SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  121
Taula periodikoaren asmatzailea:
Dmitri Mendeleiev
Taula periodikoaren lehen
bertsioaren asmatzailea
izan zen.
Taul periodikoa elementu
kimikoak oro har zenbaki
atomiko txikienetik
handienera sailkatzen
diren diagrama da.
Taula periodikoa
Taula horrek 18 zutabe ditu
eta elementu bakoitzak
bere lekua betetzen du Z
zenbaki atomikoaren
arabera, baina betiere
gorakako segidan.
Metalak eta ez metalak
bereizita daude; gas
nobleek periodo
bakoitzaren amaierako zatia
betetzen dute; eta lur
arraroak (lantanidoak eta
aktinidoak) taulatik kanpo
daude, bakoitzak 14
elementu dituen bi lerrotan.
H (Hidrogenoa) 1
Hidrogenoa elementu bat da, H
ikurra eta 1 zenbaki atomikoa ditu.
Itxura gardena du. T. Von
Hohenheim, Parazelsus izenpean ere
ezaguna, izan zen H2 gasa lehen aldiz
deskribatu eta artifizialki sortu
zuena, metalak azido indartsuekin
nahastean.
Hidrogenoa unibertsoko elementurik
arruntena dugu unibertsoaren
masaren %75 osatzen duelarik eta
unibertsoko atomoen %90a
hidrogeno atomoak direlarik.
DAVID GARZÓN 1.C
He (Helioa) 2
Helioa elementu kimiko bat da,
He ikurra eta 2 zenbaki atomikoa
dituena.
Ez du kolore, zapore ezta usainik, ez da
toxikoa, eta ia guztiz inertea da. Gas
nobleen zerrendan lehena da. Elementu
guztien artean irakite- eta urtze-puntu
txikienak dituena da, eta gas egoeran
dago ezohiko hotz eta presiopean ez
bada. 1868. urtean Pierre Janssen
astronomo frantzesa izan zen helioa
lehen aldiz detektatu zuena.
ANDONI GUTIÉRREZ 1.D
Li (Litioa) 3
• Bere zenbaki atomikoa 3 da.
• Metal alkalinoen taldean dago.
• George Urbainek deskubritu
zuen 1907an
• Bere dentsitatea 0,53 g/ml –koa
da.
• Bere masa 6,941 g/mol –koa da.
• Metal guztietatik litioa arinena
da.
• Bere pisu arinagatik eta
eroankortasunagatik baterietan
erabiltzen den osagaia da.
• Hain biguna izatean labana
batekin moztu ahal dela esaten
dute.
ANE MERINO 1.D
Be (Berilioa) 4
Metal lurralkalinoa da, toxikoa, gris metaliko koloreduna,
arina, gogorra eta hauskorra.
Aleazioetan erabiltzen da. Berilio hautsa oso kaltegarria
izan liteke osasunarentzat arnasten bada.
Berilioa nahiko elementu arraroa da. Beroa oso
ondo eroaten du , ez da magnetikoa eta ez da
herdoiltzen.
X-izpi bidezko diagnosi sistemetan berilio xaflatxoak
erabiltzen dira espektro ikusgarriko erradiazioa iragazteko.
Zirkuito plakak markatzeko erabiltzen den X-izpi
bidezko litografia-tekniketan ere berilioa erablitzen da.
Nicholas Louis Vauquelin-ek aurkitu zuen 1798an
NEREA LEDESMA 1.D
B (Boroa) 5
Boroak taula periodikoan 5 zenbakia du.
Naturan ez da bakarrik agertzen beste
elementuekin nahastuta baizik.
Propietate eta itxura desberdinekoak
izan ahal ditu, hala nola adibidez Boro
amorfoa (hauts marroizka) edo Boro
kristalinoa (beltza eta oso gogorra ).
Boroa gehienetan sukaldeko tresnak
egiteko erabiltzen da baina medikuntzan
Boro likidoa sudurra eta begiak
sendatzeko erabiltzen da.
Boroa landarentzako elikagaia da.
AINHOA CORRAL 1.D
C (Karbonoa) 6
Karbonoa elementu kimiko bat da.
C ikurra eta 6 zenbakia du.
Unibertsoko laugarren elementurik
arruntena da masan, hidrogenoa, helioa
eta oxigenoaren ondoren.
Karbonoa antzinatik ezagutzen den
elementua da.
Karbonoaren forma guztiak oso
egonkorrak dira, eta tenperatura altua
behar dute oxigenoarekin
erreakzionatzeko.
UXUE FERNÁNDEZ 1.B
N (Nitrogenoa) 7
Masa atomikoa 14 ,
0067 g/mol da.
Bere zenbaki atomikoa
7 da.
1772 an aurkitu zuen
Daniel Ruthrford
izeneko eskoziar
batek .
ENDIKA MARTÍN 1.B
O (Oxigenoa) 8
Zenbaki atomikoa: 8
Masa zenbakia: 15,9994 g/mol
Joseph Priestley-ek aurkitu
zuen 1771an.
Gehienetan bi atomoz osatutako
molekulak eratzen ditu.
IRENE CABRERO 1.B
F (Fluorra) 9
• Masa zenbakia: 18,9984032(5) g/mol
• Henri Moissan-ek paristarrak isolatu zuen
1886an baina, hori baino lehen, Davy-k
deskubritu zuen 1813-an.
• Gas horixka hau elementurik
elektronegatiboena da eta elektroiak
erakartzeko ahalmen handiena du.
Gainera, ezagutzen den elementu
oxidatzailerik bortitzena da; oxigenoa bera
oxida dezake.
• Arkeologian, hezur fosilak datatzeko,
hortzen osasunerako, esaterako, hortzetako
pasta egiteko… da erabilgarria.
NURIA SANCHO 1.B
Ne (Neona) 10
Neona aurkitu zuten zientzialariek, Sir William
Ramsay eta Morris W Travers izan ziren.
1898an aurkitu zuten, Londresen . Bere izena
grekotik dator, neon hitzak «berria» esan
nahi du, hain zuzen ere.
Neona atmosferan dago, eta ikusteko, likidotu
behar dugu.
Bere zenbaki atomikoa 10 da.
Ez du kolorerik.
IRENE SÁNCHEZ 1.D
Na (Sodioa) 11
Sodioa elementu kimikoa da, Na
ikurra (Natrium, latinezko izenatik
datorkio) eta 11 zenbaki atomikoa
dituena. Metal alkalinoen taldeko
gai bakuna da.
Sodioa elementu bigun, zuri
zilarkara, eta oso erreaktiboa da.
Isotopo egonkor bakarra dauka,
sodio-23a.
AITOR GALLEGO 1.D
.
Mg (Magnesioa) 12
.
Magnesioa elementu
kimiko bat da, Mg
Ikurra eta 12 zenbaki
atomikoa dituena .
Ingeles batek, Joseph
Black-ek aurkitu zuen
1755ean.
ANDER MORENO 1.D
Al (Aluminioa) 13
.
Aluminioa elementu kimiko bat
da, Al ikurra eta 13 zenbaki
atomikoa dituena. Lurrazaleko
metalik ugariena da.
Korrosioarekiko erresistentziagatik,
bere konduktibitate elektriko
bikainagatik, fusio puntu baxua
edukitzeagatik eta oso arina
izateagatik ezaguna da.
Aplikazio ugari dituenez gero,
industrian asko erabiltzen da eta
mundu mailako ekonomian eragina du.
AINIZE DA SILVA 1.D
Si (Silizioa) 14
Silizioa elementu kimiko bat da,
Si ikurra eta 14 zenbaki
atomikoa dituena.
Jons Jacob Berzelius –ek
Suezian aurkitu zuen 1829an.
28,0855 g/ mol-ko masa
atomikoa du. Silizioa solidoa da.
Kolore grisa eta kristalaren
tamainarekin handitzen den
distira metalikoa dauka.
Hauts lodia bezalakoa da.
AINARA TERRAZAS 1.D
P (Fosforoa) 15
P da bere ikurra, 15 bere zenbaki atomikoa eta
30,973762(2)g/mol bere masa atomikoa.
Hennig Brandt-ek deskubritu zuen 1 669. urtean
Hamburgon.
Oso erreaktiboa denez, fosforoa ez da inoiz
elementu aske modura agertzen naturan.
Fosforoz osatutako konposatuak, sarri erabiltzen
dira lehergailuetan, pospoloetan, su artifizialetan,
pestizidetan, eta garbigarrietan.
Elementu hau, argi ultramorean nabarmentzen da
eta honi esker, kasu kriminal asko ebatzi ahal
dira
ANGELA BENNETT 1.B
S (Sufrea) 16
Sufrea, elementu kimiko bat
da, S ikurra eta 16 zenbaki
atomikoa dituena.
32,065(5) g/mol eko pisua du.
Historiaurrean ezaguna zenez,
ez dakigu nor den aurkitzailea.
Sufrea, hori koloreko kristala
da. Bizitzarako funtsezko
elementua da eta bi
aminoazidotan agertzen da,
zisteinan eta metioninan.
ANE GONZÁLEZ 1.C
Cl (Kloroa) 17
Elementu kimiko bat da, Cl ikurra eta
17 zenbaki atomikoa dituena.
Halogenoen taldekoa da. Gatz
arruntean eta konposatu batzuetan
ageri da.
Oso arrunta da naturan eta guretzat
oso garrantzitsua da. Cl2 edo
“dikloruroa”, airea baino 2,5 aldiz
dentsoagoa den gas berdea da.
Usain nazkagarri eta itogarria dauka,
3,5ppm-ko kontzentrazioetan
nabarmentzen dena; pozoitsua da.
MAIDER PÉREZ 1.D
Ar (Argona) 18
Bere zenbaki atomikoa 18 da, eta gas
noble arrunta da. Bere dentsitatea 1,664
g/l da.
1894 Lord Rayileigh-ek aurkitu zuen.
Rayleigh-ek nitrogenoa aztertzen ari zen
eta nitrogeno garbia atmosferako
nitrogenoa baino dentsitate txikiagoa
zuelaz ohartu zen. Azterketa honi esker
konturatu zen atmosferan beste gas
batzuk zeudela, haien artean argoia.
Argon bonbila fluoreszenteetan
erabiltzen da.
ANDREA CORNEJO 1.D
K (Potasioa) 19
1.- Potasioa metal alkalinoa da, zilar-zuri kolorekoa
eta naturan ugaria.
2.- Dentsitatea: 0.89 g/l
Urtze-puntua: 336.53 K (63.38 °C)
Irakite-puntua: 1032 K(759 °C )
3.- Potasioa airean erraz oxidatzen da eta oso
erreaktiboa da.
4.- Potasioa 5. metal arinena da. Metal bigun bat
da, labana batekin erraz ebaki daitekeena.
MIKEL IZQUIERDO 1.D
Ca (Kaltzioa) 20
Kaltzioa elementu kimiko bat da, Ca ikurra eta 20 zenbaki
atomikoa dituena. Haren masa atomikoa 40,078 da. Kaltzioa
metal lurralkalino gris biguna da. Ezinbestekoa da izaki
bizidunentzako, batez ere zeluraren fisiologian, eta metalik
arruntena da animalia askotan.
Kaltzioaren isotoporik arruntenak, 40Ca, 20 protoiz eta 20
neutroiz osatutako nukleoa dauka. Elementu guztien artean,
protoi eta elektroi kopuru bera duen eta egonkorra den
isotoporik astunena da. Supernoben eztandetan, karbonoak eta
alfa partikulek (helio-nukleoek) erreakzionatu egiten dute eta
kaltzioaren isotoporik arruntena sintetizatzen da. Kaltzioa
zazpigarren elementurik arruntena da, masaz, Lurreko
itsasoetan.
Kimikoki, kaltzioa erreaktiboa da eta bigun samarra da metala
izateko. Suak ez du erraz hartzen, bere ahaide hurbila den
magnesioarekin gertatzen den bezala, baina irazekitzen denean
airean erretzen da, intentsitate handiko argi gorri distiratsua
sortuz. Kaltzio metalak urarekin erreakzionatzen du, hidrogeno
gasa ekoiztuz.
JON ATXURRA 1.D
Sc (Eskandioa) 21
Eskandioa elementu kimiko bat da, Sc
ikurra eta 21 zenbaki atomikoa dituena.
Beti konposatuen osagai gisa ageri den
metal zuri zilarkara da. Bakana da,
mineral arraroetan agertzen baita;
itrioa, lantanidoak eta aktinidoak
bezala, elementu arrarotzat hartzen
da. Elementu metaliko gogor eta oso
iluna da.
Lars Frerik Nilson aurkitu zuen
eskandioa 1879. urtean.
ALOIA ARMESTO 1.A
Ti (Titanioa) 22
Elementu honen masa atomikoa 47,867(1)uma-
koa da eta bere zenbaki atomikoa, 22.
William Gregorrek aurkitu zuen 1791n, eta
izena Martin Heinrich Klaproth-ek eman zion,
mitologia greziarreko titanetatik hartuta.
Kolore grisa du, arina, gogorra, distiratsua eta
korrosioaren aurrean erresistentea da.
Eraikuntzan fatxada-material gisa erabilia izan
da inoiz, adibidez, Bilboko Guggenheim museoan.
Metal honek oso erabilgarriak diren bi ezaugarri
dauzka: korrosioarekiko erresistentzia eta
metal guztien arteko sendotasun/pisu erlazio
altuena. Aleaziorik osatzen ez duenean, titanioa
zenbait altzairu bezain gogorra da, baina %45
arinagoa.
ITZIAR ARRANZ 1.B
V (Banadioa) 23
Banadioa elementu kimiko bat da, V ikurra eta 23
zenbaki atomikoa duena.
Zenbait mineralen osagai da eta hainbat aleazio
sortzeko erabiltzen da. Izaki bizidun gehienetan
aurki daitekeen 26 elementuetako bat da. Bere
izenaren jatorria mitologia eskandinabiarreko
Vanadis jainkosan dago .Bere masa hau da: 50,9415
± 0,0001 u
Andrés Manuel del Río -k aurkitu zuen 1801 ean
eta Erythronium deitu zuen. Geroago Nils Gabriel
Sefström, berriro aztertu zuen 1831ean eta
Vanadio deitu zuen.
Egiturazko sendotasun ona duenez aplikazio
nuklearretan erabiltzen da.
IRAIDE RODRÍGUEZ 1.B
Cr ( Kromoa) 24
Kromoaren zenbaki
atomikoa 24 da eta
Johann Gottlob Lehman-
ek 1761 ean aurkitu zuen.
Bere masa zenbakia
51,9961(6) g/mol da.
Solidoa da.
JON ARANDA 1.B
Mn (Manganesoa) 25
Manganesoren zenbaki
atomikoa 25 da eta bere pisu
atomikoa 54, 938045 gutxi
gora behera.
Scheele-ek aurkitu zuen
manganeso XVIII. mendean.
Burdinaren antzeko metal
gris-zurixka da. Gogorra eta
oso distiratsua da, zailtasunez
urtzen dena baina erraz
oxidatzen dena.
IKER DE CASTRO 1.A
Fe (Burdina) 26
Burdina elementu kimiko bat
da, Fe ikurra (Ferrum,
latinezko izenatik datorkiona)
eta 26 zenbaki
atomikoa dituena.
Trantsizio-metal hau
lurrazalean dagoen elementu
ugarienetakoa da.
OLATZ PRIETO 1.B
Co (Kobaltoa) 27
Kobaltoa elementu kimiko
bat da, Co ikurra eta 27
zenbaki atomikoa dituena.
Metal gris zilarkara
distiratsua eta gogorra
da. Hainbat meatan
agertzen da, eta aleazio
magnetiko erresistente
eta sendoak egiteko
erabiltzen da. Bere
konposatu kimikoekin
tintak, margoak eta
barnizak egiten dira.
JOANA MORENO 1.C
Ni (Nikela) 28
·Elementu atomikoa da.
·Zenbaki atomikoa: 28
·Dentsitatea: 8,908 g/l
·Masa atomikoa 58,6934(2)
g/mol
·Aparatu teknologikoak
egiteko erabiltzen da
NEREA LÓPEZ 1.B
Cu ( Kobrea) 29
• Lehenengo kobre zatia, K.a 7000
urtean aurkitu egin zen, Turkian eta
Iraken.
X. eta XII. mendeetan kobre eta plata
kantitate handiak aurkitu ziren, eta
hortik kanpaiak, ateak eta estatuak egin
ziren.
• Kobrearen zenbaki atomikoa, 29 da.
Masa zenbakia, berriz, 63,546 g/mol
dira. Gaur egun kableen barruan dauden
kabletxoak egiteko erabiltzen dute.
HAIZEA GARCÍA 1.B
Zn ( Zinka) 30
•Zinka elementu kimiko bat da, Zn ikurra eta
30 zenbaki atomikoa dituena.
• Zinka, nahiz eta zenbaitetan trantsizio-
metal gisa sailkatu den, metala da.
•Elementu hau urria da lurrean, baina erraz
erauzten da.
• Bere aplikaziorik garrantzitsuenetako bat
altzairuaren galbanizazioa da.
• Paracelso-k aurkitu eta izendatu zuen
XVI. mendean.
JON RODRÍGUEZ 1.D
Ga (Galioa) 31
Bere izena latinetik dator
(Gallia). Elementu honen ikurra
Ga da eta zenbaki atomikoa 31.
Galioa metal txiro zilarkara da.
Solido apurkorra da eta
likidotzeko giro tenperatura (hau
da, termometro batekin neur
daitekeen tenperaturak) baino
altuagoak izan behar dira.
Lecoq de Boisbaudran-ek
aurkitu zuen Pirinioetan 1875ean.
MIREN NAVARRO 1.D
Ge ( Germanioa) 32
IKURRA: Ge
ZENBAKI ATOMIKOA: 32
MASA ZENBAKIA: 72,64(1)
g/mol.
NORK AURKITU ZUEN? Clemens
Winkler alemaniarrak.
ZEIN URTETAN? 1886-ean.
ALAITZ GARATE 1.C
As (Artsenikoa) 33
Alberto Handiak aurkitu zuen
1250ean. Metaloide pozoitsua da.
Artsenikoa eta bere konposatuak pestizidetan,
herbizidetan, intsektizidetan eta aleazioetan
erabiltzen dira.
Artsenikoen konposatu batzuk aintzinatik ezagunak
dira eta nahiz eta artsenikoa toxikoa izan, hainbat
botika egiteko erabiltzen dira.
Gehienetan artsenikoa heriotzarekin erlazionatzen
da, baina errealitatean, bizitzarako ezinbestekoa
den elementua da, eta egunean12 a 15 μg hartu
behar ditugu ( okela, arrainak, itsaski eta
barazkietatik ateratzen ditugularik).
ENEKO BELLO 1.B
Se (Selenioa) 34
Selenioa elementu kimiko
bat da, ez-metala da,
sufrearen eta teluroaren
antzekoa. Naturan oso arraroa
da egoera elementalean
aurkitzea; selenioa toxikoa
da kantitate handietan.
Gris kolorea edo beltza
kolorea izan ahal du.
Bere ohiko egoera solidoa da.
JULEN MARTÍNEZ 1.C
Br (Bromoa) 35
Bromoak Br ikurra eta 35 zenbaki atomikoa
ditu. Masa atomikoa 79,904(1) g/mol da.
Antoine Jérome Balard, Frantziako kimikari
batek, bromoa aurkitu zuen 1826. urtean
Montpellierko paduretan.
Estratosferan, ozono-geruza dagoen
atmosfera-zatian, bromodun hainbat
konposatu detektatu dituzte. Ozono-geruzak
Eguzkiaren erradiazio ultramoreetatik
babesten du Lurra, eta zientzialariek
detektatu berri dituzten bromodun molekulek
ozono-geruzaren molekulak suntsitzen
dituzte.
IZASKUN ARTECHE 1.B
Kr (Kriptona) 36
Kriptonaren zenbakia 36 da
eta bere ikurra Kr.
Kriptona gas noble bat da.
Gas hau ez da ikusten,
airean dagoenean, baina
solido egoeran gas zuri
bihurtzen da.
Gas noble hau aurkitu zuten
1898-an William Ramsay-
ek eta Morris Travers-ek.
DAVID ÁLVAREZ 1.D
Rb (Rubidioa) 37
• Alkalinoen taldeko elementu
metaliko zuri zilar eta biguna
da. Bere zenbaki atomikoa 37
da. Apur bat erradioaktiboa
da. Rubidioa oso biguna eta
oso erreaktiboa da.
• Erretzen denean kolore gorri-
morexka hartzen du; hortik
datorkio, hain zuzen, bere
izena. Robert Bunsen-ek eta
Gustav Kirchhoff-ek aurkitu
zuten 1816an.
ANDREA HERVÁS 1.D
Sr (Estrontzioa) 38
-Zenbaki atomikoa: 38
-Masa zenbakia: 87,62 u
-1798 an, Klaproth-ek eta Hope-k,
estrontzioa aurkitu zuten Eskozian.
-Estrontzioa askoz erreaktiboagoa
da uretan airean baino.
ANDREA ÁLVAREZ 1.A
Y ( Itrioa) 39
Itrio elementu kimiko bat da, Y
ikurra eta 39 zenbaki atomikoa
dituena.
Translazio-metal zilarkara eta
lustreduna da.
Itrioa askotan ageri da mineral
arraroetan, eta kolore gorriko
fosforoak egiteko erabiltzen da
telebistetan oraindik ere erabiltzen
diren hodi katodikoetan.
LEIRE PUENTE 1.C
Zr (Zirkonioa) 40
Zirkonioa elementu kimiko bat da, Zr ikurra eta
