SlideShare une entreprise Scribd logo
1  sur  66
KOADROAK AZTERTZEN
SARRERA
IRUDIAREN EGITURA
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
SARRERA
Edozein artistak, koadro baten bitartez azaldu edo adierazi
nahi duen mezua ikusleei adierazteko, irudiaren egituran
parte hartzen duten baliabide guztiak era egokian
antolatu behar ditu.
SARRERA
Irudiaren elementuen artean,
egileak kolorea erabil
dezake adibidez, bere
mezua edo nahi duen
zentzazioa ikusleei
adierazteko. Mezuaren
arabera, egileak koloreen
artean armoniak,
kontrasteak, kolore
hotzak, e.a. modu batean
ala bestean landuko ditu.
KOADROAK AZTERTZEN
SARRERA
IRUDIAREN EGITURA
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
IRUDIAREN EGITURA
Irudi baten egitura
antolatzeko hauek dira
egileak landu eta kontuan
izan behar dituen baliabideak:
konposaketa, elementuen
kokapena, (espazioaren
egituraketa edo) plano
desberdinak, kolorearen
erabilera eta interesguneak
(edo arretaguneak).
IRUDIAREN EGITURA
Irudi guztietan aztertu eta landu behar diren baliabideak
orden honetan aztertuko ditugu ikasgaian:
1. Konposaketa
2. Elementuen kokapena
3. Plano desberdinak
4. Kolorearen erabilera
5. Interesguneak
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Irudiaren konposaketa egitea,
irudiaren oinarrizko
elementuak (lerroak, formak,
koloreak, e.a.) Plastika eta
Ikus Hizkuntzaren arauen
arabera antolatzea da.
Elementu horiek modu egokian,
hau da, asmo edo mezu baten
arabera antolatzen badira,
irudiak zentzazio edo ikus
efektu jakin bat adieraziko du.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Leonardok konposaketa
triangeluarra (orekatua)
erabili zuen Mona Lisaren
erretratu famatua
margotzeko. Pertsonaia
triangeluak sortzen duen
espazioaren barnean
kokatu du. Konposaketa
orekatuak lasaitasuna
adierazten du.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Irudi honetan Mona Lisaren
erretratuaren konposaketa
triangeluarraren eskema
ikus dezakegu.
Erretratuetan gehien
erabiltzen den
konposaketa mota
triangeluarra da.
Triangelua gutxi gora
beherakoa da, ez da erabat
zehatza, noski.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Irudiak bere esanahia ongi adierazteko, irudiaren
konposaketak orekatua izan behar du.
ZERGATIK IZAN BEHAR DU OREKATUA
IRUDIAREN KONPOSAKETAK ?
Gizakiak oreka bilatzen du bere bizitzako esparru fisiko
eta psikikoan. Egoera hau ere, ikus esparruan ematen da,
hau da, gizakiak irudiak egin eta ikusterakoan ere, oreka
bilatzen du.
Horregatik, artistek euren irudiak era orekatuan antolatzen
dituzte, era horretan, irudian sortzen den armonia ikusleen
begiradarako atsegina izango da.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Irudian oreka egoteko
ez du zertan simetriarik
egon behar. Simetria
oreka sortzeko modurik
oinarrizkoena da, baina
normalean, artistak ez du
simetriarik erabiltzen
bere irudietan.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Irudi batean sortzen den
oreka, ikus – elementu
guztien arteko harremanean
oinarritzen da. Lerroak,
formak eta koloreak era
egokian konbinatzen badira
elkarrekin, irudiaren
konposaketa orekatua
izango da.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
21
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Aurreko irudietan desberdintasun batzuk ikus ditzakegu:
→ 1. irudia ongi orekatuta dago. Neurri, kokapen eta
norabide desberdinetako lauki eta karratuek oreka sortzen
dute irudian, elementuak euren artean konpentsatuta
daude.
→ 2. irudiko elementuen arteko proportzioak hain gutxi
aldatzen direnez, ikusleak ez daki ikusten ari dena
berdintasuna ala desberdintasuna, edo simetria ala
asimetria den. Horregatik, 2. irudia desorekatuta dago.
Bi irudietako lerro bertikalak azaldutakoaren adibide argia
dira: 2. irudikoa ez dakigu erdian dagoen ala ez, eta honen
ondorioz, errakuntzara eraman dezake ikuslea. 1. irudiko
lerro bertikalak aldiz, ongi zehaztuta du bere kokapena
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Kandinskyren koadro honetan puntuak, lerroak, koloreak eta
irudiaren beste elementuak modu asimetrikoan antolatuta
daudenez, irudiak adierazten dituen efektuak
DESEGONKORTASUNA eta MUGIMENDUA dira.
Konposaketa OREKAtua da.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Irudian hainbat elementu modu asimetrikoan egoteak
DESEGONKORTASUNA adierazten du. Ikusleak irudian
elementu asko ikusten badu, eta elementu hauek
desordenatuta baldin badaude, desordenaren efektua nabaria
da.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Zeintzuk dira egileak erabili dituen ikus elementuak ?
Puntuak, lerro zuzen bertikalak eta batez ere diagonalak, lerro
kurbatuak, zirkuluak eta kolore hotzak (urdina, morea, e.a.),
beroak (horia, laranja, e.a.) eta neutroak (berdea, beltza, grisa,
e.a.). Elementu hauek MUGIMENDUA adierazten dute.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Zergatik da OREKATUA irudiaren konposaketa ?
Irudiaren elementuak nahiz eta modu desordenatuan
antolatuta egon, irudia orekatua da, helburua mugimendua
adieraztea baita. Elementuek ez dute irudian espazio berdina
betetzen. Konposaketa honek MUGIMENDUA adierazten
du.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
“Hauek dira arte lan guztien oinarrizko elementuak:
puntua, lerroa eta planoa. Forma plastiko guztien
eraikuntzarako oinarria dira elementu horiek, hala marrazkian
nola pinturan.”
Vasili Kandinsky (Moscu, 1866 - Neuilly-sur-Seine, 1944)
Kandinskyk oinarrizko elementuak diren puntua, lerroa
eta planoa aztertu eta landu zituen bere lanetan. Kolorea ere
lantzen du bere irudien konposaketak sortzeko. Kandinsky
bezala, artista guztiak oinarrizko elementuez baliatzen dira
euren irudiak egiteko. Askotan elementu hauek modu
sinplean lantzen dira, bestetan aldiz, modu konplexuagoan.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Kandisnskyren lan honen
egituran ikus
dezakegunez, lerroek
garrantzi berezia dute
koadroan sortzen diren
norabide eta
mugimenduak
adierazteko, horretarako,
artistak lerro mota asko
erabili du: lerro zuzen
bertikal eta diagonalak,
