5. GIZAKIA ERAGILE GEOLOGIKOA Gizakia lehen mailako agente geologiko bat da eta bere ekintzak eragin handia du, ez bakarrik alderdi ekologikoan, baita azaleko dinamika osoa ere. Uztiategi ikusgarriek ordezkatu dituzten lurrazpiko meatzeak. Haietan mendi osoak suntxitzen dira, ehundaka kilometro karratu lur eraultzen dira eta landaredia eta lurzorua ondatzen da, lurrazaleko ur drenaia aldatuz. Ondorioa higadura handia jasango duten materialak dira eta higadura horretan, hain zuzen, ibaietara milioika tona eramango ditu arrastaka. Gizakiak lur eta itsasoen gainean zuzenean iharduteaz gainera, klimak eta kanpo dinamikaren agenteen ekintzak aldatzen du (baso mozketak, uren pilaketa zingiretan...). Tokian tokiko klima aldatzen dute. Era berean, mota honetako gertakariek higadura agenteen ekintza aldatzen dute.