40 zenbaki atomikoa dituena. Normalean zirkon
izeneko mineraletik erauzten da.
Zirkonioa altzairua baino arinagoa da eta bere
gogortasuna kobrearen parekoa da. Hauts bihurtu
arte zatitzen denean, suak har dezake airearekin
kontaktuan, batez ere tenperatura altuetan. Bere
erabilera nagusia erreaktore nuklearretan da.
Martin Heinrich Klaproth (1743-1817)
Alemaniako kimikaria izan zen uranioa,titanioa
eta zirkonioa aurkitu zituena.
NAIA MONTERO 1.C
Nb (Niobioa) 41
Zenbaki atomikoa: 41
Pisu atomikoa: 92,90638
Nork aurkitu zuen: Blomstrand-ek
aurkitu zuen 1864ean
Mineral iturri garrantzitsuenak:
niobita,niobita-tantalita eta
euxenita dira. Niobioa hegazkinen
turbinak egiteko erabiltzen da.
MIKEL CORTAZAR 1.A
Mo(Molibdenoa) 42
Molibdenoa elementu kimiko bat da, Mo ikurra
eta 42 zenbaki atomikoa du, eta bere masa
atomikoa 95,44 g da.
Sendotasun handikoa, altzairua egiteko
erabiltzen da.
Molibdenoaren itxura gris metalikoduna da;
molibdeno-kantitateak toxikoak aurkitu
daitezke hainbat animalietan.
Carl Wilhelm Scheele-k aurkitu zuen 1778an
eta Peter Jacob Hjelm-ek isolatu zuen 1781an.
ANNE MILLAN 1.C
Tc (Teknezioa) 43
Teknezioa, Emilio Segre-k aurkitu
zuen 1937-an. Haren zenbaki atomikoa 43
da, bere ikurraa Tc eta bere masa atomikoa
98 da.
Teknezioa, pisu gutxien daukan transizio-
metal kristalinoa da.
Metal erradiaktibo hau jende askok bilatu
zuen oraindik ez zenean existitzen, eta
pentsatzen zutenak teknezioa aurkitu
zutela, geroago ikusi zuten ezetz, eta
horrela egon ziren urte asko harik eta
Emilio Segre-k aurkitu zuen arte.
JON CASQUERO 1.C
Ru (Rutenio) 44
Latineko izena ruthenia da, eta «errusia» esan nahi du.
Metal zuri gogor eta hauskor hau aleazioak egiteko
erabiltzen da, adibidez , rutenioz eta molibdenoz
osatutako aleazioa supereroalea da, edo titanioarekin
osatzen duena, azken metal honen korrosioarekiko
erresistentzia areagotzen duelarik. Platinoaren
taldeko transizio-metal arraroa da. Gehienetan
platino-meetan ageri da.
Metal bitxi honen historia errusiar batekin hasten da.
Honen izena Karl Ernst Claus da. Karl, platino zati bat
aztertzen zegoen , eta konturatu zen miatzen ari zen
zatian, beste elementu bat zegoela; holan aurkitu
zituen rutenioaren lehenengo sei gramoak.
CRISTIAN ZAYAS 1.C
Rh (Rodioa) 45
Rodioa elementu kimiko bat da, Rh ikurra eta 45
zenbaki atomikoa dituena. Platinoaren taldeko
trantsizio-metal zuri zilarkara arraroa da. Platino-
meetan agertu ohi da eta platino-aleazioetan eta
katalizatzaile gisa erabiltzen da. Metal bitxirik
garestiena izan ohi da,merkatuen momentuko egoeraren
arabera.
Rodioa metal oso iraunkorra da eta distira altua dauka.
Normalean ez du oxidorik eratzen. Urtze-puntura iristen
denean oxigenoa xurgatzen du atmosferatik, baina
berriro solidotzen denean askatu egiten du.
Rodioari azidoek ez diote erasotzen. William
Hyde Wollaston.-ek aurkitu zuen 1803an.
MARÍA MARTÍNEZ 1.C
Pd (Paladioa) 46
Paladioa elementu kimiko bat da,
Pd ikurra eta 46 zenbaki
atomikoa dituena.
William Hyde Wollaston-ek
aurkitu zuen 1803an.
Platino-mineraletan aurkitu
zenean izena Pallas
asteroidearen omenez eman
zitzaion.
AITOR YÁÑEZ 1.C
Ag (Zilarra) 47
Zilarra Ag ikurra du; zenbaki atomikoa
47 da.
Eroankortasun termiko altuena duen
metala da.
Bitxi moduan erabil dute aspalditik.
Beste erabilera batzuk baditu,
halanola argazkin filmetan.
Zilarra antzinarotik ezagutzen da,
eta diru gisa erabili izan da.
JUNE GONZÁLEZ 1.B
Cd (Kadmioa) 48
Trantsizio-metal arraro samarra da,
biguna eta urdin-zurixka.
Baterietan eta pigmentuetan
erabiltzen da, esaterako produktu
plastikoetan.
Oso toxikoa da.
Karl Samuel Leberecht Hermann-ek
eta Friedrich Stromeyer-ek aurkitu
zuten
1817an.
DANIEL CÁCERES 1.A
In (Indioa) 49
Indioa elementu kimiko bat da, In ikurra
eta 49 zenbaki atomikoa dituena.
Aluminioaren eta galioaren antzeko
ezaugarri kimikoak dauzka,
baina zinkarekin antzekotasun gehiago
dauzka.
Bere ezaugarri nabarmenetako bat da
bere isotoporik arruntena apur bat
erradioaktiboa dela.
Erradioaktibitate hau ez omen da
arriskutsua.
IXONE GALDEANO 1.D
Sn (Eztainua) 50
Eztainuaren zenbaki atomikoa 50
da. Bere pisu atomikoa 118,7 da.
Julius Pelegrin –ek aurkitu zuen
1854 ean.
Zilar grisa kolorekoa da. 14.
taldean dago taula periodikoan.
Latinez “Stannum” da. Etxea
apaintzeko erabiltzen dugu.
Mesopotamiako testamentuan
agertzen zen.
ANDER MOSQUERA 1.C
Sb (Antimonioa) 51
Elementu kimiko bat da,
metaloidea.
Bere ikurra estibiotik dator.
Bere zenbaki atomikoa 51 da.
Suaren aurkako elementuetan,
margoetan, zeramikan,
esmalteetan...erabiltzen da.
Hoztean handitu egiten da.
GORKA GÓMEZ 1.D
Te (Teluroa) 52
Bere zenbaki atomikoa 52 da eta bere
masa zenbakia edo pisu atomikoa 127,60
da.
Teluroa Franz Joseph Muller Von
Reichstein-ek deskubritu zuen 1782an.
Oxigenoa sufrea, selenioa eta polonioaren
taldean dago, kalkogenuroen taldean
alegia.
Egoera kristalinoan zuri zilarkara da eta
lustre metalikoa dauka. Oso erraz
xaflatzen eta birrintzen da.
NAROA ARÉVALO 1.C
I (Iodoa) 53
Iodoa, elementu kimiko bat da, I ikurra eta 53
zenbaki atomikoa dituena. Kimikoki, iodoak
halogenoen multzoko elementuen arteko
erreaktibotasunik txikiena dauka, eta
elektropositiboena da astatoaten ondoren.
Iodoaren erabilera nagusiak medikuntzan,
argazkigintzan eta tindagaien ekoizpenean
daude. Izaki bizidun gehienek beharrezkoa dute,
kopuru txikietan bada ere. Beste halogenoek
bezala, iodoak molekula diatomikoak eratzen
ditu, I2 forma hartuz.
Bernard Courtois frantses kimikariak aurkitu
zuen 1811. urtean.
JULEN HERNÁNDEZ 1.B
Xe (Xenona) 54
Xenona elementu kimiko bat da, Xe ikurra eta
54 zenbaki atomikoa dituena.
Gas noble kolorge, astun eta usaingabea da.
Atmosferan aztarna-elementu gisa ageri da.
Xenonaren isotopoak tresna garrantzitsuaK
dira Eguzki-sistemaren hasierako historia
ikertzeko. Xenon-135 isotopoa, fisio
nuklearraren ondorioz sortzen
dena, erreaktore nuklearretan erabiltzen
da neutroi -xurgatzaile gisa.
ENDIKA RAMÍREZ 1.B
Cs (Zesioa) 55
Zesioa elementu kimiko
bat da,Cs ikurra eta bere
zenbaki atomikoa 55 da.
Elementu kimiko guztien
artean bigarren
elektropositiboena eta
alkalinoena da.
Robert Wilhelm Bunsen-
ek aurkitu zuen 1860an.
HODEI MONTERO 1.A
Ba (Barioa) 56
Barioa elementu kimiko bat da, Ba ikurra
eta 56 zenbaki atomikoa dituena.
Metal lurralkalino zilarkara da. Naturan
ez da inoiz egoera puruan egoten. Bere
oxidoari barita deritzo, eta karbono
dioxidoarekin erreakzionatzen du. Naturan
barioa duten mineralik arruntenak barita
(BaSO4) eta witherita (BaCO3) dira.
Benitoita izeneko harribitxi arraroak
barioa dauka.
Barioz osatutako mineralik arruntenak,
baritak oso dentsitate altua dauka (4,5
g/cm3).
MARKEL GUTIÉRREZ 1.A
La (Lantanoa) 57
Serie kimikoa: lantanidoak
Taula periodikoa: 3. taldea
Masa atomikoa: 138,90547(7) g/mol
Dentsitatea: 6,162 g/l
Urtze-puntua:920ºC
Irakite-puntua:3.464ºC
Kristal-egiturak: hexagonalak
Zenbait mineral arrarotan ageri da, gehienetan
zerioarekin. Lantanoa xaflakorra, harikorra eta biguna
Berehala oxidatzen da airearekin kontaktuan.
Mosander-ek, suediarra, 839. urtean aurkitu zuen
zerioaren barruan.
SAIOA GÓMEZ 1.A
Ce (Zerioa) 58
Zenbaki atomikoa:58
Dentsitatea:6,67 g/l
Jöns Jacob Berzelius-ek, Wilhelm
Hisinger-ek eta Martin Klaproth-ek
1803.urtean arkitu zuten
Gauza askotarako erabiltzen da:
beiragintzan,optika- industrian,
kimikan,argazkigintzan eta
metalurgian .
SANDRA TRUEBA 1.B
Pr (Praseodimioa) 59
Lur arraroen taldearen barneko
elementu kimikoa da.
Sinbolo kimikoa Pr.
Pisu atomikoa, 140’9077.
Zenbaki atomikoa, 59
Pr2 03 (Dipraseodimio, trioxidoa)
beiraren eta keramikaren kolore
berdea lortzeko erabiltzen da.
SAIOA PECINO 1.A
Nd (Neodimioa) 60
Neodimio metalaren zenbaki
atomikoa 60 da, eta bere masa-
zenbakia 144,242(3) g/mol.
Carl Auer Von Welsbach ikerlariak
aurkitu zuen, 1885an.
Neodimioa Misch metalaz osaturiko
lur arraro bat da. Metal-zilar
disdira dauka. Oso metal
erradiaktiboa da, eta airearekin
kontaktuan azkar ugertzen da.
Lurrazalean 38 ppm-ko
kontzentrazioan ageri da.
OIER SAENZ 1.A
Pm (Prometioa) 61
Prometioa (edo Promezioa)
erradiaktiboa den lur arraroen
multzoko elementu kimikoa da. Garai
batean illinio izenaz ezagutu zen
(Illinois hitzatik)
Prometio-gatzek luminiszentzia urdin
zurbila edo berdexka sortzen dute
erradioaktibitatearen ondorioz.
Bateria nuklearretan erabiltzen da.
Zenbait izarren espektro
elektromagnetikoan prometioaren
aztarnak beha daitezke.
Jacob A. Marinsky, Lawrence E.
Glendenin eta Charles D. Coryell
aurkitu zuten 1947an
Sm (Samarioa) 62
Samarioa elementu kimiko bat da, Sm ikurra eta
62 zenbaki atomikoa dituena.
Samarioa lur arraroen multzoko metal zilarkara
distiratsua da. Airean aski egonkorra da; 150 °C-
eko tenperaturan hartzen du suak. Nahiz eta olio
mineralez estalita gorde, epe luzera oxidatu
egiten da pixkanaka, hauts gris-horixka eratuz.
Metal honen hiru kristal-aldaera existitzen dira,
bata 734 °C-eko tenperatura azpitik, bestea 922
°C arte, eta azkena horren gainetik.
Paul Emile Lecoq de Boisbaudran-ek aurkitu zuen
1879an.
ALBA GALLÚ 1.A
Eu (Europioa) 63
Gris kolorekoa da; Europioaren zenbaki
atomikoa 63 da, bere masa zenbakia edo pisu
atomikoa berriz, 151,964 g/mol da.
Fusio-puntua: 822 ºC
Irakite-puntua: 1596 ºC
Eugene Demarcay-ek aurkitu zuen Frantzian
1901 ean eta Europio izena jarri zion.
1890. urtean Boisbaudran-ek
lehen Europio laginak lortu zituen, baina
hasieran, samario-gadolinioko laginak zirela
uste zuen. Demarcay-k justifikatu egin zuen
lagina horiek ez zirela ez samario
ez gadolinio.
AINHOA DUEÑAS 1.A
Gd (Gadolinioa) 64
● Masa atomikoa= 157,25 u
● Dentsitatea= 7901 kg/m
● Aurkitzailea: Jean de Marigna-ek
1880an
● Ezaugarria: Lur
arraroen multzoko metal
xaflakor eta harikor zuri zilarkara da.
ARIADNA GUTIÉRREZ-SOLANA 1.A
Tb (Terbioa) 65
Zenbaki atomikoa: 65
Ikurra :Tb
Itxura: zuri zilarkara
Gogortasuna: biguna, labana batekin moztu
daiteke.
Fusio puntua: 1629ºC
Dentsitatea: 8219 kg/m3
Pisu atomikoa: 158.924
Aurkitzailea: 1843-an Carl Gustaf Mosander
(Kalmar, 10/09/1797 - Lovön, 15/09/1858)
MIKEL DEL CASTILLO 1.A
Dy (Disprosioa) 66
Disprosioa lur arraroen multzoko elementua da.
Lustre metaliko, zilarkara distiratsua dauka,
eta giro-tenperaturan nahiko egonkorra da
airean. Bere izena grokotik dator
(«dysprositos») eta «lortzeko zaila» esan nahi
du.
Hagaxka-ebakitzaile batekin moztu daiteke
(baina ez labana batekin), eta txinpartak sortu
gabe landu daiteke makinen bidez, gehiegizko
berotzea saihesten bada. Disprosioaren
ezaugarriak nabarmen aldatzen dira
ezpurutasun txikienarekin.
Lantanidoen taldeko elementu kimiko hau Paul
Emile Lecoq de Boisbaudran-ek aurkitu zuen
1886an.
Ho (Holmioa) 67
Holmio, lantanidoen seriekoa izanik,
elementu metaliko aski bigun eta
harikorra da. Giro-tenperaturan
eta aire lehorrean egonkorra da. Lur-
arraroetako bat da.
Bere masa atomikoa 164,930-koa da.
Holmioa Suediako kimikaria zen Per
Theodro Cleve-k aurkitu zuen 1879an.
IRATI RUBIO 1.C
Er (Erbioa) 68
Lantanidoen taldeko elementu arraroa da.
Harikorra da, nahiko egonkorra airean, eta ez
da lur-arraroen multzoko beste metal batzuek
bezain azkar oxidatzen. Bere gatzak arrosa
kolorekoak dira eta xurgapen-espektro berezia
dauka argi ikuskorrean, ultramorean eta
infragorritik hurbil.
Ikuspuntu biologikotik ez dauka inolako funtziorik,
baina zenbaitek uste dute metabolismoa
estimulatzen duela. Erbioa optika arloan erabil
daitezke.
Suizako Carl G. Mosander-ek aurkitu zuen an.
Tm (Tulioa) 69
Tulioa elementu kimiko bat da, Tm ikurra eta 69 zenbaki
atomikoa dituena. Lantanidoen multzoko elementu hau lur
arraroen arteko bakanena da. Oso erraz molda daitekeen
metal honek distira gris zilarkara dauka eta labana batekin
moztu daiteke. Korrosioarekiko nolabaiteko erresistentzia
dauka aire lehorrean eta xaflakorra da. Naturan ageri den
tulio guztia tulio-169 isotopoa da.
Urarekin geldiro erreakzionatzen du, aise urtzen da azido
diluituetan eta kolore berdeko gatzak eratzen ditu.
Airean egonkorra da, oxigenoarekin, nitrogenoarekin eta
hidrogenoarekin konposatuak eratzen ditu tenperatura
beroetan, eta halogenoekin erreakziona dezake giro
tenperaturan. Hauts denean sukoia da. Erabilpen gutxi ditu,
eta X izpien iturri gisa erabil daiteke.
ARITZA SILVA 1.A
Yb ( Iterbio) 70
Iterbioa edo Yterbioa lantanidoen serieko lur-
arraro bigun eta metalikoa da, kolore zilarkara duena.
Iterbioa xaflakorra eta harikor samarra da, eta lustre
distiratsua dauka.
Hiru forma ezberdin dauzka: alfa, beta eta gamma.
Beta forma giro-tenperaturan existitzen da, kristal-
egitura dauka , metalen antzeko eroankortasun
elektrikoa dauka, baina erdieroale gisa jokatzen du ;
gamma forma, berriz, tenperatura altuetan ageri da eta
gorputzean zentratutako egitura dauka.
Suizako Jean de Marignac-ek aurkitu zuen 1878an.
Iterbio mota bat erabilia izan da X izpietako makina
batean energia-ituirri gisa elektrizitaterik ez
dagoenean
Lu (Lutezioa) 71
Lutezioa elementu kimiko bat da, Lu
ikurrekoa eta 71 da bere zenbaki atomikoa.
Elementu hau metalikoa da. Petrolio-
findegietako prozesuetarako erabiltzen da.
Metalezko aleazioak eratzeko eta zenbait
prozesutan katalizaile gisa erabiltzen da.
Izena Parisen omenez jarri zioten, hiri
honen izena latinez Lutitea da.
Elementu arraroen artean gogorrena eta
astunena da.
LORENA CABRIA 1.C
Hf (Hafnioa) 72
Hafnioaren zenbaki atomikoa 72 da.
Bere masa zenbakia 178,49(2)g/mol
da.
Dirk Coster-rek eta Georg Von
Hevesy-ek aurkitu zuten 1923.
urtean.
Neutroiak xurgatzeko ahalmen
handia duenez, industria
nuklearretako barrak egiteko
erabiltzen da. Metal xaflakorra eta
korrosioarekiko erresistentea da.
YAIZA VÁZQUEZ 1.A
Ta (Tantalioa) 73
Tantalioa, Andres Gustaf Ekebero
suediar kimikoak arkitu zuen 1802an.
Elementu astuna eta gogorra da, eta
Tantalita mineraletik ateratzen da.
Ez da oso ezaguna baina elementu
garrantzitsua da mugikorrak, gps-ak,
satelite artifizialak etab egiteko.
Tantalio minerala, Australian, Canadan,
Brasilen, Afrikan, Asian eta Chinan aurki
dezakegu. Baina badago interesa ere
Egipton hasten bilatzeko.
Masa zenbakia : 180,948
NAROA RODRÍGUEZ 1.A
*Wolfram edo tungstenoa elementu
kimiko bat da, W ikurra eta 74 zenbaki
atomikoa dituena.
*Berezko egoeran zilar zuri kolorea du,
baina lohikeria duenean gris kolorea hartzen
du.
*Wolframioa 1783 urtean bakartu zen
Espainian lehen aldiz, Elhuyar anaien eskutik
Juan Jose Elhuyar eta Fausto Elhuyar.
* Ohizkoa izan da bonbillen barruko haria
egiteko erabiltzea, baita erresistentzia
elektrikoetan eta boligrafoen puntak egiteko
ere.
EDER COSGAYA 1.D
W (Wolframioa) 74
Renioa elementu kimiko bat da, Re ikurra
eta 75 zenbaki atomikoa dituena
Trantsizio-metal zuri zilarkara, arraro,
astun eta polibalente hau manganesoaren
antzeko propietate kimikoak dauzka eta
hainbat aleaziotan erabiltzen da.
Renioa molibdenoaren ekoizpenaren
azpiproduktu gisa erdiesten da. Renio-
molibdeno aleazioak supereroaleak dira.
Naturan aurkitu zen azken elementua
izan zen eta Lurrean existitzen diren
hamar elementurik garestienen artean
dago.
ANDONI VERDEGUÉ 1.A
Re (Renioa) 75
Osmioa elementu kimiko bat da, Os ikurra eta
76 zenbaki atomikoa dituena. Masa zenbakia
190,23(3) g/mol da.
Smithson Tennant-ek aurkitu zuen
Ingalaterran 1804ean.
Osmio izena osme hitz grekotik dator eta
usaina esan nahi du. Izen hori jarri zion
Smithson Tennant-ek aurkitu zuenean
elementu honetako konposatu bati hatsa
zeriolako.
Trantsizio-metal zuri grisaxka da, hauskorra
eta gogorra. Naturako elementurik astunena
da.
BEÑAT JAUREGI 1.A
Os (Osmioa) 76
Iridioa elementu kimiko bat da, Ir ikurra
eta 77 zenbaki atomikoa du.
