrazoia eta interesgarria izan zitekeen. Azkenik, alokairuan bizi ez direnen artean, ez alokatzearen arrazoi nagusia “dirua alferrik xahutzea”-ren irudimena da. Gutxi batzuek (%15ak baino gutxiagok)
  • 10. esan dute urteko kontratuek deskonfiantza sortzen dietela. Ohitura hau aldatzeko arrazoia gobernuaren aldetik diru laguntza handiagoak ematea da beraien ustez. 6) Ondorioak Ikerketa hau egin ondoren gure hasierako galderara bueltatuko gara berriz, hau da, zergatik gazteek ez dute alokatzeko ohiturarik eta etxebizitza erosteko premia ikusten dute? Bai inkestatik lortu ditugun datuak ikusirik eta gehien bat eztabaida taldetik lortu ditugun emaitzekin ondokoa esan dezakegu. Lehenik eta behin arazoa kulturala dela esango genuke, izan ere, gure arbasoetatik datorkigu etxe propioa izatearen ohitura hori. Orain dela 100 urte ere seme zaharrenari geratzen zitzaion familiarena zen etxea. Beraz, esan dezakegu etxebizitza propioaren aldeko jarrera hau kulturala dela, gurasoengatik seme/alabetara pasatzen dena. Baina gure ustez aldatuz joango den ekintza bat da etxebizitza erostearen ekintza hori, izan ere, etxebizitzaren erosketa lan ereduarekin oso lotua dagoen kontzeptua da gaur egun. Lan eredua orain arte bizi osorakoa dela esan dezakegu, gazteetan fabrika batean sartu eta jubilatu arte bertan jarraitzen zuten langileek. Gaur egun ordea, aldatzen ari den gauza da hau, inor ezin digu bizi osorako lan bat segurtatu eta beraz lan eredua aldatzen den bezala, bizi eredua ere aldatzen doa. Ikerketaren beste ondorioetako bat da etxebizitza batek segurtasuna eman behar dizula eta gaur egun alkiler batera joateak ez dizula segurtasunik ematen. Lehen aipatu bezala, lanean segurtasun bat lortutakoan erosten dute normalean etxebizitza bat, baina segurtasun hori lortu aurretik normalean gazteak saiatzen dira alkilerrean bizitzen, egoera ekonomikoek ahalbidetzen badute. Azken ondorio nagusietako bat da, alkilerra bultzatzeko laguntzak behar direla gobernuetatik. Izan ere, geroz eta etxe huts gehiago daude herrietan eta horiek aprobetxatzeko politikak behar direla pentsatzen dugu, etxe gehiago egin beharrean daudenak biziberritu behar direlaren ondorioa atera dugu ikerketan. 7) Proposamenak Ikerketa honen ondorioz Eusko Jaularitzari luzatu nahi genizkiokeen proposamenak ondokoak dira: • Lehenik eta behin herrietako etxe hutsak berpiztu nahi ditugu eta horretarako kanpaina informatibo bat martxan jarriko genuke jendartean etxeak alokairuan hartzeko abantailak erakutsiz. Guk kanpaina bat egingo genuke jendartearen tradizionaltasuna eta etxebizitzaren arloan dauden jokaera topikoak esageratuki erakutsiz. • Ondoren, etxe horien alokairu kontratuak luzatzeko ahalegin bat egitea nahiko genuke. Urtetik urterako kontratuak izan beharrean 10 bat urteko kontratuak izatera pasatzea nahiko genuke. Horrela jendearentzat errazagoa izango da
  • 11. alkiler batean sartzea eta beharrezkotzat jotzen duten segurtasun hori bermatuko dute. • Interesgarria izango zen baita alkilerraren ondoren erosteko aukera izateko posibilitatea zabaltzea. • Badakigu ez direla garaiak, baina diru laguntzak beharrezkotzat ikusten ditugu, gazteek etxebizitzarekin duten problematika nolabait konpondu nahi bada. 8) Bibliografia • Gaindegia soziologia elkart ko kide bat elkarrizketa. HABE-Ikasbil. • Alokairuan bizi diren etxekoen unitat ak, ezaugarri sozioekonomikoen eta e lurralde histrikoaren arabera. 2012an argitaratua. Eustat. • Gazt entzako etxebizitza politka publikoak EAEn. 2007ko ikerketa. Arartkoak legebiltzarrerako egindako txos t na. e 9) Gehigarriak
  • 12. 9.1.- Inkesta 1.-Zenbat urte dituzu? • 18 baino gutxiago • 18-25 urte • 25-37 urte • 37 urte baino gehiago 2.-Sexua: • Emakumezkoa • Gizonezkoa 3.-Nongoa zara? • Euskal Autonomia Erkidegoa • Nafarroa • Iparraldea • Beste (zehaztu) 4.- Errentan bizi zara? • Bai (13.galderan amaitu) • Ez (kasu honetan jo zuzenean 9.galderara) 5.- Noiztik? • Urte bat baino gutxiago • 1-3 urte artean • 3-6 urte artean • 6 urte baino gehiago 6.- Asteko 7 egunetan bizi al zara bertan? • Bai • Ez 7.- Nork ordaintzen du pisua eta pisuko gastuak? • Nik • Gurasoek • Beste (Zehaztu)
  • 13. 8.- Noiz arte duzu bertan bizitzeko asmoa? • Etxebizitza bat erosi ahal izan arte • Alokairuan bizitzea pentsatzen dut bizitza guztia • Ikasten amaitu arte • Diruak ematen didan arte 9.-Non ikusi nahiko zenuke zure burua hemendik 5 urtetara? • Gurasoen etxean • Alokairuan • Nire etxebizitza propioan • Beste (zehaztu) 10.- Eta non uste duzu egongo zarela hemendik 5 urtetara? • Gurasoen etxean • Alokairuan • Nire etxebizitza propioan • Beste (Zehaztu) 11.- Eta familia baduzu, non biziko zarela uste duzu? • Gurasoen etxean • Alokairuan • Nire etxebizitza propioan • Beste (zehaztu) 12.- Frantzian eta Alemanian alokairu etxebizitzen tasa %40ª baino handiagoa dela jakinik, nola uste duzu biziko zinakeela bertara joanez gero? • Alokairuan • Nire etxebizitza propioan • Beste (zehaztu) 13.- Ba al duzu etxebizitzarik zure propietatean? • Bai • Ez (Alokairuan bizi direnentzako inkestaren amaiera, Mila esker)
  • 14. 14.- Zergatik ez zara alokairuan bizi? • Dirua alferrik xahutzea iruditzen zaidalako • Urteko kontratuek deskonfiantza ematen didatelako • Familia bat edukitzeko asmoa daukat eta alokairua egokia iruditzen ez zaidalako • Ez dudalako gurasoen etxetik alde egin nahi 15.- Zerk bultzatuko zintuen alokairuan bizitzen jartzea • Gobernuaren aldetik diru laguntza handiagoak ematea • Kontratuak gutxienez 5 urtekoak izatea • Etxebizitza pribatuen prezioa igotzea • Ezerk ere ez • Beste (zehaztu) Mila esker zure denboragatik.