kurbak, e.a. Puntuak ere
erabili ditu irudia egiteko.
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
Ez dago konposaketarako arau bakar bat, ezta konposatzeko
modu orokor bat ere. Artista, garaia eta arte joeraren arabera
irudiak konposatzeko moduak desberdinak izaten dira nahiz
eta irudiek adierazten duten mezua berdina izan. Artistak
intuizioz egin dezake konposaketa, baina normalean ongi
pentsatuta, aztertuta eta Plastika eta Ikus Hizkuntzaren
oinarriak kontuan izanik egiten du artistak irudiaren
konposaketa.
Artista hoberenen lan gehienetan erraz ikus daiteke forma
eta eskema geometrikoak direla konposaketaren nondik-
norakoak zehazteko oinarri edo gida.
Aurreko esaldia baieztatzeko, koadro batzuen konposaketaren
eskemak aztertuko ditugu:
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
IRUDIAREN EGITURA – Elementuen kokapena
Irudian agertuko diren
elementuen kokapena
erabakitzeko, egileak
elementuek irudian
izango duten garrantzia
kontuan izan behar du.
Honen arabera, elementuen
kokapena desberdina izan
daiteke irudian: erdialdean,
bazterrean, aurrean, atzean,
goian, behean, e.a.
IRUDIAREN EGITURA – Elementuen kokapena
Normalean garrantzia duten elementuak irudiaren
erdialdean kokatzen dira. Era honetan, ikusleak errazago
zuzenduko du begirada hauengana.
IRUDIAREN EGITURA – Elementuen kokapena
Irudi honetan elementu garrantzitsuenak atzetik hurbiltzen
zaizkigun Platon eta Sokrates dira, horregatik Rafaelek
irudiaren erdialdean kokatu ditu, irudian garrantzia
izateko.
IRUDIAREN EGITURA – Plano desberdinak
Irudi batean sakontasuna lortzeko, hau da, hurbiltasuna edo
urruntasuna adierazteko, egilea planoez baliatzen da.
Aurrealdean dauden formek ezkutatu egiten dituzte
atzealdean daudenak eta, horrenbestez, lehenengo, bigarren
edo hirugarren planoaz hitz egingo dugu. Irudian dauden
planoek sakonera edo distantzia adierazten digute.
IRUDIAREN EGITURA – Plano desberdinak
1. Formen tamaina irudiaren barnean: forma handiak
hurbil ikusten dira eta forma txikiak urrun.
2. Formak irudian dauden posizioan: behealdeko ertzetik
hurbil daudenak gertuago ikusten ditu behatzaileak eta
goialdeko ertzetik hurbil daudenak urrunago.
Forma lauen bitartez egindako konposaketa batean
sakontasun zentzazioa eman dezakegu honako irizpide hauek
aplikatu eta bi aspektu hauek bereizten baditugu:
IRUDIAREN EGITURA – Plano desberdinak
Azter dezagun Van Goghen irudi honetan sakontasunaren
erabilera edo plano desberdinak. Hurbiletik urrunera dauden
planoak kontuan izanik, bost plano desberdin ikus ditzakegu:
IRUDIAREN EGITURA – Plano desberdinak
1: hurbileko belarra. 2: galsoroa eta zuhaitz bat. 3: atzean
dauden zuhaitzak eta eskuineko altzifrea. 4: mendi katea. 5:
zerua edo hondo bezala agertzen den azken planoa.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
Ikusleengan emoziozko erreakzioak eragiteko egileak
formak eta koloreak batera agertzen dizkigu irudian. Bi
osagarri horiek, forma eta kolorea, bereizi ezinak dira,
gauza guztiek badute forma bat eta baita kolore bat ere.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
Irudi batean koloreen
erabilera erabakitzeko,
egileak koloreen teoria
kontuan izan behar du:
kolore hotzak, beroak,
kolore gamak, kolore
osagarriak, e.a. Koloreen
teoriaren bitartez efektu
desberdinak lor daitezke
irudian: armonia,
kontrastea, e.a.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
Irudian zirkulu kromatikoa dugu, kolore guztiak biltzen
dituen zirkulua.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
Gogora dezagun koloreen teoria eta honen erabilera
egokiaren bitartez ikusleengan sor daitezkeen emozioak:
1. Kolore hotzak:
urdinaren
gamakoak eta
berde ilunak.
Giro hotzak,
iluntasuna, gaua,
tristura...
adierazteko
erabiltzen dira.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
2. Kolore beroak:
horia, laranja, gorria
eta okreak. Giro
beroak, egoitza
baten barnealdeko
epeltasuna, emozio
gogorrak, indarra...
adierazteko
erabiltzen dira.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
3. Kolore neutroak: berdeak, grisak, beltza eta zuria.
Kolore hauek edozein gamarekin konbina daitezke eta
ez dute berez esanahi berezirik adierazten.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
4. Kolore gama: zirkulu
kromatikoan hurbil
dauden antzerako
koloreak dira, eta kolore
baten nagusitasuna dute
osagai bezala. Gama
berdineko koloreak
erabiliz irudian armonia
lortzen da, hau da,
elementuen artean ez da
berezitasunik sortzen,
antzekotasuna izango da
nagusi.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
5. Kolore osagarriak: zirkulu
kromatikoan aurrez aurre
dauden koloreak dira, urdina
eta laranja, kolore hotzak eta
kolore beroak, e.a. Kolore
osagarriek euren artean
kontrasteak sortzen dituzte.
Irudi batean elementu bat
beste batetik bereizteko,
kolore osagarriez
margotzen badira
kontrastea sortzen da euren
artean.
IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera
6. Zuri-beltza: kolore hauek eta grisaren gamakoek tristura
adierazten dute, bizitza gabeko zentzazioa adieraz
dezakete.
IRUDIAREN EGITURA – Interesguneak
Interesguneak gure begirada
erakartzen duten irudiaren
guneak dira. Elementu bat irudi
bateko interesgunea denean ikus-
pisu handia duela esaten dugu.
Ikus-pisuak beraz, irudiaren
elementu batek duen
protagonismoa edo ikusizko
garrantzia adierazten du.
Egileak interesgunea edo ikus-
pisuren bitartez ikuslearen
begirada interesatzen zaion
irudiaren gunera erakar dezake.
IRUDIAREN EGITURA – Interesguneak
Interesgunea edo ikus-pisua elementu baten forma,
kolore, neurria edo kokapenagatik lor daiteke. Elementu
batzuek beste batzuek baino ikus-pisu handiagoa dute: erdian
dagoen elementu batek beste edozein elementu batek baino
ikus-pisu handiagoa du. Kolore bizi batek kolore apal batek
baino ikus-pisu gehiago du.
IRUDIAREN EGITURA – Interesguneak
Irudiaren ikus-pisua era
egokian erabiliz artistak
nahi dituen elementuak
bereiz ditzake irudiaren
barnean. Van Goghen
koadro honetan, ikus-
pisua aurpegian
zentratzen da, hau