1803an aurkitu zuen Smithson Tennant –
ek.
Kolore horixka argia dauka. Oso gogorra da.
Hain gogorra denez, zaila da berarekin lan
egitea.
Iridioa 22,650 kg/m³-ko dentsitatea dauka.
Tenperatura oso altuak jasan ditzake. Bere
ezaugarririk nabarmenena korrosioarekiko
erresistentzia da, erresistentzia handiena
duen elementua delako.
Kontaktu elektrikoak egiteko erabiltzen da.
IBAI DE LA IGLESIA 1.C
Ir (Iridioa) 77
Pt (Platinoa) 78
78 zenbaki atomikoa du.
Platinoa Antonio de Ulloa-k
aurkitu zuen, Ekuadorren eta
1735. urtean lehen aldiz
eraman zuten Europara.
Nikel eta kobre meategitan agertzen
da. Zilarrarekin ere okertu ahal da.
Gai baliotsua da eta bitxigintzan,
laborategiko ekipamendu
elektrikoetan, odontologian eta
automobil igorpenen kontrolerako
gailuetan eta tenperatura
handiko labeak indartzeko
erabiltzen da.
MIREIA BLÁZQUEZ 1.B
• 79 zenbaki atomikoa du.
• Hori distiratsua du.
• Metal bat da.
• Metal Aroan aurkitu
zuten.
IGARKI MARTÍN 1.D
Au (Urrea) 79
Merkurioaren sinboloa Hg da eta bere zenbakia 80 da.
Merkurioa ba zegoen Egipton, Kuraren hilobian (XVIII mendean).
Metal astun zilarkara da. Giro-tenperaturan eta presioan likidoa
den elementu bakanetako bat da. Gaizki eroaten du beroa beste
metal batzuekin alderatuz gero, baina elektrizitatea hobeto
eroaten du. Erraz osatzen ditu aleazioak beste metal batzuekin,
hala nola urrearekin edo zilarrarekin, baina ez burdinarekin. Uretan
disolbaezina da. Gas egoerara igarotzean lurrun toxiko eta
korrosiboak eratzen ditu. Azala, begiak eta arnasbideak erasotzen
ditu .
Merkurioa termometroetan, barometroetan, manometroetan eta
beste tresna zientifiko batzuetan erabiltzen da. Hala ere,
elementu honen toxikotasunaren egin da bere erabilera
termometro medikuetan, eta horren ordez alkoholean
oinarritutakoak edo termometro digitalak hobetsi dira. Oraindik
ere zenbait ikerketa zientifikotan erabiltzen da.
OIHANE MORATO 1.D
Hg (Merkurioa) 80
Metal txiro gris xaflakor
hau kolorea galtzen
du airearekin kontaktuan.
Oso toxikoa da eta arratoi-
pozoi eta intsektizida gisa erabili
izan da, baina minbizia sor
dezakeela uste denetik, erabilera
hau asko murriztu da edo debekatu
egin da zenbait herrialdetan.
Sir William Crookes-ek aurkitu
zuen 1821ean
Tl (Talio) 81
Pb (Beruna) 82
Beruna zuri urdina da moztu ondoren,
baina gris leun kolorea hartzen du
airearen kontaktuan.
Naturan aurkitzen da karbonato,
sulfato eta sulfuro eran; oxigenoarekin
errez erreakzionatzen du.
Bere zenbaki atomikoa 82 da.
Aintzinatik ezaguna da eta bere
latinezko izena «plumbum nigrum» zen.
MARIO ACIMAS 1.D
Bismutoa elementu kimiko bat da,
Bi ikurra du, eta 83 zenbaki
atomikoa dituena.
Masa atomikoa 208,980 du , eta
fusio-puntua 271,4ºC koa da.
XIII mendean aurkitu zuen Claude
François Geoffroyr-ek 1753.
urtean.
JUNE RAFAEL 1.C
Bi (Bismutoa) 83
Po (Polonioa) 84
Po ikurra du eta 84 da bere zenbaki
atomikoa .
Oso metal erradioaktiboa da, eta
zigarroen kean aurkitu daiteke
polonioa, eta horregatik, erretzen
duten pertsonak denbora gutxiago
bizi izaten dira.
Marie Curie-k aurkitu zuen 1898an,
eta izen hori jarri zion bera jaio zen
herriarengatik.
AINTZANE CORCHADO 1.C
At (Astatoa) 85
Zenbaki atomikoa: 85
Masa atomikoa: 209,99
Nork isolatu eta aurkitu: Corson, McKensie eta
Segre.
Zein urtetan aukitu zen: 1940an aurkitu zen.
Berezitasun bat: Oso arraroa da naturan
aurkitzea desintegrazio radioaktiboetatik
sortzen delako . Halogeno hau 17.taldean dago
ANDONI ISASI 1.B
Rn (Radona) 86
 86 zenbaki atomikoduna.
 222g/mol –eko masa zenbakia du.
 Frederich Ernst Dorn, alemaniarrak, 1898 radona
isolatu zuen lehenengoz.
 Gas nobleen arteko elementua da.
 Elementu honen ezaugarri txar bat da gizakiongan
birikietako minbizia sortarazten duela.
 Gasa denean kolorgabea da baina gasa edo likido
egoeran dagoenean ikusgarria da,kolore fluoreszente
distiratsuak hartzen dituelako.
ANDER MARTÍNEZ 1.B
Fr (Frantzioa) 87
• Zenbaki atomikoa: Frantzioaren
zenbaki atomikoa 87a da.
• Masa zenbakia: Masa zenbakia 223
da.
• Nork isolatu zuen eta noiz: 1939.
urtean aurkitu zuen Marguerite
Perey-ek.
• Biztzikeriak: Uranioko mineraletan
aurkitu zuen Perey-ek.
UNAI GÓMEZ 1.B
Ra (Radioa) 88
Radioa elementu kimiko bat da, Ra
ikurra eta 88 zenbaki atomikoa
dituena.
Bere jatorrizko kolorea zuri ia
purua da, baina oso azkar oxidatzen
da airearen kontaktuarekin eta
kolore beltza hartzen du. Metal
lurralkalinoa da, uranio-meetan
aztarna-elementu gisa ageri dena.
Oso erradioaktiboa da. Bere
isotoporik egonkorrenak, 226Ra,
1.602 urteko erdibizitza dauka eta
radon gasa bihurtzen da.
ASIER PRIETO 1.D
Ac (Aktinioa) 89
Aktinioa elementu metaliko, zilarkara
eta erradioaktiboa da. Bere erradioaktibitate
biziaren ondorioz, iluntasunean argi urdin zurbila
igortzen du. Aztarna-elementu gisa dago uranio-
meetan: tona bat uranio-meak gramo hamarren bat
aktinio dauka.
Oso erradioaktiboa da eta, beraz, oso estimatua
da neutroi-iturri gisa. Ez dauka beste aplikazio
industrial berezirik.
Medikuntzan, erradioterapian da erabilgarria.
André-Louis Debierne ,fisikari eta kimikari
frantzesak aktinioa aurkitu zuen 1899an.
AMAN RODRÍGUEZ 1.A
Zenbaki-atomikoa 89
Masa-zenbakia 227,03
Th (Torioa) 90
Naturan agertzen den metal
erradiaktiboa denez, erregai
nuklear gisa uranioaren ordez erabil
daitekeela kontsideratu da.
Egoera puruan metal zuri zilarkara
da, lustrea hainbat hilabetez
gordetzen duena. Hala
ere, oxigenoarekin kontaktuan
ugertu egiten da pixkanaka, gris
kolorea eta azkenean beltza hartuz.
Jöns Berzelius-ek aurkitu zuen
1829an.
Pa (Proaktinioa) 91
Protaktinioa aktinidoen taldeko elementu
metaliko zilarkara eta lustre distiraduna da.
Supereroalea da; 13 isotopo ditu, baina ez dira
egonkorrak; bi, naturan aurkitzen dira.
Protaktinioa uranioaren mea guztietan aurkitzen
da eta 340 mg ateratzen dira uranio-mea tona
bakoitzeko. Torio 230en desintegrazioaz ere lor
daiteke protaktinioa. Protaktinioa gogorra eta
zuria da, eta 1.600 °C-tan urtzen da.
Konposatu batzuk eratzen ditu halogenoekin.
NAHIA CASTAÑEIRA 1.C
Zenbaki atomikoa 92 da, eta masa zenbakia
238,02891.
1789an Martin Klaporth-ek aurkitu zuen Alemanian,
baina ezin izan zuen isolatu.
1841ean Eugene Peligot-ek isolatu zuen lehen aldiz.
Erradiaktiboa da. Urano planetaren omenez jarri
zioten izena. Erabilera nagusia erreaktore
nuklearretan erregai bezala da. Lehergai atomikoetan
erabiltzen da.
Uranioak arrisku kimikoak ditu gorputzean.
Horregatik, arazoak eragin ditzake giltzurrunetan eta
odolean; gainera, epe luzerako gaixotasunak (minbizia
adibidez) eragin ahal ditu.
ENEKO ÍÑIGUEZ 1.B
U (Uranioa) 92
Np (Neptunioa) 93
Zenbaki atomikoa: 93
Taldea: 3
Epea: 7
Masa atomiko erlatiboa: [237]
Neptunio 1940an aurkitu zuten American Edwin M.
McMillan eta Philip H. Abelson fisikariek . Uranioa 238
neutroiekin bombardatzen lortzen da.
Elementu metaliko erradiaktibo zilarkara da. Lehen
elementu transuranidoa da eta aktinidoen seriekoa da.
HAIZEA LUÍS 1.C
Pu (Plutonioa) 94
Zenbaki atomikoa eta ikurra: 94 Pu
Latinezko izena: Plutonium.
Aurkitzaileak eta aurkitzearen
urtea: 1940an urtean Gleen T
Seaborg Edwin Mattison
McMillan, Joseph W.Kennedy
eta, Arthur Wahl.
Beste datu batzuk: arma
nuklearetan oso erabilia da.
ENEKO FERNÁNDEZ 1.C
Elementu metaliko erradiaktibo hau
1944ean sintetizatu zuten lehen
aldiz (Glenn Seaborg, Ralph
James, L. Morgan eta Albert
Ghiorso), plutonioa neutroiekin
bonbardatuz.
Amerizio puruak lustre zilarkara eta
zuria dauka.
Erradiografia egiteko makinetan
erabil daiteke
Am (Amerizioa) 95
Cm (Kurioa) 96
Ikurra: Cm.
Zenbaki atomikoa: 96
Masa atomikoa: 247 g/mol-koa.
Aurkitzaileak: Glenn T. Seaborg, Ralph A.
James eta Albert Ghiorso.
Data: 1944.
Bitxikeriak: Marie Curie eta senarren ohorean
jarri zioten izena erradioa aurkitzeagatik eta
erradiaktibitateari buruzko lanengatik.
LEIRE DUEÑAS 1.A
Berkelioa elementu kimiko
sintetiko bat da. Aktinidoen
serieko elementu metaliko
erradiaktiboa da. Elementu honen
lehen sintesia amerizioa alfa
partikulez bonbardatuz ekoiztu
zen. Bere izena Berkeley-n
dagoen Kaliforniako
Unibertsitateari zor dio.
Stanley G. Thompson-ek, Albert
Ghiorso-k,eta Glenn T. Seaborg-
ek aurkitu zuten 1949an.
Bk (Berkelio) 97
Oso erradiaktiboa eta bizitzarako
kaltegarria da (mikrogramo bat kaliforniok
170 milioi neutroi igortzen ditu minutuko).
Kalifornioaren isotopo gehienak
berkelioa erreaktore batean neutroi-
erradiazioaren pean jarriz sortzen dira.
Kalifornioak ez dauka inolako
funtziorik bizitzaren garapenean.
Bere konposatu kimiko gutxi batzuk besterik
ez dira sortu eta ikertu.
Elementu transuranidoa izanik,
merkataritza-erabilera gutxi dauzka.
Stanley G. Thompson-ek , Kenneth Street-
ek , Jr., Albert Ghiorso-k,eta Glenn
T. Seaborg-ek aurkitu zuten 1950ean.
Cf (Kalifornio) 98
Es (Einstenioa) 99
Einsteinioa elementu kimiko sintetikoa da.
Izena Albert Einstein-en omenez eman
zitzaion.
Taula periodikoan duen kokapenagatik,
beste metal batzuen moduko propietate kimiko
eta fisikoak dituela dirudi. Kantitate txikiak
sintetizatu diren arren,zilarraren kolorea
duela behatu da.
Elementu sintetiko gehienetan bezala,
einstenioaren isotopoak erradiaktiboak dira.
Albert Ghiorso-k aurkitu zuen 1952an.
Fm (Fermioa) 100
Fermioa elementu kimiko sintetiko
bat da, Fm ikurra eta 100 zenbaki
atomikoa dituena. Oso
erradioaktiboa da. Plutonioa
neutroiz bonbardatu ostean
sortzen da. Izena Enrico Fermiri
zor dio.
EDER NIÑO 1.C
Md (Mendelebio) 101
Mendelebioa edo unilunioa elementu kimiko
sintetikoa da, Md ikurra (lehen Mv) duena
Elemento transuranido eradiaktibo metaliko
hau sortzeko, einstenioa bonbardatzen
da alfa partikulez. Bere izena Dimitri
Mendleiev-i zor dio.
Mendelevioak ez dauka erabilera berezirik
eta aztarna-kantitateak soilik ekoiztu dira.
Albert Ghiorso-k, Bernard G. Harvey-ek,
Gregory R. Choppin-ek , Stanley G.
Thompson-ek eta Glenn T. Seaborg-ek
aurkitu zuten 1955ean.
No (Nobelioa) 102
Nobelioa edo unilbioa elementu
kimiko sintetiko bat
da, No ikurra eta 102 zenbaki
atomiko dituena.
Aktinidoen serieko
elementu transuranido metaliko
erradiaktiboa da. Kurioa
karbono-ioiekin bonbardatuz
sintetizatzen da.
ANDER DÍAZ-MORENO 1.C
Lr (Laurentzioa) 103
Laurentzioa elementu kimiko sintetiko bat da
Lr ikurra eta 103 zenbaki atomikoa dituena.
Bere isotoporik egonkorrena 4 ordu inguruko
erdibizitza duen 262Lr da.
Lawrentzioa kaliforniotik abiatuta
sintetizatzen da eta ez dauka erabilera
ezagunarik
UNAI GUERRERO 1.A
Rf (Rutherfordio)104
• Ernest Rutherford
zientzalariak aurkitu zuen
rutherfodioa 1964-an.
• Bere zenbaki atomikoa 104
da eta bere pisu
atomikoa[261]u.
• Elementu hau oso gutxi
ezagutzen da; oso
erradiaktiboa den elementu
honen 265Rf isotopoak 13
orduko erdibizitza du.
SANDRA CURROS 1.A
Db (Dubnioa) 105
Dubnioa (lehen eka-tantalo deiturikoa) elementu
kimiko sintetiko bat da,.
Elementu oso erradiaktiboa da.
Bere isotoporik egonkorrenak, 268Db, 32
orduko erdibizitza dauka. Taula
periodikoan dubnioaren inguruan dauden
elementuek erdibizitza laburragoak dauzkate;
hortaz, horrek esan nahi du nukleo baten neutroi-
kopurua aldatuz nukleoaren egonkortasuna asko
alda daitekeela.
Errusiako Dubnako zientzialari talde batek,
Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko beste
zientzialari talde batekin batera deskubritu zuen
1967an.
Sg (Seaborgio) 106
Seaborgioa elementu kimiko
sintetiko bat da.
Bere isotoporik egonkorrena
den 271Sg-k 2,4
minutuko erdibizitza dauka. Kimikoki
segurasko wolframioaren antzekoa da.
1974ean sintetizatu eta identifikatu
zen ia aldi berean haien artean oso
urrun dauden bi laborategietan: alde
batetik Kaliforniako Berkeley
Unibertsitateko laborategian eta
bestaldetik Errusiako Dubnako
lagorategian.
Bh (Bohrioa) 107
Transiziozko metal hau,
Bohrioa elementu kimiko sintetiko bat
da, Bh ikurra duena. Bere
isotoporik egonkorrenak, Bh-267, 22
segundoko erdibizitza dauka.
Teknika kromatografikoaek erakutsi
dutenez badirudi taula periodikoko 7.
taldeko elementuen antzeko portaera
daukala.
1981ean Errusiako Dubnako
Institutuko zientzialariek aurkitu
zuten erradiaktiboa den elementu
kimiko hau.
Hs (Hassio) 108
Hassioa elementu kmiko
sintetiko bat da.
Transizio-metal hau
1984ean sintetizatu zen
lehen aldiz, Darmstadt hiriko
Ioi Astunen Ikerketarako
Zentroan (Gesellschaft für
Schwerionenforschung).
Mt (Meitnerioa) 109
Elementu kimiko sintetiko bat da.
Bere zenbaki atomikoa 109 da
Lise Meitnerren omenez izendatu zen
elementua.
Normalean 10 urte bizi izaten da.
Peter Armbruster-ek aurkitu zuen 1982 an
EVA SÁNCHEZ 1.B
Ds (Darmstadtio) 110
Armbruster-ek, Hofmann-ek,
Münzenberg-ek eta beste ikertzaile
batzuek sintetiztu zuten Darmstadt-en,
Alemanian, 1 994ean.
Darmstadtioa (lehen ununnilio,
Uun) elementu kimiko sintetiko bat
da; 110 zenbaki atomikoa du.
Atomo superastunen multzokoa da.
Elementu hau oso azkar desintegratzen
da eta masa ezberdineko isotopo ugari
ditu
Roentgenioa (lehen unununioa)
elementu kimiko sintetiko bat da
111 zenbaki atomikoa duena.
1994an aurkitu zuten zientzialari
alemaniarrek. Bere egungo izena
eman zioten X izpiak aurkitu zituen
eta Fisika Nobel Saria jaso
zuen Wilhelm Conrad Roentgen-en
omenez.
Rg (Roentgenio) 111
Kopernizioa (lehen Ununbio,
Uub), elementu kimiko
erradiaktibo sintetiko bat da.
Nikolas Kopernikoren omenez jarri
zioten izena.
Lehen aldiz Gesselschaft für
Schwerionenforschungek sortu zuen
1196an.
Cn (Kopernizio) 112
Aldi baterako izen honek elementu kimiko
sintetiko bat izendatzen du.
Errusiako Dubna taldeko eta Estatu Batuetako
Lawrence Livermore Laborategiko elkarlanari
esker aurkitu zen 2003an.
Japoniako zientzialari talde bat etengabe
ikertzen ari da elementu hau, beraz, seguraski,
Japoniarentzako erreklamatuko dute elementu
honentzako izen berria.
Atomo superastun hau oso ezengonkorra da
Uut (Ununtrio) 113
Flerobioa (lehen
ununquadioa) atomo superastuna
eta erradiaktiboa da.
Errusiako Dubna taldeko Flerov
laborategiko zientzialariek aurkitu
zuten 1998an.
Izena jarri zitzaion Georgy
Nikolayevich Flerov sobietar
zientzailariaren omenez
Fl (Flerobio) 114
Uup (Ununpentio) 115
Ununpentioa elementu kimiko
sintetiko baten aldi baterako
izena da.
Errusiako Dubna Laborategiko
zientzialariek deskubritu zuten
Amerizio-243 a bonbardatu
zutenean kaltzio 48-rekin.
Bitxikeri moduan esan behar da
«Call of Duty: Worl at War eta Call
of Duty : Black Ops»
bideojokuetan elementu kimiko
hau aipatu egiten da eta
teletransportadoreak
funtzionatzeko erabiltzen dela.
Libermorioa (lehen Ununhexio, Uuh),
elementu kimiko erradiaktibo
sintetiko bat da. Bere izena
«Lawrence Livermore National
Laboratory)»-ari zor dio eta 2011an
jarri zitzaion.
Oso ezegonkorra denez eta bere
erdibizitza segundu batzuetakoa
besterik ez denez, ez diote
momentuz inolako erabilpenarik
bilatu.
Isotoporik ohikoena 293-ko masa
duena da.
Lv ( Libermorioa) 116
Ununseptioa elementu kimiko sintetiko
superastunaren baten aldi baterako izena
da. Eka-astato izenarekin ere ezagutua da.
Bere sisntesia 2010ean iragarri zen eta
Errusiako Dbna Laborategiko zientzialariek
erreibindikatu zuten. Deskubritu den
azkenengo elementu kimikoa da.
82 zenbaki atomikoa duten elementu kimiko
guztien antza, ez da batere egonkorra.
Uus (Ununseptio) 117
Ununseptioa elementu kimiko sintetiko
baten aldi baterako izena da.
Aurresan daiteke propietate fisikoak
gas geldoen antzekoak izango direla .
Eka-radon deitu izan zaio ikerketaren
baten. Horretaz gain, aurresan daiteke
baita ere erradiaktibo izango dela ,
eta erdieroale estandara . Nahiko gas
erreaktiboa izango litzateke; zenbait
zientzialarirentzako propietate kimiko
berezi batzuk ere edukiko lituzke.
Uuo (Ununoktioa) 118

