1. AZAROAK 25
Indarkeria matxistaren kontrako
nazioarteko eguna
Azaroaren 25a dela eta, data horixe izendatu baitu Nazio Batuen Erakun-
deak “Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egu-
na”, gure gaitzespenik irmoena adierazi nahi dugu emakumeen aurkako
edozein indarkeria-adierazpenekiko, zeinahi ere den (fisikoa, psikologikoa,
sexuala, sinbolikoa…), bai halaber sexismo-modu guztiekiko, barne dau-
delarik finenak eta normalizatuenak, hala nola sexuen araberako rol este-
reotipatuak ezartzea edo bizitzaren esparru askotan emakumeak ikusgai
ez egotea, besteak beste. Berretsi nahi dugu, era berean, arazo estruk-
tural baten aurrean gaudela eta, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko
berdintasunik eza oinarri duenez, ezinbestekoa dela berdintasun-politikak
baliatzea, adituek zein nazioarteko erakundeek gomendatzen duten be-
zalaxe.
La violencia contra las mujeres se asien-
ta en la misma estructura de la sociedad,
que aún ofrece diferentes oportunidades
a mujeres y a hombres y que aún limita la
libertad de las personas dependiendo del sexo con
el que hayan nacido. Debemos esforzarnos
en construir una sociedad en la que todas
las personas tengan la libertad de ser como
quieran ser, la oportunidad de desarrollar-
se en todo su potencial y en la que reciban
un trato igualitario y respetuoso con los dere-
chos humanos.
Anima zaitez
eta parte hartu!
¡anímate y participa!
2. EGITARAUA – AZAROAK 25
Ekintza moreak
Azaroak 19 eta 21. 17:00etatik 19:00etara Artxamendin.
Autodefentsa ikastaroak
Azaroak 23, 26 eta 27, 17:00etatik 20:00etara, Elkargunean.
Alaitz Mañes.
Elkarretaratzea
Azaroak 25, 19:00etan. Herriko Plazan.
Emakumeen Mahaiak antolatuta.
Women in black ekintza
Azaroak 25, 19:00etan elkarretaratzean.
Emakumeen mahaiak antolatuta.
Hitzaldi tailerra
Azaroak 27, 15:00etatik 17:00etara. Elkargunean. Erdaraz.
Inma Merino: “Violencia contra las mujeres en la tercera edad”.
Beldur barik
Azaroak 28, larunbata.
Aurten lehiaketa Amurrion izango da. Autobusak egongo dira. Informazio
gehiago www.artxamendi.eus
Azkoitiko bideoa hemen ikusgai: https://youtu.be/5xZhcqR0K5I
Jarduera guztiak dohainik izango dira.
Todas las actividades son gratuitas.
Informazio gehiago:
www.azkoitikoudala.info/eu/berdintasuna edo
berdintasun bulegoan (9:00-14:00)/ área de igualdad
Udaletxeko 1.solairuan
1er piso del ayuntamiento
berdintasuna@azkoitia.eus
943.54.20.14