SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  3
NahiaDelgado
NIRE KONPETENTZIA DIGITALA
Gaur egun oso arrunta da konpetentzia digitalaren inguruan zerbait irakurri edo
entzutea, askotan ere konpetentzia digital maila beharrezkoa dela lanbide askotarako
entzuten dugu, baina ba al daukagu argi konpetentzia digitala zer den?
Nire kasuan, nahiz eta orokorrean konpetentzia digitala zer den nekien,
lehenengo unitate honi esker ideiak sakondu egin ditut, hainbat gauza berri ikasiz edo
aurretik ezagunak zitzaizkidan tresna batzuen erabilera aukera berriak deskubrituz.
Bideoari esker konpetentzia digitalaren barneko atalak zeintzuk diren jakin ahal
izan dut. Horregatik, hauek oinarritzat hartuz nire burua atal bakoitzean nola ikusten
dudan azaltzea gustatuko litzaidake.
Lehenik eta behin informazioa kritikoki erabiltzeko eta ebaluatzeko gaitasuna
jorratuko dut. Konpetentzia honetan informazio bilaketa sakonak egitea, informazioa
gordetzea eta antolatzea, eta informazio hori ebaluatzeko eta erabiltzeko gai izatea
sartzen dira. Niri dagokidanez, nahiko ondo ikusten dut nire burua konpetentzia
honetan. Askotan, lehenengo aukerekin konformatu beharrean aukera zehatzagoak
bilatzen saiatzen naiz eta kritikoki informazioa hautatzen. Informazio horren iturriak
fidagarriak direla bermatzen saiatzen naiz, batez ere ikerketa lan bat egiten ari
naizenean. Ahulgune bezala egunerokotasunean askotan lehengo bilaketekin geratzen
naizela aitortu behar dut, izan ere, normalean egiten ditudan bilaketak ez dute garrantzi
handirik izaten eta bilaketa azkar batekin konformatu egiten naiz. Informazioa
kudeatzen nahiko ona naiz, askotan informazioa bai online edo ordenagailuan antolatu
eta karpeta ezberdinetan gordetzen baitut. Aipatu berri ditudan ezaugarri hauek
irakasle bezala aritzerakoan oso baliagarriak izango zaizkidalakoan nago, kalitatezko
informazioa bilatzeko eta kudeatzeko gai bainaiz.
Bigarrenik komunikazioari dagokion konpetentzia daukagu. Konpetentzia honek
bere gain hartzen ditu testuinguru digitaletan ematen diren komunikazioak, ideiak edo
materialak konpartitzeko erabiltzen diren tresnak, besteekin konektatu eta lankidetzan
ibiltzea ahalbidetzen duten tresnak eta abar. Gainera, konpetentzia honen barnean
identitate digitala sartu egingo litzateke. Nire kasuan identitate digitala zaintzen
saiatzen naiz, hala ere ez, naiz leku askotan agertzen eta Twitter bezalako sare
sozialak oso gutxi erabiltzen ditut. Beraz, testuinguru digitaletan komunikazioa
ahalbidetzen duten tresna batzuk ezagutzen ditut, batzuetan erabili ere, baina
ahulgune nagusi bezala oso gutxitan konpartitzen ditut nire iritzi edo materialak.
NahiaDelgado
Etorkizunean konpetentzia hau garatu behar dudala uste dut, izan ere, irakasle bezala
ikasleen eredu on bat izan behar gara, identitate sozialari garrantzia eman behar diogu
eta ikasleei publikatzen dutenarekin kontuz ibili behar dutela irakatsi. Horretaz aparte,
oso baliagarria da hezkuntza munduko beste profesionalekin harremanetan aritzeko
tresna ezberdinak erabiltzea, era horretan asko ikasi baitaiteke eta irakasle bezala
aberasteko aukera aparta baita.
Hirugarrenik edukien sorkuntzari dagokion konpetentzia aipatu beharra dago.
Konpetentzia honen barruan edukiak sortu edo editatzeko gaitasuna, materialak
moldatzea, programatzea eta autoretza eskubideak ezagutu eta aplikatzea sartzen
dira. Komunikazio gaitasunari dagokienez, nahiko ondo ikusten dut nire burua.
Materialak diseinatzea asko gustatzen zait eta programa ezberdinak ezagutzea eta
hauek erabiltzen ikastea ere. Madrileko unibertsitate batekin diseinu grafikoko
unibertsitateko kurtso bat egin dut ere, konpetentzia honekin zuzenki lotuko nukeena
ikasitakoari ematen diodan erabileragatik. Lizentziei dagokienez, lizentzia mota
nagusiak ezagutzen ditut eta askotan lizentzia libreko irudi edo musikak erabiltzen ditut
bideoak edo material berriak sortzeko garaian. Gaur egun klase partikularrak ematen
ditudanez materialak sortu eta nire ikasleen beharrei moldatu egiten ditut, beraz,