Contenu connexe

Tendances

Iraitz aparatua maider
Iraitz aparatua maiderIraitz aparatua maider
Iraitz aparatua maiderkoldokoak
 
Substàncies pures i mescles : la llet
Substàncies pures i mescles : la lletSubstàncies pures i mescles : la llet
Substàncies pures i mescles : la lletAmador Calafat
 
Valutazione didattica e Valutazione di sistema - Autovalutazione e Migliorame...
Valutazione didattica e Valutazione di sistema - Autovalutazione e Migliorame...Valutazione didattica e Valutazione di sistema - Autovalutazione e Migliorame...
Valutazione didattica e Valutazione di sistema - Autovalutazione e Migliorame...grazialopresti
 
Historiaurrea 5. maila A 2. taldea
Historiaurrea 5. maila A  2. taldeaHistoriaurrea 5. maila A  2. taldea
Historiaurrea 5. maila A 2. taldeamendigoiti
 
1. munduaren antolaketa politikoa (1 5)
1. munduaren antolaketa politikoa (1 5)1. munduaren antolaketa politikoa (1 5)
1. munduaren antolaketa politikoa (1 5)Ekialdea Institutua
 
Lotura kimikoak.azalpena
Lotura kimikoak.azalpenaLotura kimikoak.azalpena
Lotura kimikoak.azalpenabatirfiskim
 
5 maila 14 HISTORIAURREA- Anaya
5 maila  14 HISTORIAURREA- Anaya5 maila  14 HISTORIAURREA- Anaya
5 maila 14 HISTORIAURREA- Anayaidoialariz
 
Hàbits de l’aparell respiratori
Hàbits de l’aparell respiratoriHàbits de l’aparell respiratori
Hàbits de l’aparell respiratoriAilumon
 
Metodologie didattiche attive: sinestesie metodologiche tra EAS e Cooperative...
Metodologie didattiche attive: sinestesie metodologiche tra EAS e Cooperative...Metodologie didattiche attive: sinestesie metodologiche tra EAS e Cooperative...
Metodologie didattiche attive: sinestesie metodologiche tra EAS e Cooperative...Concetta Carrano
 
Unitat 5 el sector primari
Unitat 5   el sector primariUnitat 5   el sector primari
Unitat 5 el sector primarijordimanero
 
MATERIALS D'ÚS TÈCNIC
MATERIALS D'ÚS TÈCNICMATERIALS D'ÚS TÈCNIC
MATERIALS D'ÚS TÈCNICJordi Riba
 

Tendances (20)

Iraitz aparatua maider
Iraitz aparatua maiderIraitz aparatua maider
Iraitz aparatua maider
 
Substàncies pures i mescles : la llet
Substàncies pures i mescles : la lletSubstàncies pures i mescles : la llet
Substàncies pures i mescles : la llet
 
Valutazione didattica e Valutazione di sistema - Autovalutazione e Migliorame...
Valutazione didattica e Valutazione di sistema - Autovalutazione e Migliorame...Valutazione didattica e Valutazione di sistema - Autovalutazione e Migliorame...
Valutazione didattica e Valutazione di sistema - Autovalutazione e Migliorame...
 
Sector secundari
Sector secundariSector secundari
Sector secundari
 
Historiaurrea 5. maila A 2. taldea
Historiaurrea 5. maila A  2. taldeaHistoriaurrea 5. maila A  2. taldea
Historiaurrea 5. maila A 2. taldea
 
landareen ugalketa
landareen ugalketalandareen ugalketa
landareen ugalketa
 
1. munduaren antolaketa politikoa (1 5)
1. munduaren antolaketa politikoa (1 5)1. munduaren antolaketa politikoa (1 5)
1. munduaren antolaketa politikoa (1 5)
 
3. La industrialització de les societats europees.
3. La industrialització de les societats europees.3. La industrialització de les societats europees.
3. La industrialització de les societats europees.
 
Perpaus motak
Perpaus motakPerpaus motak
Perpaus motak
 
Lotura kimikoak.azalpena
Lotura kimikoak.azalpenaLotura kimikoak.azalpena
Lotura kimikoak.azalpena
 
Iraitz aparatua
Iraitz aparatuaIraitz aparatua
Iraitz aparatua
 
5 maila 14 HISTORIAURREA- Anaya
5 maila  14 HISTORIAURREA- Anaya5 maila  14 HISTORIAURREA- Anaya
5 maila 14 HISTORIAURREA- Anaya
 
Hàbits de l’aparell respiratori
Hàbits de l’aparell respiratoriHàbits de l’aparell respiratori
Hàbits de l’aparell respiratori
 
Metodologie didattiche attive: sinestesie metodologiche tra EAS e Cooperative...
Metodologie didattiche attive: sinestesie metodologiche tra EAS e Cooperative...Metodologie didattiche attive: sinestesie metodologiche tra EAS e Cooperative...
Metodologie didattiche attive: sinestesie metodologiche tra EAS e Cooperative...
 
