2. Sexu-ezaugarriak gizonen eta
emakumeen arteko desberdintasun
fisikoak dira. Bi motatakoak
daude:lehen mailakoak eta bigarren
mailakoak.
- Lehen mailako sexu-ezaugarriak :
ugaltze-organoak dira.
- Bigarren mailako sexu-ezaugarriak
ugalketarekin lotura zuzena ez
duten ezaugarri fisikoak dira.
Adibidez:gizonenak, ahots
baxua, bizarra, emakumeek baino
gihar haundiagoak eta ile asko
gorputzean.
Emakumeenak:titiak, ahots
altua, aldaka zabalaketa eta ile
gutxi gorputzean dira.
3. Jaiotzean, pertsonek sexu-organoak dituzte, baina garatu gabeak. Adin batetik
aurrera hasten dira garatzen, bigarren mailako sexu-ezaugarriekin batera.
Pubertaroan, gizakien ugaltze-aparatua garatu egiten da. Hipofisiak sortutako
hormona batzuek hasiarazten dute prozesua. Hormona horiek, sexu-
organoetara iristen direnean, organoak garatzen dituzte eta sexu-hormonak
sortzen dituzte. Sexu-hormonek bigarren mailako sexu-ezaugarriak garatzen
dituzte.
Neskak 11 urtekin hasten dira aldatzen, mutilak berriz 13 urtekin. Izan
ere, denak ez dira aldi berean aldatzen.
4. Emakumeen ugaltze-aparatua sexu-organoz osatuta dago. Osatzen ditu:
Obulategiak:Sexu-hormonak bertan sortzen dira.
Falopioaren tronpak:Obulategia eta umetokia lotzen dituzte.
Umetokia:Bertan haurra garatzen da haurdunaldian.
Bagina:Umetokia eta kanpoaldea lotzen dituen kanala da.
Alua:Ugaltze -aparatuko kanpoko zatia da.Gernubidearen
zuloa ere aluan dago, eta hortik kanporatzen da gernua.
5. Gizonen ugaltze-aparatua sexu-organo hauek osatzen dute:
Barrabilak:Espermatozoide deritzen gameto harrak dira.
Hodi deferenteak: Gernubideraino eramaten dituzte
espermatozoideak.
Gernubidea: Espermatozoideak kanpoaldera eramaten
ditu.
Eskrotoa: Barrabilak babesten dituen ehun-poltsa dira.
Zakila: Gernubidea hor amaitzen da. Gernubidean zehar kanporatzen
dira espermatozoideak.
6. Emakumeen sexu-zelulak obuluak dira,eta Gameto
eme esaten zaie. Neskek pubertaroan obuloak
heltzen dira. 28 egunez behin obulu bat heltzen da.
Obuloa obulaeetatik atera, Falopioaren tronpa
zeharkatu, umetokira iritsi eta gernuarekin batera
ateratzen da. Odoljari menustrazioa edo hilekoa
deritze. Emakumeek 50 urte dituztenean gutxi gora
behera obuloak ez dira heltzen, eta horri
menupausia esaten zaio.
8. Ernalketa obulu bat eta
espermatozoide bat elkartzeari
deritzo.
Obulu bat obulutegitik
Falopiaren tronpara igarotzen
da. Espermatozoide bat
aurkitzen badu, ernalketa gerta
daiteke. Obulua eta
espermatozoidea
elkartzean, zelula berri bat
sortzen da: zigoto. Zigotoa
hainbat zatitan banatzen da eta
enbrioia sortzen da. Enbrioia
umetokira iritsi, eta paretan
itsasten da. Enbrioiak hazten
jarraitzen du.
9. Enbrioia umetokiko paretan itsatsita geratzen denean, zelula kopurua
ugaritu egiten da.
Enbrioia likido amniotikoz betetako poltsa batean egoten da. Likido
amniotiko horrek enbrioia babesten du. Enbrioiak plazentaren bidez
jasotzen ditu mantenugaiak eta oxigenoa. Zilbor-hestean, hainbat odol-
hodi daude,mantenugaiak eta oxienoa eramateko.
Enbrioia hazi eta aldatu egiten da.
10. Hirugarren hilabetetan, enbrioiaren organoak osatuta daude. Hortik
aurrera, enbrioiari fetu esaten zaio.
Fetua hazi eta heldu egiten da, bederatzigarren hilabetera arte.
Bederatzigarren hilabetean fetua guztiz osatuta dago. Jaiotzeko
moduan, 50 zentimoko luzera du gutxi gorabehera eta 3.300 gramoko
pisua.
11. Ernalketa gertatzen
denetik haurra ez da
jaiotzen bederatzi hilabete
inguru arte.
Haurdunaldian amaren
gorputzak aldatzen da. Ez
du obulurik sortzen eta
ez du hilekorik izaten.
Sabela handitzen zaio
pixkanaka eta titiak ere.
Haurdunaldian ezin du
edozer gauza jan eta ezin
du alkohola eta tabakoa
kontsumitu. Ingurukoek
maitasuna eman behar
diote emakumeari,eta
zaindu, etapa gogorra da
eta.
12. Haurtxoa amaren baginatik kanpora ateratzeari erditzea deritzo.
Erditu aurretik,likido bat ateratzen da baginatik. Urak botatzea esaten
zaio horri.
Erditzearen lehen fasea luzeena da. Fase horretan,umetokiaren irteera
pixkanaka-pixkanaka handitzen da,ama haurtxoaz erditu ahal izateko.
Horrez gain,umetokiko ez-borondatezko giharrak uzkurtu egiten
dira, haurtxoa kanporatzeko.
Hurrengo fasean, haurtxoa baginatik kanporatzen da. Amak indar asko egin
behar du haurra jaiotzeko.
Haurra jaio ondoren zilbor-hestea moztu behar da. Haurrari orbain bat
geratzen zaio:zilborra.
Erditzearen azken pausua plazenta botatzea da.
13. Lehenengo hilabetetan, haurtxoek bakarrik amaren esnea edaten dute.
Edoskitzaro esaten zaio
Amaren esnea oso osasungarria da eta gaixotasunetik babesten dio. Ama bere
esnea ezin badio eman, esne artifiziala edan behar du.