gaitasun hauek etorkizunean eskola batean lan egitean baliagarriak izango
zaizkidalakoan nago. Ahulgune bezala aipatzea programazioa ez dudala kontrolatzen.
Laugarrena segurtasunarekin lotuta dagoen konpetentzia da, identitate digitala
babestearekin eta pribazitatearekin guztiz lotuta dagoena. Nire segurtasuna bermatzen
saiatzen naiz beti, bai publikatzen dudanarekin kontuz ibiliz, bai kode luze eta zailak
jarriz eta bai segurtasun ezarpenak kontuan hartuz. Konpetentzia hau eskoletan
lantzea guztiz garrantzitsua dela ikusten dut, ikasleek teknologia berriak erabiltzen
baitakizkite baina haien identitate digitala edo informazioa zaintzeko eta kudeatzeko
askotan oso informazio gutxi baitute. Honekin loturiko nire ahulgune nagusia lagunek
Facebook bezalako sare sozialetara igotzen dituzten argazkiak dira, ez baitaude nire
esku. Hala ere, ez dago ezer kezkagarririk nire kasuan, baina ikasleekin landu
beharreko gai bat izan beharko lukeela uste dut, arriskutsua izan baitaiteke.
Azkeneko konpetentzia arazoen ebazpenarekin du zerikusia. Honek errekurtso
digitalak erabiltzeko beharrak identifikatzea, erabiliko diren tresna didaktiko ezberdinen
artean hautatzea, oinarrizko arazoak ebazteko gai izatea, teknologiak era sortzaile
batean erabiltzea edo arazo teknikoak konpontzeko gai izatea hartzen ditu bere gain.
Nire burua aspektu hauetan ebaluatuz nahiko konpetentzia maila altua dudala uste dut,
askotan zerbait egin behar dudanean tresna egokia hautatzeko informazioa bildu eta
NahiaDelgado
zein den egokiena erabakitzen baitut. Ordenagailuekin edo sareko konexioarekin
arazoak daudenean hauek konpontzen saiatzen naiz beti. Arazo zailago eta sakonago
batzuk ere konpondu izan ditut egoeraren arabera. Gainera, edozein tresna era
sortzaile batean erabiltzen saiatzen naiz beti eta gauza berriak ikastea asko gustatzen
zait. Konpetentzia hau garatzea oso garrantzitsua ikusten dut eskola barnean
ordenagailu edo beste tresna digitalekin gerta daitezkeen arazoak konpontzeko gai
izateko, edo gutxienez arazoaren nondik norakoak jakiteko.Teknologien mundua asko
gustatzen zait eta horregatik arlo honetan nire ikasketa prozesua jarraitua da. Hau dela
eta gai ezberdinen inguruan prestakuntza jasotzeko prest egongo nintzateke
etorkizunean zalantzarik gabe.
Hau guztia aipatu ondoren aipatu beharra dago gizartea etengabeki aldatzen ari
dela eta teknologiak garrantzi handia dutela gure egunerokotasunean. Beraz, hauek
eskolan geroz eta sarbide eta garrantzi handiagoa dutenez, beharrezkoa ikusten dut
irakasleek aipatu berri ditudan konpetentzia ezberdinen inguruko oinarrizko jakintzak
izatea. Izan ere, irakasleak eredu dira kasu askotan eta hauek gai ez badira egoera
berrietara moldatzeko eta egoera hauek kudeatzeko, eskolak berritzen joatea oso zaia
izango litzateke.
Hau dela eta niretzako oso garrantzitsua da digitalki konpetentea izatea,
etorkizunaren oinarri handi bat izango baitira teknologia berriak. Gainera, irakaslearen
rola arlo honetan aldatuko delakoan nago, irakaslea ez da izango informazio guztia
duen pertsona bakarra, ikasleek interneten bidez informazio hori lortu baitezakete.
Beraz, irakaslearen papera ez da izango informazioa transmititzen duenarena,
teknologien bidez informazioa nola lortu, bilatu, kudeatu, erabili, antolatu, besteekin
konpartitu, identitate digitala sortu, segurtasuna nola bermatu eta abar irakasten
duenarena baizik.
Gainera, irakasleak digitalki konpetenteak badira, konpetentzia hori ez dute
bakarrik irakasteko erabiliko, haien materialak, proiektuen proposamenak, unitateen
diseinua eta abar egiteko eta sortzeko erabili ahal izango baitute ere.
Beraz, irakasle bezala gure jakintzak eguneratzea eta teknologia berriak eskaini
dezaketena ikasteko prest egotea aukera asko irekiko dizkigula uste dut. Izan ere,
teknologiak etengabeki garatzen ari direnez, horien inguruko gure formazioa jarraitua
izan behar dela uste dut, beti berritzeko eta ikasteko prest egonik. Ez dugu inoiz
motibazioa galdu behar!