Ega ohiko akatsak
Ega ohiko akatsakEga ohiko akatsak
Ega ohiko akatsak
 
Unitat 5 el sector primari
Unitat 5   el sector primariUnitat 5   el sector primari
Unitat 5 el sector primari
 
MATERIALS D'ÚS TÈCNIC
MATERIALS D'ÚS TÈCNICMATERIALS D'ÚS TÈCNIC
MATERIALS D'ÚS TÈCNIC
 
Harreman funtzioa.
Harreman funtzioa. Harreman funtzioa.
Harreman funtzioa.
 
Digestio Aparatua
Digestio AparatuaDigestio Aparatua
Digestio Aparatua
 
Euri azidoa
Euri azidoaEuri azidoa
Euri azidoa
 

En vedette

Lotura metalikoa eta_bere_propietateak
Lotura metalikoa eta_bere_propietateakLotura metalikoa eta_bere_propietateak
Lotura metalikoa eta_bere_propietateakArantza Etxeberria
 
Sistema periodikoaren antolakuntza nagore
Sistema periodikoaren antolakuntza nagoreSistema periodikoaren antolakuntza nagore
Sistema periodikoaren antolakuntza nagoreamendizabaluliarte
 
1 materia biziduna
1 materia biziduna1 materia biziduna
1 materia bizidunaenekoni
 
Evolución de la tabla periódica
Evolución de la tabla periódicaEvolución de la tabla periódica
Evolución de la tabla periódicaLuis
 
Historia de la tabla periódica
Historia de la tabla periódicaHistoria de la tabla periódica
Historia de la tabla periódicaNombre Apellidos
 
Tabla de Valencias Elementos Químicos
Tabla de Valencias Elementos QuímicosTabla de Valencias Elementos Químicos
Tabla de Valencias Elementos QuímicosYasmin Pérez
 

En vedette (7)

Nutrizioa eta kirola
Nutrizioa eta kirolaNutrizioa eta kirola
Nutrizioa eta kirola
 
Lotura metalikoa eta_bere_propietateak
Lotura metalikoa eta_bere_propietateakLotura metalikoa eta_bere_propietateak
Lotura metalikoa eta_bere_propietateak
 
Sistema periodikoaren antolakuntza nagore
Sistema periodikoaren antolakuntza nagoreSistema periodikoaren antolakuntza nagore
Sistema periodikoaren antolakuntza nagore
 
1 materia biziduna
1 materia biziduna1 materia biziduna
1 materia biziduna
 
Evolución de la tabla periódica
Evolución de la tabla periódicaEvolución de la tabla periódica
Evolución de la tabla periódica
 
Historia de la tabla periódica
Historia de la tabla periódicaHistoria de la tabla periódica
Historia de la tabla periódica
 
Tabla de Valencias Elementos Químicos
Tabla de Valencias Elementos QuímicosTabla de Valencias Elementos Químicos
Tabla de Valencias Elementos Químicos
 

Plus de maitebeurko

Geosfera. harriak eta mineralak
Geosfera. harriak eta mineralakGeosfera. harriak eta mineralak
Geosfera. harriak eta mineralakmaitebeurko
 
Atmosfera eta hidrosfera
Atmosfera eta hidrosferaAtmosfera eta hidrosfera
Atmosfera eta hidrosferamaitebeurko
 
Animalia ornodunak
Animalia ornodunakAnimalia ornodunak
Animalia ornodunakmaitebeurko
 
Moneroak, protoktistoak eta onddoak
Moneroak, protoktistoak eta onddoakMoneroak, protoktistoak eta onddoak
Moneroak, protoktistoak eta onddoakmaitebeurko
 
Materiaren aniztasuna
Materiaren aniztasunaMateriaren aniztasuna
Materiaren aniztasunamaitebeurko
 
Ugalketa-funtzioa
Ugalketa-funtzioaUgalketa-funtzioa
Ugalketa-funtzioamaitebeurko
 
Erlazio funtzioa
Erlazio funtzioaErlazio funtzioa
Erlazio funtzioamaitebeurko
 
Elikadura funtzioa
Elikadura funtzioaElikadura funtzioa
Elikadura funtzioamaitebeurko
 
Plaken tektonika. Lurraren dinamika
Plaken tektonika. Lurraren dinamikaPlaken tektonika. Lurraren dinamika
Plaken tektonika. Lurraren dinamikamaitebeurko
 
Ugalketa funtzioa
Ugalketa funtzioaUgalketa funtzioa
Ugalketa funtzioamaitebeurko
 
Klima aldaketa iruditan
Klima aldaketa iruditanKlima aldaketa iruditan
Klima aldaketa iruditanmaitebeurko
 

Plus de maitebeurko (20)

Geosfera. harriak eta mineralak
Geosfera. harriak eta mineralakGeosfera. harriak eta mineralak
Geosfera. harriak eta mineralak
 
Atmosfera eta hidrosfera
Atmosfera eta hidrosferaAtmosfera eta hidrosfera
Atmosfera eta hidrosfera
 
Animalia ornodunak
Animalia ornodunakAnimalia ornodunak
Animalia ornodunak
 
Unibertsoa
UnibertsoaUnibertsoa
Unibertsoa
 
Ornogabeak
OrnogabeakOrnogabeak
Ornogabeak
 
Moneroak, protoktistoak eta onddoak
Moneroak, protoktistoak eta onddoakMoneroak, protoktistoak eta onddoak
Moneroak, protoktistoak eta onddoak
 
Materiaren aniztasuna
Materiaren aniztasunaMateriaren aniztasuna
Materiaren aniztasuna
 
Ugalketa-funtzioa
Ugalketa-funtzioaUgalketa-funtzioa
Ugalketa-funtzioa
 
Erlazio funtzioa
Erlazio funtzioaErlazio funtzioa
Erlazio funtzioa
 
Elikadura funtzioa
Elikadura funtzioaElikadura funtzioa
Elikadura funtzioa
 
Izaki bizidunak
Izaki bizidunakIzaki bizidunak
Izaki bizidunak
 
Unibertsoa
Unibertsoa Unibertsoa
Unibertsoa
 
Plaken tektonika. Lurraren dinamika
Plaken tektonika. Lurraren dinamikaPlaken tektonika. Lurraren dinamika
Plaken tektonika. Lurraren dinamika
 
Fotosintesia
FotosintesiaFotosintesia
Fotosintesia
 
Ugalketa funtzioa
Ugalketa funtzioaUgalketa funtzioa
Ugalketa funtzioa
 
Mineralak
MineralakMineralak
Mineralak
 
Klima aldaketa iruditan
Klima aldaketa iruditanKlima aldaketa iruditan
Klima aldaketa iruditan
 