lortzeko egileak lerroak
eta koloreak modu
berezian erabili ditu.
IRUDIAREN EGITURA – Interesguneak
Kristoren arropa gorria
koadro honen
interesgunea da. Irudiaren
erdian egoteak eta kolore
biziz adierazita egoteak
ikus-pisu handia ematen
diote elementu honi.
Egileak ikuslearen
begirada irudiaren
erdigunera bideratzen du,
garrantzi berezia emanez
Kristoren figurari.
KOADROAK AZTERTZEN
SARRERA
IRUDIAREN EGITURA
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
Koadroak aztertzeko, ondorengo galderak aztertuko ditugu:
1. Koadroaren datuak. Izenburua, egilea, urtea, e.a.
2. Irudiaren deskribapena. Irudian agertzen dena
deskribatu (inolako azterketarik egin gabe).
3. Irudiaren egitura. Konposaketa, elementuen kokapena,
plano desberdinak, kolorearen erabilera eta interesguneak
aztertu eta eskema baten bitartez adierazi.
4. Irudiaren mezua. Zer esaten digu koadroak ?
5. Ondorioak eta iritzia. Ongi erabili al ditu egileak
irudiaren egiturako baliabide guztiak bere mezua
adierazteko ? Zergatik ? Erantzunak arrazoitu.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
1. Koadroaren datuak:
Izenburua: Autorretratua
kapela grisarekin
Egilea: Vincent Van Gogh
Urtea: 1887 – 1888
Teknika: Olio pintura
mihisearen gainean
Neurriak: 44 x 37,5 cm.
Kokalekua: Rijksmuseum,
Amsterdam.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
2. Irudiaren deskribapena:
Irudian Van Gogh ikusten dugu.
Kapela grisa jantzita darama
eta bizar gorria du. Begirada
galdua du eta serio edo triste
agertzen zaigu irudian. Jaka
urdina eta marroi kolorekoa
da, eta bere atzean hondo
urdin iluna agertzen da. Irudi
guztia lerro edo pintzelada
txikiekin margotuta dago.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.1. KONPOSAKETA
Irudiaren konposaketa
triangeluarra da.
Triangeluaren barnean
pertsonaia agertzen da, eta
triangelutik kanpo irudiaren
hondoa edo atzeko aldea.
Pintoreek konposaketa mota
hau erabili ohi dute
erretratuak margotzeko.
Konposaketa hau orekatua da.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.1. KONPOSAKETA
(jarraipena)
Egileak formak eta koloreak
marra txikien bitartez
adierazi ditu irudian
erritmoak sortuz. Marratxo
hauek buruaren inguruan
biraka adierazi ditu irudiaren
atzeko aldean, gure begirada
pertsonaiaren aurpegirantz
bideratuz.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.2. ELEM. KOKAPENA
Irudiaren elementu nagusia
pertsonaiaren aurpegia da,
horregatik irudiaren
erdialdean kokatu du Van
Goghek, irudian garrantzia
izateko. Era honetan, ikusleak
bere begirada aurpegira
bideratuko du zuzenean.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.3. PLANO DESBERDINAK
Irudian bi plano nagusi agertzen
dira. 1go planoan,
aurrekoan, pertsonaia dago,
irudiko elementu nagusia.
2garren planoan irudiaren
atzeko aldea edo hondoa
margotu du egileak. Bi plano
hauek erabiliz egileak
pertsonaiaren erretratua
bereizi nahi izan du.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.4. KOLOREA
Irudian kolore hotzak dira
nagusi, egileak pertsonaiaren
jakan eta hondoan urdin
ilunak eta moreak erabili ditu
batez ere. Aurpegian kolore
beroak erabili ditu: laranja,
gorria, okrea, horia, e.a.
Egileak koloreen arteko
kontrastearen bitartez
aurpegia bereizi du irudian.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.4. KOLOREA (jarraipena)
Egileak kapela margotzeko grisa
erabili du, hau da, kolore
neutroa. Kolore neutroak ez
du kolore hotzak eta beroen
arteko kontrastean eraginik
sortzen, baina kolore gris
hau nahiko argia denez,
kapela bereizi egiten da
irudiaren osotasunean,
arreta erakarriz.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
3. Irudiaren egitura:
3.5. INTERESGUNEAK
Interesgune garrantzitsuena
pertsonaiaren aurpegia da,
kapelak ere ikus-pisua
duelarik. Egileak aurpegia
eta kapela irudiaren erdian
kokatu ditu eta kolore bero
eta argien bitartez bereizi
egiten ditu. Pertsonaiaren
begiradak ere gure arreta
erakartzen du.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
4. Irudiaren mezua:
Van Goghek bere izaera islatu
nahi digu erretratu honen
bitartez, begirada galdua eta
irudi serio eta kezkagarria
erakutsiz. Pertsona kezkatua
bezala agertzen zaigu
irudian. Ezaugarri hau bere
aurpegia eta begirada
margotzeko eragatik
nabaritzen dugu.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
5. Ondorioak eta iritzia:
Van Goghek bere mezua adierazteko, hau da, erretratuaren
bitartez bere izaera nolakoa den erakusteko, ikuslearen
begirada pertsonaiaren aurpegira bideratzen du. Irudiaren
egituraren baliabide guztiak intentzio horrekin landu ditu:
1. Konposaketa: pertsonaia triangelu batean kokatu du,
gure arreta irudiaren alde horretara bideratuz. Irudian
margotutako marratxoek aurpegiaren inguruan birazten
dute, arreta ere aurpegira bideratuz.
2. Elementuen kokapena: Van Goghek pertsonaiaren
aurpegia irudiaren erdian kokatu du, irudian garrantzia
izateko eta ikusleak bere begirada aurpegira
bideratzeko.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
5. Ondorioak eta iritzia:
3. Planoak: irudian bi plano erabiltzerakoan egileak
pertsonaiaren erretratua edo aurpegia bereizi nahi
izan du.
4. Kolorea: egileak koloreen arteko kontrastearen bitartez
pertsonaia eta bere aurpegia bereizi nahi izan ditu
irudian. Kapelaren kolore grisa argia denez, kapela ere
bereizi egiten da irudiaren osotasunean, arreta erakarriz.
5. Interesguneak: egileak aurpegia eta kapela irudiaren
erdian kokatu ditu eta kolore bero eta argien bitartez
bereizi egiten ditu. Era honetan, pertsonaiaren
begiradak ere gure arreta erakartzen du.
KOADROAK AZTERTZEKO FITXA
5. Ondorioak eta iritzia:
Koadro honetan Van Goghen estiloan bereziak diren
marratxo txikiak oso ongi nabari dira. Formak eta koloreak
era honetan margotuz irudian erritmo desberdinak sortu ditu:
zirkularrak aurpegiaren inguruan eta norabide zuzenenekoak
sudurra eta begiradarantz.
Van Goghek arazo psikologikoak izan zituela ongi ikusten
dugu erretratu honen bitartez, bere izaera berezia, begirada
galdua eta irudi serio eta kezkagarria ongi erakutsiz.