Contenu connexe

Similaire à Konpetentzia digitalari buruzko idazlana

Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaMaitanePrieto
 
Buena practica
Buena practicaBuena practica
Buena practicaanetxu8
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTakEskuairaetakartaboia
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaanetxu8
 
Praktika ona, ikt
Praktika ona, iktPraktika ona, ikt
Praktika ona, iktcruiz024
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteakatxiporreta
 
Ik tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuan
Ik tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuanIk tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuan
Ik tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuanmagis003
 
From digital an audiovisual competence tomedia competence
From digital an audiovisual competence tomedia competenceFrom digital an audiovisual competence tomedia competence
From digital an audiovisual competence tomedia competenceikasizhazi
 
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabileraHezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabileraNoelia Izquierdo
 
Buenas practicas, gogoeta.
Buenas practicas, gogoeta.Buenas practicas, gogoeta.
Buenas practicas, gogoeta.cruiz024
 
Narratiba. Ohiane Diez
Narratiba. Ohiane DiezNarratiba. Ohiane Diez
Narratiba. Ohiane Diezloregalduak
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 

Similaire à Konpetentzia digitalari buruzko idazlana (20)

Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktika
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Buena practica
Buena practicaBuena practica
Buena practica
 
Gaitasun digitalak. LH.
Gaitasun digitalak. LH.Gaitasun digitalak. LH.
Gaitasun digitalak. LH.
 
Ikt Power Point
Ikt Power PointIkt Power Point
Ikt Power Point
 
Ikt power point
Ikt power pointIkt power point
Ikt power point
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
 
Praktika ona, ikt
Praktika ona, iktPraktika ona, ikt
Praktika ona, ikt
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizartea
 
Ik tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuan
Ik tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuanIk tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuan
Ik tek abantaila anitzak eskaintzen dituzte ikasketa prozesuan
 
From digital an audiovisual competence tomedia competence
From digital an audiovisual competence tomedia competenceFrom digital an audiovisual competence tomedia competence
From digital an audiovisual competence tomedia competence
 
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabileraHezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
 
Salami
SalamiSalami
Salami
 
Buenas practicas, gogoeta.
Buenas practicas, gogoeta.Buenas practicas, gogoeta.
Buenas practicas, gogoeta.
 
Narratiba. Ohiane Diez
Narratiba. Ohiane DiezNarratiba. Ohiane Diez
Narratiba. Ohiane Diez
 
Webquest
WebquestWebquest
Webquest
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 