Hidrosfera
HidrosferaHidrosfera
Hidrosfera
 
Pilak
PilakPilak
Pilak
 
Atmosfera
AtmosferaAtmosfera
Atmosfera
 

Elementuen taula periodikoa

  • 1.
  • 2. Taula periodikoaren asmatzailea: Dmitri Mendeleiev Taula periodikoaren lehen bertsioaren asmatzailea izan zen. Taul periodikoa elementu kimikoak oro har zenbaki atomiko txikienetik handienera sailkatzen diren diagrama da.
  • 3. Taula periodikoa Taula horrek 18 zutabe ditu eta elementu bakoitzak bere lekua betetzen du Z zenbaki atomikoaren arabera, baina betiere gorakako segidan. Metalak eta ez metalak bereizita daude; gas nobleek periodo bakoitzaren amaierako zatia betetzen dute; eta lur arraroak (lantanidoak eta aktinidoak) taulatik kanpo daude, bakoitzak 14 elementu dituen bi lerrotan.
  • 4. H (Hidrogenoa) 1 Hidrogenoa elementu bat da, H ikurra eta 1 zenbaki atomikoa ditu. Itxura gardena du. T. Von Hohenheim, Parazelsus izenpean ere ezaguna, izan zen H2 gasa lehen aldiz deskribatu eta artifizialki sortu zuena, metalak azido indartsuekin nahastean. Hidrogenoa unibertsoko elementurik arruntena dugu unibertsoaren masaren %75 osatzen duelarik eta unibertsoko atomoen %90a hidrogeno atomoak direlarik. DAVID GARZÓN 1.C
  • 5. He (Helioa) 2 Helioa elementu kimiko bat da, He ikurra eta 2 zenbaki atomikoa dituena. Ez du kolore, zapore ezta usainik, ez da toxikoa, eta ia guztiz inertea da. Gas nobleen zerrendan lehena da. Elementu guztien artean irakite- eta urtze-puntu txikienak dituena da, eta gas egoeran dago ezohiko hotz eta presiopean ez bada. 1868. urtean Pierre Janssen astronomo frantzesa izan zen helioa lehen aldiz detektatu zuena. ANDONI GUTIÉRREZ 1.D
  • 6. Li (Litioa) 3 • Bere zenbaki atomikoa 3 da. • Metal alkalinoen taldean dago. • George Urbainek deskubritu zuen 1907an • Bere dentsitatea 0,53 g/ml –koa da. • Bere masa 6,941 g/mol –koa da. • Metal guztietatik litioa arinena da. • Bere pisu arinagatik eta eroankortasunagatik baterietan erabiltzen den osagaia da. • Hain biguna izatean labana batekin moztu ahal dela esaten dute. ANE MERINO 1.D
  • 7. Be (Berilioa) 4 Metal lurralkalinoa da, toxikoa, gris metaliko koloreduna, arina, gogorra eta hauskorra. Aleazioetan erabiltzen da. Berilio hautsa oso kaltegarria izan liteke osasunarentzat arnasten bada. Berilioa nahiko elementu arraroa da. Beroa oso ondo eroaten du , ez da magnetikoa eta ez da herdoiltzen. X-izpi bidezko diagnosi sistemetan berilio xaflatxoak erabiltzen dira espektro ikusgarriko erradiazioa iragazteko. Zirkuito plakak markatzeko erabiltzen den X-izpi bidezko litografia-tekniketan ere berilioa erablitzen da. Nicholas Louis Vauquelin-ek aurkitu zuen 1798an NEREA LEDESMA 1.D
  • 8. B (Boroa) 5 Boroak taula periodikoan 5 zenbakia du. Naturan ez da bakarrik agertzen beste elementuekin nahastuta baizik. Propietate eta itxura desberdinekoak izan ahal ditu, hala nola adibidez Boro amorfoa (hauts marroizka) edo Boro kristalinoa (beltza eta oso gogorra ). Boroa gehienetan sukaldeko tresnak egiteko erabiltzen da baina medikuntzan Boro likidoa sudurra eta begiak sendatzeko erabiltzen da. Boroa landarentzako elikagaia da. AINHOA CORRAL 1.D
  • 9. C (Karbonoa) 6 Karbonoa elementu kimiko bat da. C ikurra eta 6 zenbakia du. Unibertsoko laugarren elementurik arruntena da masan, hidrogenoa, helioa eta oxigenoaren ondoren. Karbonoa antzinatik ezagutzen den elementua da. Karbonoaren forma guztiak oso egonkorrak dira, eta tenperatura altua behar dute oxigenoarekin erreakzionatzeko. UXUE FERNÁNDEZ 1.B
  • 10. N (Nitrogenoa) 7 Masa atomikoa 14 , 0067 g/mol da. Bere zenbaki atomikoa 7 da. 1772 an aurkitu zuen Daniel Ruthrford izeneko eskoziar batek . ENDIKA MARTÍN 1.B
  • 11. O (Oxigenoa) 8 Zenbaki atomikoa: 8 Masa zenbakia: 15,9994 g/mol Joseph Priestley-ek aurkitu zuen 1771an. Gehienetan bi atomoz osatutako molekulak eratzen ditu. IRENE CABRERO 1.B
  • 12. F (Fluorra) 9 • Masa zenbakia: 18,9984032(5) g/mol • Henri Moissan-ek paristarrak isolatu zuen 1886an baina, hori baino lehen, Davy-k deskubritu zuen 1813-an. • Gas horixka hau elementurik elektronegatiboena da eta elektroiak erakartzeko ahalmen handiena du. Gainera, ezagutzen den elementu oxidatzailerik bortitzena da; oxigenoa bera oxida dezake. • Arkeologian, hezur fosilak datatzeko, hortzen osasunerako, esaterako, hortzetako pasta egiteko… da erabilgarria. NURIA SANCHO 1.B
  • 13. Ne (Neona) 10 Neona aurkitu zuten zientzialariek, Sir William Ramsay eta Morris W Travers izan ziren. 1898an aurkitu zuten, Londresen . Bere izena grekotik dator, neon hitzak «berria» esan nahi du, hain zuzen ere. Neona atmosferan dago, eta ikusteko, likidotu behar dugu. Bere zenbaki atomikoa 10 da. Ez du kolorerik. IRENE SÁNCHEZ 1.D
  • 14. Na (Sodioa) 11 Sodioa elementu kimikoa da, Na ikurra (Natrium, latinezko izenatik datorkio) eta 11 zenbaki atomikoa dituena. Metal alkalinoen taldeko gai bakuna da. Sodioa elementu bigun, zuri zilarkara, eta oso erreaktiboa da. Isotopo egonkor bakarra dauka, sodio-23a. AITOR GALLEGO 1.D .
  • 15. Mg (Magnesioa) 12 . Magnesioa elementu kimiko bat da, Mg Ikurra eta 12 zenbaki atomikoa dituena . Ingeles batek, Joseph Black-ek aurkitu zuen 1755ean. ANDER MORENO 1.D
  • 16. Al (Aluminioa) 13 . Aluminioa elementu kimiko bat da, Al ikurra eta 13 zenbaki atomikoa dituena. Lurrazaleko metalik ugariena da. Korrosioarekiko erresistentziagatik, bere konduktibitate elektriko bikainagatik, fusio puntu baxua edukitzeagatik eta oso arina izateagatik ezaguna da. Aplikazio ugari dituenez gero, industrian asko erabiltzen da eta mundu mailako ekonomian eragina du. AINIZE DA SILVA 1.D
  • 17. Si (Silizioa) 14 Silizioa elementu kimiko bat da, Si ikurra eta 14 zenbaki atomikoa dituena. Jons Jacob Berzelius –ek Suezian aurkitu zuen 1829an. 28,0855 g/ mol-ko masa atomikoa du. Silizioa solidoa da. Kolore grisa eta kristalaren tamainarekin handitzen den distira metalikoa dauka. Hauts lodia bezalakoa da. AINARA TERRAZAS 1.D
  • 18. P (Fosforoa) 15 P da bere ikurra, 15 bere zenbaki atomikoa eta 30,973762(2)g/mol bere masa atomikoa. Hennig Brandt-ek deskubritu zuen 1 669. urtean Hamburgon. Oso erreaktiboa denez, fosforoa ez da inoiz elementu aske modura agertzen naturan. Fosforoz osatutako konposatuak, sarri erabiltzen dira lehergailuetan, pospoloetan, su artifizialetan, pestizidetan, eta garbigarrietan. Elementu hau, argi ultramorean nabarmentzen da eta honi esker, kasu kriminal asko ebatzi ahal dira ANGELA BENNETT 1.B
  • 19. S (Sufrea) 16 Sufrea, elementu kimiko bat da, S ikurra eta 16 zenbaki atomikoa dituena. 32,065(5) g/mol eko pisua du. Historiaurrean ezaguna zenez, ez dakigu nor den aurkitzailea. Sufrea, hori koloreko kristala da. Bizitzarako funtsezko elementua da eta bi aminoazidotan agertzen da, zisteinan eta metioninan. ANE GONZÁLEZ 1.C
  • 20. Cl (Kloroa) 17 Elementu kimiko bat da, Cl ikurra eta 17 zenbaki atomikoa dituena. Halogenoen taldekoa da. Gatz arruntean eta konposatu batzuetan ageri da. Oso arrunta da naturan eta guretzat oso garrantzitsua da. Cl2 edo “dikloruroa”, airea baino 2,5 aldiz dentsoagoa den gas berdea da. Usain nazkagarri eta itogarria dauka, 3,5ppm-ko kontzentrazioetan nabarmentzen dena; pozoitsua da. MAIDER PÉREZ 1.D
  • 21. Ar (Argona) 18 Bere zenbaki atomikoa 18 da, eta gas noble arrunta da. Bere dentsitatea 1,664 g/l da. 1894 Lord Rayileigh-ek aurkitu zuen. Rayleigh-ek nitrogenoa aztertzen ari zen eta nitrogeno garbia atmosferako nitrogenoa baino dentsitate txikiagoa zuelaz ohartu zen. Azterketa honi esker konturatu zen atmosferan beste gas batzuk zeudela, haien artean argoia. Argon bonbila fluoreszenteetan erabiltzen da. ANDREA CORNEJO 1.D
  • 22. K (Potasioa) 19 1.- Potasioa metal alkalinoa da, zilar-zuri kolorekoa eta naturan ugaria. 2.- Dentsitatea: 0.89 g/l Urtze-puntua: 336.53 K (63.38 °C) Irakite-puntua: 1032 K(759 °C ) 3.- Potasioa airean erraz oxidatzen da eta oso erreaktiboa da. 4.- Potasioa 5. metal arinena da. Metal bigun bat da, labana batekin erraz ebaki daitekeena. MIKEL IZQUIERDO 1.D
  • 23. Ca (Kaltzioa) 20 Kaltzioa elementu kimiko bat da, Ca ikurra eta 20 zenbaki atomikoa dituena. Haren masa atomikoa 40,078 da. Kaltzioa metal lurralkalino gris biguna da. Ezinbestekoa da izaki bizidunentzako, batez ere zeluraren fisiologian, eta metalik arruntena da animalia askotan. Kaltzioaren isotoporik arruntenak, 40Ca, 20 protoiz eta 20 neutroiz osatutako nukleoa dauka. Elementu guztien artean, protoi eta elektroi kopuru bera duen eta egonkorra den isotoporik astunena da. Supernoben eztandetan, karbonoak eta alfa partikulek (helio-nukleoek) erreakzionatu egiten dute eta kaltzioaren isotoporik arruntena sintetizatzen da. Kaltzioa zazpigarren elementurik arruntena da, masaz, Lurreko itsasoetan. Kimikoki, kaltzioa erreaktiboa da eta bigun samarra da metala izateko. Suak ez du erraz hartzen, bere ahaide hurbila den magnesioarekin gertatzen den bezala, baina irazekitzen denean airean erretzen da, intentsitate handiko argi gorri distiratsua sortuz. Kaltzio metalak urarekin erreakzionatzen du, hidrogeno gasa ekoiztuz. JON ATXURRA 1.D
  • 24. Sc (Eskandioa) 21 Eskandioa elementu kimiko bat da, Sc ikurra eta 21 zenbaki atomikoa dituena. Beti konposatuen osagai gisa ageri den metal zuri zilarkara da. Bakana da, mineral arraroetan agertzen baita; itrioa, lantanidoak eta aktinidoak bezala, elementu arrarotzat hartzen da. Elementu metaliko gogor eta oso iluna da. Lars Frerik Nilson aurkitu zuen eskandioa 1879. urtean. ALOIA ARMESTO 1.A
  • 25. Ti (Titanioa) 22 Elementu honen masa atomikoa 47,867(1)uma- koa da eta bere zenbaki atomikoa, 22. William Gregorrek aurkitu zuen 1791n, eta izena Martin Heinrich Klaproth-ek eman zion, mitologia greziarreko titanetatik hartuta. Kolore grisa du, arina, gogorra, distiratsua eta korrosioaren aurrean erresistentea da. Eraikuntzan fatxada-material gisa erabilia izan da inoiz, adibidez, Bilboko Guggenheim museoan. Metal honek oso erabilgarriak diren bi ezaugarri dauzka: korrosioarekiko erresistentzia eta metal guztien arteko sendotasun/pisu erlazio altuena. Aleaziorik osatzen ez duenean, titanioa zenbait altzairu bezain gogorra da, baina %45 arinagoa. ITZIAR ARRANZ 1.B
  • 26. V (Banadioa) 23 Banadioa elementu kimiko bat da, V ikurra eta 23 zenbaki atomikoa duena. Zenbait mineralen osagai da eta hainbat aleazio sortzeko erabiltzen da. Izaki bizidun gehienetan aurki daitekeen 26 elementuetako bat da. Bere izenaren jatorria mitologia eskandinabiarreko Vanadis jainkosan dago .Bere masa hau da: 50,9415 ± 0,0001 u Andrés Manuel del Río -k aurkitu zuen 1801 ean eta Erythronium deitu zuen. Geroago Nils Gabriel Sefström, berriro aztertu zuen 1831ean eta Vanadio deitu zuen. Egiturazko sendotasun ona duenez aplikazio nuklearretan erabiltzen da. IRAIDE RODRÍGUEZ 1.B
  • 27. Cr ( Kromoa) 24 Kromoaren zenbaki atomikoa 24 da eta Johann Gottlob Lehman- ek 1761 ean aurkitu zuen. Bere masa zenbakia 51,9961(6) g/mol da. Solidoa da. JON ARANDA 1.B
  • 28. Mn (Manganesoa) 25 Manganesoren zenbaki atomikoa 25 da eta bere pisu atomikoa 54, 938045 gutxi gora behera. Scheele-ek aurkitu zuen manganeso XVIII. mendean. Burdinaren antzeko metal gris-zurixka da. Gogorra eta oso distiratsua da, zailtasunez urtzen dena baina erraz oxidatzen dena. IKER DE CASTRO 1.A
  • 29. Fe (Burdina) 26 Burdina elementu kimiko bat da, Fe ikurra (Ferrum, latinezko izenatik datorkiona) eta 26 zenbaki atomikoa dituena. Trantsizio-metal hau lurrazalean dagoen elementu ugarienetakoa da. OLATZ PRIETO 1.B
  • 30. Co (Kobaltoa) 27 Kobaltoa elementu kimiko bat da, Co ikurra eta 27 zenbaki atomikoa dituena. Metal gris zilarkara distiratsua eta gogorra da. Hainbat meatan agertzen da, eta aleazio magnetiko erresistente eta sendoak egiteko erabiltzen da. Bere konposatu kimikoekin tintak, margoak eta barnizak egiten dira. JOANA MORENO 1.C
  • 31. Ni (Nikela) 28 ·Elementu atomikoa da. ·Zenbaki atomikoa: 28 ·Dentsitatea: 8,908 g/l ·Masa atomikoa 58,6934(2) g/mol ·Aparatu teknologikoak egiteko erabiltzen da NEREA LÓPEZ 1.B
  • 32. Cu ( Kobrea) 29 • Lehenengo kobre zatia, K.a 7000 urtean aurkitu egin zen, Turkian eta Iraken. X. eta XII. mendeetan kobre eta plata kantitate handiak aurkitu ziren, eta hortik kanpaiak, ateak eta estatuak egin ziren. • Kobrearen zenbaki atomikoa, 29 da. Masa zenbakia, berriz, 63,546 g/mol dira. Gaur egun kableen barruan dauden kabletxoak egiteko erabiltzen dute. HAIZEA GARCÍA 1.B
  • 33. Zn ( Zinka) 30 •Zinka elementu kimiko bat da, Zn ikurra eta 30 zenbaki atomikoa dituena. • Zinka, nahiz eta zenbaitetan trantsizio- metal gisa sailkatu den, metala da. •Elementu hau urria da lurrean, baina erraz erauzten da. • Bere aplikaziorik garrantzitsuenetako bat altzairuaren galbanizazioa da. • Paracelso-k aurkitu eta izendatu zuen XVI. mendean. JON RODRÍGUEZ 1.D
  • 34. Ga (Galioa) 31 Bere izena latinetik dator (Gallia). Elementu honen ikurra Ga da eta zenbaki atomikoa 31. Galioa metal txiro zilarkara da. Solido apurkorra da eta likidotzeko giro tenperatura (hau da, termometro batekin neur daitekeen tenperaturak) baino altuagoak izan behar dira. Lecoq de Boisbaudran-ek aurkitu zuen Pirinioetan 1875ean. MIREN NAVARRO 1.D
  • 35. Ge ( Germanioa) 32 IKURRA: Ge ZENBAKI ATOMIKOA: 32 MASA ZENBAKIA: 72,64(1) g/mol. NORK AURKITU ZUEN? Clemens Winkler alemaniarrak. ZEIN URTETAN? 1886-ean. ALAITZ GARATE 1.C
  • 36. As (Artsenikoa) 33 Alberto Handiak aurkitu zuen 1250ean. Metaloide pozoitsua da. Artsenikoa eta bere konposatuak pestizidetan, herbizidetan, intsektizidetan eta aleazioetan erabiltzen dira. Artsenikoen konposatu batzuk aintzinatik ezagunak dira eta nahiz eta artsenikoa toxikoa izan, hainbat botika egiteko erabiltzen dira. Gehienetan artsenikoa heriotzarekin erlazionatzen da, baina errealitatean, bizitzarako ezinbestekoa den elementua da, eta egunean12 a 15 μg hartu behar ditugu ( okela, arrainak, itsaski eta barazkietatik ateratzen ditugularik). ENEKO BELLO 1.B
  • 37. Se (Selenioa) 34 Selenioa elementu kimiko bat da, ez-metala da, sufrearen eta teluroaren antzekoa. Naturan oso arraroa da egoera elementalean aurkitzea; selenioa toxikoa da kantitate handietan. Gris kolorea edo beltza kolorea izan ahal du. Bere ohiko egoera solidoa da. JULEN MARTÍNEZ 1.C
  • 38. Br (Bromoa) 35 Bromoak Br ikurra eta 35 zenbaki atomikoa ditu. Masa atomikoa 79,904(1) g/mol da. Antoine Jérome Balard, Frantziako kimikari batek, bromoa aurkitu zuen 1826. urtean Montpellierko paduretan. Estratosferan, ozono-geruza dagoen atmosfera-zatian, bromodun hainbat konposatu detektatu dituzte. Ozono-geruzak Eguzkiaren erradiazio ultramoreetatik babesten du Lurra, eta zientzialariek detektatu berri dituzten bromodun molekulek ozono-geruzaren molekulak suntsitzen dituzte. IZASKUN ARTECHE 1.B
  • 39. Kr (Kriptona) 36 Kriptonaren zenbakia 36 da eta bere ikurra Kr. Kriptona gas noble bat da. Gas hau ez da ikusten, airean dagoenean, baina solido egoeran gas zuri bihurtzen da. Gas noble hau aurkitu zuten 1898-an William Ramsay- ek eta Morris Travers-ek. DAVID ÁLVAREZ 1.D
  • 40. Rb (Rubidioa) 37 • Alkalinoen taldeko elementu metaliko zuri zilar eta biguna da. Bere zenbaki atomikoa 37 da. Apur bat erradioaktiboa da. Rubidioa oso biguna eta oso erreaktiboa da. • Erretzen denean kolore gorri- morexka hartzen du; hortik datorkio, hain zuzen, bere izena. Robert Bunsen-ek eta Gustav Kirchhoff-ek aurkitu zuten 1816an. ANDREA HERVÁS 1.D
  • 41. Sr (Estrontzioa) 38 -Zenbaki atomikoa: 38 -Masa zenbakia: 87,62 u -1798 an, Klaproth-ek eta Hope-k, estrontzioa aurkitu zuten Eskozian. -Estrontzioa askoz erreaktiboagoa da uretan airean baino. ANDREA ÁLVAREZ 1.A
  • 42. Y ( Itrioa) 39 Itrio elementu kimiko bat da, Y ikurra eta 39 zenbaki atomikoa dituena. Translazio-metal zilarkara eta lustreduna da. Itrioa askotan ageri da mineral arraroetan, eta kolore gorriko fosforoak egiteko erabiltzen da telebistetan oraindik ere erabiltzen diren hodi katodikoetan. LEIRE PUENTE 1.C