Contenu connexe

Tendances

Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020PlastikaDBHLauro
 
DBH1 _ 3 - LERROA
DBH1 _ 3 - LERROADBH1 _ 3 - LERROA
DBH1 _ 3 - LERROAnanu373
 
FORMA - LERROA - PLANOA - KOLOREA_DBH3
FORMA - LERROA - PLANOA - KOLOREA_DBH3FORMA - LERROA - PLANOA - KOLOREA_DBH3
FORMA - LERROA - PLANOA - KOLOREA_DBH3nanu373
 
Irudiaren egitura abstrakzio geometrikoan
Irudiaren egitura abstrakzio geometrikoanIrudiaren egitura abstrakzio geometrikoan
Irudiaren egitura abstrakzio geometrikoanPlastikaDBHLauro
 
FORMA - PROPORTZIOA _DBH2
FORMA -  PROPORTZIOA _DBH2FORMA -  PROPORTZIOA _DBH2
FORMA - PROPORTZIOA _DBH2nanu373
 
LERROAK eta KOLOREAK eskemak
LERROAK eta KOLOREAK eskemakLERROAK eta KOLOREAK eskemak
LERROAK eta KOLOREAK eskemakPlastikaDBHLauro
 
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020PlastikaDBHLauro
 
Abstrakzio Geometriko irudien azalpena eredua 2020
Abstrakzio Geometriko irudien azalpena eredua 2020Abstrakzio Geometriko irudien azalpena eredua 2020
Abstrakzio Geometriko irudien azalpena eredua 2020PlastikaDBHLauro
 
Abstrakzio geometriko estiloko irudien azalpena eredua
Abstrakzio geometriko estiloko irudien azalpena ereduaAbstrakzio geometriko estiloko irudien azalpena eredua
Abstrakzio geometriko estiloko irudien azalpena ereduaPlastikaDBHLauro
 
Argazkigintza: koadratzea eta herenen egitura
Argazkigintza: koadratzea eta herenen egituraArgazkigintza: koadratzea eta herenen egitura
Argazkigintza: koadratzea eta herenen egituraPlastikaDBHLauro
 
KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) _ DBH3
KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) _ DBH3KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) _ DBH3
KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) _ DBH3nanu373
 
Abstrakzio geometriko estiloko irudien azterketa eredua
Abstrakzio geometriko estiloko irudien azterketa ereduaAbstrakzio geometriko estiloko irudien azterketa eredua
Abstrakzio geometriko estiloko irudien azterketa ereduaPlastikaDBHLauro
 
DBH1___ 0 - IKUS IRUDIA
DBH1___ 0 - IKUS IRUDIADBH1___ 0 - IKUS IRUDIA
DBH1___ 0 - IKUS IRUDIAnanu373
 
DBH3___ KONPOSIZIOA I
DBH3___ KONPOSIZIOA IDBH3___ KONPOSIZIOA I
DBH3___ KONPOSIZIOA Inanu373
 
Irudiaren oinarrizko baliabideen eskemak
Irudiaren oinarrizko baliabideen eskemakIrudiaren oinarrizko baliabideen eskemak
Irudiaren oinarrizko baliabideen eskemakPlastikaDBHLauro
 
DBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENA
DBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENADBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENA
DBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENAnanu373
 

Tendances (20)

Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua 2020
 
Irudiaren egitura
Irudiaren egituraIrudiaren egitura
Irudiaren egitura
 
DBH1 _ 3 - LERROA
DBH1 _ 3 - LERROADBH1 _ 3 - LERROA
DBH1 _ 3 - LERROA
 
FORMA - LERROA - PLANOA - KOLOREA_DBH3
FORMA - LERROA - PLANOA - KOLOREA_DBH3FORMA - LERROA - PLANOA - KOLOREA_DBH3
FORMA - LERROA - PLANOA - KOLOREA_DBH3
 
Irudiaren egitura abstrakzio geometrikoan
Irudiaren egitura abstrakzio geometrikoanIrudiaren egitura abstrakzio geometrikoan
Irudiaren egitura abstrakzio geometrikoan
 
FORMA - PROPORTZIOA _DBH2
FORMA -  PROPORTZIOA _DBH2FORMA -  PROPORTZIOA _DBH2
FORMA - PROPORTZIOA _DBH2
 
LERROAK eta KOLOREAK eskemak
LERROAK eta KOLOREAK eskemakLERROAK eta KOLOREAK eskemak
LERROAK eta KOLOREAK eskemak
 
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020
Abstrakzio Geometriko estiloko irudien azterketa eredua 2020
 
Abstrakzio Geometriko irudien azalpena eredua 2020
Abstrakzio Geometriko irudien azalpena eredua 2020Abstrakzio Geometriko irudien azalpena eredua 2020
Abstrakzio Geometriko irudien azalpena eredua 2020
 
Abstrakzio geometriko estiloko irudien azalpena eredua
Abstrakzio geometriko estiloko irudien azalpena ereduaAbstrakzio geometriko estiloko irudien azalpena eredua
Abstrakzio geometriko estiloko irudien azalpena eredua
 
Forma
Forma Forma
Forma
 
Argazkigintza: koadratzea eta herenen egitura
Argazkigintza: koadratzea eta herenen egituraArgazkigintza: koadratzea eta herenen egitura
Argazkigintza: koadratzea eta herenen egitura
 
Ingerada eta irudiaren barrualdea
Ingerada eta irudiaren barrualdeaIngerada eta irudiaren barrualdea
Ingerada eta irudiaren barrualdea
 
KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) _ DBH3
KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) _ DBH3KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) _ DBH3
KONPOSIZIOA _ ERRITMOA eta OREKA (labur) _ DBH3
 
Abstrakzio geometriko estiloko irudien azterketa eredua
Abstrakzio geometriko estiloko irudien azterketa ereduaAbstrakzio geometriko estiloko irudien azterketa eredua
Abstrakzio geometriko estiloko irudien azterketa eredua
 