Konpetentzia digitalari buruzko idazlana

  • 1. NahiaDelgado NIRE KONPETENTZIA DIGITALA Gaur egun oso arrunta da konpetentzia digitalaren inguruan zerbait irakurri edo entzutea, askotan ere konpetentzia digital maila beharrezkoa dela lanbide askotarako entzuten dugu, baina ba al daukagu argi konpetentzia digitala zer den? Nire kasuan, nahiz eta orokorrean konpetentzia digitala zer den nekien, lehenengo unitate honi esker ideiak sakondu egin ditut, hainbat gauza berri ikasiz edo aurretik ezagunak zitzaizkidan tresna batzuen erabilera aukera berriak deskubrituz. Bideoari esker konpetentzia digitalaren barneko atalak zeintzuk diren jakin ahal izan dut. Horregatik, hauek oinarritzat hartuz nire burua atal bakoitzean nola ikusten dudan azaltzea gustatuko litzaidake. Lehenik eta behin informazioa kritikoki erabiltzeko eta ebaluatzeko gaitasuna jorratuko dut. Konpetentzia honetan informazio bilaketa sakonak egitea, informazioa gordetzea eta antolatzea, eta informazio hori ebaluatzeko eta erabiltzeko gai izatea sartzen dira. Niri dagokidanez, nahiko ondo ikusten dut nire burua konpetentzia honetan. Askotan, lehenengo aukerekin konformatu beharrean aukera zehatzagoak bilatzen saiatzen naiz eta kritikoki informazioa hautatzen. Informazio horren iturriak fidagarriak direla bermatzen saiatzen naiz, batez ere ikerketa lan bat egiten ari naizenean. Ahulgune bezala egunerokotasunean askotan lehengo bilaketekin geratzen naizela aitortu behar dut, izan ere, normalean egiten ditudan bilaketak ez dute garrantzi handirik izaten eta bilaketa azkar batekin konformatu egiten naiz. Informazioa kudeatzen nahiko ona naiz, askotan informazioa bai online edo ordenagailuan antolatu eta karpeta ezberdinetan gordetzen baitut. Aipatu berri ditudan ezaugarri hauek irakasle bezala aritzerakoan oso baliagarriak izango zaizkidalakoan nago, kalitatezko informazioa bilatzeko eta kudeatzeko gai bainaiz. Bigarrenik komunikazioari dagokion konpetentzia daukagu. Konpetentzia honek bere gain hartzen ditu testuinguru digitaletan ematen diren komunikazioak, ideiak edo materialak konpartitzeko erabiltzen diren tresnak, besteekin konektatu eta lankidetzan ibiltzea ahalbidetzen duten tresnak eta abar. Gainera, konpetentzia honen barnean identitate digitala sartu egingo litzateke. Nire kasuan identitate digitala zaintzen saiatzen naiz, hala ere ez, naiz leku askotan agertzen eta Twitter bezalako sare sozialak oso gutxi erabiltzen ditut. Beraz, testuinguru digitaletan komunikazioa ahalbidetzen duten tresna batzuk ezagutzen ditut, batzuetan erabili ere, baina ahulgune nagusi bezala oso gutxitan konpartitzen ditut nire iritzi edo materialak.
  • 2. NahiaDelgado Etorkizunean konpetentzia hau garatu behar dudala uste dut, izan ere, irakasle bezala ikasleen eredu on bat izan behar gara, identitate sozialari garrantzia eman behar diogu eta ikasleei publikatzen dutenarekin kontuz ibili behar dutela irakatsi. Horretaz aparte, oso baliagarria da hezkuntza munduko beste profesionalekin harremanetan aritzeko tresna ezberdinak erabiltzea, era horretan asko ikasi baitaiteke eta irakasle bezala aberasteko aukera aparta baita. Hirugarrenik edukien sorkuntzari dagokion konpetentzia aipatu beharra dago. Konpetentzia honen barruan edukiak sortu edo editatzeko gaitasuna, materialak moldatzea, programatzea eta autoretza eskubideak ezagutu eta aplikatzea sartzen dira. Komunikazio gaitasunari dagokienez, nahiko ondo ikusten dut nire burua. Materialak diseinatzea asko gustatzen zait eta programa ezberdinak ezagutzea eta hauek erabiltzen ikastea ere. Madrileko unibertsitate batekin diseinu grafikoko unibertsitateko kurtso bat egin dut ere, konpetentzia honekin zuzenki lotuko nukeena ikasitakoari ematen diodan erabileragatik. Lizentziei dagokienez, lizentzia mota nagusiak ezagutzen ditut eta askotan lizentzia libreko irudi edo musikak erabiltzen ditut bideoak edo material berriak sortzeko garaian. Gaur egun klase partikularrak ematen ditudanez materialak sortu eta nire ikasleen beharrei moldatu