  • 43. Zr (Zirkonioa) 40 Zirkonioa elementu kimiko bat da, Zr ikurra eta 40 zenbaki atomikoa dituena. Normalean zirkon izeneko mineraletik erauzten da. Zirkonioa altzairua baino arinagoa da eta bere gogortasuna kobrearen parekoa da. Hauts bihurtu arte zatitzen denean, suak har dezake airearekin kontaktuan, batez ere tenperatura altuetan. Bere erabilera nagusia erreaktore nuklearretan da. Martin Heinrich Klaproth (1743-1817) Alemaniako kimikaria izan zen uranioa,titanioa eta zirkonioa aurkitu zituena. NAIA MONTERO 1.C
  • 44. Nb (Niobioa) 41 Zenbaki atomikoa: 41 Pisu atomikoa: 92,90638 Nork aurkitu zuen: Blomstrand-ek aurkitu zuen 1864ean Mineral iturri garrantzitsuenak: niobita,niobita-tantalita eta euxenita dira. Niobioa hegazkinen turbinak egiteko erabiltzen da. MIKEL CORTAZAR 1.A
  • 45. Mo(Molibdenoa) 42 Molibdenoa elementu kimiko bat da, Mo ikurra eta 42 zenbaki atomikoa du, eta bere masa atomikoa 95,44 g da. Sendotasun handikoa, altzairua egiteko erabiltzen da. Molibdenoaren itxura gris metalikoduna da; molibdeno-kantitateak toxikoak aurkitu daitezke hainbat animalietan. Carl Wilhelm Scheele-k aurkitu zuen 1778an eta Peter Jacob Hjelm-ek isolatu zuen 1781an. ANNE MILLAN 1.C
  • 46. Tc (Teknezioa) 43 Teknezioa, Emilio Segre-k aurkitu zuen 1937-an. Haren zenbaki atomikoa 43 da, bere ikurraa Tc eta bere masa atomikoa 98 da. Teknezioa, pisu gutxien daukan transizio- metal kristalinoa da. Metal erradiaktibo hau jende askok bilatu zuen oraindik ez zenean existitzen, eta pentsatzen zutenak teknezioa aurkitu zutela, geroago ikusi zuten ezetz, eta horrela egon ziren urte asko harik eta Emilio Segre-k aurkitu zuen arte. JON CASQUERO 1.C
  • 47. Ru (Rutenio) 44 Latineko izena ruthenia da, eta «errusia» esan nahi du. Metal zuri gogor eta hauskor hau aleazioak egiteko erabiltzen da, adibidez , rutenioz eta molibdenoz osatutako aleazioa supereroalea da, edo titanioarekin osatzen duena, azken metal honen korrosioarekiko erresistentzia areagotzen duelarik. Platinoaren taldeko transizio-metal arraroa da. Gehienetan platino-meetan ageri da. Metal bitxi honen historia errusiar batekin hasten da. Honen izena Karl Ernst Claus da. Karl, platino zati bat aztertzen zegoen , eta konturatu zen miatzen ari zen zatian, beste elementu bat zegoela; holan aurkitu zituen rutenioaren lehenengo sei gramoak. CRISTIAN ZAYAS 1.C
  • 48. Rh (Rodioa) 45 Rodioa elementu kimiko bat da, Rh ikurra eta 45 zenbaki atomikoa dituena. Platinoaren taldeko trantsizio-metal zuri zilarkara arraroa da. Platino- meetan agertu ohi da eta platino-aleazioetan eta katalizatzaile gisa erabiltzen da. Metal bitxirik garestiena izan ohi da,merkatuen momentuko egoeraren arabera. Rodioa metal oso iraunkorra da eta distira altua dauka. Normalean ez du oxidorik eratzen. Urtze-puntura iristen denean oxigenoa xurgatzen du atmosferatik, baina berriro solidotzen denean askatu egiten du. Rodioari azidoek ez diote erasotzen. William Hyde Wollaston.-ek aurkitu zuen 1803an. MARÍA MARTÍNEZ 1.C
  • 49. Pd (Paladioa) 46 Paladioa elementu kimiko bat da, Pd ikurra eta 46 zenbaki atomikoa dituena. William Hyde Wollaston-ek aurkitu zuen 1803an. Platino-mineraletan aurkitu zenean izena Pallas asteroidearen omenez eman zitzaion. AITOR YÁÑEZ 1.C
  • 50. Ag (Zilarra) 47 Zilarra Ag ikurra du; zenbaki atomikoa 47 da. Eroankortasun termiko altuena duen metala da. Bitxi moduan erabil dute aspalditik. Beste erabilera batzuk baditu, halanola argazkin filmetan. Zilarra antzinarotik ezagutzen da, eta diru gisa erabili izan da. JUNE GONZÁLEZ 1.B
  • 51. Cd (Kadmioa) 48 Trantsizio-metal arraro samarra da, biguna eta urdin-zurixka. Baterietan eta pigmentuetan erabiltzen da, esaterako produktu plastikoetan. Oso toxikoa da. Karl Samuel Leberecht Hermann-ek eta Friedrich Stromeyer-ek aurkitu zuten 1817an. DANIEL CÁCERES 1.A
  • 52. In (Indioa) 49 Indioa elementu kimiko bat da, In ikurra eta 49 zenbaki atomikoa dituena. Aluminioaren eta galioaren antzeko ezaugarri kimikoak dauzka, baina zinkarekin antzekotasun gehiago dauzka. Bere ezaugarri nabarmenetako bat da bere isotoporik arruntena apur bat erradioaktiboa dela. Erradioaktibitate hau ez omen da arriskutsua. IXONE GALDEANO 1.D
  • 53. Sn (Eztainua) 50 Eztainuaren zenbaki atomikoa 50 da. Bere pisu atomikoa 118,7 da. Julius Pelegrin –ek aurkitu zuen 1854 ean. Zilar grisa kolorekoa da. 14. taldean dago taula periodikoan. Latinez “Stannum” da. Etxea apaintzeko erabiltzen dugu. Mesopotamiako testamentuan agertzen zen. ANDER MOSQUERA 1.C
  • 54. Sb (Antimonioa) 51 Elementu kimiko bat da, metaloidea. Bere ikurra estibiotik dator. Bere zenbaki atomikoa 51 da. Suaren aurkako elementuetan, margoetan, zeramikan, esmalteetan...erabiltzen da. Hoztean handitu egiten da. GORKA GÓMEZ 1.D
  • 55. Te (Teluroa) 52 Bere zenbaki atomikoa 52 da eta bere masa zenbakia edo pisu atomikoa 127,60 da. Teluroa Franz Joseph Muller Von Reichstein-ek deskubritu zuen 1782an. Oxigenoa sufrea, selenioa eta polonioaren taldean dago, kalkogenuroen taldean alegia. Egoera kristalinoan zuri zilarkara da eta lustre metalikoa dauka. Oso erraz xaflatzen eta birrintzen da. NAROA ARÉVALO 1.C
  • 56. I (Iodoa) 53 Iodoa, elementu kimiko bat da, I ikurra eta 53 zenbaki atomikoa dituena. Kimikoki, iodoak halogenoen multzoko elementuen arteko erreaktibotasunik txikiena dauka, eta elektropositiboena da astatoaten ondoren. Iodoaren erabilera nagusiak medikuntzan, argazkigintzan eta tindagaien ekoizpenean daude. Izaki bizidun gehienek beharrezkoa dute, kopuru txikietan bada ere. Beste halogenoek bezala, iodoak molekula diatomikoak eratzen ditu, I2 forma hartuz. Bernard Courtois frantses kimikariak aurkitu zuen 1811. urtean. JULEN HERNÁNDEZ 1.B
  • 57. Xe (Xenona) 54 Xenona elementu kimiko bat da, Xe ikurra eta 54 zenbaki atomikoa dituena. Gas noble kolorge, astun eta usaingabea da. Atmosferan aztarna-elementu gisa ageri da. Xenonaren isotopoak tresna garrantzitsuaK dira Eguzki-sistemaren hasierako historia ikertzeko. Xenon-135 isotopoa, fisio nuklearraren ondorioz sortzen dena, erreaktore nuklearretan erabiltzen da neutroi -xurgatzaile gisa. ENDIKA RAMÍREZ 1.B
  • 58. Cs (Zesioa) 55 Zesioa elementu kimiko bat da,Cs ikurra eta bere zenbaki atomikoa 55 da. Elementu kimiko guztien artean bigarren elektropositiboena eta alkalinoena da. Robert Wilhelm Bunsen- ek aurkitu zuen 1860an. HODEI MONTERO 1.A
  • 59. Ba (Barioa) 56 Barioa elementu kimiko bat da, Ba ikurra eta 56 zenbaki atomikoa dituena. Metal lurralkalino zilarkara da. Naturan ez da inoiz egoera puruan egoten. Bere oxidoari barita deritzo, eta karbono dioxidoarekin erreakzionatzen du. Naturan barioa duten mineralik arruntenak barita (BaSO4) eta witherita (BaCO3) dira. Benitoita izeneko harribitxi arraroak barioa dauka. Barioz osatutako mineralik arruntenak, baritak oso dentsitate altua dauka (4,5 g/cm3). MARKEL GUTIÉRREZ 1.A
  • 60. La (Lantanoa) 57 Serie kimikoa: lantanidoak Taula periodikoa: 3. taldea Masa atomikoa: 138,90547(7) g/mol Dentsitatea: 6,162 g/l Urtze-puntua:920ºC Irakite-puntua:3.464ºC Kristal-egiturak: hexagonalak Zenbait mineral arrarotan ageri da, gehienetan zerioarekin. Lantanoa xaflakorra, harikorra eta biguna Berehala oxidatzen da airearekin kontaktuan. Mosander-ek, suediarra, 839. urtean aurkitu zuen zerioaren barruan. SAIOA GÓMEZ 1.A
  • 61. Ce (Zerioa) 58 Zenbaki atomikoa:58 Dentsitatea:6,67 g/l Jöns Jacob Berzelius-ek, Wilhelm Hisinger-ek eta Martin Klaproth-ek 1803.urtean arkitu zuten Gauza askotarako erabiltzen da: beiragintzan,optika- industrian, kimikan,argazkigintzan eta metalurgian . SANDRA TRUEBA 1.B
  • 62. Pr (Praseodimioa) 59 Lur arraroen taldearen barneko elementu kimikoa da. Sinbolo kimikoa Pr. Pisu atomikoa, 140’9077. Zenbaki atomikoa, 59 Pr2 03 (Dipraseodimio, trioxidoa) beiraren eta keramikaren kolore berdea lortzeko erabiltzen da. SAIOA PECINO 1.A
  • 63. Nd (Neodimioa) 60 Neodimio metalaren zenbaki atomikoa 60 da, eta bere masa- zenbakia 144,242(3) g/mol. Carl Auer Von Welsbach ikerlariak aurkitu zuen, 1885an. Neodimioa Misch metalaz osaturiko lur arraro bat da. Metal-zilar disdira dauka. Oso metal erradiaktiboa da, eta airearekin kontaktuan azkar ugertzen da. Lurrazalean 38 ppm-ko kontzentrazioan ageri da. OIER SAENZ 1.A
  • 64. Pm (Prometioa) 61 Prometioa (edo Promezioa) erradiaktiboa den lur arraroen multzoko elementu kimikoa da. Garai batean illinio izenaz ezagutu zen (Illinois hitzatik) Prometio-gatzek luminiszentzia urdin zurbila edo berdexka sortzen dute erradioaktibitatearen ondorioz. Bateria nuklearretan erabiltzen da. Zenbait izarren espektro elektromagnetikoan prometioaren aztarnak beha daitezke. Jacob A. Marinsky, Lawrence E. Glendenin eta Charles D. Coryell aurkitu zuten 1947an
  • 65. Sm (Samarioa) 62 Samarioa elementu kimiko bat da, Sm ikurra eta 62 zenbaki atomikoa dituena. Samarioa lur arraroen multzoko metal zilarkara distiratsua da. Airean aski egonkorra da; 150 °C- eko tenperaturan hartzen du suak. Nahiz eta olio mineralez estalita gorde, epe luzera oxidatu egiten da pixkanaka, hauts gris-horixka eratuz. Metal honen hiru kristal-aldaera existitzen dira, bata 734 °C-eko tenperatura azpitik, bestea 922 °C arte, eta azkena horren gainetik. Paul Emile Lecoq de Boisbaudran-ek aurkitu zuen 1879an. ALBA GALLÚ 1.A
  • 66. Eu (Europioa) 63 Gris kolorekoa da; Europioaren zenbaki atomikoa 63 da, bere masa zenbakia edo pisu atomikoa berriz, 151,964 g/mol da. Fusio-puntua: 822 ºC Irakite-puntua: 1596 ºC Eugene Demarcay-ek aurkitu zuen Frantzian 1901 ean eta Europio izena jarri zion. 1890. urtean Boisbaudran-ek lehen Europio laginak lortu zituen, baina hasieran, samario-gadolinioko laginak zirela uste zuen. Demarcay-k justifikatu egin zuen lagina horiek ez zirela ez samario ez gadolinio. AINHOA DUEÑAS 1.A
  • 67. Gd (Gadolinioa) 64 ● Masa atomikoa= 157,25 u ● Dentsitatea= 7901 kg/m ● Aurkitzailea: Jean de Marigna-ek 1880an ● Ezaugarria: Lur arraroen multzoko metal xaflakor eta harikor zuri zilarkara da. ARIADNA GUTIÉRREZ-SOLANA 1.A
  • 68. Tb (Terbioa) 65 Zenbaki atomikoa: 65 Ikurra :Tb Itxura: zuri zilarkara Gogortasuna: biguna, labana batekin moztu daiteke. Fusio puntua: 1629ºC Dentsitatea: 8219 kg/m3 Pisu atomikoa: 158.924 Aurkitzailea: 1843-an Carl Gustaf Mosander (Kalmar, 10/09/1797 - Lovön, 15/09/1858) MIKEL DEL CASTILLO 1.A
  • 69. Dy (Disprosioa) 66 Disprosioa lur arraroen multzoko elementua da. Lustre metaliko, zilarkara distiratsua dauka, eta giro-tenperaturan nahiko egonkorra da airean. Bere izena grokotik dator («dysprositos») eta «lortzeko zaila» esan nahi du. Hagaxka-ebakitzaile batekin moztu daiteke (baina ez labana batekin), eta txinpartak sortu gabe landu daiteke makinen bidez, gehiegizko berotzea saihesten bada. Disprosioaren ezaugarriak nabarmen aldatzen dira ezpurutasun txikienarekin. Lantanidoen taldeko elementu kimiko hau Paul Emile Lecoq de Boisbaudran-ek aurkitu zuen 1886an.
  • 70. Ho (Holmioa) 67 Holmio, lantanidoen seriekoa izanik, elementu metaliko aski bigun eta harikorra da. Giro-tenperaturan eta aire lehorrean egonkorra da. Lur- arraroetako bat da. Bere masa atomikoa 164,930-koa da. Holmioa Suediako kimikaria zen Per Theodro Cleve-k aurkitu zuen 1879an. IRATI RUBIO 1.C
  • 71. Er (Erbioa) 68 Lantanidoen taldeko elementu arraroa da. Harikorra da, nahiko egonkorra airean, eta ez da lur-arraroen multzoko beste metal batzuek bezain azkar oxidatzen. Bere gatzak arrosa kolorekoak dira eta xurgapen-espektro berezia dauka argi ikuskorrean, ultramorean eta infragorritik hurbil. Ikuspuntu biologikotik ez dauka inolako funtziorik, baina zenbaitek uste dute metabolismoa estimulatzen duela. Erbioa optika arloan erabil daitezke. Suizako Carl G. Mosander-ek aurkitu zuen an.
  • 72. Tm (Tulioa) 69 Tulioa elementu kimiko bat da, Tm ikurra eta 69 zenbaki atomikoa dituena. Lantanidoen multzoko elementu hau lur arraroen arteko bakanena da. Oso erraz molda daitekeen metal honek distira gris zilarkara dauka eta labana batekin moztu daiteke. Korrosioarekiko nolabaiteko erresistentzia dauka aire lehorrean eta xaflakorra da. Naturan ageri den tulio guztia tulio-169 isotopoa da. Urarekin geldiro erreakzionatzen du, aise urtzen da azido diluituetan eta kolore berdeko gatzak eratzen ditu. Airean egonkorra da, oxigenoarekin, nitrogenoarekin eta hidrogenoarekin konposatuak eratzen ditu tenperatura beroetan, eta halogenoekin erreakziona dezake giro tenperaturan. Hauts denean sukoia da. Erabilpen gutxi ditu, eta X izpien iturri gisa erabil daiteke. ARITZA SILVA 1.A
  • 73. Yb ( Iterbio) 70 Iterbioa edo Yterbioa lantanidoen serieko lur- arraro bigun eta metalikoa da, kolore zilarkara duena. Iterbioa xaflakorra eta harikor samarra da, eta lustre distiratsua dauka. Hiru forma ezberdin dauzka: alfa, beta eta gamma. Beta forma giro-tenperaturan existitzen da, kristal- egitura dauka , metalen antzeko eroankortasun elektrikoa dauka, baina erdieroale gisa jokatzen du ; gamma forma, berriz, tenperatura altuetan ageri da eta gorputzean zentratutako egitura dauka. Suizako Jean de Marignac-ek aurkitu zuen 1878an. Iterbio mota bat erabilia izan da X izpietako makina batean energia-ituirri gisa elektrizitaterik ez dagoenean
  • 74. Lu (Lutezioa) 71 Lutezioa elementu kimiko bat da, Lu ikurrekoa eta 71 da bere zenbaki atomikoa. Elementu hau metalikoa da. Petrolio- findegietako prozesuetarako erabiltzen da. Metalezko aleazioak eratzeko eta zenbait prozesutan katalizaile gisa erabiltzen da. Izena Parisen omenez jarri zioten, hiri honen izena latinez Lutitea da. Elementu arraroen artean gogorrena eta astunena da. LORENA CABRIA 1.C
  • 75. Hf (Hafnioa) 72 Hafnioaren zenbaki atomikoa 72 da. Bere masa zenbakia 178,49(2)g/mol da. Dirk Coster-rek eta Georg Von Hevesy-ek aurkitu zuten 1923. urtean. Neutroiak xurgatzeko ahalmen handia duenez, industria nuklearretako barrak egiteko erabiltzen da. Metal xaflakorra eta korrosioarekiko erresistentea da. YAIZA VÁZQUEZ 1.A
  • 76. Ta (Tantalioa) 73 Tantalioa, Andres Gustaf Ekebero suediar kimikoak arkitu zuen 1802an. Elementu astuna eta gogorra da, eta Tantalita mineraletik ateratzen da. Ez da oso ezaguna baina elementu garrantzitsua da mugikorrak, gps-ak, satelite artifizialak etab egiteko. Tantalio minerala, Australian, Canadan, Brasilen, Afrikan, Asian eta Chinan aurki dezakegu. Baina badago interesa ere Egipton hasten bilatzeko. Masa zenbakia : 180,948 NAROA RODRÍGUEZ 1.A
  • 77. *Wolfram edo tungstenoa elementu kimiko bat da, W ikurra eta 74 zenbaki atomikoa dituena. *Berezko egoeran zilar zuri kolorea du, baina lohikeria duenean gris kolorea hartzen du. *Wolframioa 1783 urtean bakartu zen Espainian lehen aldiz, Elhuyar anaien eskutik Juan Jose Elhuyar eta Fausto Elhuyar. * Ohizkoa izan da bonbillen barruko haria egiteko erabiltzea, baita erresistentzia elektrikoetan eta boligrafoen puntak egiteko ere. EDER COSGAYA 1.D W (Wolframioa) 74
  • 78. Renioa elementu kimiko bat da, Re ikurra eta 75 zenbaki atomikoa dituena Trantsizio-metal zuri zilarkara, arraro, astun eta polibalente hau manganesoaren antzeko propietate kimikoak dauzka eta hainbat aleaziotan erabiltzen da. Renioa molibdenoaren ekoizpenaren azpiproduktu gisa erdiesten da. Renio- molibdeno aleazioak supereroaleak dira. Naturan aurkitu zen azken elementua izan zen eta Lurrean existitzen diren hamar elementurik garestienen artean dago. ANDONI VERDEGUÉ 1.A Re (Renioa) 75
  • 79. Osmioa elementu kimiko bat da, Os ikurra eta 76 zenbaki atomikoa dituena. Masa zenbakia 190,23(3) g/mol da. Smithson Tennant-ek aurkitu zuen Ingalaterran 1804ean. Osmio izena osme hitz grekotik dator eta usaina esan nahi du. Izen hori jarri zion Smithson Tennant-ek aurkitu zuenean elementu honetako konposatu bati hatsa zeriolako. Trantsizio-metal zuri grisaxka da, hauskorra eta gogorra. Naturako elementurik astunena da. BEÑAT JAUREGI 1.A Os (Osmioa) 76