DBH1___ 0 - IKUS IRUDIA
DBH1___ 0 - IKUS IRUDIADBH1___ 0 - IKUS IRUDIA
DBH1___ 0 - IKUS IRUDIA
 
Argazkigintza
ArgazkigintzaArgazkigintza
Argazkigintza
 
DBH3___ KONPOSIZIOA I
DBH3___ KONPOSIZIOA IDBH3___ KONPOSIZIOA I
DBH3___ KONPOSIZIOA I
 
Irudiaren oinarrizko baliabideen eskemak
Irudiaren oinarrizko baliabideen eskemakIrudiaren oinarrizko baliabideen eskemak
Irudiaren oinarrizko baliabideen eskemak
 
DBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENA
DBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENADBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENA
DBH2 - DBH3___ 9.1- BOLUMENA- ESPAZIOA _ HAUTEMATEA eta IRUDIKAPENA
 

Plus de PlastikaDBHLauro

Kirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketa
Kirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketaKirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketa
Kirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketaPlastikaDBHLauro
 
Ikurrak, sinboloak eta logoak
Ikurrak, sinboloak eta logoakIkurrak, sinboloak eta logoak
Ikurrak, sinboloak eta logoakPlastikaDBHLauro
 
Oinarrizko ikus-elementuen azterketa
Oinarrizko ikus-elementuen azterketaOinarrizko ikus-elementuen azterketa
Oinarrizko ikus-elementuen azterketaPlastikaDBHLauro
 
DBHko 3. mailako Plastika arloa
DBHko 3. mailako Plastika arloaDBHko 3. mailako Plastika arloa
DBHko 3. mailako Plastika arloaPlastikaDBHLauro
 
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
Lerroa, oinarrizko ikus-elementuaLerroa, oinarrizko ikus-elementua
Lerroa, oinarrizko ikus-elementuaPlastikaDBHLauro
 
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxEUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxPlastikaDBHLauro
 
The bay of Nice koadroaren azterketa
The bay of Nice koadroaren azterketaThe bay of Nice koadroaren azterketa
The bay of Nice koadroaren azterketaPlastikaDBHLauro
 
Garonneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketa
Garonneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketaGaronneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketa
Garonneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketaPlastikaDBHLauro
 
Leiho irekia, Colliure koadroaren azterketa
Leiho irekia, Colliure koadroaren azterketaLeiho irekia, Colliure koadroaren azterketa
Leiho irekia, Colliure koadroaren azterketaPlastikaDBHLauro
 
André Derainen erretratua koadroaren azterketa
André Derainen erretratua koadroaren azterketaAndré Derainen erretratua koadroaren azterketa
André Derainen erretratua koadroaren azterketaPlastikaDBHLauro
 
GOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bilduma
GOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bildumaGOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bilduma
GOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bildumaPlastikaDBHLauro
 
AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2
AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2
AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2PlastikaDBHLauro
 
MT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostena
MT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostenaMT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostena
MT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostenaPlastikaDBHLauro
 

Plus de PlastikaDBHLauro (20)

Gure Planeta Gure Etxea
Gure Planeta Gure EtxeaGure Planeta Gure Etxea
Gure Planeta Gure Etxea
 
Kirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketa
Kirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketaKirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketa
Kirolariak mugimenduan ikus-elementuen azterketa
 
Koloreak eta emozioak
Koloreak eta emozioakKoloreak eta emozioak
Koloreak eta emozioak
 
Kubismoa
KubismoaKubismoa
Kubismoa
 
Ikurrak, sinboloak eta logoak
Ikurrak, sinboloak eta logoakIkurrak, sinboloak eta logoak
Ikurrak, sinboloak eta logoak
 
Oinarrizko ikus-elementuen azterketa
Oinarrizko ikus-elementuen azterketaOinarrizko ikus-elementuen azterketa
Oinarrizko ikus-elementuen azterketa
 
DBHko 3. mailako Plastika arloa
DBHko 3. mailako Plastika arloaDBHko 3. mailako Plastika arloa
DBHko 3. mailako Plastika arloa
 
Kolorearen teoria
Kolorearen teoriaKolorearen teoria
Kolorearen teoria
 
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
Lerroa, oinarrizko ikus-elementuaLerroa, oinarrizko ikus-elementua
Lerroa, oinarrizko ikus-elementua
 
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptxEUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
EUSKAL MARGOLARIAK_Pintores Vascos_Unai Eguia.pptx
 
The bay of Nice koadroaren azterketa
The bay of Nice koadroaren azterketaThe bay of Nice koadroaren azterketa
The bay of Nice koadroaren azterketa
 
Garonneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketa
Garonneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketaGaronneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketa
Garonneko bankoen zuhaiztia koadroaren azterketa
 
Leiho irekia, Colliure koadroaren azterketa
Leiho irekia, Colliure koadroaren azterketaLeiho irekia, Colliure koadroaren azterketa
Leiho irekia, Colliure koadroaren azterketa
 
André Derainen erretratua koadroaren azterketa
André Derainen erretratua koadroaren azterketaAndré Derainen erretratua koadroaren azterketa
André Derainen erretratua koadroaren azterketa
 
GOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bilduma
GOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bildumaGOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bilduma
GOGORATU: Gure ingurune hurbileko Sare Modularren argazki bilduma
 
Erritmoa
ErritmoaErritmoa
Erritmoa
 
ESKEMAK
ESKEMAKESKEMAK
ESKEMAK
 
AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2
AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2
AZTERTU: gure ingurune hurbileko irudien argazki bilduma 2
 
Ukitzaileak
UkitzaileakUkitzaileak
Ukitzaileak
 
MT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostena
MT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostenaMT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostena
MT4 2016-2017 ikasturteko ikasleek sortutako ariketa txostena
 

