IKUS HIZKUNTZA ETA IRUDIA irudikapen bisuala - komunikazio bisuala eta artistikoa dbh22
1. IKUS HIZKUNTZA
ETA IRUDIA
Irudikapen bisuala
Komunikazio bisuala eta artistikoa
ANALOGIA
MIMESIA
ABSTRAKZIOA
ILUSIO OPTIKOA
KOMUNIKAZIOA eta INFORMAZIOA
KOMUNIKAZIOA eta ZIENTZIA
KOMUNIKAZIOA eta PERSUASIOA
PROIEKZIO SENTIMENTALA
HEROIAK eta MITOAK
ERREPERTORIOAK
3. ANALOGIA
Objektu irudikatuaren eta irudikapenaren
arteko formaren antzekotasun printzipioa da.
o Irudiaren gaitasun aipagarrietako bat errealitatea
irudikatzeko gaitasuna da.
o Hau, tradizionalki, erreferentearen eta irudiaren
arteko antzekotasun edo analogiaren bidez irudikatu
izan ohi da.
o Antzekotasunaren irizpideak ordea konbentzioei
loturik daude eta hauen jakintzak baldintzatuko ditu
komunikazioa eta kode konbentzional horien
errepresentazio gaitasunaren arrakasta.
4. o Errealitatearen irudikapenean konplexutasuna
murriztuko duen kodifikazio prozesu bat dago.
Ikusizko tradizioak ahalbidetzen du irudikatutakoa
igertzea, antzematea, irudiaren dekodifikazioa;
inguruneak eragin handia izango du ikusteko
moduan.
o Zentzu horretan mendebaldeko tradizioan
perspektibak (ikusmen sistemaren hautemate
prozesuetan oinarritzen den errealitatearen
errepresentazio sistema, eragiten dituen ikusizko
ilusioak errealaren oinarria izango direlarik) eragin
handia izan du eta irudikapen figuratiboa
naturalagotzat hartu izan da, honen bidez
informazioa erraztasun gehiagorekin jasotzen
delakoan; eskortzoak perspektiba eta
espazialitatea bolumenarekin batera lortzea izango
du helburu.
9. • Irudikapen modu bat berritzailetzat edo
urratzailetzat hartzen bada tradizio bat berritu edo
urratu duelako da.
10. MIMESIA
Irudikapen eta irudikatuaren arteko
analogiazko lotura da.
irudion artean irudikatuaren eta irudikapenaren arteko analogiazko lotura dago:
11. ABSTRAKZIOA
Abstrakzioak irudia ez figuratibo bezala
ulertzen du. Ez da ikusmenaren bidez
ikustatzen diren elementuak deskribatzera
mugatzen.
Montse Cantí
Mondrian
12. ILUSIO OPTIKOA
Ilusioak hautematen dugunaren eta
irudikatutakoaz ezagutzen dugunaren
artean desadostasuna sortzen du.
Andrea Pozzo (Jesuiten
eliza, 1702) kupula
irudikatua, ilusionista.
Errealak diruditen espazio
irrealak sortzen ditu.
Ez badirudi ere, lerro
horizontalak elkarrekiko
paraleloak dira.
Eta zer diozu honen
inguruan?
13. KOMUNIKAZIO
BISUALA eta
ARTISTIKOA
KOMUNIKAZIOA eta IRUDIA
KOMUNIKAZIOA eta ZIENTZIA
KOMUNIKAZIOA eta PERSUASIOA
PROIEKZIO SENTIMENTALA
HEROIAK eta MITOAK
ERREPERTORIOAK
14. KOMUNIKAZIOA
eta INFORMAZIOA
Informazioa batzuetan monosemikoa eta
objektiboa izango da.
15. Baina gehienetan informazioa ez da
“bakarra”, ez eta “objektiboa” eta
“egiazkoa” ere. Irudiak egilearen ikus-
puntua eta hautaketa (errealitatearen
lagina) berarekin darama; zenbaitetan
baita irudiaren edo egoeraren
manipulazioa ere. Bestalde, irudi berak
informazio desberdinak iradoki ditzake.
16.
17.
18.
19.
20. KOMUNIKAZIOA
eta ZIENTZIA
Irudikapen grafikoa oso baliabide
garrantzitsua da garapen zientifiko -
teknologikoan.
21. Hala nola, irudiok, objektu, fenomeno
eta egituren irudikapen zientifiko
desberdinak azaltzen dituzte.
22. KOMUNIKAZIOA
eta PERSUASIOA
Zientifikoa ez den komunikazioan
informazioa eta persuasioa elkarrekin
joan ohi dira. Persuasioa, informazioak
sortzen duen egoera animikoa
ebaztera bideratutako akzio aukera
izango da.
23. Irudi honek karga sozial handia du berarekin, eta zenbait jokabideren
aurka egitea eragin nahiko du; genero indarkeriaren aurkako ikus
olerkien net art deialdiaren testuinguruan argitara emandako irudia da.
24. PROIEKZIO
SENTIMENTALA
Ikusle bakoitzarena, irudikatua eta
irudia esan litekena baina haratago
lotzen dituen erlazio mota da.
25. Gernika, Picasso (1973)
Artelan hauek ikusle bakoitzak modu
zehatz batean bizitzen dituen
sentimenduak proiektatzen dituzte.
Oihua, Munch (1893)
26. HEROIAK eta MITOAK
Heroi edo mitoetan gure
sentimenduak proiektatzen ditugu, eta
gizarte batentzat jokabide eredu
bihurtzen dira.
27. Atenea (VI k.a.), kopia
Amazona zauritua, Franz Von Stuck (1904)
Heroien istoriek miresten diren portaera
modeluak erakusten dituzte.
29. ERREPERTORIOAK
Gaien arabera errepertorioak
deritzen taldetan sailkatu ohi dira
batzuetan artelanak eta irudiak;
hauek zenbaitetan lenguaia
propioa garatuko dute aldi eta
kultura ezberdinetan.