  • 80. Iridioa elementu kimiko bat da, Ir ikurra eta 77 zenbaki atomikoa du. 1803an aurkitu zuen Smithson Tennant – ek. Kolore horixka argia dauka. Oso gogorra da. Hain gogorra denez, zaila da berarekin lan egitea. Iridioa 22,650 kg/m³-ko dentsitatea dauka. Tenperatura oso altuak jasan ditzake. Bere ezaugarririk nabarmenena korrosioarekiko erresistentzia da, erresistentzia handiena duen elementua delako. Kontaktu elektrikoak egiteko erabiltzen da. IBAI DE LA IGLESIA 1.C Ir (Iridioa) 77
  • 81. Pt (Platinoa) 78 78 zenbaki atomikoa du. Platinoa Antonio de Ulloa-k aurkitu zuen, Ekuadorren eta 1735. urtean lehen aldiz eraman zuten Europara. Nikel eta kobre meategitan agertzen da. Zilarrarekin ere okertu ahal da. Gai baliotsua da eta bitxigintzan, laborategiko ekipamendu elektrikoetan, odontologian eta automobil igorpenen kontrolerako gailuetan eta tenperatura handiko labeak indartzeko erabiltzen da. MIREIA BLÁZQUEZ 1.B
  • 82. • 79 zenbaki atomikoa du. • Hori distiratsua du. • Metal bat da. • Metal Aroan aurkitu zuten. IGARKI MARTÍN 1.D Au (Urrea) 79
  • 83. Merkurioaren sinboloa Hg da eta bere zenbakia 80 da. Merkurioa ba zegoen Egipton, Kuraren hilobian (XVIII mendean). Metal astun zilarkara da. Giro-tenperaturan eta presioan likidoa den elementu bakanetako bat da. Gaizki eroaten du beroa beste metal batzuekin alderatuz gero, baina elektrizitatea hobeto eroaten du. Erraz osatzen ditu aleazioak beste metal batzuekin, hala nola urrearekin edo zilarrarekin, baina ez burdinarekin. Uretan disolbaezina da. Gas egoerara igarotzean lurrun toxiko eta korrosiboak eratzen ditu. Azala, begiak eta arnasbideak erasotzen ditu . Merkurioa termometroetan, barometroetan, manometroetan eta beste tresna zientifiko batzuetan erabiltzen da. Hala ere, elementu honen toxikotasunaren egin da bere erabilera termometro medikuetan, eta horren ordez alkoholean oinarritutakoak edo termometro digitalak hobetsi dira. Oraindik ere zenbait ikerketa zientifikotan erabiltzen da. OIHANE MORATO 1.D Hg (Merkurioa) 80
  • 84. Metal txiro gris xaflakor hau kolorea galtzen du airearekin kontaktuan. Oso toxikoa da eta arratoi- pozoi eta intsektizida gisa erabili izan da, baina minbizia sor dezakeela uste denetik, erabilera hau asko murriztu da edo debekatu egin da zenbait herrialdetan. Sir William Crookes-ek aurkitu zuen 1821ean Tl (Talio) 81
  • 85. Pb (Beruna) 82 Beruna zuri urdina da moztu ondoren, baina gris leun kolorea hartzen du airearen kontaktuan. Naturan aurkitzen da karbonato, sulfato eta sulfuro eran; oxigenoarekin errez erreakzionatzen du. Bere zenbaki atomikoa 82 da. Aintzinatik ezaguna da eta bere latinezko izena «plumbum nigrum» zen. MARIO ACIMAS 1.D
  • 86. Bismutoa elementu kimiko bat da, Bi ikurra du, eta 83 zenbaki atomikoa dituena. Masa atomikoa 208,980 du , eta fusio-puntua 271,4ºC koa da. XIII mendean aurkitu zuen Claude François Geoffroyr-ek 1753. urtean. JUNE RAFAEL 1.C Bi (Bismutoa) 83
  • 87. Po (Polonioa) 84 Po ikurra du eta 84 da bere zenbaki atomikoa . Oso metal erradioaktiboa da, eta zigarroen kean aurkitu daiteke polonioa, eta horregatik, erretzen duten pertsonak denbora gutxiago bizi izaten dira. Marie Curie-k aurkitu zuen 1898an, eta izen hori jarri zion bera jaio zen herriarengatik. AINTZANE CORCHADO 1.C
  • 88. At (Astatoa) 85 Zenbaki atomikoa: 85 Masa atomikoa: 209,99 Nork isolatu eta aurkitu: Corson, McKensie eta Segre. Zein urtetan aukitu zen: 1940an aurkitu zen. Berezitasun bat: Oso arraroa da naturan aurkitzea desintegrazio radioaktiboetatik sortzen delako . Halogeno hau 17.taldean dago ANDONI ISASI 1.B
  • 89. Rn (Radona) 86  86 zenbaki atomikoduna.  222g/mol –eko masa zenbakia du.  Frederich Ernst Dorn, alemaniarrak, 1898 radona isolatu zuen lehenengoz.  Gas nobleen arteko elementua da.  Elementu honen ezaugarri txar bat da gizakiongan birikietako minbizia sortarazten duela.  Gasa denean kolorgabea da baina gasa edo likido egoeran dagoenean ikusgarria da,kolore fluoreszente distiratsuak hartzen dituelako. ANDER MARTÍNEZ 1.B
  • 90. Fr (Frantzioa) 87 • Zenbaki atomikoa: Frantzioaren zenbaki atomikoa 87a da. • Masa zenbakia: Masa zenbakia 223 da. • Nork isolatu zuen eta noiz: 1939. urtean aurkitu zuen Marguerite Perey-ek. • Biztzikeriak: Uranioko mineraletan aurkitu zuen Perey-ek. UNAI GÓMEZ 1.B
  • 91. Ra (Radioa) 88 Radioa elementu kimiko bat da, Ra ikurra eta 88 zenbaki atomikoa dituena. Bere jatorrizko kolorea zuri ia purua da, baina oso azkar oxidatzen da airearen kontaktuarekin eta kolore beltza hartzen du. Metal lurralkalinoa da, uranio-meetan aztarna-elementu gisa ageri dena. Oso erradioaktiboa da. Bere isotoporik egonkorrenak, 226Ra, 1.602 urteko erdibizitza dauka eta radon gasa bihurtzen da. ASIER PRIETO 1.D
  • 92. Ac (Aktinioa) 89 Aktinioa elementu metaliko, zilarkara eta erradioaktiboa da. Bere erradioaktibitate biziaren ondorioz, iluntasunean argi urdin zurbila igortzen du. Aztarna-elementu gisa dago uranio- meetan: tona bat uranio-meak gramo hamarren bat aktinio dauka. Oso erradioaktiboa da eta, beraz, oso estimatua da neutroi-iturri gisa. Ez dauka beste aplikazio industrial berezirik. Medikuntzan, erradioterapian da erabilgarria. André-Louis Debierne ,fisikari eta kimikari frantzesak aktinioa aurkitu zuen 1899an. AMAN RODRÍGUEZ 1.A Zenbaki-atomikoa 89 Masa-zenbakia 227,03
  • 93. Th (Torioa) 90 Naturan agertzen den metal erradiaktiboa denez, erregai nuklear gisa uranioaren ordez erabil daitekeela kontsideratu da. Egoera puruan metal zuri zilarkara da, lustrea hainbat hilabetez gordetzen duena. Hala ere, oxigenoarekin kontaktuan ugertu egiten da pixkanaka, gris kolorea eta azkenean beltza hartuz. Jöns Berzelius-ek aurkitu zuen 1829an.
  • 94. Pa (Proaktinioa) 91 Protaktinioa aktinidoen taldeko elementu metaliko zilarkara eta lustre distiraduna da. Supereroalea da; 13 isotopo ditu, baina ez dira egonkorrak; bi, naturan aurkitzen dira. Protaktinioa uranioaren mea guztietan aurkitzen da eta 340 mg ateratzen dira uranio-mea tona bakoitzeko. Torio 230en desintegrazioaz ere lor daiteke protaktinioa. Protaktinioa gogorra eta zuria da, eta 1.600 °C-tan urtzen da. Konposatu batzuk eratzen ditu halogenoekin. NAHIA CASTAÑEIRA 1.C
  • 95. Zenbaki atomikoa 92 da, eta masa zenbakia 238,02891. 1789an Martin Klaporth-ek aurkitu zuen Alemanian, baina ezin izan zuen isolatu. 1841ean Eugene Peligot-ek isolatu zuen lehen aldiz. Erradiaktiboa da. Urano planetaren omenez jarri zioten izena. Erabilera nagusia erreaktore nuklearretan erregai bezala da. Lehergai atomikoetan erabiltzen da. Uranioak arrisku kimikoak ditu gorputzean. Horregatik, arazoak eragin ditzake giltzurrunetan eta odolean; gainera, epe luzerako gaixotasunak (minbizia adibidez) eragin ahal ditu. ENEKO ÍÑIGUEZ 1.B U (Uranioa) 92
  • 96. Np (Neptunioa) 93 Zenbaki atomikoa: 93 Taldea: 3 Epea: 7 Masa atomiko erlatiboa: [237] Neptunio 1940an aurkitu zuten American Edwin M. McMillan eta Philip H. Abelson fisikariek . Uranioa 238 neutroiekin bombardatzen lortzen da. Elementu metaliko erradiaktibo zilarkara da. Lehen elementu transuranidoa da eta aktinidoen seriekoa da. HAIZEA LUÍS 1.C
  • 97. Pu (Plutonioa) 94 Zenbaki atomikoa eta ikurra: 94 Pu Latinezko izena: Plutonium. Aurkitzaileak eta aurkitzearen urtea: 1940an urtean Gleen T Seaborg Edwin Mattison McMillan, Joseph W.Kennedy eta, Arthur Wahl. Beste datu batzuk: arma nuklearetan oso erabilia da. ENEKO FERNÁNDEZ 1.C
  • 98. Elementu metaliko erradiaktibo hau 1944ean sintetizatu zuten lehen aldiz (Glenn Seaborg, Ralph James, L. Morgan eta Albert Ghiorso), plutonioa neutroiekin bonbardatuz. Amerizio puruak lustre zilarkara eta zuria dauka. Erradiografia egiteko makinetan erabil daiteke Am (Amerizioa) 95
  • 99. Cm (Kurioa) 96 Ikurra: Cm. Zenbaki atomikoa: 96 Masa atomikoa: 247 g/mol-koa. Aurkitzaileak: Glenn T. Seaborg, Ralph A. James eta Albert Ghiorso. Data: 1944. Bitxikeriak: Marie Curie eta senarren ohorean jarri zioten izena erradioa aurkitzeagatik eta erradiaktibitateari buruzko lanengatik. LEIRE DUEÑAS 1.A
  • 100. Berkelioa elementu kimiko sintetiko bat da. Aktinidoen serieko elementu metaliko erradiaktiboa da. Elementu honen lehen sintesia amerizioa alfa partikulez bonbardatuz ekoiztu zen. Bere izena Berkeley-n dagoen Kaliforniako Unibertsitateari zor dio. Stanley G. Thompson-ek, Albert Ghiorso-k,eta Glenn T. Seaborg- ek aurkitu zuten 1949an. Bk (Berkelio) 97
  • 101. Oso erradiaktiboa eta bizitzarako kaltegarria da (mikrogramo bat kaliforniok 170 milioi neutroi igortzen ditu minutuko). Kalifornioaren isotopo gehienak berkelioa erreaktore batean neutroi- erradiazioaren pean jarriz sortzen dira. Kalifornioak ez dauka inolako funtziorik bizitzaren garapenean. Bere konposatu kimiko gutxi batzuk besterik ez dira sortu eta ikertu. Elementu transuranidoa izanik, merkataritza-erabilera gutxi dauzka. Stanley G. Thompson-ek , Kenneth Street- ek , Jr., Albert Ghiorso-k,eta Glenn T. Seaborg-ek aurkitu zuten 1950ean. Cf (Kalifornio) 98
  • 102. Es (Einstenioa) 99 Einsteinioa elementu kimiko sintetikoa da. Izena Albert Einstein-en omenez eman zitzaion. Taula periodikoan duen kokapenagatik, beste metal batzuen moduko propietate kimiko eta fisikoak dituela dirudi. Kantitate txikiak sintetizatu diren arren,zilarraren kolorea duela behatu da. Elementu sintetiko gehienetan bezala, einstenioaren isotopoak erradiaktiboak dira. Albert Ghiorso-k aurkitu zuen 1952an.
  • 103. Fm (Fermioa) 100 Fermioa elementu kimiko sintetiko bat da, Fm ikurra eta 100 zenbaki atomikoa dituena. Oso erradioaktiboa da. Plutonioa neutroiz bonbardatu ostean sortzen da. Izena Enrico Fermiri zor dio. EDER NIÑO 1.C
  • 104. Md (Mendelebio) 101 Mendelebioa edo unilunioa elementu kimiko sintetikoa da, Md ikurra (lehen Mv) duena Elemento transuranido eradiaktibo metaliko hau sortzeko, einstenioa bonbardatzen da alfa partikulez. Bere izena Dimitri Mendleiev-i zor dio. Mendelevioak ez dauka erabilera berezirik eta aztarna-kantitateak soilik ekoiztu dira. Albert Ghiorso-k, Bernard G. Harvey-ek, Gregory R. Choppin-ek , Stanley G. Thompson-ek eta Glenn T. Seaborg-ek aurkitu zuten 1955ean.
  • 105. No (Nobelioa) 102 Nobelioa edo unilbioa elementu kimiko sintetiko bat da, No ikurra eta 102 zenbaki atomiko dituena. Aktinidoen serieko elementu transuranido metaliko erradiaktiboa da. Kurioa karbono-ioiekin bonbardatuz sintetizatzen da. ANDER DÍAZ-MORENO 1.C
  • 106. Lr (Laurentzioa) 103 Laurentzioa elementu kimiko sintetiko bat da Lr ikurra eta 103 zenbaki atomikoa dituena. Bere isotoporik egonkorrena 4 ordu inguruko erdibizitza duen 262Lr da. Lawrentzioa kaliforniotik abiatuta sintetizatzen da eta ez dauka erabilera ezagunarik UNAI GUERRERO 1.A
  • 107. Rf (Rutherfordio)104 • Ernest Rutherford zientzalariak aurkitu zuen rutherfodioa 1964-an. • Bere zenbaki atomikoa 104 da eta bere pisu atomikoa[261]u. • Elementu hau oso gutxi ezagutzen da; oso erradiaktiboa den elementu honen 265Rf isotopoak 13 orduko erdibizitza du. SANDRA CURROS 1.A
  • 108. Db (Dubnioa) 105 Dubnioa (lehen eka-tantalo deiturikoa) elementu kimiko sintetiko bat da,. Elementu oso erradiaktiboa da. Bere isotoporik egonkorrenak, 268Db, 32 orduko erdibizitza dauka. Taula periodikoan dubnioaren inguruan dauden elementuek erdibizitza laburragoak dauzkate; hortaz, horrek esan nahi du nukleo baten neutroi- kopurua aldatuz nukleoaren egonkortasuna asko alda daitekeela. Errusiako Dubnako zientzialari talde batek, Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko beste zientzialari talde batekin batera deskubritu zuen 1967an.
  • 109. Sg (Seaborgio) 106 Seaborgioa elementu kimiko sintetiko bat da. Bere isotoporik egonkorrena den 271Sg-k 2,4 minutuko erdibizitza dauka. Kimikoki segurasko wolframioaren antzekoa da. 1974ean sintetizatu eta identifikatu zen ia aldi berean haien artean oso urrun dauden bi laborategietan: alde batetik Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko laborategian eta bestaldetik Errusiako Dubnako lagorategian.
  • 110. Bh (Bohrioa) 107 Transiziozko metal hau, Bohrioa elementu kimiko sintetiko bat da, Bh ikurra duena. Bere isotoporik egonkorrenak, Bh-267, 22 segundoko erdibizitza dauka. Teknika kromatografikoaek erakutsi dutenez badirudi taula periodikoko 7. taldeko elementuen antzeko portaera daukala. 1981ean Errusiako Dubnako Institutuko zientzialariek aurkitu zuten erradiaktiboa den elementu kimiko hau.
  • 111. Hs (Hassio) 108 Hassioa elementu kmiko sintetiko bat da. Transizio-metal hau 1984ean sintetizatu zen lehen aldiz, Darmstadt hiriko Ioi Astunen Ikerketarako Zentroan (Gesellschaft für Schwerionenforschung).
  • 112. Mt (Meitnerioa) 109 Elementu kimiko sintetiko bat da. Bere zenbaki atomikoa 109 da Lise Meitnerren omenez izendatu zen elementua. Normalean 10 urte bizi izaten da. Peter Armbruster-ek aurkitu zuen 1982 an EVA SÁNCHEZ 1.B
  • 113. Ds (Darmstadtio) 110 Armbruster-ek, Hofmann-ek, Münzenberg-ek eta beste ikertzaile batzuek sintetiztu zuten Darmstadt-en, Alemanian, 1 994ean. Darmstadtioa (lehen ununnilio, Uun) elementu kimiko sintetiko bat da; 110 zenbaki atomikoa du. Atomo superastunen multzokoa da. Elementu hau oso azkar desintegratzen da eta masa ezberdineko isotopo ugari ditu
  • 114. Roentgenioa (lehen unununioa) elementu kimiko sintetiko bat da 111 zenbaki atomikoa duena. 1994an aurkitu zuten zientzialari alemaniarrek. Bere egungo izena eman zioten X izpiak aurkitu zituen eta Fisika Nobel Saria jaso zuen Wilhelm Conrad Roentgen-en omenez. Rg (Roentgenio) 111
  • 115. Kopernizioa (lehen Ununbio, Uub), elementu kimiko erradiaktibo sintetiko bat da. Nikolas Kopernikoren omenez jarri zioten izena. Lehen aldiz Gesselschaft für Schwerionenforschungek sortu zuen 1196an. Cn (Kopernizio) 112
  • 116. Aldi baterako izen honek elementu kimiko sintetiko bat izendatzen du. Errusiako Dubna taldeko eta Estatu Batuetako Lawrence Livermore Laborategiko elkarlanari esker aurkitu zen 2003an. Japoniako zientzialari talde bat etengabe ikertzen ari da elementu hau, beraz, seguraski, Japoniarentzako erreklamatuko dute elementu honentzako izen berria. Atomo superastun hau oso ezengonkorra da Uut (Ununtrio) 113
  • 117. Flerobioa (lehen ununquadioa) atomo superastuna eta erradiaktiboa da. Errusiako Dubna taldeko Flerov laborategiko zientzialariek aurkitu zuten 1998an. Izena jarri zitzaion Georgy Nikolayevich Flerov sobietar zientzailariaren omenez Fl (Flerobio) 114
  • 118. Uup (Ununpentio) 115 Ununpentioa elementu kimiko sintetiko baten aldi baterako izena da. Errusiako Dubna Laborategiko zientzialariek deskubritu zuten Amerizio-243 a bonbardatu zutenean kaltzio 48-rekin. Bitxikeri moduan esan behar da «Call of Duty: Worl at War eta Call of Duty : Black Ops» bideojokuetan elementu kimiko hau aipatu egiten da eta teletransportadoreak funtzionatzeko erabiltzen dela.
  • 119. Libermorioa (lehen Ununhexio, Uuh), elementu kimiko erradiaktibo sintetiko bat da. Bere izena «Lawrence Livermore National Laboratory)»-ari zor dio eta 2011an jarri zitzaion. Oso ezegonkorra denez eta bere erdibizitza segundu batzuetakoa besterik ez denez, ez diote momentuz inolako erabilpenarik bilatu. Isotoporik ohikoena 293-ko masa duena da. Lv ( Libermorioa) 116
  • 120. Ununseptioa elementu kimiko sintetiko superastunaren baten aldi baterako izena da. Eka-astato izenarekin ere ezagutua da. Bere sisntesia 2010ean iragarri zen eta Errusiako Dbna Laborategiko zientzialariek erreibindikatu zuten. Deskubritu den azkenengo elementu kimikoa da. 82 zenbaki atomikoa duten elementu kimiko guztien antza, ez da batere egonkorra. Uus (Ununseptio) 117
  • 121. Ununseptioa elementu kimiko sintetiko baten aldi baterako izena da. Aurresan daiteke propietate fisikoak gas geldoen antzekoak izango direla . Eka-radon deitu izan zaio ikerketaren baten. Horretaz gain, aurresan daiteke baita ere erradiaktibo izango dela , eta erdieroale estandara . Nahiko gas erreaktiboa izango litzateke; zenbait zientzialarirentzako propietate kimiko berezi batzuk ere edukiko lituzke. Uuo (Ununoktioa) 118