Koadroak aztertzen

  • 2. SARRERA Edozein artistak, koadro baten bitartez azaldu edo adierazi nahi duen mezua ikusleei adierazteko, irudiaren egituran parte hartzen duten baliabide guztiak era egokian antolatu behar ditu.
  • 3. SARRERA Irudiaren elementuen artean, egileak kolorea erabil dezake adibidez, bere mezua edo nahi duen zentzazioa ikusleei adierazteko. Mezuaren arabera, egileak koloreen artean armoniak, kontrasteak, kolore hotzak, e.a. modu batean ala bestean landuko ditu.
  • 5. IRUDIAREN EGITURA Irudi baten egitura antolatzeko hauek dira egileak landu eta kontuan izan behar dituen baliabideak: konposaketa, elementuen kokapena, (espazioaren egituraketa edo) plano desberdinak, kolorearen erabilera eta interesguneak (edo arretaguneak).
  • 6. IRUDIAREN EGITURA Irudi guztietan aztertu eta landu behar diren baliabideak orden honetan aztertuko ditugu ikasgaian: 1. Konposaketa 2. Elementuen kokapena 3. Plano desberdinak 4. Kolorearen erabilera 5. Interesguneak
  • 7. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa Irudiaren konposaketa egitea, irudiaren oinarrizko elementuak (lerroak, formak, koloreak, e.a.) Plastika eta Ikus Hizkuntzaren arauen arabera antolatzea da. Elementu horiek modu egokian, hau da, asmo edo mezu baten arabera antolatzen badira, irudiak zentzazio edo ikus efektu jakin bat adieraziko du.
  • 8. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa Leonardok konposaketa triangeluarra (orekatua) erabili zuen Mona Lisaren erretratu famatua margotzeko. Pertsonaia triangeluak sortzen duen espazioaren barnean kokatu du. Konposaketa orekatuak lasaitasuna adierazten du.
  • 9. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa Irudi honetan Mona Lisaren erretratuaren konposaketa triangeluarraren eskema ikus dezakegu. Erretratuetan gehien erabiltzen den konposaketa mota triangeluarra da. Triangelua gutxi gora beherakoa da, ez da erabat zehatza, noski.
  • 10. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa Irudiak bere esanahia ongi adierazteko, irudiaren konposaketak orekatua izan behar du. ZERGATIK IZAN BEHAR DU OREKATUA IRUDIAREN KONPOSAKETAK ? Gizakiak oreka bilatzen du bere bizitzako esparru fisiko eta psikikoan. Egoera hau ere, ikus esparruan ematen da, hau da, gizakiak irudiak egin eta ikusterakoan ere, oreka bilatzen du. Horregatik, artistek euren irudiak era orekatuan antolatzen dituzte, era horretan, irudian sortzen den armonia ikusleen begiradarako atsegina izango da.
  • 11. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa Irudian oreka egoteko ez du zertan simetriarik egon behar. Simetria oreka sortzeko modurik oinarrizkoena da, baina normalean, artistak ez du simetriarik erabiltzen bere irudietan.
  • 12. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa Irudi batean sortzen den oreka, ikus – elementu guztien arteko harremanean oinarritzen da. Lerroak, formak eta koloreak era egokian konbinatzen badira elkarrekin, irudiaren konposaketa orekatua izango da.
  • 13. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa 21
  • 14. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa Aurreko irudietan desberdintasun batzuk ikus ditzakegu: → 1. irudia ongi orekatuta dago. Neurri, kokapen eta norabide desberdinetako lauki eta karratuek oreka sortzen dute irudian, elementuak euren artean konpentsatuta daude. → 2. irudiko elementuen arteko proportzioak hain gutxi aldatzen direnez, ikusleak ez daki ikusten ari dena berdintasuna ala desberdintasuna, edo simetria ala asimetria den. Horregatik, 2. irudia desorekatuta dago. Bi irudietako lerro bertikalak azaldutakoaren adibide argia dira: 2. irudikoa ez dakigu erdian dagoen ala ez, eta honen ondorioz, errakuntzara eraman dezake ikuslea. 1. irudiko lerro bertikalak aldiz, ongi zehaztuta du bere kokapena
  • 15. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa Kandinskyren koadro honetan puntuak, lerroak, koloreak eta irudiaren beste elementuak modu asimetrikoan antolatuta daudenez, irudiak adierazten dituen efektuak DESEGONKORTASUNA eta MUGIMENDUA dira. Konposaketa OREKAtua da.
  • 16. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa Irudian hainbat elementu modu asimetrikoan egoteak DESEGONKORTASUNA adierazten du. Ikusleak irudian elementu asko ikusten badu, eta elementu hauek desordenatuta baldin badaude, desordenaren efektua nabaria da.
  • 17. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa Zeintzuk dira egileak erabili dituen ikus elementuak ? Puntuak, lerro zuzen bertikalak eta batez ere diagonalak, lerro kurbatuak, zirkuluak eta kolore hotzak (urdina, morea, e.a.), beroak (horia, laranja, e.a.) eta neutroak (berdea, beltza, grisa, e.a.). Elementu hauek MUGIMENDUA adierazten dute.
  • 18. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa Zergatik da OREKATUA irudiaren konposaketa ? Irudiaren elementuak nahiz eta modu desordenatuan antolatuta egon, irudia orekatua da, helburua mugimendua adieraztea baita. Elementuek ez dute irudian espazio berdina betetzen. Konposaketa honek MUGIMENDUA adierazten du.
  • 19. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa “Hauek dira arte lan guztien oinarrizko elementuak: puntua, lerroa eta planoa. Forma plastiko guztien eraikuntzarako oinarria dira elementu horiek, hala marrazkian nola pinturan.” Vasili Kandinsky (Moscu, 1866 - Neuilly-sur-Seine, 1944) Kandinskyk oinarrizko elementuak diren puntua, lerroa eta planoa aztertu eta landu zituen bere lanetan. Kolorea ere lantzen du bere irudien konposaketak sortzeko. Kandinsky bezala, artista guztiak oinarrizko elementuez baliatzen dira euren irudiak egiteko. Askotan elementu hauek modu sinplean lantzen dira, bestetan aldiz, modu konplexuagoan.
  • 20. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa Kandisnskyren lan honen egituran ikus dezakegunez, lerroek garrantzi berezia dute koadroan sortzen diren norabide eta mugimenduak adierazteko, horretarako, artistak lerro mota asko erabili du: lerro zuzen bertikal eta diagonalak, kurbak, e.a. Puntuak ere erabili ditu irudia egiteko.