egiten ditut, beraz, gaitasun hauek etorkizunean eskola batean lan egitean baliagarriak izango zaizkidalakoan nago. Ahulgune bezala aipatzea programazioa ez dudala kontrolatzen. Laugarrena segurtasunarekin lotuta dagoen konpetentzia da, identitate digitala babestearekin eta pribazitatearekin guztiz lotuta dagoena. Nire segurtasuna bermatzen saiatzen naiz beti, bai publikatzen dudanarekin kontuz ibiliz, bai kode luze eta zailak jarriz eta bai segurtasun ezarpenak kontuan hartuz. Konpetentzia hau eskoletan lantzea guztiz garrantzitsua dela ikusten dut, ikasleek teknologia berriak erabiltzen baitakizkite baina haien identitate digitala edo informazioa zaintzeko eta kudeatzeko askotan oso informazio gutxi baitute. Honekin loturiko nire ahulgune nagusia lagunek Facebook bezalako sare sozialetara igotzen dituzten argazkiak dira, ez baitaude nire esku. Hala ere, ez dago ezer kezkagarririk nire kasuan, baina ikasleekin landu beharreko gai bat izan beharko lukeela uste dut, arriskutsua izan baitaiteke. Azkeneko konpetentzia arazoen ebazpenarekin du zerikusia. Honek errekurtso digitalak erabiltzeko beharrak identifikatzea, erabiliko diren tresna didaktiko ezberdinen artean hautatzea, oinarrizko arazoak ebazteko gai izatea, teknologiak era sortzaile batean erabiltzea edo arazo teknikoak konpontzeko gai izatea hartzen ditu bere gain. Nire burua aspektu hauetan ebaluatuz nahiko konpetentzia maila altua dudala uste dut, askotan zerbait egin behar dudanean tresna egokia hautatzeko informazioa bildu eta
  • 3. NahiaDelgado zein den egokiena erabakitzen baitut. Ordenagailuekin edo sareko konexioarekin arazoak daudenean hauek konpontzen saiatzen naiz beti. Arazo zailago eta sakonago batzuk ere konpondu izan ditut egoeraren arabera. Gainera, edozein tresna era sortzaile batean erabiltzen saiatzen naiz beti eta gauza berriak ikastea asko gustatzen zait. Konpetentzia hau garatzea oso garrantzitsua ikusten dut eskola barnean ordenagailu edo beste tresna digitalekin gerta daitezkeen arazoak konpontzeko gai izateko, edo gutxienez arazoaren nondik norakoak jakiteko.Teknologien mundua asko gustatzen zait eta horregatik arlo honetan nire ikasketa prozesua jarraitua da. Hau dela eta gai ezberdinen inguruan prestakuntza jasotzeko prest egongo nintzateke etorkizunean zalantzarik gabe. Hau guztia aipatu ondoren aipatu beharra dago gizartea etengabeki aldatzen ari dela eta teknologiak garrantzi handia dutela gure egunerokotasunean. Beraz, hauek eskolan geroz eta sarbide eta garrantzi handiagoa dutenez, beharrezkoa ikusten dut irakasleek aipatu berri ditudan konpetentzia ezberdinen inguruko oinarrizko jakintzak izatea. Izan ere, irakasleak eredu dira kasu askotan eta hauek gai ez badira egoera berrietara moldatzeko eta egoera hauek kudeatzeko, eskolak berritzen joatea oso zaia izango litzateke. Hau dela eta niretzako oso garrantzitsua da digitalki konpetentea izatea, etorkizunaren oinarri handi bat izango baitira teknologia berriak. Gainera, irakaslearen rola arlo honetan aldatuko delakoan nago, irakaslea ez da izango informazio guztia duen pertsona bakarra, ikasleek interneten bidez informazio hori lortu baitezakete. Beraz, irakaslearen papera ez da izango informazioa transmititzen duenarena, teknologien bidez informazioa nola lortu, bilatu, kudeatu, erabili, antolatu, besteekin konpartitu, identitate digitala sortu, segurtasuna nola bermatu eta abar irakasten duenarena baizik. Gainera, irakasleak digitalki konpetenteak badira, konpetentzia hori ez dute bakarrik irakasteko erabiliko, haien materialak, proiektuen proposamenak, unitateen diseinua eta abar egiteko eta sortzeko erabili ahal izango baitute ere. Beraz, irakasle bezala gure jakintzak eguneratzea eta teknologia berriak eskaini dezaketena ikasteko prest egotea aukera asko irekiko dizkigula uste dut. Izan ere, teknologiak etengabeki garatzen ari direnez, horien inguruko gure formazioa jarraitua izan behar dela uste dut, beti berritzeko eta ikasteko prest egonik. Ez dugu inoiz motibazioa galdu behar!