  • 21. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa Ez dago konposaketarako arau bakar bat, ezta konposatzeko modu orokor bat ere. Artista, garaia eta arte joeraren arabera irudiak konposatzeko moduak desberdinak izaten dira nahiz eta irudiek adierazten duten mezua berdina izan. Artistak intuizioz egin dezake konposaketa, baina normalean ongi pentsatuta, aztertuta eta Plastika eta Ikus Hizkuntzaren oinarriak kontuan izanik egiten du artistak irudiaren konposaketa. Artista hoberenen lan gehienetan erraz ikus daiteke forma eta eskema geometrikoak direla konposaketaren nondik- norakoak zehazteko oinarri edo gida. Aurreko esaldia baieztatzeko, koadro batzuen konposaketaren eskemak aztertuko ditugu:
  • 22. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
  • 23. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
  • 24. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
  • 25. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
  • 26. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
  • 27. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
  • 28. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
  • 29. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
  • 30. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
  • 31. IRUDIAREN EGITURA – Konposaketa
  • 32. IRUDIAREN EGITURA – Elementuen kokapena Irudian agertuko diren elementuen kokapena erabakitzeko, egileak elementuek irudian izango duten garrantzia kontuan izan behar du. Honen arabera, elementuen kokapena desberdina izan daiteke irudian: erdialdean, bazterrean, aurrean, atzean, goian, behean, e.a.
  • 33. IRUDIAREN EGITURA – Elementuen kokapena Normalean garrantzia duten elementuak irudiaren erdialdean kokatzen dira. Era honetan, ikusleak errazago zuzenduko du begirada hauengana.
  • 34. IRUDIAREN EGITURA – Elementuen kokapena Irudi honetan elementu garrantzitsuenak atzetik hurbiltzen zaizkigun Platon eta Sokrates dira, horregatik Rafaelek irudiaren erdialdean kokatu ditu, irudian garrantzia izateko.
  • 35. IRUDIAREN EGITURA – Plano desberdinak Irudi batean sakontasuna lortzeko, hau da, hurbiltasuna edo urruntasuna adierazteko, egilea planoez baliatzen da. Aurrealdean dauden formek ezkutatu egiten dituzte atzealdean daudenak eta, horrenbestez, lehenengo, bigarren edo hirugarren planoaz hitz egingo dugu. Irudian dauden planoek sakonera edo distantzia adierazten digute.
  • 36. IRUDIAREN EGITURA – Plano desberdinak 1. Formen tamaina irudiaren barnean: forma handiak hurbil ikusten dira eta forma txikiak urrun. 2. Formak irudian dauden posizioan: behealdeko ertzetik hurbil daudenak gertuago ikusten ditu behatzaileak eta goialdeko ertzetik hurbil daudenak urrunago. Forma lauen bitartez egindako konposaketa batean sakontasun zentzazioa eman dezakegu honako irizpide hauek aplikatu eta bi aspektu hauek bereizten baditugu:
  • 37. IRUDIAREN EGITURA – Plano desberdinak Azter dezagun Van Goghen irudi honetan sakontasunaren erabilera edo plano desberdinak. Hurbiletik urrunera dauden planoak kontuan izanik, bost plano desberdin ikus ditzakegu:
  • 38. IRUDIAREN EGITURA – Plano desberdinak 1: hurbileko belarra. 2: galsoroa eta zuhaitz bat. 3: atzean dauden zuhaitzak eta eskuineko altzifrea. 4: mendi katea. 5: zerua edo hondo bezala agertzen den azken planoa.
  • 39. IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera Ikusleengan emoziozko erreakzioak eragiteko egileak formak eta koloreak batera agertzen dizkigu irudian. Bi osagarri horiek, forma eta kolorea, bereizi ezinak dira, gauza guztiek badute forma bat eta baita kolore bat ere.
  • 40. IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera Irudi batean koloreen erabilera erabakitzeko, egileak koloreen teoria kontuan izan behar du: kolore hotzak, beroak, kolore gamak, kolore osagarriak, e.a. Koloreen teoriaren bitartez efektu desberdinak lor daitezke irudian: armonia, kontrastea, e.a.
  • 41. IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera Irudian zirkulu kromatikoa dugu, kolore guztiak biltzen dituen zirkulua.
  • 42. IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera Gogora dezagun koloreen teoria eta honen erabilera egokiaren bitartez ikusleengan sor daitezkeen emozioak: 1. Kolore hotzak: urdinaren gamakoak eta berde ilunak. Giro hotzak, iluntasuna, gaua, tristura... adierazteko erabiltzen dira.
  • 43. IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera 2. Kolore beroak: horia, laranja, gorria eta okreak. Giro beroak, egoitza baten barnealdeko epeltasuna, emozio gogorrak, indarra... adierazteko erabiltzen dira.
  • 44. IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera 3. Kolore neutroak: berdeak, grisak, beltza eta zuria. Kolore hauek edozein gamarekin konbina daitezke eta ez dute berez esanahi berezirik adierazten.
  • 45. IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera 4. Kolore gama: zirkulu kromatikoan hurbil dauden antzerako koloreak dira, eta kolore baten nagusitasuna dute osagai bezala. Gama berdineko koloreak erabiliz irudian armonia lortzen da, hau da, elementuen artean ez da berezitasunik sortzen, antzekotasuna izango da nagusi.
  • 46. IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera 5. Kolore osagarriak: zirkulu kromatikoan aurrez aurre dauden koloreak dira, urdina eta laranja, kolore hotzak eta kolore beroak, e.a. Kolore osagarriek euren artean kontrasteak sortzen dituzte. Irudi batean elementu bat beste batetik bereizteko, kolore osagarriez margotzen badira kontrastea sortzen da euren artean.
  • 47. IRUDIAREN EGITURA – Kolorearen erabilera 6. Zuri-beltza: kolore hauek eta grisaren gamakoek tristura adierazten dute, bizitza gabeko zentzazioa adieraz dezakete.
  • 48. IRUDIAREN EGITURA – Interesguneak Interesguneak gure begirada erakartzen duten irudiaren guneak dira. Elementu bat irudi bateko interesgunea denean ikus- pisu handia duela esaten dugu. Ikus-pisuak beraz, irudiaren elementu batek duen protagonismoa edo ikusizko garrantzia adierazten du. Egileak interesgunea edo ikus- pisuren bitartez ikuslearen begirada interesatzen zaion irudiaren gunera erakar dezake.
  • 49. IRUDIAREN EGITURA – Interesguneak Interesgunea edo ikus-pisua elementu baten forma, kolore, neurria edo kokapenagatik lor daiteke. Elementu batzuek beste batzuek baino ikus-pisu handiagoa dute: erdian dagoen elementu batek beste edozein elementu batek baino ikus-pisu handiagoa du. Kolore bizi batek kolore apal batek baino ikus-pisu gehiago du.
  • 50. IRUDIAREN EGITURA – Interesguneak Irudiaren ikus-pisua era egokian erabiliz artistak nahi dituen elementuak bereiz ditzake irudiaren barnean. Van Goghen koadro honetan, ikus- pisua aurpegian zentratzen da, hau lortzeko egileak lerroak eta koloreak modu berezian erabili ditu.
  • 51. IRUDIAREN EGITURA – Interesguneak Kristoren arropa gorria koadro honen interesgunea da. Irudiaren erdian egoteak eta kolore biziz adierazita egoteak ikus-pisu handia ematen diote elementu honi. Egileak ikuslearen begirada irudiaren erdigunera bideratzen du, garrantzi berezia emanez Kristoren figurari.
  • 53. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA Koadroak aztertzeko, ondorengo galderak aztertuko ditugu: 1. Koadroaren datuak. Izenburua, egilea, urtea, e.a. 2. Irudiaren deskribapena. Irudian agertzen dena deskribatu (inolako azterketarik egin gabe). 3. Irudiaren egitura. Konposaketa, elementuen kokapena, plano desberdinak, kolorearen erabilera eta interesguneak aztertu eta eskema baten bitartez adierazi. 4. Irudiaren mezua. Zer esaten digu koadroak ? 5. Ondorioak eta iritzia. Ongi erabili al ditu egileak irudiaren egiturako baliabide guztiak bere mezua adierazteko ? Zergatik ? Erantzunak arrazoitu.
  • 54. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA 1. Koadroaren datuak: Izenburua: Autorretratua kapela grisarekin Egilea: Vincent Van Gogh Urtea: 1887 – 1888 Teknika: Olio pintura mihisearen gainean Neurriak: 44 x 37,5 cm. Kokalekua: Rijksmuseum, Amsterdam.
  • 55. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA 2. Irudiaren deskribapena: Irudian Van Gogh ikusten dugu. Kapela grisa jantzita darama eta bizar gorria du. Begirada galdua du eta serio edo triste agertzen zaigu irudian. Jaka urdina eta marroi kolorekoa da, eta bere atzean hondo urdin iluna agertzen da. Irudi guztia lerro edo pintzelada txikiekin margotuta dago.
  • 56. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA 3. Irudiaren egitura: 3.1. KONPOSAKETA Irudiaren konposaketa triangeluarra da. Triangeluaren barnean pertsonaia agertzen da, eta triangelutik kanpo irudiaren hondoa edo atzeko aldea. Pintoreek konposaketa mota hau erabili ohi dute erretratuak margotzeko. Konposaketa hau orekatua da.
  • 57. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA 3. Irudiaren egitura: 3.1. KONPOSAKETA (jarraipena) Egileak formak eta koloreak marra txikien bitartez adierazi ditu irudian erritmoak sortuz. Marratxo hauek buruaren inguruan biraka adierazi ditu irudiaren atzeko aldean, gure begirada pertsonaiaren aurpegirantz bideratuz.
  • 58. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA 3. Irudiaren egitura: 3.2. ELEM. KOKAPENA Irudiaren elementu nagusia pertsonaiaren aurpegia da, horregatik irudiaren erdialdean kokatu du Van Goghek, irudian garrantzia izateko. Era honetan, ikusleak bere begirada aurpegira bideratuko du zuzenean.
  • 59. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA 3. Irudiaren egitura: 3.3. PLANO DESBERDINAK Irudian bi plano nagusi agertzen dira. 1go planoan, aurrekoan, pertsonaia dago, irudiko elementu nagusia. 2garren planoan irudiaren atzeko aldea edo hondoa margotu du egileak. Bi plano hauek erabiliz egileak pertsonaiaren erretratua bereizi nahi izan du.
  • 60. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA 3. Irudiaren egitura: 3.4. KOLOREA Irudian kolore hotzak dira nagusi, egileak pertsonaiaren jakan eta hondoan urdin ilunak eta moreak erabili ditu batez ere. Aurpegian kolore beroak erabili ditu: laranja, gorria, okrea, horia, e.a. Egileak koloreen arteko kontrastearen bitartez aurpegia bereizi du irudian.
  • 61. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA 3. Irudiaren egitura: 3.4. KOLOREA (jarraipena) Egileak kapela margotzeko grisa erabili du, hau da, kolore neutroa. Kolore neutroak ez du kolore hotzak eta beroen arteko kontrastean eraginik sortzen, baina kolore gris hau nahiko argia denez, kapela bereizi egiten da irudiaren osotasunean, arreta erakarriz.
  • 62. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA 3. Irudiaren egitura: 3.5. INTERESGUNEAK Interesgune garrantzitsuena pertsonaiaren aurpegia da, kapelak ere ikus-pisua duelarik. Egileak aurpegia eta kapela irudiaren erdian kokatu ditu eta kolore bero eta argien bitartez bereizi egiten ditu. Pertsonaiaren begiradak ere gure arreta erakartzen du.
  • 63. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA 4. Irudiaren mezua: Van Goghek bere izaera islatu nahi digu erretratu honen bitartez, begirada galdua eta irudi serio eta kezkagarria erakutsiz. Pertsona kezkatua bezala agertzen zaigu irudian. Ezaugarri hau bere aurpegia eta begirada margotzeko eragatik nabaritzen dugu.
  • 64. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA 5. Ondorioak eta iritzia: Van Goghek bere mezua adierazteko, hau da, erretratuaren bitartez bere izaera nolakoa den erakusteko, ikuslearen begirada pertsonaiaren aurpegira bideratzen du. Irudiaren egituraren baliabide guztiak intentzio horrekin landu ditu: 1. Konposaketa: pertsonaia triangelu batean kokatu du, gure arreta irudiaren alde horretara bideratuz. Irudian margotutako marratxoek aurpegiaren inguruan birazten dute, arreta ere aurpegira bideratuz. 2. Elementuen kokapena: Van Goghek pertsonaiaren aurpegia irudiaren erdian kokatu du, irudian garrantzia izateko eta ikusleak bere begirada aurpegira bideratzeko.
  • 65. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA 5. Ondorioak eta iritzia: 3. Planoak: irudian bi plano erabiltzerakoan egileak pertsonaiaren erretratua edo aurpegia bereizi nahi izan du. 4. Kolorea: egileak koloreen arteko kontrastearen bitartez pertsonaia eta bere aurpegia bereizi nahi izan ditu irudian. Kapelaren kolore grisa argia denez, kapela ere bereizi egiten da irudiaren osotasunean, arreta erakarriz. 5. Interesguneak: egileak aurpegia eta kapela irudiaren erdian kokatu ditu eta kolore bero eta argien bitartez bereizi egiten ditu. Era honetan, pertsonaiaren begiradak ere gure arreta erakartzen du.
  • 66. KOADROAK AZTERTZEKO FITXA 5. Ondorioak eta iritzia: Koadro honetan Van Goghen estiloan bereziak diren marratxo txikiak oso ongi nabari dira. Formak eta koloreak era honetan margotuz irudian erritmo desberdinak sortu ditu: zirkularrak aurpegiaren inguruan eta norabide zuzenenekoak sudurra eta begiradarantz. Van Goghek arazo psikologikoak izan zituela ongi ikusten dugu erretratu honen bitartez, bere izaera berezia, begirada galdua eta irudi serio eta kezkagarria ongi erakutsiz.